Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Rosnay irakasleak espazio denbora berrira sartzeko arriskuari aurre hartu behar zaiola esanez erantzuten dio bere buruari, izan ere biziraupenerako baldintzak tartean direla, bi eredu ekonomikoek europarrak eta amerikarrak dituzten ezaugarri onuragarriak elkarlotzen saiatu behar baitugu. Utopikotzat jotzen ez duen hirugarren bide bat ere aurreratzen du: ekonomiari, hazkundeari eta teknologia berrikuntzan oinarritutako industri dinamismoari mesede egin eta aldi berean gizarte babesa, lan duintasuna eta aukera berdintasuna bermatuko lituzkeen bidea, alegia.
‎Eta jauregiaren aitzinaldeko planotik harat, bertzalde, bi lur eremu errektangular bereiz zitezkeen, elkarri zerraizkionak eta jauregiaren ataria osatzen zutenak: lehena, jauregiari atxekirik zegoena eta bere zabalean berrogei bat urrats izanen zituena, zelai bat zen, belarra ebakia zuena eta han eta hemen soilune batzuk zituena, hain baitzen oinezkoen oinek zein zaldizkoen zaldiek erabilia eta aurizkia; eta harrizko bideska batzuk zituen —hiru—, jauregiko ateetako aterabide zirenak, baita harrizko bertze bide bat ere, apur bat zabalagoa, jauregiaren aitzinaldeari paraleloki zerraiona, nondik sartzen eta iltkitzen baitziren orgak eta gurdiak, kotxeak eta karrozak, etxerat etorri edo etxetik jalgi behar izaiten zutenean, eta norat biltzen baitziren arestian aipatu bertze bideska guztiak; bigarren lur eremua, berriz, jardina zen: bertan, belardiak, ezpel hesiak eta loretokiak ikus zitezkeen, iduri geometrikoetan bilduak eta simetrikoki banatuak, frantses stilorik ortodoxoenean; eta erdigunean iturri eder hura zegoen, bi plater zituena, behekoa zabalagoa eta handiagoa, eta goikoa tipiagoa, biak ere emakumezko estatua batek loturik, erdiz erdi, kariatide baten eredurat; eta urzurrusta batek plater tipian goiti egiten zuen, eta gero beheiti, plater tipiaren beraren gainerat, nondik, gainezka egin ondoren, askarat erortzen baitzen, zirkular bat iduri.
‎Eta neuri ere zeinen barrenerat sartu zitzaizkidan hitz haiek, jaun André, eta zer ondore oneko gertatu zitzaizkidan, nahiz eta hortzak estutu behar izan nituen, odolak masailetan eztanda egin ez ziezadan, kapitaina nesken kontu harekin hasi zitzaidanean! Eta marinel zaharraren hitzek Piarres Oihartzabal kapitainaren adimendua argitu zuten, eta enea ere argitu zuten... eta bide bat ere erakutsi zidaten, nondik egin behar bainuen handik aitzina, ene mundu hertsi hura zabalduz joan zedin. Zeren ni ere gogaiturik bainengoen orduko, bai neskatxekin loturikako edozein kontu bekatutzat hartzeaz, eta bai gazte debot defot baten izaiteaz ere!
2003
‎Disko Festa irratia promozionatzeko bide bat ere badela esana duzu. Zer parte du bakoitzak?
2007
‎Ameriketaratu zenez gero esnezale izan zenari gaztetako zaletasuna etorri zitzaion berriro bizitzaren azkenaldian, eta herri arrotz batean, euskara gero eta jende gutxiagorekin hitz egiteko aukera zuenean, lehengo bertsolaria berriro jaio zen. Eta bertsoekin batera, euskaltasuna sentitzeko beste bide bat ere ireki zitzaion.
‎Ezin errazago irakurtzen da. Bada beste bide bat ere, egitura erlatibo jokatua( (e) na...) erabilita. Honela:
‎Ahoz, dakigunez, beste bide bat ere badago gerundioa saihesteko, eta juntagailua erabilita eta, hori dela-eta, aditza jokatu bihurtuta:
‎Azken aldaerok, eta juntagailu bakook, guk uste, aiseago irakurtzen dira jatorrizko perpausa baino. Badago beste bide bat ere, jantziagoa, zeinismoa deitua
‎Bada beste bide bat ere perpausari heltzeko. Horretarako, erakuslea, nor kasuan deklinatuta dago, nork bihurtu behar da, eta besteak beste, zein, bait eta zein? (e) n egiturak erabili:
2008
‎" Goi mailako ikerketetarako, eta maiztasun urriko izenentzat, bigarren bide bat ere uzten da zabalik, latindar jatorriko izenetarako latin nominatiboa onetsiz (Flavius> Josephus, > adibidez), eta greziar jatorrikoentzat, transkripzio taula bat proposatuz (Alkaios, > Bakkhylides, > Kallimakhos, > Themisthokles... > formak ere onesten dira honela)".
‎bitartean udalkide izan zirenen eta garai berean desamortizatutako lurren erosleen arteko harremana zehazteko beste bide bat ere erabili nahi izan dugu: 1808an udal karguak bete zituzten 7 lagunetik bakar bat aurkitzen dugu erosleen artean, Juan Bautista Baskaran, 733 errealeko erosketarekin; 1809rako hiru udalkideren nortasunak baino ez ditugu ezagutzen, eta inork ez zuen udalaren ondasunik erosi; 1810ekoan aritu ziren sei udalkideetatik Juan Antonio Gisasolak 1.242 errealeko herri lurrak erosi zituen, eta Jose Joaquin Suinagak 37.994 errealekoak.
‎Lineen saturaziorik edo blokeorik gabe, Madrilen eta Bartzelonan izan ezik Zuzentasunak eta adeitasunak gidatu zuten 010eko teleoperadoreek emandako tratua; hala ere, Madrilen eta Bartzelonan, 010eko langileek erakutsitako profesionaltasuna gorabehera, itxaronaldi etengabeak izan ziren zerbitzua gainezka zegoelako (32 eta 43 segundoko batez bestekoa, estatuko batez bestekoa 18 segundokoa izan zenean) eta komunikazioaren kalitate txarragatik (zarata, oso hautemangarria, bulegoetan eten egin zen elkarrizketa). 010 zerbitzua, informazio bide bat ez ezik, herritarren kexa bide bat ere bada. Bide edo hiri altzarietan garbitasunik eza, egunean zehar funtzionatzen jarraitzen duten kale argiak, gaizki aparkatutako autoak, lorategi arduragabeak edo gaueko zarata dira zerbitzu honetara iristen diren ohiko erreklamazioetako batzuk.
‎Mendebaldeko potentziei presio egiteko beste bide bat ere balia dezakeela agerian utzi du Medvedevek; alegia, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearekin azken urteotan Errusiak daraman elkarlana haustekoa. «Elkarlan horren behar handiagoa du NATOk, guk baino; hori gelditu nahi badute, ez da arazo larria izango guretzat; hartu behar diren erabakiak hartuko ditugu NATOrekin harremanak oro hautsi behar badira ere», ohartarazi du Medvedevek.
‎Chekmate izena jarri zioten bideari, 2.000 metro luzeko horma tentean irekitako zirrikituari (VI, M7+ eta 85&fraq14; ko pendiza). Beste bide bat ere badu orain ipar hormak, bigarrena: Rimshang Piriri.
‎Adibidez, etxebizitza berrietara joateko errepidea egingo dute; hori izango da bide nagusia eta errepide horrek Santa Marina eta Santa Teresa kaleak lotu egingo ditu. Horrekin batera, bigarren mailako bide bat ere eraikiko dute; horrek Makatzena kalea eta bide nagusia lotuko ditu. Era berean, han inguruan dagoen baserrira joateko bidea ere egokituko dute.
2009
‎Gobernu Taldeak jakinarazi duenez, Udaleko teknikoei eman diete horren berri. " Instituzionalki ez digute jakinarazpen ofizialik helarazi", azaldu dute udal arduradunek.Beste bide batetik ere azaleratu dute aukera hori: Aralarrek Jaurlaritzari idatziz bidalitako galdera sortan, horietako batean galdetu zuten hain proiektu handia Durango erdian kokatzea egokia ote den, 396 aparkaleku bakarrik aurreikusi dituztela kontuan hartuta; Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak emandako erantzuna honako hau izan da:
‎Ikastegi horietan sartzeko beste bide bat ere badago: 20 urteak beteta baditugu eta antzerki munduan esperientzia daukagula erakusten badugu, onartuko gaituzte.
‎CONSUMER EROSKI GOOGLE Santiago Bideko CONSUMER EROSKI gidak etapa bakoitzari buruzko informazio esklusiboa eskaintzen dio erabiltzaileari bere webgunean, eta ez bakarrik Bide Frantsesari buruzkoa (erabiliena baita), baita gainerako bideei buruzkoa ere: euskal bidea, aragoiera, primitiboa, iparraldekoa, sanabresa, zilarrekoa, portugesa… baita Santiago Bidea bizikletaz egiteko beste bide bat ere. Gida honetako foroan erromesek berek argitaratutako milaka iruzkinek, Rubenen Twitter denbora errealean eguneratzeak (gidaren kolaboratzailea izan da aspalditik, hainbat aldiz egin ditu bide guztiak) eta ibilbideetako aterpetxe eta monumentu guztiei buruzko informazio zabalak, eta Done Jakue bideari buruzko hainbat aholku praktiko eta berri, ikusle ugari izateaz gain (milioi bat erabiltzailek baino gehiagok egin dute erreferentzia Internet munduan), Santiago Bidean.
‎Bide hori amaitzean, eta babesik ez jasotzekotan, orduan, aurkeztu litzateke helegitea Auzitegi Konstituzionalean. Beste bide bat ere badago, hala ere; epaileren batek arazoa Konstituzionalari aurkeztea.
‎Handitzen, handitzen modu onean erosteko beste bide bat ere badago: igande honetatik hasi eta azaroaren 8ra artean BERRIAn agertuko diren kupoiak bete eta kioskoan ematen dituztenek ere 12 eurotan eskura dezakete liburua.
‎Bestela, beste bide bat ere badago: etxean daukagun betiko telebistari kanpoko hargailu digitala jartzea da (zer esanik ez, telebista bat baino gehiago badaukagu, bakoitzari deskodetzaile bana ipini diogu).
‎Beste bide bat ere bazegoen ikusteko ea zuzena zen oihal baten edo beste edozeren luzera neurtzeko erabiltzen zen kana: herriko etxeko edo elizako atarian zizelkatutako kanaren parean jarri besterik ez zen egin behar.
2010
‎: Mapei buruzko informazioa kable bidez sar daiteke nabigatzailean, eta eguneratu ere halaxe egin daiteke; bada, ordea, beste bide bat ere hori egiteko: SD memoria txartelak erabiltzea.
‎Izan ere, errealitatea den bezalakoa da, eta, egia bada ere, ametsak erakarrita, ametserako bidean jar daitekeela, egia da, halaber, beste bide bat ere har dezakeela, aurkakoa eta amesgaiztorakoa, adibidez, ez argirik ez itsasargirik. Beharbada, Gorkirenak eta Korolenkorenak, oro har, pertsonaia planoak zirelako ohartzen nintzen hartaz; edo ez ziren hain planoak, baina Dostoievskiren ezagutzak, jarraian mintzatuko natzaizu Dostoievskiz?
‎Burbuila hura, beraz, globoen joan etorriak bermatzen zituèn espazio bat zen, baita bide bat ere, nondik beste espazio batzuetara egin bainezakeen, idealismoaren eta erromantizismoaren ipar-izarra helmuga, orduan ez banekien ere ez zer zen idealismoa, ezta zer zen erromantizismoa ere?
‎17). Baina jada Gorgiasekin beste bide bat ere hartuko du, eta jada, erretorikaren arazoa ez da izango frogatzea, ezpada estilo konposizio arazo bat. Denboragarrenean, erretorika ondo> hitz egitea eta idaztea bihurtuko da:
‎Sortzen Ikasbatuaz eko kideek nabarmendu zutenez," euskaldun eleanitzak sortzeko eredu bakarra eredua da". Gaineratu zutenez," kanpotik etorritako pertsona orok gure herrian murgiltzeko bide bat ere da euskara. Euskal Herria, ulertu, sentitu eta elkarren artean eraikitzeko euskara ezinbestekoa da".
‎Izan ere, errealitatea den bezalakoa da, eta, egia bada ere, ametsak erakarrita, ametserako bidean jar daitekeela, egia da, halaber, beste bide bat ere har dezakeela, aurkakoa eta amesgaiztorakoa, adibidez, ez argirik ez itsasargirik. Beharbada, Gorkirenak eta Korolenkorenak, oro har, pertsonaia planoak zirelako ohartzen nintzen hartaz; edo ez ziren hain planoak, baina Dostoievskiren ezagutzak —jarraian mintzatuko natzaizu Dostoievskiz— baldintzatzen zuen nire pertzepzioa:
‎Burbuila hura, beraz, globoen joan etorriak bermatzen zituèn espazio bat zen, baita bide bat ere, nondik beste espazio batzuetara egin bainezakeen, idealismoaren eta erromantizismoaren ipar-izarra helmuga, orduan ez banekien ere ez zer zen idealismoa, ezta zer zen erromantizismoa ere...
‎Euskal Herria osorik hartzeko bide bat ere eman dizu bi aldizkarien azterketa horrek, ezta?
2011
‎Haien potentzialitatea guztiz murriztua dago, baina, adibidez, bihotzean egon badaude. Beste bide bat ere badago: laborategian zelula espezializatuak egin; enbrioi zeluletatik edo IPSetatik abiatuta, epatozitoak, neuronak, makrofagoak edota beste zelula espezializatuak sortu eta gero gorputzak behar duen organoan txertatu.
‎< BN1> Baina bada beste bide bat ere.
‎Endaratik bazen beste bide bat ere. Xauxarrera joanez, Aiako Harriko azpiko aldetik, Unaileku borda pasaz, Pikoketara iristen zen.
2012
‎Bizikletaz egiteko bide polita da, Ametzagainatik barrena, baina ez da gauez edo maleta batekin egiteko biderik egokiena. 400 bat metroko bide bat ere badago, laburragoa, baina malkartsuegia. Hori dela eta, aterpetxeko arduradunak beste aukera batzuen bila dabiltza.
2013
‎Errezildik Urrakirako errepiderako beste bide bat ere bada, baina Ibarbiko hau erosoagoa edo lauagoa dela azaldu du Salsamendik. " Herritik Urrakirako bideak malda gehiago du, Ibarbikoak ere malda badu, baina txikiagoa, nahiz eta gune batzutan hau ere hestua izan".
‎Gutxitan transkribatzen zituzten antzezlanak; gehienetan memorian gordetzen zituzten, gero kaleetan errezitatzeko. Egia da jarduera horren erruz egileari ikuslegoaren zati bat kentzen ziotela, baina obrak antzeztokietara joateko aukerarik ez zuten herritarrengana helarazteko bide bat ere bazen.
‎CiUk ez du Krisiak eskatzen dituen aurrekontu murrizketen kudeaketaren bidesaria bakarrik ordaindu nahi, eta ondorioz, datu ekonomikoen hobetzea eman dadin denbora tarte bat nahi du CDCk hauteskundeetara deitu baino lehenago. Egoera honetan, Masek prozesuaren ahalbideratzea ERC eta PPren eskuetatik kendu nahi izan du, kontsultaren aldeko apustu garbia azpimarratuz, baina baita kontsulta ez den bide bat ere egin dezakeela ohartaraziz. Masek garbi du nazioartean zilegitasun minimo bat lortu nahi bada kontsulta parametro demokratiko guztietan eredugarria izan behar dela.
‎Soldadu giristinoak goraipatzeaz aparte, beste bide batetik ere lotu zuen Frantzia giristinotasunarekin. Maiz aipatu zuen Jainkoa bera Frantziaren alde zegoela gerla hartan.
‎20 euro ordaindu dute helduek, 12 euro 13 urte arteko haurrek. Menua, dastatzeko modukoa: Eusko Label tomate entsalada; otarrainxka egosiak; Eusko Label hegaluzea parrilan; txerri kostila parrilan; limoizko sorbetea cavarekin; kafea, patxarana eta likoreak; edariak; txotxeko sagardoa, Errioxako ardoa eta ura. Bada ordea, herri bazkarirako izena emateko beste bide bat ere. Ordainketak kontu korronte zenbaki hauetakoren batean egin eta bazkaritan, ordainagiria aurkeztea: BBVA:
‎Txartelak Bordatxon eta Aitzagan egongo dira salgai. Bada, izena emateko beste bide bat ere. Ordainketak kontu korronte zenbaki hauetakoren batean egin eta bazkaritan, ordainagiria aurkeztea: BBVA:
2014
‎Etorbide osoan bizikletentzako bide bat ere egongo da, hiru metro zabal eta 300 metro luze izango dena. Beiraz eta altzairu herdolgaitzez egindako baranda batek errepidetik bereiziko du errei hori.
2016
‎Enpresekin egindako zerga tratuen truke automatikoa onartu dute herrialdeek. Luxenburgok egindako ehunka akordioren filtrazioak zalaparta sortu ondoren?, eta baita ere multinazionalen zergapetzeari buruzko informazioa partekatzea. Beste bide batetik ere saiatzen ari da batzordea borroka horretan. Lehia Agintaritzak zenbait ikerketa zabalik ditu, enpresa handien mesederako eraiki diren tratu batzuk lehia askearen aurkakoak direla frogatzeko asmoz.
‎Ohituta gaude ibaian entrenatzen, eta arraunean egitea ere errazagoa da ur bareak diren aldetik». Arostegiren azalpenak beste bide bat ere hartu du: «Azken estropada, aurreko igandekoa, Donostian, itsasoan izan zen, eta gaizki ibili ginen.
‎herri elkargoaren sorrera aipatu du, eta EEPko partaide diren erakundeek dituzten eskumenak. Beste bide bat ere bai: «Akitania Euskadi Nafarroa euroeskualdean, plan estrategikoan sartua dago eskualdeko hizkuntzak garatzea, bereziki euskara.
‎Komunitatearengana iristeko beste bide bat ere badauka Goienak, eta horretan aitzindariak dira euskarazko prentsaren alorrean. Beren webguneko txoko bat eskaintzen diote komunitateari:
2018
‎Saiatzen naiz batzuetan, baina gero pentsatzen dut" hau guapoago dago-eta!". Omentzeko bide bat ere izan da disko hau.
‎diskurtsoaren jardun berezi bat, «artea» deritzona. Emakumeak, gainera, (eta gure gizartean, batez ere), beste bide bat ere badu: sinbolizazio erdibituaren era bitxi hori, hizkuntzaren eta irriken ataria, «sinbolikoaren» eta «semiotikoaren» artekoa?
‎–Bada, Grazibel, hirugarren bide bat ere...
2019
‎Beste bide batean ere ari da lanean Bihotzean auzo elkartea: turisten pisuen aurka egiteko alegazioak aurkeztu dituzte udalean, eta egoerari buruz informatzeko kanpaina bat abiatuko dute.
‎18 urteko neska nola ezagutu zuten kalean, eta nola joan zen haiekin Paulino Caballero kaleko ezkaratzera. Gonzálezek xehetasunez deskribatu zituen sexu erasoaren nondik norakoak, eta nabarmendu zuen salatzaileak ez zuela, desadostasuna adierazi ez hitzez, ez eta keinuz edo beste bide batetik ere?: –Bost akusatuek une oro uste izan zuten neska konforme zegoela euren arteko sexu jardunarekin.
‎Arabako eta Nafarroako AHTaren kontrako plataformetako ordezkariak, LAB eta ELA sindikatuak eta EHUko hainbat irakasle Europako Garraio Batzordearekin bildu dira aste honetan. Bileraren helburua izan da AHTa bezalako proiektuek Europan zer etorkizun duten aztertzea, eta bide batez ere proiektuaren inguruan Euskal Herrian dagoen oposizioa batzordeko kideei helaraztea.
2020
‎Iaz, adibidez, hamahiru erakusketa zabaldu zituzten Baztanen, udan. " Turismoa erakartzeko bide bat ere badira gure erakusketak, baina ez dakit aurten zer gertatuko den".
‎Hori ez baduzu onartzen, hasten zara Habaneran kantatzen, zortziko txikian aritzen jakin gabe… Onartzea, gainera, ez da hor geratzea. Lurrak aukera ematen dizu hortxe geratzeko, baina bide bat ere ematen dizu, nahi izanez gero, abiatzeko”. Bigarren elementua ura da, zilbor inguruan kokatua, eta emozioekin lotzen du.
‎Txinak Espainian duen enbaxadak gertatzen ari denari buruzko informazioa helarazten die, Chenek azaldu duenez. Elkarteak, gainera, beste bide bat ere ibili du krisiaren aurrean nola jokatu jakiteko. «Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari galdetu genion ea neurriren bat hartu behar zen, eta esan zigun ez zela beharrezkoa berrogeialdia egitea».
‎Niretzat esperientzia zinez aberasgarria izan da, eta ikasketa bide bat ere bai. Migranteekin harremana eraikitzerakoan kontuan hartu behar diren gauzez jabetzeko balio izan dit; finean, harremanak eraikitzen ikasteko, baita pertsona oso interesgarriak ezagutzeko ere.
‎Egunero bezala eskolara garamatzala, amari aitortu diot zerk kezkatzen nauen, eta hark erantzun dit gauza gehiegi dituela buruan kromo txar batengatik loa galtzeko. Izan, bada hirugarren bide bat ere. Arrakasta lortzeko lasterbide bat.
2021
‎(1962), Noizbait (Uztapideren saioen bilduma), Bertso mordoxka (Lasarteren saioen bilduma), edo Zapai bertsolaria, guztiak ere biltzaile batek baino gehiagok magnetofono bidez grabatuak eta transkripzio hutsa eskaintzen dutenak. Eta beste bide bat ere hauspotuko du tolosarrak: " Zavala berehala ohartu zen zer nolako balioa zegoen testigantza haietan eta zenbait lekukok kontatzeko zuen gaitasunean.
‎Itsas azpiko sekretua azkar irakurtzen den abenturazko liburua dugu; neska mutiko koadrila baten oporretan jazotako hainbat eta hainbat gertakari biltzen dituen nobela interesgarria. Baina horretaz gain, liburu hau bada bide bat ere fantasiatik abiatuta errealitatearen mundura salto egiteko, gure historian barneratzeko eta, nahi izanez gero, 1936ko gerrako hainbat kontu ezagutzeko.
‎Proposamenen zerrenda honekin amaitzeko, abiadura bestelako bide batetik ere azter daiteke: errentagarritasunaren ildotik.
2022
‎Gardokik ere uste du proiektuari oihartzuna eman beharra dagoela, txano bakoitzaren atzean dagoen istorioak argitara ateratzeko. «Emakume horiek izan duten ausardia mugarri bat da; laguntza ekonomiko bat da familia horientzako, baina baita haiek ahalduntzeko bide bat ere, gizartean ikusgai bihurtzeko».
‎Langileak euskalduntzea dagokio, hizkuntza ohituretan eragitea… Herritarrek hizkuntza eskubideak dituzte, eta administrazioaren egitekoa da horiek bermatzea. Esango nuke beste bide bat ere badela herritarrak ahalduntzea; hau da, herritarrek jakitea hizkuntza eskubideak dituztela eta horiek urratzen badira aukerak dituztela Elebiden edo Behatokian jakinarazteko.
‎Argi bat Ekialde Hurbilean'. «Utopia» ezagutzeko bide bat ere bada.
‎Horrela esanda ematen du euskaldunek euskararekiko gero eta atxikimendu txikiagoa daukatela edo euskaldunek ez dutela euskaraz egin nahi. Horrelako esaldiak formulatzen ditugunean interpretazio okerretarako bidea ematen du, eta ezkortasunerako bide bat ere ekartzen digu horrek. Erabileraren auziari dagokionez, kontuan izan behar dugu testuingurua zein den.
‎Baina bertsolaritza ez da errima eta erritmoa soilik. Hitzak jostea bada pentsamendua garatzeko bide bat ere. Bertsolaritza" barneko gauzak adierazteko bide bat da" Iruretagoienaren ustez.
‎Bada hirugarren bide bat ere, aukera deitu nahi ez diodana, eta da tragediaren aurreko indiferentzia, edo ihesa, edo egoismo zinikoa. " Doilor baten moduan portatu nintzen?
2023
‎«Ikasteko bide bat, eta baita pozerako bide bat ere izan da niretzako: nire ikasleak izandakoak ikusi ditut bata bestearen atzetik egunkari horretan lanera sartzen, eta gaur ikusten dut bat zuzendari izatera ere iritsi dela», adierazi zuen Zalakainek.
‎Zuen ogibidea duintzeko bide bat ere bada hau.I.M.: Gu zenbat eta prestatuagoak egon, emandako zerbitzuen kalitatea hobetzen da eta horrek haurrengan eragin zuzena du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia