Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2000
‎Ba ez, ez zait batere inporta. Zerbait idatzi behar eta, ez nuen jarriko Euskal Herrira bueltatzeko egun bi baino ez zaizkidala falta, ezta. Kristalezko ametsa hausteko egun bi.
2003
‎Esan nahi da Eldasekoak Eldasen bizi zirela Nantesen edo Leverkusenen bizi zitezkeen moduan. Eta lau egun horietan, transkribatzeko moduko kontu bi baino ez zituen grabatu Eldasen. Baina alfer alferrekoak ere ez ziren izan Eldaseko egonaldiak:
2004
‎Oscar Casamonti artega mugitzen da butakan, artega baina gustura, ze kalean norbaitek Duce a aipatzen badu, ezin zara hasi artega mugitzen edo purrustadak botatzen, zer gerta ere. Zineman, ordea, berrehun pertsonarentzako aretoan bi baino ez daudenean, Duce a agertu eta ezpainak okertu ditzakezu lasai asko. Eta artega jartzen bazara ere, gustura jartzen zara artega.
2005
‎Errealitatea, ordea, setatia da. Historiaren leihatilan gune bi baino ez: Egunkariarena eta bankuarena.
‎Bigarren zatiko 17 minutuan heldu zen polizia. Baina bi baino ez zituzten komisariatik bidali, agente bi. Eta bien artean egin behar zuten partidua gelditu eta hirurehun ikusleak golf zelaitik atera.
‎Gero bere haurtzaroaren erdia baino gehiago kontatu zien, eta ingelesek interes apur bat simulatu zuten. Esan zien don Isidrok Saldisu kalean bizi izan zela bera umetan, eta etxe bi baino ez zeudela Saldisun bera umea zenean: berea eta Julian Maldasen amarena.
2008
‎Han hondoan ez dago ezer, gure kalamentu zaharrak baino?. Urterik onenetan Ondarroako hogei itsasontzi joaten ziren Rockallera, orain bi baino ez. –Legorpe?
2009
‎–Zer? Urte bi baino ez zituen egin kartzelan. Nik uste nuen gehiago egon zela.
‎Leihoa zabalik genuela afaldu genuen. Aitona umore onez zegoen eta aurpegi alaia jarri zien baita eguneroko pilulei ere, ordurako bi baino ez ziren?; eta ni, berriz, eguraldia tarteko, umore eskasean. Afaldu ostean telebista.
‎154 Baina zer da kultoa, gero literaturari erreferitu nahi badugu behintzat? Arrutik Erriberri/ Oliteko komentua utzi duenean, 1915eko maiatzaren 14an, egin den haren biblioteka pribatuaren inbentarioan, 130etik gora liburutatik, ez da harritzekoa hogeiren bat bakarrik izatea propioki literaturakoa, horietatik bi baino ez euskarazkoak (Arrese bien bana). Dagoentxoa ere, ordea, esanahitsu askoa da haren formazioa eta gustua adierazteko:
‎Sekretu bi baino ez zizkion gorde Eliasek Sarari bere bizitza osoan.
‎Ez zen zaila izan Marseillako Martosen arrastoa berriro topatzea. Telefono gidan, bi baino ez ziren. Horietako bat, inconnu. Bestea udalerri txiki bateko idazkariaren bidez topatu nuen.
2011
‎Errentan hartutako hirurogei metro eskaseko etxean bizi izan ginen familiako seiok, bata bestearen kontra. Amak beti esan ohi zuen eskerrak mutilak bi baino ez ginela, neskak gazterik bidali zituela lanera, hartara iristen zitzaiola mutiloi eskola emateko. Anaiarekin ez zuten, halere, atarramentu handirik atera:
‎izan zen pixka bat ateak ireki zituena eta jendeak espero du dena maila berekoa edo bide horretan egina izatea, eta proposamen batzuk hain ongi ateratzen ez direnean pazientzia galdu egiten dute. Amerikarrek hori oso ondo dakite eta estudio handiek urtean hamar proiektu aurreikusi badituzte, horietatik bi baino ez dituzte azkenean aurrera aterako. Hemen kontzeptu hori falta da, beste industrietan Ikerketa eta Garapena dagoen bezala gurean ere hori aplikatzea?.
2012
‎Poliziak galdetu zionean seguru al zegoen autoan bi baino ez zihoazela, bihotza irauli egin zitzaion Egoitzi.
‎Portfolioa itxi eta bilera gelara abiatu ziren biak. Andreasek zirriborro bi baino ez zituen koadernotxoan, arabiar erako ganga bat eta horren ondoan Alhambra moduko arkupe bi. 16:45 Sylvierekin gelditua zela gogoratu zuen.
2013
‎Batak tiroa paretik jo zion lokian eta besteak atzetik bizkarrean: tiro bi baino ez, bi pistola, bederatzi milimetroko balak.
2014
‎Hilean behin bere esku nago anaia bisitatzera joateko Roanneko kartzelara, Loirako departamenduan. Izan ere, euskal preso bi baino ez daude bertan, anaia eta Asierren lehengusua. Inoiz trenez egin dut bidaia, baina nahaste borraste bat da eta, gainera, gaua pasatzen geratu beharra dago.
2015
‎Esku bi baino ez ditut eta munduak labain egiten dit
‎Adulterioa, honenbestez, erakunde sozialaren baitako balio etiko, ekonomiko eta politikoen kontrako atentatu gisa agertzen da?. Emakume adulteriogilearen gaia lantzen duten filmen artean bi baino ez aipatzearren: Ingmar Bergmanen Sommaren med Monika (1952) eta Jean Luc Godarden Une femme mariée (1964).
‎Hara kasualitatea: Gaztelako semeak akabatzen dituzte, sama ebakiz, eta lerro bi baino ez Historia liburuetan; baina Alemaniatik etorritako erregeaz aldiz orrialde piloa. Zergatik?
‎Alabaina, egia esan, astekariak iraun zuen artean (azken zenbakia, 30.a, IV kaleratu zuten) eutsi zion Berriakeko lantaldeak arestian aipatu dugun euskara proportzioari, baina, azken zenbakiak meheagoak izaki (52 orrialde, batez beste) euskarazko artikuluak ere proportzio bertsuan gutxitu ziren: horrela, zenbaki batean bost artikulu agertuko ziren euskaraz, beste batean bi baino ez, hurrengoan hiru...
‎Euzkadi astekaria zen garai hartan, eta orduan modan zegoen newsmagazine formatuan eta zuri beltzean (eta argazki gutxirekin) ateratzen zuten. 23tik 40ra bitarteko zenbakiek dozena bat orrialde izan zituzten (21 zenbakira arte zortzi orrialde izan ohi zituen); euskararen proportzioari gagozkiola, euskarazko artikulu gehien kaleratu zuten zenbakiek ere gehienera jota lau argitaratu zituzten, eta gutxien atera zituztenek bi baino ez.
2016
‎Eta ez nuen pentsatu behar bozgorailu denak bata bestearen gainean pilatuta jarrita zeudenik, mesedez! Irrati gramofonoaren kutxa barruan bi baino ez zeuden: erdiko soinuetarako bozgorailua eta altuetarakoa.
‎Parodia grotesko horren partaide bilakatu behar dut neuk ere? Esan egin behar al diet alderrai ibildaun arlote bi baino ez direla, munduko gizonik mixerableenak. Ipuinak dio:
2017
‎Espainiako Estatuan 237, Frantziakoan 64 eta nazioarteko beste leku batzuetan hiru. Kolektiboko 304 presoetatik, bi baino ez zeuden Euskal Herriko presondegietan. Baziren beste bost lagun espetxe arinduan, eta bat, amentzako zentro tutelatuan.
2018
‎Politikan ere indar nagusi biren arteko tentsioa dago beti: alde batetik, Bourdieuren hitzetan menderatzaileak liratekeenak, politika ofiziala gidatzen dutenak, berdin da ezkerrekoak zein eskuinekoak diren, ikusi dugunez gizartea noranzko berean gidatzeko jarrera epistemologiko bi baino ez bailirateke ezkerra eta eskuina. Zientzia politikoetan ere politika bera zer den, politikaren epistemologia definitzeko eskubidea izateko borroka bat dago, politikaren esanahia, objektua, mugak, metodoak ezartzeko eta naturalizatzeko, habitusa sortzeko diskurtsoaren monopolioa bermatzeko borroka bat.
‎Aurrerago izango zuen aukera adiskidetasuna lantzeko. Orain, ardura bi baino ez: ikasketak eta familia.
‎Biozoriontasunaren eta Biobabesaren Gizartearen aurka ote nagoen galdetuko didate. Badirudi aukera bi baino ez daukagula, pribatuaren ala publikoaren alde egin, baina ostia, Aldundia ez da edozein enpresa bezain pribatua. Ez dakit.
2019
‎Kafka ezezaguna zen; Jesenská hainbat argitalpenetan artikuluak idazten hasia zen. Milaka miloiren artean tanta bi baino ez zirenean ezagutu zuten elkar. Gutun trukaketa hasi zuten.
‎Ezer garbirik ez. Hilketa bi baino ez, gutxi AEBetan serial killer en artean izarra izateko.
‎–Ez estutu, gauza seguru bi baino ez dagoz: bizirik gaudela eta egunen baten hil dugula.
2020
‎" 1978an eduki zituen lehen desadostasun ideologikoak bere joera anarkista zela-eta. Analisi bat eskatu zioten Nafarroako egoerari buruz, barneko boletinetan argitaratzeko, baina egin zituen hamar kapituluetatik bi baino ez ziren argitaratu, eta gainerako zortziak argitaratzeari uko egin zioten, beren eduki anarkistarengatik. ETAko zuzendaritzarekiko desadostasun hauek gertatzen diren datengatik, baliteke Echeverría Alvarez (sic) izatea Bulego Politikoak 1978ko ekaineko 6 zenbakidun Zutabean aipatzen duen militante anarkista, kolaborazio bat argitaratzeari uko egiten diona.
‎Bestetik, ikusi dugun bezala, Altsasun atxilotu zituztenetatik, Bakuninen ihesa probokatu zutenetatik, bi baino ez ziren kartzelan sartu: J.F.U.M. eta D.F.B. Hemeroteka astinduta badago horren berri izatea:
2021
‎Baina pentsatu zen behar zela turismo leku gehiago kostaldeetan, eta kokagune hura izan zen hautatutako lehenetarikoa. Urte bi baino ez ziren behar izan herri txikia ezerezetik altxatzeko. Hogeita hamar bat etxe, zurezkoak denak, hainbat koloretan margotuak, koloretako piezekin haurrek sortzen dituzten eraikuntza lan apetatsuen antzo, kai txikia eta zurezko hogei bat itsasontzi eta txalupa, lehenago erabiltzen ziren ontzi moderno mekanizatuak ordeztuta.
‎Elkarrekin solastatu ez ezik, euren arteko merkataritza ere antzezten zuten, herriko azoka estali txiki batean, eta jendea zebilen sartu irtenean herriko tabernan. Gauza bi baino ez zituen ments Whakatipuk antzinako benetako giza herria emateko: haurrak eta zaharrak.
‎Erizaindegi bat ere prestatu zuten. Nire mirabe batzuk birprogramatu behar izan nituen, osasun langile izateko prestatutako bi baino ez baitzeuden, laster ikusi nuelako zein makalak ziren azpigizakien gorputzak; zein erraz gaixotzen ziren, umeak batez ere. Osasun langileek esan zidatenez, kalte egiten zien aire itxiak, baita gorputza garatzeko toki faltak ere.
‎Umeak ere bai, baina orain tarantulez ari naiz. Eskerrak bi baino ez ziren. Hasieran behintzat, gero batek jakin.
‎Urruntasun pixka batekin begiratuta, gehiegi direla esango nuke. Nik neuk bat daukat, eta fikziozko eleberri bi baino ez ditut! Lehenengoa, Bat, bi, Manchester, nolabait esatearren streaming bidez kontaturiko narrazio bat da, protagonista lehen pertsonan hitz egiten ari dela dirudi baina bere lehen errelatoa da irakurtzen ari garena.
‎Argitu, bide batez, ikusi dudala" Gezi Beltz" –italiar Frecce Nere– haien zerrenda, eta hartan diren italiarrak bi baino ez direla; bat ofiziala eta bestea subofiziala. Besteak, hamar bat, legionario espainolak dira.
2023
‎Aurretik, beste bost eskailera eta lau zutabe sendo, tenplu bateko sarrera zelan. Bada tenplu bat, sorkuntzari, pinturari, eskulturari eskainitakoa, areto bi baino ez baditu ere. Arnasa bota du artega, alai.
‎Ez dio ezer erantzun. Josuk, berriz, segitu du esaten ez duela nahi izan Terese arduratzerik, urte pare baterako dela, Deustuko Unibertsitatera joan zitzaizkiela bila karrerako azken urtean, eta bi baino ez zituztela hautatu Madrilerako. Harrezkero Bilbon egin dutela behar, baina Madrilera joateko ordua heldu zaiela.
‎Begotxuk lau urte ditu eta eskutik darama; Anetxu, berriz, txandaka altzoan eta oinez, urte bi baino ez ditu-eta. Begotxu eta Anetxu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia