Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2010
‎Hortaz, erlijioaren gaia begi zientifikoz aztertu zuen deskribapen zehatzez eta fenomenoaren zabaltasunaz eta garrantziaz. AEBetan erlijioa ongi zabaldua zegoela konturatu zen, han ibili zelarik, nonahi aurkitu baitzituen predikariak, eta haiei entzuteko bide luze luzeak egiten zituen jende ugari ere bai.
‎Beharrezkoa zen bide luzea; ezin nintzen koadernoaz nekerik gabe libratu. Baietz uste izan nuen aurrena, nahikoa zitzaidala nigandik aldentzea gorilaren begiradaz ahazteko, eta ahalegina egin nuen behin baino gehiagotan, baita Iruaingo gordelekuaren barruan utziz ere modu hartan Onak, Hotson sonbreiruak, Gaitza indargabetu zezan; berdin zezan, osaba Juanen salbazio lanaren ikurrak, Angelek agian egindako hilketena.
‎Frantzia aldeat orai ene hatsak doazi ez da gauza erraza atera hemendik bihotza partiturik gogoa ilundurik nigarra ageri ororen gaineti berriz sortuko al banintz ene Erronkarin bide luzea bide latza hila bainengo hantxe natza gorpu zerraldo oro akitua aurki ezinak dira hatzak etxe batean lana ba omen zen sobera hartan sartu orduko biziki faltan ogiaren pagatzeko aitzaki azpian fabore bat edo bi egin beharrean aritu nintzanean hirugarrenean laugarren aldia berbetan zagoan kontura hartzerako bordion bat nintzan goroldioz heze urdina samintasun ahiezina garbitasuna bada berdina...
‎Euskararen jendeak bide luzea zuen egina jada, erromatarrak lurraldean agertu zireneko. Ezagutzen ez den antzinatetik hemen kokatuta eta bertan garatuta, euskaldunek, milaka urtetan zehar, jende eta kultura iraultza ugari ezagutu zituzten historian sartu baino lehen.
‎Oranera bidean goaz, hango nagusiek kristauak babesten dituztelako; baina bidean harrapatu egingo gintuzkete Bizargorriren gizonek, gu baino arinago ibiliko dira eta. Beraz, bide luzeagoa den arren, hegoaldera jotzea proposatzen dizuet, basamortuan barrena, hara ez baitira soldaduak iritsiko. Zer deritzozue?
‎" Zazpi orga beterekin ilki ginen Samarcanda tik, kar, kar!; hogeita hamar esklabo ere ekarri genituen orgei estekaturik. Haietatik hamaika emazte eta neskatilak ziren, baina bide luzean gaindi nik bedera bedera pozondu nituen, ni baino gazteago zirelakoz... Kar, kar, kar!
2011
‎Biharamunean itzarri, pizzategitik atera eta bide luzeari ekin zion. Itsasoko arrisku guztiei aurre egiteko gauza izan zen, baita Los Angeles baino lehenagoko basamortuko estualdiei ere.
‎Lortu duela, beraz, urteak joan eta urteak etorri, kantuok mila aldiz entzun ondoren eta haien lilurapean, norbaiten burutik pasaraztea galdera bat edo beste. Zer eta nola eman digute bide luze honetan poema/ kantuok eman digutena?
‎Eta gainera, madarikazioa zen, tranpa bat. ROk bakardadeari eutsi, eta aurre egin zion bide luzeari kemenez eta intelijentziaz.
‎Herriko plazatik atera eta Zubiaundia igaro, ezkerrera doan bide moldatutakoa hartu Juanikotenea eta Juandearanonea etxeen tartetik, Tartazu erreka igaro bihurgune itxi batean (han daude herriko uraren deposituak) eta aurrera jarraituz, Exkerrarenegi atzean utzi, Marijuangoneko (Maingeneko) bihurgune itxia igaro, eta Olaso azpiko aldetik utziz Arontziko bidegurutzera iristen da. Ezkerretara hartu eta Sorotxikiko antena eta Alkaizurengo baserri guztiak igaro ondoren moldatugabeko bidea jarraituz, lehenbiziko bidegurutzean ezkerrera hartu eta bide luzea eginez iristen da baserrira. Baita ere eskuinera eta zehar jarraituz, Baztanborda (errea) ezkerrera eta atzean utziz, Lazkutzeko bidegurutzean ezkerretara hartuz, baserriaren garaiko aldera iristen da.
‎Kokalekua: Herrigunetik Goizuetara doan bidea hartu, eta Añarbeko errekari berari jarraituz Oronozko zubietaraino iritsi behar da (Artikutzatik 1,4 kilometrora); hemen, Elamako erreka igaro gabe, zehar antxean errekaren ondotik bidea jarraitu; aurrera bide luzean joan ondoren, zubi bat igarota Goizaringo ola eta etxearen hondakinetara iristen da (Artikutzatik 4 kilometrora.). Beste kilometro eta erdi aurrera jarraitu Elamako zubi berrira iritsi arte, eta zubi hori igaro gabe aurrera errekari jarraituz, kilometro erdira, Elamako labea, ola eta etxea daude (edo hauen hondakinak).
‎Herritik Goizuetara doan bidea hartu, frontoiaren ondotik eta Añarbeko erreka bera jarraituz Olazubietako eraikinetara iristen da (gaur egun hondakinak baizik ez dira gelditzen). Ezkerraldean dauden hondakin horiek igaro eta berehalaxe, Elamako errekaraino iritsi (Oronozko zubietako zubiraino), baina pasatu gabe (pasatuz gero, malda gogorra igoz, Unalbideko atakara joaten da) errekaren ondotik bidea jarraitu; aurrera bide luzean joan ondoren (Artikutzatik lau bat kilometrora), zubi dotore bat igarota iristen da Goizarinera. Ola, errota, etxea... denak elkarren ondoan zeuden.
2012
‎Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eritzirik, erioak uste gabe doloroski egotzirik, ene anima Jangoikoagana beldurreki partiturik, lagun gabe bide luzean peril asko pasaturik,/ Jhonak eta ho [n] rrak beiian mu [n] duak edekirik, ilazerak azkeno atsekamtiurturik.
‎—Pausa zaitez, Mana! Oraino bide luzea dugu!
2013
‎Sukaldeko mahai hartan eseri nintzen aurreneko aldian, herriko mozkorti baten gertaera entzun nion pentsuzale bati, ordudanik gogoan izan dudana. Alegia, mozkorti hura Eceiza etxeko dozena bat pastelekin etorri zela Tolosatik, eta, plazara joan nahi zuenez, ostatura, nahiko bide luzea, ez gainera bere baserrirako norantzan, ermitaren hormako zulo batean utzi zituela. Laguntza eskatu omen zion santuari alde egin aurretik:
‎Kaliforniako golkorainoko bidaia egin ondoren, esku hutsik ekin zion Oñatek itzulerako bide luzeari, meatze aberatsik edo perla haztegirik topatu gabe. Nekatuta ere bai, ziur aski:
‎Nabigazioaren historian ohorezko lekua merezi izango zuen bidaia izan zen. Inoiz ez zen halako bide luzerik egin —7.644 milia— itsaso ezezagunean barrena. Are gutxiago halako bikote bitxi baten agindupean:
‎Inoiz ez zen arerioaren kontrako garaipen garbirik egon, baina, etengabeko jazarpenaren poderioz, haien errendizioa lortu zen azkenean. Hasierako usteetatik bide luzea egina zuen ordurako Elizondok.
‎Seguru asko, baita orduko eta gaurko bizkaitar askorentzat ere. Lauaxetaren ustezko zailtasunak bide luzea egin du. Baina kendu Lauaxetari orbel sabindarra, ortografikoa zein lexikoa, eta erreparatu gelditzen den bere hizkera poetikoaren umoari:
‎Ezker abertzaleari dagokionean, kontrabotere estrategian ‘herri mugimendu’ deitzen zituenak nolabait bere logikan kokatzetik, gizarte erakundeen autonomia kontuan hartzera bidetxo bat egin du, honetan oraindik bide luzea egiteko badago ere. Hala ere, ez dago bere baitan diskurtso garbi eta definiturik auzi honetaz.
2014
‎—Hortaz, abia gaitezen. Oraindik bide luzea daukagu Iruñeraino —esan zuen Aranaz brigadier jeneralak, agintean bigarrenak. Karlistei buruz ez zuen Carandoleten lasaitasun bera sentitzen.
‎Zein da bere jomuga? Horra hor Ulises, nekezko bide luzetik datorrena, lertxun galdu baten gisan, zein bide urratu behar duen orori galdezka, sorterrira itzultzeko asmoz.
‎Pier Paolo Pasoliniren La lunga strada di sabbia (harezko bide luzea) erreportaje sorta erabili zuen Chus Dominguez zinegileak Catalogo de escenarios para la muerte de Pier Paolo Pasolini (2011) dokumentala egiteko. Dominguezek grabatutako lana honakoan ikus daiteke http:// www. de escenarios para la muerte de pierpaolo pasolini (2013.01.20ean begiratuta).
‎Etxalarrera bueltatu zenean, norekin konpartitu zuen Xamuiok Marokon bizitutakoa? Zein bizipen izan ote zuen itsasontzian Pasaiatik egindako bide luzean. Gaixotu ote zen?
2015
‎Haien bidez hasi zen gorputzez kanpoko adierazkuntza, eta bide luzean, ezarian garatu ziren ez gorputzezko erregistro eta inskripzio teknikak. Jakina denez, signifikatze praktika oro solaskide batzuen arteko jarduna; zeinu komunez kolusio batera bildu ahal dira solaskideak, ekintza batera gorputzak.133 Baina erregistro teknikei esker solasak esan dituen ahoa, izkiriatu eta inskribatu dituen eskua edota buruz ikasi dituen gogoa presente izan barik ere, iraun eta jarraitu egingo dute adierazle horiek.
‎Hinduek arrazoi bazuten, Bill ameba edo labezomorroa izango zen hurrengo bizitzan. Baina bide luze hartako une batean, hilketa hartaz gogaitu eta euli arrantzari ekin zion: harrapatu eta askatu.
‎Denek ala denek bide luzea egin zuten inguruko mendietan erbiak ehizatzen zituztenetik. 22 errifle batekin, eta Truckee ibaian amuarrainak harrapatzen zituztenetik zizare edo izokin arrautza batekin.
‎Etxean maizter baizik ez den pertsonaren lotsa arinaren estigma bat: gure arbaso haiek landagunetik, kanpotik etorri ziren etorkizun hoberen bila, bide luzean etxearen izena, errituak, hizkuntza ere atzendu zuten. Bide luze luzea, berdin bostehun kilometro hegotik zein hamar iparretik.
‎Gero, bide luzea Voljoveko bazterretan gaindi, abadia mutuen kantoitik. Uraren azantza izotz pusken ondotik.
‎ELAk proposatu zuen elkarlanaren estrategiak, aldiz, ez du bide luzerik egin. Egia da handik lasterrera Irlanda Foroa eratu zela, denbora gutxian autodeterminazioaren aldeko eragile politiko eta sozialen arteko harremanak ugaritu eta sakondu zirela eta, urtea bete baino lehen, Lizarra Garazin geundela.
‎Lege proiektuak lege bihurtzeko egin behar duen bide luzean artikulu erdiak mozten badizkiote ere, aurrerapauso benetakoa izango da baldin eta Hizkuntza Politikako Idazkaritza Nazionala sortzea onartzen bada.
‎Berriz Jurururantz abiaturik, Lichik ez zuen bide luzerik egina deitu egin zutenean:
2016
‎baño gutzis gañera Ulzamako eritarri edo an bizi direnak: gutziei mill esker zergatik ikusidut gozo eta konsueloreki nola geyenak beren abade eta alkate jaunakereki etorri dire Iruñera peregrinazioan garaitzen bide luzeko nekeak eta bere asko sufrimentu".
‎Arrantxo berri hori zela ifernoko aldian, halako bide luzia eginik kamion barnian.
2017
‎Bertso hauek kantatzerako Maiak bide luzea egina zuen rock taldeentzako hitzak eta bertsoak idazten. Bertsoa eta rocka lehen pertsonan esperimentatuta, ofizioa barrutik kanpora enfokatzeko gauza da, eta begirada horrek dakar hogeita hamar urte lehenago erabat pentsaezina zena, Iparragirre eta Eric Clapton, irudi berean biltzea, bizarra egin gabeko tunanteak biak!
‎Selekthak aitatutako hitzezko ehungintza hori sortzen ari da. baina bide luzea dago oraindik.
‎Monterreytik Soto la Marinaraino, 600 kilometroko bide luzea egin ondoren, Joaquin Arredondo brigadierra azkenean agertu zen Sotoko gotorlekuaren aurrean, ekainaren 10ean. Une horretan ehunera ez ziren helduko Soto barruan geratzen ziren insurjenteen kopurua.
2018
‎Izan ere, Andolinentzat ezin zen hitz egin nafar literaturaz XX. mendea kontuan hartu gabe, eta Iruñearen eragina onartu gabe. Bere iritziz bide luzea zegoen oraindik jorratzeke, eta Nafarroako euskalkietan egindako literatura falta zuen nafar euskal literaturak. Batuaz gainera, euskarak euskalkiak ere behar zituela zioen.
‎Besterik gabe adierazgarria da tortura, atxilotze, zigor eta beste kasu batzuen kopurua, baina, aldi berean, diktadura frankistaren errepresio mundua ongi ezagutzeko egin beharreko bide luzea adierazten digu kopuru horrek.
2019
‎Oraindik, bide luzea dugu gai eta arazo" berri" horietaz mintzatzeko, gure kongresuaren eztabaidetan agerian ikusi dugun bezala. Nire aburuz, kolore bakarreko marxismoak ez du zentzurik.
‎Egiatan, Bakaikuk azken garaietan erabili izan duen Andia rako portua da, herrian bertan Bideberritik atera, Mugarritxo tik aurrera Etxarriko portuarekin bat egin eta gero mendian barna Zalbidetik jarraitzen duena Bentabemrantz, Zunbeltzeko benta zenekorantz... Zailtasun eta arrisku agerikoenak Aizgaiztok bai zekarzkion, izena ere eman zion bide luzeari, Etxarriko porturaino.
‎Beharbada, bide luze horren hasiera Angoi eta Goikolangako bidetik zen lehen. Portu, berriago, apika; bideberria egin ondorengoa, agian.
‎Badirudi, XIX. mendean Lehenengo Gerrate Karlistakoan, berritze lan, aldaketa ere, sakonak egin zirela bide luze horretan zehar.
‎Hartara, Urdinbidekotxelai ez zen, gaurkoan den bezala, bide horren hasiera, herrian hasten zen bide luze horretan deskantsua baizik.
‎Xuxen ek onartu nahi ez didan Delfoseko tenpluan idatzi zuten aspaldi zaharreko greziarrek" ezagutu heure burua" aforismoa. Hartara, bide luzea eta gogoetatsua opa diot seme maiteari, ezagutza guztien oinarrian hark bere buruarena aurki dezan esperantzaz. Bitartean, biharamuneko gosarian egin duen legez, eska dezala lasai ezti gehiago eta laranja zuku gutxiago.
2020
‎XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan Araba, Burgos eta Errioxako mugen inguruan bizi izan ziren. Azken lekualdaketan bide luzeagoa egin zuten, Ezkaraitik Tolosara 170 bat kilometro egongo dira eta. Bidaia luze horren arrazoiak ezin daitezke jakin, baina eragina izango zuten XIX. mendearen erdialdean, bi karlistaldien artean, euskal gizartean gertatu ziren aldaketek.
‎Trapero arrotzak bete du zakua oroitzapen txatalez eta badoa, euri ilunaren pean, erauntsiaz harantz itsasoan ezabatzen diren bide luzeetan barrena".
2021
‎Liburuak denboraren proba gainditu du, bide luzeko korrikalaria dela erakutsi ere bai. Gure iraultzen lozorrotik edo gure giza hondamendien amesgaiztotik iratzarri garen bakoitzean, liburuak hor jarraitzen zuen.
‎Gizakiak arrunt animalia bereziak gara: guk baizik ez dugu asmamena, guk baizik ez dugu ipuinen bidez iluntasuna uxatzen, kontakizunei esker kaosarekin bizitzen ikasten, gure hitzen hatsarekin suaren brasa biziagotzen, bide luzeak egiten arrotzei gure istorioak eramateko. Eta kontakizun berberak partekatzen ditugunean, elkarrentzat arrotz izateari uzten diogu.
‎Jendeari banan banan etorri eta dakitena errezitatzeko eskatuko diogu, eta dena jasoko dugu idatziz, beste Garai Ilun bat iritsi eta, beharbada ergelkeria hau guztia errepikatu dugun arte". Iheslari horiek, maite zutena suntsituta dagoela ikusita, bide luzea egin behar dute ihesean, izuturik une oro, begi lasaien atzean artxibatutako liburuez beste ziurtasunik ez dutela.
2022
‎Atlantikoko iparraldean, hondotik gertuko arroka zuloetan, egunez; gauez bide luzea egiten du, jan bila: itsaski txikiak eta, batez ere, sarraskia (nekrofagoa da).
‎• xanpainekoa: hanka motzeko tutu edo txirula, behetik gorako bide luzean xanpainak indarra galtzen baitu: horixe da iritsi nahi den helmuga, burbuilak ardoa ezkuta ez dezaten; egun ez dira baliatzen kopa txapalak, kondairak dioenez, Mme.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia