Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2010
‎Euskara eta Iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak (auzotasuna, agian) eta beren aurreindoeuropartasunak bide eman zuen mintzo bera edo, bederen, ahaide zirela pentsatzeko (ikus 34). Denbora luzez mantendu zen teoria da, arrazoien artean bi hizkuntzetako hitz batzuk oso antzekoak direlako.
2011
‎Pentsaera horrek gidatu ditu bi alderdien adostasunarekin atzerrian egindako esku hartze zorigaiztoko batzuk, hala nola" Cochinosko Badiakoa"," Tonkingo Golkokoa" eta" Basamortuko Ekaitza" izenekoak, gutxi batzuk besterik ez aipatzearren. Pentsaera horrek bide eman die George W. Bush, Richard Cheney, Donald Rumsfeld, Condoleezza Rice eta John Negroponte bezalako ideologo arriskutsuei (aktore zerrendakoen artetik gutxien maite ditudanetako batzuk besterik ez ditut hautatu) lider eta estatu gizon gisa mozorrotzeko.
‎Saileko lehen liburu politikoa Stanley Payne Espainiako Historian espezializatutako historiagile ospetsuaren Basque Nationalism izan zen, gero espainolera itzuli zitzaiona. Gaia Madrilgo ikuspegitik aztertzen du eta mugimendu" erregionalista" tzat hartzen du euskal nazionalismoa (Don Emiliok gorroto zion liburu horri eta kargu hartzen zidan argitalpenari bide eman niolako!). Gero beste bi lan etorri ziren, zientzia politikoetako Robert P. Clark adituarenak — The Basques:
‎Baditut kontu franko tratatzeko. Segi aurrera jauna, ez duzu kantoi honetan bide eman behar. Guk preferentzia dugu eta.
‎Ordorika aurreragoko utzita, eta lehengo hariari eutsiz, genero, estilo edo gustu estetikoez haratago, musikaren bitartez azaleratu eta bide ematen diegun funtsezko disonantzia batzuez ari gara. 60 hamarkadatik mendebaldean sortutako geldiezinezko uholde hura urteak aurrera mundu osora ailegatuko denaarlo horretan ere kontuan hartu behar den zerbait da:
‎Atetik" Nor dabil hor?" galdera egin zuen ahotsari Berettaren hizkeraz erantzun zion Giovannik. Kanpotik, hiru pistolak eztabaida sutsuari bide eman zioten. Kalasnikovak besteek baino ozenago hitz egin zuen.
‎Erabili dugun dokumentazioak bide ematen digu zenbait etxe nontsu zeuden edo nontsu egon zitezkeen esateko, gutxi gorabehera herriko zein tokitan zeuden kokatzeko. Eta horrelaxe adierazi dugu ahal izan dugunean.
2012
‎Lauhazka gurutzatu du alderik alde Aragoiko erresuma, ia geldialdirik egin gabe, On Joan erregearen zelaten beldur baita. Nahiago ditu ibili errege bide nagusietatik aparteko xendak, bide ematen baitiote edozein azpikeriatatik libre ailegatzeko bere lurrera, eta bere lurraren atea, ekialdetik, Peñako gaztelua da, Zangoza ondo ondoan. Martinek ez daki, ordea, gotorleku hori Pierres Peraltakoa mosen agramondar bihozgabeak beretzat hartu duela; horregatik, egunsentiko lehenbiziko argiek ez duela huts eginen ziurtatzen diotenean, Piarresek lapur zulotik baleztarekin gezia jaurtiki, eta Martin hil du, Bartzelonatik beretik segika baitzihoazkion bere gizonak.
‎Material hori guztia aroztegian utzita, Sagastibeltzaren laguntzaileek su goritan soldatu dituzte piezak, maisuak esan bezal bezalaxe, halatan non, denbora laburrean, ezkutu bakoitzaren hiru izkinetan hagaxken mugimenduari bide ematerainoko finkagailu handiak baitaude soldatuta. Gero, hagaxken muturretara kupelen estalki borobilak lotu dituzte, kanoietako eraztunak sendoturik.
‎Garaiotako printzesa politena, kronikari orok dioenez. Baina ez diozu ohorerik eginen zure jakintsu ospeari baldin eta bide ematen baduzu oihuka segi dezagun, zu han goian eta gu gazteluko ateko bestaldean.
2013
‎Hermeneutikan taxu sendo xamarrez jardun duten bi egileon lanak bide eman dezake errigore apur batekin material mitologikoa aztertzen segitzeko, betiere lurralde labaina dela jabetuz. Eta, modu libreagoan, euskal komunitateak ageri duen psikologia sozialari buruzko gogoetak egiteko ere balio dezake.
2015
‎Badakigu, ondo jakin, euskaraz egiten duenak beste hainbat hizkuntzatan ere egin dezakeela, eta euskaraz hainbat eta hainbat esanahi eta zentzu ibilarazi ahal ditugula. Alabaina, euskaraz egitea bereizgarri eta bilgarri zaigu, gu bat eraikitzeko bide ematen digu, potentzia eta agentzia eskuratzeko modua, ezarri botereei potentzia berriez oldartzeko... Arazo bakarra dago honetan guztian, anomalia ikono bihurtzea eta haren mendean geratzea eta nork bere burua identitate irudi edo molde bakar eta bakun batekin identifikatzea.
‎Urrian, Estatu Nagusiko Eskolako kurtsoekin batera, ingeles prestakuntza burutu bide zukeen, Eskolako Hizkuntza Tribunalaren azterketa gainditu baitzuen 1947ko otsailean; Honek Fort Leavenworth eko prestakuntzari bide emanen zion bost urte geroago. Neguko praktikak Pirinioan pasatu zituen, eta ez dugu frogatu ahal izan aste hura maki en, edo gerrillari antifrankisten kontrol lanetan eman zuenentz, urte haietxetan ekintzarako ahalmen gotorrenean baitzeuden eskualde hartan.
‎Gogora dezagun berrogeiko hamarraldian Nafarroak inbertsioen berreskuratze motelari ekina ziola industria sektorean, zeina azkartuko baitzen 1951ko berrantolatze ministerialaren eraginez, mailakako liberalizazio ekonomikoaren, eta industrian oinarrituriko hazkunde bizkorraren aldeko sustapenaren abiapuntu. Egoera berriak bide eman zien lehen gatazka laboralei, eta lehenbiziko grebei. Iruñeko Udalak, Jabier Puiu falangista buru, Industriaren Babesteko Oinarriak ezarri zituen 1954an, ez betiere sektore batzuen erresistentziarik gabe, zeintzuek garapen hartan susmatzen baitzuten konfliktibitate sozial eta laboralaren zuzia.
‎Kutxak hazkunde nabarmena izan zuen, espainiar legeriak faboratua. 1959ko Estabilizazio Planak bide eman zion 1962ko Kreditu eta Bankaren Ordenazio Legeari, zeinak era simetrikoan sailkatu baitzituen Bankuak eta Kutxak materia finantzarioari dagokiolarik, azken horiek Aurrezki Kutxen Kreditu Institutuari zetxezkiola, harik eta 1971ra arte, Espainiako Bankuaren tutelapean eman zirelarik.
‎Nik erran nezake soberan daukala publizitatea, eta faltan informazioa, argia eta tolesgabea". Eskaini ere, erreferendumak ez baitzituen bi aukera baizik eskaini, alta, abstentzioak bide eman zezakeen desadostasunaren agertzeko, erreforma lotsor horien aitzi. Zernahi gisaz, berak konfidantza botoa eman zion, zinezko erreformaren giltza zitekeelakoan.
‎Kontzilio bururatu eta urtebetera, 1966an, lehen Langileen Komisioak eratu ziren Nafarroan, eta 1967an agertu zen Langileen Batasun Sindikala. Prozesua akzeleratu zen urte gutxian, eta hamarraldiaren bukaerarako, mugimendu hauek beren gain hartuko zituzten klase borroka bezalako aldarri politikoak, Langileen Erakunde Iraultzaileari (ORT) bide emanik. Lehen grebak 1966an gertatu ziren, Frenos Iruña-n, eta ugaritzenago joan ziren ondoko urteetan:
‎Urmenetak kontsideratu zuen eskari hark, zeinak erroak baitzeuzkan aipaturiko atentatuaren saiakeran, Etxaluz kartzelara bidalia zuen berak, bide eman ziezaiokeela bere ekimenaren aurkezteko, zeinaren bitartez zubia heda baitzitekeen gerrako garaileen eta galtzaileen artean, horixe izan baitzuen arrangura politikoa Frankismo luzean; bai eta Trantsizioan bere doktrina gidatuko zuen iparra ere. Hainbestenarekin, testua landu zuen, eta hainbat diputatukideri aurkeztu:
2017
‎Honek bide ematen dio Bertoldiri, besteak beste, gune ibero akitaniar sardiniar bat proposatzeko: " ginda ren zati isolatu hauek bidea ematen digu, batetik, gune iberiar akitaniar sardiniar bat berreraikitzeko, eta bestetik euskal fonetikarentzat ND> NG joera aldarrikatzeko, zeinek baldintzatu duen ginga bigarren forma gisa eremu eusko gaskoian". 4
2018
‎Ahalegin eta gestio ugariren ondoren, hego eta mendebaldeko harresiak eraisteko baimena 1915eko urtarrilaren 7an eman zen, legez. Eraispena urte bereko uztailean hasi zen eta 1921era arte luzatu zen, eta zabalgunearen eraikuntzari bide eman zion, hainbat hamarkadako atzerapenarekin.
‎Goi Erdi Aroko ezegonkortasunak bide eman zion erreinu berri eta boteretsuari. Iruñeko erreinuak, gero Nafarroako izena hartu zuenak, Behe Erdi Aroan izan zituen bere garapen eta urte interesgarrienak potentzia politiko gisa, eta alor artistikoan ere indar horren isla ikusiko dugu.
‎Antolatzaileen eta diru sarreren jatorri pribatuak arte merkatua eta instituzioekiko askatasuna bermatu zuen. Iruñea aukeratu zuten abangoardiaren eta herriko tradizioen arteko elkarrizketari bide emateko, artista eta publikoaren arteko integrazioa bilatzeko, eta espazio publikoa aktibatzearen helburuarekin hiria okupatua izan zen. Arte esperimentalak ekartzen duen kolektibotasunak eta parte hartzeak Iruñeko kaleak hartu zituen egun haietan, aurrerantzean proposamen berrien garapenerako errizoma bat ernatu zelarik Iruñean.
‎Hiri erkidego horiek (Beltran, 2000, 81) moneta latindarra emititzeko eskubidea jaso zuten (Roddaz, 1986, 331 eta 101, 335), eta Augustoren agintaldiaren lehen egunetatik jada eredu erromatarren arabera gauzaturiko ekimen urbanistikoen lekuko izan ziren. Horrek bide eman zien hiri erkidego pribilegiatuen status berria agerian jarriko zuen eszenatoki monumental bat garatzeko (foroak, basilikak, antzokiak, kultu inperialeko tenpluak...) 55 eta, bide batez, ideologia eta mundu inperialeko iruditeriaren leit-motiv edo gaien aldarri egiteko. Inguruko beste zenbait hiri erkidego, ordea, Graccurris edo Cascantum esaterako, behinola Sertorioren aurka aritutakoak56 eta, ondorioz, Zesarren ez oso aldekoak, moneta erromatarrak kaleratzen dokumentatzen dira augustar agintaldiaren lehen denboretan, baita latindar munizipioen eskubideaz goiz samar gozatzen57 eta eite berriko ekimen urbanistikoak protagonizatzen ere.
‎Mendeko joera orokorra hauxe izan arren, hainbat momentutan sufragioa zabaltzeko saioak egon ziren, esaterako 1812an, Cadizeko Konstituzioarekin, I. Errepublikarekin, eta 1890eko lege aldaketarekin. Dena den, azken horrek gizonentzako sufragio unibertsala ekarri bazuen ere, hauteskundeen antolaketak ustelkeriari eta manipulazioari bide ematen zion, kazikismoaren bidez.
‎Proposamenak ez zuen kontuan hartu Iruñeko jabetza katedralarena zela, eta akordioak, haren laguntzarik gabe, ez zuela balio juridikorik. Eliza eta Monarkia eragozpenak gainditzen ahalegindu ziren 1291ko apirilaren 10eko Konkordatuaren bitartez, zeinak hiru guneen banaketa ekarri baitzuen, hau da, berriro 1287ko akordioaren aurreko egoerara itzultzea, baina San Zerninen erregearen esku hartzeari bide emanda. Burguaren protestek batasunerako urratsak geldiarazi zituzten.
2019
‎Hori beste ezer baino lehenago, elkarrizketa zintzoa izan dezagun, eta berak ere aitor diezadan erloju irrigarri hura neuk kontra egiteko nuen abilezia falta agerian uzteko erabili zuela. Istripu madarikatu horrek hezurmamitzea galarazi zuen konfiantzari bide ematea, finean.
‎Desjabetzaileak desjabetuta daude. [...] Ekoizpen kapitalistak bere ezeztapenari bide ematen dio natura prozesuen beharra dela medio". (Marx, 1968, I, 791)
‎Eta orain deitu didazula, eskerrak eman nahi nizkizuke. Halako egun ederrak pasatzeko bide emanagatik.
‎Pixkanaka, txendan gora eginik zuhaitzak sarriagotzen doaz. Eta abereen pasabidea galarazten duen bide gaineko Kanadiar hesia zeharkatu ahala, pago arteko itzalpetatik, eguzki izpi batzuk sartzen dira deiadarka, baso soilguneari bide ematen diotenak. Eta berehalaxe, argiarekin jolasean, haritz sendo bat agertzen da.
‎Eskuin aldera, besaulki luze eta aulki borobil eroso batzuk dauzka. Eta aurreraxeago, meharretik zabalera bide ematen dion pasabidetik ezker aldera, barra dago. Tronpeta hots xuxurlatia entzuten da apal apal bozgorailuetatik.
‎Eta arrakasta izan zuela ez dago dudarik: alde egin, hitz egin, berba egin, ele egin, hitz eman, so eman, okasio eman, bide eman, esku eman, hitz hartu, kontu hartu.. zerrenda luze honek... bat egin, amore eman, lur eman, aintzat hartu.. alde batetik erakusten diguna da inoiz ez dutela sentitu bertze forma baten beharra; eta, bertzetik, oso errekurtso emankorra izan dela.
‎Izan da zadisten borroka Nestor Majnok Ukrainian() eraman zuen gerra makina nomadari konparatu duenik: hark bezala zadistek ere, lekuz leku ibiliz, batean eta bestean komunak sor daitezen bide emango lukete. Gerra makina honek kargugabetzeko, estatuaren instituzioak indargabetzeko potentzia handia dauka; bizilagunen esku uzten du auto organizazioa segidan, eta bera, makina, berrabiatu egiten da, beste borrokagune baterantz.
‎Unibertsalitate abstraktoak, berriz, nazioarteko zuzenbide publikoak ezagutzen dituen aktore bakarren, hots estatuen esku uzten ahal ditu komunak: estatuek konfiska ditzaten bide ematen du. Heltzen gara hortaz paradoxa batera:
2021
‎Lanak eta egunak liburuan pertsona horiei mintzatzen zitzaien pazientziaz egindako lan konstante ongi burutuaren balioaz, bestearekiko errespetuaz eta justizia egarriaz. Alfabetoaren denborak bide eman zuen Hesiodoren protesta garratzak bizirik iraun zezan. Errege erreginen kontra botatako hitz iraingarriak gorabehera, edo agian haiei esker, poema, hondarrean, ezinbesteko liburu bihurtu zen, eta, gero, eskolako testu.
‎Ez dugu ongi ezagutzen Nekronomikonen edukia, jakina, inork ez baitu bizirik iraun horren berri emateko. Zurrumurru batzuk dabiltza etengabe, eta liburuak, haien arabera, jakinduria sekretuak eta sorginkeriak ditu ezkutuan, bide ematen dutenak harremanetan jartzeko botere gaiztoko izaki estralurtarrekin, hau da, Antzinakoak izeneko izakiekin. Izaki horiek aspaldi handi handian kanporatuak izan ziren gure planetatik magia beltza egiteagatik, eta, orain, espazioan omen daude lozorroan, behinola berena izandako munduaz berriz jabetzeko.
‎Joan zen mendeko azken hamarkadetara arte itxoin behar izan dugu, XXI. mendearen atalaseraino, oso jatorri apaleko jende xumeek —hiri handietako azpikulturetakoak, kaleko banden eta hiri tribuen munduan murgilduak zeudenak— alfabetoa ikas zezaten eta alfabetoaz jabetu zitezen beren protestei, desadostasunari eta nahigabeei bide emateko. Gaur egungo grafitiak izan dira, mende askoan, alfabeto erromatarrak izan duen gertakaririk berritzaileenetako bat, alfabetatzea hedatzeko hamarkadetako lan gogorraren ustekabeko ikonoa.
‎Hori da aurrerapen teknologikoaren paradoxa: koordenatu tradizionalak kontserbatzea —orrialdekako egitura, konbentzio tipografikoak, letren formak eta maketazio mugatuak— gakoa izan zen esfera digitalak zekartzan aldaketa transformatzaileei bide emateko. Akatsa da pentsatzea berritasun bakoitzak tradizioak ezabatzen eta ordezkatzen dituela.
2022
‎Neurketen interpretazio subjektibo horrek bide eman zuen" mihi zatikatuaren" mapa osatzeko. Hala egin zuen E. G. Boring irakasleak (1940), Hanigen boluntarioen erantzunen ordez, zenbaki zurrunak finkatuz.
‎• bezeroak eskatutakoari bide ematea;
‎Printze gaztearen oinaze eta grinak kutsaturik bakoitzak bere baldintzatan hartuko zukeen joera adierazi, eta horrelako egoera jasanezina litzaiekeela ihardesten dute gogorki. Irudipenari bide eman eta holako egoera pairaezina egingo litzaiekeela berresten dute behin eta berriz bakarrizketaren irakurketak lehen uneetan eragiten dien berotasun sutsuaz. Ugariak dira holakoetan" ez da justua" bezalako adierazpenak A!
‎Azken solasaldia bidearen bukaerara heltzear dela eta eleberriaren bukaerari bide ematen dion Gregorioren heriotza jartzen dute irakurleek mahai gainean. Olatz G. ren ustez Gregorioren heriotza oso tristea da baina familiak ez du pena handirik hartzen:
‎Literatura eta adierazpen idatziaren garapenaren indarra era esponentzialean hazi eta zabaldu dela gure herrian azken hamarkadetan; hala idazleen kopuru aldetik nola liburuen argitalpen aldetik. Literatura idatziz eta irakurriz komunikatzen dela eta idazketa eta irakurketa garapenak hizkuntza osoaren garapenari eta zabalkundeari bide ematen diola. Irakurriz eta irakurritakoa irudimenean biziz, gogoetak eztabaidatuz garatzen eta aberasten dugu hizkuntza, sentipenak eta iradokizunak garatzen ditugun heinean; usteak eta ikuspuntuak.
‎Liburuaren aurreneko poema" Badator bete bete" kontutan hartuta, azken poematzat ere har zitekeen" Dena hustu". Horretarako bide ematen zuen hainbat oharrek. Hala ere, beste aukera hobetsi dut.
‎Hala dabil Mari. Petrolio indusketak eta mehatz kontuak tarteko, lurraldean interes pribatuei bide emateko asmoa du gobernuak, eta horri erantzuteko antolatzen ari dira. Tosepaneko proiektuen lanaz gain, azken urteetan denbora asko eman du horretan, komunitatez komunitate hemen, eta sarez sare Mexikon.
2023
‎Gauak oraindik ez dio bide eman goizari. Fabrikako ate ondoko orubean iluntasuna da nagusi eta lainoa ixten ari da elkartzen hasi diren langile gutxien inguruan.
‎Inguruko etxeetan ere irratiak atera dituzte leiho eta balkoietara, Eguzki irratia sintonizatuz. Sirena antiaereoen soinuak abesti bati bide eman dio:
‎izaki finitu baten eta jakinduria mugagabe baten arteko desproportzio neurrigabea da furfuriatsua ren aseezintasunaren muina. Baina jakinduria bere osotasunean besarkatzeko tentsio etengabe horrek bide eman diezaioke gizakiari naturaren sekreturik sakonenak ezagutzeko, eta aukera eman diezaioke gogamenaren begiekin aniztasunean batasuna ikusteko, unez batez bederen. Filosofoaren maitasunezko miliziaren oinarrian, beraz, bilatzen den jakinduria infinituaren kontzientzia dago, nahiz eta jakin ezin dela inoiz erabat lortu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia