Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2015
‎12 Hau lortzen saia gaitezela nahi dut nik, ene ahizpak, eta ez gozatzeko, indar hauek zerbitzurako izan ditzagun baizik: otoitzerako gogoa izan dezagula eta otoitzari emanak egon gaitezela; ez dezagula nahi izan inoiz ibili gabeko bidetik joaterik, ustekabean gal ez gaitezen; eta oso berria litzateke Jainkoaren mesede hauek Hura eta santuak joan ziren bidetik ez baina beste bide batetik lortzea pentsatzea; ez dakigula burutik pasatu ere egin halakorik; sinets iezadazue, Martak eta Mariak elkarrekin ibili behar dutela Jaunari ostatu emateko eta beti beraiekin izateko, eta ez harrera txarra egin, jaten eman gabe utziz. Nola tratatuko zuen Mariak, beti haren oinetan egonez, bere ahizpak lagundu ez balio?
‎2 Eta, batetik, arimaren barruan ziurtasun handia duela badirudi ere, batez ere Jainkoarekin bakarrean dagoenean, bestetik oso nahigabeturik dabil; izan ere, berak bihotz bihotzez maite duena iraintzeko deabruak engainatuko ote duen beldur da, gaizki esateek ez baitiote nahigabe handirik ematen, gehiago egin ahal balu bezala aitor entzuleak estutzen duenean izan ezik. Guztiei bere alde otoitz egin dezatela eske eta eske ari da eta Haren Maiestateari beste bide batetik eraman dezala erreguka, bide hori oso arriskutsua dela eta hala egiteko esaten diotelako; hala ere, bide horretan on handia aurkitu duenez gero, eta zerura daraman bidez hauxe dela irakurri, entzun eta Jainkoaren aginduetatik dakienez gero, nahita ere, ezin du alde batera utzi desira hori, eta Jainkoaren eskuetan uzten du bere burua. Eta desira hori alde batera ezin utzi izateak ere nahigabetu egiten du, aitor entzuleari ez diola obeditzen iruditzen zaiolako; engainatua ez izateko erremedio bakarra obeditzean eta gure Jauna ez iraintzean datzalakoan dago; eta, horrela, uste du, berak dakiela, zati zati egingo balute ere ez lukeela egingo bekatu arin bat; eta nahigabe handia hartzen du, oharkabean halako askotan erortzea ezin saihestu dezakeela ikusiz.
‎Riberak ezabatu egin zuen zuzenketa hori, baina Fr. Luis Leongoak ohar luze samar hau idatzi zuen Teresaren testua babestearren: . Gizakiak bizitza honetan, zentzumenak geldiarazita dituela eta Jainkoak gora jasota dagoela, bere esentzia ikus badezake ere, ziur asko San Paulori, Moisesi eta beste batzuei buruz esaten denez, Teresa ez da ari hemen ikuste era horretaz, bide batez bada ere, modu intuitiboan eta argi agertzen du; baina berak Jainkoak arima batzuei, argi bizi bizi baten bidez ematen dien misterio honen ezagutzaz hitz egiten du; ezagutza modu honek badu kreaturei dagokien zerbait. Baina kreaturei dagokien hori gorputzezkoa ez denez gero, ezta irudimenean ehoa ere, horregatik dio Teresak adimenezko ikuskaria dela eta ez irudizkoa?.
‎Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia. Beste batzuk, gure Jauna hainbeste iraindu ez dutenak, beste bide batetik eramango ditu; hala ere, nik beti hautatuko nuke sufritzearen bidea, Jesu Kristo gure Jauna imitatzearren soil soilik, beste irabazirik ez balego ere; batez ere beti asko daudenean.
‎Gorengo graduak kontatzean(, hirugarren eta laugarren ura?), azalpena autorearen pertsonari lotu loturik doa; horregatik, tratatu txiki horren barruan, 18 kapitulutik 22.era artekoak guztiz autobiografikoak dira. Tratatu txiki honek, gainera, garai hartan mistika sarbideari buruz zabal zebilen iritzi bat gezurtatzera ere jotzen du bide batez (ikus irakaspenaren hasieran eta amaieran, 12 eta 22 kapituluen izenburuak).
‎Jaunak eraman nintzala beste bide batetik: ez mistikako bidetik.
‎16 Aingeruen Erreginak obedientziari buruz esan zuenari dagokionez, niri gogor egiten zitzaidan Ordenaren eskumenean ez egotea, eta Jaunak esan zidan ez zela komeni haren eskumenean egotea. Arrazoiak eman zizkidan inola ere ez zela komeni hori agertzeko; beste bide batetik, Berak esango zidanetik, Erromara [eskaera] bidaltzeko esan zidan, eta Berak bideratuko zuela handik etortzekoa zen erantzuna. Eta horrela izan zen:
‎1 Bada, neure bizitzaren kontakizunera itzuliz, ni nahigabe honekin nengoen eta otoitz gartsuekin; esan dudanez, otoitz gartsuak egiten ziren, Jaunak beste bide ziurrago batetik eraman nintzan, neraman bide hau susmagarria zela esaten baitzidaten. Egia da, nik Jainkoari eskatu arren, eta bestelako bide baten gogoa izan nahi nuen arren, arima hain hobekuntza handiaz sumatzen nuenez gero, noiz edo behin, esaten zizkidaten gauzengatik edota sartzen zizkidaten beldurrengatik oso nekaturik nengoenean izan ezik, ez zen nire esku nahi izatea, beti eskatzen banuen ere. Nik beste bat ikusten nuen neure burua gauza guztietan.
‎2 Baziren bi urte neure otoitz honekin eta beste pertsona batzuenarekin ari nintzela esandako asmorako, hau da, Jaunak eraman nintzala beste bide batetik, edota ager zezala egia eskatuz, etengabeak baitziren Jaunak egiten zizkidan aipaturiko hizketak; eta hau gertatu zitzaidan: San Pedro aintzatsuaren egun batean otoitzean ari nintzela, neure ondoan ikusi nuen edo sentitu nuen, hobeki esateko, ez gorputzeko begiez eta ez arimakoez ez bainuen ezer ikusi, baina iruditu zitzaidan Kristo zegoela nire ondoan eta ikusten nuen Bera zela hitz egiten zidana, nire ustez.
‎18 Berriro eskatzen diot berorri otoitzari buruz idatzi ditudan gauza hauek pertsona espiritualekin tratatzen baditu, halakoak izan daitezela. Izan ere, bide bat baino gehiago ez badakite edota bide erdian gelditu badira, dute ongi asmatu. Eta, egia esan, badira batzuk Jainkoak goi goiko bidetik daramatzanak, eta uste dute beste batzuek ere probetxu aterako dutela hor eta adimena geldi eduki eta ez direla baliatuko gorpuzdun gauzez, eta egur zati bat bezain lehor geldituko dira.
‎batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan. Eta ez dakit bi urtean edo jardun nuen honetan, Jaunari eskatu eta eskatu.
‎Gehienez ere lortu zena, haren egunen ondoren nahi nuena egingo nuela. Ni neure buruaren eta neure ahuleziaren beldur nintzen ez ote nuen atzera egingo, eta horrela ez zitzaidala komeni hori uste nuen, eta beste bide batetik ahalegindu nintzen, orain esango dudanez.
‎22 Bat egitearen bidez Jainkoarekin elkartzeko ahaleginetan ari zara, eta haren aholkuak jarraitu nahi ditugu Kristogandik, irainez eta gezurrezko lekukotasunez betea izan zenagandik, eta oso osorik nahi ditugu geure ohore eta izen ona? . Ez dago hara iristerik, bide batean zehar joan ezik. Jauna arimara iristen da, guk eginahalak eginda eta gauza askotan geure eskubidea galtzen saiatuta.
‎Kontseilukoek monasterioa eginda zegoela jakin zutenean, beraiek ez baitzuten egundo baimenik eman nahi, haserre biziak hartu zituen, eta elizako jaun baten etxera joan ziren (nik isilpean berri eman nionarengana), dena suntsitu nahi zutela esanez. Izan ere, Gobernariari bide bat eskaini zitzaion baimena eman zidanean eta ez zegoen toki hartan. Aipatu dudan honi kontatzera joan ziren, emakumetxo baten ausarkeriaz izuturik, beraien borondatearen aurka monasterio bat egin zielako.
‎30 Han, Pastranako monasterioan, San Pedro elizan, horrela baiteritzo? hartu zuen Andre Mariaren abitua; baina ez moja izan eta profesa egiteko asmoz, moja izateko joerarik ez baitzuen izan egundo; Jaunak beste bide batetik zeraman; obedientziaren bidez bizimodu latza eta bakardadekoa egiteko asmoak eragozten zizkiotela uste zuen. Fraide guztiak bertan zirela, hartu zuen Karmengo gure Amaren abitua.
‎Espirituaren bide honetan bide ugari direnez gero, baliteke haietako baten gauzaren bat ongi esaten asmatzea. Bide horretatik ez doazenek ulertzen ez badute, beste bide batetik doazela esan nahiko du. Eta inorentzat ere onuragarri ez bada, Jaunak aintzat hartuko du nire borondate ona, nik guztia esperimentatu ez arren, beste arima batzuetan ikusi dudala baitaki.
‎Jainkoaren maitasunean aurrera egiteko era ederra! Jaunari eskuak lotzea da, probetxua bide batetik soilik etor dakigula uste izanik.
‎Hau badaki Berak ongi, edota ni oso itsu nago; ez baitago ez ohore, ez bizitza, ez aintza, ez gorputzeko ez arimako ondasunik geldiaraziko nauenik, nahi eta desira izango nuenik, haren aintza baino besterik. ...ea nire arima bereganatu eta gero galtzeko, ez baitut hain ergeltzat; ezta ezin dut buruan sartu, nik neure bekatuengatik engainatua egotea merezi dudanez gero, Jainkoak alde batera utziko dituenik, orain dela bi urtez geroztik egiten diren hainbeste otoitz eta hain pertsona onenak, nik guztiei erregu egin baino besterik ez baitut egiten, Jaunak jakinarazi diezadan bere aintza hau den, edota beste bide batetik eraman nazan. Ez dut uste Haren Maiestateak gauza hauek aurrera joaten utziko zituenik, bere gauzak ez balira.
‎5 Sei urte baino gehiagoan jardun zuten hainbeste proba eginez, eta bera negar eta atsekabe ugariren artean, eta zenbat eta proba gehiago egin, hainbat gehiago zituen, eta gainezkaldiak askotan otoitzean eta baita handik kanpo ere. Otoitz asko egiten zen eta mezak ematen ziren Jainkoak beste bide batetik eraman zezan, haren beldurra otoitzean ez zenean oso handia baitzen, Jainkoaren zerbitzuari zegozkion gauzetan hobekuntza nabaria antzeman arren eta handikeriarik ez harrokeriarik batere ez; alderantziz, lotsa zen haien berri zekitenen aurrean, eta haiek tratatzea bekatuak balira baino gehiago sentitzen zuen, bere lepotik barre egingo zutela uste zuelako, emakumetxoen gauzak zirelakoan....
‎15 Beraz, uler bedi hemendik arrazoia aske ez uzteko eran lotzen duen guztia, susmagarritzat izan behar dugula eta bide honetatik ez dugula lortuko egundo espirituaren askatasuna; askatasun honek duen gauzetako bat, gauza guztietan Jainkoa aurkitzea eta haietan pentsamendua erabili ahal izatea da. Gainerakoa, espirituaren lotura da eta, gorputzean egiten duen kalteaz gainera, lotu egiten du arima, ez hazteko; bide batean zehar doazela, tranpa batean edo ataka gaiztoan sartzea bezala da, ezin baitute handik aurrera egin; horrela gertatzen zaio, neurri batean arimari, aurrera egin ahal izateko ez baitu ibili beharra izango soilik, baita hegan egin beharra ere; edota Jainkoagan murgildurik daudela diotenean eta dirudienean eta, liluraldian egonik, ezer egiterik ez dutenean, eta jostatzean erremediorik izaten ...
‎Argi ikusten dut hori guzti hori zama handia dela Elena anderearentzat. Har beza bide bata edo bestea: edo eliza janzteari utzi edota Jeronima anderea ez dadila sar hain bizkor; eta hau izango litzateke egokiena, adin handiagoa izango bailuke.
‎Beste bide batetik idazten du. Ezkutuko gutun batzuk gomendatzen dizkio.
‎Jesus izan bedi beti berorrekin, amen. Jaso nuen berorrena, eta, erantzuna beste bide batetik bidaltzen dudanez gero, ez naiz luzatuko honetan; hau eskatzen diot soilik: jakinaraz diezadala jaso dituen eta zenbat diren jaso dituenak; ez nukeelako nahi gal daitezen, garrantzi handikoak direlako.
‎5 Berorren agurgarritasuna nola iritsi zen Sevillara jakiteko gogo biziaz nago, batez ere hango erreka arriskutsuez gogoratzen naizenean. Jainkoarren, idatz diezadala bide batetik edo bestetik. Posta zerbitzua etortzen dela hortik hona esan didate.
‎Dena dela, mesede egiten dit berorren jauntasunak. Beste bide batetik idatzi dut, eta honezkero, uste dut, berorren jauntasunak jasoko zuela gutuna; orain etxe baten nahastea baino beste gauza berririk ez dago, eta beldur naiz uda honetan hemen gelditu beharra ez ote dudan izango.
‎Sinets diezadake bihotzez sentitzen dudala gutun honetan berorri albiste txarrak idatzi beharra. Hala ere, beste bide batetik jakingo dituela eta hain nahigabe handiak izan dezakeen pozbiderik diotela eman gogoan izanik, neugandik jakin ditzala nahi dut; eta bizitza honetako miseriak ongi kontuan hartzen baditugu, poztu egin genuke Jainkoarekin daudenek duten pozaz.
‎4 Ez dut hau gehiagotan egiten, berorretaz dakidanez eta berorrek nitaz beste bide batetik dakienez; baina egon bedi ziur ez dela ez eskertzearren, nik berori zerbitzatu ahal banu, neure bizia eta atsedena tartean dela ere, egingo nukeela uste baitut. Jainkoak eman biezaio bizia hemen, betikoaz gozatzeko eran.
‎Berak diost, dauzkanak berehala emango dituela; beraz, hauek laster kobratuko direla uste dut. Valladolidekoek Sevillara bidali dituztela dio, eginbide batzuk burutu eta kobratu daitezen, eta halakorik egin ezean, diru horiek beste bide batetik kobratuko dira; berak ziurtzat ditu.
‎Hala ere nire desira batez ere zen berorren jauntasunari idatzi niona, hau da, aita hauek nahasketa honetan sarturik zebiltzala konturatzea; izan ere, beraiek beren burua zuritzen dute (eta egiaz konturatzen naiz haiek berorren jauntasunaren semeak direla eta ez dutela berori haserrearazteko asmorik), baina ezin ditut errugabetzat jo. Uste dut honezkero badoazela konturatuz hobe izango zela beste bide batetik joatea, berorren haserrerik ez eragiteko. Hainbat eztabaida izan ditugu, batez ere Marianok eta biok; hau prestutasun handikoa da; Gracián, berriz, aingeru bat bezalakoa da, eta bera bakarrik izan balitz, beste era batera egingo zen; haren hona etortzea frai Baltasarren aginduz izan zen, Pastranako priorea baitzen une hartan.
‎Kontu izan, zaindu ditzadan; eta noizbait frai Marianoren eta frai Antonioren alde zer edo zer egiteko abagunerik denean, leun leun izanez gero, ez bainuke nahi berorrekin haserretu daitezen. Jainkoak barka biezaio, fraide horiekin erabili den zalaparta saihesteko baitzen edota beste bide batetik konpontzekoa; nahigabe handia du gure aitak. Ongi dago osasunez, eta nuntzioak ongi iritzi zion [gure aita] hara ez itzultzeari.
‎Hitz hauek idazten dizkit: , berak duen asmoa, ni Malagónera bidaltzea dela berrespen agiri batekin; fundatuko banu baino ere merezimendu handiagoa izango dudala, eta bide batez joan nadila jaun horiek kontsolatzera, eske dituelako?. Eta gotzainaren gutuna bidaltzen dit, eta gero Salamancara etorri eta eros dezadala etxea.
‎11 Gizakundeko monasterioari dagozkionetan Isabel Gurutzekori idatz diezaioke, hemendik handik baino askoz gehiago lagun baitezaket, eta horrela egiten dut; eta badut itxaropena Jainkoagan, aita santuari, erregeari, nuntzioari eta gure aitari urtebete edo biko bizia ematen badie, guztia geratuko dela nahiko erremediaturik. Haietako edozein falta delarik, galduak geratuko ginateke, gure txit agurgarria dagoen jarreran dagoelako; hala ere Jainkoak beste bide batetik erremediatuko luke. Orain hari idaztekotan ari naiz eta lehen baino gehiago zerbitzatuko dut, bihotz bihotzez maite dudalako eta asko zor diodalako.
‎Hark nahigabe handia emango zidala uste zuen, aita hauen asmoa honetan saiatzean horixe baitzen, eta horrela gorderik zeukan. Gutxi gorabehera hilabete izango da ni eman diezadaten saiatu nintzela, beste bide batetik jakin nuelako.
‎Alonso Velázquez izango da, ziur asko, Osmako gotzaina, bide batez Madrilen.
‎Nikolas Doria, Pastranako priorea, orain Sevillan bide batez dagoena.
‎3 Izan ditudan zereginak, osasun kaskarra eta beste bide batetik berorien osasunaren berri jakitea zuribide izango ahal zaizkit, azkenekoz idatzi nionetik berorren gorentasunari gehiago ez idazteko. Eta egia da, neure otoitz xumeetan, duten balioa dutela?
‎5 Horregatik, ez egin inolako jaramonik sartzen dizkizuen beldurrei, ezta agertzen dizkizuen arriskuei ere. Bai bitxia litzatekeela, altxor preziatu bat irabaztera, nik lapurrez beteriko bide batetik joan nahi izatea, baina arriskurik gabe! Ona dago mundua altxor hori bake bakean hartzen uzteko!
‎Argi dago, ustekabean egarriz hilko direla; izan ere, nahitaez, ene alabak, iturri honetaranzko bidean goaz guztiok, era askotara bada ere. Bada, sinets iezadazue zuek eta inork ez zaitzatela engaina otoitza ez den beste bide bat erakutsiz. [7] Nik ez dut esaten une honetan guztientzat gogoetazkoa edo ahozkoa izan behar duen; zuentzat diot, era batekoa eta bestekoa behar dituzuela.
‎7 Bada, hau horrela bada, nork esan dezake bere buruaz bertutetsua eta aberatsa denik, bertute hau gehien behar lukeenean, hainbarik oso pobre aurkitzen bada? . Ez, ahizpak, pentsa dezagun beti pobre gaudela, eta ez gaitezen zorpetu zorra zerez ordaindu ez daukagunean; izan ere, ondasunak beste bide batetik etorri behar du, eta ez dakigu noiz utzi nahiko gaituen ezer eman gabe geure miseriaren kartzelan; eta onak garela uste izanik, goratzen eta ohoratzen bagaituzte, maileguz ematea baita, diodanez?, iruzurtuak geratuko dira bai haiek eta bai gu. Egia da, apaltasunez zerbitzatzen badugu, Jaunak laguntzen digula geure beharretan; baina bertute hau egi egiaz ez badago, Jaunak, esan ohi denez?
‎Beste min horrek, ordea, guztiz asaldatzen du, arima osoa nahasten du, oso mingarria da. Uste dut apaltasuna dugula guk pentsatzea nahi duela deabruak, eta ahal balu, bide batez, gu Jainkoaz mesfidatzera eramatea.
‎4 Orain beste bide batetik eraman nahi dut. Begira, ene alabak:
‎–Monte Carmelo? argitaletxean bide bat hartu du Tomás Álvarezek eta beste biek beste bat, esaterako, hark Relaciones izendatzen duena besteek, Cuentas de Conciencia; hark Conceptos del amor de Dios izendatzen duena besteek Meditaciones sobre los Cantares; hark Modo de visitar los conventos eta besteek Visitas de Descalzas; hark Cartaseta besteek Epistolario.Gure itzulpenean, honetan ere, Tomas Álvarezen argitalpenari jarraitu d...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia