2010
|
|
Tarteka eskutik helduta, tarteka libre. Gure
|
bi
gorputzen arteko lotura kosmikoa igarriz, beti ere.
|
2012
|
|
ganorazko haragi lotura, misiolariaren posizioan. Aurrez aurre edo parez pare ematen den kontaktu honekin,
|
bi
gorputzen arteko ukipen bete betea (penetrazioa) da suertatzen, eta harremana bera fantasiarekin gehigarrituta mantentzea bermatzen du.
|
2013
|
|
Ausaz zertxobait ulertu nuen, hala ere, agian treneko emakume hark printzipio orokorren bat ikastera helduko nintzela susmatu zuen; erabilera praktikoren bat ikuslearen ikuspuntuaren araberakoa den higidura ezberdinen erlatibitateaz; esaterako:
|
bi
gorputzen azelerazioa edo dezelerazioa istant batetik haratago partekatzearen ezintasunaz.
|
|
Oso aspaldi asmatu ziren denboran zehar bidaiatzeko makinak: gu geu gara, gorputz oro denborazko makina bat baita, denak lege berdinekin denak jokabide ezberdinekin;
|
bi
gorputzen une bateko aldiberekotasunak behin betiko bat etortzearen ispilatzea sortzen digu.
|
|
Bi tren,
|
bi
gorputz, bi bihotz kontrako noranzkoan betirako aldenduz doaz elkarrengandik; edo noranzko berean aurreratzen doaz halabeharra guztiz itsu ez denean baina abiadura ezberdinetan bata bestearengandik urrun eta urrunago, gorritik urdinerantz izar iheslari nola gero eta bakartiago, urrun eta urrunago, gaur igande arratsalderako, bihar astelehen goizerako, aste eta urte osorako, betirako....
|
|
...honetan, mirari bat gertatu da, zeina nola irakurtzen den lerro alexandrotar bikaina dateke; miraria zein zen ez dut oroitzen, benetan gertatzen zen edo naufragoaren gogoan jazo soilik, agian beste denbora dimentsio batean bizi zen emakumearekin maitemindu izana zen miraria; agian ez, hura gertakaririk arruntena eta egunerokoena izan baitaiteke, berez maitemintzeak dimentsio ezberdinetan dabiltzan
|
bi
gorputzen arteko abiaduraren kointzidentzia ustekabekoa den aldetik: aldiberekotasun eta aldeberekotasun kontua.
|
2017
|
|
Elkar maite duten
|
bi
gorputzek eragiten duten itsasikara.
|
2018
|
|
Berlineko neguan ere tokitxo bat izan dezaten. Elkarren ondoan etzandako
|
bi
gorputzen gainean laino gisa ezarri dira oroitzapenen lurrunak, eta Añesen logela zerrenda eta kiribil finez bete dute. Ilunetan ari dira isil misilka hitz egiten; ikusezinak dira besteentzat.
|
|
Zer erakutsiko luke Kappe jauna Añesen burutik atera eta gelan ikusarazten duen argazki horrek? Gertuegi jartzen ditu
|
bi
gorputzak. Gela barruan, kalean izan dutena baino txikiagoa izan liteke distantzia.
|
2019
|
|
Ea zer dakien hark horri buruz. Gorputz astral bakarra —sentimendu bakarra—
|
bi
gorputz desberdinek partekatzeko aukerari zer deritzon. Jakina, ez diot Sarah eta bion artean horrelako zerbait egon daitekeelako susmoa dudala aipatu.
|
2020
|
|
Ematen du estaliko dela Zaldibarkoa, azpian galdutako
|
bi
gorputzekin, harrezkero galdu diren hainbeste ere estaliko diren bezala. Eta izurritearekin ikusten ari den zabor erorketa guztia ere ahaztuko dela bere halabeharrean.
|
2022
|
|
• italiarra:
|
bi
gorputz lotzen dira, hariztatuz: behekoan ura dago eta su gainean jarriko da, ura goikora pasatzeko, kafean barrena. kaikua sin:
|
|
• eroapenez: tenperatura desberdinak dituzten
|
bi
gorputz kontaktu hertsian daudenean; kazolan salda berotzen da horrela.
|
|
Zaldibarretik hurbil jaio eta egun urrun bizi arren, honako gogoeta hau egin du gaukariak: Zaldibarrekoa estaliko da, azpian galdutako
|
bi
gorputzekin, eta izurritearekin ikusten ari den zabor erorketa guztia ere ahaztuko da, halabeharrez ahaztu ere.
|
|
Xuxurlaka xuxurlaka etenezina fereka,
|
bi
gorputz amoretsu xuxurlaka kulunka. Atzoko malekoia.
|
2023
|
|
Basaurin izan da, Bilbo Handian, euskaltasunaren ertzean euskararen azentu eta ahoskera (omen) desegokiak nekez onartuko zaizkigun inguru berean ezpain margoa hortzetan txikia, argala eta ile eskasduna da ahotsa ozta ozta ernatu zaio hitz egiten hasi denean burua sorbaldetan sartua baimen eske bailitzan nazionalek aita hil izanak ondorio latzak ekarri zizkiela etxekoei guda ondokoak direla bere bizitzako lehen oroimenak hastapen tristeak, harrotasunez beteak bi esaldi besterik ez eta isiltasunak zapaldu du aretoa amak eta amonak, aspaldi joanak, familia aurrera atera zuten aberatsen arropak garbitzen, bata, patatak saltzen, bestea, bi emakume horien oroimena dela bera urte haietako onena, ahizpa nagusiarekin partekaturiko sekretuak eta jolasak izan zirela igande arratsaldeko dantza herriko enparantzan oraindik neskatila herabe bat besterik ez zela bertan ezagutu zuen laster Euskal Herrira lan bila etorri behar izan zuen mutil laguna jabetzerako haurdun eta ezkondu berri zegoen urte gutxitan ugalduz joan ziren etxe orratz horietako baten zortzigarren solairu batean ume zain senar zain etxekoengandik urrun handik herri honetara etorri zela baina herri honetara iritsi baino lehen bazela hemengoa ez diela bere sorburuari uko egin nahi baina hemengoa dela errepikatu du isildu eta txanda pasatu dio albokoari gogora datorkit osasun zentrora etorri zen lehen aldia hamabi bat urte badira alaba nagusiak lagunduta, behartuta gizonarekin arazoak zituela horixe da orain gogora ekar dezakedana hori eta bera bezalako emakume zorigaiztokoak kontsultatik irteten zirenean haien destino petrala bizi ez izateagatik hitza hartu du berriro baina oraintxe esaten ari dena ezaguna zait lau seme alaba izan zituela gizon horrekin bi mutil eta bi neska baina ia hasieratik jakin zuela ez zela izango bere bizitzako gizona holakorik balego, gehitu du gizon horrekin gelditu zen seme alabak nagusitu arte eta gauzek txarrera egin zutenean etxeak eta atariak garbitzen jarri senarrarengandik apartatzerakoan pisu berean bizitzen jarraitu zuen seme alabekin laster gizonak etxe erdia eskatu zion baina beste erdia eta aurreztuta zeukanarekin pisu txiki bat erosteko adina diru bildu zuen gaur egun berea duen etxebizitza seme alabek ikasketak eta lanbide onak dituztela eta pozaren pozez bizi dela orain berea den etxe horretan bizitza osoan izan duen altxorrik preziatuena horrelaxe amaitu du bere mintzoa azken mahaikidearen hitzaldia bukatu ondoren entzuleen txanda izan da emakume adinduaren ezagun batek eskua altxatu du zorionak eman dizkio erakutsi duen kemenagatik guztiok gaude zurekin esan dio eta gogotik sentitzen duela berak bizi izandakoa, senar onik ez izana eta horren gaizki pasatu izana berehala moztu dio ondo baino hobeto dakit neure bizitza ez dela erraza izan ondo baino hobeto dakit zuk senar ona izan duzula baina hori ez da berez zorion bermea zuri esaterako, jarraitu du, ez zaizu hori batere lagungarri izan gaizki zaude orain, senar ona izanik senarra faltan ez baituzu bakarrik bizitzen ikasi izan eta horixe da ikaskuntza nagusia emakumeon bizitzan goizago edo beranduago ikasi beharreko lezioa nik aldiz larrutik baina betirako dut ikasia ez zaitez nitaz errukitu, errukitu zaitez zeure buruaz eta hori esandakoan sorbaldak zuzendu zaizkio eta haren burua beste mahaikideenen artean gailentzen ikusi dut ezusteko gehiago ditu guretzat prestaturik bere entzule umil eta mireskor bihurtu gaituenontzat plazer sexuala ere izan du hizpide berak ez duela horretarako sekula arazorik izan ez senarrarekin ezta ondorengo maitaleekin ere eta alboan eserita dagoen belaunaldi gaztearen testigantza eman duenak jauzi txiki bat egin du aulkian oharkabean, ia lurrera eroriz saioa amaitu ostean mokadutxo bat eskaini digu udalak jardunaldietako izar, guztiek hitz egin nahi dute harekin halako batean ikusi nau eta niregana hurbildu da zorionak eman dizkiot hitzaldiagatik eta haren bizitzaren kontakizunarekin jarraitu du ez dago ubera geldiarazterik senarrarengandik dibortziatzera ailegatu ez zenez hura hildakoan pentsioa gelditu zitzaiola eta gaur egun zoriontsu bizi dela asteburuetan lagunekin ateratzen da erretiratuen egoitzako dantzaldira joateko neskatilatan bezala, dio irribarrez, hori bai, ezkontzeko premiarik gabe ama keinu batez atzamarra pasatu dit aho ingurutik ezpain margoa ezpainetatik kanpo atera omen zait berari ere antzera gertatu ohi zaiola haginak zikintzen dituela behin eta berriro senarrak ezin zuela hori jasan esan du irribarre lotsati eta maltzurraz etxetik alde egiteko agindu zion egunean bertan andregai berriak, bai, harek bazekiela ondo janzten eta haren burua apaintzen bota zion aurpegira ez bera bezala, ezpainak ere behar den moduan margotzeko gai ez zela eta barre egin du berriro, erruz oraingoan eder eta dotore nagoela esan dit gero beno ...era eskuan paretak zeharkatzen dituen huntzari denboraren usaina erretratatu guran bigarren etxe atzeko errekastoa eta aurreko zelaia txikitu egin dira urte hauetan guztietan amaren eskolak herri osoa besarkatzen du bere tronutik inoiz bukatu ez zen Engañako tuneleraino ere iritsi gara gure aitak eskolak eman zizkien beharginen umeei erdi eraitsitako etxeak alaitu dira gu ikustean argazki honetan
|
bi
gorputzen itzalak azaltzen dira sarrerako lokatzaren gainean, iluntasunari begira barruan gordetako sekretuak asmatzeko ahaleginean uda gorri honetan Zamorara eraman ditugu seme alabak eta ilobak haurtzaroko paisaiak eta jabetzak ikustatzera
|