Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2002
‎Aipuak, artikulu bakoitzaren sarreran ere sartu ditut franko, irakurle motelentzako ziztagarri gisan edo. Liburuarekin hasi eta argitaratu arterainoko bide luzean leitu ditudan gustuko idazle batzuren pasarteak dira. Badira, Montaigne, Herodoto, Horazio, Holderlin, Nietzsche, Baroja, Orixe, Andima eta beste askoren aipuak ere, tarteka.
‎Txalapartak bide luzea egingo zuen hurrengo urteetan. Andoaingo kanposantuan azaldu eta handik oso gutxira, aparteko garrantzia hartu zuen Ez dok Amairu taldearen ikuskizunetan; segidan, abangoardiako musikaz arduratzen zen Italiako argitaletxe baten onespena lortu zuen; aldi berean, bere sortaldi berria ziurtatzen zuen «erretratoa» egin zion Remigio Mendiburu eskultoreak, eta Bilboko Arte Ederretako museoan kokatu zuen, kubistek pintatutako gitarra eta arrabiten ondoan.
‎Batek lehen musuak honi emango dizkio, eta elkarrekin jarraituko dute betiko. Besteak bide luzea egina izanen du harekin, baina behar dituen adina laztan jasotzen ez dituela-eta beste batengana alde eginen du. Harremana hauts daiteke, edota egin gabeko laztanez damuturik, argitaratzaileak ederki zainduko du aurrerantzean egilea.
‎Lurralde ttikia izanik aldaketa sakonak ditu bere barrenean. Europako zenbait lurraldeetan bide luzeak igaro lirake honelako aldaketak aurkitzeko. Azken izoztean, Wurm aldian, itsasoak eta betiereko elurrak kilometro batzuk bakarrik zituzten tartean; Aralar eta Aitzkorriko gailurretan betiereko elurrak bai bait ziren».
‎Bi prozedura nahastu ohi dira, irakurketa berez beheraka doan arren, gurean nolabaiteko faktore zuzentzaile bat dago, hizkuntzaren normalkuntzaren bidetik datorrena, beti gora doana. Jakina, oraindik bide luzea dago egiteke normaltasun egoera batera iristeko. Eskolako irakurketa gomendioz egiten den irakurketa da, ez da irakurketa librea.
‎gure txikitasunean, ez ote diren liburu batzuk errazegi kaleratzen eta ez ote duten oihartzun zabalegia izaten. Aurrerapausoak eman dira, bide luzea egin da, baina autokritikan ere sakondu beharra dagoela nabari dut.
2003
‎Pentsatzen zen bezala, Batasuna legez kanpo utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, noiz eta Auzitegi Konstituzionalak Alderdien Legea Konstituzioarekin bat datorrela esan eta egun gutxira. Juridikoki Europako bide luzea bakarrik geratzen da. Politikoki Euskal Herrian egin daiteekena geratzen da, onartezina baita Madrilen hala erabakitzen delako Batasuna eta honen atzean dagoen gizarte esparru zabala joko politikotik ezabatu nahi izatea.
‎mugarik gabeko telebista, Europako Batasuna, telebistaren jarduera arautzeko, aztertzen ari den legedia da. Legedi hori onartu arte bide luzea geratzen da; bitarte horretan, lan horretan ari diren batzordeek proposamenak egingo dituzte. Jose Maria Muñoa, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak txosten bat aurkeztu du batzorde horretan.
‎Irratian ere," enfant terrible" deitzen zioten lankideek. Maratoikoak bezala, berri emateko bokazioz eman du bizitza osoa, baita bide luzea egin ere. Bilboko San Franzisko auzoan jaio zinen.
2004
‎Jendeak gertuago bilatu du ikasteko lekua eta egun ez dago gau eskolarik". Nekez baina gogotsu hasitako bidearen zenbait fruitu jaso badute ere, Koldoren aburuz Añanak bide luzea du egiteko.
‎Herritarrek teknologia berrien inguruan duten ezagutza. Boto emaileak sistema onartu eta ezagutu egin behar du, honek mesfidantzarik ez sortzeko, eta oraindik bide luzea egin behar dela argi dago. Herritarrak konbentzitzea ez da hain erraza.
‎Taksangerako bide luzea txanpan egin genuen. Gauez, Bhutanen hain ugalduak dauden luxu gutxiko baina xarma handiko hotel batean lo egin, eta hurrengo egunean, Taksango monasteriora doan bideari ekin genion.
‎Ez behintzat behar adinako indarrez. Aurrera goaz urraska, baina bide luzea dago oraindik eta fronte asko dago zabalik".
‎Ordurako, jakina, Txillardegik bide luzea egina zeukan. Batetik euskara ikastea erabaki zuelako.
2005
‎Pertsona askok bideratu izan duten komunikazio proiektua da mende baterantz doan hau, pentsamolde eta izaera arras desberdineko pertsonak, baina guztiek izan dute ardatz euskaraz bizitzea, Euskal Herria eta munduaren berri euskaraz ematea eta, azken finean, euskal prentsa eta euskarazko kazetaritza gure gizartean normaltasun osoz garatzea. Bistan da gaur egun euskarazko komunikazioaren abentura honetan gaudenak helburu hori lortzen ari garela; eta bistan da, halaber, oraindik bide luzea dugula: botila erdi hutsa edo erdi betearen teoria hor izango da beti.
‎Unea interesgarria da sokatiraren kasua bide luzearen lehen urratsa izan daitekeelako. Hemen badakigu, Madrilen ere bai.
‎«Ez dakit sexismoaren barruan sartu behar dugun gizonon baldintzapena edo zapalketa, baina egia da gizonok ere gizon egin gaituztela». Emakumeek bide luzea egin dute, eta oraindik ere beraiek dira gizartearen eraldaketarako motor nagusienetako bat. Beraiek egindako lanak ekarri du neurri handi batean gizonek beraien identitatea zalantzan jartzea.
‎Euskal sindikatuek ontzat jo dute EAEko aurrezki kutxen fusio proiektua, baldin eta ekimenak kutxon gizarte lana eta izaera soziala indartzen baditu eta Euskal Herriaren onerako baldin bada. Sindikatu abertzaleek, ELA eta LABek, ñabardurak ñabardura, fusioaren lehen fasea bide luze baten hasiera gisa ikusten dute, ezinbestekoa iruditzen zaiela euskal finantza sistema Nafarroako aurrezki kutxetara hedatzea, aurrezki kutxen gizarte lana indartzearekin batera. CCOO edo UGT bezalako sindikatu estatalistek, aldiz, gizarte lana indartzea lehenesten dute, kutxa berriaren gobernu organoen arteko lurralde orekarekin batera.
‎Ia urtebete iragan da Anoetako Adierazpenetik gaurdaino. Orduan altxatutako erbiak, pentsatutakoa baino bide luzeagoa ala laburragoa egin du?
‎Salatu zuen bere hazi transgenikoa lizentziarik gabe erein eta gainera saldu ere egiten zuela, patente eskubideak urratuz. Auzitegietako bide luzean pertsegitu zuen Monsantok baserritarra eta iaz Auzitegian irabazi zuen betiko, epaileen artean bozketa 5 izan zelarik. Harrisek dioenez, «honela irabazi zuen Monsantok bizia patentatzeko eskubidea, beretzako eta beste korporazioentzako».
2006
‎Horrela, nola bada? Legeak ez zuen bide luzea egin. Kaxan sartu zuten eta kito.
‎Hor ikusten da gizartean zer nolako aldaketak gertatu behar duten oraindik benetako berdintasuna bermatzeko. Hau bide luzea da. Logikoa da 18 urteko neska batek esatea berak feministetaz duen irudia Mary Poppins ena dela:
‎Leihatilatik argi ikusi zuen hura oso leku humanizatua zela: oihan zatiak zituzten muinoak, ezponda altuetan egindako bide luze eta zuzenak, ur erretenak, altueran landutako soroak...
‎Espainiako aldetik igotzen diren mendizale gehienak Sallent de Gallegotik kilometro gutxira dagoen La Sarra urtegitik irteten dira. Egun batean tontorrera igo eta La Sarrara jaisterik badago, baina bide luze eta gogorra denez, askok joan etorria bi egunetan egitea erabakitzen dute. Bi aukera daude.
2007
‎Iñaki Arratibel kirol medikua hainbat futbol, eskubaloi, txirrindularitza eta traineru taldetako mediku izandakoa eta kirolarien artean oso ezaguna kirol instalakuntza horietako arduradunetako bat da, eta kirolari buruzko gogoeta hauxe egin digu: " Egia da kirol jarduerak azken urteetan gora egin duela, baina herri kirolaria izateko oraindik ere bide luzea falta zaigu". Iritzi berekoa da Iratxe Aranburu Zarauzko (Gipuzkoa) atleta txapelketa ofizialetan ibili ohi den korrikalaria eta Euskadiko Selekzioan parte hartu izan duena:
‎Gure espainolismoa oso ahula zen, egia da. Hala ere, bide luze bat jorratu behar izan dugu zama zaharra kentzeko eta kontzientzia berriari atxikitzeko. Kontraesanak kontraesan, nire amatxok urteak daramatza independentistei bozka ematen; behin Tafallan ikusi zuen Arnaldo Otegi eta bi musu emanez esan zion:
‎Industriak antiinflamatorioetan bide luzea egin du, nahiz eta espondilitisdunen kasuan oraindik ere aspaldiko Indometazina izan gaixoei emaitzarik onenak eskaintzen dizkiena. Botika horiek hesteetan sortzen dituzten ondorioak goxatzeko babesgarriak ere sortu ditu, antiinflamatorioak berak baino askoz garestiagoak direnak.
2008
‎Umiliagarria benetan, onartezina! Senidea etxetik eraman, egun luzetan torturatu, epailearen axolagabekeria begiz aurre pazientzia osoz bizi izan, espetxeratu, urrundu, isolatu, urte luzetan bakardadean murgilarazi... eta halaxe dutenari maitasuna eta elkartasuna eskaini nahian eginarazitako bide luze horiek hiltzen dituztenean, nolatan bada sufrimendu eta heriotza horiek biolentziaren ondorio direnik ukatu izana. Bai, Euskal Herrian banku makina batek edo egoitzaren fatxada batek eskubide gehiago ditu hainbat eta hainbat euskal herritarrek baino.
‎" Nire buruari galdetu diot idatzi du egun horretan Rafah hirian tokatu den Zayyanek nola ikusten ote dituen kanpoko munduak jende hauek, beren ahaleginak kasik Gazan bezain gauza gutxi dagoen mugaz beste aldeko herrira iristeko, hain pozik eta gogotsu! Niretzako ez dago ikuskizun gazi gozoagorik jendeo horiek osatzen dutena baino, ilara luzeetan, bide luzea eginda, batak ardia bizkarrean, besteak bidoia bete gasolina, zoriontsu garaipen txiki eta labur hau erdietsi dutelako".
‎Baina gainera, Argentinakoa ageri zaigu XXI. mende hasiera honetako gai nagusien laborategi moduan. Nekazaritza industrialak fite korritu du bide luzea herrialde honetan, eta emaitzak bere osotasunean hasi da erakusten, batzuen urrezko irabaziak bezala askoren miseriarik beltzenak.
2010
‎Oiartzuarrek eta hernaniarrek hilabeteak daramatzate hondakinez eztabaidan eta bide luzea egin dute gai hori jorratzen. Dena den, bidea erosoago egin zaie Usurbilen aurretik urratu dutelako.
‎Ingelesek Jamaikako esklaboei jaten emateko Tahititik ogiondoa ekarri eta landatzea pentsatu eta Hego Amerikari buelta emango zion ontzi bat pleitatu zuten. Antartida alde hori gogorregi gertatu eta Afrikatik barrena bide luzeenetik joan behar. Halako batean Tahitira iritsi eta landareak ateratzeko hilabeteak sasoi onaren zain.
‎Egunkaria auzia ez da amaitu, baina ez dirudi helegiteek eta" pieza ekonomikoak" bide luzea egingo dutenik. Hala ere," erne" egoteko eskatu diote auziperatuek euskal gizarteari.
‎Baina ez, ez dira gauza bera inondik ere. Literaturak bide luzeagoa du egina komunikazioak baino (maila komunikatibo behinena gaindituz gero, noski), nonahi, eta baita gurean ere. Urteak dira konbentzitu ginela euskal literatura esportagarria zela (hau da, erbestean ere ekarpenak egiteko edo gure tasunen berri emateko gai).
‎Gu horretan ari gara lanean. Dena den, hauteskundeetarako bide luzea dago oraindik. Gu orain gehien kezkatzen gaituena prozesua ondo bideratzea da.
2011
‎Baina zer gertatuko litzateke diskoa entzuleek eurak finantzatuko balute? Mikel Laboaren omenezko Txinaurriak eta Zea Mays en Era diskoek zaletuei esker egin dute aurrera.Autogestioak bide luze eta zabala dauka egina diskogintzaren alorrean. Norberak bere kabuz, eskura dauzkan baliabideekin nahierara bere lana aurrera ateratzeko eredua da autogestioarena, esan beharrik ez dago.
‎Hemendik gurutzera, apenas izango dugun arnasa hartzeko tarterik. Ez da bide luzea, baina bai gogorra. Izarraitz, Ernio, Aralar, Aizkorri, Aloña...
‎Alor horretako indar eragileak zabalak eta sakonak dira. 50 urteko bide luze honetan, ezker abertzaleak sindikalgintzan nahiz kulturgintzan izan duen eragina izugarria da, eta bizirik dago. Bidean bide, sistemaren aurkako oinarrizko mugimenduek aberastu dute ezkerreko abertzalea.
2012
‎Justizia lortzeko, beraz, oraindik bide luzea dago. Irlandako hegoaldean oraindik ere ikerketak egiteke daude eta iparraldean oraindik ez dute tamaina handiko ikerketarik egin.
‎Gusturago sentitu naiz Ez izan poemako mezu soilarekin, kiribildu eta konplikatu egiten diren irudi mosaikoekin baino. Kosmopolitismoz mozorrotutako hala holako poemak eta inora ez daramaten bide luzeegiak hartu dituela iruditu zait behin baino gehiagotan, eta hain zuzen idazlearen neke horiek bihurtzen direla irakurlearentzat traba.
‎Gure jendartea oraindik jendarte homofoboa da, ez gaitezen engaina, bide luzea dugu oraindik egiteko. Iraultza mentala lortu behar dugu, eta lege batek laguntzen ahal du horretan.
2013
‎Egiptoarrek euren Konstituzioa onartu zuten 2012ko abenduaren 25ean. Baina erreferendumeko parte hartze eskasak, eta aurreko asteetan oposizioaren eta Mursi presidentearen aldekoen artean izandako liskarrek, agerian utzi dute iraultza gertatu eta bi urte geroago herrialdeak oraindik bide luzea duela egiteko.
‎Denbora eta inspirazioa lortzea ez da erraza izango. Bide Ertzeanek bide luzea du oraindik?
‎Hasi ginenean ez nuen uste horrenbeste egingo genuenik. Ez dakit bide luzea izango ote dugun, baina gustatuko litzaidake. Guk giro onean jarraitzen dugula, publikoa badugula eta gure diskoak argitaratu nahi dituztela adieraziko luke horrek.
2014
‎Banilla fruitua berdetan biltzen da, eta ondoren bide luzea egin behar du nire ozpinera iritsi arte: lehenik galdarraztatu, lehortu eta ondoren ondu.
2015
‎Beste kontu bat da zerk lortzen duen nabarmentzea. Eta horretan uste dut bide luzea dugula oraindik egiteko. Zeren Loreak filmari batere meriturik kendu gabe, garbi dago Lasa eta Zabala filmak eskaintzen duen gordintasuna irenstea zailagoa dela, zenbaitzuentzat bederen, eta meritu zinematografikoetan lehenengotik oso urrun ez badago ere, eskaini zaion arreta mediatikoan ez dago alderik.
‎" Aspalditik ezagunak zaizkigun borroka euskaltzaleari, antikapitalistari edo antiarrazistari batu zaizkie beste batzuk, feminista edo animalista, adibidez". Iruditzen zaie konplexutasun politiko horrek asko aberastu duela musika eszena, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko. " Norbait animatuko al da Euskal Herrian queercore talde bat sortzen?", bota dute itauna airera.
‎Besteak beste, Bergaran alkate izandako guztiek hitz egin zuten, baita Elkorok berak ere, eta Arnaldo Otegiren idatzia irakurri zen: " Egun, bide luzea egin dugun honetan, berriz ere Erreformaren edo Haustura Demokratikoaren arteko talka ate joka dugu. Orain dela 35 urte halako trantze historikoan egon ziren Jose Luis eta berarekin batera Herri Batasuna antolatu zutenak.
‎Hala ohartu zen likido hark beste zerbait behar zuela izan, marka zurixka laga zuelako oihalean eta usain oso apala zeriolako, gernuarena ez bezalakoa. Ezustekotik abiatuta eta jakin minari tiraka, emakumeen sexualitatearen bueltako beste misterio bat deskorapilatzeko ikerketa bide luzeari ekin zion madrildarrak. Orduz geroztik hamar urte joan dira, eta denbora luze horretan hala bere kasa nola beste emakume batzuekin bizipenak partekatuta bildutako jakintza guztia ekarri du plazara.
2017
‎Garapen Kontseiluak eta Hautetsien Kontseiluak bide luze egin dute elkarren ondoan. 2017tik aitzina aldaketa dator.
‎Aspaldian hasitako lanaren emaitza da: " Ipar Euskal Herriak Euskal Herria osoari egiten ahal dion ekarpena da, bide luze horretan, pausoaz pauso eta marraz marra, hozka bat gorago eraman dugu gure nahikaria, eta segitu behar da. Ekintza hori egitea eta eragile politikoak ez zatitzea izan da lorpen handiena.
‎Beldurra izaten da, halakoetan, bertaratzearen zergatia ez ote den lausotuko, emanaldiak berak sortutako euforiak ez ote duen bestea estaliko. Kasu honetan, ordea, espero dezagun hala nahiko nuke errekak egingo duela bere bidea, bide luzea.
2018
‎Bistan da bide luzea dagoela egiteko, gure solaskideek diote ikasten ari direla, eta errepublika feminista pausoz pauso eraikitzen ari direla.
‎Ideia batzuen atzetik bide luzea egin behar izaten da maiz; eta beste batzuetan, ideiak berak dira zu aurkitzen zaituztenak. Halako zerbait gertatu zitzaion Maider Oleaga zinegileari (1976, Bilbo).
‎Ikasturtea hastear da eta seguruenik udazkenean jakingo dugu zerbait. Prozesu judizialetan murgilduta izan den orok badaki bide luzea eta nekagarria izango dela.
‎Oraindik bide luzea dago egiteko publizitatearen banaketari lotutako gardentasunean eta irizpideen zehaztasunean. Baina erraz konpondu daitezkeen gaiak dira, erakunde publikoen aldetik borondatea baldin badago eta hedabideok diru publikoaren erabileraz gertuko jarraipena eskaintzen badiegu herritarrei.
2019
‎Horren adierazle, martxoaren 8ko greba feministan kalera atera ginen gure eskubideak aldarrikatzera. Borrokan jarraitu beharra dago, dena ez da hemen amaitzen, bide luzea dago egiteke eta aurrera egin behar da. Adiskide batek zioen bezala:
‎Borroka transmaribibolloan bide luzea egindakoa da Joseba Gabilondo Marques (Eskoriatza, 1984). Hiruki Larroxako kide da, maiatzean sortu berri duten Harro!
‎Ezaugarri amankomun bat baldin badaukate, Jaka Hori jendea gehienbat bizi da lehen hirien alboko herri txikiak ziren eta gaur lotarako auzo bihurtu diren guneetan, edo lehen jarduera komertzial edo industriala zeukaten eta ekonomiaren globalizazioak bazterrean utzi dituen herrietan. Basamortu horietan, lanpostu baten bila lehiatzeak sarritan dakar bide luzez mugitu beharra; eta noizbait hiriak erdigune bat eduki baldin bazuen, suntsitu egin diote3 Frantziak Europako beste edozein herrialdek baino goizago eta alaiago hartu zuen beretzat AEBetako politika, hemen grandes surfaces (azalera handiak) deitzen dituzten komertzioak herrien kanpoko aldeetan kokatzekoa. Hiri planeamendua irakasten duen irakasle frantses batek idatzi du:
‎Gaixoak ez daude eskatzera ohituta, eta guk eskaini behar dugu zerbitzua. Beraz, bide luzea daukagu galesez nahi duten gaixoak identifikatzen eta galesa dakiten langileak identifikatzen. Gaur egun ez dakigu zenbat langile gales hiztun dugun, non dauden, ez dakigu zein espezialitatetan dauzkagun beharrak… Ez badakigu zein diren galesez egin nahi duten gaixoak eta galesez dakiten langileak, ez ditugu bi munduak inoiz ezkonduko.
‎Obra detonatzaileak direla diot nik: ekintza txiki bat egiten duzu eta bide luzea egin dezake, sekulakoa nahaspilatu daiteke.
2020
‎Baina, hala ere, torturak frogatzen zituen paper horiek bide luzeagoa egin zuten. " Paulo VI.ak goizean atea itxi zigun, aldiz, arratsaldean Aita Santu beltzak, Pedro Arrupe jesuiten nagusiak hartu gintuen azaldu digu Arregik.
2021
‎Baina, politikei dagokienez, ezin dugu erran arrazakeriaren kontra galdu dugunik. Hala ere, egia da orain, adibidez, Tratu Berdintasunaren Zuzendari Nagusia Rita Bosah den arren, eta Antumi Toasije Arrazakeriaren eta Etniaren Bazterketaren Kontrako Kontseiluaren presidente izendatu duten arren, bide luzea dagoela egiteko.
‎Arrakala esanguratsua ireki da Frantziako Estatuan. Porrota gobernukideentzat, haustura moduko bat jazo delako; eta garaipena, berriz, bide luzeko borrokan diharduten xinaurri guztientzat. Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren borondatearen kontra, lege berria onartu zuen apirilaren 8an Legebiltzarrak:
‎Eurozentrismoaren eta sustraien artean harrapatua, Okigbo Afrika egiten ari den bide luzearen beste adibide bat da. Elegy for Alto(" Altorentzat eresia") izan zen bere hil buruko testamentua, eta oraindik kantatzen dute bere herrian:
‎Oraindik, eguzki energiaren erabilera egokia zabaltzeko bide luzea aurreikusten du De Deckerrek. Bere irudiko, hainbat auzik ihes egiten die energia berriztagarriz hornitutako zerbitzariei.
‎Dokumentu zaharretan jada ikusten den moduan, oraindik ere izokinari birpopulatzen laguntzeko kumeak askatzen dira urtero; horrez gain, azken urteetan errioetako uren kalitatea berreskuratzeko lanek ere izan dituzte euren emaitzak arro batzuetan. Hor da, esaterako Urumea, 70eko hamarkadan apenas izokinik zuena, eta egun ehundik gora jasotzen dituena urtero; edota Oria ibaia, oraindik ere hobekuntzarako bide luzea badu ere, izokina berriz ikusi duena azken urteetan. Baina badira oraindik ere uraren kalitatea hobetzeko beharra duten ibaiak, edota, hori lortuta, orain errekaren hidromorfologian eta hidrodinamikan lan egin behar dutenak, eta arrainaren habitata kontuan izan, berreskurapen lanekin hasteko.
2022
‎Nik jada amaitu ditut ikasketak, pertsona heldu baten moduan jokatzeko bide luzearen lehen zaplaztekoa ez dut usnatu ere egiten oraindik eta kanta horretan topatu dut Stromaerekiko miresmena eraikiaraziko didan lehen adreilu ukaezina, honako esaldi hau: " Tout le monde sait comment on fait des bebes, mais personne sait comment on fait des papas".
‎Bai, baina bide luzea egin eta gero. Beste anaia, Joseba, politikan sartuta zegoen, eta Itziarko baserri batean ezkutatu zen lehenengo, baina gero hura ere beste aldera pasatu zen, mendiz.
2023
‎Gure gurasoek, gure amonek, ametsak bordatzen erakutsi ziguten, ehuntzen, eta aliantza estrategikoak ehundu behar ditugu, bide luze hau hariltzeko. Atzo bertan eskatu zuten gobernutik Perura eraman behar nautela bueltan.
‎Watersen lanaren deskribapen batzuk eta hark sortutako kantu eta istorioen zenbait zati solte besterik ez zaizkigu iritsi, baina horiek bide luzea egin dute zenbaitetan. 1959an, Mississippin, Shirley Collins eta Alan Lomax kantu bildumagileek Sid Hemphill agurea grabatu zuten blues kutsuko abesti bat banjoaz lagunduta kantatuz:
‎Urkamendian, azken jokaldi makurra egin zion memoriak;" bozkarioa" sentitzen zuelarik, ahaztu egin zitzaion orduko hura bere hileta zela. Nolabait ere, ematen zuen azkeneko minutu haietan Eichmannek laburbildu egin zuela giza zitalkerian egin zuen bide luzeak guri erakutsiko digun irakasbidea: hitza eta pentsamendua motz uzten dituen gaizkiaren hutsaltasun beldurgarriaren irakasbidea.
‎Bakalao musika bezala ezagutu zenaren hedatzeak talka egin zuen Euskal Herrian oso errotuta zeuden kultur eta aisi adierazpenekin. Gune alternatiboetan, gaztetxe edo irrati libreetan, musika estilo honekiko gaitzespena oso orokortua izan zen eta bide luzea eta oztopoz betetakoa egin behar izan du onartua izateko. Txitxarroren aurkako atentatuak inflexio puntu bat suposatu zuen eta bi munduak are gehiago aldendu zituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia