Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2000
‎Banekien gertatu behar zuela. Eskerrak bi oheko gela bat hartu genuen, bestela Rocío gauza baita hamabiko batean ere berdina egiteko.
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi...
2004
‎Igande goiz hartan begiak zabaldu zituenean, Del Vallek ikusi zuen lehenbiziko gauza Hansen Luger automatikoa izan zen. Arma lo egin zuten bi ohe estuen arteko mesanotxe gainean zetzan, beltz eta itsusi, eta Del Vallek pentsatu zuen traste hark itxura ezin egokiagoa zuela heriotza emateko. Pistola itsusi bat hotel itsusi bateko gela itsusi batean.
‎Gela, behintzat, txukun eta garbi zegoen. Erdian bi ohe, egurrezko mahai bat, bi aulki. Komun txiki bat, horma zuriak eta gortina marroiak.
2007
‎–komentatzen du Patriciak, irribarre batekin?. Bi giltza, bi ohe, gehiegi.
2009
‎Angiolillok Cánovas hil zuenean, baina, bainuetxeak sekulako beherakada izan zuen, harik eta ospitalean birmoldatu eta prestigioa eta izen ona berreskuratu zituen arte. Bada, Ada eta Maria Bibiana hantxe egon ziren urtebetez, bi ohe zituèn gela bakarretako batean.
‎Angiolillok Cánovas hil zuenean, baina, bainuetxeak sekulako beherakada izan zuen, harik eta ospitalean birmoldatu eta prestigioa eta izen ona berreskuratu zituen arte. Bada, Ada eta Maria Bibiana hantxe egon ziren urtebetez, bi ohe zituèn gela bakarretako batean.
2010
‎Etxolak zementuzko zorua zuen, eta ia hutsik zegoen. Lurrean beste bi ohe zeuden. Erdigunean beheko sua, orain itzalita.
2011
‎Ez ninan hik baino hobeto asmatuko gure artekoaren zer nolakoak azaltzen, elkarrenganako maitasuna hobeto deskribatzen; ez, ez huen hitz hori erabili, bazekinat kariñotik eta galduta nola ibili ginen gau osoan, bakanegi erabiltzen dugun beste hitz horren itzuri, neuk maitasuna zer den ere ez nekiela esan eta gero. Polita izan zunan hori hiri entzutea, baina nik une hartan alde batera nahi nuen bion egoera ere ekarri hidan gogora, lagunak, inguruaren trabak, hire mugak, nik ez bezala, garbi aski baiheukan muga horiek, gau hartan behintzat, bi ohe haien arteko tarte hotzean zeudela, nahiz hala onartu ez?, hire gogo bihotzak bestetan hituela. Hik emandakoaren ordain, berriz, niregandik ez esanak baino ez hituen jaso, neure baldarrean isil jarioa baino ez baitzitzaidan isuri hiregatik sentitzen nuenaren adierazgarri.
‎bakoitzak bere ohean. Joëlleren etxean, bi oheko gela batean. Ni ahuspez, hura ahoz gora.
‎Ospitaleko ohiko gela zen: bi ohe, horman eskegitako telebista aparailu bat eta bisitarientzako aulki batzuk.
2012
‎Emakume hark azkarregi eta gehiegi hitz egiten zuen Anaren ustez. Irribarrez begiratzen zioten elkarri, baina nahiago luke, ahal balu, bi oheen artean zegoen gortina zabaldu eta emakumea berriz ez ikustea. Irribarreari eutsi behar izan zion, ordea.
‎Beraz, berriro ekin nion lanari, eta Ostiral eta biok, bi ordu ingurutan, denda dotore bat eraiki genuen, oihal zaharrez estalia, gainaldean zuhaitz adarrak zituela, hesiaren kanpoaldean; hain zuzen ere, hesiaren eta landatu nituen zuhaitz gazteen artean. Barruan bi ohe egin genituen, hango zenbait gauza erabiliz, hala nola, arroz lasto bikaina, lasto gainean jartzeko burusiak, eta, ohe bakoitzaren gainerako, beste tapaki bana.
2014
‎Gelak zena baino handiagoa dirudi. Ez daude aspaldiko bi ohe haiek. Orain mahai biribil bat dago erdialdean, kakorratz lanez egindako jantzi zuriarekin.
‎Josten hasi naiz. Ia erabiltzen ez nuen josteko makina bi oheko gelan jarri dut. Han egiten ditut bidaltzen dizkidaten lanak.
2015
‎Mundu guztiko hotel guztietako gela guztiak berdinak izaten dira Franctour Château Landonen mailakoetan: sartu eta ezkerrera edo eskuinera, bainugela egoten da; handik gelarako bidean, armairu bat hiruzpalu pertxa kateaturekin; gelan bi ohe, hiru aulki eta mahai bat telebistarekin; hozkailu txiki bat eta barnean, botila are txikiagoak vodka eta whiskyz beteta; hormetan hiru lauki abstrakto kaskar edo, gehienez ere, lekuan lekuko paisaia azkarren bat, akuarelaz egina jeneralean; leihoan bi pare gortina: batzuk argia iragaiten uzten dutenak eta besteak lodiagoak, antzokietako oihalez eginak diruditenak; leihotik beste leiho batzuk ikusten dira eta haien barnealdean gela klonatuak daude, ehunka, eta euren leihoetatik nire gelaren leihoa ikusten da neuretik eurena bezala.
2016
‎Nola etxean ez zegoen beste logelarik, ostalertsak nire logelaraino ekarri zituen, kontu eta arreta eskaxarekin ekarri ere, barrura sartzen laguntzen zienarekin batera esaten zielarik logelan jaun ingeles bat baino ez zegoela, logelan bi ohe on zeudela, eta beste ohe bat logela barruko kabinan. Hirugarren ohe horretaz hitz egiteko erabili zuen tonuak ez zuen gauza handirik esaten haren alde; halere, esan zuen, hiru ohe zeudela eta hiru lagun baino ez, eta gainera esango zuela jaunak edozer gauza egingo zukeela elkarrekin nolabait konpontzeko.
‎Biok etzan behar genuen oheak gela bakar eta berean egotea aski zen berez halako asaldua eragiteko; baina oheen kokapenak, paralelo jarrita baitzeuden, eta bata bestetik hain gertu egoteak, bien artean bakarrik zumezko aulki txiki bat jartzeko adinako tartea besterik ez baitzegoen, are herstura handiagoan jartzen gintuen; gainera, sutatik hurbil zeuden, eta tximiniaren islak batetik, eta gela zeharkatzen zuen habe handi batek bestetik, halako etzaleku bat eratzen zuten, gure sentsazioen atsegintasunarentzat batere aproposa ez zena inondik inora ere. Eta guztiari zerbait gaineratzez gerotan, hau gaineratu behar, alegia bi oheak hain txikiak zirenez gero, ez zitzaigula burutik pasa ere egin damak eta bere neskameak elkarrekin lo egiterik; eta ni bietariko edozeinen aldamenean etzatea, halakorik posible izatera, nahiz eta desiratu behar ez zen gauza bat izan, halere horretan ez zegoen imajinazioak sufrimendurik gabe gogoan ez hartzeko moduko gauza ikaragarririk.
‎Baina fille de chambreak entzun zuelarik gure arteko sesioa, eta beldur izanik liskarrak aurrera jarraituko zuela, gelatik herrestan atera zen isilean, eta, ilun ilun zegoenez, hainbeste hurbildu zen gure oheetara, non bi oheok bereizten zituen hutsune estuan sartu baitzen, eta hain aurrera joana zenez, damaren eta nire arteko lerroan kokatzeraino iritsi zen.
‎«Bale ba» esan nizun, iragana ahaztu eta baztertzea bi hitz magiko haiek ahoskatzea bezain erraza balitz bezala, Roberrek hotzak akabatzen bankuan jarraituko zuela ahaztu ezinik, gu egongelan epel epel geunden bitartean, zure etxean sofaren hegal bat eta gutxienez bi ohe libre egonda. Zehazki non eta noiz baztertu ote zenuen lagunak bisitan hartzea gustuko zuen Arru?
2017
‎–Bi ohe, madama Hortense, esan nuen, gur luze bat eginez amodioaren aktoresa zaharrari?. Tximitxarik gabeko bi ohe...
‎Gainera, Mollek baserriaren behealdeko zati bat alokatu egiten du antzerkiko jendearentzat, haiek Luhusora joaten direnean lan egitera. Normalki, gehienez lau lagun direnean, 2016ko abenduan ETAren armategia egon zen gelako goi partea alokatzen die; bi ohe daude. Hain zuzen, Errekartera bi makinak eramandakoan egin zuen Etxeberrik Mollerekin gela alokatzeko kontratua.
‎Bat batean polizia potolo bat sartu zen zeldan, beraien zapatak jaso zitzatela aginduz. Mantak eta bi ohe antzekoak erretiratu zituen eta ondoren hiru baldekada ur bota zituen zeldako lurrean, inor zoluan etzan ez zedin. Krisketaren zarata baino lehen, urrutitik zetozen intziri pare bat entzun ziren, pasilo luze eta ilun batek multiplikaturik.
‎Logelan sartu nintzelarik, bi ohe ikusi nituen: anaiarena eta enea.
‎Berea ez zen oraindik ageri zerrendan. Hamahirugarren gelako atea ireki, eta bi oheko lotegi txiki bat ikusi zuen. Sabaiko bonbillaren argi motelak itzalak barreiatzen zituen alde guztietara.
2018
‎Ordubete barru, hamarretan, lotegian entxapatuko gintuzten. Dozena banako bi ohe ilara, ganbara handi batean. Sarreran errekontua arau zen.
‎Bertan bururatu zitzaien plana. Jonen anaiak Volkswagen T3 bat zuen bi oherekin. Denak sartu ahal ziren.
‎Bertan bururatu zitzaien plana. Jonen anaiak Volkswagen T3 bat zuen bi oherekin. Denak sartu ahal ziren.
2019
‎Arrasateko ospitalera eraman zituzten biak, eta ingresatuta geratu ziren, pneumoniak jota. Gela berean egon ziren, elkarren alboan zeuden bi ohetan. Medikuek arreta handiz zaindu zituzten.
2020
‎Neskak sekulako xarma izango zuen, hori ezin nion neure buruari ukatu, baina bere asmoak gero eta burugabeagoak iruditzen zitzaizkidan. . Nahiago bi oherekin?, esan nion,, bestela, lehen gau hartan bezala alfonbraren gainean utziko nauzu-eta lotan. Konformatzen naiz orduan bezala une batez zu biluzik ikustearekin.
‎Imajinatu irudia: ospitaleko gela bat, bi ohe, eta bakoitzean jeneral bat, jeneral jantzita, hanka bat goitik zintzilik. Han elkarrekin egun batzuk pasa ondoren, atean bertan, jeneralen besarkada, lehenengo karlistadan bezala!
‎Ez zuen ezagutu abegi samur eta eztiko Matilde; ez zuen horren amatiar inoiz ikusi. Ez zien aipamenik egin, ohe bikoitzaren ordez, gau mahai batez bereizitako bi ohe txikiagoei.
‎Amparorekin partekatzen duen bi oheko gelara joan eta, eskumuturrekoari begira, Teresak pentsatu du nahiko lukeela aurrerantzean egun guztiak gaurkoa bezalakoak izatea, eta esperantza badu, gaur inoiz baino gehiago sinesten duelako Jainkoak bere erreguei kasu egingo diela, nahiz eta Martinek, batzuetan, bere galderekin asaldatzen duen: " Eta zu nola zaude hain seguru Jainkoa existitzen dela?".
‎Mutilen logelan, ohegaineko berberek estaltzen dituzte elkarren ondoan jarritako bi oheak. Korridorearen barrenean, lizun usainak hartutako trastelekuaren ondoko Luisaren gelak inoiz baino zuloagoa dirudi.
2021
‎Ohikoena, gutxienez bi ohe izatea zen, hala izaten zen etxolen %40an49 Kontuan izan behar da etxoletan batez beste bost pertsona bizi zirela. Gurasoentzat ohe bat eta seme alabentzat beste bat izatea zen normalena.
‎" Bai, mesedez... Oihanaren izenean... bi ohe eskatu dizkizut... izan dadila bakarra... handi handia, duzuen handiena... bai, hori da... gainean saltoka aritzeko modukoa... bai... hamalau urte ditu, baina umetxo bat da... badaukazuela. Ba, hori guretzat!".
2022
‎Aliokhin bisitariak agurtu eta beheko solairura joan zen; bisitariak, berriz, goian geratu ziren. Biei gela handi bat eman zieten; bertan, egurrean apaingarriak zizelkatuta zeuzkaten bi ohe zahar zeuden eta txoko batean marfilez egindako Kristo gurutziltzatu bat. Pelageia ederrak atonduriko bi ohe zabal eta freskoei, ohe jantzi garbitu berriaren usain atsegina zerien.
‎Biei gela handi bat eman zieten; bertan, egurrean apaingarriak zizelkatuta zeuzkaten bi ohe zahar zeuden eta txoko batean marfilez egindako Kristo gurutziltzatu bat. Pelageia ederrak atonduriko bi ohe zabal eta freskoei, ohe jantzi garbitu berriaren usain atsegina zerien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia