|
–Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da??; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak, biak ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean, txokolatea hartzeko egokiak?, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro so egin eta, hatza luzaturik, agindu bat eman zion: ...en ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza,
|
bi
mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan: hain zen handia haien amorrua eta hain begi bistakoa, non zutik jarri eta alde egitea erabaki baitzuten, ez Txarori zerbait esan baino lehen, jakina, bi atsoetan menderatzailea zirudienak hartarako ardura hartuta; inguruabarrak kontuan hartuta, kioskoaren eta mahaien artean zegoèn distantzia, alde batetik, eta mahaikideek zerabiltèn tonua, bestetik?, Adak nekez entzun zezakeen eztabaida hartatik ezer, baina emakumeak oihuka hasi eta orduantxe hasi zen zerbait entzuten, beharbada, lotura gabeko oihuak, halere, hots batzuek besteak jan eta hitzak herren utzi balituzte bezala, esanahi zehatzik gabe?, harik eta Adak ezkutalekutik irtetea erabaki zuen arte, eztabaidaren suan, Txaro ezin zen mugimendu hartaz jabetu?, baita iskanbilagunerako bidean bizpahiru urrats egin ere, nondik emakumearen esaldi bat entzun baitzuen, argi eta garbi entzun ere:
|
|
" Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da..."; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak, biak ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean –txokolatea hartzeko egokiak–, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro so egin eta, hatza luzaturik, agindu bat eman zion: ...en ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza,
|
bi
mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan: hain zen handia haien amorrua eta hain begi bistakoa, non zutik jarri eta alde egitea erabaki baitzuten, ez Txarori zerbait esan baino lehen, jakina, bi atsoetan menderatzailea zirudienak hartarako ardura hartuta; inguruabarrak kontuan hartuta –kioskoaren eta mahaien artean zegoèn distantzia, alde batetik, eta mahaikideek zerabiltèn tonua, bestetik–, Adak nekez entzun zezakeen eztabaida hartatik ezer, baina emakumeak oihuka hasi eta orduantxe hasi zen zerbait entzuten, beharbada –lotura gabeko oihuak, halere, hots batzuek besteak jan eta hitzak herren utzi balituzte bezala, esanahi zehatzik gabe–, harik eta Adak ezkutalekutik irtetea erabaki zuen arte –eztabaidaren suan, Txaro ezin zen mugimendu hartaz jabetu–, baita iskanbilagunerako bidean bizpahiru urrats egin ere, nondik emakumearen esaldi bat entzun baitzuen, argi eta garbi entzun ere:
|