Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak —lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk, bezero aunitzen joan etorri ezaxolak ikusia zen tortilla puska— gehitu zitzaizkion gure mahai eskasari, pinta bana zerbeza lagun zutela. Paperezko ezpain-zapi erabiliez, zigarrokinez eta txotx mutur gabetuez beteriko lurrak, gu mahaira jarri eta bortz minutura itzali zuten musika horterak eta bi zerbitzarien begirada berantetsiek borobiltzen zuten desastrearen antzeztokia.
‎Abuztuko ortzegun gau horretan, ostatu hits hartako bi zerbitzari gero eta mutiriagoen zainpean geundela, ezin filmearen gidoiari hain atxikiak izan. Neure azken antzeztitzekin batean, mahaikidearen bisaiako larruazal belztuaz tindura gorrizta jabetu zen, eta horrek hondar egunetako fantasietako Ana itzularazi zidan.
2006
‎(...) Orduan, pontifize arropak kendu ondoren, bi zerbitzarirekin batera, indigena batez lagundurik gainera, zeinak euskaldunen hizkuntza eta urrutiko bideak ezagutzen zituen, Pirineoetatik sartu zen eta handik Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia eta Asturiasetik pasa zen, Espainiako azken haitzen kontra jotzen duen itsasoaren ondoan, batzuetan zaldiz eta beste batzuetan oinez.
‎Ez zela zaila izan piztia nardagarri hura gorrotatzen zuten hainbat pertsona aurkitzea inguruan, ezta bi emakumeen eta seme gazteen erruki izango ziren zerbitzariak alde edukitzea ere. Gazteluan bertan, esaterako, bazirela Francesco Cenciri gorroto berezia zioten bi zerbitzari: Olimpio Calvetti eta Marzio Catalano.
2008
‎Eta horrelaxe aritu ginen, arnasa hartzeko ere gelditu gabe, harik eta kargamendu guztia bere lekuan jarri genuen arte. Orduan, bi zerbitzariek beren posizioak hartu zituzten fortinean, eta nik, eginahalak eginez, Hispaniolara jo nuen.
‎–Hiru, jauna. Senarra eta bi zerbitzariak, sukaldaria eta neskamea. Dirudienez, lapurretara sartu denean, edo direnean, Madamerekin topo egin eta salaketaren beldurrez egin dute egin dutena.
‎Hala ere, aldaketa modu progresiboan egin nahi du, zerbitzuak ez eteteko eta langileak pixkanaka ohitzeko. Kasu horretan, sare lokalean bi zerbitzari jar daitezke eta aplikazio berriak edota migratzen joaten direnak Linux zerbitzarian jarriko dira.
‎Mezu banaketa prozesuaren alde ezkutu bat da azala, ez baita ikusten. Posta elkarrekin trukatzen dutenean, bi zerbitzariren arteko elkarrizketa pribatuetan trukatzen den informazioa metatzen da azalean. Kontuan hartu behar da lehenengo zerbitzariak bigarrena bilatuko duela, eta mezua banatzeko esango diola azalaren bitartez.
2009
‎ALEX. Eta ez zenuten ikusi nork egin zuen? Horretarako zeuzkaat bi zerbitzari?
‎NAT teknologia IP helbideen eskasiari aurre egiteko sortu zen, baina segurtasuna ere bultzatzailea izan du, NAT zerbitzari batek barruko sarea ezkutatzen baitu. Oso ohikoa da NAT eta DHCP batera erabiltzea, sareko atebidea den bideratzailean bi zerbitzariak kokatuta.
‎Protokolo bakarra erabiltzen da mezuak igortzeko, SMTP izenekoa, eta beste batzuk mezuak hartzeko (POP3, IMAP, HTTP). SMTP bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioetan erabiltzen da, baita bi zerbitzariren artekoetan ere. Besteak bezeroaren eta zerbitzariaren artean bakarrik erabiltzen dira.
‎Komunikazioko bi muturretakoren bat ordezkatzen dute suhesi hauek: proxi izenekoak bezeroaren eta zerbitzarien artean kokatzen dira, eta pasabideak bi zerbitzarien artean.
‎Pasabideak proxiak bezalakoak dira, baina bi zerbitzariren arteko komunikazioetan, horietako bat ordezkatzen dute27 Beraien erabileraren adibidea postarako pasabideak dira.
‎Simple Mail Transfer Protocol (SMTP) Interneteko posta elektronikorako lehen aplikazio protokoloa da. 4.14 irudian ikus daitekeenez, bi zerbitzarien arteko komunikazioetarako erabiltzen da protokolo hau. Hala eta guztiz ere, bezero/ zerbitzari moduko protokolo bat da, non igorlearen posta zerbitzariak bezeroarena egiten du (eskaerak bidaliz), eta hartzailearen posta zerbitzariak benetako zerbitzariarena egiten du (erantzunak emanez).
‎· Igorlearen eta hartzailearen zerbitzarien arteko komunikazioa zuzena da, ez dago inongo bitartekaririk bi zerbitzarien artean. Nahiz eta bi zerbitzariak munduko bi muturretan egon, igorleak hartzailearen IP helbidea eskatuko dio DNSri (dagozkion MX eta A erregistroak), eta berarekin zuzenean ezarriko du TCP konexio bat mezuak bidaltzeko.
‎· Igorlearen eta hartzailearen zerbitzarien arteko komunikazioa zuzena da, ez dago inongo bitartekaririk bi zerbitzarien artean. Nahiz eta bi zerbitzariak munduko bi muturretan egon, igorleak hartzailearen IP helbidea eskatuko dio DNSri (dagozkion MX eta A erregistroak), eta berarekin zuzenean ezarriko du TCP konexio bat mezuak bidaltzeko. Hartzailearen zerbitzaria ez badago mezuak jasotzeko prest, igorleak ez dizkio mezuak beste inongo tarteko zerbitzariri ematen; geroago saiatuko da berriro bidaltzen.
2010
‎TXIMISTA. (aurrea hartuz) Komeni zaialako, horixe! Alde egiten badiat bi zerbitzari hartu dituk. Heurekoi hutsa haiz!
‎—Alargundu berria da Chiara kontatu zion amari—, eta senarraren anaiak hartu nahi du emaztetzat. Berak ordea nahiago du bakarrik, eta horregatik egin du ihes, bere bi zerbitzari hauekin, eta ez da komeni inork jakiterik hemen daudenik.
2012
‎Begi bazterraz begiratzen zidatela sumatu nuen, eta nik ere barre egin nuen, urduri. Handik gutxira bi zerbitzari hurbildu ziren lehenengo platerak eskuan zituztela. Gose ginen bostok, eta, hortaz, ez genuen hasieran bezainbeste hitz egin.
‎Era horretan irten ginen Lisboatik, eta gure taldea ongi zamaritua eta armatua, armada txiki bat osatzen genuen, eta ni kapitain izendatzeko ohorea egin zidaten, bai zaharrena nintzelako, bai bi zerbitzari nituelako, eta baita ere bidaldiaren eragilea izan nintzelako.
‎Erregeak, sumatu ahal izan nuenez, zenbait galdera egin zidan, eta nekizkien hizkuntza guztietan zuzendu nintzaion ni. Garbi geratu zenean ezin nuela ulertu ezta ulertua izan ere, beraren aginduz jauregiko gela batera eraman ninduten (arrotzenganako abegikortasuna 64 baitzuen Printze hark bere bereizgarri aurreko guztien aldean), non bi zerbitzari izendatu baitzituzten nire laguntzarako. Janaria ekarri zidaten, eta lau handikik. Erregearengandik oso hurbil ikusiak nituela gogoratu nuen?
‎Arreta bereziz zaindu nintzatela agintzeko erregutu zion Erreginari eta, bere iritziz, Glumdalclitchek artean ni zaintzeko lanetan jarraitu zukeela, ohartua baitzen elkarri atxikimendu handia geniola. Gela egoki bat prestatu zuten neskatoarentzat Gortean; haurtzain moduko bat izendatu zitzaion bere heziketaz arduratzeko; andereño bat, janzteko, eta beste bi zerbitzari eginkizun arruntetarako; baina nitaz arduratzea guztiz bere zeregina izango zuen. Nire logela izateko moduko kaxa bat diseinatzeko agindu zion Erreginak bere arotzari, Glumdalclitchek eta biok erabakiko genuen ereduaren araberakoa.
‎Linux sistema eragileetan hainbat posta elektronikoko zerbitzari erabildaitezke, lehen ikusi dugun moduan. Guk bi zerbitzari erabiliko ditugu: postfix eta dovecot.
‎Kontrol atakak eta datu atakak desberdinak direnez, kontuan izan behar dugu posible dela ekipo batetik FTP komandoak bidaltzea eta datuak beste ekipo batean jasotzea. Posible da, adibidez, bi FTP zerbitzariren arteko datu transferentzia egitea bezero batetik bi zerbitzariei aginduak era egokian ematen badizkiegu, irudi honetan agertzen den moduan:
‎Ferdinand Lassalle Club Royaleko estalpean ari zen idazten, Princesse Clementineri itxoiten zion bitartean. Bere inguruan, Richardson biltegian sartu eta atera zebilen, bi zerbitzari orpoz orpo zituela. Hondartzan, kapelu gorriek guardia egiten zuten.
2013
‎Du Haou tabernatik atera ziren Perez Revilla eta Orbe 17:40 inguruan, eta motorraren ondotik pasatu zirenean, leherketak bete betean harrapatu zituen. Eztanda hain handia izan zen, 50 metrora zeuden etxeetako kristalak ere apurtu zituen, eta gutxienez beste sei lagun zauritu zituen. Du Haou tabernako bi zerbitzari eta lau bezero?, zeinak ospitalean artatu behar izan zituzten. Baina kalte latzenak Tomas Perez Revillak eta Roman Orbek sufritu zituzten, gorputzean erredura larriak baitzituzten.
‎...ero, lekuko honek ikusi zuen joandako batzuk oso larri zaurituta itzuli zirela, esanez, herrira igo eta gero, irina eskuratzeko eta tratua egiteko sakabanatuta ikusi zituztenean, indioak kopuru handitan pilatu eta, etxe gainetatik nahiz lurretik jaurtitako gezi, harri eta makilekin, koronela hil zutela eta baita Felipe de Escalante kapitaina eta aipatutako Diego Nuñez eta beste zortzi soldadu eta bi zerbitzari ere, aipatutako irinaren bila joan zirenak, eta hori guztia inolako probokaziorik gabe gertatu zela; eta lekuko honek, esan duenagatik eta ikusi zuenagatik, ziurtzat dauka indioek egin zutena traiziopean egina eta aurrez pentsatua izan zela.
‎1774ko urtarrilaren 8an abiatu zen azkenean espedizioa Tubacetik. Anzarekin batera hogei soldadu boluntario, Kaliforniako bideak ezagutzen zituen beste soldadu mexikar bat, aipatutako Sebastian Tarabal gidaria, Pima hizkuntzako interprete bat, Tubaceko presidioko arotz natibo bat, bost mandazain eta Anzaren bi zerbitzari zihoazen. Alde espiritualaz Santa Cruz de Queretaroko bi misiolari frantziskotar arduratuko ziren:
2014
‎–Bada, liburua eman nien, eta liburuarekin batera neure bizitza eta bekatuen kontakizuna ahal nuenik hobekien (aitortzarik ez, ordea, laikoa baitzen, baina aditzera ematen nuen zein kaskarra nintzen); Jainkoaren bi zerbitzariek karitate eta maitasun handiz begiratu zuten zer komeni zitzaidan?. (Bizitza, 23, 14).
2015
‎Denboragarrenean, faraoiaren bi zerbitzari ere preso sartu zituzten: faraoiaren edarizaina eta okin burua.
‎14 Bada, liburua eman nien, eta liburuarekin batera neure bizitza eta bekatuen kontakizuna ahal nuenik hobekien (aitortzarik ez, ordea, laikoa baitzen, baina aditzera ematen nuen zein kaskarra nintzen); Jainkoaren bi zerbitzariek karitate eta maitasun handiz begiratu zuten zer komeni zitzaidan.
‎–Bada, liburua eman nien, eta liburuarekin batera neure bizitza eta bekatuen kontakizuna ahal nuenik hobekien (aitortzarik ez, ordea, laikoa baitzen, baina aditzera ematen nuen zein kaskarra nintzen); Jainkoaren bi zerbitzariek karitate eta maitasun handiz begiratu zuten zer komeni zitzaidan?. (Bizitza Liburua, 23, 14).
2016
‎artean Cook kapitainaren Endeavour ontziaren bidaldi izugarriaren partaide izan zen; horretarako, zazpi laguntzaile eraman zituen: bi botanikari, bi artista, idazkari zientifiko bat eta bi zerbitzari beltz. Bidaia horretan, Tahitin ezagutu zuen ogi zuhaitza edo ogi arbola, Artocarpus altilis.
‎Ordurako bi zerbitzari zituen neskak bere atzean zain, tarteka buruarekin mirabetasun keinuak eginez, edo imintzio teatralak esan nuke, eta honek Guinness bat eskatu die, bere ondotik uxatzearren gehienbat, une horretan erabat interesaturik baitzegoen kontatzen ari nintzenarekin.
‎Nire bi zerbitzariak.
2017
‎Irribarre txikia zuen, eta, buruarekin, nire atzean zegoen ate aldera egin zuen keinu. Bira egin nuen eta pistolaz hornitutako bi zerbitzari ikusi nituen.
‎Mugimendu hori landako baserrian ikusi nuen, ni haren aurrean nengoela eta haren atzean bi zerbitzari pistoladun.
2018
‎Komunera joateko bidean, jatetxe baten mahaien artetik pasa da, bi zerbitzari mahai oihal eta tresnak jartzen ari dira. Bazkalordurako dena prestatzen.
‎Erregina zutitu egin zen. Erregeganaino joan, erreberentzia labur bat egin, eta bere gelara erretiratzeko baimena eskatu eta gero, aretotik irten zen, bi zerbitzari gazte atzetik zituela.
2019
‎Hartan, bi zerbitzari sartu ziren, biak ere mozorrotuta, dama bezala, afarirako lehen platerarekin: ardo zopa, bildotsaren bularralde betea, txerrikumea, aza gorria, oilasko hegalak, oilasko gibela eta basurde urdaiazpikoa.
‎Orduan, artxiduke gazteak bi zerbitzari bidali zituen auzo judura, Mordechai Meislen berri jakitera. Haren arrastorik gabe itzuli ziren.
‎Soropil hartan elkartu zen Collalto baroiarekin, zeinak bi zerbitzari kroaziar zekartzan zuzi banarekin, azken egunetan baitzen ilbehera. Bi mutilak, biboteak tente eta ile xerloak garondoan bilduta txirikorda lodi batean, burua makurtuta zeuden iturriko harrizko irudien aurrean, zeinatuz eta otoitzak murmurikatuz.
2021
‎alegia, kontakizunaren harirako garrantzitsua den daturen bat gehitzen du: Hala ere, sarjentuak luzaz galdekatu zituen bi zerbitzari bakarrak (Rosannaren salbuespena eginda) etxekoandrearen neskamea eta etxeko neskame burua izan ziren, beren lankide dohakabea etxera iritsi zen egunetik bertatik hura zirikatzen jardun zuten bi emakume haiek, hain zuzen (Olano). g) Bai birformulakizuna eta bai atal birformulatzailea perpaus beregainak direnean, lehen perpausean esandakoa berresten du, oro har, birformulazioak (argudio... Herri gogoak dinamikoak dira, zalantzarik gabe; hain zuzen, beraiek dira dinamismoaren iturriak historian, kulturan (Azurmendi).
‎Mutila, gai horri buruz emakumearekin bertze nehorekin ez baitzen mintzatu eta beldur baitzen apezpikuaren uste ona galduko zuela, bi zerbitzarirekin Argentanera joan zen eta jakobinoen elizako3 bezperetan kausitu zuen bere damatxoa. Haren ondoan belaunikatu eta erran zion:
‎Emakumea, ikusirik elizan jende anitz zegoela eta mutilak bi zerbitzari on zituela lagun, ahalik eta adeitsuenik mintzatzera behartu zen, erranez ez zuela zalantzarik egia zioela eta gizon zintzoegitzat zeukala munduko nehori buruz gaizki erranka aritzeko, eta are gutiago berari buruz, hainbertzeko estimuan baitzuen; baina senarrak zurrumurruak entzun omen zituen, eta arren galdatzen ziola haren aitzinean errateko berak ez zuela deus erran eta ez sinesteko... Mutila gogo onez izan zen akort horretan; eta haren ostatalekura laguntzeko asmoz, besotik heldu zion; emakumeak, ordea, erran zion ez zela gauza ona izanen berarekin joatea, senarrak uste izanen baitzuen emazteak erranarazi zizkiola hitz horiek; eta mutilaren zerbitzarietarik bati jantziko mahukatik heldu, eta erran zion:
‎Azenariri leku on bat eman zioten madjlisetik hurbil, konfiantzazko zerbitzarien artean. Ohatze eta kutxa bat zituen berarentzat bakarrik, beste bi zerbitzari gazterekin konpartitzen zuen gela handi batean. Bi gazteak berbereak ziren, beti beren hizkuntzan ari zirenak.
2022
‎Halako batean, bi zerbitzariak elkarrekin hizketan eta Bren mahaira begira. Zerbitzatu diona ez da konturatu hauteskunde eguna zela, eta halako egunetan ezin dela alkoholik zerbitzatu:
‎Antsok lehen pisu osoa zuen bera eta bere menpeko hogei bat pertsonarentzat, administratzaile, zerbitzari eta soldadu batzuentzat eta bigarrenean handiki batzuk biziko ziren. Azenarik, Jakue ezkutaria, Joan laguntzaile pertsonala eta bertze bi zerbitzari gehiagorekin egongela handi bat eta gela batzuk erabiltzen ahal izanen zituen.
‎1018ko udazkenaren hasieran, Antsorekin izan ondoren, Rodatik etxera itzultzeko bidaia egin behar zuen Azenarik. Isa, Jakue, Joan, bi zerbitzari eta lau gerlarirekin abiatu zen zaldi eta mando batzuetan; gurdi arin batean, liburu aukeratu sorta on batzuk, janaria eta dendak eramanez. Blasko, Isa izena nahiago zuena, askotan ibiltzen zen Azenariren ondoan arabieraz mintzatzen, literaturaz eta al Andalusez.
‎Berehalaxe aldaketa guzti haien erruduna agertu zen. Edalontziak, ardoa eta ura zekartzaten bi zerbitzarik. Fortun Santxezek besarkatu zuen lehengusua eta harrera egin zien etorritako guztiei.
‎Senbeno, Joanes Garzia, bi zerbitzari eta hiru gerlari baskoi merkatari judutarren atzetik zebiltzan, baldintza hori jarri baitzieten karabana hartan onartzeko. Ez zuten nabarmendu behar eta merkatari talde handi batekin bidaiatzen ari ziren Akize Daxeraino.
‎Txoko batean lau musikari doinu apal batzuk jotzen ari ziren. Urrakak agindu zien bi zerbitzariri lehen platera banatzeko. Barazki eta onddo menestra banatu zuten katiluetan.
‎Sutondo handitik aparte bi mahai zeuden. Sukaldean, Kasilda guztien otorduaz arduratzen zen, senarraren eta bi zerbitzariren laguntzaz.
‎Handik bi egunetara, maite zituenak eta ezagunak agurtu ondoren bidaia hasi zuen Azenarik. Berarekin, Jakue, Joan, beste bi zerbitzari eta zaldizain itxuraz lau gerlarirekin abiatu ziren zaldi eta mando batzuetan, gurdi arin batean merkantziak, janaria eta dendak eramanez. Burgosetik pasa ondoren, karabana batean zuzenean hegoaldera jo zuten bost egunetan arazorik gabe, Guadarramako muga pasatu eta Toledora heltzeko.
‎Gurean geldituko zara. Zuretzat eta bi zerbitzarirentzat daukat lekua. Beste gerlariak gazteluan gera daitezke.
‎Ostatuko gela batean lagunekin eta zerbitzariekin elkartu zen, lur eta herri haietaz galdetzeko. Juarroskoak ziren bi zerbitzariak eta ezkutaria eta galdetu nahi zien. Txomin Zalduendokoa zen eta Jakue Galardekoa.
‎Beraien lanaldia laurak arte bete behar zuten; baina, ordu bata aldean beraiek bazkaltzen zuten, lan gutxi izaten zela aprobetxatuz. Ordu bietarako beste bi zerbitzari etortzen ziren bazkarietan haiei zerbitzatzen laguntzeko, bi sukaldariak jo eta ke aritzen ziren bitartean. Arratsaldeko txandakoek meriendak zerbitzatzen zituzten eta bederatzietan bukatzen zuten lana.
‎–Erredakziotik nator! –esan zuen, bi zerbitzariren parean jarriz, zeinak sarrerako eskaileraren mailarik baxuenean baitzeuden zutik, sarrerei muturra urratzen...
‎Tabernako argiak itzali dituzte idi buruak lo egin dezan, eta labanek, eta kristalezko edalontziek, sukaldeko ate txikitik irten dira bi zerbitzariak gauaren kantoira, masailak eta begi barruko zainak gorrituta, barrezka, goazen Paradisera, ate pisutsu eta beltzari bultza eginda sartu dira, gorde dizkiete jakak sarrerako arropategian, iluntasunak jan ditu Rakel eta Migel, iluntasunak eta zuzeneko kontzertu bateko doinu mexikarrek, mostradorera hurbildu dira, eskuineko horma osoa hartzen du alderik alde, han dago Toni eta hamar tab...
2023
‎Etxe atarian semea eta semearen neska laguna aurkeztu dizkit. Etxean bi zerbitzari ditu, horiek ez dizkit aurkeztu. Aginduak oihukatu egiten dizkie.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 17 (0,11)
Booktegi 16 (0,11)
UEU 9 (0,06)
Pamiela 4 (0,03)
Karmel Argitaletxea 2 (0,01)
LANEKI 2 (0,01)
Goenkale 2 (0,01)
Alberdania 2 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
Argia 1 (0,01)
Karmel aldizkaria 1 (0,01)
Kondaira 1 (0,01)
Susa 1 (0,01)
Open Data Euskadi 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia