|
komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan: lubaki bat, eta lubakiaren
|
bi
aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek, beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik e... ¡ Abajo España y arriba Rusia!?
|
|
begi aurrean zuenak, ondorioz, azken judizioko eguna oroitaraz ziezaiokeen Teofilo Mariari, orduan ere halatsu etorriko baitzen Jainkoa bera ere –ezpata eskuan, koroa buruan eta argi distiratsua nonahi–, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen... komunista jainkogabe zikin haiek bezala... komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan: lubaki bat, eta lubakiaren
|
bi
aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, o... ¡ Abajo España y arriba Rusia! – hartaratuta; ondorioz –oihuaren aurkako erreakzio gisa edo–, begiak amorruz zabaldu eta argiz bete zitzaizkion, gogoa ohiko sinestera itzuli balitzaio bezala, sineste garbi eta zalantzarik gabekora, gerra hartan Jainkoak beren alde behar baitzuen –Jainkoaren aldekoen alde eta Espainia zinez maite zutenen alde–, hain zen begien bistakoa egia hura, egiaztapenik behar ez zuena, silogismorik ere ez, lehenengo premisan agortzen baitzen argudio guztia:
|