Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Ez ibilgailurik ez dirurik, auto stopez abiatu ginen, uztail gorrian, errepideko marra etzanak ere urtzen ari ziren sasoian. Hiru eguneko bidaia izerditsua egin genuen, bide gurutzeetan eta zabortegien inguruetan lo eginez. Noizbait ailegatu ginen gure jomugara, eta han ustekabe galanta bildu Charlyk, Ttipik eta hirurok:
2001
‎" Ondo dakigu gure arazoak berri berriak dirala. Egungo gizarteak bizi dituen bide gurutzeak sekula ez bezalakoak direla. Lehenagoko erantzunetan ez dugu federik.
2002
‎Kalbarioko gurutzera eraman zituen malda jautsi, atzera, eta lehen ezker harturiko bide gurutzean eskuinera luzatu zuten pausoa. Bi bide zeuden.
‎«Burn out» sindromea Zentzu horretan, Epaitegi Gorenak 2001eko urriaren 26an emandako epai bat onartu du, lehen aldiz «burn out» sindromea lan istripu gisa aitortzen baitu. Gipuzkoan urritu psikikoentzako tailer bateko buruak 1993tik jasaten zuen bide gurutze judiziala eta sanitarioa urratu zuen autoak, estres kroniko hori jasan eta mutua auzitara eraman zuena, gaixotasunaren lan kausa onartzeari uko egiten baitzion. Maslach eta Jackson psikiatrek deskribatutako «burn out» sindromearen definizioa eta «Instituto de Trabajo del Instituto de Seguridad e Higiene en el Trabajo» azterketan jasotakoa «neke emozionala, neke fisikoa eta psikologikoa» aurkezten duen pertsonarena da.
‎Garibai kaletik hartuz gero, berriz, atzean zetorren lagunen batek edo bestek norabide aldaketa haren premia ez ulertzeak, eta agian ez onartzeak, kezkatzen zuen. Guztiarekin ere, bide gurutzera ailegatzerakoan, ostera Traukori pausoa aurreratu, eta ahal izan zuen emekien esan zion:
2003
‎Niok ez zekien gehiegi hartu zuen alkoholak bere bizia aldaaraziko zuela. Karrika ilun bateko bide gurutzera helduta, eskuineko autoari bide eman ordez, xuxen joan zen. Sekulako talka entzun baino lehen, erreakzio denbora pasatu eta, Himrak bere bizi osoa ikusteko denbora ukan zuen, baina bere bizi osoan bere ahizpa bakarrik ikusi zuen, bere bizkarrezurra hautsi eta koma egoeran murgildu aurretik.
2005
‎Ematen dizkigu marra xuriak, stopak eta argi gorriak. Bide seinaleak bide gurutzetan, nondik nora joan jakiteko. den gauetan hoin baliosak diren bide bazterretako marra xuriak ez ditu ahanzten gure biziko bidea errazteko.
‎Gaitzeko sinestea zeukan gatzaren boterean. Etxe inguruetan eman behar zen, bide kurutzetan eta nik dakita nun, zorte gaixtoaren urruntzeko. Zorte gaixtoa badela ez baitute dudatzen, Jainko ona baitan sinestea utzi duten izpiritu argiek.
2006
‎Borda zahar baten ondoko bidea hartuko dugu, pista utzita. Zuhaitz artean sartuko gara, baina itzalak ez digu asko iraungo guri egokitu zaiguna bezain egun tristeetan askorik estimatzen ez baldin bada ere, berehala bide gurutze batean ezkerrera hartu eta inongo babesik gabeko bide bati ekin baitiogu. Ezker aldean Arantzako zirkoa delako harana ikusiko dugu eta eskuinean, berriz, oraindik hazi gabeko pinudi batek lagun egingo digu.
‎Hala ere, sufrimenduak ez du askorik iraungo, handik ordu laurdenera edo iritsiko baikara hurrengo bide gurutzera, pista nagusiarekin elkartuko garen lekura, hain zuzen ere. Pistan, hala ere, metro gutxi egingo ditugu, gora heltzen garenean eskuinerantz jo baitugu bide estu batetik.
‎Erromatarrek bakea ezarri zuten lehenengo aldiz zona honetan. Gotorlekuak eraiki zituzten, batez ere ibaiaren ondoko leku estrategikoetan eta bide gurutzetan. Indigenak lurra gehiago lantzen hasi ziren, armadako kide ohiak gotorlekuen ondoko lur sailak eskuratu zituzten eta lur hauek soldaduei alokatu zizkieten.
2008
‎Karibetik etengabe datorren korrontearen laguntzaz, paradisuan. Horrek landaredian ere eragina du, eta kulturetan bezala berez urrun luketen landareen ibilbideen bide gurutzea da lur hau.Itsasoaren zirikadak eta kinak iristen direneraino, Karibe bertago den tokietan, klima epelagoetako landareak topa ditzakegu. Eta landareekin kultura ere nahasi egiten da.
‎Gaurkoan etxera begira ibiliko gara. Lehenik eta behin, bide gurutzearen lau aldetara aldarrikatuz, etsipenak harturik ez gabiltzala euskaldunok aitortu behar. Etsipenak harturik?
‎" Edipok agure batekin egiten du topo bide gurutze batean, halako liskar ezdeus bat dute, eta hil egiten du agurea; Tebasa ailegatzen da, Esfingearen igarkizuna asmatzen du, arrazoi politikoak zio, ezkondu egiten da.
‎Beha zaitez ongi. Epaitegia biltzen den bide gurutzearen alboan lurrean etzan eta hilda naizela eginen dut. Zuk zure aldetik, batzarkideei kontarazten duzu baizik eta ene heriotza ezinago onbideratua izan dela eta, kasik segura, saindu ospetsu handi bat bilakatuko naizela.
‎Epaiketa eguna etorri zen. Aire Eder deitu bide gurutzean kokatu zen abere Batzarra, pago erraldoi baten azpian. Eztabaidak abiatu aitzin, abereak, talde ttipitan bildurik, aferaz mintzo ziren, Titazu orkatza agertu zenean.
‎— Zer! moztu zuen ordu berean bide gurutzetik zetorren zakur ehiztariak, nire aurka traditze kereila bat jarriko zenuke, Artase?
2009
‎Artista berriekin batera, baditugu historia luzeko monumentu harrizkoak ere: bi urkabe edo pikota bat Alegian, baina Gabiriako sailetan, eta hiru gurutze, herri sarrera edo bide gurutzeetan egon ohi zirenak.
‎Prozesioen ibilbidea, eta andabideena ere, markatzen zituzten hiru harrien kokagunea honakoa zen: Marurizarrean (egun galduta dago), Sabinone etxean eta Markaidetatik datorren errepidetik, Marurizarra eta Sabinone etxearen arteko bide gurutzean. Azken hori bere lekuan dago oraindino ere, bidegurutze bazterreko horma batean.
‎Andek egurrezko astak izaten zituzten, mutilek gorpuari hobeto eusteko. Gorpua astuna izaten zenez, eta bidea luzea sarritan, txandak egiten zituzten anderolek, bide gurutzeetan, errespontsu edo hil otoitzak esaterakoan, edo etxeren baten ondoan. Bidea laburra bazen, ostera, lauren artean egiten zuten bide osoa.
‎Begi bistakoa da Euskal Herrian bestelako eszenatoki berri bat eraiki ahal izateko fase berria oztopatzea beste helbururik ez duela eraso berri honek. Urteetan zehar ezker abertzaleak zein herri sektoreek garaturiko borrokaren ondotik, Euskal Herria bide gurutzera ekartzea lortu dugu. Duela 30 urte, herri hau zatitu eta finean desager araztea beste asmorik ez zuen makinaria politiko eta instituzionala gainditzea lortu da.
‎Poltsa bat zenekarten, asta banatatik hartuta. Nik, bat batean, pentsatu gabe, zeharkako kalerantz jo nuen hurrengo bide gurutzera ailegatu eta behingoan. Zure begiradari ihes egiteko beste pauso eman nituela pentsatuta, gelditu egin nintzen segundo gutxi garrenean, zer egin behar nuen jakin gabe.
2010
‎Bet betan, bide gurutze batean, aurrez aurrean hiru lau txakur atera zaizkio; marmar gaixtoan ari zaizkio, letaginak ageri. Uxatze aldera lurretik harri bat hartu du Hodjak baina hotza hainbestekoa da, ahurrean erantsita geratu baitzaio.
2011
‎Aurretik" gia" edo gidari, pertsona bat joaten zen, bide gurutzetan, mendi lepoetan edo eltzetzuak egon zitezkeen tokiak miatzeko. Gidariak normalean ez zuen zamarik eramaten.
‎Anaiak eta aintzinian, guardia zibila bide gurutze batian eta Isidorok bere paketiak utzi eta lasterka joan zen zizto bizian! Pentsa, bere lehendabiziko biajia zen, gazte gaztia!
2012
‎Auto eta kamioien ilara ez da gelditzen. Magescq, Castets, Le Souquet, Laharieko bide kurutzeak iragan dira. Cap de Pineko ondoan, bide bazterrean, monumentutxo bat, gero ta estatu txarragoan urteen harian.
‎Belin Belieteko bide kurutzea iragan da eta berritz autobidea, zabala, Arcachon eta Biscarrosseko ateratzeekin. Cestas hurbil da, laster Bordalen sartuko da, trafiku hantu berriak sendiarazten duen bezala.
2013
‎Auzoetako agure zar, anka oker, begi bakar, tallik gabeko, soldadurazko gauza etziran danak, etxe inguru oetan ziteken billera. Emengo ataka, langa, bide gurutze nijoan lekura nijoala, beti eiztariren batekin topo egin bear. San Kristobal" dik iges egin bazuten, semeak etxe aldera joko zutela ta aiek arrapatu nairik jarritako sarea uan guzi ori.
‎C multzoko unitateak esapide egituratik kanpo geratzen dira, etaC multzo horretan sartzen ditu, hain zuzen, dena delaantolatzailea eta haren parekoak. Egileak berak dioen bezala:. Multzo honetan biltzen diren antolatzaileak, heterogeneo samarrak dira, kontzesiozko, birformulazio eta aurkaritzakoen bide gurutze horretakoak hain zuzen. DENA DEN (DELA) rekin dudak izan ditugu:
‎Helmugan, esaterako, jende asko behar da. Horrez gain, bide gurutzeetan, autoetan eta hornidura postuetan ere jendea behar izaten da”. Nesken parte hartzeari dagokionez, urritasuna nabarmena dela azaldu du Garik:
2014
‎Beren bestak atxiki dituzte luzaz eta ttipi izanik ere identitate aldarri dira espazio politikoan. Aipatzen ditudan besta horiek oso soilak ziren, bide gurutze batean rogazio gurutzek markatzen dituzten gune estrategiko batean upel bat arno eta besterik ez. Fauxtinen taldea jin zen holako batetara beztiturik, zapeta eta guzti.
‎Urak denetan badira eta iragan behar dira. Berdin dira mendiak, badauzkate beren mendateak, atekak eta bide gurutzeak.
2015
‎Danen ganaduak egoten ziran bertan apuntauta eta tasauta. Behi barriren bat erosten zanean, bide kurutzea edo leku jakin bat ipinita egoan, ganadua hara eroan eta ermandadekoek ikusi eien. Txahal
‎Espaloiek bi metroko zabalera dute eta behin obra eginda 5,5 metroko zabalera izango dute. Kalearen bestea aldean, Mrasoleko Kondearen kalearekiko bide gurutzean irtenguneak jarriko dira espaloietan.
‎Gaharduko bide kurutzean eta hau zonbait denboraz moztua izan da. Ortzegun goizean goizik, polizia berriz etorri da, Grazi Etxebehereren etxean sartu, bera ez hor izanez, herriko auzapezaren aitzinean, atea hautsiz.
2016
‎Badakizue, nere anaia laguntzen dudala erien tratatzen. Gau hartan, bide gurutzeko langile baten ondora deitua zuten, azkarki kolpatua zela.
‎Mirakulua da ez baitzen minatua. Alta minatzen zituzten harrapatu guziak, bide kurutzeak bereziki. Bainan barne hura ez.
‎Oihanbideko sasietan, Gerezteiko bide kurutzetik beheiti.
‎Baina zazpi egun barne, Ganixek ikusi zuen jauregiko semea, Gerezteiko bide kurutzean, xorikumeak ponet baten barnean zeramazkila. Haserrea golkoan piztu zitzaion...!
‎Baina sei egun barne, Ganixek ikusi zuen bere adiskidea, Gerezteiko bide kurutzetik pasatzen, erbi gotor bat beharrietarik dilindan.
‎Ganix! Atzo ilun nabarrean ikusi haut, Gerezteiko bide kurutzean, neska gazte batekin. Neska lagun bat hatxeman bide duk?
‎Bentabordako Janamari, Jauna. Ondoko hitzorduan, Gerezteiko bide kurutzean, Ganixi ez zitzaion Janamaririk agertu.
‎Apirilaren 3an, 10ean eta 17an ikusten eta entzuten dugu meza, Oztibarren den kapera zaharrenetik zabaldua. Hau 12 mendean xutik emana, osoki ezagutua da bereziki Konpostelako beilarier buruz egina izan baitzen eta geroztik milaka jende pasatzen da hortik; gainerat Izura bide kurutze bat izanki ainitz aldetarik etortzen diren beilarientzat. Kapera hori ezagutzen ez dutenentzat ere, okasione bat ezin hobea hor izanen da, pentsatzen baitugu Peio Ospitalek usaian bezala argituko gaituela horgo historiaz.
2018
‎Berehala etorri gara. Susalegiko bide gurutzetik gindoazela, automobila bat argi gabe heltzen ikusi dugu. Ohi dugun bezala hau geldiarazi nahi izan dugu.
‎Ilarrita, goiti hartan, Irubagota gainditurik Nabala bidean hilarri bat bada, toki izenak adierazten duen logikan; behiala bida izan omen ziren. Kontutan hartuz lekua Auritz eta Orreaga alde batetik eta, bertzetik, Orbaizeta eta Garraldarako bide gurutzean dagoela zernahi gertaera historikorekin loturik izaten ahal zen hilarri hura, handik barna pasatu —eta tiroka— ibili baitziren ingelesak, frantsak, karlistak, liberalak, makiak. irudimenak handira joz ezgero, ala bide lapurrak edo haizegaiztoak jotakoak, txikitara. Edozein gisaz, arras iradokitzailea.
2019
‎Bostek atzera joan behar izan zuten paperak ozkan ez zituztelako. Errepidean, behereko bide gurutzean, itzuli minguli, beste bi ibilgailu astun zelatatu genituen.
‎Maddi ez da han bizi, Bidaxunen baizik, Amikuzeko Oihaneko bide gurutzean. Gero joango naiz joan behar dudan lekura.
‎Salto bakarrean. Marilyn, bien bitartean, bide gurutzeko izkina batera abiatu da zaintza lanak egitera. Lasterka bizian.
‎NON. Bekobasoan, Nabarzabalgo bidetik gora, Ahuntzetxe aldetik datorrena gurutzatu eta goragoko beste bide gurutze batean. Jesus Otamendik jarri harria eta plaka daude haritz ondoan.
2021
‎Hamairu abestiz osatutako diskoan, musikari bizkaitarrak hamairu epaiketari egin die aurre. Diskoa aurkezteko kontzertu sorta berezia (dolmenetan, abandonatutako elizetan, basoetan, bide gurutzeetan eta abar) antolatu zuen iaz eta bidaia horren lekuko da Ordalias, el viaje (Twobaskos, 2021) dokumentala. Eduardo Pascual Ausucuaren gidaritzapean bidaiaren geldialdi, bizipen eta gogoetak irudi ederrekin lagunduta aurkeztu zaizkigu.
‎Orduan zelan aurrea hartu eta bueltau bide onera? Beti joaten nintzan pentsetan bide kurutze edo alboranzko bideetan. Bideak ondo ezagutzen nebazan danak, baina adi joan behar izaten zan, ahal zan neurrian handik joan ez eitezan zaintzeko.
‎Iazoera au iakin zanean barriz, beste etxeetako gizonak asi ei ziran kurutzeak egiten, arrizkoak, burdiñazkoak, eta argizarizkoak bere bai. Arrizkoak bide kurutzetan ipiñi ei zituen, burdiñazkoak mendi gaillurretan eta argizarizkoak ate eta leioetan enplata. Ordutik aurrera ez ei da ikusi lamiñarik gure lur eta ibaietan.
‎Donostian eta uztailaren 11n, halako manifestazio batean, enfrentamenduak gertatu ziren Aldapeta eta San Bartolome bide gurutzean, eta Joseba Barandiaran, 19 urtekoa, hilik gertatu zen.147 Bular betean bala bat sartu zioten.
‎1980ko azaroaren 11n, Miguel Garciarena Baraibar, udaltzain-burua, militar ohia eta Irungo Polizia armatuaren buru izana, Donostian tiroz hila Lanera joateko Seat 600 batean zebilen, bere txoferrarekin, eta stop batean gelditu zen Easo eta Urdaneta bide gurutzean. Bi pertsonek tirokatu zuten eta hil.
‎65 Hortaz aurkitu ditudan erreferentziak oso eskasak dira. gabeko bi ibilgailu atera ziren komisariatik. Bi kaleen arteko bide gurutze batean leherrarazi zuten bonba auto bat, urrundik eragina.
‎Poliziaren arabera, ETAri kendu txostenetan bide gurutzean lehergailuak ezartzea egokitzat jotzen zen.
‎Logroñoko aurretiko urruna bazter utzirik, bigarrena da; lehena, Armadaren aurka eta El Gallo bide gurutzean 1984ko bukaeran. Hau Basaurikoa hirian egina da.
‎Lanegun guztietan bezala, Itsas armadako langile zibilak garraiatzen zituen furgoneta banalizatu bat itzultzen zen etxe-bizitza militarren auzo batera. Vallecas auzo herrikoiko bide gurutze batean zegoen bonba auto batek lehertu eta harrapatu zuen, arratsaldeko 14:55 orenetan.
‎" Euskal Herria aldaketa politikoen atarian dago, bide gurutze politikoan, eta autodeterminazioan eta herriari galdetzean daude konponbide demokratikora gerturatuko gaituzten osagaiak. Aitzitik, orain arteko ziklo autonomikoari jarraitzeak gatazka eta enfrentamenduaren luzapena ekarriko ditu.
2023
‎Astekari huntan berean eta oro har hedabideetan ingurumenari eta beroketa klimatikoari buruzko gaiak anitz aipatuak dira, aktualitatean leku handia hartua dutela. Orokorki jendarteak bereganatua du bide gurutze batean gaudela, gauzak ez badira hobetzen egoera kezkagarri bati buruz abian girela. Ez gira primaderan sartuak eta jadanik idortea aipu dela.
‎Imanol Lazkanok modu oso grafikoan kontatu zigun Txillarramendiko bertso mikroklimaren berri. “Etumeta pasatu eta, Erdoizta eta Aizarna arteko bide gurutzea baino lehen, pendizean gora igo eta badago puntu bat nondik bertsolarien jaiotetxe andana bat ikusten den. Behin Errezilgo alkateari esan nion hor harri edo monumentu bat jarri litzatekeela.
‎Hor zirenen eta zer gertatu den ikusi dutenen arabera, karrosa ongi omen zoan, bere eskuinara jarreikiz. Otoa etorri da zalukiegi bide gurutze hortarat, eta hortarik da makur guzia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia