Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2001
‎Logikoki ezinezkoa da banku gordailu bat transferitzea diru errealaren kopurua, oraingo jabearen zorraren eta jabe berriaren kredituaren bidez ez bada, horrela ibilgailuzko diruaren fluxua definituz; H herrialdeak I-ko bere hartzekodunei x IM ko gordailua transferitzen dienez, H zordundua da x IM rekin. Hitz gutxitan, H herrialdeak transferraren bektorea eta transferituriko objektua hornitzen ditu, biak aldi berean: bektorea I diruko x unitateko kopurua da, zeinak H ren hartzekodunei I diruko gordailu baliokidea eramaten dien.
2002
‎Arturo Campionek historia eta literatura landu zituen, biak aldi berean, nobelahistoriko onak idatziz. Garai bereko Miguel Unamuno ere gogoratu behar dugu, nobela historiko garrantzitsua idatzi zuelako:
‎California dreaming kantatzen zuen The Mamas and the Papas taldeak 60ko hamarkadan. Batzuentzat ametsa, besteen  tzat lokamutsa, biak aldi berean izateko gaitasun aparta du Kaliforniak. Agian, bien arteko marra San Frantziskoko ur izoztuak eta Los Angelesko olatu epelak banatzen dituena bezain mehea eta definigaitza delako.
2003
‎Bietako gauza bat, tira. Baina gauza biak aldi berean gehiegi da eta apur bat agobiantea.
2004
‎australiar horietako batzuek uste zuten hemengoek ez zituztela onartzen. Egiatan, jauzi psikologikoa egin behar izan zuten australiar eta euskaldun izateko, biak aldi berean. Australian zeudenean, Euskal Herria zuten gogoan.
‎Alderdiek ere eska dezakete azterketa biak aldi berean gauzatzea, eta auzitegiak, bidezkotzat jotzen badu, horixe aginduko du.
2005
‎Garai haietan leku benetan exotikoetara bidaiatzen nuen eta Maria Pilar beraientzat bigarren ama bezalakoa zen. Nire lana gustatzen zitzaidan eta nire seme alabak ere gustuko nituen, beraz, biak aldi berean egiten nituen.
‎Karramarroak behintzat ez zirela zauri haien egileak, izan ere, hauek, gorpuetan pitzatuak egin eta handik elikatzen baitira usu. Aldiz, Senperena jaunak ageri zituen hozkadak, zuloak zirela, azala eta haragia, biak aldi berean kendu zitzaizkiola han eta hemen, batez ere begien inguruan eta aurpegiko gainerako geruza bigunenetan.
2006
‎Gainera, lehiaketa horretako parte hartzaileei txalogarria iruditzen zaion gaitasun bat ikusten die, dantza eta kantua bateratzeko ahalmena. Anari oso zaila iruditzen zaio biak aldi berean ongi egitea. Hala ere, mikrofonoak asko laguntzen diela dio bere alde, antzoki bat bere ahots soilarekin betetzeak akaso meritu gehiago duela iradokiz.
2007
‎Alabaina honek, aldi berean, prozesua burutzeko inkisizio prozesua ez dela aski jabetzen da eta prozesu demokratikoa mantentzen du. Hori da bere originaltasuna, bi prozesuekin jardutea, biak aldi berean martxan edukitzea.
‎–Goazeman, esan du MJk, eta sofatik altxatu dira biak aldi berean.
‎Hogeita hamar urtetik gorako emakume langilea, klase ertaineko bizi maila duena, da paziente horien profila. %49, 4k gorputzeko medikuntza estetikoa eskatzen du, %32, 3k aurpegiko tratamenduak eta %18k biak aldi berean. Medikuntza estetikoa familiaren aurrekontuaren parte da Estetikan egindako gastua espainiarren bizitzaren zati bat da, familiaren aurrekontuaren beste atal bat, eta KPIren barruan dago, inflazioa kalkulatzeko kontsumorako artikulu gisa.
2008
‎Koke plantak ingurumenean izango lukeen eragina aztertzen duen txostenean oinarritu behar da IBBa; hau da, azterketak baimena baino lehenagokoa izan behar du. Izateren arabera, ordea, biak aldi berean egin ziren. Halaber, Izatek dio ingurumenaren eraginaren inguruko azterketan ezarri behar direla ingurumena eta baliabide naturalak babesteko baldintzak:
2009
‎British School eko ume gehienek jatorri britainiarra dute, edo guraso ezin snobagoak, edota gauza biak aldi berean (gizajoak). Eskola horretan ez da Olentzero edo Tartalo aipatzen.
‎Egunerokoan apuntatu zuen eta bertan dago inskripzioa: testigua eta obligazioa, biak aldi berean. Hamaika urte, ume izateari utzi nahi horren hasiera.
‎Ozalak gogoratu nahi luke ez zituela paper haiek sinatu, baina kontrakoa gogoratzen du. Gogoan dauka bere alaba biak odoletan hasi zirela sudurretik, biak aldi berean, paperak sinatzen ari zenean, eta kasu egin behar izan ziela. –Kasualitatea, biak batera?
‎Klimatizazio prozesu horretan fruitua heldu egiten da, eta melokotoien kasuan, fruitua biguntzearekin, klorofila galtzearekin eta azukre kopurua handitzearekin batera heldu ohi da. Lehenengo biak aldi berean gertatzen diren prozesuak dira, eta azukreenak garrantzi berezia hartzen du fruitua arbolan dagoen bitartean. Bilketatik aurrera, azukre kopurua egonkor mantendu ohi da, nahiz eta faktore hori kanpoko faktoreen araberakoa den, hala nola klima edo biltzeko modua.
‎Ke kanpaia eta berogailuaren galdara, biak aldi berean ez erabili. Galdara sukaldean badago, ke kanpaiarekin galdararen keak geldi daitezke, kanpora atera beharrean.
‎belaunaldi batzuen bueltan gure gizarteko gehienek neurriren batean ezagutzen duten hizkuntza izatera iristea, baina nekez lortuko da denbora berean herritar gehienen erabilera hizkuntza nagusia izatea: guztiz ezinezkoa da biak aldi berean lortzea. Eta hori ezinezko egiten duten muga nagusiak ez daude legerian, gizartean baizik.
2010
‎Gero eta konbentzituago nago, ordea, ez dagoela ez kukurik ez txantxangorririk? edo bai, badira, baina gizona da biak aldi berean, txantxangorria eta kukua: kukua ere bai, Gabino, inkontzientearen indarren eta hotsen bidez geure kukutasuna estaltzen ahalegintzen bagara ere, kukuak beti jo ohi du oker, txantxangorri ez den neurrian ezin bestela?, arrazoimenaren indarren eta hotsen gainetik, txantxangorriaren itxura emateko.
‎Jon Casenavek dioenez, Buruxkakek interlokutore aktibo eta kooperatiboa behar zuen, hots, solaskide gogotsua eta lagunkoia, eta artean gurean ez zegoen mota horretako irakurlerik. Jean Etxeparek irakurle jantziak eta konpetenteak behar zituen; behar zituen, gainera, konpetenteak bai hizkuntzaren aldetik zein kultura ezagutzaren aldetik ere, eta areago, gauza biak aldi berean. Oinarrizko baldintza bi horien ostetik, Jon Casenavek asumitzen du bestelako gaitasunak ere behar zituela irakurle ideal horrek.
‎Baina demagun baietz, badutela, eta txantxangorria ongiaren mezularitzat hartzen dugula eta kukua gaizkiaren mezularitzat. Gero eta konbentzituago nago, ordea, ez dagoela ez kukurik ez txantxangorririk... edo bai, badira, baina gizona da biak aldi berean, txantxangorria eta kukua: kukua ere bai, Gabino, inkontzientearen indarren eta hotsen bidez geure kukutasuna estaltzen ahalegintzen bagara ere —kukuak beti jo ohi du oker, txantxangorri ez den neurrian ezin bestela—, arrazoimenaren indarren eta hotsen gainetik, txantxangorriaren itxura emateko.
‎–esan zuen Gabrielak– Neska jatorra da, eta argia –eta bi hatz erakutsi zizkion Oliveirari–: biak aldi berean. Bera ere galduta dabil, zu bezala.
‎** Oroitarazten dugu, hungarieraz, ‘Jainkoa’ ez dela ez arra ez eta emea, baina biak aldi berean edo, hobeki erranez, beste zerbait, gehiagokoa den zerbait.
2011
‎Gisa batez errateko, lo, lanean eta etxean naiz orain.Entrenatzen ari zinela, lana ere egiten zenuen. Zama astuna zen biak aldi berean jarraitzea. Egia da denbora anitz hartzen zuela entrenatzeak. Nik, hala ere, lanean segitu nahi nuen; ez nuen bakarrik entrenatzaile postua hartu.
‎Nire ama harroegi zegoen bere ihesaz, gero gizon batekin ezkondu beharraren tramitean dena galtzeko. Horregatik bere aita heroi publikoa da oraindik, nirea ez, nirea militante bi seme alabarekin bikotekide biak aldi berean izan daitezkeen neurrian da, biak noizean behin, gero eta gutxiago. Gure amena iraultza domestiko gogorra izan zen, gure aitak jo zituena, nire aita gogorrago, fisikoago zentzu tenporalean eta, batez ere, alabaren jariakinei zegokienean, eta jarrera unitarioa eskatzen zuten egoeretan azken hitza izatearenean baita ere, eta alabari masturbazioaz era irekian hitz egitean eta preserbatiboa ongi erabiltzen badakiela baieztatzean eta lehen hilekoa ospatzean emakumetasunaren ez dakit zergatik eta?
‎12.1 irudiko zirkuituan ikusi dugunez, LED bakoitzak dagokion transistorearen egoera adierazten du, alegia, eroaten ari den ala blokeatuta dagoen. Kasu honetan, biak aldi berean piztuta daude: egoera anomaloa da, itxura batean, une bakoitzean transistoreetako batek bakarrik aritu behar duelako eroaten.
‎Bi irteerak 0 egoera logikoan aktibatzen dira, goranzko kontaketaren amaiera() edo behe­ranzko kontaketaren amaiera() adierazteko. Inoiz ez dira biak aldi berean aktibatzen.
‎Sarrionandiaren liburu bat iruzkintzeak zailtasun eta erraztasun bereziak ditu, biak aldi berean. Zailtasunak egilea idazle biziki konplexua delako, alor oso desberdinetara zabaltzen den obra nasai baten egilea eta, besteak beste, honez gero ikerketa eta eztabaida akademiko ugarietan aztertua izan delako (azkena, 2011ko azaroaren 4an, haren itzulpengintzari buruz Aiora Jakak irakurritako doktorego tesia); horrek guztiak, dudarik gabe, aditzera ematen du hura iruzkintzeko ahaleginak aurrez egilearekiko eta haren idazlanekiko ezagutza akademiko zabalak eskatzen dituela eta, horrekin estuki lotuta, beldur eszeniko nabarmen bat.
‎Anestesia gero, beste gauza askoren arrazoia zure larruan bilatuko dutelako askok urte askoan. Adrenalina eta anestesia, akaso biak aldi berean. Jendeak indarra behar duenean zuen hilobi ezezagunean sartuko du burua, zuen urmaelean, zuen piszina horretan hartuko du gorroto eta kemen bustialdia," a bai, gure mutilek egin duten hau ez dago ondo, baina hara zer egin zuten Sotorekin eta Zeberiorekin...
‎– Motiboak ematen dizkiotenean –erantzun du Lazkanok, eta Gloriaren gerria besoekin inguratuta lokartu da, hurrengo goizean jaikitakoan, biak aldi berean lokartu izanaren sentipen baketsuarekin jaikitzeko.
‎Pozezko barre zantzoen antza zuten Gloriaren arnas hots eta azantzek, eta estasia eta barrea sekula elkarrekin parean jarri behar ez diren bi plazer euren kasako, autonomo eta inpreszindible zirela iruditu zitzaion arren beti ordura arte, biak aldi berean eman zitezkeela ikusteak liluraz bete zuen Diego. Hitz lizunak entzutea baino hobea zen gozaldi hura, edo agian zerbait berria eta ustekabekoa izan zelako egin zitzaion hain gozagarri.
2012
‎Telecincoko eta Cuatroko albistegiak egiten gabiltza, eta gauean saio berezia Energyn. Informatibo biak aldi berean dabiltzanean aurkezle batetik bestera hiru metro baino ez daude. Komeriak izaten ditugu audioa ez dadin bata bestearen alboan entzun.
‎Ideia hori da ekonomia berdearen funtsa, eta Rio+ 20rako Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) idatzi duen txostenean jasota dago. Ez dago zertan aukeratu garapenaren eta jasangarritasunaren artean, biak aldi berean posible dira, horra Brundtland Txostenaren bertsio gaurkotua. Ekonomia berdeak, hortaz, erroan dauka gaitza:
‎Elkarrekin ezagutu zituzten lehenengo nobioak, elkarrekin mozkortu ziren lehen aldiz. Hilekoa noiz helduko zain egon ziren biak aldi berean. Bakarneri heldu zitzaion lehenengo, udako kanpamentu batzuetan.
‎Denborarekin, zerbitzu zibil alternatibo bat antolatzen lagundu zuen Hospitaleteko auzo batean, Can Serran, hango auzo elkartearen babespean. Eskatzen ari zirena prakti­katzea zen kontua, biak aldi berean egitea.
‎Izan ere, zenbait gauza aldatu diraparistarrek Bastilla hartu zutenetik hona, estatutik kulturan eragiteko ahalmenetan.Lehenik, estatuak lekua galdu du merkatuaren aurrean, beste zenbait arlotan bezalakulturan ere. Bigarrenik, globalizazioa deitzen dugun fenomeno multzoa hor dago, bere kapital, populazio eta informazio jarioekin, homogeneotasuna zein kulturaaniztasuna bultzatuz, biak aldi berean eta joera kontraesankorretan. Hirugarrenik, kulturak ere asko aldatu dira, haien arteko ukipena handiagoa da, eta kulturenarteko mugak zedarritzea, eta kultur sistemez hitz egitea?
‎Autonomian eta arrazionaltasunean oinarrituriko Modernitatean nagusi den paradigma kulturalean, lehenago adierazi bezala, menderatua konturatzen da berak ere eskubide osoa duela menderatzailea izateko eta besteren bat mendean hartzeko, botere harremana hautsi barik egoerari buelta emateko; eta, bestetik, ez batak ez besteak onartu nahi ez badute ere, biek elkar behar dutela nahitaez, sadikoak eta masokistak?. Paperak aldatzeko gaitasuna baldin badute ere, beti dira sadiko edo masokista, baina ez biak aldi berean. Gizabanakoa masokista gisa arituko da menderatua den neurrian, baina sadiko peto petoa bilakatuko da menderatzaile izatea lortzen badu.
‎Hipermodernitatean, aldiz, botere harremanak bestelako logika baten arabera dira eratuak, matrize sadomasokista hipermodernoaren arabera?; eta, ondorioz, bestelako gizaki mota bat ere ekoizten da nagusiki. Hipermodernitateak, oraindik ere, gizaki moderno asko ezagutu behar baditu ere?: gizaki sadomasokista, sadiko masokista zein biak aldi berean izan daitekeena.
‎Sadikoa da benetan masokista dena, masokistak, era berean, sadiko bihurtzeko aukera duelarik. Jada ez daude sadikoak eta masokistak, gizaki sadomasokistak baizik, bata zein bestea izan daitezkeenak, edo biak aldi berean?.
2013
‎Hik bai ez daukaala mugarik, golfo putasemea. Kimu harrituta eta kitzikatuta, biak aldi berean. Noiz zeukan stopa egun eta gau hark?
‎Ze anfitrioi klase zen Ahmet? Guztia irribarre batez esan bazuen ere, Amaiak gizon tristearen ahotsean dardara txiki bat sumatu zuen, beldurra edo kezka (edo akaso biak aldi berean) adierazi ahal zuena. Hala ere, men egin zuen Ahmetek, eta tea zerbitzatzeko eskatu zuen atzamarrekin kriskitin eginez.
2014
‎Edo zerbaiten edo norbaiten mendekua hartu. Edo biak aldi berean.
‎Apustu honek, ordea, izan du bere ifrentzua, ze erabiltzaileei banaketa horren aurreko check in guztiak ezabatu dizkiete Foursquare tik eta osagarri moduan Swarm aplikazioa jaitsi beste erremedio ez dute erabiltzaileek, lehengo zerbitzu bakarraren truke, orain bi aplikazioaren beharrarekin. Estrategia honek ez ditu erabiltzaileak konbentzitu eta Swarm ek oso balorazio txarrak izan ditu. Foursquare etik diote dagoeneko erabiltzaileen hiru laurdenak jaitsi dutela aplikazio berria eta biak aldi berean erabiltzen dituztela.
‎Zerk eragin du aldaketa hori? Lehenik eta behin, sexualitatearen antropologiaren eskutik sustraitu den, neurri handi batean behintzat, aniztasuna eta erlatibotasunaren ebidentzia; eta, gizakiaren malgutzea, gauza bat, bestea edo biak aldi berean bilakatzeko aukera erreala; hitz gutxitan, kultura postmodernoaren eragina.
‎Gizaki hipermodernoa bere aurrekoa baino malguagoa bilakatu zaigu, pastichea, gauza bat, bestea edo biak aldi berean izan daitekeena. Izaera finkorik eta aldakaitzik ez duen edozein bilakatu da, gizaki indeterminatua.
‎Kirurgiarik gabeko aldaketek, hormonatze ezberdinek, genero nahasketak zein hibridazio modu ezberdinek kolokan jarri dute aspaldiko scientia sexualisa, transexualen eta trabestien inguruko paradigma erredukzionista zaharkitua. Jada ez da beharrezkoa alde batean edo bestean egotea; antzezle gisa, alde batetik bestera nahi beste aldatzeko edo biak aldi berean izateko aukera dago.
2015
‎Artearen izaera progresista, beraz, bere osotasunean hartu behar da aintzat, ez soilik adierazten duenaren (edukia) arabera, baizik eta baita adierazteko moduaren (forma) arabera ere, biak aldi berean ulertuta. Puntu horretan, beste hainbatetan bezala, ortodoxia marxistatik aldentzen ziren hala Adorno nola Marcuse.
‎Denetara, (1) ekuazioan, eguzki egunaren iraupena kalkulatzeko, R ren ordez Rcosd ordezkatu behar da, eta V ren ordez, Vcosd, baina ez biak aldi berean: iraupen maximoa kalkulatzeko, V abiaduraren proiekzioa maximoa denean, eta R posizioarena minimoa, alegia, bi solstizioetan:
‎Eta ez zekiela hura txarra ala ona ote zen. Edo biak aldi berean. Eta gero, besapean neukan liburuetako bat seinalatuz, katuez hitz egiten hasi zen, aldi berean bizirik eta hilik egon daitezkeen katuez.
‎Ondoko hondartzara, Karraspiora, pasieran joatea proposatu dizut, baina siesta egitea nahiago duzula esan didazu, edo Formula 1 telebistan ikusi, zapping azkar batez topatzen baduzu, edo gauza biak aldi berean. Nik ere zurekin egin nahiko nuke siesta, baina abagune hau apur batez banatzeko aprobetxatu behar dugula esaten diot neure buruari.
2016
‎Sehaska kantek ahozko tradizioaren atal ikusgarria osatzen dute. Hitzak eta soinua uztartzen dituen ekintza poetiko horretan bien arteko harmonia bat sortzen da, ama eta haurra, biak aldi berean sozializatzen saiatuz. Irakats tresnak ere badira alabaina.
‎Untxiak oihanean dira gure umeak; baina txakalak ere bai. Eta ez gutxitan biak aldi berean, ilarako azkenak ez izateko lehia ezkutuan. Ez dago zuri edo beltzik.Urtea bukatzear zegoela, Alan gazte transexual katalanak bere buruaz beste egin zuen, ikastetxean pairatutako jazarpenak saminduta eta aurrera jarraitu ezinik.
‎Izenburuak adierazten duen bezala, Gerra Zibilaren memoria lekua (k) d (ir) a liburua osatzen duten artikuluen artikulazio gune nagusia, baina leku (ar) en inguruko kultur memoria arakatzerako unean hartutako ikuspegiek nahiz analisiek mugak hedatzen dituzte, egitate historiko horren memoria leku (eta) ra gerturatzeak bertatik urruntzea ekarriko balu bezala. Diskurtso historiografikotik kanpo geratu ohi diren ahotsetan fokua jarriz, Gerra Zibilak euskal testuinguruan izandako lekukotzak, errepresentazio artistikoak, bai eta biak ala biak aldi berean gertatzen diren kasuak aztertuz erdiesten diren ondorioak egokiak gertatzen dira, bereziki, euskal nazionalisten memoria kolektiboaren eraketa ulertzeko nahiz etorkizuna proiektatzeko. Monografikoaren edukien diziplinartekotasunak areagotu egiten du memoria kolektiboarekiko gerturatze inklusiboa, izan ere autobiografiaren, literaturaren, kantagintzaren edo zinemagintzaren esparruetatik heldu zaio Gerra Zibilaren memoria lekuaren konplexutasunari.
‎Neskak iradoki du haur batek gose den bakoitzean, amak bularra ere ematen diola. Horrela, biak aldi berean elikatzea sustatzen da eta, horrela, hartuneak ez dira hain luzeak.
‎Kapitalaz ari al gara? Hiriburuez edo gainbalioaz, edo biak aldi berean?
‎Dawkinsen diskurtso guztian anbiguitate funtsezko bat dabil dantzari, irakurketa nahasten duena: eboluzioaren (Naturaren) ibilera eta arauak batzuetan balio deskriptiboarekin, beste batzuetan normatiboarekin (inoiz biak aldi berean) aipatzen dira, zientziaren eta moralaren, edo Natura eta kulturaren balioa nahastuz. Gero, bat batean, biak arras banatutzat jotzen dira.
‎xakurrak bere kume guztiak eraman zituen, banan bana, ume ttipia egoten zen manta ondora. Hola kumeak eta umea, biak aldi berean, zaintzen zituen.
2017
‎Nik neuk Plaentxi dut gustuko. Hala ere, egia da beste askok euskarazkoa eta gaztelerazkoa biak aldi berean erabiltzen dituztela: Soraluze Plasencia de las Armas.
‎Edo kezkatu. Edo biak aldi berean. Baina telefono dei batek ez duela berez kalterik egiten sinistuta, umoretsu erantzun zion handik aurrera goizeroko ezezagunari.
2018
‎–Ba ez dago ondo! Bizia eta egonarritsua izan behar duzu, gauza biak aldi berean. Pazientzia handia izan behar duzu, eta oso bizkorra izan.
‎Bilduma egin liteke: «Izua eta irria, biak aldi berean sorrarazten zituen Ainarak» (7 or.); «Zertarako zoaz, joan aurretik ere marmarka ari bazara» (27 or.); «Zer pentsatu ez nekien guztietan, badaezpada, okerrena pentsatzen nuen» (135 or.). Eta geografia ez ohiko bat, soroak dituzte inguruan, orain zereala, orain olibondo txikiak errenkada ordenatuetan, orain mahasti biluziak. Horixkatik gorrirako marroi tonu guztiak:
‎Komunikazio sistema bimodalak aurreko sistema biak aldi berean erabiltzen ditu, hots, mezua adierazteko, batera erabiltzen dira zeinuen hizkuntza eta ezpainen irakurketa.
‎Fraka hutsez jan  tzita zeuden, besoak eta bularrak agerian zirkuko indarlarien antzera, eta kotoi puskak belarrietan; larrua erabat belztuta zeukaten, kearen eta bolboraren eraginez. Gizon haietako batek zazpiko bi pieza zerabiltzan inoren laguntzarik gabe, eskuetan tiragailu bana, jaurtigailu biak aldi berean botatzeko. Hirugarren kanoi bat manta busti batez estalia zeukan, hainbeste jaurtiketa egin eta gero gori gorian zegoelako.
‎Nafarroa Euskal Herriaren zati da eta Iruñea, bere bihotza, izarraren bihotza. Historia eta jaia batzen dira hemen, erreinu zahar baten soak aspaldiko historia eta gure jaietako zezenen entzierroaren indarra batzen, biak aldi berean(" el encierro interior de un fuego que blasona"). Halaber, historia eta kultura elkartzen dira harresien barruan.
‎Eta biak aldi berean denean, zu bezala?
2019
‎Lehen entzunaldietan jendeak esan izan dit misteriotsua eta gertukoa egiten zaiola diskoa, biak aldi berean. Ez dago batere gaizki.
‎Hain zuzen, neska nerabearen bilakabidean etapa klasiko bat izaten direnez, ez dira nahikoa homosexualitatearen hautu irmo bat esplikatzeko. Neska gazteak askapena eta segurtasuna aurkitu nahi ditu, biak aldi berean, eta gizon baten besoetan ere aurki ditzake. Amodioaren suhartasuna igaro ondoren, neska gazteak amarenganako zuen sentimendu anbibalente bera izaten du askotan emakume zaharragoarenganako; haren nagusitasuna pairatzen du, eta hartatik libratu nahi du; bestea atxikitzen tematzen bazaio, haren, gatibua?
‎Gizasemea subjektu bakar gisa agertzen da emakumeaz gozatzen duenean, emakumeari gozarazten dionean: konkistatzaile larderiatsua, emaile eskuzabala, edo biak aldi berean. Emakumeak, halaber, berretsi nahi du berak ere nahieran menderatzen duela ohaidea, eta, gainera, gogobete egiten duela ematen dion guztiarekin.
‎Emakumeei zegozkien beste lanekin bateragarriak ziren enpleguak zirelako. Hau da, etxekoandre eta dendari, biak aldi berean izan ahal zirelako. XX. mende osoan zehar ezarri zaien betebehar eta roletik gehiegi urrundu gabe egin zezaketen lana zen.
‎Emakumeei zegozkien beste lanekin bateragarriak ziren enpleguak zirelako. Hau da, etxekoandre eta dendari, biak aldi berean izan ahal zirelako koek lan eskua saltzea behar beharrezkoa zuten, biziraungo bazuten. Hala, normatik atera gabe, dirua etxean bertan sortzen zuten josiz, sukaldatuz edo komertzioa izanda.
‎Luisek eta Martinek arba bana hartu zuten lurretik, biak aldi berean. Eskua luzatuta, Eliasek hirugarrena eskatu zion Donatori, eta beste keinu batekin, bere ontzia, txalupa berdea.
‎35. Ez halabeharrez, 1870erako Ezkontza Lege berri bat eta Hezkuntza Lege berri bat (lehen hezkuntzarako eskubide unibertsala ekarri zuena) onartu ziren, biak aldi berean. Horrek esan nahi zuen gobernuak ordura arte baino gehiago inbestitzen zuela lan indarraren erreprodukzioan.
‎Galdetzaileak eta euskal deklinabidea gure hizkuntzara eskutik iritsi zirelakoan, bada, horregatik hain zuzen, guk, biak aldi berean aztertzea erabaki dugu.
2020
‎a) ekialdeko hizkeretako a galdera partikula eta ote partikula modala; eta b) ahal partikula modala eta ote partikula ekialdeko hizkeretan. Lehenengoari dagokionez argudiatu dut horrelako kasuetan partikula biek jokabide ohikoari jarraitzen diotenean ere bateragarriak direla; izan ere, gune sintaktiko desberdinak dituztenez, ez dago biak aldi berean erabiltzeko oztoporik. Bigarrenaren aldetik erakutsi dut partikula hauek ez direla bateragarriak, ote k ohiko jokabide sintaktikoa baldin badu; ekialdeko hizkeretan ote partikulak kokapen sintaktiko beregaina ez ezik, izaera sintaktiko desberdina ere eduki dezake eta horrek ahalbidetzen du ahal partikula ohikoarekin batera agertzea, gune bereiziak baitituzte.
2021
‎Edan ura edo egarriak geldituko zara; Edan ura, bestela egarriak geldituko zara. Perpaus horietan badirudi ura edatea eta egarriak gelditzea, biak aldi berean eta batera, ezin gertatukotzat jotzen dituela hiztunak eta, honenbestez, bietako baten aukera egin behar duela. Horra zergatik deitzen ditugun hautakari.
biak aldi berean
‎Etxe ondoko karkaban metroak egiten nabilela gorantz egin dut, uholdeko errekaren ubidea eta oinezkoen bidea biak aldi berean den estrata estuan gora.
‎Jonki hezur eta azal bat, tximak belarri atzean motots makur batean jasota. Biboteak behekoz gora jarritako U itxura zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadakoa zinez; hain lekuz kanpokoa, non tristea eta komikoa baitzirudien, biak aldi berean.
2022
‎Esan bezala, orain dela gutxi arte hizkuntzak eta osasuna bereizita aztertu izan dira, baina azken urteetan hizkuntzak osasunean izan dezaken eragina aztertzeko ikerketek nabarmen egin dute gora, komunikazioa baita medikuntzaren zutabe. Aipagarria da, halaber, hizkuntza eta osasungintzaren gaia jorratu dutenak batez ere emakumeak edo talde gutxitu bateko kideak direla, edota biak aldi berean. (Montes A., 2020)
‎Batetik, txertoa; bestetik, immunitate naturala. Edo biak aldi berean. Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak 35 osasun zerbitzutan egindako seroprebalentzia azterketak erakusten duenez, herritarren %97, 4k antigorputzak dituzte SARS CoV birusari aurre egiteko.
‎Ezpal nahikoa izango zutela erabakita, lurretik jasotzen eta saskian sartzen hasi ziren. Horretan zeudelarik, biak aldi berean makurtu, eta, ahariek bezala, buruekin talka egin zuten. Biek ala biek eskua burura eraman zuten eta barrez hasi ziren.
‎Lehergailu txikiz landatutako eremu infinitua igarotzera kondenatuta sentitzen zen momentu ilunenetan. (Eta arrazoia zuen, orain ikusten du, baina ez berak aurreikusitako arriskuengatik.) Txistuka erantzun zion Nikolak, mirespena edo errukia edo biak aldi berean adierazi nahian.
‎...n zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelak... Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu maitatua izan naizelako, barkatu hil dudalako, gezurrak esan ditudalako, jan ere dudalako, eta nire bezeroak eta nire psikoanalista bera ere nire isilaldiekin desafiatu baditzaket, gizonezkoekin ausarta eta lotsagabea ere izan baninteke, larba hutsa naiz emakumezkoen aurrean, horra zergatik ez dudan lagunik, alegia egiazkorik batere ez, horra zergatik nahiago dudan emakumezkoak tarte batera eduki, eta neure burua gizonezkoz inguratu eta lubakitu, bai, gorroto ditut emakumezkoak, eskura ditudan baliabideekin ditut gorroto, gogameneko bazter horretako indarrarekin, nire gorputz makurtuarekin eta barkamena eskatzen dien ahoarekin, gogamenean akabatu egiten ditut emakumeak.
‎Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu ...n zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelak...
‎Ahuak, Jaafar...". Zoriona eta zorigaitza, biak aldi berean. Dena zabaltzen den une berean, itxia guztia.
‎Elizako kanpaiak entzun ditu urrunean hamarrak ematen. Izarapetik atera ditu hanka meheak, biak aldi berean, eta praka bakeroen atzeko poltsikoak aztertzen hasi da, ileak harrotuta. Poltsikoetako batetik Bizentak emandako gutun azal berrerabili bat atera du, logelako atea zaindu bitartean zabaltzen hasi dena, tentuz, soinurik ez egiteko.
2023
‎—Hain segur biak aldi berean, batzuetan gisakoak eta beste batzuetan gaiztoak, gu bezala... Laminek eta jendeek elkar laguntzen dugu zenbait aldiz.
‎Edozein kasutan, horietako bakoitza jorratu aurretik, gogorarazi behar da inorentasuna eta mendekotasuna behar bezala interpretatzeko bi biak aldi berean aztertu behar direla; izan ere, bi biak beharrezkoak dira lan kontratua izan dadin. Azken buruan, bi bien arteko osagarritasunak ematen die zentzua batari zein besteari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia