Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2008
‎EHAK ren ilegalizazioa agintzeko, Gorenak alderdiko kideek ETAren atentatuen aurrean izandako jarrerei ere erreparatu die. Epaileen arabera, indarkeriaren gaitzespen ezak Batasunak erabiltzen duen diskurtso politikoarekin bat egiten du, biak ala biak ETAren indarkeria «modu aktiboan edo pasiboan» legitimatu egiten dutelako. Besteak beste, Isaias Carrasco PSE EEko zinegotziaren hilketaren aurrean eta abiadura handiko trenaren eraikuntzan lan egiten duten enpresen aurkako atentatuen inguruan EHAK-k ez duela indarkeria gaitzetsi aipatu dute.
‎Horrek esan nahi du banku edo aurrezki kutxa batek porrot egingo balu, erakunde horretan duten dirutik 20.000 euro berreskuratuko dituztela erabat ziurtatuta daukatela. Herritar batek dirua bi bankutan izango balu eta biek porrot egingo balute, biak ala biak berreskuratuko lituzke, 20.000 euroko mugarekin banku bakoitzeko.
‎Lesioek ez diotelako utzi euskarriak, eta aurretik Prieto eta beste zenbait jokalari izan dituelako erdilariak. Biek jokatu zuten Celtaren aurka, eta biak ala biak izan ziren elkar ezin ulertzearen biktimak, elkarrekin sekulan jokatu ez duten bospasei jokalari baitzeuden hamaikakoan. Ordezkoekin bukatzeko, Rivasen kasuan, taldearen estiloarekin talka egiten duela, hori da arazoa.
‎Bata agintzen, eta bestea agindutakoa betetzen, biak ala biak gozatzen ari dira Valentzia aldean. «Futbolean momentuak baliatu behar izaten dira», esan du Emeryk.
‎Alex Holdridge estatubatuarrak bi film zuzendu ditu honen aurretik, Wrong Numbers eta Sexless, biak ala biak ezezagunak inondik ere. Austindik Los Angelesera aldatu zen duela urte batzuk, eta bizipen horiek oinarri hartuta idatzi du In Search of a Midnight Kiss en gidoia:
‎Errana doan bezala, itxura errebindikatzaile panfletario orotatik ihes eginez, begi bistan jarri digu auzia, bete betean lortu du Rosaren barne munduan, sufrikario eta pairakortasunean, behar eta asmoetan, ilusio eta frustrazioetan sartzea, sinesgarritasun handia emanez kontakizunari, asmaturiko sistema narratiboaren bidez: protagonistaren aitorpenak, alegia, eta haren gizarte laguntzailearen ahots emakumezkoa, biak ala biak narratzaile bihurtzean.
‎Iñaki Portularrumek, berriz, zalantzak dauzka, eta eskaintzak eduki arren, Baldarekin soilik arraun egingo duela esan du. Kanpotik, Gabi Larrinaga eta Jose Mari Intxausti heldu dira; biak ala biak Zarauztik etorritakoak.
2009
‎Esaterako, Abreuren eta Ayalaren artekoa. Uruguaiarra bata, argentinarra bestea, biak ala biak zakur zaharrak. Edota Prieto eta Paredesen artekoa.
‎Joseba Llorente aurrelaria kate motzean lotzen saiatuko da Josu Sarriegi atzelaria. Amets batean bizi dira biak ala biak. Futbolaren agertokirik distiratsuenaren erdian daude.
‎Khmer Gorrien garaian Atzerri ministroa izandakoa zen hura, Ieng Sary. Defentsak biak ala biak askatzeko eskatu du, haien kontrako frogak aski ez direlako. Fiskaltzak, ordea, atxilotuta edukitzea beharrezkoa dela argudiatu du, ihes egin ez dezaten.
‎PSE EEren eta PPren arteko balizko akordioa transbertsaltasunaren haustura dela esan zuen Zabaletak. Era berean, bi alderdien harremana euren izaeraren kontrakoa dela esan zuen, biak ala biak ustez antagonistak direlako. Bestalde, duela bi urte Nafarroan UPNko gobernuarekin gertatu zena alderatu zuen hurrengo Jaurlaritzarekin.
‎Eta larria da hori, etxetik kanpo ere lau talderik txarrenen multzoan baitaude biak ala biak. Eibar bigarren talderik kaskarrena da kanpoan puntu lortu ditu 15 partidatan, eta Alaves laugarren txarrena puntu 14 partidatan.
‎James Bondena egiteko bidean ere egon zen. North by Nortwest eredugarria eta Journey to the Center of the Earth abenturazkoa Lolita bere film ezagunenaren aurretik egin zituen, 1959an biak ala biak. Kubricken filma hiru urte geroago iritsi zen.
‎maymun filmaren txanda da. Turkiako zinemaren indarraren erakusle dira biak ala biak. Iaz A kategoriako bi zinema jaialditan sari garrantzitsuak jaso zituzten.
‎Halere, biak ala biak, Tourreko podiumean egoteko, hautagaiak, direla uste du euren ordezkariak.
‎Emozioa, sufrimendua, gogortasuna..., denetik izan zuen Serena Williams eta Dementievaren artekoak. Partida hasi bezain laster igarri zen biak ala biak lanerako zeudela, eta ez zela samurra izango finalean egotea. Lehen seta ezin hobeto hasi zen Serenarentzat, baina errusiarrak lanean jarraitu eta berdintzeaz gain, irabaztea ere lortu zuen.
‎PAN Ekintza Nazionaleko Alderdiaren erregimen berriko ustelkeria arrastoen atzetik dabil. Vicente Fox eta Felipe Calderon, biak ala biak ageri dira haren azkeneko liburuan: Presidentearen konplizeak.
‎United Farmer Workers of America ren sortzailea izan zen Chavez, Dolores Huertarekin batera. Landa langileen eskubideen alde, pestiziden kontra, janari multinazionalen etsaien zerrendakoak ziren biak ala biak inondik ere. Gaiak halakotuta edo, Steinbeckez hasi zait hizketan Indra.
‎Batak zein besteak AEB Ameriketako Estatu Batuetan ikasi dute masterra. Eta biak ala biak hazi dira Alderdi Demokrata Liberalaren gerizpean.
‎Garrantzitsuena: biak ala biak oso gustura geratu zirela aukeratutako pilotekin. Beraz, aitzakiarik ez.
‎Falange Espa, ola alderdiak, halere, ez du ahoa ireki bere izenaren erabilera horren kontra: susmo sendoagorik egon al daiteke usteko biak ala biak inguru berekoak direla?
‎Eta hara non, trenbide sare politikoan sistema erradial hutsera itzultzeko sistema bila dabiltza. Bi trenbide paralelo, bi tren soilik zentrotik periferiara eta periferiatik zentrora joan etortzeko, baina beti ere norabide berberean biak ala biak, diseinatu dute. Alderdibitasuna, burdinazko bide gisa.
‎DJ Kicks izeneko sailerako ere beste lan bat grabatu zuen. Musika elektronikoak azkenaldian eman dituen altxor txikiak dira biak ala biak.
‎Ia ziur bainago EAE tartean ez balego Euskadi hitza agertuko ez balitza erabateko bilkura eta adostasuna izango zutela Nafarroako Gobernuak Akitaniako Kontseiluarekin. Inolako zalantza gabe biak ala biak direlako AH Trenaren edo nola halako Eurogune baten alde. Sanztarrak gutxi balira hor dator PPko Basagoiti ere EAEko Estatututik Nafarroari buruzko edozein erreferentzia kentzeko eskatuz.
‎Berri Txarrak eta Ken Zazpiko taldekideekin egindako solasaldiek jende andana bildu zuten atzokoan, gazteak asko eta asko. Egun gazte jende gehientsuen biltzen duten taldeak dira biak ala biak.
‎Diskurtso hori energia berdearena bezain iruzurtia dela salatu nahi du Eguzkik. Izan ere, biak ala biak dira enbor ustel bereko ezpalak.
‎Zuluetaren beraren arima bikia baino ez. Dama zuriaren tentazioak eta zinemaren erakarmen saihestezinak galbidera eraman zituzten biak ala biak. Finean, menpekotasun kontua izan zen.
2010
‎Taldeari ematen dion oreka altxortzat jo daiteke. Baina Martin Lasartek bi aukera dauzka hura ordezkatzeko, biak ala biak fidagarri askoak: Aranburu eta Markel.
‎Besteen artean, Afganistango Gobernuak segurtasuna bermatzeko eta talibanak berriz gizarteratzeko 140 milioi dolarreko funtsa osatzeko erabakia hartu zuten; adituen arabera, Obamaren gobernuaren estrategiak alde biko txanpona gordetzen du: diruaren ahalmenarekin gogatu eta talibanak Gobernura hurbildu edo eurekin borrokatzera kondenatu, biak ala biak talibanak behin betikoz deuseztatzeko ahaleginaren aukera gisa. Edonola ere, ekintza militarrerako indar guztiak jarriko dituztela eman izan dute aditzera AEBek, duela bi hilabete 30.000 soldadu gehiago bidaliko zituztela iragarri baitzuten.
‎Lehen gidoia idatzirik zegoela sartu zen egitasmoan Jose Mari Goenaga zuzendaria. Bai Garaño besteak beste, Asämara laburraren egilea eta bai Goenaga Lucio dokumentalaren egilea aspaldiko lagunak dira, eta Moriarti produkzio etxeko kideak, biak ala biak. Grabaketaren garaian zuzendaritza ardurak banatzea erabaki zuten.
2011
‎Ohikoa izan ez arren, beherantz egingo dituzue lehen urratsak, Beheko Herrira lehenik eta Latxerrekara ondoren, bide zaharretatik jasiten hasten baita ibilbidea. Bi bide izango dituzue aukeran, biak ala biak errazak eta zein baino zein politagoak. Lehen aukera Kontzeju etxearen ezkerretik behera abiatzea da, porlanezko bidetik beheren dauden Mikelenea eta eraberritutako Almandozenearaino, eta diagonalean behera, harresiz mugatutako bide zaharretik, Beheko Herritik zehar zehar datorren pistarekin bat egin arte.
‎Derbia hurbiltzen den aldi oro bezala, Imanol Hariñordokik eta Damien Traillek beharbada ez dutela jokatuko zabaldu da Agilera inguruan. Kasualitatea izanen da, baina denboraldi guztietan zalantzan izanik ere, partida egunean zelaian izan dira beti biak ala biak. Hariñordokik berak Baionaren indarra goraipatu du:
‎Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenden aurka aurkeztutako inpugnazioen txostengilea da Alarcon, eta Gimeno, berriz, hemezortzi hautesle elkarteren inpugnazioen txostengilea. Zabaldu dute Bilduri eta haustele elkarte independenteei hauteskundeetara aurkeztearen aldekoak direla biak ala biak. Erabakitzeko bozketan berdinketa egongo balitz, auzia Desadostasun salara pasatuko litzateke, hark erabaki dezan.Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenda guztien eta hemezortzi hautesle elkarteen aurka aurkeztutako inpugnazioak Espainiako Segurtasun indarren eta Ertzaintzaren txostenetan oinarrituta daude.
‎Xala txapeldunordea da, baina binakakoaren ondoren ez du nahi beste denbora izan prestatzeko, eta ikusi egin da nola dagoen. Retegi Bi, berriz, behetik gora dator.Ezaugarri desberdineko pilotariak dira biak ala biak. Xalak erraztasun gehiago du tantoa bukatzeko garaian, eta Retegi Bi klasikoagoa da.
‎Eta antzeko ustea dute gurasoek eta irakasleek ere, lehentasuna ematen baitiote, atzerriko hizkuntzen eta euskararen atzetik betiere. Zuzendariek aitortzen diote soinketari pisu gutxien.Edonola ere, Gorputz Hezkuntzak norbere autonomia eta ekimenerako zein herritartasunerako gaitasunak garatzen laguntzen duela baloratu dute denek? biak ala biak curriculumak jasotzen dituen konpetentzia?. Horrez gain, ikaslearen gaitasun fisikoak eta motorrak garatzeko tresnatzat ere jo dute irakasgaia, aho batez, inkestatuek.Eta atzerrira ere begiratu dute ikerlariek, ikasleek Gorputz Hezkuntzan ematen duten ordu kopurua konparatze aldera.
2012
‎Eskuak ez dira inpartzialak eta ez dute izanenik. Historiak istorioak dakartza orpotik eta ongietorriak bitez biak ala biak. Ze, behin honezkero, euskaldunok jakin genuke zerk daroan «H» a eta zer dakarren atzean.
‎Kanporaketa horrekin batera, gogor samar dator Milan Bartzelona ere. Eta lehen fasean ikusitakoaren arabera, Porto Malaga ere ez da makala izango, joko alaia egiten ari direlako biak ala biak. Valentzia Paris Saint Germain kanporaketan ere ez dago faborito argiegirik.
2013
‎Sartu bezala irten dira Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea eta Patxi Lopez PSE EEko idazkari nagusia Iñigo Urkullu lehendakariarekin izandako bileratik. Aurrekontuen inguruan hitz egin eta akordioa lortzeko jarrerarekin joan dira biak ala biak batzarrera, baina esku hutsik atera dira bertatik. Izan ere, biek adierazi dutenez, Jaurlaritzaren irizpide ekonomikoak zeintzuk diren eta murrizketak non egingo dituen ez die zehaztu lehendakariak, eta horrek ezinezkoa egiten die, gaur gaurkoz, aurrekontuei babesa ematea.
‎oparo eta koloretsua Elena Mendizabalena (Donostia, 1960); soil eta espirituala Erramun Landarena (Ea, 1958). Artegintza ulertzeko ikuskera eta emaitza apartak biak ala biak. Hamalau obra aurkezten ditu guztira Mendizabalek:
‎Añibarro eta Navas, hasieratik aritu ohi diren erdiko atzelariak, zigortuta daude.Aurrean ere bi jokalari garrantzitsu falatako zaizkio: Arruabarrena eta Peleteiro, biak ala biak giharretako arazoekin.
2014
‎Gul eta Erdoganen arteko harremanak gaiztotu egin dira azkenaldian, eta horren erakusle dira presidentearen azken adierazpenak ere. Izan ere, biak ala biak AKP alderdiko kideak izan arren, ikuspuntu moderatuagoa eta bateratzaileagoa agertu nahi izan du presidenteak, azken eskandaluen karira.
‎Buelta erdia eta korri. Bada, bizpahiru egun ariketa hori eginez igaro dituzte Sergio Ramosek eta Piquek, Espainiako erdiko bi atzelariek, Herbehereek atzo lotsatan utzi zituztelako biak ala biak. Baloi luzea zelai erditik, buelta erdirik ez, erreakziorik ez, eta gola.
‎A ze partida bi. Oso partida gaitzak dira biak ala biak. Hala ere, futbolari guztiok gura dugu gisa horretako neurketak jokatzea.
‎Biak ala biak Yoda aurrelariak. Eta biak ala biak Realak defentsan eginiko opariei esker. Hala, burua uretan sartuta eta ito beharrean jarraituko dute Jagoba Arrasaterenek.
2015
‎Gonbidatuen artean ustelkeriaren kontrako borrokan zeresana duen jendea: David Fernandez, Pujol kasuko komisioko lehendakaria, eta Sonia Gutierrez epailea, katalan hiztunak biak ala biak, baina baita Ignacio Escolar espainiarra (hainbat ustelkeria kasu azaleratu dituen eldiario.es eko zuzendaria) eta Simona Levi italiarra ere (ustelkeria kasuak anonimoki salatzeko Buzón X gunearen sortzailea). Hizkuntza katalana ardatz, gazteleraren presentzia errealitate diglosiko eta gatazka linguistiko baten isla moduan ulertu nuen.«Noski», esango duzu, «katalana askoz errazagoa da gaztelera jakinda da, eta elkar ulertzea askoz arinagoa» (begi bistakoa dena, bestalde).
‎Denbora eta tenpora, biak ala biak behar ditu musikariak sorkuntza doitzeko. Denbora eta mundua ulertzeko modu berriak behar ditu pertsonak aurrerabidea lantzeko.
‎Atzerago heldu ziren Isuntza, hamasei segundora, eta Ondarroa, 23ra. Pedreñak egin zuen hirugarren denborarik onena, eta Deustuak bosgarrena, biak ala biak bigarren txandako ontziak. Sailkapen nagusian bi ondorio daude:
2017
‎Aukeraketan sartu ez ditudanez, eta ez ditut sartu bestelako literatur balio batzuk lehenetsi ditudalako?, bi lan aipatu nahi nituzke: Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eta Patxi Larrionen Feriatzaileak, biak ala biak egileen opera prima k, eta intrigazko trama ongi josien gainean eraikiak.
‎Igotzeko kanporaketak jokatzeko postuen eta jaitsieraren arteko erdibidean dago: sei puntura ditu biak ala biak. Zuzenean igotzeko postuak, berriz, bederatzi puntura urrundu zaizkio.
2018
‎Batzarrarekin lortu nahi zuena lortu zuen Mayk. Ministro guztiek Londresen proposamena bilduko duen liburu zuria babesteko konpromisoa hartu dute, horien artean ahalik eta haustura handiena nahi duten tematienak. Boris Johnson Atzerri ministroa eta Michael Gove Ingurumenekoa, esaterako?, biak ala biak EBtik ateratzea erabaki zuen erreferendumaren arkitekto nagusietakoak.Ikusi da nola erreakzionatuko duten orain Westministerreko tory errebeldeek, baina lehen ministroaren jokaldiak, dramatizazio guztiarekin, lehen aldiz bide jakin batean jarri du kabinete osoa, eta norabide horrek brexit leunago baterako bidean jarri du Erresuma Batua, nahiz eta irteera gordinaren aldekoek anatematzat e... Funtsean, EBrekin aduana espazio komun bat sortu nahi du Erresuma Batuak, ondasunak salerosteko.
2019
‎Sei urtek eta 325 kilometrok bakarrik bereizten zituzten. Bata Oklahoman jaio zen, 1938an, eta bestea Forth Worthen, Texasen, 1944an; AEBetako hegoaldean biak ala biak. Haien bizitzak gurutzatuko ziren noiz edo noiz, baina ez dira ezagunak elkarrekin egindako lanik, nahiz eta biek utzi zuten bluesean, countryan, folkean eta rock and rollean oinarritutako ondare aparta.
2020
‎Gorako bidean dira Ezkurdia Martija ere, azken lau partidetatik hiru irabazi baitituzte —lau garaipen dituzte— Altuna III.a Galarzarekin alderatuta, biak ala biak ari dira ondo: aurrelaria eraginkor, eta atzelaria, seguru.
2021
‎Uztailean, Bilboko Arriaga antzokiak plazaratu zituen Pange lingua. Voglio una pizza —Bernardo Atxagaren testuen irakurketa poetikoa— eta Gabriel Arestiren etxea defendituko dut, Arestiren olerki eta hitzekin, baina biak ala biak euskara eta erdara aldiro aldiro txandakatuta. Hizkuntza bietan baina bertsio berezituetan, antzoki berean estreinatu zen Ama Kuraia —Arriagaren ekoizpena, Maria Goirizelaiaren zuzendaritzapean eta 11 aktore gehi musikari batekin—, eta gero etorri zen Sisiforen paperak, Euskaldunon Egunkaria ren itxieraren kronika dena.
‎Lazunak azkazaletan izenburu nagusiaz ohar batzuk egin ditu Aranak, lazunak deituriko arrainak poesiaren metafora gisa har ditzan irakurleak. «Lazunak eta poesia, biak ala biak animalia periferikoak dira, iheskorrak, ur uherretan ibiltzen direnak. Jendearen gehiengoak maite ez dituen arren, maite ditugunontzat oso ederrak dira».
‎Bi euskal atleta ariko dira nazioarteko txapelketen itzuleran; Espainiarekin eta 60 metroko hesidunetan biak ala biak: Asier Martinez (Iruñea, 2000) eta Teresa Errandonea (Irun, Gipuzkoa, 1994).
‎Zikloa osatzen duten filmen artean, garai hartako entzutetsuenetako batzuk izango dira: Kim Ki youngen The Housemaid (1960), Hego Koreako zinemaren historiako maisulantzat hartua dena; The Flower in Hell (1958) eta Aimless Bullet (1961), biak ala biak Hego Koreako gerraosteko bizimoduaren kronika gogor eta errealistak, eta Homebound (1967), Mist (1967) eta A Day Off (1968) melodrama klasikoak.
‎Hazard eta De Bruyne dira Roberto Martinezek zuzentzen duen taldeko izar nagusiak. Bada, zalantzaz inguratuta daude biak ala biak: bata ez da batere ondo aritu azken bi denboraldietan, Chelseatik Real Madrilera joan zenetik, hain justu.
‎Bai, eta oso ondo ikusi nuen, baita Oinatzen [Bengoetxea VI.a] aurkakoan ere. Oso kontuan hartzeko aurkariak dira biak ala biak, eta begira nola irabazi dien biei, zer nolako nagusitasunez. Horrek agerian uzten du joko handia duela.
‎Harekin batera, Alain Dutournier eta Alexander Mazzia ere Donostian egongo dira: biak ala biak «Frantziako gastronomiaren erdigunean» daude. Dutournier Parisko El Carre des Feuillants jatetxeagatik da ezaguna; Mazzia, berriz, «bere egile sukaldaritza zeharo bereziagatik».
‎Duela hiru urte Iruten gogoeta plazaratu genuen. Euskal Herriko Hezkuntza Sistema propio eta burujabea eraikitze bidean, inposatzen zaizkigun egungo hezkuntza sistema duala eta hizkuntza ereduak, biak ala biak, gainditu behar ditugula ulertuta. Sistema dualaren oinarrian dagoen kontzertazio unibertsala bukatzearen eta publikotasun berri baten alde egin genuen, herri eta auzo eskola komunitarioz osatutako sare bakarra, eta Euskal Eskola Publiko Komunitario izena eman genion.
‎Bi lehia, zein baino zein ezberdinagoak. Hasteko bi talde erasokor, liga erregularrean saskiratzen gehien sartu dituztenetako bi, batez beste 84 puntutik gora biak ala biak. Efes faborito argia zen iaz txapelketa bertan behera geratu zenean, eta zalantzaz beteriko hasiera baten ostean, laugarren Lauko Finalera heldu da.
‎Thomas Tuchelen taldean, Cesar Azpilikueta kapitaina eta Kepa Arrizabalaga daude. Ondo bidean, biak ala biak hasierako hamaikakoan izango dira gaur. Sky blue etan, berriz, hainbat herrikide daude Pep Guardiolaren entrenatzaileen multzoan eta kirol zuzendaritzan:
‎El Puntido bikaina da, eta are gehiago La Nieta. Tempranilloaren bikaintasunaren isla biak ala biak.
‎Zenbait puntu oso egokiak iruditu zaizkit. Oso egoki adierazten da han hemen bi hizkuntza ofizial ditugula eta agintari publikoen zeregina dela biak ala biak erabiltzeko eskubidea bermatzea. Izan ere, ez dago gaizki eskubide hori azpimarratzea.
‎Donna Esposito taldekidea, halaber, Cyclones taldean aritu zen 1981etik 1983ra; single bat eta EP bat plazaratu zituzten. Strum & Thrum konpilazioan Cyclonesen I' m in Heaven eta Riff Doctorsen Say Goodbye jaso dituzte; biak ala biak gitarra akustiko eta elektrikoekin eta emakumezko ahots goxoekin jantzitako pop harribitxi ezkutuak dira. Gainerako 26 abestiak maila berekoak dira, 2020ko bilduma interesgarrienetarikoa osatu arte.
‎Egun batean, baina, Arturoren ahizparen berri izango du, eta berarekin maiteminduko da. Eta hala, maitasun harreman batean murgilduko dira biak ala biak.
‎Ordea, proiektuak azaltzen duen errespetuari buruzko guztiz bestelako ikuspegia du Uriartek. Haren hitzetan, Fosterren diseinuak «ezabatu» egingo du egungo eraikina, «batez ere gauez», eta kaltegarri suertatuko zaio ondoan duen Casilda Iturrizar parkeari ere, eta, gogorarazi duenez, babestuta daude biak ala biak. Eta, hain justu, babes maila horrek eskatzen dituen prozedurei izkin egitea egozten diete txostenean museoko arduradunei eta agintariei.
‎Gainera, bi ekimenak, biak ala biak, Euskal Herri osora zabaltzen dira. Guk Baionatik Tuterara eta Muskizetik Santa Grazira zabaldu nahi dugu euskararen aldeko dinamika, euskararen ezagutza unibertsaliza dadin, erabilera lau haizeetara heda dadin eta euskaraz eroso aritzeko guneak ugal daitezen.
‎Ez da kasualitatea estatu horietatik iristea —bereziki Vilnius eta Varsoviatik—, haiek baitira Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta haren gobernua kritikatu eta Bielorrusiako oposizioa babestu dutenak. Lituanian, Svetlana Tikhanovskaia oposizioko buruzagietako bat eta Roman Protasevitx kazetaria —hegazkin bat bahitu ostean atxilotu zuten— hartu dituzte; Polonian, berriz, Nexta oposizioko kanaleko kide Stepan Putilo, eta Valerik eta Veronikak osaturiko Tsepkalo bikotea, biak ala biak Lukaxenkoren aurkako ahots garrantzitsuak.
‎Lehenengo aldiz ari da Olaizola Donostiako hamabost kilometroko lasterketa eta maratoia antolatzen, eta bi lasterketak hobeto ezagutzeko urtea izango da. Pandemia garaian egokitu arren, zortea izan dute, murrizketak arindu edo kendu osteko egunetan egin izan direlako biak ala biak. «Udan Donosti Cup antolatzea oso gogorra izan zen, baldintzak asko eta oso exijenteak zirelako.
2022
‎Callahanek eta Oldhamek hemeretzi kantu grabatu dituzte, eta horien artean bi propio sartu dituzte: Smogen Our Anniversary eta Palace Musicen Arise, Therefore, biak ala biak errotik berridatziak: gitarra sare batek jantzia Callahanena, elektronika hautsiak zikindua Oldhamena.
‎Gasteizko zentralak 1.356 MW sortzeko ahalmena izango du, eta Subillakoak, 1.040 MW. Dena den, biak ala biak Nafarroako egitasmoa baino txikiagoak dira, hark 2.165 MW sortuko bailituzke.
‎1960ko hamarkadaren hasieran, AEBetan nesken ahots taldeak ugaritu zirenean (The Crystals, The Shirelles...) eta soul musika bere unerik gorenetako batean zegoenean, The Ronettesek izugarrizko arrakasta lortu zuen, ez bakarrik AEBetan, baita mundu osoan ere. Bi kantu izan ziren horretarako bidea, biak ala biak gerora hamaika bertsio izan dituztenak eta denborarekin pop musikaren klasiko bihurtu direnak: Be My Baby eta Baby, I Love You.
‎Gasteizko zentralak 1.356 MW sortzeko ahalmena izango luke, eta Subillakoak, 1.040 MW. Dena den, biak ala biak Nafarroako egitasmoa baino txikiagoak dira, hark 2.165 MW sortuko bailituzke. Dirudienez, baina, asmoak bide motza egin du, aldundiak ez duelako bidea erraztuko.
‎DAEaren kasuan, antzekoak diren bi desfibriladore mota daude: «Azalaren azpian jartzen dira biak ala biak, eta kirolarien kasuan, besapetik gertu, kolpeak ekiditeko. Lehenengoaren kasuan, gailuaren kableak bihotz barrura doaz.
‎Izan ere, kontinente hartan dute jatorria egunotan ikusi ditudan lan interesgarrienetariko bik: Marina Otero argentinarraren Fuck me eta gaur ikusi dugun De ratones y hombres, biak ala biak punta puntakoak eta bikainak.
‎Itzultzailea ezinbestean da zubigile, eta, idazlea ere badenetan, haren testuek halabeharrez islatzen dute nahasketa hori. Itzultzaile zein idazle, biak ala biak dira BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariaren aurreneko onuradunak, Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) eta Theodor Kallifatides (Molaoi, Grezia, 1938). Goizean omendu dituzte, Bilboko Azkuna zentroko atarian egindako emanaldi batean.
‎Itzultzailea ezinbestean da zubigile, eta, idazlea ere badenetan, haren testuek halabeharrez islatzen dute nahasketa hori. Itzultzaile zein idazle, biak ala biak dira BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariaren aurreneko onuradunak, Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) eta Theodor Kallifatides (Molaoi, Grezia, 1938). Atzo omendu zituzten, Bilboko Azkuna zentroko atarian egindako emanaldi batean.
‎Bonba hotsak eta isiluneak: biak ala biak dira protagonista gaur, orain 85 urte Gernikan jasandakoak orainera ekartzeko. Hain zuzen, orain minutu gutxi egin dute kanpai eta sirena hotsen ohiko ekitaldia.
‎Frantziako presidentetzarako bozetako bigarren itzuliaren emaitzak jakin eta berehala, hauteskundeetako protagonistek argi utzi dute egoera gainditu dutela, eta ekainean egitekoak diren Asanblearako bozetara begira jarri direla jada. Jean Luc Melenchon ezkertiarra izan zen hori egiten lehena, iragan astean, eta, herenegun gauean, Emmanuel Macron garailea eta Marine Le Pen garaitua, biak ala biak aritu ziren hirugarren itzulitzat jotzen duten topaketaz. Batez ere, estatuburu hautatua:
‎Bilduma osatzeko bi kantu berri ere sartu dituzte XXX n: Barrun barrukuk eta Begietara begiratu, biak ala biak, Piztiak en musika parametroetan sartzen direnak, baina, aldi berean, euren artean oso ezberdinak direnak. Barrun barrukuk pieza iluna da, «beltza», Uribek zehaztu duenez, eta konfinamendu garaian idatzi zuen Aranbarrik.
‎The midnight gospel animaziozko telesail bat da. Sortzaileak Pendleton Ward eta Duncan Trussell dira, biak ala biak Adventure time marrazki bizidunen sortzaileak —marrazkilaria bata eta gidoilaria bestea, hurrenez hurren— Trussell The Duncan Trussell family hour podcastaren sortzaile eta gidaria da. Bertan, gonbidatu bereziak elkarrizketatzen ditu, eta askotan galdera eta gai transzendentalei heltzen die.
‎Hau ironia. Armak eta farmakoak jaun eta jabe, munduko peste biak ala biak.
‎Kaxarranka eta, biak ala biak dira aspaldikoak. Kaxarranka, zehazki, XV. mendeko agirietan aipatzen da, Iñaki Irigoien dantzari ohi eta adituaren arabera, eta XV. eta XVI. mendeetako «dokumentazio asko» dago haren inguruan.
‎Jake eta Gemma Randell izan ziren lehenengoetarikoak iristen, biak ala biak Londresen jaioak. Jakek futbolean jokatu izan du bizi osoan, lesio batek uztera behartu zuen arte; Gemmak, berriz, igandeetan, lagunartean.
‎Ohiturena eufemismo bat da, Juan Maria Altuna Tradisna Nafarroako Garraiolarien Elkarteko presidentearentzat; «inposizio» bat da salgaiak deskargatzearena. Hitz bat edo beste erabili, biak ala biak bat datoz: «aldarrikapen historikotzat» jotzen dute zamalanak garraiolariek ez egitea.
‎ACB ligako bi euskal taldeak aurrez aurre ikusteko lehen aukera izango da. Bi egitasmo berri, bi entrenatzaile berri eta biak ala biak ikusteko gogo handia. Urreta kiroldegia txiki geratuko da.
‎Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroa ez da batere berandutu, eta gauerdian bertan zoriondu du FDIko burua, lehen emaitzen berri izan bezain laster. Alderdi biak ala biak daude ECR Europako Kontserbadore eta Erreformisten koalizioan Europako Parlamentuan. Talde komunitarioko eztabaidei begira, Melonik argi du zeintzuk izango diren bere aliatuak.
‎Egia da, halaber, haizea alde izan zuela Lulak. Urte haietan, munduko ekonomia bete betean ari zen, lehengaien boom handia izan zen, biak ala biak Txinaren hazkunde ikusgarriak bultzatuta.
‎Tragediak oroitzea eta oroitzearen tragedia: biak ala biak izango ditu hizpide Aleksievitxek gaurko saioan, eta, seguru asko, Europak gaur egun bizi duen egoera ere agertuko da tragedien kontakizun horretan.
‎crescendo batean gara, determinazio osoa daukagu, eta, kosta ahala kosta eta manera handiagoan, segituko dugu Ion eta Jakes etxean izan arte eta euskal preso guztiei aterabidea eman arte», adierazi zuen Anaiz Funosas Bake Bideko bozeramaileak. Gaurtik, bada, espetxetik kanpo dira biak ala biak. Irailean, Bakegileek iragarri zuten gogoeta bat abiatuko dutela hemendik aitzinako erronkak definitzeko.
‎Elixabete Garmendiari eta Patxi Baztarrikari. «Ohorezko mugarri» izendatuko dituzte biak ala biak. Garmendiari, «euskarazko kazetaritzan izandako ibilbide oparoa» aitortu nahi izan diote antolatzaileek.
‎Lan gehiago egin behar dela uste duen arren, Ibañez baikorra da. Hego Euskal Herrian zigarreta elektronikoak eta tabakoa maila berean daude, hau da, leku itxietan biak ala biak debekatuta daude. «Hala ere, tabakoak dituen neurri berak jarri behar zaizkiola uste dut, gazteentzat hain eskuragarriak ez izateko», gehitu du.
‎Euskadi Irratia ari nintzen entzuten. Sarri bezala, merkatari euskaldunak elkarrizketatzen ari ziren, beren markak sortu dituzten ekintzaileak, biak ala biak euskal hiztun peto petoak. Poza ematen du horrek, eta saioa bukatu orduko Internetera jo nuen, haien egitasmoak hobeto ezagutzeko irrikaz.
‎Arzzallusek, ordea, Ibarzabali proposatu zion lan egiteko modua aldatu, eta esnekiak zuzenean saltzea. Fin aritu ziren lan horretan biak ala biak. Ibarzabalek hasi zuen bertsoaldia:
‎Bi ardo egiten dituzte: Viña Mar by Nates eta Palacio de Treto, biak ala biak zuriak. Nekazaritza tradizionala dute oinarri, eta kalitatea helburu, ingurumena errespetatuz eta zainduz.
2023
‎Iazko urtearen hondarrean Iñigo Urkullu lehendakaria eta Olatz Garamendi sailburua izan genituen protagonista, biak ala biak haserre Madrilek gure autogobernuarekiko erakusten duen errespetu faltagatik. Lehena, Nadia Calviño presidenteordeari gobernu bien arteko bilera tekniko bat erreguka, besteak beste Europako Funtsen banaketan edota fiskalitatearen inguruko kontuetan Pedro Sanchezen gobernuak duen errespetu faltagatik.
‎Egun, beraz, Donostia eguna ere ez dago gaizki. Gaztelaniaz biak ala biak berdintsuak dira, día de San Sebastián. Euskaraz ñabardura handiagoa.
‎martxoaren 3an, ostiralean, 19:00etan hasita. Kontzertu horretan Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koral Elkarteak, Naroa Intxausti sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak Carl Maria von Weberren Oberon-en obertura eta Felix Mendelssohnen Uda gau bateko ametsa interpretatuko dituzte, biak ala biak Shakespeareren lanean oinarritutakoak. Erik Nielsenek gidatuta ariko dira.
‎Donostian ere errepublikaren aldeko mugimenduak bere martxa antolatu du. Santurtzin eta Sestaon, halaber, errepublikaren aldeko manifestazioak egingo dituzte, eta biak ala biak Portugaleten amaituko dira, hilaren 16an, igandez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia