2007
|
|
...guziz orraztaturik, usainonez (diotenez, bainan ez duk hala ez!) eta krema zerbaitez apaindurik, lepoan distirant eta girgillatsu koilarre bat, azukre mokor baten biltzeko altzoetan jautzika xanpa mehar eta xehe bat bakarrik ateratuz, lumadun izakien arrabotsa iduri baitu zakur ots bat baino gehiago, kapa eta xingolez beztiturik bere madamaren antza hartuz, gure kastakoa zitekalarik nahiago baitu
|
bi
hankadunen arrazatik agertu, ezin baitu emerik ere ezagutzen ahal, zituen bi mokorroak kendu baitizkiote gazte gaztean, lasai, legun eta umil egon dadien, beti beropean, saloian bereziki, edota negu betean su bazterrean mimenezko zare oihalez apaindutako xirtxil batean etzanik, nun ez den ere, gauza harrigarria, bi hankadunen ohantzean sartzen, izitua, hain den lotsakor bere gorputz mendrea arrat...
|
|
...lez beztiturik bere madamaren antza hartuz, gure kastakoa zitekalarik nahiago baitu bi hankadunen arrazatik agertu, ezin baitu emerik ere ezagutzen ahal, zituen bi mokorroak kendu baitizkiote gazte gaztean, lasai, legun eta umil egon dadien, beti beropean, saloian bereziki, edota negu betean su bazterrean mimenezko zare oihalez apaindutako xirtxil batean etzanik, nun ez den ere, gauza harrigarria,
|
bi
hankadunen ohantzean sartzen, izitua, hain den lotsakor bere gorputz mendrea arratoi edo berdin sagu ttipi baten janen diola...
|
|
...derabila, ardietaz ni bezala (ez, ez arras ni bezala ez!) arduratzen baitira, beti nagusiaren zangopetan, hunek aintzin berek aintzin, hunek gibel berek gibel, buztana beheiti, dirudi herrestan ibiltzen direla, alde guzitarat so, ez jakin zer eta nola egin, xanpaka ez baitute ikasi ere, iledun izakiak iziturik atxikiz hain dira faltsuak, ixilak, zitalak, ustelak, aurpegi biko eta xanpa zuri, beren
|
bi
hankadun jabeari kausitzeko... hobeko baitzuken, hunek, labrika xume eta bizi bat ezinez eta" colley" bastart zikin horietan konfidantza eman.
|
|
Artzai xakur erne eta alai bat bakarrik, ile kuskulatu labur eta harro batez jauntzirik, begiak xorrotx, beharriak erne, ez deus batentzat gorputz guzia daldaran. Haatik, aitortu behar dut, ni ere besteak bezala,
|
bi
hankadunen zerbitzuko naizela, bainan ez nola nahika, nortasun bitxikoa naizenez, duintasunez beterik, ez baitut beti manatua egiten ostiko zonbaiten hixtuak ez naukalakotz beldurtzen, partikulazki nagusiak adardun edo apodun izakien bila manatzen nauelarik eta nik, horiek ezin soportatuz, uzten baititut nahi dutena egitera.
|
|
Bitxi bada bitxi,
|
bi
hankadunen harremanen berri susmatzen dut airean limurtzen den giroaren usaina ahoratuz, dirudi, elhez ez banaiz hornitua eta ezin konprenituzko gauza batzu ulertzen ez baditut, ene zentzuan beste ulertzeko modu eta sendimendu bat dutan. Ene beharriak, beren laburtasunean, beti zai dirade eta ene zakur lagunek diotenaz, kartierreko hoberenak ditut, kanpoko ala barneko kalapita edo arrabots guziak entzuten ditut eta jakinean ala sekretuan egiten diren gauzak senditzen.
|
|
Bainan, aldrebes, gertatzen da beren arteko imurra ona izaitea, irriz eta elgar kilikaka ari baitira batzutan. Jadanik erran badauzuet kanpoan laketago nintzela, barnean izatea ere maite dut eta, partikulazki, apairu denboran,
|
bi
hankadunen mahaiaren azpian, oi zer leku aproposa, han baitira denak entzuten, ikusten eta gainera, artetan hexur edo haragi puska batzu ere erortzen. Bainan, eta diozuet hau nehork sekulan ez duela bizi izan, mahai azpiko jokoak begistatzen ditut, horiek bainaute laster ezartzen behar denaren jakinean.
|
|
Ez dautazue, irakurle maiteak, eni sinest araziko
|
bi
hankadunen ibilera normala denik, ez. Kexu direlarik, ni perekatu baharrez zoin gehiagoka eta, irus direlarik aldiz, ostikoka, kanporat manatuz!
|
|
Ados ez denak, lekuak husten ez baditu, hanbat gaixto beretzat oskaldi batez edo adar koska batez konpontzen dugu gure afera. Aldiz, abere lagun batekin elgar topatzen badugu bide onean, gure afera egiten dugu nehorren beldurik edo beharrik gabe eta ez ditugu
|
bi
hankadunak haizatzen ez baztertzen, berdin baitzaigu hor izan diten edo ez. Bainan, ez gira sekulan, kasu batean edo bestean, bi hankadunen esker edo karesa bila joanen, ahalgez ere!
|
|
Aldiz, abere lagun batekin elgar topatzen badugu bide onean, gure afera egiten dugu nehorren beldurik edo beharrik gabe eta ez ditugu bi hankadunak haizatzen ez baztertzen, berdin baitzaigu hor izan diten edo ez. Bainan, ez gira sekulan, kasu batean edo bestean,
|
bi
hankadunen esker edo karesa bila joanen, ahalgez ere!
|
|
Ez, ni artzai xakur bat naiz, edo maleruski, nintzen, zeren eta azken denbora hauetan, neke zait lehen bezala lasterka kurritzea, ardiek ez dautate gehiago kasurik ere emaiten, adina bildua dut eta lur huntako gauzetaz doi bat baztertzen hasia naiz, ene denbora egina banu bezala. Ardura,
|
bi
hankadun arrak ez nau gehiago deitzen ene lanetarat manatzeko, ahalak guttituak dituztala ohartua baita bera ere.
|
|
Goiz huntan, ene
|
bi
hankadun jabeak, elgar hitzarturik, jin zaizkit ene amentsetarik kentzera" Llabri gaizoa, hi bezalako zakurrik ez diauk sekulan izanen gehiago, bainan hola duk" eta arrak berekin deitu nau arditegira buruz, eta ni, nekez ibiltzen nizan gatik, ondotik jarraiki ahal bezala, dudan halere zeren eta entzun baitut emea hipaka eta ikusi begien fretatzen ere. Ez dut konprenitzen zer debru pasatzen den etxe huntan, biak ene beharretan direla eta elgarrekin akort...
|
|
Ez ditu ardiak atera, bainan dilingo zen makila beltz bat hartu du, zaku handi bat bizkarretik ereman eta joan gira biak oihanari buruz. Nekez segitzen nizaiola,
|
bi
hankaduna aintzinean bazoan, burua apal eta haritzondo baten albora helduta, han plantatu da, niri buruz itzuli eta orduan dut ikusi, espaldari kontra emaiten zuen makila luze eta beltz harek bi begi zulo bazituela, beltzak heiek ere, eni so zirela azkar, eta handik, su, pindar eta danbadak
|
|
Jakin behar duzu, irakurle maitea, ene zakur bizia iragaiten dutala
|
bi
hankadun eme eta arra batzuen artean, bata gizona deituko dutana eta bestea anderea, ene nagusi eta jabedun baitira, jakinez geroz, gu zakurrak, betidanik izaki kasta horren menpean garela gure otso izaera aldatu zenez geroztik, eta hori mila ta mila belaunaldiren bilakaeraren ondorioz. Gizona, beraz, da ene lehen nagusia eta horregatik, harekin pasazen ditut eguneko oren gehienak.
|