Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 169

2000
‎Halakok agintzen zuen urtean musturik, irakurri ahal izanen da gero eraikin horietako bakoitzean, mandatari eragileen oroitzapena betikotuz. Eta bide batez, 2000ko Nafarroako Jaialdiak aspaldian ez bezain koherenteak gertatu dira, aurrekontuetan motzago izan arren. Munduaren bazter bateko kulturaren adierazpideei aterpe eta agerlekua eman zaie.
‎Hau da, Argia aldizkaria gauza bat da (eta sarean ere kontsultatu daiteke osoki), baina Sa reko Argiabeste bat da: eguneroko albisteak idatziz zerbitzen dituen medio berri bat (EITB ere albisteak egunero idatziz ematen hasi da bere webgunean, bide batez). Informazio kanal hori herri edizioekin (Hernani da lehen adibidea) eta kanal tematikoekin osatu nahi dute.
‎Eskema hau, lehen begiratuan sinplea badirudi ere, dexente korapilatu da azken hamar urteotan. Laurogeiko hamarkadaren amaieran eta laurogeita hamarrekoaren hasieran, Nafarroako Gobernuak plantilak bere horretan utzi zituenez, zenbait herritan liburutegia zabaltzeko beste bide bat jorratu zen: langileak kontratatzeko prest zeuden udalek Liburutegi Publikoa irekitzeko aukera zuten, Sareko Liburutegien onura guztiekin.
‎Sarean loturik dauden liburutegiek, hau da, zentralizatutako sistema baten barruan funtzionatzen dutenek, zentro bakar baten bidez lortzen dituzte beraien fondoak (liburutegi publiko orokor baten sare sistemaz hitz egingo genuke kasu honetan), eta bestelako dokumentuak eskuratzeko aurrekontu txikia izaten dute. Hala ere, Internet beti izango da zentralizazio prozesu hau azkartzeko bide bat.
‎Alde batetik, gure katalogazio lanarentzako baliagarria da zentro katalografikoen produktuen kontsulta egitea, hau da, katalogoen, bibliografia nazionalen eta halako produktuen kontsulta egitea. Hauen bidez katalogazio lanetan sortzen zaizkigun hainbat zalantza, autoritateen kontrola eta abar argitzeko bide bat aurkituko dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dugu hau egiteko ahalbiderik, ez baitugu guztientzat oinarri izango den zentro bat (liburutegi nazionala edo guztientzat erreferentzia izan daitekeen katalogazio zentro bat).
2001
‎Dennis Tito industria berri baten aitzindaria izan da. Espazio turismoa dirutza ikaragarriak behar dituen jarduera bat finantzatzeko bide bat izan daiteke. Tristea litzateke Nazioarteko Estazio Espaziala turista superaberatsentzako hotel bihurtuta ikustea.
‎Aspaldion euskarak aurrera egin badu, neurri handiz, euskara batuagatik izan da, eta hori ongisko dakite gure hizkuntzaren etsaiek. ...en analfabeto guztiak hiztun eredugarriak direla—, aspaldiko salatzaile nagusiaren hitzez," Ma rteko euskara" delako etiketak, mesede baino kalte handiagoa egiten du, Jose Ignacio Perez Iglesiasek, EHUko euskara errektoreorde ohiak zuhurki salatu duenez, horrek, azken buruan, euskaldun berriak erdaraz egitera gonbidatzen dituelako, hainbeste nekez ikasi duten euskara baztertuz, eta, bide batez euskara ikasteko inolako ahaleginik egin nahi ez dutenen zabarkeria eta alfertasuna xuritzen duelako. Hori al da ba nahi duguna?
‎Unibertsitateetako irakaslego euskalduna, aipatu akats guztiak kontuan hartutaere, erlatiboki gaztea da, kasu askotan (nagusiki erdaraz idaztera behartu zaion) doktorego tesi erredakzioetan end redaturik dabil, eta arrazoi akademiko politikoengatik euskarazko sorkuntza gutxiesten duen inguru nabarmenki diglosikoan lan egiten saiatzen da. Ekinbide pribatuak (arlo publikotik dirulaguntzaren bat ere jasotzen duen ekinbide pribatu horrek) bultzadatxoak eta pizgarriak ematea gauzak hobetzeko (beste) bide bat izan daiteke. Itzulpenak egiten jarraitu da, zer esanik ez, baina ikerlari euskaldunen sorkuntza lanentzat gune gehiago ireki tzea ez da sekula soberan egongo.
‎Esan dezagun, bide batez, oso adierazgarria dela Kanadako erroldek erakusten duten zehaztasunik eza, gainerako gutxiengoak —txinatarrak, filipinarrak, korearrak... — banaka agertzen diren bitartean, herri natibo amerikarrak denak batera eta zaku berean agertzen baitira, bakoitzarenno rtasuna —Cree, Innu, Ojibwa, Mohawk... — kontuan hartu gabe.
‎Abiapuntu txarradira, ordea, esloganetan oinarritutako aldarrikapen legitimistak oro, eta gehiegi ari gara, euskararen aurkako erasoaren aitzakian, horretatik entzuten. Paradoxa iruditzen zait, mugarik gabeko elkarrizketa ren (gero eta abstraktuagoa, bide batez esanda) premia aldarrikatzen ari garen honetan...
‎Helburua euskaldunok eta euskalgintzak sozialki eta politikoki atzera egitea izanik, bide batez, Euskal Herrian bizi diren espainiazaleen sendotze eta bermatzea bilatzen jakn 230 da, euren ideia, izaera eta jarre retan eta, bereziki, hizkuntz erabileran.
‎Zerbaitengatik ausartzen dela orain Nafarroako Gobernua neurri hauek hartzera, eta lehenago ez. Esan gabe, baina esan nahian, euskalgintzan aritu direnen errua ere badela Nafarroako gizartea, une honetan, iskanbila handiegirik gabe eraso hauek onartzeko prest egotea, eta bide batez euskalgintza eta indarkeriaren arteko nolabaiteko loturaren tesia indartu nahian. Baina ez da egia Nafarroako gizartea erasoaren aurrean indiferente agertu denik, eta berehala ikusiko dugu, esate baterako, nola doazen aurtengo eskoletako aurrematrikulazioak.
2002
‎Txillida Lekurekin egin dutena egin ondoren Artista baten lana betikoratzeko manuala edo idatzi luke Txillida familiak. Eta, bide batez, Oteizari igorri, dedikatoriarekin.
‎aurrena, eta nire gustuko garrantzitsuena, euskal arazoarennazioartekoratzea dugu, edo Elkarriren berbekin esatearren," nazioarteko sarea [ren sortzea] bake prozesua errazteko eta babesteko". Honek, bide batez, are ageriagoan uzten du euskal diasporarekin egin beharreko lanaren behar ezin utzizkoa. Bigarrenez, prozesua bururatzeko metodologiaren lanketa zehatza.
‎Hausnarketa hori euskalgintzako gainerako erakundeekin konpartitu eta adosteko aukerak, berriz, oraindik gutxiago izaten dira. Euskalgintzaren Plan Estrategikoak horretarako marko egokia eskaini die eguneroko lanean normalizazioaren alde murgilduta dabiltzanei, bide batez elkarren ezagutza hobetuz. Azken batean euskalgintzaren kohesioa areagotzeko beste urrats bat da Euskalgintzaren Plan Estrategikoa.
‎Ondo dago alderdi politikoetako ordezkariekin hitz egitea, sindikatuekin, enpresaburuekin( bide batez, ba ote da Europan beste herrialderen bat enpresaburuek Gobernuari hortzak hain gogor erakutsi dizkiotenik. Kezkagarria da egoera, benetako autoritatea duen inoren kontra ez baita agertzen sekula kapitala.
‎Eta irakurzaletasunaren arazoarekin lot dezakegu itzultzaileen trebetasun eza. Garziak dioenez, bost urteok, izan ere, pertsonalki apur bat heltzeko aukera emateaz gainera —eta, bide batez, zaletasunak finkatzeko edo gezurtatzeko, klasikoak irakurtzeko eta idazketa aprobaren bat egiteko itzultzen hasi aurretik—, lagundu egiten zuten, halakorik guztiz bermatzen ez zuten arren, noski, behiala kultura jenerala esaten zitzaion hura osatuz joateko.
‎Gainera, ezkorrak izaten dira askotan unibertsitariook gizarteratzen ditugun ikuspegi bakarrak5 Eta hori arazo larria da. Azken batean, gizartea da, bide batetik edo bestetik, unibertsitatea sostengatzen duena. Bidezkoa dirudi, beraz, horren truke, egiten dugunaz eta lortzen ditugun emaitzez ezagutza egokia eskaintzea.
‎Ia hutsetik abiatu zen Euskal Herriko Unibertsitatea. Beraz, ezein bide esplora zitekeen EHU eratzeko eta neurrihandi batean bide batetik ala bestetik abiatzea borondate politikoaren menpe zegoen.
‎Lankidetzak arlo eta esparru desberdinak jorratu behar ditu; errazenak testugintza, materialen prestaketa eta irakasleen form azioa ditugu. Badago zailtasun handiegirik gabe jorra daitekeen beste bide bat: graduondoko irakaskuntza (UEU hasi da lanean bide horretan).
‎Mendebaldeko potentziek armak esportatzeko —bi herrialdeek beren petrolio baliabideei esker erraz eros zitzaketen— eta bide batez bi potentzia arriskutsu ahultzeko aukera ikusi zuten gatazka horretan. 1988an armistiziobatera iritsi ziren, nabarmenegia baitzen gerra hori ezin izango zuela bi lehiakideetako inork irabazi.
‎Saudi Arabiak kultur eta hezkuntza zentro gisa diharduten meskitak finantzatzen ditu. Hemen Islama tokian tokiko tradizio eta ohiturei egokitzen zaie, eta bide batez tribu eta etnien artekomugak ezabatzen ditu, fededun guztiak komunitate bakar batean bateratuz1 4 Zentzu horretan, ez da ahaztu behar Islama hasiera hasieratik arrazakeria ren aurka egon dela errotik15.
‎Gure oparotasun ekonomikoa eta gure egonkortasun soziala hein handi batean gure adsikide musulmanekin harreman ona ezartzeko gaitasunaren menpe daude. Ezinbestekoa eta presazkoa da bizikidetzaren eta ulerkuntzaren ildora eramango gaituen elkarrizketa bide bat ireki tzea. Zalantzarik gabe, europar lurraldean finkatu direnkomunitate musulmanek, besteak beste, ekarpen erabakigarria egin diezaiokete elkarrizketa horri.°
‎Gure oparotasun ekonomikoa eta gure egonkortasun soziala hein handi batean gure adsikide musulmanekin harreman ona ezartzeko gaitasunaren menpe daude. Ezinbestekoa eta presazkoa da bizikidetzaren eta ulerkuntzaren ildora eramango gaituen elkarrizketa bide bat ireki tzea. Zalantzarik gabe, europar lurraldean finkatu direnkomunitate musulmanek, besteak beste, ekarpen erabakigarria egin diezaiokete elkarrizketa horri.°
2003
‎3 Eta garrantzitsuena, ezagutza horrek nola hedatzen du giza jokabidearen gure ulerkuntza, bai aurresate bai eta azalpen mailan, bide batez soluzio gisakoerantzun praktikoak iradokiz? (Ethics and Anthropology, 189 or.)
‎non dago zorioneko masa kritiko euskalduna herri hau euskaltasunetik eraikitzen hasteko? Eta, bide batez, bigarrena: euskaltasunetik eraikitzen ez den nazio eraikuntzak zertarako balio du?
‎Nahiz eta gobernuak ofizialki parte hartu ez, erakusmahaia paratu zioten elkart ekoek, eta banatzaileen bidez erakutsi ahal izan zen euskarazko ekoizpena. Inoizko txikiena, bide batez esanda.
‎Nafarroako Auzitegi Nagusiak tramitera onartu zuen Batasuna taldeak Pedro Pegenaute Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiaren aurka prebarikazioengatik jarritakokereila, komunikabideentzako diru laguntzen deialdia zela eta. Epaileak prentsa, irrati eta telebistan euskara sustatzeko diru laguntzen inguruko ebazpenaren txostena eskatu zuen, bide batez. EA/ EAJ eta Batzarre taldeak kereilarekin bat egitea aztertzen ari ziren bitartean, Euskara Kultur Elkargoak erabakita zuen jada salaketari atxikitzea.
2004
‎Luis Buñuelen El perro andaluz filmean labana batez begia ebaki zutelarik," begirada naturalaren" suntsiketa plazaratu zuen surrealismoak. Mendebaldar gizartean begiak ikusten duena berezkoa baino gehiago kulturala dela adierazi nahi izan zuten, eta, bide batez, gure gizarteanbegiradak duen garrantzi kulturala eta horretaz ohartzeko abisua eman nahi izan zuten.
‎Historialariek ere kasu berezia egin izan diote filmen ekoizpenari: " L’idee d’etudier les filmes comme des documents et de proceder ainsiaune contre analys de la societe" 1 2 Horrela jakin nahi izan dute garai bakoitzeko pentsamoldeak nola ziren eta, bide batez," nazionalitate bakoitzaren pentsaera nola irudikatzen den" 1 3 Bide honetatik aurkitu daitezke kezka beraren gerizpean antropologo ak1 4zeinso ziologo ak1 5 Azken hauek ikertu nahi dute kultura jakin batean ez erreala zer den baizik eta zer nolako errealit atea den herriak onartu eta atzematen duena. Askotan filmak azaltzen duen fikzioari kasu egin beharrean, filmaren egitura eta muntaia aztertu nahi izaten dute; besteetan, berriz, ikuslearen begirada barnean sartuz, kultura jakin bateko gizaki bakoitzaren eta kultura oroko rraren artean suertatzendiren elkar trukaketak ikertu nahi izango dituzte.
‎Euskarazko ikus entzunezkoen azken hamabi urteetako lehortearekin kezkatuta, hainbat zinemagilek konpromisoa eskatu zion administrazioari eta, bide batez, ETBri, urtean gutxienez euskarazko bi film ekoitzi eta pantailaratu ahal izateko. Horretarako giza taldea nahikoa prestatuta dagoela sinetsita, 1.200.000 euroko aurrekontua aski izango zen.
‎Gizarte gatazkei muzin egiten ez diena, tokian tokiko literatura nahiz bizitza oinarritzat hartzen duena eta, azkenik, erkidegoarenbalioari norbanakoari baino kasu gehiago egiten diona. Askotan ohiko estetika arauetatik kanpo (Mendebaldeak ezarritakoak, bide batez) eta didaxiari edo ideologia jakin bati laguntzea besterik nahi ez duena, baina bertakoen esku betie re. Horregatik bideoa gero eta erabiliagoa ari da izaten, oso praktikoa baita, nahiz eta ohiko zinemagintzak (Super, 16mm edo, arraroagoa dena, 35mm, kasu) guztiz alboratu ez24 Aipatu bezala, teknikak helbideak dira helburu baterako:
‎I rudigintza eta margolaritza kultura bakoitzaren ardatzetan kokatzen diren bezala, zinemagintzak badu kultura bakoitzaren baitatik espazioaren eta denboraren sintesi eguneratua egiterik eta, bide batez, gutxitutako kulturak berpizterik.
‎Aipatu Saunderson Newtonen jarraitzailea zen eta, besteak beste, bere maisuaren koloreen teoria defendatzeko gauza izan zen itsua izanik ere. Diderot bera, arte kritikaria zen neurrian, jotzen dute batzuek zinemaren benetako asmatzailetzat29 Izan ere, 1757an antzerkia hobetzeko proposatuz idatzitako Entretiens sur le fils naturel hartan utzitakoaz gain, lagunekin edukitako solas batean Platonen leizearen mitoa osatu zuen Diderotek ikusleak kobazuloko ateari bizkarra emanez jarriz eta, bide batez, denen aurrean zegoen maindirera begira ezarriz. Haien atzetik, eta argi batez itzalak eginez, irudi ikusgarriak agerraraztea lortukozuten maindirean, haren atzean kokaturiko batzuek historiak lituzkeen ahots eta hotsak zabaltzen zituzten bitartean.
‎XXI. mendean, non irudia dugun funtsezko euskarria, ezin da jarraitu begirada, eta bide batez adimena bera, intuitiboki soilik egituratzen. Intuitus, latinez, begiratzea edo so egitea da, nahiz eta, egun, arrazonamendurik gabeko ezaguera gisa ulertu.
‎Ildo honetatik ezinbestekoa da, euskal idazle jori batek idatzita utzi zuen bezala, gure zinemaren historia petrala kokatu ahal izateko besterik ez bada ere," Euskal Zinemaren" ekoizpenak zinemak, orokorki, izan duen garapenaren barruan jartzea eta, bide batez, euskal gizarteak nozitu dituen funtsezko gertakizunekin harremanetan jartzea. Honetarako, jarraian, ibilbide batean norabidea errazteko erabili ohi diren mugarrien antzerakoak zerrendatuko ditut.
‎Esan legez, higadura horrek, eskuin filosofoen artekobarne kritikekin batera, hiruga rren bide bat bilatzera bultzatu zuen. Tamalez, hori ez zen ez hiru ga rren bide bat ezta inolako alternatiba serioa ere.
‎Esan legez, higadura horrek, eskuin filosofoen artekobarne kritikekin batera, hiruga rren bide bat bilatzera bultzatu zuen. Tamalez, hori ez zen ez hiru ga rren bide bat ezta inolako alternatiba serioa ere. Filosofoen presentzia azpimarratzeko balio izan zuen, gehienez, eta filosofoak horretaz itsutzeko.
‎Helbururik garrantzitsuena —eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan gure esku dago—, Nafarroan dagoeneko egin dutenaren ildo beretik Ikus entzunezkoaren Lege bat onartzea izango litzateke (honako auziei egin lieke aurre legeak: edukiak, deontologia, kuotak, barne ekoizpenaren programazioa, berezko musika eta ikus entzunezkoaren gutxienekoak programazioan...), eta, bide batez, legearen aplikazioa gordeko lukeen Ikus entzunezkoaren Euskal Batzorde independentea abian jartzea. Auziaren konplexutasuna eta eragiten dituen interesak kontuan hartuta, legegintzaldi honetan halakorikonartzea oso zaila bada ere, hurrengorako prest utzi litzateke.
2005
‎Esan nahi baita, ikus entzunezkoei buruzko kultura euskaraz garatu dute —edo okerrenean, euskaraz ere garatu dute—, eta, apriori, gure ustez, ez dute zertan aurreiritzirik izan euskarazko bikoizketaren kalitatea zalantzan jartzeko. (Aurreko belaunaldiko ikus entzuleek gaztelaniazko bikoizketa zalantzan jarri ez zuten bezala, bide batez esanda).
‎Gutxiz gehienetan autore baten antologoa, liburupre statzailea, liburu baten hitzaurregilea saiatzen da alde onaknaba rmentzen eginahalean, eta ez hain onak iruditzen zaizkionak, estalian utz ditzake hainbat kalkulu tarteko; bestelako paradigma bakarretakoa gurean Ramon Saizarbitoria dugu Celineren Gauaren muturrerainoko bidaiarenhitzaurrean: idazle frantsesaren alde antipatikoak bistaratzen dizkigu gupidarik gabe, hark erakutsi zuen gupidagabezia beraz —" Celinen idazteko grina, literaturaren parnasoa irabazteko desioa eta konfiantza, miresgarriak dira, eta bere miseria personalaren parekoak seguruenik" —, haren antisemitismoa, batez ere, eta bide batez idazleez, batez ere eleberrigileez, bere esperientziaren berri emana diW Pako Sudupe euskara irakaslea da eta Euskal Filologian lizentziaduna. gu direla urte batzuk: " Nik dakidanez, diferentzialki narziso, berekoi, histeriko, bekaizti gehiago aurki daiteke gremio horretan biztanlego orokorrean baino".
‎" Nik idazten dut gustatzen zaidalako eta bide batez euskarari laguntzen diodalako" ekiteko denbora gehiago gelditzen zitzaidan. Nik neure bizitzan ez dut denborarik galdu.
‎Nik ez daukat horrelako filosofia sakonik eman beharrik. Nik idazten dut gustatzen zaidalako eta bide batez euskarari laguntzen diodalako. Kirola egitean bezala.
‎Zinez ederrak. Eta, bide batez esanda, eta hau ere garbi esan beharra dago, errazago izango zuen Eusko Jaurlaritzaren sariren bat eskuratzea, edo Euskadiko Kutxarena, etab.
‎Ni euskal idazlea naiz dirua irabaztea, edo diru asko irabaztea, behintzat, ez delako inoiz lehentasuna izan nire bizitzan. Idazteko denbora sakratutzat sentitzen nuen bakoitzean gero eta gehiago kostatzen zitzaidan denbora hori beste norbaitentzako lana egiten sakrifikatzea, eta inork ezer segururik eskaintzen ez zidan bide bati ekin nion.
2006
‎Errepublikaren aldean borrokatu ziren guztiak. Baina, bide batez, arrisku" gorri" rik izateko susmorik merezi ez zuten hainbat erakunderekin ere grinatu ziren: abesbatzak, medikuntza alternatiboko kontsultategiak, antzerki talde amateurrak, elkarte kulturalak.
‎Duinduko da kritikaren (eta literatur eztabaida, bide batez) ofizioa berez esker txarrekoa?
‎" Gastuak nire kontu" esan ondoren hitza benetan betetzeko, gauzak behar bezala egiteko, bide bat errenta aitorpenaren kitapena erabiltzea da. Azken batean, gure diruak agintarien eskuetan jartzen baditugu (beste erremediorik ez badugu ere), agintari horiek ahalik eta hoberen banatuko dituztela uste dugulako da, ala ez?
‎Azken batean, gure diruak agintarien eskuetan jartzen baditugu (beste erremediorik ez badugu ere), agintari horiek ahalik eta hoberen banatuko dituztela uste dugulako da, ala ez? Eskuzabala izanik, liburuak erosteko txekeak ere eskain ditzakete, beste bide bat da.
‎Izan ere, autodeterminazio eskubideak herritarren parte hartzea sustatzen du, eta hori onuragarritzat jo behar da, edozein ikuspuntutik begiratuta ere. Autodeterminazio eskubidea onartzeak ireki egiten du proiektu politiko guztien gaineko eztabaida demokratikoa eta, bide batez, luzaroan usteltzen utzita zeuden gatazkak konpontze bidean jar ditzake.
‎Bide honetatik aurkitu ahal izango dugu, agian, goi ikasketxe hauetan bizirik irauteko unibersidade mailako formula; eta, bide batez, biarko euskal unibersidadeari ohinarriak ezarri genezaizkioke; ohinarri hauek, noski, goi mailako ikasketak euskeraz emateko gizonak prestatzea izango lirake.
‎Nik uste dut askoz ere hurbilago nagoela literatura eskisitotik, eta horretaz ere aspertua nago. Ertzeko bide bat bilatu nahi dut bi mutur horien artean.
‎Sanz eta Fraga, Fraga eta Sanz, biak ere kultu eta fin. Euskararen inguruko perla bana eskaini digute jaun txit goren horiek, bide batez, gogoraraziz, gauzak aldatu egiten direla... baina ez hainbeste.
2007
‎Bateratasun horren ideia eta asmoa erabakigarriak gertatuko ziren berehala, aldizkariaren nortasuna definitu, hedapen soziala segurtatu eta hizkuntzaren batasunean ere eragile izateko. Gainera, ekimen hau laster eredugarri eta eragile gertatu zen Ikastetxe eliztarretako euskaltzale taldeentzat45, euskal lanetan zebiltzan onenei (edo ausartenei) gizarte osorako plaza zabalago bat eskaintzean, bide batez Etxe bakoitzeko kultur ekimen euskaltzaleak zuzenetsi eta bideratzen lagundu baitzuen Ordena edo Kongregazio bakoitzean.
‎Estatu Batuak ziren produktore nagusia, noski, munduko produkzio osoaren herena ekoizten zutelako; ondorengo bietako bakoitzak, Venezuela eta Sobiet Batasunak, ez zuen haren erdia merkaturatzen; eta herrialde arabiar guztiak, orduan oraindik Erresuma Batuaren eskuetan zegoen Kuwait buru zutela, denen artean, ez ziren Amerikako erraldoiaren produkzioaren pareraino iristen. Ez da harritzekoa, bide batez, munduko autoen erdia Estatu Batuetan ekoitzia izatea sasoi hartan. Antzeko zifrak aurki ditzakegu beste hainbat arlotan:
‎Berrogeita hamar urte geroago, zaila da gogoetarekin bat ez etortzea. Baina aldi berean, zaila da, Hungariatik kanpo behintzat, gertaera haien nondik norakoa gogoan duen ez espezialistarik aurkitzea eta, bide batez, Matias Rakosi, Imre Nagy, Erno Gero, Janos Kadar eta gainerakoen izenak gogoratzen dituen europarrekin topo egitea. N. Khrustxev, K. Voroshilov, J. Andropov eta I. Konev enak ere historiaren hautsak estalita dauden bezalatsu.
‎Agiritegi zerbitzuei eta bertako fondoen inbentarioei buruzko informazio sistema da Badator. Zerbitzu honen bitartez, agiritegia osatzen duten fondoen inbentarioen on line kontsultak egin daitezke, baita Euskadiri buruzkoak ere, eta bide batez, horri guztiari buruzko dokumentazioa erabilgarri geratzen da.
2008
‎Azkenik, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, erabili, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte eragile eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie. Jada ‘Euskaraz bai’ esan duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, eta bide batez, gizarte osoa aldekotasuna adieraztetik euskara egitera pasatzera animatu nahi du, 2009an abiatuko baita ‘euskaraz bai’ egiteko garaia. Era berean, oraindik atxikimendua egin ez dutenek eta hala egin nahi dutenek —enpresa zein norbanakoek— Kontseiluaren webgunean egin dezakete hori, hain zuzen www.kontseilua.org/euskarazbai orrian.
2009
‎Horren ondoan badut beste bide bat, fidagarria hau ere: liburutegiak, bereziki Gipuzkoako Aldundiko Koldo Mitxelena, Donostiako Udal Liburutegia eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala:
‎— Espektakuluaren kulturaren garaia da hau. Gaur mundu guztiak izan nahi du protagonista, denek nahi dute erakutsi zer dakiten egiten, eta bide batez, arrakasta izan. Horra hor MySpace edo Youtube:
‎Eta ziurtasun hori lanean jarraitzeko beharrezkoa da. Ez badiozu ematen ikerlariari bide bat idazteko, ez du idatziko. Apaiz berri nintzela Ekintza Katolikoan hazi eta hezi nintzen.
‎Eta hor profesional onak ezagutu ditugu, ezagutzen ari gara. Bertso programak, literatura saioak, musika emanaldiak, artea, bidaia, teknologia berriak, elkarrizketa sakonak... badago bide bat urratu beharrekoa. Telebistak eta sareak bat egiten duten lekuan, bai, mendeak eta segundoak gurutzatzen diren leku horretan, tokia du gure hizkuntzak eta kulturak.
‎Bide berri bat lagunok. Agintariek eta kudeatzaile teknokratek ohituta ez gauzkaten bide bat, aitzindaria izan daitekeena, berandu egin orduko. Eta hor zer ikasi asko eskainiko dugu.
‎Ez literatur sariak bere orokorrean soilik, berari emandako sariak baizik. Eta, bide batez, horrekin batera, sari haietan parte hartu izandako guztiak.
2010
‎Eta hori da, baita ere, Potter-ek 1988an deskribatutako Bioetikaren arloa, denei ailegatuko zaien giza biziraupen baliagarria lortzeko helburua duen etika medikoaren eta etika ekologikoaren arteko zubiaren papera egiten duen diziplina anitzeko ezagutza, osasunaren aldaketa globalarentzat bide bat eskaintzen duena bost aldaketa transformatiboen bitartez: egoera mental global baten garapena; epe luzera begira auto interesaren promozioa; globalizazioaz eta elkartasunaz baikortasunaren eta ezkortasunaren arteko orekaren bilaketa; ahalmenen indartzea; eta osasunari bidea irekiko dioten ondasun publiko globalen produkzioaren gorakada70 Herri aberats eta pobreen arteko elkartasuna da gogoz hartu behar den oinarrizko baliorik garrantzitsuena osasun desberdintasun globalak gutxiagotzen ahaleginduko den ezinbesteko aldaketa paradigmatikoa egia bihur dadin.
‎Solasaldi atseginean zaudela solaskideak irakurri ez duzun liburu baten inguruan hasten direnean: A) Liburuari begirada bizkorra eman (batzuetan honetarako betarik ez dago) eta agerikoak komentatzea bide bat izan litekeela dio. Arrunkeriak.
‎B k, ordea, ez du zirrikiturik utzi bere sendotasunean. Batean eta hurrengoan ere esaten du, bide batetik doa bizitza, bestetik sormen lana. Nik zalantzak ditut.
‎Belaunaldi honek lortu ditu hainbat garrantzizko gauza. Bat, hizkuntza nazionalaren batasunerako bide bat, corpusaren aldetik. Bi, lortu du, inon gutxitan bezala, gizarteak hori onartzea, denbora laburrean eta diziplina handiz.
2011
‎Kasu honetan, gainera, eragin gehiegizkoa izan du inplikatutako bi pertsonen desberdintasun sozial eta ekonomikoak, eta Diallo Nafissatou Sofitel hoteleko garbitzailea prentsan gezurtitzat hartua izan da lehen momentutik. Bortxatutako emakume askok pairatu behar duten egoera, bide batez.
‎Irakurle amorratua da bera eta maiz egiten ditugu horrelako topaldiak. Sartu eta berehala banatu ziren gure bideak, berak sakelako liburuen txokora jo baitzuen( bide batez esanda, gero eta handiagoa dena). Azaldu zidanez, merkeagoak dira (of course), baina berak erosotasunagatik egiten du.
‎Joseba Sarrionandiaren kasuan, aldiz, liburu mardula kaleraturik zegoen jada, eta Euskadi Sarien epaimahaiak bere ekarpena hobetsi du. Gobernuak, berriz, Sarrik irabazi arren ordaindu nahi ez ziola zioen, eta diru saria bereganatu zuen horretarako inolako ebazpen judizialik izan gabe, Montesquieuk irudikatu zuen botere banaketari muzin eginez, eta, bide batez, beraiek ezarritako sarien araudiari berari iruzur eginez. Eusko Jaurlaritza, kultur arloan ere, lotsagarri geratu da.
2012
‎Ekainaren 25eko gutunean zioenez, Memmiren liburuaren laurdena edo itzulita zeukan. Beste asmoak airean zeuden artean; bide batez edo, kezkatuta galdetu zuen Anaitasuna aldizkariari buruz —hainbat gorabeheren ondoren, horren zuzendaritza Joseba Intxaustik berak hartua baitzuen— Eta tartean iragarri zion Euskara batua zertan den bukatua zuela eta laster Irakur Sail argitaletxeak argitaratuko ziola. Baina ez zeuden nonbait oso ondo lotuta liburu horren argitalpenarekikoak, zeren eta handik hilabetera Jakini eskaini zion berori argitaratzea, gehiegi atzeratua zuela hitz emana zuenak eta.
‎Ez hain polemikoa, baina eztabaidarakoa izan zen Txillardegiren bigarren idazlana ere Jakin aldizkarian. ...zuen Orixek, ez aldizkarian bertan, horren" geigarri" moduan atera ohi zuten Yakintxo orrian baino (5 zenb., 5 or.). Nobelaren literatur balioak kritikatzeko ez, baina bertako pentsaera salatu eta gaitzesteko atera zitzaion Orixe —" Barrenak ez dit agintzen ixillik egotea, liburu onek gaurko gazte jendearen artean egin dezaken kaltearengatik", hasi zuen idatzia—, eta, bide batez edo, bertako euskarari buruzko ohar kritikoren batzuk jaulkitzeko. Jasotako astindu beroa eta guzti, esker ona agertuz eta adeitsu erantzun zion Txillardegik Orixeri —" Gogaide ez, baiña bai adiskide (Orixe jaunari, begiramenduz eta adiskide antzera)" (14 zenb., 52 or.) —, hainbat puntutan bere iritziak argi berretsiz, hala ere, bai euskarari buruz eta bai liburuaren gaiari buruz.
‎Michel Foucaultek argi eta garbi adierazten digu aipatu berri diren kontzeptu horiek guztiak, naturalak eta sortzezkoak izatetik urrun, geuk ekoizten ditugula, boteretsuek kontrola mantentzeko erabil ditzaten onartuz eta, bide batez, ahalbidetuz. Hauxe litzateke, hain zuzen ere, erlatibismoan txertatutako jarrera postmodernoaren leloa:
‎Etengabe ari da iritziz aldatzen, ahotsen aginduei jarraiki; esate baterako, Asier eta Marisa hil eta berehala bere burua haien gorpuen gainean etzanda aurkitzen du, hilik daudelako negar bizian. Kontraesankorra da ere, eta bide batez aldez aurretik ikusezina, liburuko azken kapituluan hartzen duen rol sozial botereduna. Ordura arte patuaren menpe, erabat inkontzienteki aritu dela badirudi ere (hilketen kontuan eta), oraingoan oso kontziente antzematen zaio gizon zurien arropak janzten.
‎Zoritxarrez, gaurko errezetek beste bide bat daramate. Buru belarri sarturik gaude murrizketen olinpiada zentzugabe horretako lehian.
‎Artikulu zorrotza eta ironiaz betetakoa da. Paris, eta Frantzia bide batez, kritikatzen dira. 1911n Frantziako Zientzien Akademiak ez zuen Marie Curie akademiko moduan onartu emakumea zelako.
2013
‎Beste bide batetik ekin zion orduan Txillardegik. Literatura hizkerak kezkatzen zuen, proposamena egina zuen zein punturen gainean lortu behar ziren adostasunak.
‎Krisiak zeharkatutako planetan haserrea eta sumina dira nagusi, politikariekiko eta oro har kontu publikoen gidariekiko desafekzioa nabarmena da, haien beldurra eta ezinegona bezain nabarmena, bide batez esanda. Logika orok esaten du orain dela bi urte zenbait arabiar herrialdetan sortutako eztanda sozialek edonon piztu dutela, baina batez ere Europan eta Mendebaldean, non populazioaren mobilizatzeko errepertorioa historikoki oso finkatuta dagoen, non gizarte mugimenduek oraindik sekulako indarra gordetzen duten, non iraultzarako eta aldaketarako kultura politikoa erabat errotuta dagoen.
‎Paradoxa horrek zabaltzen dituen kritikarako ateak postmodernitateko pentsalariek zeharkatzen dituzte. Arrazoimena oso ahula da, eta askapen bide batean sartu beharrean, sarri askotan, arrazoimen gaitasun horrekin, giza holokaustoan, aldats behera abiatzen da gizadia. Testuinguru horretan, postmodernitatearen aroa zabaltzean, subjektuaren krisia eta subjektibitatearen zabalpena nabarmentzearekin batera, emozioak eta sentimenduak nagusitzen dira.
‎Kantoietako kale eta plazak, moila eta itsasoa, familiako denda, bizartegia eta izkinako gozotegia... Mundu oso bat kabitzen da Kantoietako mugen barruan, haur zein zahar, haientzat ezagutzen duten mundu bakarra baita, bere berea dutena, bide batez esanda. Kanpoko berri eta gatazkak irrati zahar batetik irteten diren zurrumurru urrunak baino ez dira han etxeko txikienentzat.
‎Liburuan kapitulu oso bat, hamabosgarrena, eskaintzen zaio txurreroaren fusilamenduaren espektakulu makabroari. Irakurlearen indiferentziaren aurkako antidotoa suertatzen dena, bide batez. Martiña arduratzen da egun horretan frontoian jazotakoa narratzeaz.
‎in vitro ernalketarekin hasi eta alokairuzko amekin bukatu— bi jarduera horiek kontzeptualki banatzen lagundu duten arte. Marvin Harris antropologoak esaten duen moduan, jaiotzen bultzatzaile edo natalista izan diren kulturek tolerantzia gutxiago izan dute ugalketara begira ez dauden olgeta sexualekin —jarduera homosexualak, onanismoa deiturikoa... —, eta askotan zigortu eta baztertu dituzte halakoak; horren natalista ez diren kulturetan tolerantzia handiagoa egon daiteke horietarako eta, bide batez, diferentea den beste kontu baterako: horregatik ere, literatura antropologikoan badago kasu bakan batzuetan hirugarren sexua onartu duten kulturen berri.
‎Bizkaian, aldiz, antzeko bide bat jarriko dute martxan, Aldundiak Kultur Txartela sortu baitu, kultur produktuen erosketa bultzatzeko.
‎Eta gogoa nuen esateko, esperantza piztu baitit gure historia gertukoaren kontakizuna adostuko dugun eguna ez dagoela urrun. Esan dezadan, bide batez, sinistuta nagoela euskal narratibak paper garrantzitsua jokatu behar duela eginkizun horretan.
‎Hau kultur tartea omen baita eta, bizierak kultura baldintzatzen duela uste arren, aurtengo kultur uztaz arituko naiz zentzu hertsian. Hau da, komunikabideen orriotan aipatu ohi diren kultur notiziak hartuko ditut hizpide, eta, bide batez, haietaz probestuko naiz 2013 urtean euskal kulturan suertatu denaz gogoeta pertsonala egin ahal izateko.
‎Ene ustez, Donostian behinik behin, teoria guztiei aukera eman zaie, eta esan dezagun, bide batez, errelatuaren bidean jarrera horixe dela hartu beharrekoa. Hau da, Ramon Saizarbitoriak Martutene eleberriagatik Euskadi Literatura Saria jaso zuenez, bere kontakizunak errelatuaren arloan" kontsentsua" posible zela erakusten zuelako ustearen aurka, nik ez dut uste gure narratiba historikoan inolako ikuspegi bateratua behar denik, diskurtso guztiak azaltzeko aukera berdintasuna baizik.
2014
‎Baina horrelako lurrikara bat behar genuke Iparraldeko kultur sorkuntzaz gehiago jakiteko. Ikasteko eta bide batez horiekin gehiago gozatzeko, eta aldrebes.
‎Hautu bat baita egun izen berriak sortzeko Erdi Aroko dokumentazioa aintzat hartu eta garaiko genero harremanek baldintzatutako izen maskulinoen generiko orokor izaera iraunaraztea, eta emakume izenak haietatik eratortzea eranskin edo luzakin gisa. Lagarderi jarraiki, hautu bat, ez hizkuntzak berak behartutako bide bat.
‎Horretan saiatuko gara atal honetan, euskal izendegiko izenen oinarrian zein metafora dauden ikusten, uste baitut ariketa horren bidez izendegiaren sorburuan dagoen komunitatearen mundu ikuskera atzeman dezakegula, kasu honetan genero identitateei dagokienez arestian aipatutako Burkek eta Azurmendik marraztutako ildotik. Dagoeneko urratu dugu bide bat, aztertu dugu genero mozioaren bidez gizon izenetatik emakume izenak sortzeko hautuaren oinarrian zein genero irudi dauden: funtsean, gizona guztiaren ardatz gisa hartzea, eta, ondorioz, emakumea haren eratorri.
‎Euskal argazkigintza sustatzeko modu bat da Tako; egurrezko tako batean, 20x20ko neurrietan, inprimatzen dira bertako sortzaileen argazkiak, erakusgai jarri eta bide batez saldu, 30 eurotan. Donostiako dendaren azpiko espazioan dago Tako erakusketa.
‎Guk (zuk, nik neuk eta beste askok, gehienek segurki) euskera piztu nahi dugu, eta gure eginkizuna bihotz bihotzez hartu dugu. Beste batzuk, berriz, gure Elkartean sartzea beren politika indartzeko bide bat besterik ez dute ikusten: edo harrotzeko aitzekia bat.
‎2 Euskal itzez eta sufijoez baliaturik, itz berriak eratu, euskeraren sena aldrebestu gabe. Auxe izan da ere Orixe’ren beste bide bat, eta bestea baño seguragoa iruditzen zait, euskeratik beretik irten gabe, itz asko sor diteke. Baña sortutako itz oiek adiera edo sentidu berezirik ez ba dute, eta geienak onartuta, ez dugu ezer aurreratu.
‎‘Igarobide’, gonbazio baterako, ez da, nerekiko, ‘metodo de paso’ besterik. Ez da ‘pasaporte’ bakarrik; berdin uler diteke, nik uste ‘zubi’, ‘zulo’, edo beste zenbait gauza, toki batetik bestera pasatzeko bide bat ba dira.
‎3 Erderatiko itzak. Ona beste bide bat; eta, egia esan, iruetan segurena. Zer ajola guri itz kultoen jatorria?
‎Memoria ez baita bide bakarra, baina bada bide bat.
‎Hori ere ez da bide bakarra izango agian, baina bide bat da. •
2015
‎1957a izango zen, eta gure etxean neska bat zegoen euskara ikasten, Jose Mari Benito del Valleren, eta hori han ezagutu nuen. Fraidetzatik atera eta hilabete batzuetara, Jose Marik bidalita edo beste bide batetik, Arantzazutik ere asko ibiltzen baitzen, Imanol Lazpiur eibartarra etorri zitzaidan, herriaren borrokan parte hartu nahi nuen galdetu, eta ogibide bat eskaini zidan. Ogibidea etxez etxe liburuak saltzea zen.
‎(Ohartxo bat, bide batez, gauzak apur bat sinplifikatuz bada ere: behin eta berriro espiritua aipatzen ari gara.
‎Eta han eta hemen ziur naiz bestelako datu makrokuantitatiboak plazaratu direla azken aste eta hilabeteotan. Euskal makrosoziolinguistikaren makina elikatzeko beste datu mordo bat (eta, bide batez, iritzi eta analisi mordoa paperezko eta sareko komunikabideetan).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia