2007
|
|
Hori horrela balitz, ganberak horren inguruko erabakia hartuko du. Ganbera alde agertzen bada, izapideak lege proiektua balitz bezala egiten dira, presazko prozedura erabiliz (KOAren 151 art.). Orduan bai, legegintza prozedura aplikatuko da (presakoa izan arren), bai Kongresuan bai Senatuan, eta
|
bi
ganberetan onetsiz gero, orduan ez da errege lege dekretua, lege arrunta baino; hau da, izaera juridikoa aldatzen du eta «berritze» juridikoa gertatzen da. Edonola ere, eskatzen dena da hogeita hamar eguneko epean izapideak presako lege proiektu gisa egingo diren erabakitzea, eta ez hogeita hamar eguneko epe horren barruan lege gisa onestea, epe luzaezin horretan ez baitago horrelakorik egiteko astirik.
|
|
Legegintza ekimena Kongresuak eta Senatuak zuten, baita erregeak berak ere (azken horrek ganberek onetsitako lege proiektuak sendesteari uko egin ahal zion, eta horren eraginez, aldi horretan ezin zen gai berari buruzko beste lege proiekturik proposatu). Lege proiektuak
|
bi
ganberek onetsi behar zituzten. Ganbera batek lege proiekturen bat «baztertzen» bazuen, aldi hartan ezin zen gai berari buruzko bestelako proiekturik proposatu.
|
|
Gorteen funtzionamendua aztertuz gero, bi ganberak autonomoak ziren (beren araudiak onetsi eta gobernu organoak hautatzen zituzten) eta eginkizun berberak zituzten; izan ere, legeak
|
bi
ganberetan onetsi behar ziren, 1837ko uztailaren 19ko Organo Legegilekideen arteko Harremanei buruzko Legean ezarritakoaren arabera. Bien artean adostasunik ez bazegoen, batzorde misto eta paritarioa eratzen zen, eta horren irizpena bi ganberek onetsi behar zuten, kontribuzioei, kreditu publikoari eta indar militarrari buruzko lege proiektuetan izan ezik, horietan Kongresuak lehentasuna baitzuen.
|
|
Gorteen funtzionamendua aztertuz gero, bi ganberak autonomoak ziren (beren araudiak onetsi eta gobernu organoak hautatzen zituzten) eta eginkizun berberak zituzten; izan ere, legeak bi ganberetan onetsi behar ziren, 1837ko uztailaren 19ko Organo Legegilekideen arteko Harremanei buruzko Legean ezarritakoaren arabera. Bien artean adostasunik ez bazegoen, batzorde misto eta paritarioa eratzen zen, eta horren irizpena
|
bi
ganberek onetsi behar zuten, kontribuzioei, kreditu publikoari eta indar militarrari buruzko lege proiektuetan izan ezik, horietan Kongresuak lehentasuna baitzuen.
|
|
lege proiektu arruntak Kongresuak onetsi behar zituen, eta ondoren Senatura igarotzen ziren, eta horrek Kongresuak onetsitako testua aztertzen zuen. Bi Ganberen artean akordioa ez bazegoen, Batzorde Mistoa eratzen zen, konstituzio eraldaketaren kasuan ezarritakoaren modukoa, akordioa lor zezan; edu berean, akordio hori
|
bi
ganberek onetsi behar zuten gehiengo soilaren bidez. Akordiorik lortzen ez bazen edo egindako akordioa bi ganberek onesten ez bazuten, Gobernuak behin betiko ebazpena emateko eskatu ahal zion Kongresuari, erabateko gehiengoa erabiliz.
|
|
Horretarako, konstituzio eraldaketa Kongresuaren bi herenek eta Senatuaren bi herenek onetsi behar dute. Eraldaketaren testua
|
bi
ganberek onesten badute gehiengo kualifikatu horrekin, bi ganberak berehala desegingo dira, eta behin parlamentu hauteskundeak egin ondoren, eratutako ganbera berriek aurreko Gorteen erabakia berretsi behar dute lehenengo (KOAren 147.4 art.ak ez du zehazten zein gehiengo den beharrezkoa Kongresuan berresteko, baina SAren 159 art.ak Senatuaren erabateko gehiengoa eskatzen du).... Ondoren, eraldaketaren testua aztertuko dute, eta ganbera bakoitzak bi hereneko gehiengo kualifikatuaren bidez onetsi du.
|
|
Testua
|
bi
Ganberek onetsi ondoren, horren inguruko erreferenduma egin behar zen. 1978ko abenduaren 6an egin zen.
|
|
Gorteen eginkizunei eta legegintza eginkizunari dagokienez, Gorteek ekimen legegilea zuten (erregearekin batera). Lege proiektu edo proposamenak
|
bi
ganberek onetsi behar zituzten (kontribuzioei eta kreditu publikoari buruzkoak izan ezik, horietan Kongresuak lehentasun argia baitzuen), eta gero erregeak sendetsi egin behar zituen. Aurrekontu eginkizunari dagokionez, Gorteek urtero aztertu behar zuten Gobernuak aurkeztutako aurrekontua (hori ere ez zen bete).
|