Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2003
‎Elebitasunaren auziak indar handia hartu zuen garaia zen. Batzuek, Hitz aldizkariak besteak beste, «Bilinguismoak hispanizatzea esan nahiko du»73 esaten zuten bitartean, beste batzuek elebitasunaren alde egiten zuten, euskarak bizi zuen mendekotasun egoeratik ateratzeko bide moduan. Ildo horretan, 1976ko ekainean, elebitasunaren aldeko manifestua atera zuten Bizkaiko zenbait elkartek:
2005
‎Telebista asmatu zenean askok ikusi zuten informazioa eta formazio zabaltzeko aukera ezin hobe gisa, horregatik artearen esparrutik ere telebista artelanen demokratizazioaren bide moduan erabiltzen hasi ziren Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako artista gutxi batzuk. Berehala konturatu ziren esperimentuak ez zuela behar bezalako emaitzarik eman eta telebista gero eta gehiago entretenitzeko eta kontsumoa bultzatzeko tresna nagusia bilakatzen ari zela.
2006
‎Orain autodeterminazioa erabiltzen da eta 70eko hamarkadan ez zuen ezer esan nahi. Subiranotasunak nazionalismo independentistari balio dio erdi bide moduan. Diskurtso nahiko berria da, giro jakin batzuetan oraindik eskaera zehaztu gabe dago eta horietara egokitzeko terminoa da.
‎Espainian, Auzitegi Gorenak zein Auzitegi Konstituzionalak diote Konstituzioaren 20 artikuluak ez duela balio merkataritza publizitaterako13 Hala, 1988kozioaren 20 artikuluan oinarrizko eskubide gisa jasota datorren jarduera batean ari irailaren 23ko epaian (JR, 1988/ 7252), Auzitegi Gorenak hauxe baieztatzen du: «Publizitateak, bezeroen erakartze bide moduan, ez dakar Espainiako Konstitutzea, ez baita pentsamendu baten, ideien edo iritzien adierazpena soilik gauzatzen, hitzaren bitartez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio bideren bitartez; aldiz, jarduera profesional bat gauzatzen da etekin material bat lortzeko asmoarekin». Epai horren aurka, helegitea jarri zen Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, eta auzitegi horrek erabaki zuen publizitate jardueraren ezaugarri garrantzitsuena den helburuak berak, hedatzeko edozein bideren bitartez?
2007
‎Hala ere, geroago, Konstituzio Auzitegiak Bultó kasuan irekitako bidea aplikatzeari uko egin dio, eta babesa baztertu egin du Estrasburgoko Auzitegiko epaiak betearazteko bide moduan. Izatez, kasu batzuetan, babes errekurtsoak onartu ere ez dira egin, eta alegazio moduan esan da babes errekurtsoa ez dela bidea Espainian GEEAren epaiak betearazteko (adibidez, KAren Bigarren Salako probidentzia dela bide, 1994ko urtarrilaren 31koa, eta batez ere, 2292/ 1993 zk.ko babes errekurtsoaren inguruan egindakoa, José María Ruiz Mateos jaunak jarritako babes errekurtsoen kasuan, Espainian 1993ko ekainaren 23ko GEEAE betearazi zedila eskatuz. Ruiz Mateos versus Espainia kasua?).
‎d) Ley de Referéndum (Erreferendum Legea) ere, 1945eko urriaren 22koa, Onurabide Legea zen, hau da, Francok onetsi eta aldarrikatu zuen zuzenean, 1938ko eta 1939ko legeek emandako legegintza ahalmenak zirela bide. Espainian erreferenduma ezarri zuen herritarrek parte hartzeko bide moduan (egiatan, erregimen totalitarioen ohiko plebiszitua zen). Estatuburuak nazioaren esku uzten zuen Gorteek egindako lege proiektuak onestea, garrantzi berezia zutenean edo interes publikoak hala eskatzen zuenean.
2008
‎Egin eginean ere, erantzukizun mugatuko sozietatearen kasuan, ezinbestekoa da horren izaera itxia, sozietate partaidetzak askatasunez eskualda ez daitezen, akzioak bezala. Beste alde batetik, eta arrazoi berbera dela bide, sozietate forma hori debekatu behar da, helburua denean aurrezpen kolektiboa zuzeneko finantzaketa bide moduan erabiltzea. Abiapuntu horren ondorioak hurrengoak dira, besteak beste:
2009
‎Banku horiek Interneten eta telefono bidez egin izan dituzte harremanak bezeroekin, eta bulego gutxi batzuk ere ireki dituzte, baina bigarren mailako bide moduan.
‎Bideo-jokoetan gertatzendiren genero diferentziak azaltzeko, maila anitzeko komunikazio gertaera moduanaztertu behar dira bideo-jokoak. Komunikaziorako bide moduan eta komunikaziorako foro moduan aztertu behar dira bideo-jokoak. Telebista eta beste medien bidezbezala, bideo-jokoen bidez ere beren premiak asebete ditzakete jokalariek:
‎Honek guztionek zuzenean garamatza diglosiari lotzera gure gogoeta, eta diglosiari lotzeak, berriz, euskara nagusi izango luketen gune eta eremuak begiz jotzera behartzen gaitu. Gure artean diglosiaren kontzeptua hizkuntza ahularentzako heriotza bide moduan interpretatu izan da askotan, exajerazioraino sinplifikatuz eta itxuraldatuz kontzeptuaren aita pontekoak [30] hitz horri emandako esanahia. Geroztik hainbat izan dira kontzeptua garatu eta balioztatu dutenak.
2010
‎Bigarren itzulian, berriz, bigarrenez jokatuko dute beste enpresako bikoteen aurka. Txapelketa luzatzea zen helburua, eta bosgarren bikotea sartzea alboratu zutenez, EPELek bide modu nahasi samarra diseinatu du. Iaz, lesioek aldaketa asko eragin zituzten, eta jardunaldi gutxiago zeuden; ikusteko dago aurten nola eusten dioten.
‎Baina bat aipatzearren Zangoza esango nuke. Done Jakue bide guztien da, eta herria bera ere bide moduan eratuta dago. Garesekin batera, adibide interesgarrienetakoa da.
2011
‎Bigarrenak sorkuntza literarioa du ardatz? «idazle kutunetako batzuk lerratu» zaizkiola aitortzen du?. Gorputzaren inguruan ere egin du gogoeta, hori ere «sorkuntzarako bide moduan, plazererako bide moduan». Poema laburrenak atal horretan bildu ditu; poemek «estilo eta arnasa ezberdinak dituzte».
‎Egia esan, Jesus berpiztuaren bizipenaren ondorioz, interpretazio berria ematen hasi ziren, baina, otoitz egiteko eta Jainkoa goresteko aukera aukerako bide modura erabili zituzten salmoak.
‎Hasieran gogoko zuten egoera bat ekiditen dute pertsona hauek, harremanetan sortutako kinada negatiboekiko erreakzio portaera batek eramanda (Fenichel, 1945). Horney k (1945) pertsona arteko harremanetatik aldentzen den nortasun «desatxeki» moduan deskribatu zuen jendearekiko harremanetan tentsioz betea sentitzen dena, eta tentsio hori ekiditeko bide moduan bakardadea aukeratzen duena; estilo desatxeki hori duenak ez du bere burua onartzen, eta ez du pentsatzen besteek onartuko dutenik; besteek mespretxatu egingo dutela pentsatzera heltzen da (Horney, 1950).
2012
‎Espainian, Auzitegi Gorenak zein Auzitegi Konstituzionalak diote Konstituzioaren 20 artikuluak ez duela balio merkataritza publizitaterako13 Hala, 1988ko irailaren 23ko epaian (JR, 1988/ 7252), Auzitegi Gorenak hauxe baieztatzen du: «Publizitateak, bezeroen erakartze bide moduan, ez dakar Espainiako Konstituzioaren 20 artikuluan oinarrizko eskubide gisa jasota datorren jarduera batean aritzea, ez baita pentsamendu baten, ideien edo iritzien adierazpena soilik gauzatzen, hitzaren bitartez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio bideren bitartez; aldiz, jarduera profesional bat gauzatzen da etekin material bat lortzeko asmoarekin». Epai horren aurka, helegitea jarri zen Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, eta auzitegi horrek erabaki zuen publizitate jardueraren ezaugarri garrantzitsuena den helburuak berak, hedatzeko edozein bideren bitartez?
2013
‎Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea. Beste zati batean uko egiteak jorratzen dira, hau da, alderdiak agirian sartzen dituen klausulak, orokorrean defentsa bide moduan erabil daitekeen araua alegatzeari uko egiteko. Horietatik batzuen jatorria erromatarra zen ezbairik gabe, hala nola, saldutakoaren balioaren erdia baino gutxiago jaso duen saltzaileak eginiko salaketarena (laesio enormis), eta halakoak, apika, demanda formularioetatik kopiatu ziren.
2014
‎Azalaren kodea (2000) hartuta eta izenburutik hasita informaziohandia ematen du azal horren gainean eraikiko den diskurtsoaren inguruan. Azalakonexio puntu modura, komunikazio bide modura, kode bat daraman elementumodura azaltzen digu. Ideia hori behin eta berriz errepikatzen da Azalaren kodean (2000) dauden poemetan.
2015
‎Nazio Batzordeak dio gaur egun inork ezin duela serioski defendatu borroka armatua nazio askapenerako bide moduan; aitzitik, eragin guztiz negatiboa duela uste du Euskadiko bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean; borroka armatuak elkarbizitzaren balore oinarrizkoenak narriatzen ditu eta apurketa sakona eragiten du, berdin gizartean nola mundu abertzalean.
2017
‎Ikasle migratzailea arazo moduan kontsideratuta dagoela azaltzen du, eta ez berez dena bezala: aurkikuntzarako eta beste kultura batzuen ezagutzarako bide moduan, alegia. Edo oraindik eta harago, ez dira kontsideratzen lanerako aukera moduan.
2018
‎Artea erregimenaren nazioarteko legitimazioa lortzeko bide moduan erabiltzearen adibide ugari ditugu 50eko hamarkada guztian. Horietako bat 1957ko Sao Pauloko Bienala izan zen, eta 1999an egindako elkarrizketa batean halaxe adierazi zuen orduko arduradun Luis Gonzalez Roblesek, Kanpo Harremanetarako Ministerioaren barruan zegoen Kultura Harremanetarako Bulegoko Erakusketa Zerbitzuetako buru izandakoak:
2019
‎Aretxabaletak ezagutzen dituen neska gazteek hitanoa ez dute nortasuna erakusteko bide moduan ikusten, ez da dohain bat haientzat, gizonek egiten duten kontutzat dute. Ikertzailearen ustez, bi aukera daude, edo baztertu edo zeure egin.
‎Hau da, tresna politikoa izan daiteke bi norabidetan: froga eta argibide gisa eta aldaketarako bide moduan.
2020
‎Ikasketekin gertatzen den bezala, euskara eta gaztelania ikastea mugikortasun sozialerako tresna instrumental modura ikusten dute gazteek (lan hobeak aurkitzeko aukera emango die), eta bereziki harrera gizartean integratzeko bide modura, gehienek egin baitiote erreferentzia bigarren elementu horri.
2022
‎Hedabidea heda bide moduan, minuskulua da, badakite. Pertsona eskukada batek, Interneten konekta daitezkeen pertsona eskukada batzuentzat egindako irratitxoa.
2023
‎Luterok bere krisi espirituala gainditu nahi zuen teologia berriaren bidez; praktika aszetikoak mespretxatzen hasi zen Erromako bidaiaren ondoren, Erfurt eko komentutik Wittenbergera aldatu zutenean; Wittenberg en Lutero Staupitz en aldera pasatu zen eta Obserbantziako fraideengandik urruntzen hasi zen, haiek pentsatzen baitzuten zuzenak zirela arauak betetzen zituztelako; hor sortu zen fedearen bidez justifikatzearen teoria. Erruki gabeko Jainkoak sorturiko herstura eta izua gainditzeko bide moduan ulertu behar zen Luteroren sinesmen bidezko justifikazioa; bekatuetatik aske sentitzeko, Jainkoarengan sinetsi behar zuen; sinesmenak eta Eskriturek bakarrik justifika zezaketen. Eskriturak ziren sinesmenaren iturri bakarra; bizitza ematen zuena Jainkoaren Hitza zen.
‎“Fededuna naiz ni, kristaua. Eta gustatzen zait fedea bide moduan ikustea. Nire eredua eta nire bidea Jesus da.
‎Hogei zentimetroko tarte hertsia geratuko zen, bide moduan, sasien eta alanbre sarearen artean, horretaz baliatzen zen Sara oinak bideratzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia