|
–lehenean ez da asmatzen beti, horrek ere pazientzia eskatzen du, etab.Baina hilabete joan, hilabete etorri, emakumea haurdun gelditzen ez bada, denbora bihurtzen da bikotearen etsairik okerrena, hileko bakoitza aurrekoak baino sumin sakonagoz sufritzen delarik.Etsipenak agertu eta frustrazioa nonahi azaltzen da, tristezia, amorrua, inpotentzia sortaraziz eta sexu harremanak antsietatez kargatuz.Honelako topaketek berez sortarazten duten atsegina gehienetan bazterturik, ugaltzea izango du bikoteak helburu lehenetsia.Desira antsietateak zokoratzeak, berriz, erdietsi nahi den horren lorpena orduan eta gehiago zailduko du.Hirugarrengo pertsona baten jaiotza eta bizitza partekatzeko ilusioa bi bikotekideek bizi duten hein berean nozitzen dituzte etsipen eta larritasuna, ume hori ez datorrenean.Emakumea eta gizasemearen artean bada, dena den, alderik: Emakumeabakoitza ama izateko asmoaren kontrako mailukada latza da.Tristezia eta desilusioa elkartu egiten dira, negargura harik eta gertuagoko bihurtuz.Animo tonu apalagoa du eta, lagun eta ezagunek haurdunaldiaz egiten dituzten iruzkinen aurrean sentikortasun handiagoa agertzen du.Bere balizko haurdunaldiaren gaineko galderei saihets egiten die, frustrazio mingarria eragiten diotelako.Begiak haur karroetako umeei doazkie; kezka honek emakume horren bizitza eta pentsamenduetan toki handia betetzen du.Sexu harremana amesturiko haurdunaldia lortzeko izan nahi du baina, aldi berean, hori berriro ere gertatuko ez den beldur eta antsietateak itota dago.Haurra sortzeko gauza ez izatearren nolabaiteko erru sentimendua ari da emakume horren baitan pizten.Gizonezkoadesilusioa ez kanporatzeko joera izaten duOraino biak haurdun geratu ez izanari horri garrantzia kentzen saiatzen da bikotekidearen aurreanArazoaren iturria akaso bere espermatozoideak izateak eragiten dion kezkaren aurrean ez beldurtzen, saihesten saiatzen da.Gertatzen ari denaz ahalik eta gutxien mintzatzen ahalegintzen da.Sexu topaketak gizonezkotasunaren azterketa gisa bizi ditu, geroz eta bizikiago.Inguruneko presioa, funtsezkoaSentimen mordo horren erdian daudela, ingurunekoen presioak sekulako eragina du.Adiera honetan gizarteak biziki aurrera egin badu ere, zutik irauten du oraino bikoteak mundu honetara derrigorrez umeak ekarri behar horrek, naturala horixe delakoan.Inguruneak kontrako jarrerarik agertzen badu, bikoteak bere burua isolatzera, nozitzen ari diren arazoa ez iruzkintzera joko du.Beste aldetik, kontu horiek kuttuntzat katalogatu direnez, gertu gertuko pertsonei bakarrik aitortzen zaie.Isiltasun horrek mina eta bakardade sentimena are eta gehiago enkistatzea dakar, hori geuri bakarrik gertatzen zaigula sentitzen dugulako.Halaz ere, kasuaren diagnostiko zehatza egin dezakeen profesionalez geroz eta informazio handiagoa dugunez, horrek lasaitasuna transmititzen digu, kasuan kasuko neurri egokiak hartzen has daitezkeelako.Ez dio axola arazo fisikoa, horrelakorik balego, nozitzen duena gizonak edo emakumeak jasaten duen: konponbidea eta elkarri sostengua ematea,
|
bi
bien kontua da.Halaz ere, batzuetan gerta liteke, maitasun eta gertutasuneko agerpen guztiak gorabehera, haurdunaldia gauzatzeko prozesu medikoa luzatu ahala, horretan barrena, irteerarik gabeko tunelean joatearen sentsazioa nozitzea.Horrelakorik gertatzen bada, artapen psikologikora jotzea da, etsipenean amildu gabe, egunerokotasunean arazoari aurre egiteko aholkuak jasotzera.Antsietate gabe itx...
|