Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Eta, supituki eta deblauki, narda eta higuina nagusitu zitzaidan. Erran dizut ezen hamaika urteko umea nintzela artean, eta ordu arteko ikuskizunak liluraturik utzi ninduela, baina, handik harat, barrendik gauzak guztiz aldatu eta zezenaren aldeko halako sentimendu bat errotu zitzaidan, arratsalde hartan lehen aldikotz, bi urte lehenago oreinaren alde errotu zitzaidanaren gisarat. Eta zezenaren aldeko sentimendua han zegoèn jende multzoaren kontrako bihurtu zitzaidan, halako suertez, non baitzirudien ezen nihaurk skribatua izan zitekeela Ko heleten harako erran hura:
‎Eta eraman zituzten, halaber, hiruzpalau liburu, nik Salamancatik ekarriak, eta haiekin batean zegoen bat edo bertze... eta ez zituzten gainerakoak eraman, osabak eta biok lurpean gorde genituelako, ku txa batean bi urte lehenago.
2002
‎Dioni, Sonia eta Emmanuel izan ziren, preseski, arestian aipatutako komunitatearen fundatzaileetakoak. Haietako batzuek urtebete edo bi urte lehenago ezagutu zuten elkar, Granadan izandako hainbat erlijioren arteko biltzarretan, giro ekumeniko baten barnean, Taizén urtero ospatzen ziren topaketen ildotik. Biltzar haietan sortu zen, beraz, hazia, gazte batzuk errotikako erabakia hartzera bultzatu zituena, Alpujarretako herrixka bateko landetxe batean komunitate bat fundatuz.
‎Bazituen, bai, motiboak. Izan ere, nork esango zuen emakume hura, bi urte lehenago zulo beltzean burumakur ikusi nuena, argi zabalera hegaldatzeko gai izango zela noizbait, harro eta buruzut! Miraria zirudien.
‎Ene kasuan bai bederen. Sara ezagutu baino bi urte lehenago hil zitzaigun. Zoritxarrez.
2003
‎Ni etxean egonik ezin zezakeela lerro bakar ere idatzi esaten hasi zen," balio duen lerro bakar bat ez behinik behin" zehaztu ohi zuen, eta arraro begiratzen zidan, gorrotoarekin ez nuke esango baina bai ni errudun sentiarazteko moduan. Ni bi urte lehenago beste norbaitekin nahastuko banindu bezala begiratzen zidaneko garaiekin gogoratzen nintzen eta askotan, etsiturik, alde egiten nuen itzuli bat egitera. Neguan bereziki, itsasoko haizeak jotzen zuenean, bi eskuak galtzen poltsikoetan sartu eta malekoian barrena haize erauntsiaren kontra pitin bat makurturik joatea gustatzen zitzaidan, bitsa zerion itsasoaren aho epileptikoa ilunpean lehorrari haginka sumatuz.
2004
‎Euriak belzturiko etxe garai haietara begiak jasota, bururatu zitzaidan agian urtebeteren buruan etxe aitzin dotore haiek, nik bi urte lehenago ikusitako Gernikakoen itxura izugarria izanen zutela: porrokatuak, suak kixkaliak, hilerri bilakatuak.
2006
‎Lurdes asko miresten nuen aspalditik, bi urtez lehenago hasia baitzen kantaldiak ematen. Emakume polita eta dotorea zen Lurdes urte haietan, eta ez ni bakarrik, inguratzen gintuzten artista batzuk ere berataz liluratuta zeuden.
2008
‎Hura ez zen, haatik, markes jauna Zaldiaingo jauregira zihoàn lehen aldia, bi urte lehenago ere hantxe egon baitzen bizpahiru astetan bere konfiantzazko morroi Anselmorekin, jeneralak berak gonbidatuta, lagun minak izan baitziren jenerala eta markes jaunaren aita zena. Baina 1898ko bidaia hark, jeneralak, azkenean, ilusioa galdu eta markes jaunari saldu zion jauregia, prezio ezin hobean?
‎Non da orain? Zera, hilda eta lur azpian; baina bi urte lehenago, bertan hilko ahal naiz ez bazegoen goseak akabatzen! Eskean, lapurretan eta zintzurrak mozten ibili, eta hala ere goseak akabatzen, alajaina!
‎Estilografika dantzatzen zutenak hiru ziren, estilografika dantzatzen zutenez hitz egiten zutenak sei. Ardoaren laguntzaz hasieran, eraginez geroago, asteazkeneroko tertulia osatzen zuten, Delors jaunak bi urte lehenago proposatutako bileratxoan hartutako era bakiz. Hantxe sortu zen elkarren arteko lehia, hantxe piztu sua, hantxe hilabete bakarrean ipuinik egiazkoena idazteko desafioa, hantxe Monsieurren azken hiru aste e tako lanen zioa, hantxe maiuskulaz idatzi behar zen Ipuina.
‎ZAIN NAGO, A 32 atean ontziratzea noiz hasiko, eta Ricardo gaztearen egunkaria atera dut poltsatik. Nik egin behar dudan bidaia bera egin zuen hark laurogeita bi urte lehenago, nik hegazkinez egin behar dudana, berak itsasontziz.
‎Hura ez zen, haatik, markes jauna Zaldiaingo jauregira zihoàn lehen aldia, bi urte lehenago ere hantxe egon baitzen bizpahiru astetan bere konfiantzazko morroi Anselmorekin, jeneralak berak gonbidatuta, lagun minak izan baitziren jenerala eta markes jaunaren aita zena. Baina 1898ko bidaia hark –jeneralak, azkenean, ilusioa galdu eta markes jaunari saldu zion jauregia, prezio ezin hobean– ez zuen 1900ean egin zuenarekin zer ikusirik, lehenengoa, garai hartarako ohiko edo klasikotzat har zitekeena, zaldiz egin baitzuen, eta bigarrena familiarekin, ezohiko ibilgailu batean.
2009
‎Haren iragana aztertu eta bi urte lehenago neskatila batekin ukitu lizunetan jardun zuela ikusi zuten. Orduko auzi juezak psikiatra baten tratamendua behar zuela esan zuen.
‎Zergatik asaldatzen zuen kezkak, berritzerik ez zuten harreman eder baina joan bat zela medio? Kelly bi urte lehenago desagertu zen bere bizitzatik, osotara galdu zion bizi arrastoa ere, beraz, hobe zen gauzek horrela iraun zezaten.
‎Feriante hura 1929ko festetan agertu zen lehen aldiz hirian, bi urte lehenago: ongi zekien hori Domingok, joan ere, joan ez zitzaion, bada?
‎Banekien, bertzalde, zer zen Henrikez beztitzea. Arroxelara gisa hartara sartua nintzen lehengo urtean, eta bi urte lehenago Margaritaren ganberan.
‎Aubignéz atzendurik ibilia nintzen urte eta erdian. Ikusi hutsak oroitarazia zidan nola, bi urte lehenago, bera agertzeak alde batera utzi ninduen Henrikeren konfi antzan. Orain Henrike hila zen, eta ni nintzen haren orde.
‎Tenpluaren erdian mahai bat zegoen eta mahaiaren inguruan gizon multzo bat jarrita. Aldarea, irudiak eta eliza barneko gainerako gauza guztiak niretarrek suntsitu zituzten bi urte lehenago. Mahaia nahiz kadirak La Saussayetik eta La Fonstik ekarriak ziren arratsalde hartan berean.
‎Mahaira jarri aitzin, Miossensek Henrikeren aldarte txarra eztitzeko lana hartu zuen, solas jostagarria ateraz. Gisa hartara galdatu zidan kontatzeko nola zauritu nuen, bi urte lehenago, Filiberto Gixunekoa, Agaramonteko kondearen semea, Bidaxuneko gazteluko lubakietan. Nonbait, aspaldikoa zen Miossensen eta Agaramonten arteko ezinikusia, nor ote erresuman gehiago.
‎Begietatik ikasteko ahalmen zorrotzagoa izan banu, ez nuen hainbertze espero: bi urte lehenago agurtu ninduenaren aldean oraingo Katalina meheagoa zen, gerriz makurtuagoa eta zimurrez beteagoa. Hamabortz urte ere ez nituen, eta adimena eskas.
‎Bere bi anaienean gauza bera zen, Joanes bertzerik itxuratzera saiatzen bazen ere. Maulen, bi urte lehenago, jakin mina baizik ez zuten isuriko haien begitarteek. Nire anaia erdiak ziren, edo anaia erdien anaia erdiak.
‎Itzuli zenean, 21 urte zituen, baina aita fusilatua zegoen. Aitona, bi urte lehenago hil zen eta etxea bonbardatuta zegoen. Amona, paralisiak jota.
‎Feriante hura 1929ko festetan agertu zen lehen aldiz hirian, bi urte lehenago: ongi zekien hori Domingok, joan ere, joan ez zitzaion, bada... nahiz eta behin ere txartelik erosi ez!, ez zaintzaile kanarioen arteko jolasa atsegin ez zuelako –burutsua ez ezik, erakargarria ere egiten zitzaion, bestela ez baitago esplikatzerik nola egoten zen inguru hartan jakin minez, txartel erosleek zer esango... –, gogoan beste historia hura zeukalako baizik, gezur iruzurrekin lotua, bere jaiotegunean kanario bat leihotik sartu eta kantan hasi zitzaionekoa, halako eran, non, jakin zuenetik historia hura amak asmatua zela –abioi bat pilotatu nahi zuèn garaian jakin ere–, adur txarreko txoritzat hartu baitzuen kanarioa, are gehiago armadan egindako egonaldian eskua moztu zuenetik; Domingok, beraz, ezin bereizi zituen kanarioa eta bere eskumotza, bataren irudiak bestearen irudira baitzeraman, ia ezinbestean:
2010
‎Irlandako eta Euskal Herriko prozesuek antzik izan bazuten, egun hartan behintzat izan zuten, IRAk hamar urte lehenago Londresko hirigunean egindako atentatuaren traza handia baitzuen ETAk Madrilgo aireportuan egindakoak. 1996ko otsailaren 9an Londresko finantza gunean lehergailu indartsua jarriz hautsi zuen IRAk bi urte lehenago emandako su etena, eta bi lagun hil zituen, Pakistangoak biak. Alde garrantzitsu bat bazen, dena den:
2011
‎Urgaindarrek gerora jakin zutenez, bi urte lehenago alargundu zen Torreko markesa, baita ezkondu ere, handik urtebetera, bera baino hagitzez gazteago zèn hogeita bi urteko neska beltxaran xarmant bat. Diana?
‎Hogeita hamazortziko Santa Krutz egunean, bi urte lehenago Santos gaixoarekin egin zuen moduan, plazarantz doa Jazinto; oraingoan Jose seme koxkortuagoarekin. Eskutik oratuta darama.
‎Lubakietara joan zenez gero, gaur laztandu du emaztearen aurpegia Jazintok lehenengoz. Bere esku laztuak, leunak izan dira berriz ere, bi urte lehenago Santos plazara eraman zutenean bezala.
2013
‎–Motxilan eguzkitako kremak jasotzen ditu. Sherlock Holmes sentitu zen, gutxien, gutxienez, Everi bezperan ikusitakoa kontatzen zion bitartean( bi urte lehenago, abuztuaren 18rako Arthur Conan Doylek asmatutako pertsonaiaren liburuetako bat hartu zuen Louis Nuceratik; ez zen izenburuaz akordatzen. Uste zuen 10 orrialdera apenas iritsi zela).
‎Egia zen, urte batzuk lehenago Esteban hil zen, eta lehenago, Parisen, Felix Yusupoff printzea eta Irina Alexandrovna printzesa, nahikoa adinduak ordurako. Osaba Martin ere, behin niri Rasputinen eta Errusiako istiluen kontuak kontatu zizkidana, zendua zen bi urte lehenago.
‎Kontua da aitonak bi urte lehenago hasitako obra bukatutzat jo zuela, hamabortz solairuko etxe orratz bat, kanpoko aldea kristalezkoa zuena, etereoa eta airosa, Mendebaldeko edozein hiri handitan eraikitakoa iduri?, eta kontua da aitonak, inaugurazio egunean, jende guztiaren onespen gorespenak jaso zituela; bazkari bat ere izan zuten hiriburuko jatetxerik garestienetakoan, hainbat ordezkari politikorekin; segidan, et...
‎Dionixiok eta Pankraxik hartu zuten poza emaztea mutiko batez erditu zenean, 1953ko loraileko egun batean?! Egia da aurretik ere? bi urte lehenago, alaba bat izan zutela. Paula?, baina egia da, halaber, mutikoaren jaiotza. Pedrorena?
‎Zein zurrunbilotan itzulipurdikatuko nau horietariko bakoitzak? Zergatik dio paperak 1914an jaio zinela, bi urte lehenago munduratu bazinen. Zer amnesia mota da zurea?
‎Kontua da aitonak bi urte lehenago hasitako obra bukatutzat jo zuela –hamabortz solairuko etxe orratz bat, kanpoko aldea kristalezkoa zuena, etereoa eta airosa, Mendebaldeko edozein hiri handitan eraikitakoa iduri–, eta kontua da aitonak, inaugurazio egunean, jende guztiaren onespen gorespenak jaso zituela; bazkari bat ere izan zuten hiriburuko jatetxerik garestienetakoan, hainbat ordezkari politikorekin; s...
2014
‎Arrazista purua ageri da 78an(. Des services rendues aux sciences historiques par la philologie?), 83an(. L. Islamisme et la science?), 85ean(. Réponse au discours de M. de Lesseps?), etc., eta beti, bere obraren hasieratik azkeneraino. 1890ean, hil baino bi urte lehenago, 1848an idatziriko bere L. Avenir de la science argitaratzeko hitzaurrean, idazki horretan arrazei behar zuen adina inportantzia ez eman izana da gaztetako obrari ikusten dion akatsa(, je ne me faisais pas une idée suffisamment claire de l, inégalité des races?) 507 Zentziaren aurrerapenak bitartean zibilizazioaren, lege orokorrak, argi betean ipini baititu, orain ba omen dakigu zein arrazari zer zor dion gizadiak, eta arrazen ezberdintasuna ebidentzia bihurtu omen da.
2015
‎Izugarri arriskutsua zen gizon besobakar batentzat, oihukatu zuen, eskailera goian horrela egotea. Uzta makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago.
‎Halako toki batean eraiki zuten, bi urte lehenago, Skarfatangiko balea faktoria, fiordoaren iparraldeko hegian. Pedro Agirreren gogoko tokia izan zen hasieratik; Labradorren eta Ternuan horrenbeste urtetan ibilitako gizonak berehala igarri zion tokiari egokitasuna.
‎Skarfatangiko itsas faktoria lurmutur txiki baten babesean dago, badia baten ahoan. Itsasoaren ertzean, hondartzatik dozena erdi bat metrora, baleen olioa erauzteko beharrezko eraikinak altxatu zituzten euskaldunek bi urte lehenago: labeetako eraikina, aroztegia eta biltegia.
‎Intxauspek erakutsi die bi urte lehenago Ari Magnusson magistratu islandiarrarekin sinatutako hitzarmena, zeinaren bidez, Islandian ez ezik, Svalbard uhartean ere baleak harrapatzeko baimena eman baitzion Nuestra Señora del Rosario-ri.
‎Zer adostu zuten hor? Zer paper jokatu zuen hor Azpilkuetak, eta berarekin batera Piarres Nafarroakoak, bi urte lehenago kartzelan hildako mariskal mitikoaren seme eta errebeldeen buruzagi militarrak, eta haren anaia Frantzisko Nafarroakoak, Orreagako prioreak, edota Migel eta Joanes Jatsuko anaiek, biak Azpilkuetaren ahaideak (San Frantzisko Xabier beren anaia gazte guztiz ezaguna bezala). Nola negoziatu zen amnistia hori?
‎Triángulo, Eskolapioen egoitza historikoa izen horretako plazan zegoelako. Gu UBIra iritsi baino bi urte lehenago atera zen azkena, BUPeko 2.ean geundela, alegia; Triángulo zen hura ere, nahiz eta ordurako han goian egon, San Blas auzoan. Edukia, berriz, erdi serio, erdi txantxazkoa, bihurrikeria neurtu bat baina sekula errespetua galdu gabe.
‎Bearekin ezkondu zenean eskuratu ahal izan zituen Espainiako Estatuko hiritartasun paperak 2007an, eta Alejandra eta Mario ekartzeko tramiteak egin zituen, bi urte lehenago sartu baitzen indarrean sexu berekoen ezkontza onartzen zuen legea. Ipar Euskal Herrian oraindik ez dago onartua?. Ezkontzako paperak betetzeko asmoz epaitegira joan zirenean paper bana eman zien administrariak Beari eta Anari, bakoitza bere senargaiarekin ezkon zedin.
‎Pasaiari bi urte lehenago irabazi eta garaiezin fama jarri zieten ondarrutarrei Bilboko Club Nauticokoek. Donostiarrek desafioa egin zieten.
‎Elkarren aurrez aurre eserita, solasean, unetxo batez ahaztu egiten zuten ia olagarroa, eta beste edozer gogora zezaketen orduan, bi urte lehenago egindako ezkonbidaia, esate baterako; eta Kordobako meskita, eta han egindako argazki hura.
2016
‎Balkoiko ate ondoan zokoratuta, bista ingurura ekarri nuen segidan: nire aurrean, bi urte lehenago marihuana landareak egon ziren lekuan, traste zahar mordoa zetzan batere ordenarik gabe; anabasa hura ez zen zure desordenaren fruitu hutsa, kalekoaren continuuma baizik. Egongelara bueltatu aurretik azken begiratua eman nion parkeari.
‎Ezkerkeriaren aurkako erreferente nagusia izan zen hogei hogeita bost urtean, bereziki urteetan, eta aldi berean hizkuntza eta pentsaeraren arteko loturaren eta estrukturalismoaren defendatzaile suharra, azken hau hizkuntzaren garrantzia nabarmentzeko axola handikoa zen heinean bereziki?. Franco hil baino bi urte lehenago, Carrero Blancoren aurkako atentatua baino lehentxeago,. Proyecto de Manifiesto Vasco, idatzi zuen, 70 orrialdeko idatzi politiko nagusia.
‎Deban oposizio mugimendua hasi baino bi urte lehenago ekin zion Iberduerok, Bizkaian, Lemoizko zentral nuklearra eraikitzeari. 1972ko ekainean jaso zuen behin behineko baimena, eta ordurako hasita zegoen bi erreaktoreentzako eraikinak egiten (Lemoizi buruzko kapituluan dago 1973ko abenduan ateratako argazkia).
‎Helena ezagutu eta gero, Josebari iruditu zitzaion agian alabarekin baino are gutxiago asmatu zuela amarekin. Xabierri Donostiako estropadei buruzko liburu bat oparitu zion, argazki ederrez beteta, dena paper satinatuan, bi urte lehenago Gabriel Iturbek Itzurun argitaletxerako atondutakoa. –Badakit irakurtzea ez zaizula gehiegi gustatzen, baina argazki asko ditu eta testu gutxi?, esan zion.
2017
‎Web orriaren helbidea hirugarrena zegoen, trafikoko isun baten eta merkatarien elkartearen aldizkari digitalaren zenbaki baten artean. Albiste bat, Anderrek eta Aitziberrek egunero erosten zuten egunkarian bi urte lehenago argitaratua. Xuhurra zen xehetasunetan.
‎Laiak antzeman dio jadanik musikari. Nazkatzeraino paratzen zuen Aritzek bi urte lehenago, elkarrekin jarri berritan. Are gehiago, beren arteko lehen kalapita serioa, mutila Iruñera itzularazterainokoa kasik, Manson zombie horren erruz izan zen.
‎Luhusoko saioa, Fernandezen esanetan. . Guk bi urte lehenago planteamendu bat egin genuenean, orduan batzuentzat dena ezinezkoa zen, baina 2016an, bat batean, posible zen??. Jaurlaritzaren abenduaren 17ko oharrak zekarren bazirudiela ETA aldebakarreko desarmatze prozesuan murgilduta zegoela, eta, positibotzat?
‎Senarrak barre artean arrastaka zeraman amildegirantz, idi bat ere hil zezakeen amildegirantz, itsasoko urdinaren gainean. Miren Lujanbiok, bi urte lehenago ezkondu zeneko ezteietako jantzi zuriaz, izuak desitxuraturiko aurpegiaz, kontrako indarra egiten zuen, alferrik, senarraren beso indartsuagoen aurrean. Heriotzaren ilunera zeramaten ezinbestez.
‎Psikologoaren kontsultara bidean, kontserbatorioaren aurretik pasa behar izaten du. Eta hortik pasatzen den bakoitzean pentsatzen du bi urte lehenago musika ikasketekin hasi izan balitz, zoriontsuago biziko litzatekeela, ez liokeela inori demostratu zein ikasle bikaina, zein neska liraina den. Bizitzaren bide okerrak hartzen ditugunean:
‎Nire itxurak, behintzat, ez du inondik ere holakorik aurreikusten. Gainera, bi urte lehenago, minitel sarearen zaintzaile aritzen nintzenean eta ikusten nuenean bazeudela «gizon eskuzabalak», mila libera eskaintzen zituztenak txortaldi batengatik, amarrua zela uste nuen: hain garesti ordaintzea eskaintzen zuten neska gajoak beren etxeetara joanarazi eta edozein doilorkeria egiteko gero, haien gorpuak hilobi hurbilenera biluzik eta odoletan bota baino lehen.
‎Eragile gehienen aburuz, Parisko Akordioa garaipen bat izan da zientziarentzat, azkenean islatuta geratu baitira IPCCk gobernuei klima aldaketaren eraginik okerrenen inguruan emandako ebidentziak?, eta, beharbada, baita herrialderik kalteberenentzat ere, arlo diplomatikoan. Parisen, hitzartu zuten sistema garden bat abian jartzea aztertzeko eta monitorizatzeko zenbateraino betetzen diren hartutako konpromisoak. INDC direlakoak?; prozesu hori berbera da herrialde guztientzat, eta bost urtez behin egin da, 2018an hasita, hots, Parisko Akordioan hartutako erabakiak indarrean sartu baino bi urte lehenago. Urte hauetako klimaren inguruko goi bileren helburu handietako bat da zehaztea zein diren gardentasun sistema horiek.
2018
‎Arzalluzen maltzurkeria eta gezurra! Ihes egin nuela esan baitzuen gerora, 1984an, bi urte lehenago ni bere hautagai onentzat aurkeztu eta gero. Beasaingo Batzokian emandako hitzaldian, beste kontu harrigarri batzuk ere esan zituen nire ospea zikintzeko:
2019
‎Idazten zituen errenkadak zentzugabeak iruditzen zitzaizkion. Andersen doktorea, bi urte lehenago hainbesteko ilusioaz sortu zuen pertsonaia, hainbeste jende maiteminarazi zuen emakumea, hutsik ageri zen orain; ez zuen inolako emoziorik transmititzea lortzen Leireren idazlan berrietan.
2020
‎26an, Nafarroako Aministiaren aldeko Gestorek iragarri zuten 27ko greba orokorraren alde zeudela; tren bat erre zuten Portugaleten, nahita, makinistak dioena sinestera; komando ultraeskuindar batek bi urte lehenago hildako errefuxiatua, Gomez Korta, oroitzeko elkarretaratze bat izan zen Baionan.
‎Uztailaren 8an omenaldi bat egin zaie bi urte lehenago poliziak tiroz hildako German Rodriguez eta Joseba Barandiaran gazteei.
2021
‎1961ean Deustuko Unibertsitateko bi ikasleek argitaratutako lanak etxola auzo garrantzitsuenen deskribapen zehatz bat egiten du, biztanleen ezaugarrien zein auzoaren bilakaera eta gabezien berri emanaz. Dokumentu baliagarri honek Bilboko etxola fenomenoaren argazki zehatza eskaintzen du, etxola auzoak eraitsi baino bi urte lehenago. Hurrengo orrialdeetan auzo hauen deskribapena egingo dut, fenomenoaren momenturik gorenetakoan bizi zen errealitatea zein zen ulertzeko.
‎Ez da obra bakarra, ez da ikur bakarra izango. Hor daude bi urte lehenago inauguratutako Bilboko metroa eta 1999an irekitako Euskalduna jauregia. Kongresuak eta musika emanaldiak hartuko dituen etxe hau 1988an itxitako Euskalduna ontziolaren leku berean kokatuko da, karga sinboliko handia duen lekuan.
‎Noizean behin, su ta gar eusten zion kausa bati: bi urte lehenago, bretoi hura irrikaz izan zen sionista, liburu denda judu batean egunero zortzi ordu lan egiten zuen mugimenduari diruaz laguntzeko. Bere kezka berriek ez ninduten larregi harritzen; horrelako presaz zergatik deitu zidan jakin gura nuen, ordea.
2022
‎Izan ere, ardiak eta behiak ugari ziren garai hartan Otsagabian. Milagros lanean hasi baino bi urte lehenago, 1945ean, Tuterarekin batera, Nafarroa osoan ardi buru gehien zuen udalerria zen, 30.000rekin, Secundino Artoletak eta Fidencio Berradek Aranzadi zientzia elkarteak argitaratutako El Pastoreo en Ochagavía liburuan aipatzen dutenez. Hamar urte geroago, 1955ean, 20.000 bertzerik ez zirela aipatzen dute lan berean, eta artzaintza galbidean zela ohartarazi.
‎" Ezin genuen bankuan konturik eduki, debekatua zegoen. Ezkondu baino bi urte lehenago lortu nuen aurrezki kutxan libreta irekitzea, aitarekin batera, ezkontzerako aurrezki batzuk izateko". " Eskuz ordaintzen zuten", ohartarazi dit Rosariok.
‎–Nire erreferentzia bakarra zen –errepikatu du– gure eskolara bi urte lehenago trukean etorritako mutilaren telefonoa.
2023
‎Nolanahi dela, 1979ko urtarrilaren 31n egin zuen etxetik ospa Joxe Arregik, Madrilen atxilotu baino juxtu bi urte lehenago.
‎Narges Mohammadi irandarrak. Shirin Ebadi Bakearen Nobel saridunak jaso zuen haren izenean, eta Dahane ekintzaile sahararrak haren aurrean eskertu ahal izan zuen bi urte lehenago jasotako aitorpena. Gauzak zer diren, 2023an, Narges Mohammadi bera izan da Bakearen Nobel saria eskuratu duena.
‎Hil baino bi urte lehenago izan nuen gizon argi hura ezagutzeko aukera, 2018ko otsailaren amaieran. Valentziako Unibertsitatean izandako jardunaldi batzuetan parte hartzen ari zen.
‎Beste batean, zera dio: " Ekialdean, Indian, Txinan, esklabotza luze aldaezin bat izan da emakumearen historia". 38 Ez al zekien bere liburua argitaratu baino bi urte lehenago Indiako emakumeek Britainiar Inperioa eraitsi eta boto eskubidea lortu zutela. Beste pasarte batean, azaltzen du zein bakanak eta bereziak diren genero harremanak Mendebalde modernoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia