Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 148

2000
‎Hiru lanen ondoren, Beluna Jazz eleberria eman zuen argitara. Bai berarentzako bai guretzako bere bide labur baino intentsoaren apustu arriskutsuena izan zen. Eta oraindik bere estiloa guztiz libre azaltzen ez bazen ere, liburu bikaina egin zuen Harkaitz Canok.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎Poesiak badu bere zailtasuna, geometriak planoaren azpia ere jakin behar duen gisan azaldu nahi baitu ilargiaren ostea; are gehiago, poesia ezagupide modu berezia da. Den mendreneko ahalegina eskatzen eta bide laburrena eskaintzen duen gure egungo literatura prosaikotu honetan ez da harritzekoa" poesia hermetikoa" izeneko lelopean kokatu izana kritikoek Iñigo Aranbarriren lehen bi liburuak. Bere poesia ulergaitza zela, alegia(" Ez naiz argi min tzatzen").
2002
‎orduan ireki zen heriotze gaiztorako bide laburragoa.
‎Horrenbesteko ere ez da!, erantzungo dute arin arin lasaitasunaren itxura eman nahi dutenek. Ekaizpetik etsipenera doan bide labur bezain errazean, haatik, bidegile asko ikus daitezke epe laburrean.
2003
‎Estereotipoetatik intolerantziara bide laburra dago  gizarte komunikazioan; norbanakoen harremanetan, suspirio bat besterik ez. " Komunikabide burgesek populu tipien intolerantzia azpimarratzen dute ahantziz eta:
2005
‎kontsumitzaile gisa dauzkagun eskubideak babestearen garrantzia azpimarratzea. Hala ere, neure ahalegin guztiak gorabehera, ezin izan dut, hori adierazteko, liburu hau baino bide laburragorik aurkitu.
‎Lurrazalean zeharreko uhin simikoen hiru ibilbide garrantzitsu. Uhin zuzenak leherketaren eta sismometroen arteko bide laburrena egiten du; uhin islatua Moho etenunean errebotatu ondoren berriro itzultzen da azalera; uhin errefraktatua Mohoan okertzen da eta etenunearen gainean bidaiatu ondoren berriro okertzen da hargailuetaraino heltzeko lurrazala zeharkatuz. Uhin errefraktatua lurrazaletik bidaiatzen duten uhinak baino azkarrago hel daiteke sismometroetara.
‎Pantailan erakutsi dieten bezala, hegazkinak iparrera jo du, eskandinaviar penintsularantz, hango itsasertzean gaindi hegan egin ondoren Errusia gainetik abiatzeko. Bitxia da, edonork esango luke puntu biren arteko distantziarik laburrena lerro zuzena dela, baina lurrak dituen gauzak, Frankfurtetik Tokiora bide laburrena, parabola. Orain ilunpetan murgilduta dagoen lur zati honetan eguna nekez iritsiko zaiela pentsatu du, ez daki kalkulatzen iritsi ere egingo zaien.
2006
‎Izan ere, pertsona dezimala ez izateko, pertsona osoa izateko, umila behar da izan, behin ere ez harroa. Harrokeriak bide laburra egiten du. Nik jakin egin gura nuen, eta inguruan ez nuen girorik.
‎Etxalde batera iritsi naiz; alferrenek, bertan utz dezakete autoa, etxaldeko traktoreei eta bidea garbi utziz. Inguruan ikusitako zaborrak adierazten du bisitari zikinenek oinez ahalik eta bide laburrena egiteko joera dutela.
‎Hain zuzen ere, zientzialariek uste dute ibilaldi horiek lotura zuzena dutela eskura dagoen janari kopuruarekin. Zenbat eta janari gehiago, bide laburragoa egin du hartzak janari bila. Artikoan ez dago janari prestatua eskatzerik.
‎Bigarren bidaia honetan, ordea, bidea amaiezina egin zitzaien: bide laburra luze, izotzez estalitako kizkurtua etsigarri... Indarrak ahituta, bihotza hozturik eta arima erkinduta amaitu zuten itsasertz batetik besterako zeharkatze bidaia.
‎Guti gutitan egiten zigun huts hargatik. Eguzkiak zeruan bide laburra egina izaten zuen agertzen ikusten genuelarik, traka traka Donapaleuko bidetik. Geronek sartzen genion behor pinttoa zamaritegian.
‎Esaterako, Errenteriatik Donostiara ahalik eta azkarren joateko asmoa baldin badut, eta bi errepide baldin baditut aukeran, ezagutza geometrikoak bidera dezake nire erabakia eta nire ekintza. Ahalik eta azkarren Donostiara joatekotan, bide laburrena aukeratu dut. Geometriak esaten dit bi punturen arteko biderik laburrena dela bi puntu horiek lotzen dituen zuzenkiarena.
‎har dezazun bide laburrena.
‎Xehetasun hori ez zuen liburuan sartu, beretzat gorde baino, azeri halakoak. Donner anaiek, xehetasun horren ez jakitun, bide laburra egitea erabaki zuten, beste batzuek hala ez egiteko esan zieten arren. Erabaki hark hastapenetako aitzindaritzaren –pionerismoaren– historiako masa tragediarik latzena ekarri zuen.
2007
‎Martxoan elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko kanpaina bat aurkezteaz gain, Andaluziako Juntak Nekazaritza Ekologikoaren II. Planaren zirriborroa aurkeztu die kaltetutako sektoreei. Plan horren helburua, besteak beste, barne kontsumoa sustatzea izango da, ekoizpen dibertsifikatuaren bidez, eta nekazaritza ekologikoa banatzeko bide laburrak sustatzea. Hala ere, esan daiteke Andaluziako barne merkatuaren egungo egoera hornidurarik eza dela produktu mota horrekiko, kontsumitzaileen etorkizuneko eskaera gero eta handiagoari erantzun ahal izateko.
2008
‎Jardun gaitezke nahi bezain luze eta tinko aldarrikatzen gure aurrekoak burujabe izan zirelako gu ere bagarela beraz, badagokigula erabakitzeko eskubidea. Ez naiz ni oztopo izango, baina bide laburra ikusten diot argudio horri. Besteak beste, izan den guztiak ez duelako zertan izaten jarraitu aurrerantzean.
‎rriez argitara ematerakoan, lexiko berrikuntzaren premian zegoela euskara14 Argi zuen kontu hori eta, horrexegatik, lexiko berrikuntzarako emankorre nak eta premiazkoenak iruditu zitzaizkion atzizkietan edo atzizki aldaeretan zentratu zen bera. Behinolako lexema eta atzizki aldaera ihartuak, toponimi an eta onomastikan hain sarri ageri diren multzokarizko aga> edo (g) oa> atziz kiak adibidez, ez zituen oro har kontuan izan15 Hori ez da inolako defektu, aurrez aurre aitortutako helburura iristeko bide laburrena aukeratzen asmatu izana baizik.
‎Oraindik ere Xabier Leteren tankeraz kanpoko ezein poema poema susmagarria den euskal literatura honetan, prosazko poesiak azkura sobera eragiten dio bati baino gehiagori antza denez; nahiko gauza harrigarria dena, esan dezadan bidenabar, literatura unibertsalean prosaz idatziriko poesiak duen itzal handi eta luzea ikusirik. Egia da, hori bai, euskal literaturan gehiegi jorratu ez den bidea dela prosazko poesiarena (eta gehiegi jorratutakoa, bidenabar, prosa poetikoarena), eta Souvenir, honenbestez, bide labur hori betetzera datorrela.
‎Azken ausartak salbu gehienek etxerako bidea hartuko dute eta. Udaletxetik Arriagara doan bide laburrean Animazancos taldeko zenbait kide ere egongo dira trikimako hidraulikoekin. Haiek ere Marijaiaren ondotik joango dira, eta giroa alaitzeaz arduratuko dira.
‎Idatzi nahi zuen nobela idatzi duelakoan dago. . Egin dudana egiteko gauza ez izateko beldur nintzen, bide labur edo errazagoa hartu eta harekin etsi ote nuen. Baina ez.
‎Bide bera egin zuen bi urte geroago, baina orduan Txapeldunen Ligan aritu zen. Aurreko denboraldian, berriz, bide laburragoa egin zuen, Lemgo Alemaniako talde indartsuak kanporatu baitzuen EHF Kopako final hamaseirenetan. Sasoi honetan, beraz, bere emaitza onena berdindu du jada:
2009
‎Euskararen arazoa, herriaren arazoa dela iradoki zigun Xalbador bertsolariak metafora eder baten bidez, bihotzaren eta gorputzaren artean ezin bereizizko lotura zegoela irudikatu zigunean. Kulturalismoaren bideak bide laburra dauka eginkizun hizkuntza minorizatuaren zoria ataka gaiztotik atera nahi duenean. Halako idealismo txar batek lausotzen du hizkuntza militantearen begirada, hizkuntzaren inplikazio sozialak, nazionalak eta politikoak globalki hautematen ez dituenean.
‎Neskak, mutila gustukoa bazuen, bide luzeagoa hartu ohi zuen. Aldiz, mutilari gaitz irizten bazion, bide laburretik jotzen zuen, edo ihes egin. Eta laguntzen utzita ere, etxera ahalik eta arinen ailegatzeko bidea hartzen zuen.
‎Pitisiaria sendatzeko, badira larruazalean emateko kremak eta, baina asko luzatzen da prozesua eta nekagarria izaten da azkenerako; hori baino bide laburragoa da higiene ohitura batzuk aldatzea eta zaintzea.
‎The Verve taldea berriz banandu da. Taldea 2007an itzuli zen disko berri batekin, baina bide laburra egin du geroztik. Bi urte geroago, Simon Jones baxu jotzaileak eta Nick McCabe gitarristak esan dute talde ez dela jada existitzen.
‎Haren lepoan, lepoko batek dir dir egiten zuen. Ile urdindu poliki bilduak bide laburra ematen zidan haren adina jakiteko. Estefania nuen eredu adin gora horretako emakumeetan, eta borreroaren emazte higatuak deus ikustekorik ez zuen parean nuen andre noblearekin.
‎aktiboak; hau da, euskararen erabilera suspertzeko ekintza zuzenak. Hala ere, bide laburrenak, eragiketarik logikoenak, askotan ez gaitu eramaten nahi dugun tokira, eta, ondorioz, emaitzarik ez. Bat nator Montessoryrekin umeentzat aukeraketa askea motibazio ikaragarria dela dioenean.
‎Ez zuen bitan pentsatu, eta baietz esan zuen. AEBetako futbolean, ordea, bide laburra egin zuen, eskuin oinean min hartu baitzuen.
‎Baliabide handirik gabe, baina egunez egun txukun saiatzen dira ordubete pasatxoko saioa aurrera ateratzen. . Oso bide laburra egin dugu, baina garrantzitsuena da sekulako gogoa daukagula gauzak egiteko?, adierazi du Naroa Iturrik, Hamaika Bilbo telebistako aurkezle eta erredaktore buruak.
‎Lehen sasoian, Bigarren Mailara igo zen; bigarren sasoian, Lehen Mailara; eta azken sasoian, bigarren izan zen Azovmahsek irabazi zuen Liga. Iragan denboraldian, gainera, Europako Challengea jokatzeko gonbita jaso zuen, eta bide laburra egin zuen, Proteas Zipreko taldeak lehen kanporaketan utzi baitzuen lehiaketatik kanpo.
‎Gezurrak bide laburra egiten omen du normalean, baina Rasmusseni kosta zaio gezur hark eraikitako bidea eteten. Azkenerako, bi urteko zigorra jarri zion UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak, eta lur jota egon da luzaroan, amore emateko zorian.
‎Gora egin du pixkanaka, eta finalean sartzea sari ona du. Jexuxmari Mujikak ere bide laburra egin du Maila Nagusian, iaz jokatu baitzuen aurreneko txapelketa. Ez zen, ordea, Arbizuko finala jokatzeko sailkatu.
‎Agurtzeko bidalitako oharrean, Errok nabarmendu du Espainiako Estatuan eta hegoaldeko Europan erakunde aitzindaria dela Defentsoria, eta egunez egun sustraitzen ari dela. Defentsoriak bide labur baina emankorra izan duela baloratuz eta horretan komunikabideek eman dioten laguntza estimatuz agurtu da Erro. Adierazi du ohore handia izan dela sexu arrazoiengatiko diskriminazio egoeren aurrean herritarrak defenditzeko eta emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasunaren printzipioa betetzeko lan egitea.
‎Aski da euskarak bere hiru eremu juridiko administratiboetan izan duen bilakaerari erreparatzea horretaz jabetzeko. Legeak eta hizkuntza plangintzek, ordea, bide laburregia dute, are laburragoa eraginkortasuna?, gizarte adostasuna baino zailagoa den beste adostasun pribatuago eta barnekoiago bat bidelagun izan ezean: norberaren borondate askean sortzen den naturaltasuna da, eta ez militantzia, euskararen erabileraren motorrik indartsuena.
‎Baina eskubide izateak ez du esan nahi euskaraz bizi ahal izateko nahitaezkoa denik guk halako seiehun hiztun dituzten hizkuntzetako hedabide kopuruetara gerturatzea. Eskubideak defendatu egin behar dira, batez ere ukatzen dituztenen aurrean; baina garenaren neurriaz ahaztuta, eskubide dugun guztia osorik eta erabat egingarri delakoan" dena ala ezer ez" leloa hartuko bagenu iparrorratz, oso bide laburra geratuko litzaioke euskarari. Eskubideetatik harantzago, euskarazko hedabideak erakargarriago egiteko eta kontsumitzaile gehiagoren produktu bihurtzeko zer egitea komeni den jakitea da eraginkortasunaren interesetik merezi duen bide bakarra.
‎" Lasterbideak. Hiztegiak dio, alde batetik bestera ibiltzeko bide laburragoak, direla lasterbideak.
2010
‎– Etorkinentzat euskara herrian integratzeko bide laburrena da.
‎" Kaltetutako auzotarrek inolako jakinarazpenik jaso gabe", edukiera handiko garabia agertu eta Getxoko Udaltzaingoak ingurua sokaz hesi ostean, joan den ostegunean, uztailak 1, eraitsi zuten Areetako Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen arteko telefonia antena, Antena Ez elkarteak bere bitakoran jakinarazi duenez. Ez da bide laburra izan: 933 egun (urte eta erdi baino gehiago) igaro dira 2007ko abenduaren 11n operadoreak aipatu azpiegitura" legez kanpo" jarri zuenetik.
‎Satisfaziotik dezepziora bide laburra egin zuen Satisek, ordea. Ia guztia ondo atera zitzaion lustrez bete nahi izan zuen aurkezpenean.
‎Hannak bere bihotzean galdatzen dio: " Otoi, erakuts iezaiok bide laburra! Hartaz berme nauk!"
2011
‎«Urruña eta Zibururen arteko bide laburrena hartu genuen»
‎Asko eta anitzak izan dira ateak ireki zituenetik egindako bide laburrean Azalak hartu dituen artistak, pentsalariak, eragileak eta aktibistak. Lotura moduko bat bilatzen hasten bagara, hari amankomun bat, bi hitz agertzen dira:
‎Joseba Sarrionandiaren Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk, Bernardo Atxagaren Zeruak, edota Harkaitz Canoren Pauloven txakurrak. Gazteak erakarri nahi zituen bildumak, eta bere bide laburrean lorratza utzi zuen.
‎Atzo lan miresgarria bilakatu zen Rambletan behera egitea. Katalunia plazatik hotelerainoko bide laburrak, turista aldrak saihestu beharrez, unatuta utzi ninduen. Gelako ohean etzan eta telebista piztu nuen.
2012
‎Jende guztia sua noiz piztuko zain egoten da San Joan bezperan, atzean utzi nahi duten hori erre asmoz eta errautsetatik egoera eta ilusio berriak sortuko zaizkiela sinetsi nahiean.Baina esperotako sua piztu baino lehen, Erketz EDT ko lagunek San Joan zortzikoa dantzatu zuten udaletxe parean. Handik, Udalbatzarreko zinegotziekin batera, Okendo plazarainoko bide laburra egin zuten herriko dantzariek. Udal ordezkariak, Arantzazuko Amabirjina elizako parrokoa eta Erketz EDT ko kideak aritu ziren dantzan, besteak beste.Plaza, ikusgarriPlaza goraino bete zuten lasarteoriatarrak Pablo Barrio alkateak sua noiz piztuko zain zeuden bitartean, dantzariek agurra eta soka dantza dantzatu zituzten suaren inguruan eta Taxio Arrizabalaga zein Pablo Barriok bakarka egin zituzten dantzek txalo zaparrada handia jaso zuten ikusleen aldetik.Behin alkateak zuzi batekin San Joan sua piztuta, suaren inguruan kalejira, fandangoa eta arin arina dantzatu zituzten udal ordezkari, herritar eta Erketz EDTko dantzariek, denek batera.Pablo Barrio alkateak piztu zuen San Joan sua.Aurpegi ezagunakAurrez aipatu bezala, aurtengoan aurpegi ezagun askoak aritu ziren soka dantzan.
‎Ezkerreko abertzaleok, EH Bairen bitartez, hauteskundeetan gure proiektua agertzen eta defendatzen ikasi behar dugu. Ondoren, aliantzak izan daitezke, baina horiek, zinez, bide laburreko ekimenak dira. Gure anbizioa lehen lerroko indar politikoa izatea da, eta horretarako borroka ideologia lantzen segitu behar dugu.
‎Errealitatearen ari hauskorrari tiraka, iruditzen zait sarri gure kontzientzia lasaitzeko besterik balio ez duten usoak askatzen ditugula, selekzioaren partidak antolatzen, gutxienekotik gutxi duten greba egunak aldarrikatzen. Eta geure buruak iruzurtzen saiatzeak bide laburra du. Laburregia, seguruenik, hain urrun iristeko.
‎Bizilagun ditugun erdaldunei euskarazko kulturaren eta euren zein arrotzak dituzten ostantzeko kulturen arteko parekotasunak eta berezitasunak ezagutarazi behar dizkiegu. horretarako, bide laburrenetakoa elkarlananera/ auzolanarena/ sinergiena dateke. eSKainTzaRen izaeRa
‎Oso leku txarra da bertan egoteko, baita eguraldia ona denean ere; baina beti moldatzen ginen Moskoe strömen erronka istripurik gabe gainditzeko, nahiz eta batzuetan bihotza ere estuturik izaten nuen, barealdia baino minutu bat lehenago edo geroago iristen ginenetan. Haizea batzuetan ez zen izaten hasieran iruditu bezain indartsua, eta halakoetan nahi baino bide laburragoa egiten genuen, itsaslasterraren indarragatik ontzia gobernatu ezinda. Anaia zaharrenak bazuen hemezortzi urteko seme bat, eta neuk ere banituen bi mutil galant askoak.
‎Gauza horiei erreparaka, etxerainoko bide laburra egin nuen. Nire zain zegoen zerbitzari batek hartu zidan zaldia, eta ezkaratzeko arku gotikoa gurutzatu nuen.
‎71). Paradigma desarrollistaren ikurra izan den zilegi lurren tragedia delakoa baztertuz, GIren aburuz, zilegi lurren sistemak ez du inolaz suposatzen sarrera eta baliabideen eskuragarritasuna libre direnik, ezta gainesplotaziorako bide laburrena denik ere. Are gehiago, zilegi lurren tragedia sisteman honen krisialdi, besterenganatze eta pribatizazioa gertatzen direnean gertatzen da (Vivian, 1992).
‎Jaiki egin dira berehala. Ez diote elkarri hitzik zuzendu kaleetan barrena egin duten bide laburrean. Ezkaba mendiaren tontorrera begira daudela," egunen batean joan gaitezke bertaraino, ezta?" proposatu dio Luisek Inasi.
‎Isil isilik egin dute oihal dendarainoko bide laburra, nork bere maletatxoa kanpoaldeko eskuan daramala. Atearen aurrera iritsitakoan, zalantza egin du Inasek.
‎Baina, Lalande Biran kapitainaren hitz berekin esatearren, Chrysostomek segituan erakutsi zuen" Kiron zentauro ehiztariaren parekoa" zela, edo, agian, Albini Braendlin bat erabiltzen zuenez, eta ez arku soil bat, are eta hobea. Oso gizon gutxik egiten zioten alde, eta gutxi haiek bide laburra egiten zuten. Izan ere, arina, gaztea eta txikia izateaz gain, sastrakadi sarrienean ere ondo korritzen zekiena, bere punteriak ez zuen inoiz huts egiten.
2013
‎Buruzagi frantziarrak hainbat soldadu Iruñean kantonatzeko baimena eskatu zion Vallesantorori, baina hura luzamendutan ibili zen, erabakia bere esku ez zegoela eta baimenak zuzenean Madrildik etorri zuela esanez. Diplomaziak bide laburregia egin zuela ikusita, D' Armagnacek estrategia militarrera jo zuen: Robert kapitainarekin bildu zen erasoa planifikatzeko.
‎Jolasa ez da bakarrik atsegin edo atseden hartzeko edozein jarduera. Besteekin eta gurekin harremanetan jartzeko bidea, gaitasun berriak ikasteko modua, elkarlanean aritzeko modu berria, fantasia martxan jartzeko modua, laguntza eskaintzeko eta emateko bidea, eguneroko errealitate eta arazoetatik ihes egiteko bide laburra, frustrazio tolerantzia lantzeko entrenamendua eta laguntza, emozio ezkorretatik alde egiteko modua eta emozio baikorren iturria eta abar ere bada. Ez da gutxi, ez.
‎A! Eta ez ahaztu gezurrak bide laburra duela: jakin nahi duenak berandu baino lehen aurkituko du atentatuari buruzko informazio zehatza sarean?
‎Erabaki politiko hori hartu eta ekintzak gauzatzerako bide labur horretan, beste bilera bati buruzko erreferentzia bat ere badago, eta CESIDeko bi bulego oharren arteko mugimendu bat islatzen du. Intxaurrondoko guardia zibil batek. Jose Maria Velazquez Sorianok?
‎Errepiderantz jaisten zen lorategiak, berorretan zetzan etxeak, oholesi berdeek eta ereinotzezko hesiak, den denak adierazten zuen heltzear zeudela. Collins jauna eta Charlotte atean azaldu ziren, eta kotxea, talde osoaren baiezko imintzio eta irribarreen artean, burdin ate txikiaren aurrean gelditu zen, handik etxeraino zihoan harri-txintxarrezko bide laburraren aitzinean. Pittin bat geroago kalesatik kanpo zeuden denak, elkar ikustearen bozkariotan.
‎A! Eta ez ahaztu gezurrak bide laburra duela: jakin nahi duenak berandu baino lehen aurkituko du atentatuari buruzko informazio zehatza sarean...
2014
‎Are argiago hitz egin zuen Mondragon taldeak bere azalpenetan emandako arrazoi batzuk lerro artean aipatu zituenean. «Bideragarritasun eta ardura irizpidea lehenetsi behar da, bide laburra izan dezaketen itxaropen faltsuak baztertzeko». Bere alderdiko agintari guztiek iritzi horrekin bat egiten duten jakitea falta da orain, Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok sutsuki defendatu baitu hasieratik Edesaren bideragarritasuna.
‎Proposamena aztertzearen aurka bozkatu zuen aurreko aldian, baina uste izatekoa da orain alde agertuko dela, Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo baitu teknika horri buruz eztabaidatzea. Edonola ere, gobernuak ohartarazi du bide laburra daukala fracking a debekatzeko eskariak, ikusita beste erkidego batzuek hori egin dutenean Madrilek salaketa jarri eta Konstituzionalak eten egin duela araua. Cobosek nabarmendu du legea bera baino garrantzitsuagoa dela ildo politikoa:
‎–Esan dezagun bide labur eta errazena aukeratu zenuela, esan du W k?. Eta bide horrek ekarri zaitu orain zauden lekura.
‎Gorriak jan du jada A ren barrua osorik. Akaso A k bide labur eta errazena aukeratu zuelako; alegia, bere burua ez maitatzea. Horregatik igartzen al da maitasun erregua?
‎hainbat zenbakirekin behin eta berriro probak egitea, emaitzara iritsi arte. Baina, ulertuko duzunez, hori ez da oso erosoa& Eta, jakina, badago bide laburragorik erantzuna eskuratzeko.
‎argaltzeko dieta, edo diabetikoa, edo giltzurrunekoa, indibiduala eta banakakoa izan behar du, aplikazio batek ez du sendatzen eta ez du fakultatiboaren ordezkorik. Are gutxiago, batzuetan gertatzen den bezala, mito faltsuak sendotzen baditu edo bere jarraibideak mirarizko dietaren eta esfortzurik gabeko ariketa taulen bide laburretan oinarritzen badira. Hala ere, appek hainbat aukera irekitzen dituzte eta onura asko eskaintzen dituzte, dena ez bada ere.
‎Luze ibili zen, ilun, etorritakoan baino bide laburragoa egin zuela iruditu zitzaion hala ere. Beste zulo bat ikusi zuen halako batean, handiagoa, pertsona bat ateratzeko bestea baino askozaz errazagoa, sasi gutxiago, asun gutxiago, eskuaz apartatu gabe ere atera ahal izan zen.
2015
‎Baina bihozkada hark, irmoa eta sendoa izanagatik ere, ez zuen oraingoz zutik mantenduko zuen inolako frogarik oinarrian. Eta, onartu beharra zuen, legezko prozeduratik erabat aldenduta lortu bide zuen edozein ebidentziak bide laburra izango zuen epailearen aurrean. Andonirenaren antza handiegia zuen ahots batek hura guztia lehenbailehen uzteko esaten zion bere baitan.
‎Ez heroi eta ez martiri, neurri justuan hartzen ikasi zuten denek nire burua, musuz eta eztiro. Eta hortik alkatearen belarrietara bide laburra zegoen; zertan nenbilen jakin zuen, zenbat lokarri lotu nituen, eta alkateak ezagutzen ninduen. Ongi.
‎Epistola tik pistola ra dagoen bide labur bezain arriskutsua literatur baliabide honen baitan dago, alegia hizki baten gorabeheran. Esan gabe doa, aferesiak ehunka gerra piztu ditu munduan zehar, milaka pistola harrarazi.
‎Esate baterako: urkamenduaren aurretik bere lepoa mozten saiatu den norbait balego, erorketarako bide laburragoa eman behar zaio halakoari, ordurako zauriak ondo sendatuak baditu ere, ez bailitzateke batere itxurosoa urkamendi batean zauriak berriz ireki eta ikusleen aurrean odolusten hastea.
‎Zenbat piztia mota dabilen mendi, baso, sakan horietatik ezin zuen kasik sinistu ere egin. Bergaratik irten zen, fraide gizajo hura agurtu ondoren; handik bide laburrena aukeratuz Oñatirantz jo zuen, gero Udanako gailurra iristeko, eta, Aloña bista aurrean zuela, aurrera ekin zion zaluki. Mendi bideei jarraituz, ezkerrean Santa Barbarako gaina ikus zezakeen eta eskuin aldera, apurtxo bat aldendurik, Aizkorri.
‎zer balio zuten! Ximizta bezala bide laburrez_ rrindan erreka zolara yauxirik, ur baten
‎Ainhoak. Ainhoa bide laburrenetik joaten zen pizzeriatik jatetxera. Negozioa hedatzeko, orain auzoko
‎Espainolek bide laburra dute arnotik odolera. Deabruak dituzte berotzen badira.
‎Saia gaitezen orain, gure Jaunaganako maitasunagatik, gure ahizpa honi jarraitzen. Geure buruari uko eginez, hark bere buruari egin zionez, geure ibilaldiaren amaierara iritsiko gara, hain bide laburrean ibilirik, guztia amaitzen baita.
‎16 Aita probintzialak gurekin joan nahi izan zuen fundazio honetara. Alde batetik, une hartan libre zegoelako, abenduko predikuak egin zituen ordurako eta Soria bisitatu behar zuen, fundatu zenez gero ez baitzuen ikusi eta bide laburra zen; bestetik, bideetan nire osasunari arreta jartzearren, eguraldi gordina zelako eta ni zaharra eta gaixoa eta, dirudienez, nire bizia axola zitzaien pixka bat. Eta, egia esan, Jainkoaren probidentzia izan zen, izan ere, bideak euri handiak eginik hain egoera txarrean zeuden, non behar beharrezkoa baitzen bera eta beraren lagunak joatea nondik ibili behar zen begiratzeko, eta karroak basatzetatik ateratzeko.
‎Belo hartzeko egunean ere hobe litzateke, orduan, Jainkoa lagun, ez baitira egongo gauzak hain arriskutsu eta berorren aitatasunak orain baino hobeki lagundu baitiezaioke amari. Haren osasuna hainbeste doakigularik, ni ez nintzateke ausartuko hori gomendatzen; neure aldetik eginahalak egingo ditut behintzat, hemendik aurrera joan ez dadin; honaino, tira, eguraldi ona denez gero, bide laburra da. Eta orain datorkit burura, karroan baldin badator, hobe dela hemendik etortzea, mendaterik ez dagoelako, nik uste, beste bide horretan dagoenez.
‎Espainiarrek ez zuten atxiki ahal izan Posselok, Otenski eta Possad ek osaturiko koadrantea, eta lehen herria hustu behar izan zuten azaroaren 13an. Geroztik, Possad eta Otenski loturik gelditu ziren Voljovari, 14 kilometroko bide labur baten arartez, oihanpekoa, zeina sobietar ekintza gerrillarien eszenatoki izan baitzen hogeita lau egunez; XX. mendean izan den negurik hotzenean gainera, Wehrmachtek gudukatu behar izan zuen neguko ekipamendu egoki barik. Urmeneta aldatua izan zen Voljoveko borroka lerrotik, eta 262 erregimentuko erreserbara pasatu zen, Shutwy eta Storpelkan, urtea azkendu arte.
‎" Azken batean, gure harremanak Iparralderekin aski biziak eta zintzoak izan ziren. ...ratsalde batez Saran, eta bazkalondoko euforia giroan, Jaun Felix Uhartek bere segurtasun eta larderia guztiz, azaldu zion Pirinio Apaletako prefetari nolakoa zen Garapenerako V. Frantziar Plana, akatsak eta oro; baina prefetak ere azaldu zion Jaun Felix-i nola Foru Diputazioaren aurrekontuan aisa sartzen ahal zen errepide bat Bera Sara, Lizuniagan gaindi, huraxe omen baitzen Iruñeatik Baionarako bide laburrena.
‎Azken batean, dena den, gure harremanak Iparralderekin aski biziak eta zintzoak izan ziren. ...ratsalde batez Saran, eta bazkalondoko euforia giroan, Jaun Felix Uhartek bere segurtasun eta larderia guztiz, azaldu zion Pirinio Apaletako prefetari nolakoa zen Garapenerako V. Frantziar Plana, akatsak eta oro; baina prefetak ere azaldu zion Jaun Felix-i nola Foru Diputazioaren aurrekontuan aisa sartzen ahal zen errepide bat Bera Sara, Lizuniagan gaindi, huraxe omen baitzen Iruñeatik Baionarako bide laburrena.
‎Ardanzaren saiakerak oso bide laburra egin zuen: popularrak aurrez aurre jarri zitzaizkion eta sozialistek harrera hotza egin zioten proposamenari; plana erabat lehertu zen norbaitek barne eztabaidarako paratutako zirriborroa hedabideetara filtratu zuenean —eztabaida leherrarazteko propio filtratu ere, ematen duenez—; horrela, martxoaren 17ko Mahaiaren bileran lehendakariak behin betiko testua aurkeztu zuenerako, bake planarenak egina zuen.673
‎edo barne gogoetaren konklusio gisa hartutako aldebakarreko erabaki irmoa zen —alderdien mahaiaren adierazpen orokorren baten premia zuena ia mende erdiko jardueraren akabuari zuribide politikoa emateko— edota, bestela, soilik lorpen politiko zehatzen truke —autodeterminazio eta lurraldetasuna, esaterako— entregatu zitekeen aktibotzat zeukan artean borroka armatua erakundeak. Zuzena bigarrena hipotesia bazen —ELAk susmatzen zuen bezala— bide laburra iragarri ziezaiokeen bi errailen prozesuari.
‎Euskaldun askok, mendeetan konfiguratu dituen kultur fluxu kristau bertakotua nahiko etenda dutenez, hutsune moduko batek tiratuta, erakarpen puntu bat sentitzen dute urruneko herrien espiritualitate eta erritualitateen aurrean. Exotikoarekiko dagoen lilura puntu horrek bide laburra du gehienetan: sakonean kulturen arteko amildegiak nolanahi gainditzea dirudiena baino zailagoa da.
2016
‎Alfonbra azpiko politikak ez dira onargarriak, zarama politika funtsezkoa baitugu udalerri orotan. Bakoitzak bere ereduaren bila urratsak eman bai, baina bide laburrik ez!
‎Dena den, esan dudan legez, bide laburra du kale erabileraren beste eremuetako datuekin egin daitekeen alderaketak: batetik, horietan kode aldaketa ez delako jasotzen, baizik eta gehien bat euskaraz edo gehien bat erdaraz ari diren; eta bestetik, soilik kalean egindako neurketak direlako, eta ez, Aian bezala, kalean eta beste leku publikoetan.
‎baina gauza bera egin daiteke bide laburrago batetik?
‎Ikhusteko zen orduan muthiko horren zangoek, patarra gora on baziren, patarra behera zer balio zuten! Ximizta bezala bide laburrez firrindan erreka zolara yauxirik, ur baten gainetik salto eginik, gure muthikoak, Amen errateko behar den denboran, orgabidea7 iragan zuen, eta, aitzinean zohan gizonak bazituen oraino ehun bat urhax bedere egiteko San Inazioko kaperarat heldu baino lehen, muthikoa yadanik aldean baitzuen.
‎1 Malenen pizzeriak auzoko jatetxean ere saltzen zituen pizzak, eta motoarekin banatzen zituen Ainhoak. Ainhoa bide laburrenetik joaten zen pizzeriatik jatetxera. Negozioa hedatzeko, orain auzoko tabernan ere pizzak salduko dituzu; beraz, jatetxerako bidean, noizbehinka, tabernan ere utzi ditu pizzak Ainhoak.
‎Badago beste faktore bat: familia politiko bakoitzak hegemonia lortu nahi du, eta lehia elektoralean euskara izan liteke diferentziak markatzeko gai bat, baina horrek bide laburra du euskararentzat. Landu genuke, nire ustez, alderdi politikoen arteko akordio politiko sendo bat, hurrengo maldak igotzeko behar ditugun tresna eta baliabideak lotzeko.
2017
‎Baina" Izabako uren aparrak uste baino lehen dira Zangozan". Sekretuek bide laburra izaten ohi dute, hala dio herri jakinduriak.
‎–Begira jarri eta ikusgarria zen monitorea bere sabel lauarekin. Arra bete horrek, zilborretik zakilera doan bide labur horrek erotu egiten ninduen eta musuz musu zeharkatzen nion behin eta berriz, denboraz lasai nenbilenean. Hezitzaileak ez zuen horrelako gune miresgarririk, baina ederra zen oso, ederregia beharbada gizonezkoa izateko.
‎Erroekin eragiketak egiteko modu bat erroketaren eta berreketaren arteko erlazioa erabiltzea da, baina gauza bera egin daiteke bide laburrago batetik
‎Azkenik, tortura honekin amaitzeko, bide laburrena hartzea erabaki dut:
‎Gin tonikaren alaitasunarekin egin zuten Oiartzundik Errenteriarako bide laburra. Mirenek amorantearen kontuari buruz ezer gehiago ez esatea erabaki zuen, eta Axik ez zuen ezer erabaki, aurrera egitea baino, aurrea non zegoen ez bazekien ere.
2018
‎–Gainera, zuk gura duzuna baldin bada berriro batu zure bandidoarekin, hemendik irteteko bide laburrena hori da, te lo digo yo. Eta jaidazu apur bat, hezur azaletan zaude-eta!
‎Ahaztuta egon da Sonia buruko mina kalmatzeko zerbaiten bila etortzea izan dela asmoetako bat ohetik altxatu denean, baina ura edan, txiza egin, bide labur horretan desbideratu eta oraindik ez du begiratu. Armairuko atea irekitzera makurtu da eta izterretako agujetak nabaritu ditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia