Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 198

2000
‎Tailer horren kargu egitera joan zen gure aitona Madrilera. Hari horri jarraituz bide batez, urte mordoa geroago, ni Carabanchelen preso nengoela, osaba Jesusen semea, neure lehengusua alegia, bisita egitera etorri zitzaidan bere alaba txikiarekin. Halaxe esan zidan:
‎Mundu bat ikusi nuen han, ikusterik uste ez nuen jendea. Paisanozko txakur pila bat ere bai, bide batez; liskar batzuk sortu zituzten txakurrek elizkizunaren ondoren, korrikaldiak izan ziren. Jende heldua ikusi nuen hiletetan, gerran ibilitakoak izango ziren asko.
‎Haur baten marrazkia zen: baserri bat, bide bat eta zuhaitz bat baserriaren aurrean, mendiak atzealdean... " Txorakeriak!", esan nuen neure artean.
‎Angiozarren geratu gabe, zuzenean egin nuen behera, Bergara aldera. Beste bide bat bazen arren, basoan zehar, nahiago izan nuen errepidetik jaitsi, bide zuzenaren bila duda mudatan ibili beharrik ez izatearren. Espaloirik gabeko bideetan, oinezkoak diosala zor dio parean edo inguruan egokitzen zaion oinezkoari; gizalegeak hala agintzen du.
‎– Egokia da, bai, hori be gogoratzea. Eta, bide batez esanda, Arantxa Iturbe eta Luis Haranburu Altuna be ez doguz urrinekoak.
‎Ez nuen benetan sinesten gizon hura Lauaxeta zenik, baina atsegingarria zitzaidan Lauaxetaren antzeko gizon hark bereari eusten ziola ikustea. Nora eraman nintzakeen ez nekien bide batean sartua sentitzeak kilikatu egiten zidan barrena, ilusioa pizten zidan. Pozik nengoen.
‎Hilarrietako harrietan idatziak oso bestelakoak iruditzen zitzaizkidan pertsonen izen deiturak, ilunagoak eta tristeagoak, gaixoagoak eta ahulagoak, xahutuak, umelduak, harrokeriaren arrastorik gabeak, eskuragarriak, gertukoak guztiz. Hilerrietatik aparte ere, mendiko bide baten bazterrean hilarri bat agertuz gero, pausoak gelditu eta errespetu handiz begira geratuko nintzaion, hura han jarri zutenei saminean eta hilarenganako maitasunean lagundu nahirik bezala.
‎Beroki gorri marrazkiekiko batez jantzita, haurra makila arrunt bat zupatzen, murtxikatzen ari zen. Bere begi kuriosoez Xani begira zegoela, Xanek moflete potoloan atximurka txiki bat egin, eskutxoa heldu zion; bide batez eta zenbait segundoz, bere umetxoari ama harrotasunez begiratzen zion emakume argalari soinekoa, bularren aldean, pixka bat ukituz. Ez zen detaile hartaz agian emakume argala ohartu, alabaina pasiloaz bestaldetik emakume sendoa berari, edo haurrari, bederen eszenari begira zegoen; txeraz, baiki, errezelo pixka batekin ere bai, menturaz, ordea.
‎Xanek aurrean ezaguna zuen bide bat, ezagunak zituen etxe batzuk ikusi zituen. Hala ere, etxe haiek beren tokian ez zirela, lekuz aldatu zituztela zirudien.
2001
‎Hiru katarrak nire bila atera ziren (ni bertan nengoela ez zekiten, gizajoak). Emakumeak" prozesua zertan den ikustera eta, bide batez, derbirako sarreren bila" zihoalako esaldi generikoa esanda alde egin zuen.
‎Arantzazun lurreratu zen, noiz eta frantziskotarrak bertara heldu zirenetik 500 urte betetzen ziren urtean. Arantzazu... euskal orubea eskuzabal ureztatzera etorririko hainbat jario emankorren iturburua, eta, bide batez esan dezadan, apaltasunez maskaraturiko harrokeria pittin batez, nire sorlekua. Bestalde, B berde berdea zen, beti beti beti esan izan diguten bezala, eta, hori gutxi izanik pixka bat gehiago lagundu nahiko baligu legez, E.T.ren peto petoa zen, haren bikia zirudien.
‎Familia bat ageri zen maletaz karga karga eginda. Neuk ere beste bide bat hartu izan banu familia-buru nintekeen. Ume tropa bat ibiliko zitzaidan aitatxo, aitatxo deika eta neu eredu izango nintzaien seguruenera.
‎Jokini (eta bide batez neuri ere) gertatutakoa kontatu nion.
‎Bi helburu zitunan nagusiki: alde batetik ni beldurraraztea eta bestetik kasua nahastea; baita ere, bide batez, bera ere han zegoenez, edozein erru susmorik berarengandik uxatzea. Beste hainbeste esan liteken berak jasandako ustezko miaketa eta jarraipenaz ere:
2003
‎Benetan esan izan ez balitu bezala. Bera ez den baten batenak balira bezala eta, bide batez, bere aurpegiari ere erreparatu dio aspaldiko partez: betiko lukainka traza daukak, Damian, esan dio bere buruari.
‎–Ba bide batez paperik gabeko beste arrain batzuk ere enbarkatzen direla, eta ez edonolakoak, arranoa!
‎jakinduria lortzeko bide bat,
2004
bide bat markatu
‎" ‘Hementxe, arrebaren etxera noak eta, bide batez, karneta kadukatu zaidala esan zidatek eta, foto batzuk ateratzeko zain.’ ‘A, ’ nik, eta: ‘Fotoak? ’ begiratu diat inguruan, eta:
2005
‎Hamar soldaduko herroka meharra, desertuan doi doia seinalatu bide batetik zihoan. Trapu zaharrez jantzirik ziren eta armak zein zakuan metatu puskak zamatzen zitzaizkien soin gainean.
‎Alabaina, ezerk ez zuen adierazten hori horrela zenik, ez behintzat atarian idatzitako ezerk. Lokatzaz betetako oinezko bide batean behera, ibairaino bertaraino jaitsi beharra zegoen hara iristeko, eta istant batez pentsatu nuen hura ezin zitekeela inoiz errota aberatsa izan. Bide estu haietan ez zela ibiltzen ahal kargatutako gurdirik, uztartutako idi paperik.
‎– Eta bide batez sasikume horien egoitza sozialari su emango diogu.
2006
‎nire euskaltasuna bide bat da
‎Bilera gelan Nemok desinfekzioaz eta bestez teoria zerbait irakasten zigun bitartean, Meltxorren behako lo trabeskakoa, guztion asperra... Soilik Anselmo zegoen iratzarririk, kexu zen bide batez berdurak gehiegi egosten dizkiolako amak.
‎– Ekarri zigarroa, keak begi eder horiek itxiarazten dizkizu –Bibik ezpainetatik kendu zion zigarroa, astiro, suabe... bide batez laztandu nahi balu bezala.
‎Aitak erretreta hartu zuen, bizimodua gutxi gorabehera konponduta zeukaten, eta beren ilobak nola hazten ziren ikustea beste zereginik ez zuten. Tira, hitz egiteko modu bat da, aitak segitzen baitzuen beti zer edo zerekin, baina beste modu batez, urrutiagotik bezala, bareago bezala, hainbeste inporta ez balitzaio bezala, agian hainbeste sinetsiko ez balu bezala, baina sinesmenarekin eta garaitzearekin eta amorruarekin eta ideologiarekin zerikusirik ez zuen beste indar batek bultzatuta bezala, beste horiek denak baino ahulagoa ez zena, bide batez esanda. Elkartasuna?
‎Ipuina sinetsi ez sinetsi, hantxe nuen errepidea, nik dakidala lakuen arteko lotura ziur bakarra. Gasolina hartzeko lotu, bide batez ura eta jateko zerbait ere erosi eta errepidean sartu nintzen. Nire sport itxuraz dotorean baina izatez merkean.
‎– Izokina arrantzatzen diat, hara eta hona ibiliz, eta bide batez nire herrietan aditzen ditudan ipuinak gordetzen ditiat.
‎Gu biok argazkia ateratzeko eskatu diogu inguruan dabilen bati. Egin egin digu, eta bide batez txanponen zergatiaz galdetu digu. Xentimoak dira, ez besterik.
‎Orduan nik uste nuen negozioa ondo zihoala, bideoshoparen hain gertuan tailerra, hiriko denek ezagutu behar zutela ematen zidan. Eta ziurrenik halaxe zen, hirian denek ezagutu behar zuten bideoshop hura, eta bide batez tailerra, eta negozioa ondo zebilen. Bezerorik behintzat ez zuten falta.
‎nik ez nuke bide batez ez erdibidez eginen bidea
2007
‎Halaxe, ibili ginen hara eta hona, korritu genituen herriak eta lekuak, ikusi genuen arte Villanubla hau, itxita eta salgai zegoela zioen afixa bat zuela kristalean zintzilik. Munduko lekurik goibelena bazirudien ere, hementxe dauka Josetxok etxea harrezkeroztik, hementxe lanbidea eta bizimodu osoa, eta neuk ere, bide batez, hementxe dut atertu nahi ez duenerako aterpea. Lehen noizean behin bakarrik etortzen banintzen neure ibileretatik, aitortuko dizut gero eta etxezuloago bihurtuta nagoela zahartu naizenetik, ezen zerbaitek behartzen badu gizona ibiltaritza uztera, horixe baita, mon ami, mokorra hautsi, lurrera erori, eta handik jaikitzeko gauza ez dela jakitearen beldurrak.
‎– Ekarri Coca Cola bat bide batez.
‎Nagusi txikia urrundu denean, alboan dituen lankideekin hitz egiten hasi da Rafa. Bulegoko guztiekin egon ondoren, nire alboan dauden bi lankiderengana etorri da eta, bide batez, niri ere hitz egin dit. Ez da gutxi, ikusezina bainaiz gehienetan.
‎Gazteak ustelkeriari buruzko informazioa eskaintzen zion etengabe. Bere probetxurako erabil zezan nahi zuen eta, bide batez, egindako ofentsa barka ziezaion.
‎– Azken orduko burutazio bat izan da –azaldu zien Anderrek– Iñakiri galdetzeko astia besterik ez dut izan. Tira, ezustekoa eman nahi genion Kepari, eta bide batez zuei. Orain egitea baino ezusteko handiagorik, ezta?
‎Pilotariak etorri zitzaizkion gogora, partidaren beroan, non zeuden ere jakin gabe, elkarren artean euskaraz solasten. Garai hartan irabazleak txapela jantziko zuen Kuban... eta Migelek Obispo karrikako alkatearekin oroitu bertze erremediorik ez zuen izan eta, bide batez, Ainhoari ere egin zion tartetxoa, zeren...
‎Nahiago zukeen gerrari buruzko kontuak entzun. Bizitza denborari probetxua ateratzea zela iritzita zegoen, eta narrazio erdi epiko bat josteko lagungarria izango zitzaion bide batez. Norarentzat, denborak bazuen esanahiren bat.
2009
‎Ikaslea zirikatu genuen, baina Egiaren Ordua esan zuen. Horrela aritu ginen, txandaka, baina ezer sortzen ez eta, aurrerago zerbait pentsatuko genuela askietsita, bigarren erabakia hartu genuen, ordura arte formalki erabaki gabe zegoena berretsiz bide batez, elkarren bizilekuen berri ez edukitzea alegia, Frantsesak gu non bizi ginen ezagutzen bazuen ere.
‎...aldean txikia zela, Parisen aldean ezdeusa zela, pospolo kaxa bat, baita Tolosaren aldean ere; txikia, hazi gabea, baina gustukoa zuela hiri hau; gustuko zuela akaso horregatik, gogoan har zitezkeelako kale izen guztiak, atsegin zituela tamaina hartako hiriak; eta ja bazuela, gainera, eginkizun zehatz bat, azkenean aurkitu zuela larrua salbatzearen ordaina, topatu zuela gerezien sasoira itzultzeko bide bat behingoz, bederatzi urte eta beste bederatziren ostean, ileak zuritu eta bideak ixten hasten diren sasoian.
‎Galeraren bide bat, orekaren estrategia,
bide bat egin dugu jada elkarrekin
2010
‎Finean, idatzita ez zeuden liburuak irakurtzen nituen. Plazera biderkatuz, bide batez. Gaztaroko garai zoriontsuena izan zen.
bide bat heriotzarantz, giltzarik eta obulurik barik.
‎Iraganera berriro itzultzeko aukera banu uste dut gauza bera erantzungo niokeela, baldarkeria gutxiagorekin, hori bai, dotorezia mantentze aldera. Jakina, maltzurki jokatu banu eta erantzun diplomatikoagoa eman banio, lortuko nuen gure artekoa hainbatean luzatzea eta, bide batez, proposatzen zidan bizitza erosoaz gozatzen jarraitzea –ez dakit oraindik kontatu dudan bere aitak Mallorcan inoiz erabiltzen ez zuen bigarren egoitza bat zeukala, piszina eta guzti– Baina ez zatekeen zintzoa nire benetako sentipenak mozorrotzea. Beraz, nire tolesgabetasunak salbatu ninduen gure harremana artifizialki iraunaraztetik eta gezurraren bide desohoragarrian sartzetik.
‎" Biak". Olabarriak" puf..." esan nahi zuen begirada bota zidan, nirekiko konplizitatea sortu nahian eta, bide batez, argi utziz bere lankideak gonbidatu zuela Katxalyn, ez berak. Olabarriak liburuaren alea eskuartean zerabilen, hizketan ari zen bitartean.
‎Aberastasunaren ikuskizuna lasaigarria zait, tarteka, baina oraingoan umore txarrez jarri nau. Auzune gotikoan afaldu eta hotelera joan naiz, biharko nire hitzalditxoa idazteko asmoz eta, bide batez, tentsio apur bat berreskuratzearren. Ez zait ezer atera eta azkenenean pay per view an film amerikar bat erosi behar izan dut logaleari itxaroteko.
‎Ez diguzu eskatu eta hemen gauzkazu. Zoaz agure horrengana eta esan barkatzeko, bide batez zeure buruari ere barkatuko diozu-eta.
‎Nire erreportajerako testuinguru paregabea eta mendekua iragartzeko oholtza miragarria. Eta bide batez, abuztuan itxitako Egin eta Egin Irratia ko kideei elkartasuna adierazi ahal izango nien. Zeren, ni bizi nintzen Euskal Herrian, zaila izaten zen boterearekiko amorrua apaltzea, bi egunetik behin, gutxienez, gorrotatzeko aitzakia berria asmatzen baitziguten.
‎Neurekoia izan banintz, beste guztia utzita heziko zintudan, bidelagun izango ginen luzaroan. Baina beste bide bat hautatu nuen. Zelan eta zergatik ulertzea gura nuke.
‎– Beste guztiak itxi eta ibiltzeko bide bakarra zabaldu diotela erantzungo dizu aitak, berez bakezalea dela, neu naizen gisakoa, behartu egin dutela borroka dadin, neu behartu ninduten eran. Ikasten baduzu, zabalik bide bat baino gehiago izango dituzula erantzungo dizu.
2011
‎– Eta bide batez burmuin bigundua xurgatu dizu.
‎Azken batean, geroz eta gehiago zeukan Bartzelonatik eta geroz eta gutxiago Bilbotik. Gure hiriko auzo txinatarra –han bizi ei zen antibiografoa– Bartzelonako auzo txinatar bilakatzeko borrokatzen ari zen eta, bide batez, desagertzeko, lehenago inoiz existitu ez balitz bezala, hots, egunetik egunera ezerezago eta auzo txinatar gutxiago izateko.
‎Takak nigana hurbiltzea erabaki zuen. Biluztu egin zuen bere burua nik hobeto ezagutzeko eta, bide batez, nahi zuen tokira ni eroan ahal izateko.
‎Bururatzetik baztertzerako tartean ez zidan eman astirik Aitorri esateko, zorionez. Ez zeukan zentzurik, bide batez edo genuelako, Durangora joatea Hondarribikoa izeko Margaritari kontatzera. Ez zeukan zentzurik, batez ere, amari baino lehenago Margaritari kontatzea.
‎– Baina Franco bizi zuan hi sartu hintzenean, Pedro... Beste bide bat aukera hezakeen.
‎Akojonatuta ez balego," pero usted no está ciego", barre egingo zuen Lazkanok, Sotoren zazpi dioptriako betaurreko botila ipurdiekikoak gogoan. Soto ere akojonatuta dago, baina dioptriei eta bere bista motzari buruzko txantxa egiteko tentazioari eutsiz, beste bide batetik erantzun dio, esaldia etxetik buruz ikasia balekar bezala.
2012
‎Bulegoko komunetan inor ez dabilela egiaztatu ondoren, Etxebe ispilu aurrean jarri da, Giza Baliabideetako Ibon K. nagusiaren presiotik ihesi (Asko falta al zaizu txostena bukatzeko?) eta, bide batez, kopetaren erdian hazi zaion sumendia lehertzeko. Bihotzak ia buelta eman dio komun bateko atea ireki denean.
‎batetik, Etxebe ordenagailuari lotuta, Ibon K. eta Josurengandik ihesi eta elkarrizketen txostena behin betiko amaitzearren, eta, bestetik, Herrera, aste osoko surf saioek ekarri dioten soseguaz gozatzeko asmoz. Eta, bide batez, gaur kalera irten izan balira erabiliko zuketen dirua ez dute gastatuko; gaur, behintzat, ez dute kontu korronte meharra are gehiago argalduko. Herrera inoiz ez da xahutzailea izan, ezta soldata dezentea izan duenean ere.
‎batetik, enpresatik informazioa lortzea: prebentziokoen paperak, erositako materialen fakturak, lan prozedurak, ekoizpenari buruzko datuak, eskuliburuak, ez dakit, informazioa emango digun edozein gauza; eta, bestetik, enpresan ibili diren langileen testigantzak behar ditugu, zer materialekin eta nola lan egiten zuten frogatzeko beste bide bat izan daitekeelako.
‎Gaur Josurekin egin du hitzordua. Nora propio iritsi da hamar minutu lehenago tabernara, inguruko inork entzungo ez dituen bazter batean hitz egiteko leku egokia hartzeko eta, bide batez, Josuk atea gurutzatzen duen momentutik arreta handiz aztertu ahal izateko. Nora harritu egin da Josuk hasieratik transmititu dion alaitasunarekin, ezer gertatu ez balitz bezala.
‎lanpostu ezberdinak, etxe aldaketak, umeak. Gainerako lagunen berri izateko ere baliatu nahi du Aingeruk abagunea, eta bide batez bisitan ez etortzeko zer aitzakia duten jakiteko:
‎Norak hogei urte inguru zitueneko hainbat pasarte gogoratu ditu bat batean eta, bide batez, mesfidantzaren baliagarritasuna goretsi du bere baitan, munduan bizitzeko ezinbestekoa delakoan, ingurukoei begiratzeko, Anderri, Josuri, Manueli so egiteko; baina ez du ezer erantzun nahi izan, taktikoki, bai baitaki dena bertan behera uztear daudela, mesfidantzatik harago jendearen animoa oso higatuta dagoela. Bai:
‎Kopeta zimurtu zuen aitak– Bihotzera doan arteria bat buxatuta daukazu. Ordezko bide bat sortuko dugu buxatuta duzun zatian, odola arazorik gabe iris dadin bihotzera. Ebakuntza oso ohikoa da.
‎– Horixe egingo dizute, aita. Bihotzera doan bide bat sasiak hartuta daukazu –poliki ebaki nituen hitzak– Ordezko bidea irekiko dizute.
‎Amari gaizki ikasitako sopas y sorber no puede ser ahalezko bihurtu du orain arte. Ohartua da aurrerantzean ezinezkoa izango dela, bere etorkizuna bide batetik edo bestetik eroango duen erabaki bat hartu behar duela: erabakia.
‎Iazko ikasleen manifestazioetan Donostiako Boulevardeko zirrara berritua, biderkatua, c’est comme chez nous, c’est comme chez nous, Renaud kantaria han urruti agertokian, nous sommes plus de cent mille eta gero eta gutxiago eta Denfert Rochereauko plazan berrehun eskas zer egiten duk hemen! ...le Prince n, La Sorbonne ondo ondoan, alferrik gabiltza oihartzun bila inguruko tabernetan, goizero garbitzen dituzte galtzadak ur txorrota bortitzez, greziar batean afalduko dugu edo couscous bat, hemen oso ona ematen dute, gaueko trena hartu aurretik Meskitara eramango zaituztet menda te bat hartzera, ezagutzen dut pasabide bat Panteoi ingurutik eta Lutèce ko zirku erromatarra erakutsiko dizuet bide batez.
‎– Je ne vais pas y aller par quatre chemins –esan dit hona iritsi naizenean, arropa batzuk poltsan besterik ez, artean honako bidea erraztu didan kontaktua aurrean zegoela, etxekoak horrela eskatuta, lekukoak behar balitu bezala etorkizuneko gaizki ulertuak saihesteko edota gaizki ulertuen iturburua argi uzteko, eta bide batez, zerbait ulertzen ez banuen itzultzaile lanak egin zitzan, nahiz eta nire frantsesak jadanik halakorik ez duen behar, etxeko jabeak orduan ez bazekien ere, edo agian kontaktuak esana zion frantsesa ondo menderatzen dudala, unibertsitatean ikasten ari naizela frogatzat, baina badaezpada ere, zuhurtasunez, ez da inoiz sobera izaten.
‎(Bogotan egiten zuen berbera, bide batez esanda).
2013
‎Nire ikasle batek tumorea izan zuen erretinan andereñoa nintzen denboran (beste datu bat, bide batez, umeen espontaneitateaz: " Zer gertatzen zaizu begian?" galdetzen zidaten.
‎Geroago deskubritu dut Henri, Bonaparteren karismak harrapatu eta haren armadan danbor jole izan nahi baina sukaldari izaniko nekazari gaztetxoa, Austerlitz inguruko estepa izoztuetan, bihotzaz aparte, begia galdu zuena. Jeanette Winterson da pertsonaia horren sortzailea (eta, bide batez esanda, honelako esaldi zuhurrak aurki litezke Pasioa izeneko bere nobelan: " Pasioa gustatzen zait niri, etsituen artean egotea gustatzen zait").
‎Durangarren errege nafarra urrun dabil, Afrikan, hangoen laguntza behar du. Laster Durango Bizkaiko kondearena izango da, eta Historian beste bide bat hartuko du. Mutikoa koskortzen denean berarekin eramaten hasiko da.
‎Hango ikuspegiak harriturik utzi du, harlauzaz egindako egiturak izpiritua baretzen dio istant batez. Han, behean, bide bat ikusi du, bide garrantzitsua iritzi dio, haraino helduko balitz... Eta zaldia suspertuz, beherantz lasterrean jarri du, gero eta lasterrago.
2014
‎Pailazo Hiltzaileak talde armatuaz hitz egin zion, bide batez taldera sartzeko gonbitea egiteko. Anttonek berehala erantzun zuen baietz, eta ereserkia ikasi zuen.
‎Kanbora iritsi zirenean, bide bazterrean geratu zen autobusa, eta haur guztiak hartxintxarrez betetako bide batetik joan ziren etxe handi zaharra zegoen tokiraino, izan zitekeena zaharrentzako egoitza, hotela edo beste zerbait, baina inola ere ez ikastola bat. Baina huraxe zen ikastola.
‎zizpen puntan han gaindi utzi behar genituen oraino gerlako lagunetarik anitz: Lurdeseko Ama Onari oldarra hasteko lasterka joan ginen beraz baina ez etsaiaren alanbreetan bide bat eginik: behin baino gehiagotan hurbiltzen zituzten seiehun kolpatu:
‎Justu oren horretan partitu dira su hegirat. ...sten dizkietela buruen gainerat, fiu fiu, ezker hegaleko pezoi urrunetan lehertzen direla 105eko obus batzuk arteka, bunba bunba, zerua ke ubera beltz batez urratzen dutela airetakoek arteka, rrruuu rrruuu, azantza horren guziaren pean, herrestaka, ahuspez, kilometro erdi batez, kilometro oso batez agian, hola aitzinatzen dira 49.eko gizonak lehen lerrorat, gizon batek herrestan joateari utzi eta, bide batez, hatsa hartzeari ere uzten diola arteka, Mizel Irigaraik utzi dion bezala. Ondotik pasatu zaio Filipe Luro, herrestan, ahuspez:
‎" Urdekume horri tiro eginen diot azkenean!". Herra horretan zerikusirik izanen du, baita ere, zorri alimaleko batzuk lotu zaizkiola Luro gaizoari, eta erreximendu gehienari bide batez. Zorri lodi eta handi batzuk, marra beltz bat dutenak bizkarrean, ausartak.
‎Azterketa eguneko bide bera egin zuen, eskailerak, geltokia, trena, unibertsitateko klaustroak. Beste bide bat ematen zuen ordea, argiagoa, hustuagoa. Ez zeraman karpetarik, arropa ere gutxiago, buruak ez zion gainezka egiten.
‎Trajea, jaka luzea, keinuak egiteko modua, ez zien oihukatu nahi, orrazkera, ibiltzeko modua bera ere. Tosuko etxera itzuli zen Irene beste bide batetik.
2015
‎Galdera gehiago ere mahairatu zituen Odile Moresek sarkasmotik hurbil zerabilen doinuaz. Onar ezazu zerorrek erreskatatu duzula shock egoera hartatik, nahi gabe beharbada, baina zeuk libratu duzula desorientaziotik eta, onar ezazu bide batez, plazera sentitu duzula bere begirada amultsuak jasotzean, mostradorean hurbildu zaizunean. Ez zion horrelakorik esan Odile Moresek, ez horrela behintzat.
‎Dena den, ohi bezala, badaezpada ere, garbiegi gera ez dadin, emendatuko du ezen" ezagutzen ditudan politikoak nobleago dira, orokorrean, ene lagun poetak, artistak eta intelektualak baino. Gehiago oraindik, tratatu ditudan pertsonen artean, intelektualak, artistak eta poetak dira makurrenetakoak eta, bide batez, beren buruaz iritzirik hoberena –ezin hobeagoa– izan ohi dutenak".
‎Auto bakarreko gizona izaki Martin. Autoekiko jarrera horrek, Kepari bide batez jakinarazi zionez, monogamiarako joera adierazten du.
‎Dena den, balirudike badela odol putzu orokorretik zein gizartearen ergelkeria hotzetik salbatzeko bide bat: maitasuna.
‎Alabaina, denak baratzezain hasiberriak, nehork ez du sekulakoa ateratzeko asmorik, galdetzen diogun gauza bakarra da zerbaixka eskaintzea, egin indarren truk. Denbora pasako aitzakia da eta mundu nahasi nahasgarritik ihes egitekoa, eta bide batez ekartzen du auzoko jende zenbaitekin trukatzea, bergizarteratzea hots, hostoak hazten begiratzeko tartea ukaiteaz gain, denbora iheskor aluarengatik libreago. Lurra, elkartasuna, indarra eta saria, abusatzea:
‎Bestalde iduriturik ere, gutxi gorabehera nondik zabiltzan dakizuno, den mendreneko xendra bide bat gelditzen deno, jenderik badeno zutaz arranguratzeko, ez zara galdua. Errealitatea eta pertzepzioen arteko distortsioak pairatzen dituzu.
‎Haren eremuetan daukak-eta dagoeneko hanka bat. Emazkiok eskumuinak nire partetik eta, bide batez, esaiok itzul diezaala bidean galdutako talentua.
‎Diruaren truke egingo dut. Eta, bide batez, artistaren jakingosea asetzeko.
‎Ez da inor ageri. Autobus baten gurpil arrastoak igartzen ditu asfaltozkoa ez den bide batean. Burua altxatzen du eta, aurrez aurre, autoen desguaze bat ikusten du.
‎BITOR: Enpresaren izen ona kakaztu eta, bide batez, Zack Vicenteren biharamuneko bahiketa lorrindu dezakete argazki horiek. Eskerrak Imazek sasoiz proposatu ninduen!
‎Atzo hatzekin seinalatu zizkidaten bideetan barrena abiatu gara ilundu orduko, eta une jakin batean, malda pikotzen hasi aurretik, elorriak eta sasiek erdi estalitako mendi bide bat hartu du Brunok, niri atzo oharkabean pasatu zitzaidana.
2016
‎Gero beste bide bat hartu zuen, eta klandestinitatean sartu zen. Damutu batek traizionatu zuen, ordea, baina berak ez zuen ahoa ireki; edo bai, baina bakarrik esateko, Bergamoko dialekto hutsean, bera preso politiko bat zela.
‎Arin ibili nahi zuen, haritza markatu eta Irubide jatetxean behar zuen Pete Domezain eta Luis itzultzen zirenerako, eta bide batez lehengusua abisatu. Pedrotxok ia egunero Zudairiko Irigoyen hostalean hartzen zuen kafea.
‎Maleta ebatsi zieten, baina hura irekitakoan egunkari paperak besterik ez zituzten aurkitu. Gendulainek eta Goñik ziria sartu dietelakoan daude guardia zibilak egunkariz betetako maletaren kontu horrekin, amu bat izan dela, eta beraz diruak mugako beste bide batetik iritsi direla Donibane Garazira.
‎Bai, bazegok bide bat
‎– Bai, baina bide batez denei demostratu genien oso ondo antolatuta gaudela edozeri aurre egiteko.
‎Parisen jendetza bildu zen elkartasuna adierazteko eta Francoren erregimena gaitzesteko. Euskaldunek eta, bide batez, antifrankismoak oro har lortu zuten diktaduran gertatzen ari zena nazioartean ezagutaraztea.
2017
‎Horretara etorri naiz. Eta bide batez zure berri jakiteko ere bai, jakina.
‎Tío Paco PCEko zinegotzia zen apenas ehun biztanleko udalerrian. Gaintxo batean, asfaltatu gabeko bide baten bi ertzetan hedaturiko etxebizitza koxkorren multzoa zen herria, paisaia menditsu eta lausotuan lurraren kontra zanpatua; zoruan hautsa, hormetan arrakalak eta inguruan pinudiak eta olibondoak zituena. Ekainetik irailera arte egon ginen entretenimendu handirik gabeko herrixka hartan.
‎– Tira, bide batez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bide bat hartu 10 (0,07)
bide bat esan 8 (0,05)
bide bat egin 5 (0,03)
bide bat zabaldu 3 (0,02)
bide bat baino 2 (0,01)
bide bat bera 2 (0,01)
bide bat ekin 2 (0,01)
bide bat erakutsi 2 (0,01)
bide bat ikusi 2 (0,01)
bide bat joan 2 (0,01)
bide bat marraztu 2 (0,01)
bide bat > 1 (0,01)
bide bat ageri 1 (0,01)
bide bat aukera 1 (0,01)
bide bat aurkitu 1 (0,01)
bide bat auzo 1 (0,01)
bide bat baizik 1 (0,01)
bide bat bazter 1 (0,01)
bide bat behingo 1 (0,01)
bide bat berdura 1 (0,01)
bide bat bi 1 (0,01)
bide bat bisita 1 (0,01)
bide bat bizi 1 (0,01)
bide bat burmuin 1 (0,01)
bide bat deialdi 1 (0,01)
bide bat den 1 (0,01)
bide bat egon 1 (0,01)
bide bat ekarri 1 (0,01)
bide bat eman 1 (0,01)
bide bat eraman 1 (0,01)
bide bat erantzun 1 (0,01)
bide bat erdi 1 (0,01)
bide bat espezializatu 1 (0,01)
bide bat ez 1 (0,01)
bide bat gelditu 1 (0,01)
bide bat geratu 1 (0,01)
bide bat hau 1 (0,01)
bide bat hautatu 1 (0,01)
bide bat heriotza 1 (0,01)
bide bat ibili 1 (0,01)
bide bat ireki 1 (0,01)
bide bat iritsi 1 (0,01)
bide bat jakinarazi 1 (0,01)
bide bat jarraitu 1 (0,01)
bide bat jo 1 (0,01)
bide bat kultu 1 (0,01)
bide bat laztandu 1 (0,01)
bide bat lehengusu 1 (0,01)
bide bat markatu 1 (0,01)
bide bat neu 1 (0,01)
bide bat ni 1 (0,01)
bide bat paper 1 (0,01)
bide bat pasatu 1 (0,01)
bide bat sartu 1 (0,01)
bide bat sasi 1 (0,01)
bide bat sasikume 1 (0,01)
bide bat sortu 1 (0,01)
bide bat sostengu 1 (0,01)
bide bat tailer 1 (0,01)
bide bat talde 1 (0,01)
bide bat txanpon 1 (0,01)
bide bat ur 1 (0,01)
bide bat usaindu 1 (0,01)
bide bat zeu 1 (0,01)
bide bat zu 1 (0,01)
bide bat zuek 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia