Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Dagoeneko kontatu dugun bezala (ikus 54 orrialdea, eta bertan aipaturiko Henriette Walter-en liburua), Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran erabaki zen pertsona bakoitza bere hizkuntzan epaitu beharra. Bazirudien behingoz bide egokia hartu zela, baina ez zuen asko iraun, eta geroztik hango hertsitasuna nabarmenagoa izan da.
‎Hizkuntzaren ofizialtasunari buruzkoan ordea, kon tuan hartu eta ezagutarazi beharrekoa iruditzen zait, euskarak lehen aldiz izan zuen ofizialtasuna, Nafarroako erresumaz gainera, Iparraldean gertatu zela, Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran. Bazirudien bide egokia hartu zutela, baina laster aldatu ziren irizpideak eta, gerorantz, hango hertsitasuna na bar menagoa izan da.
‎Non da hemengo kristautasuna? Non Euskal Herriko hainbeste seme alaba eredugarrik adierazi ziguten bide egokia. Guztiok dugu bizitzeko eskubidea eta, ezbairik gabe, inork eta ezergatik ez du beste bati bizia kentzeko eskubiderik.
2001
‎Lehenengo eguneko ardura nagusia, enbarkaziotik kanpamentura bide egokia finkatzea izanen da. Zuzen zuzenean joanez gero barranku bertikala agertuko da itsasertzean eta, bestalde, elur lautadan itzelezko arrakalak izango dira han hemenka.
2002
‎Zakurrok ez dituzte ebasleak izutzen, ordea. Lapurretan egiteko bide egokiak aurkitzen dituzte.
2003
‎Oraindik ere zurekin txoratuta dago Joseba. Nik ez dakit zer gertatuko zitzaion zu baztertuta Ainhoarengana hurbiltzeko, baina argi dago ez zuela bide egokia hartu, eta orain lehengora itzuli nahi duela.
2004
‎Edozein modutan ere, asmoak asmo, hizkuntzaren funtzio andana ez dago gure esku, eta dagokion eginkizuna gure gogoaren gainetik beteko du. Kasu honetan, gainera, euskararen aldeko borroka daukagu tartean, eta ez dirudi oso bide egokia denik gure hizkuntza nazionalaren izaera itxuragabeki narrasten aritzea. Alajainkoa, bestela ere badu areriorik franko.
2006
‎Baina ez zuen etsi. " Cherokeez hitz egiten zuten orriak" egitea posible zela sinetsita zegoen, eta haiek amesten hasi zenetik denbora luzez modu nahasian ibili bazen ere, azkenean bideratu zuen lana bide egokitik, eta asko aurreratu zuen denbora gutxian. Sequoyahk ezagunak zituen hizkuntza cherokeearen erroak, eta jakin zuen hizkuntzaren muina biltzen, harrapatzen, lotzen...
2008
‎Inguruetako laukote bikainena osatua zuten, garai batean, Pello, Erramun, Alustizako Miel eta laurek. Nafar Gipuzkoetako mendi bideak ondo baino hobeto ezagutzen zituzten, bizimodua ateratzeko eta zertxobait gehiagorako bide egokia zitzaien garai hartan. Behin baba txikia, ardoa bestean, saskiak ondo beteta muga pasa eta, basoan ezkutatu ondoren, lasai ibili ohi ziren.
2009
‎Platonek ezaguna zuen erlijioaren jatorriaren teoria, ateista?, alegia erlijioa jendearen kontrolerako amarru politiko hutsa zela, lege publikoak plazan zigortu ezin dituen ekintza ezkutukoak jainkoen beldurraren bidez kontzientziaren barruan erreprimitzeko (Polibiok jarraitzen duen interpretazio pragmatikoa, eta Liviok Erromaren hastapenei buruz berresten duena, Numari erreferituz: , herri ezjakin eta inozo bat kontrolatzeko bide egokiena jainkoenganako beldurrez betetzea da?, I, 19, 5). Atenasen teoria honen ordezkari ezagunena Platonen familiartekoa zen, Kritias, politiko gailena bera.
2012
‎Hondarraren azpian sartzeko abilidade horrek eskaintzen dio, bestalde, bere etsairik handiena den feneko azeriaren letagin edo atzaparretatik ihes egiteko bide egokia.
‎Gustura hartuko genituzkeen, baina gure hurrengo kezka zen haiek nola eskuratu, ni ez bainintzen ausartzen haiengana joaten, eta haiek ere beldurrak airean baitzeuden. Orduan beltzek bide egokia aurkitu zuten guztiontzat: gauzak hondartzan utzi zituzten, gero handik urrundu, eta oso atzean geratu ziren, guk gauzak ontzira eraman arte, eta orduan berriz hurbildu ziren.
bide egokira itzularaz dezaten printzea,
2013
‎Baina drama garratzaren erdian, amak bide egokia erakutsi digu: etorkizunari itxaropenaz begiratu behar diogula, alegia.
‎Bada, sendabideen artean berdin gertatzen da: badira bide egokiak eta badira, halaber, desegokiak. Zera erran nahi dizut:
‎Bada, sendabideen artean berdin gertatzen da: badira bide egokiak eta badira, halaber, desegokiak. Zera erran nahi dizut:
2015
‎Ostatu itxiaren aurrean jira egin eta etorritako bidetik abiatu ziren atzera, isilago oraingoan, bide egokiari antzemateko. Ilunpea erabatekoa zen ordea, eta ardoak motelduak zizkion Estebani buru barruko argiak:
‎Hala ere, nahi zuena lortu ote zuen? Bistan zegoen ezetz, eta ez zebilela bide egokian ere. Pigmalion-ena egin nahi izan zuen:
‎Aitonak begia luzea zuen, agi danean, eta lur eta ondasunak biltzeko grina. Horretarako bide egokia zen biloba gazterik eta ondo ezkontzea.
‎Ez al zuen Jainkoak berak sortu grabitatearen indarra? Zerk zigortu zezakeen bide egokiagoz gizaki gaizkile haien bidegabekeria, naturaren indar itsuak baino?
bide egokiagoak dira. Hirugarren sektorean
2016
‎Herriko tradizionalistenak ere, azkenean, ados agertu ziren, haien mundua arriskuan ez zutelako ezartzen eta haien gizartea garbi garbia gelditzen zelako. Halere, etika komiteak deribazioneetan inoiz ez erortzea abisatu zuen, azken urteetan irten izan ziren arrazista ideiek ez zutela horretan bide egokirik hautatu behar, errazena traba egiten zuten guziak harantz bidaltzea izan zitekeelako. Arrazismoa, misoginia, desberdina zena baztertzeko erabiltzen zuten, ismoa?
‎Bi hebraitar populu sortuko ote ziren ere? Agian argi iturri baten bila osaturiko alderantzizko bidaia luze batean sartzea izango litzateke bide egokia, bien artekoa... Orain arte Bibliak eta beste liburu sakratuek esandakoa irudi bat baizik ez litzatekeela izanen garbi geldituko litzateke eta Jainkoaren izatea zalantzan geldituko litzateke ere bai, baina egoera zailetara egokitzeko Jaunaren ahalmena ezaguna zen...
‎Herri bakoitzak sozialismorako bere bide egokia izatea derrigorrezkoa da, baiña naziotasuna klasearen batasunetik kanpo pentsatzea sozialista joera batean iñola ere onartu ezin ditekeana da. Ez da honekin [esan nahi] errealidade batzuek, eginbehar batzuek besteak baiño garrantzi aundiagorik ez dutenik, hoiek danak politika arazoetan klasearen batasunetik kanpo aztertzea ta erabiltzea berebiziko arrisku aundi bat da.
‎Hondartzan paranoiko deitu ziola gogoratu zitzaion eta txantxa bat egiteko tentazioa izan zuen, baina ez zen ausartu. Badaezpada ere GPSa eskularru tokitik ateratzeko eskatu zion Iratik, ez baitzegoen oso seguru gauez bide egokia aurkitzen asmatuko zuen. Piazzale Romatik gertu pasatu ondoren, Mestre alderantz zeraman zubi luzea hasi ziren alderik alde zeharkatzen.
‎mezuak alfabetatu gabekoei ere helarazteko bide egokia zen. Egin ariketak.
2017
‎alde batetik, bi emakume gajoak errugabeak direlako guztiz, eta bidegabea litzateke nire okerrak eta hogenak haiek pairatzea, eta ez nolanahi gainera, ez baituzu ahaztu behar alarguna dela serora, beste inongo irabazpiderik gabea, eta alaba berriz eskola utzi berria, bizitzaren eskolan sartu berria, esaterako, eta orain kale gorrian utziz gero zer atarramentu izango lukete batak zein besteak? Nire komenentzia hutsagatik zuzenbidea eta errukia zapuztea ez litzateke hortaz bide egokia, hori batetik; baina bestetik, inongo gupidarik ez banu ere, edo emakume bi hauentzako bizimodu txukun eta erosoa beste nonbait topatzerik izanda ere, zer litzateke hori: garaipena ala behin behineko ihesa?
2018
‎–Eztabaida gogorrak izan genituen talde barruan?, aitortu du Maria Luisa Agirretxek: . Batzuek uste genuen bide egokia zela alardea egiten jarraitzea: udal alardea izateak ematen zigun zilegitasunaz hazi behar genuela.
‎Konbentzimendu osoz diotsuet nire ondoko hau, Txetxu Urruti, gizon ona dela eta inork baino maiteago dituela bere seme alabak. Prest dagoela haien onerako den edozer egiteko, baten batek bide egokia seinalatzen badio.
‎Seguru asko, zaldun ausarten istorio larregi entzundakoa nintzen, gaizkiaren indarren kontra beldur barik borrokatu eta printzesak salbatzen zituzten gerlari bipilenak. Neure burua deabru hura akabatzeko gauza ikusten nuen, bide egokia aurkituz gero. Bai, neuk hilko nuen gure etxeko piztia.
2019
‎urte hartako Aste Nagusian, zortzi erregistratu zituzten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Konpartsak eta jaietako beste eragile batzuk, ordea, urtero kexatu ohi dira, egiaz gertatzen diren erasoak askoz gehiago direlako, baina ez dagoelako bide egokirik horien berri jaso eta datuak azaleratzeko.
‎Kanpoan, kostatu zaio orientatzea eta pasabide zuzena aurkitzea. Antzeko beste bost gela aurkitu ditu, baita biltegia ere, bide egokian jarri aurretik, eta ezin izan dio muzin egin han ikusitako txorizo mutur bati, bila jarraitu aurretik. Azkenean, bidea ixten dien ateraino iritsi da.
2021
‎Geroztik entzuna dut bakarra gelditzen dela. Autoak edo zalgurdiak igotzeko bide egokirik ez zegoenez, jendea zaldien edo mandoen gainean igotzen zen, edo oinez. Guk ere halaxe egin genuen.
‎Ez dut uste gure buruari iruzur egitea bide egokia denik. Koronabirusaren inguran ere, soilik albiste baikorrak eskegitzen dituen web orrialdea sortu zen 2020ko martxoan.
‎Beraz, erabakiz aldatu nuen, beti da zilegi erabakiz aldatzea, abokatu izatetik artista izatera ez da aldaketa txarra. Baina bai amak bai irakasleek oraindik uste dute nire kasuan bide egokiena ikasketa" serio" batzuk egitea dela. Izan ere, duela pare bat urtetaraino bikaineko ikaslea nintzen eta orain ere hizkuntzetan hala jarraitzen dut.
2022
‎Gai labainkorra da. Sarri proposatu dio Lilik aitatasun froga egin dezala, ez baitu bere susmoa desagerrarazteko bide egokiagorik ikusten. Haziaren jatorriak bezainbeste arduratzen dio Etxanozi haziaren izaerak, dena den, errezeloa baitu ez ote duen espermatozoiderik ergelenak lasterketako bandera eraman.
‎Hori baino froga sendoagorik! Bistakoa da, ospea lortzeko ahaleginean, ez dudala inondik inora bide egokia aukeratu. Ez nituen ezagutzen hori lortzeko modu egokiak, eta loria isatsetik harrapatzeko saiakeran, okerreko aldetik heldu diodala esan daiteke.
2023
‎13 urtetan, nola jakin? zukeen oraino neskatxa izan, bide egokia erakusten jakinen zuten buraso batzuekin. Edo, bederen, hautatzen lagunduko zuten buraso batzuekin.
‎Pentsatu nahi du ez ziola deitu, telefonoaren beste puntan ez zuelakoan Chloé kausituko, baizik eta Robicouet, eta etsaiari zuzenean galdetzea ez delakoan bide egokiena, ustezko etakide batzuk atxilotu zituzten batean polizia etxera deitu zuenean ohartu zen bezala, Gaur tik deitu zuela errateagatik zakarki bota ziotenean" eta zer dakit nik zu ez zarela xehetasunak nahi dituzun ETAko kide bat?", jakinez La République tik ari zela baieztatu izan balu nahi zituen xehetasunak kontatuko zizkiotela. Hori pentsatu nahi zuen, bere buruari sinetsarazteko hainbeste urteko isiltasunak ez zuela deus ikustekorik uzkurtasun horrekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia