|
denok batera energiak aktibatu behar genituen, denok biluztu, Xabier eta Lidia ere bai, eta triangelu bat osatu, hiru erregeen hirukia, erpinetan zuek, hiru emakumeok, eta hiru gizonok txandakatuz jo behar genizuen larrua, hazia isuri gabe; nik soilik isuriko nuen errituaren amaieran zure sabelean, une egokian, eguzkia eta ilargia angelu egokian zeudela, aro berriko lehen umearen hazia ernal zedin; eta erritua hiru bider errepikatuko genuen, hiru erregeak jaio zitezen. ...nintzen ba, zer arraza berri sortuko nuen ba, zer aro berri ekarri, nire bihotzeko maitea errespetatzeko ere gauza ez nintzen eta, zu zeu izan nahi zenuelako baino ez, zuretik onena eman nahi zenidalako baino ez... ez, ez, ez, zaude, eutsiozu, ez itxi begi horiek, bizirik iraun behar duzu, ikusiko duzu, Linzan barazki salda beroa hartuko dugu, esne beroa eztiarekin, aspirina pare bat, dutxa beroa,
|
bi
egun jarraian lotan, eta gero txortan, biziberritu arte, gela txikia utziko digute biontzat bakarrik, ia inor ez da egongo, ulertuko dut nigandik ezer nahi ez baduzu, gehiago txortarik jo nahi ez baduzu, zakur bat bezala zure albotik uxatzen banauzu, merezia dut, Sara, istorio honetako birjina bakarra, bekatari batek bezala hitz egiten baduzu ere zure ahotsa aingeruzkoa da niretzat, esadazu, esad... txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark:
|
|
zer pentsa handirik ematen ez duten halako filmak ikusita, indarberriturik jar daiteke atzera ikasten, edo, aldiz, iluntzea ikasten eman ostean gaueko emanaldira joanez gero, baretuta sar daiteke ohera. Biharko iluntzea izango da, aldiz, gaurkoa baino egokiagoa zinemara joateko, arratsaldean klaustroa baitago (Inasek ez dio bere buruari onartu nahi
|
bi
egunetan jarraian zinemara joateko aukera, denbora galtzeko aitzakien zirrikitua irekiko lukeelako horrela). Laborategira sartu denaz batera, nolanahi ere, on egingo liokeela kafe pixka batek iruditu zaio, eta plazako tabernarako bidea hartu du.
|