Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Eta egia da orain alegera nagoela, baina egia da, halaber, leher kaka egina sentitzen naizela. Horregatik, aldizkaria aurreko eserlekuaren bizkarreko sarean utzi (Bruselan erosi nuena ere bertan ezarri, eta, Bilbora heldutakoan, biak ala biak ere bertan ahantziko ditut), koadernoa altzoan hartu, eta lo kuku bat egiten saiatu aurretik, Rubenek oparitutako argazkiak ikusiko ditut. Ahalik eta indartsuen egon nahi dut, gaur Teresarekin sekulako parranda egiteko; aldean daramadan arimari (aurkitu ninduenetik ez diot alde egiten utzi) primeran etorriko zaio, eta zer esa  nik ez, nire GMI ari.
2001
‎Ez dut, inola ere, uste sinetsarazi nahi diguten bezain bateragaitz direnik bi ikuspegiok. Egia bada egiak aske egiten gaituela, xede bakartzat egia hartuta dabilen kazetariak biak ala biak beteko ditu: bai bere etikak eskatzen diona, bai bere lanbideak eskatzen diona ere.
2002
‎Gainera Ibarbeko jendeak elkarrekin ibiltzeko joera handia eduki, eta herri batzuetan benetako koloniak osatzen zituen. Eta hala, baziren bi koadrila zuten lagunak, bata Ibarben eta bestea kostaldean, biak ala biak gazte ibarbearrez osatuak. Luzaro bezalako herrietan, ordea, kontua bestelakoa zen, zeren ibarbearrak gutxi izaki udatiarrak ere, guztira, ez asko, kanpoko gazte batek herriko jendearekin nahastu beste erremediorik ez baitzuen.
‎Ez zitzaizkien kalaka gaiak agortzen. Ez dakit ni nintzen guztiz jokoz kanpo nengoena, baina arlote hutsak, tuntun barregarri batzuk iruditu zitzaizkidan biak ala biak.
‎Talde berria aurkezten zuten Thaliak eta Chrisek: Tara Jane O. Neil baxuan eta Kevin Coultas baterian, biak ala biak Sonora Pine taldeko partaideak. Soinu arazoak gorabehera, dramatismoz eta intentsitatez beteriko emanaldi bikaina eskaini zuten.
2003
‎" Txakurra". Animalia izenak biak ala biak ere.
2005
‎Barrutik herren egin ez banu, berehala ahaztuko nituen biak ala biak, eta barkatu ere egingo nien; aitzitik, hainbeste denbora igarota, oraindik pizturik daude gorrotoaren txingarrak nire baitan. Denborak aurrera egin ahala, benetako gorrotoa, benetako amodioa bezala, gorpuztu egiten da.
2006
‎Une hartan, bezero berantiar pare bat sartu zen erretzaileen txokora, Hot August Nightsen kapela pare baten azpian. Gizonezko bat eta emakumezko bat, biak ala biak ehun kilotik gorakoak. Plater bina zekartzaten, buffeteko jakiez hornituak.
2007
‎Dioni iruditu zaio, baina zalantzak lotu du, Igorrena baitzen, Igorrena bakarrik, begiratu haren lausoa. Orain Dioni, orain Igor, biak ala biak tximu tximu eginda daude, uretatik atera berritan. Halako batean barre algaraka lehertu dira, erremolke gainean dantzan hasi den emakume gazteari begira.
2008
‎Ondotxo dakit, ordea, tontakeria galanta dela hori, gaztelania edo, kasurako, nire ikasleen ingelesa bera euskara bezain antzinakoak direla: gaztelania, azken batean, ez da latinaren bilakaera bat baino, eta biak ala biak, gaztelania eta ingelesa, hizkuntza indoeuropar jatorrizko haren oinordekoak, eta hura, bestalde, beste protohizkuntza batena, eta abar eta abar. Eta, bestalde, duela bi mila edo zortzi mila urteko euskarak, halako izenik merezi balu behintzat?
‎Aldi berean giza subjektua bera ere erabat zatiturik dago, ezerk ez baitu iradokitzen gure munduaren esperientzian izate iraunkorrik badenik. Azkenean, munduarekin poz pozik aurrez aurre paratzen garenean aurkitzen ditugu, biak ala biak, mundua eta gu geu, substantziarik gabe. Patu tragikoz, seguru, libre gaude, baina, Hume bide, edozein kausalitate susmatzera beharturik gaudelako.
‎Atxagak, paralelismo bat eginez, bi indar edo legeen tenka marraztu digu: alde batetik, leinuaren legea, Euskal Herri zorionekoaren irritsa; eta bestetik, hiriaren legea, Estatu polisaren legearen arteko gatazka; eta biak ala biak betetzea beharrezko egiten ditu, gainera.
‎Nola ez nintzen lehenago ohartu? ...berriro jo dut igogailura eta gorantz joateko botoia sakatu ordez, beherakoa sakatu dut eta ateak irekitzean, bat batean, txinatar guztiak desagertu dira kea airean nola, eta haien ordez, maletak garraiatzeko zintak agertu dira, eta haien atzetik Larraitz ikusi dut eta bere atzetik neska txinatar gazte bat, artean ezagutzen ez nuen Olivia izeneko gazte bat eta Chongqingen gure gidaria izango zena, biak ala biak larriturik.
‎Ezin gogora dezaket une txarrik, eta handik ere gauza mordoa sartu genuen oroitzapenen maletan, ordurako nahikoa beteta zegoen horretan. Baina sentsazioa daukat ezen bi egonaldiak, biak ala biak primerakoak izanagatik, ezberdinak izan zirela.
2009
‎Zorionez, ez zuen gehiago hitz egin beharrik; nahikoa zuen bere irribarre oharkabe baina adeitsua, axolagabetasun berberaz jasotzeko bai ministroaren ateraldiak, bai akademikoaren gogoeta pesimistak, gerra iragartzen baitzuen udaberriaren hasierarako. Pozarren zeuden, hala ere, biak ala biak anfitrioiarekin, beren buruekin baitzeuden pozarren. Bi zerbitzariek primeran betetzen zuten beren egitekoa:
‎Oroitzen ahalegindu ziren biak ala biak. Dario txikitatik gelditu zen umezurtz.
‎Gerora konturatu nauk, ordea, Nietzsche irakurri ahala, nolabait yoghi zaharraren ifrentzu moduko bat izan zela bizarduna. Izaki nietzschearrak izan zituan biak ala biak, yoghi zaharra eta bizarduna; bakoitza bere bidean, gizon osoak, erabatekoak, alferrikako tolesik gabeak, erdi gixonon gizarte honetan, salbuespen.
‎Lingirdatsuak dira biak ala biak,
‎Herritarrok aldaketa klimatikoarekiko ditugun ardurak sakon aztertu beharrekoak dira, madarikatua kontrakoa dioenak. Beharbada ez dago gauza sumingarriagorik etengabe baloiak kanpora botatzen dituen herritarra baino, konpromiso komunitarioa sistematikoki saboteatzen duen herritar ez arduratsua baino; gaurko indibidualismo muturrekoari darion infantilismoa eta biktimismoa salatu beharreko patologiak dira, biak ala biak ardura ezaren estrategiak baitira. Baina, aztertu beharrekoak dira, baita ere, kanpaina publiko batzuek hondoan duten filosofia, horiek ere ardura ezaren estrategiak baitira.
‎" Bakearen alde borrokan". Diagnosi ederra utzita joan zaizkigu biak ala biak...
2010
‎Txikitan, marra eta koloreen artean murgiltzen nintzen gustura. Marrazten eta margotzen abileziaz niharduen, erraz egiten nituen margo eta marrazkilanak, arlo kuttunak nituen biak ala biak.
biak ala biak zelai berberean haziko dituen Jainkoa.
‎Agirre Lehendakariak bezalaxe, Ibarretxe Lehendakariak [2] ere hitza emana zion euskal gizarteari," Nire agindua ondo betetzea, zin dagit", biak ala biak jakitun izanik zenbaterainoko garrantzia duen euskaldunentzat emandako hitzak: hitza hitz.
‎Aurtengo udaberri seinale aproposak izan ditugu biak ala biak. Aste pare baten aurrea hartu du beltzak, baina haren zuria ajatu eta saretu orduko, hor genuen zuriaren bete luxuzko bezain lurrin luxuriosduna airean hedatua.
2011
‎Nire ahotsak esnatu balitu bezala izan zen eta, gauza harrigarria, negar batean hasi ziren biak ala biak.
‎Ñabardurak ñabardura, Chicagoko Eskola zein materialismo historikoa, biak daude hazkundearen erlijioari atxikita. Muga biofisikoen nozioa lauso, biak ala biak ezgauza dira geroko belaunaldiei etorkizunik eskaintzeko.
‎Gero eta eskasagoak diren baliabideak eskuratzeko lehiak markatuko du XXI. mendea. Energia iturri fosilak eskastean eta aldaketa klimatikoaren ondorioak bizkortzean? biak ala biak egitate zientifikoak?, ikusi behar zein portaera azaltzen dugun mahai bueltakook, kopuruz berberak izanik eta lehengo neurrietan jateko gogoz egonik. Errekurtsoak eskas dituen munduan," bestea izorra dadila" izan liteke XXI. mendeko horrorearen desfilearen muina, euste aldera norbere kontsumo mailari, ongizateari eta askatasunari.
‎Ezta politika ere, epe laburreko urgentzia elektoraletan katramilatuta. Politika eta egitura komunikatiboak, badirudi biak ala biak daudela ezinduta gaurko gizarteek behar duten funtzio erreflexiborako. Ondorioz, nahiz herritarrek gero eta errezelo handiagoa izan norabideaz, krisi finantzarioak emandako abisuagatik, nagusiki?, oraindik funtsezko debateak oholtzaren atzealde ezkutuan gertatzen ari dira, gizartearen gibelaldean, ikertalde txikietan (ez erakunde akademiko handietan), sareko zenbait forotan, militarren inteligentzia zirkuluetan, era askotako think tank deiturikoetan, edo iritzi publikoarentzat makillatuak, edo zentsuratuak?
2012
‎Amak, apirilean, eskutitzaz eta txekeaz batera, puntuz eginiko beste bi jakatxo bidali zizkion Margaritari. Ohe gainean zabal zabalik jarriak zituen eta haiei begira egon zen siesta garaian bere logelan, ohe ertzean eserita; bere irudiko, lehenago jasotakoak bezain ederrak ziren biak ala biak. Bata zuria zen eta bestea, beixa.
‎Begi berde argi haiek irentsi egin nahi zutela iruditu zitzaion, eta berak ez zuen inolako trabarik jarriko hala gerta zedin. Bat egin zuten bien arnasaldiek eta poliki poliki galgatzen joan ziren biak ala biak. Une hark nola bukatu behar zuen galdetzen hasia zen Galo bere buruari, joateko ordua iritsi zitzaiola iragarri zionean Margaritak, ezpainetan zeukan irribarretxoa ezabatu gabe betiere.
2019
‎Amazona eraso  tzailea zaldi gainetik jaitsi, eta mutilari eraso egitekotan zela, dama larrituak aurre egin nahi izan zion; baina zaldunak ez kezkatzeko esan zion, bera ere maiteminez egona zela, mutil jazarria oroz gainetik maite izan zuela, halako moldez non bere buruaz beste egitekotan egon baitzen. Amazonak gaineratu zion mutila harroxkoa izan zela, eta egoskorra, eta beti ezezkoa eman izan zionez, akaberan hil behar izan zuela, eta, horren ondorioz, biak ala biak ere infernura kondenatuak izan zirela. " Zigor hauxe ezarri ziguten orduan:
‎Egoitzan norbaitek utzia zuen zira horia jantzi, eta abiatu egin nintzen, intrantsitiboki, bai, baina gutxienez joan, jaitsi edo igerian ibili bezalako aditzak jokatzera. Artean euria goian behean zen eta haizea zakar zebilen, biak ala biak ere Erdi Arokoak balira bezala.
‎Halaxe gelditu ziren, biak ala biak, andrea eta animalia, goiza arte.
‎Ostro irtete, arto ereite; ostro erortze, gari ereite. Arto garien ereite kontuak, biak ala biak, ederki seinalatuak. Artoari eutsi diogu oraindik ere, horri ere gero eta gutxiago, baina gariaren kontuak?
2020
‎inguruko guztiaz ahantzarazten zuten. Bibiz eta Sofiaz akordatu zen, negutik ikusi gabe zeuzkan; luzatu egingo ziren biak ala biak. Nikolas txikia ere indartzen ariko zen; ordurako gai izango zen besoak erabiliz kuman buelta emateko, bai arreba zaharrak bezain mugitua bazetorren behinik behin.
‎Umeak. Umeak zarete-eta, biak ala biak. Bermea emana eraman behar baita arma.
2021
‎Bide batez, dena gezurra Virginia gaixoarena ere, eta Saforena zer esanik ez. Ez zebiltzan urrun biak ala biak Doneaneko Mikelak bere eroaldietan botatzen zituenetatik. Baina nik ondo disimulatzen nituen barruko iritziak eta herrak; prosaren erritmoaz mintzatzen nin  tzaien, emakumearen eta, oro har, gizaki modernoaren kondizio zatikatuaz eta halako memelokeriez.
‎Bera tanatorioko gorabeherez arduratzen zen bitartean, ni herrira igo nin  tzen, gurasoengana. Laurogei urtetik gora zihoazen biak ala biak; sasoiko ez bazeuden ere, aje handirik gabe behintzat. Etxean sartu nintzenean, jakinaren gainean zeuden Mikelaren heriotzaz, eta jostunarekin hizketan ari zen ama, kafesne bat hartuz.
‎Rizalen izaeraz eta jarreraz jabetzeko, lagungarria izan daiteke Gustav Landauer alemaniar judu pentsalari anarkista eta ekintzaile pazifistaren bizitzara eta lanetara jotzea. Rizalen belaunaldi berekoa berau?. Izan ere, biak ala biak, giza duintasunaren eta eskuzabaltasunaren eredu izan ziren. Landauerrek ondoko hau idatzi zuen Sozialismorako Deia izeneko bere liburuan:
2022
‎Eta hona hemen, Mozambiken, eltxoen umeen umeen umeen umeen umeen umeak: Vera eta haren ahizpa Monde, oporretan, terrazan zirela, eltxoen kontrakoa eman gabe mozkortu, zizta egin eta biak ala biak malariaz kutsaturik gertatu ziren gau hartan. Hiru gurutzeko malaria izan zen Monderentzat eta lau gurutzekoa Verarenzat.
‎Ez alferrik, euskal nobelagintza modernoko lehen emakume protagonista dugu, Elsa Scheelenekin batera. Kurioski, atzerritarrak biak, ez euskaldunak, atzerrian kokatuta baitaude biak ala biak hartzen dituzten eleberriak. Inoiz ez dut jakin zergatik kokatu zuen Saizarbitoriak bere estreinako nobela Suitzan.
‎" Saforen obra bilakatu da egilearen bizitzaren ezagutzari buruzko iturririk zuzenena". Baina, obra eta bizitza, bizitza eta obra, biak ala biak dira jakingarri, irakurriak izan diren garaia gorabehera, eta garaiaren arabera: tradizioak Safo kritikatzen du emakumeekin maitemintzeko joeragatik," eta garaiera txikiak ematen zion itxura ez oso politagatik, baita garai hartako gusturako azala ilunegia izateagatik ere".
‎Ordezkari politikoei dagokie beren hautesleen izenean beren erantzukizunak asumitzea. Testuinguru horretan, bi legitimitaterekin egiten dugu topo (gobernu zentralari dagokiona eta autonomia erkidegoa ordezkatzen duen eskualde gobernuari dagokiona), eta biak ala biak gai izan behar dira negoziatu eta adostasun demokratiko batera iristen saiatzeko eta, agertokirik baikorrenean, ados jartzeko.
2023
‎Oraindik ere, kezka izaten zuen Margaridak ez ote zuen Francescek, Zeruan, lapurtu zituen emakume haietako bat ondoan edukiko. Anastasia Colobrans edo Maria Serradora, erbinude ñapurrak biak ala biak. Baina handik gutxira horrelakorik ezinezkoa zela iruditzen zitzaion.
‎Josep M. Vilarmau i Cabanesen Folklore del Lluçanès eta El folklore de Rupit i Pruit lanetan topatu nituen liburuan ageri diren ipuin eta elezahar asko, eta haien artekoak dituzu" L’herba dels pets"," Els tres germans ganduls" i" L’home que va donar se al dimoni"," Els tres dimonis" izenaz ere ezaguna dena. Osonako Grup de Recerca Folklòricaren ardurapeko edizioak dituzu biak ala biak (Jaume Aiats i Abeyà , Ignasi Roviró i Alemany, eta Xavier Roviró i Alemany). Xavier Roviró i Alemanyren Montseny.
‎Kasik oharkabean zuzendu du aterantz, biak ala biak ere handik kanporatzeko.
‎Bizitzak, orduan, hondoa jotzen du, ilusioaz eta esperantzaz gabetzen; bere ustetan, biak ala biak ere gauza bera. Eta inoiz baino bakarrago geratu delakoan dago.
‎Momentu hura iritsiko zitzaiolakoan zegoen. Pentsamenduan biak ala biak ere hain berdinak izaki, ezin bera bezalako beste emakumerik aurkitu.
‎Likore gozoegiak gorroto ditu, hala nola gorroto duen emakumeei belar likorea eskaintzea uxual zuria baino gozagarriagoak direlako, biak ala biak ere graduazio bertsukoak izan arren. Min eman, ematen du.
‎Elestotsa antzeman da bilgian, beste batzuek belatxe erran baitute: biak ala biak belarrari lotuak. Gizon batek Azkuek hiztegian zer dakarren oroitarazi du:
‎Euri xehea dela-eta, ohiko zirimiriaz gain, euri zarama eta euri zirina elkarketak ibiltzen dira ahoz aho lekeitiarren artean: biak ala biak lohikeriari lotuak, hain da zikina horretariko euria. Oñatin legez, hemen ere azaldu da azeria:
‎Alabaina, jende helduak altxatzen ditu antzinako solasak eta erranairuak. Haien artean aro bidaiariak elur zafla elkarketa aditu du elur malutari irizteko, eta elur lauso, elurroldea izendatzeko, biak ala biak zenbait herritan aditurikoak. Izotza, aldiz, karroina da, egun herri gutitan baliatzen duten solasa.
‎zenbait hizkeratan barrukoa itogina da eta kanpokoa itaxura; glazatu, itxuraz, gaskoiarekin du zerikusia; halatan bada," itaxur izoztua" da. Aho bete izotz geratu dira biak ala biak; anaiak ikaragarrizko ele pisuduna zorroratu du, zorroratu ere!
‎Naturaren fenomenoak biak ala biak. Naturaren fenomenoei begira biak ala biak, barne husturik.
‎Naturaren fenomenoak biak ala biak. Naturaren fenomenoei begira biak ala biak, barne husturik. Ez daude urruti kobazuloetako antzinako artistengandik.
‎Jakina, sinbiosi biologikoa modu mekanikoan giza elkartasunarekin parekatzea akats metodologiko handia da. Baina, biak ala biak nolerebait txirikordatzea mesedegarria litzatekeelakoan nago. Kropotkin anarkistak elkarri laguntzea ezartzen zuen gizakiaren oinarrizko zeregintzat.
‎Bizi organikoa materia inorganikotik datorrela aski demostratua du zientziak. Baina materia inorganikoa ere nolabait bizirik dago, bizi biologikoaren sostengu den heinean gutxienez; inorganikotasun horrek ere badu zerbait organikotik, bera gabe ez baitago ezer organikorik, biak ala biak unibertsoko indarrek sortuak eta eraldatuak baitira. Bizi organikoa, jauzi liluragarria izanik ere, bizi inorganikoa deritzanaren jarraipena besterik ez da; dena materia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia