Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Alde batetik, erakunde armatuak egindako gogoetaren eta hausnarketaren ondorioz, komenigarria da azpimarratzea, ETAk ez zion su etena eskaintzen Estatuari, baizik eta euskal gizarteari eta, batez ere, abertzaletasunari (EAJ PNVri batik bat) egiten zion eskaintza. Bestalde, eta hau da sakoneko gogoeta politikoa, erakunde armatuak, agiriaren arabera, uste du EAJ PNV, ELA eta EAren partetik jarrera politikoaren aldaketa sakon bat dagoela edo egon daitekeela, eta horrek bide ematen diola pentsatzea ETAk bere estrategian aldaketa mamitsuak egin dituela. Aldaketa estrategiko horren ondorioak nabarmenak dira.
‎Plan orokor bati ez dagokio gehiago esatea, gero etorriko dira hizkuntz politikako arduradunak, Euskaltzaindiakoak, unibertsitatekoak, aditu, euskaltzale eta abarrekoak eta zerbait zehatzagoa adostu dute. Gauzak egiteko bide ematen du. Dena den, ez genuke 40 urtetako eztabaida antzu batean jausi behar; ez gaude horrelakoetan jausteko moduan.
‎Horrez gain, Estatutuaren Bigarren Xedapen gehigarriak dioenez, Estatutua onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak bere historian zehar izan dituen eskubideei uko egiten dienik. Indarkeriarik gabeko egoeran, alderdi politiko bakoitzak bere proiektu politikoak mahai gainean jarri eta, beharrezkoak izanez gero, egungo markoan aldaketak egiteko bide ematen zuen Ajuria Eneko Akordioak. HBri ere erakundeetara etortzeko dei egiten zion akordio horrek.
‎Ipuina girotzeko balio du tabakoak, bilatzen dudan tonu hortan laguntzen du. Nahi dudana kontatzeko bide ematen dit. Gainera, ordenagailu aurrean idazten dudanean beti ari naiz erretzen.
2001
‎Guk odol isurketatik ezer positiborik ez datorrela esaten dugu. ETAk herri honi aurrera egin dezan bide emango dion erabakia hartu behar duela mantentzen dugu, herri honek politika egin dezan, alegia. Baina, EAJn ETArekin edo gabe aurrera egin behar dugula garbi daukagu ere.
2002
‎ESTAKURU edo aitzakia ugari aipa daitezke, badakit, alde batetik zein bestetik, beharrezko akordio eta adostasun hauetarako, baina ez da gaurkoa oztopo hauek baldintza ala ondorio direneko eztabaida antzu horri bide emateko unea. Gaur zera ikusi behar dugu:
‎Gainera, zenbait lagunek egin duten bidaiari buruz idatzitako iruzkinak ere irakur ditzakegu, gure opor egunak prestatzean lagungarri izan daitezkeenak. Eta honek bide ematen digu beste gomendio bat luzatzeko: Egokia litzateke noizean behin txat eta foroak bisitatu eta bertan parte hartzea, gainerakoen iritzi, gomendio eta esperientzien berri izatea baliagarria izan baitaiteke.
2003
‎Eta, dirudienez, artistentzat inspirazio iturri egokia izan da Velazquezen lana. Erakusketan bere lan bat paratu duen Ignacio Burgosen hitzetan, «Meninak bezalako ikono unibertsalak hausnarketarako bide ematen die artea eratzen duten atal nagusiei: giroa, espazioa, argia eta kolorea».
‎Espreski bale arrantzarako eraikitako txalupak erabiltzen zituzten. Bidaia luze hauei esker aurkitu ziren lehen bakailao bankuak eta honela, balearen arrantzak bide eman zion bakailao arrantzari.
‎Sorkuntza bakarka egiten denean. Pintore edo kantari bat bere estudioan zarratzea eta bere depresioari bide ematea gauza bat da. Norberaren egoera eskas hori azaltzen da obra batean eta gero beste testuinguru batean erakusten da.
‎Ez genuen albistegirik egiten, Madrilgo Radio Nacionalek bakarrik baitzuen horretarako baimena. Baina horrek bide eman zigun beste gauza batzuk lantzeko. Liburuak egokitzen genituen irratirako, gidoiak idatzi, umeentzat programak egin...
‎Analisten arabera, ekimen horren ondorioz, eskaera bakoitzeko 5etik 30era dolar galdu ziren. Tesco.com ek Tesco katearen marka irudia hobetzeko eta zabaltzeko bide eman duen bitartean hau da, enpresaren emaitzak ez dira sarean lortutakoak bakarrik, Webvanek sarearen bidez egindako salmentetatik bizi beharra zeukan esklusiboki. Bezeroarengana heltzeko modu bakarra eta bezeroak Webvanera heltzeko modu bakarra ordenagailuaren bidezkoa zen eta horrek muga asko ezartzen zituen.
2004
‎Herriko Etxe Euskaldunen Egunaren helburua hitzarmena izenpetu duten herriko etxeak zoriondu eta sinatu ez dutenei horretarako bide ematea da. Euskararen normalizazioan Euskal Herria nahiko garatua dagoela ondorioztatu zen ekainaren 19an, eta Iparraldean egiten den lana aurrerakoia eta ereduzkoa dela.
‎Hortik dator EGKek instituzioen arteko koordinazio hori defendatzea. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du agenteen arteko diagnostiko konpartitu batetik abiatzea eta helburuak eta pertsona taldeak mugatzea, horrek bide emango bailuke agenteei esleitutako eginkizunak nolabait arrazionalizatzeko, espezializatzearen eta lokalizatzearen norabidean, herritarrei zerbitzu hobea eta hurbilagoa emateko irizpidearekin. Agenteen deskoordinazioko eta ugaritasuneko testuinguru horretan, EGKren estudioak halaber defendatzen du leihatila bakarra sortzea, zerbitzu horien bezeroei instituziotik instituziora alderrai antzean ibili beharra saihestuko diena.
‎«Hemengo ume batek agian pentsatuko du munduan zortzi urteko ume denak doazela eskolara, denek dituztela liburuak... Munduan zenbat errealitate dauden pentsatzeko bide ematen du, eta gureaz pentsatzen jartzeko».
‎Ironiaz beteriko ekimen honek debatea piztu nahi du gazteek etxetik joateko dituzten arazoen inguruan. Era berean, gazteen izaera kritikatzeko ere bide ematen du, gurasoen etxeko erosotasun denak mantendu nahi dituztenei zuzenduta baitago produktua. Ikusteko dago zer harrera izango duen gizartean.
‎Munduko populazio gehienetan, Rh+ da ageri den genearen forma bakarra, edo ia bakarra; izan ere, esan daiteke negatiboa Europakoa baino ez dela. Horrek bide eman du Europan sortutako genea dela esateko. Eta Rh negatiboaren munduko portzentajerik handiena »%25 inguruan» euskaldunok dugu, hain justu.
2005
‎Zirikatzaile lana egiten du Aranbarrik. Autokritikarako balio omen die Berriako kazetariei eta eztabaidarako bide ematen die Aranbarriren lanak behin baino gehiagotan. Iganderoko Hizlandian noiz arte jarraitzeko asmoa duen galdetu diogu eta hara erantzuna:
‎Ezagutarazitakoan, orain PSOEko gobernuak kontrolatzen duen CNMVk ikerketa abiatu zuen, nahiz eta ohartarazi zuen horri buruzko edozein delitu honezkero preskribitua dagoela. Onartu zuen, hala ere, artxiboetan ez dela ageri gaiari buruzko inolako salaketarik, eta horrek bide eman dio salaketa hori bere garaian suntsitu egingo zutelako tesiari. Hori egia izanez gero, prebarikazioko delitu ustezkoa inplika lezake, CNMVren baitan FGren mesedetan egindakoa, eta ondorioz, Korrupzioaren Kontrako Fiskaltzara eraman liteke.
2006
‎Eta 1812an, Cadizeko Konstituzioa Batzar Nagusietan, Bizkaian (Bilbon) eta Gipuzkoan (Deban) zin egin zen, baina salbuespenezko klausulak jarriz: herrialdeetako konstituzio politikoaren berme edo egokitzapena lortzeko bide ematen bazuen.
‎Bakearen aldeko jardunak biktimak erreparatzea eta presoak kaleratzea jaso behar ditu. Eskubide nazionalen aldeko borrokan aurrera egiteko, berriz, ETAk politikari bide eman behar dio behingoz eta betiko, alde bakarreko urratsa eman behar du. Hori da abertzaletasunari egin diezaiokeen ekarpen onuragarriena.
2007
‎Beste batzuek aspaldi egina genuen bideari helduz, Batasunak urrats garrantzitsua eman zuen Anoetan, eta ETAk bide eman zion aukera horri. ENAMek ordea berak bakarrik jokatu nahi izan du partida PSOEren Gobernuarekin, gainerako euskal eragileekiko elkarlan bidetik saiatu ordez.
‎Espainiako Gobernuak nahiz euskal instituzioek herri mugimenduek AHTren aurka egiten dugun lana desitxuratu eta nahastu nahi dute. Estatuak errepresioari bide ematen dionean, zein ondorio latzak izaten diren denok ezagutzen ditugu herri honetan. Tamalez, auzi honi ere errepresioaren bidez ekin nahi diotela dirudi.
2008
‎Gurdi gaineko On the road batean imajinatu genuen, 1.500 inguru konposizio kreol sortu nahiz batzera bultzatu zuen barne sen horri bide ematen, inbasioaren oinatza besterik ez zegoen tokietan herri identitatea esnatzen, gizon emakume anonimoen bitartez historia berridazten eta, zainetatik tiraka, bere odol indio, kreol eta euskaldunaren nahasketa aldarrikatzen.
‎1990eko Nazio Batuen Erakundearen esku hartzeak jasandako porrotaren ondoren, anarkia nagusitu zen eskualde osoan. Indarkeriak eta klanen arteko borrokak terroreari bide eman zioten.
2009
‎Motzean, belaunaldiz belaunaldi transformazio ñimiño ikusezinak gertatzen dira. Gurasoengandik jasotzen eta metatzen joango diren eraldaketa horiei esker eta isolamendua tarteko, talde batzuk eta besteak bereizi egingo dira, espezie berriei bide emanez.
‎Ekoizpen azpiegitura horrek Epsilonen proiektuaren filosofiaren bi zutabe nagusiak ditu oinarri: autosufizientzia bide ematen baitu ekoizpen logistika kontrolatzeko, eta berrikuntza ekoizpen metodoan zein prestakuntza arloan. METCA masterreko ikasleek ekoizpenari begira diseinatzen ikasiko dute, eta prestakuntza ziklo osoan zehar, hurbiletik ezagutuko dituzte ekoizpen bitartekoak.
2010
‎Froga: berekoikerian oinarritzen da eta burgesiari bide ematen dio langileria zatikatzeko. Hego Irlandak independentzia lortu zuen baina eskuin elizkoia nagusitu zen.
‎Kultura Sailean gauzak hobeto egiten saiatu zirela dirudi, edo halaxe interpretatu genuen batzuek, sailburuordeen izendapenak ikusita. Euskararekiko sentsibilitate ezberdin biren arteko oreka hark (bata Kultura, Gazteria eta Kirolean kokatuz, eta bestea Hizkuntza Politikan) bide eman zion hainbati, PSE EE euskararen unibertsora hurbil zitekeela pentsatzeko. Baina oreka hura euskararen kalterako hautsi dela iradoki zuten geroagoko dimisioek, eta hurbilketaren esperantza zapuztu.
‎Legalizazioaren, lurraldetasunaren edo amnistiaren truke izan gabe. ETAk betiko etena emango balu, izugarrizko mugarria ipiniko luke, eta ondoren alderdi abertzaleek lanean segituko genuke aipatutako aldarrikapenei bide emateko.
2011
‎Beheko solairua artearen txoko izendatu dute, betidanik izan duten ametsari bide emanez: liburuak eta galeria uztartzea.
‎Lerro hauek idatzi eta irakurri bitartean, gero eta bizkorrago etapa historiko berri batera garamatzaten adierazpenak eta jazoerak gertatzen ari dira. Etapa berrian" indarkeriaren estrategia errepresioa" dikotomiak Euskal Herriaren bilakaera politiko, kultural, sozial eta ekonomikoan protagonista izateari utzi eta herritarren babesa duten proiektu politikoen arteko konfrontazio demokratikoari bide emango dio.
‎Zenbait alderdi abertzaleren aldetik agian jokaerak maximalistegiak izan ziren: zonifikazioa ez baitzen onartzen, gerta zitekeen ezein hobekuntzatxori ez zioten bide eman.
2012
‎Bertako publizitatea erakartzeko baliatzen zuten saioa. Adibidez, Leitzako ikus entzuleek uhin bidez ezin dute jarraitu telebista, baina bai xaloa.com en bidez. Horrelako aukerei aurten ere bide emango diete.
‎Luque Tagua jaialdi honen antolatzaile eta La Fundicion aretoko programatzaileak ez lioke etsipenari bide eman nahi, baina egoera konplikatua dela nabarmendu digu," aurtengo Lekuz Leku jaialdiari egun bat murriztu behar izan diogu finantzaketa arazoengatik". Galdera dator atzetik:
‎Espainiako Gobernuak, ordea, entzungor egiten die arrazoibide horiei. Hala, txosten hau argitara eman eta ia aldi berean, irailaren 19an, Espainiako Kongresuak lege dekretu bati bide eman zion Defentsa Ministerioari ia 1.800 milioi euroko ezohiko kreditua emateko, zertarako eta armen industrian" kitoan jartzeko". PPk eta UPNko diputatu nafarrak bozkatu zuten erabaki horren alde.
‎MAIDER MORRAS: Indarkeria ematen da, gizarteak horretarako bide ematen duelako, nolabait. Argi dago ez garela bizi berdintasunean; egun emakumeak estigmatizazioa jasaten du, gutxitze paradigma batean bizi gara oraindik.
‎Gogoetarako bide eman dezake behintzat. Aretoan ilunpetan, ordubete baino gehiago hausnartu dezake ikusleak pantailan duen gaiaz, hedabideetan agertzen diren gaiak izan arren sarri ez diegulako eguneroko erritmo bizian behar duten arreta eskaintzen.
2013
‎Honaino iritsita nire ezkortasunari ñabardurak jarri beharrean nago, joera naturalari bide emanez. Sinetsita nago lehen oker zegoena gehiago okertu dela azken asteetako gertaerekin, eta hori argudiatzen saiatu naiz.
‎Eskuen sustraiak (Susa, 2009) baino aberatsagoa, kontraesan handiagokoa, gordinagoa da Elkartasun basatia. Titulutik bertatik hasita indar itsuei bide ematen die idazle askoz poetago batek, azkenean forma hartu balu legez ahalegin estetiko eta politikoaren nahaste zail horrek. Epika fin bat eta galtzailearen apologia astun ez den bat erabiliz lortzen du hori.
‎Horretarako Amsterdameko Tratatuak bide ematen zuen. Izan ere, 1997tik aurrera bideak irekita geratu ziren, besteak beste, Errumania edo Bulgaria bezalako herrialde atzeratuak EBko kide bihurtzeko.
‎Joxan Goikoetxearen lana funtsezkoa izan da honi dagokionez. " Gure helburua kalitazteko musika egitea da, Leteren poesiak bide ematen baitigu. Bestetik, tradizioa eta berrikuntza nahastea izan da betidanik nire asmoa.
2014
‎Txantxak alde batera, benetan serio egin genuke gogoeta TBren inbasio basatiari bide ematen dion gure jokaera zentzugabeaz: edozein tabernatara lagunekin joan eta, zuen elkarrizketaren gainetik eta nahitaez batzuen begirada lapurtuz, ia beti telebista bat izango duzue (eta barra luzea bada, bi); hiruzpalau jatetxetatik sartu orduko irtenak gara menuan ezinbestekoa zelako telebista ikustea; bi aldiz behintzat gertatu zait gonbidatuta etxe batera bisitan joan, egongelan elkartu eta TB marmarka jasan behar izatea; eta zer zentzu du elkarte gastronomikoetan lagun taldeak afaltzeko bildu eta telebista piztuta izateak?
‎" Prekarietateari bide ematen dio sistema berriak", salatu du Medikuen Sindikatuak, lan jardunaldia 12 ordura luzatzen duelako;" ez gara aparteko orduez hitz egiten ari". Ez dute uste, bestalde, erreformak lanpostu berriak sortuko dituenik, Gobernuak kontrakoa dioen arren, libre hartutako orduak beteko lituzketen ordezkorik ez delako kontratatuko.
‎Egia da batzuetan magrebtarrekin talka ematen dela. Eta egia da ere beraiek ere pittin bat ireki liratekeela, ezjakintasunak mesfidantzari bide ematen diolako. Gasteizko alkatea ez da tentela, eta badaki nora apuntatu, gizartean magrebtarren aurkako jarrerak baitaude.
2015
‎Azpiko irudian, Zefalonia uhartea. Hondartzen pribatizazioari bide emanez, Greziako 110 hondartza salgai jartzeko aukera eman zuen iazko lege batek. Postaletako irudiarekin kontrastean, prostituzioa eta horrek dakarren emakumezkoen salerosketa areagotu egin da Grezian.
‎norbanakoak 10 egun eta 11 gauez 2.300 kilometroko ibilbidea egiteak ez du Korrika egiten; milaka herritarrek elkarlanean ibilbidea osatzeak, horrek egiten du Korrika. Euskararen erronka kolektiboa da, eta Iruñeko Udalak prozesioari bide emanaz Korrika erdigunetik egotzi duenean bezala, euskaldunok posizioak galtzen ari gara. Ardura norbanakoaren gain jartzeari utzi eta kolektiboki hizkuntza inperialismoaren kontra egiteko garaia da.
‎Hamaika eratakoak dira loreak. Landarearen bizitzaren arrazoia laburbiltzen dute, eta bide eman. Landareak ugalketa du helburua eta horixe da lorearen izatearen arrazoia.
‎hamabost jokalari profesionalak gizonezkoak dira. Hain justu, haien aurkezpen argazkiak (azpian) bide eman digu Game Erauntsia komunitateko kideei bideo-jokoen munduari leporatzen zaion matxismoaz galdetzeko.
‎Autogestioa eta autoeraketa gure oinarrizko kontzeptuak dira, eta zentzu horretan, publikoak baino publikoagoak gara, gurasoak direlako kooperatibistak eta zuzenean parte hartzen dutelako kudeaketan eta erabakietan. Lan-taldeak oso egonkorrak dira eta horrek bide ematen du proiektu konplexuak aurrera eramateko.
2016
‎Hala ere, Moon of Alabama blogak mesfidati idatzi du: " Panamako paperen filtrazio selektiboak bide ematen dio sekulako xantai ahalmenari".
2017
‎Egia da EBk XX. mendearen lehen erdira arteko barne gatazka historikoak apaldu dituela eta hau balioetsi egin behar dela. Baina, horretara iristeko ez zen derrigorrezkoa kalitate eskaseko eraikuntza instituzionala lehenestea edota euroari bide emateko Maastrichteko itunaren irizpide liberalak kontrapisu sozialik gabe bideratzea. Austeritate politikak kaltetutako langabeak eta prekariatu gazteak, memorandum batetik bestera burua atera gabe zorpetuta jarraitzen duten greziar herritarrak, gizarte zerbitzuen kalitatearen galerak kaltetutakoak, soldaten jaitsiera orokorra nozitu duten Europako hegoaldeko herritarrak edo pobreziaren atariaren azpitik dagoen Alemaniako herritarren bostenak, eta abar ez dira, hain zuzen ere, lorpen gisa aurkeztu daitezkeen emaitzak.
‎Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.
‎Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin. Macronen eskuinak zentrotik lortu ditu bozak, kapitalaren feudoa, eta Le Penen beldur diren zenbait ezkertiarren babesa ere lortu du.
‎Hasiera indartsua du eleberriak; Kafkak zioen bezala, buruan jotzen zaituen horietakoa da. Tentsio horri bide ematea, ordea, ez da erraza, eta pasarte batzuk astun gertatzen dira. Felisaren barne munduaren kontaketa da eleberriaren lorpenik handiena, eta, inoiz haren erabakiak guztiz ulertzea zail gertatzen bada ere, Josefina Lambertoren lekukotza du oinarri istorioak, bere horretan sinesgarri gertatzeko zail diren pasarteak barne.
2018
‎Bestalde, pertsonaien arteko harreman motek gogoetarako bide ematen dute, sentitu bai baina publikoki adierazi ezin direnek bereziki: Vic-en egunerokoan agertzen diren arrangurak, Herman-en sentimendu ezkutuek, Aline ren traizio saihestezinak, eta abarrek.
2019
‎Komunan pentsatzen dugunean ez dugu lur zati batean pentsatzen, baizik eta antolamendu sozialerako printzipio batean, sistema sozial batean, estatuaren eta merkatuaren oso bestelako logika batean. Komunan pentsatzean aberastasun naturala eta ekoitzitako aberastasuna nola elkarbanatu hausnartzen dugu, besteen bizitzekiko erantzule eginez eta indibidualismoa gaindituz, eta erabakiak modu kolektiboan eta asanblearioki hartzeari bide emanez. Hori da niretzat komuna:
‎Ezer baino lehen, esan behar da albisteari bide eman zion txostena Adeccok gauzatu zuela. ABLEko (Aldi Baterako Laneko Enpresak) enpresa garrantzitsuenetako batek, alegia.
‎Oraindik asko dago egiteko, kontzientzia asko dago lantzeko, eta guk bakarrik ezin dugu, laguntza behar dugu. Zaintza lanak transbertsalak dira, denoi eragiten digute, beraz kontzientzia hartu eta elkarlanari eta aliantzei bide eman genieke, borrokan jarraitu eta lan hau erregularizatzea lortzeko. Soraya bezala, noizbait heldu gaitezen esatera lortu dugula.
‎Haurrek, baina, antena gisa erabili daitekeela ikusi eta praktikan jarri dute istant batean. Imajinazioari bide emanda. Helduok gara" mugak" ditugunak," entxufe batek entxufatzeko bakarrik balio duela uste dugunak".
‎Erronka, dimentsio batetik bestera salto egitea; ikasgela ezohiko materialez josi eta haurrak aske uztea; metro jakin batzuen barnean eta irakasleen begiradapean izanda ere, ikasleak aske sentitu daitezela lortzea. Sormena lantzeko aske, imajinazioari bide emanda.
‎Itsas arrokez inguratutako uharte batean faro etxea hustea eta milioi bat euro, gutxienez, xahutzea, barruan itsas arrokak imitatuko dituen eskultura moduko bat kokatzeko ez zait berri ona iruditzen. Ezta itsasoen egoeraren inguruan erreflesionatzeko bide emango duela esanda ere. Hobe Itsasoari begira sasi arrokei baino farotik ederki ikusten da eta zientoka arroka ere bai.
‎Azken gai horri dagokionez, Justizia Feminista mintegiak azpimarratu zuen ez dela erraza punitibista ez den justizia eredua eraikitzea," mendekuaren eta zigorraren diskurtsoa oso errotuta dagoelako". Hala ere, guztion artean beste justizia eredu baten eraikuntzari bide eman beharra agertu zuten.
2020
‎Pertsona guztientzako soldata duina ziurtatu beharrean, halako egiturak mantentzen dira, batzuei mesede eginez, bidenabar. Supermerkatuentzat, adibidez, soberakinei bide emateko aukera bat da, abantaila fiskalak lortuz, gainera. Gure jendartean gose pixka bat toleratzen da, baina ez gehiegi.
‎Bateriak lagundu egiten dio indarrean, eta une batzuetan bi solista daudela pentsatzera iritsiko gara. Baina iristen da lasaitzeko unea ere, pianoaren akorde irekiek koroei bide emango diotenak.
‎XIV eta XV. mendeetako izurrite beltzak Errenazimentua sustatu zuen, jendartean jauntxo feudalek zeukaten indarra errege absolutura igaro eta boterea zentralizatu zen, espantsio kolonizatzaileari bide emateko. XVII. mendeko izurritea Iraultza Industrialarekin lotu dezakegu.
2021
‎Niretzat disko bat egitea daukadan guztiari bide emateko aitzakia da, eta horrela otu zitzaidan. Duela pare bat urte hasi nintzen marrazkitxoak egiten eta hortik nituen.
‎Kasualitatea baino ez da izango, baina behin misterioaren eremuan jolasean hasita, agian Martin Bormann ez zen Berlinen hil… zeinek daki. Nolanahi ere, istorio honek naziek Euskal Herrian izan zuten benetako presentziaren eta Markina Xemeinen oraindik badirauen Bekobentako alemanen kondaira beltzaren inguruan ikertzen jarraitzeko bide ematen digu.
2022
‎Dena hasten da esanahia hartzen. Zure kultura gaur egunera arte nola iritsi zaizun ikusteko bide ematen dizu iragana ezagutzeak.
‎Arbelaitzek ere beste hedabideekin kooperatzeko aukera eta beharra jarri zuen mahai gainean, eta Creative Commons lizentziek, adibidez, horretarako bide ematen dutela. Azpimarratu zuenez, hedabide nagusiek, eskuinekoek, segundo bakarrean mundu osoan albiste bera zabaltzeko berri agentziak dituzte, eta horren aurrean ezkerreko hedabide txikiek elkar elikatu lukete, batzuk iristen ez diren tokietara besteak iristen baitira.
‎Udak bide eman dio udazkenari eta, beste urte batez, Katalunian ikasturte politikoa berriro hasi da Irailaren 11ko ospakizunekin. Printzerriko Diada Nazionalak, paradoxikoki, porrot bat ospatzen du:
‎Egungo egoera geopolitikoaren lagin bat dirudi Veneziako Arte Bienalak. Dena den, kosmobisio eta ezagutza berriei bide emateko gonbita da, guztiaren gainetik, gailentzen den esperantzarako zidorra.
‎Aizkora utzi beharra eta, noraeza, dudak eta mudak. Nola erauzi baso kirastua, haritza zahar sendo zein kimu aske berriei bide emateko. Instituzioei lehentasuna emanez?
‎Beñat Gaztelumendi. Bertsolari bakoitzari buruzko estereotipoek bestelakorik pentsatzeko bide eman badizute, agian ordua da estereotipoak astintzeko.
2023
‎Berri gutxi urte berriarekin. Amerikako Estatu Batuetako Botiken Agentziak alzheimerraren ondorioak txikitzen dituen botika berriari bide eman dio; merkatuan dago jada, merkatuaren esku. Adituari galdetuz gero urte berriarekin familietan zorraren pisua zenbat handituko den, erantzungo du goiz dela merkatuak izango duen jokabidea iragartzeko; merkatuak esango du zenbaterainokoak izango diren etxeetan funtsezko premiak asetzeko estualdiak.
‎Hori gertatu da Nafarroan. Haiek onbidez jokatu zuten, bide eman zieten energia berriztagarriei, baita mugimendu ekologistatik ere, eta begira: Iruñerriko mendietan eta landa eremuetan hamaika megaproiektu egin ostean, ziklo konbinatuko bi planta jarri zituzten Castejonen.
‎helburu bakoitzerako neurri zerrenda bat adostu eta plazaratu du. Azpimarratzekoa da, gainera, Martxoaren 8aren atzetik datorren dinamika baten baitan kokatzen duela hori, urrats berriei bide emango dioten mobilizazioak izango direla iragarri baitu mugimendu feministak. Edukiak, Mugimendua, egiturak eta bidea.
‎Haurrak kirol bakarrera bideratzeak dakartzan ondorioak ikertu ditu Usabiagak, eta joera hori kaltegarritzat jotzen duen ebidentzia ugari topatu. Haren esanetan, kirol jakin batean denbora asko igarotzean, testuingurua lehiakorra bihurtzen da ezinbestean, espektatibei bide emanez, eta horrek guztiak" izugarrizko estres egoerak" sortzen ditu umeen artean. " Hamahiru urtez azpiko adin tartea ari gara aztertzen.
‎Gizonen lanak eta makinen haginkadek naturari berezkoa zaion haragia jan diete hamarkada luzetan: lehen mendia zen horretan, hutsuneak sortuta; lehen osoa eta betea zegoen horretan, barnehutsak eta ausentziak bistaratuz. Gure inguruko bazterretan asko dira mendiari egin zaizkion ustiaketak, bai iraganean bai egun ere, garai modernoek dakartzaten zalantzazko azpiegitura izugarriei bide emateko. Erauzte horien aztarna dira, adibidez, gure paisaian aurki daitezkeen aurrealde bertikal terrazatuak, plataforma horizontalak, kanoi artifizialak, hondakindegiak, karobiak eta horien alboetan sortzen diren eraikin txikiak.
‎Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta planetaren bizitzan ipintzen du arreta nagusia, ekonomia zaharraren funtsak hankaz gora ipinita.
‎Mugak bienalak antolatutako hitzaldietako batean, Fernando Castro filosofoak maisuki azaldu du dantzalekuen funtzio askatzailea. Berarentzat, dantzalekuak iheserako tresna dira, langileen asaldura eta eszitazioari bide emateko espazioak. Musikaren burrunbaz inguratuta, iluntasuna argi kolpeka apurtzen denean, langilea dantzari bihurtu eta estasi egoeran murgiltzen da.
‎EPLko tribunalek militante arruntak eta herritar xeheak kastigatu zituzten batez ere. Normalean guardia zibilen txostenetan oinarritzen ziren, baita bizilagunek egindako salaketetan ere legeak bide ematen zuen bizilagunen arteko sestrak modu horretan" konpontzeko" eta zigortuak izateko motiboak askotarikoak izan zitezkeen: aurretik gerra kontseilu batek zigortua izatea, Errepublika garaian kargu publikoak izatea," ezkerrekoei botoa ematea", edo mugimendu gloriosoa gertatutakoan denbora batez herritik joan edo" desagertuta" egotea, batzuk aipatzearren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia