Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2016
‎Bestetik, EAJtik nabarmendu dute, bereiek beti edukiontzi bidezko bilketaren aldeko apostua egin dutela, eta 2018an martxan jarriko den bilketan sisteman “sinesten” dutela. Iturainen esanetan, gaia lantzeko sortu den talde politiko teknikoa “oso garrantzitsua” izan da adostasunera iristeko, eta aurrerantzean ere bide hori jorratu behar dutela uste du. Iturainek EAJren izenean eskerrak eman dizkie alderdi guztiei, “adostasunetara iristeko izan dute jarrera onagatik, oso erraza baita zabor bilketaren gaiaren gainean akordioa lortzea”, aitortu du.
‎Nahiz eta mozioetan jasotzen zenarekin hein handi batean ados egon, eztabaidan ez parte hartzea erabaki zuten Irabazi Zarautzeko bi ordezkariek, bide hori ez bat bizikidetza batzordearen oinarriarekin. " Eraikiz en bildutako biktimek eskatutakoari jarraiki, gure ardura adostasunak lortzea da, aho batez adierazteko hilketak gaizki egon direla; biktima guztiak aitortzeko, inongo diskriminaziorik egin gabe eta bizikidetza bermatzeko printzipio eta baloreak adosteko", dio De Benitok.
‎«Hainbat bilera egin ditugu enpresako ordezkariekin urtean zehar, eta proiektua oinarrietan zehaztutako azalerara egokitzeko zenbait aldaketa tekniko proposatu dizkiegu, besteak beste, proiektua berregin eta eraikinaren neurria murrizteko, aurrekontua ere doituz», nabarmendu du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak. Haren arabera, hasiera batean bide onetik bazihoan ere, enpresako ordezkariek negoziazioak bertan behera uztea erabaki dute.Horren aurrean, udalak izapideak hasiko ditu esleipena berraztertzeko. «Pena da konponbide batera heldu ez izana.
‎Gaizki pentsatzea librea da, eta asmatu ere egin ohi da, behin baino gehiagotan, bide horretatik jota, baina oraingoan ez da horrela. Akatsak sortutakoa baino, eskerrak emateko idatzia da hau, eta esango dizuet zergatik.
‎Eta ahal bada, nekazaritza ekologikoaren bitartez jardutea». Horretarako, udalak berak ere konpromisoa hartu zuen prestakuntzak eta ikastaroak emateko, eta bide horretan jarraitzeko asmoa dute.
2017
‎Bide horretatik al doa disko hau. Bai, azkenenan musika deskribatzailea da. Uherarekin ez zen hain pertsonala, bion artean egin genuelako, baina bai, esan dezakegu bide beretik doala. Brisa izenburua jarri diozu.
‎Horregatik guztiagatik, indarkeria eta terrorismo agerbideak sekula ez direla ez gertatu ez justifikatu behar esan dute, eta giza eskubideak urratu ditzakeen edozein mehatxuri aurre egingo diotela argi utzi dute. Orainaldi eta etorkizunerako" bide baketsu eta demokratikoetan sakontzeko" borondatea erakutsi eta elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko konpromezuan berretsi dira.
‎Nola aurkitu duzu taldea. Iazko denboraldiaren bigarren zatia ez zen erraza izan taldearentzat, baina entrenatzen hasi garenetik, jendea gogotsu dago lan ona egin ahal izateko. Taldeak maila eusteari lortu du bi urtez, ozta ozta izan bada ere. Aurten ere bide beretik izango al da. Aurtengo helburua berdina da, baina ez da erraza izango azken orduko liga aldaketak izango duen eraginarengatik. 16 talde izango gara eta horietatik 5 edo 6 izango dira maila galduko dutenak, printzipioz.
‎Ezinbestekoa izan da bidean gerturatu zaizkigunen laguntza, txosnagunea osatzen, elkar zaintzen, ideiak makinatzen, dantza egitera bertaratzen edota txosnagunea dekoratzen ibili direnen borondatea. Zuek indartu gaituzue bide kurbatuenetan, gure herri miragarri honetako udaletxe miragarriak, gure jarduna gustuko ez duenez, jarri dizkigun oztopo eta arazo guztien aurrean (dela arrazoirik gabeko leku aldaketa, diru laguntza eza, ordutegi murriztua, garbigailuentzako moduko limitadoreak, multak edota epaiketak) zuen bultzadak eta babesagatik jarraitu baitugu aurrera.
2018
‎Umeei esaten diegu “bizikleta garesti garesti eta eder bat ekarri dizu Olentzerok, ziur zure gelako beste inork ez daukala horrelakorik! ” horrekin norabait bagindoaz bezala. Baina ez dugu ikusten, umea joateko daukan bide bakarretik joaten bada, eta hala egingo du, gu bezalakoxea izatera bultzatuko dugula.
‎«Zarauztarrek gure paraje ederrekin gozatzeko aukera izango dute kirola egiten duten bitartean, eta bisitarientzat ere polita izango da halako ekitaldi batera etortzea». Lasterketa jokatuko den bide osoa eremu naturala izango da, eta, alde horretatik, «txukun ibiltzeko» eta «arduraz jokatzeko» eskatu dute antolatzaileek.
2019
‎Uste sendoak auzitan jartzeak ireki dio horra iristeko bidea. Galarraga zarauztarra ere bide horiek arakatu zalea da: " Begirada berriak eta askotarikoak behar ditu zientziak".
‎" Hurbilago dagoenez, herrialdetik atera nahi dutenen lehenengo aukera Estatu Batuetara joatea izan ohi da. Dena den, jakin badakigu zein arrisku dituen bide hori immigrante ilegal moduan egiteak, eta horrek atzera egitera eramaten ninduen", azaldu du.
‎" Oso zaila da ezagutzen duzun guztia atzean uztea, senideak uztea eta zerotik abiatzea. Ez dakizu zer aurkituko duzun, baina bide horri heldu behar diozu derrigorrez". Izan ere, Carcamoren arabera," ez dago beste irtenbiderik":
2020
‎Zailtasunak zailtasun," bide polita" izan da egunotan milaka herritarrek gauzatutako ariketa. " Herritarren esker ona jasotzea; txapak jasotzera etorri direnen poz eta ilusioa sentitzea; herrigintza eta udala elkarlanean ikustea…", aipatu ditu, besteak beste, Aizpuruak.
‎Oso estu hartu gintuzten eta haserrea eta amorrua sentitzen nituen". Hala, apirilaren erdialdean edo, Loiolaren gorputzak erakutsarazi zion bide horretatik ez zuela ezer onik aterako. " Antsietate krisi bat izan nuen gau batean.
‎Hemen harremanetarako bide ezberdinak:
2021
‎(2) Azken Portun kotxea laga eta kalera zuzendu naiz. Zarautzen bizi nintzenean egiten nuen bide berbera errepikatuz: Plaza Gorria zeharkatu, Santa Klarako komentu paretik Trenbidepasako Errepublika atzean utzi eta Txerrikaletik barrena Barren Plazara.
‎Mitxelenan bizi direnei obrek nola eragingo zieten inork ez ziela azaldu salatu dute auzotarrek, eta obra Euskal Trenbide Sarearen esku dagoenez, udalak ez diela ez informaziorik, ezta bestelako laguntzarik ere eman. Horren aurrean isilik ez direla geratuko garbi dute Mitxelenako bizilagunek, eta obrak geldiarazteko mobilizazioak egingo dituzte.Hasteko, trenbide bikoitza geldiarazteko sinadura bilketa egingo dute, horretarako hainbat bide baliatuta. Sareetatik zabalduko dute bat egiteko aukera, eta Mitxelena kaleko ezkaratzetan ere jarri dituzte sinatzeko paperak.
‎Horregatik, herritarrentzako bilera irekia egingo dute ostegunean, urriak 21, 18: 30an udaletxeko udalbatzar aretoan. Bertaratu ezin dutenek beste bide batzuetatik izango dute aurkezpenaren berri, baina udalak oraindik zehazteko ditu bide horiek.
‎Bertako kirol eta kultur ekintzen sustapenaz gain, euskararen normalizaziora bidean lanean dihardutenei babesa ematen saiatzen gara". Hain zuzen ere, bide horretan kokatu du Domusa Teknikeko ordezkariak UKTri emandako laguntza: " UKTk euskararen normalizaziora bidean egiten duen lana ikusita, interesgarria iruditu zaigu taldearekin hitzarmena sinatzea".
‎Bi noranzoetan dago zabalduta bide berria eta, hirigunearen barruan kokatzen denez, 30 kilometro orduko zirkulazio muga ezarri dute. «Garrantzitsua» izango da bide berritua Txurrukaren hitzetan, Errotaberrira sarbidea erraztuko duelako.Oiarbide diputatuak horixe nabarmendu du, hain zuzen ere: «Industrialderako sarrera berri hau egiteak erraztu egiten du enpresen lana, baina, baita ere, kontuan hartu behar da kamioiek herri barrutik egin beharreko ibilbideari 800 metro kendu dizkiogula.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia