Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎denbora batez Gersdepartamenduko Nogaron egonaldi bat egin behar zuten Monzonek eta Txillardegik.Abuztu hondarrerantz han bisita bat egin genien nire familiak eta Baionako XanHiriart enak (lagun hau jaiotzez saratarra, nahiko ezagutua). Laster itzultzekotanzeuden bi adiskideak.
2001
‎Hogei urteko istorioez ari natzaizu irakurle. Hain zuzen halako hauteskunde kanpainako biltzar publiko baten ondotik behin, Joanes harrapatu nuen, bere bi adiskiderekin etsia eta haserre.
‎" Ez haiz ohartzen Aste Santua dela eta putek ere ez dutela lanikan egiten?", erran zion portugesak irriz. Gizon ttikiak marmarika alde egin zuen eta bi adiskideek euren bidean segitu zuten, karrika estu bateko atari bateraino. Atea irekia zegoen.
2003
‎Eta bi adiskideak apalordu arte ibili ziran elkarrekin mundua konpontzen.
‎Une labur batean bi adiskideak isilik joan ziran zakurraren atzetik.
‎Bagenekien alabaina, zer joko erabilia zuten gerla denboran Frantziako eta Espainiako buruzagi ziren Pétain eta Franco bi adiskideek. Eta ziur geunden, Hitler eta Mussolini erortzearekin, haien lagunen gaztigatzeko ordua etorria zela.
‎Anartean gure belaunaldia badoalarik, han harat, bide handiz, ikusi ditut, zenbait aste barne, Hazparne ene sorterrian bi adiskide handi, bat Ximun ene haurreko laguna, bestea Janpiarre ene ikasle ohia, biak lekukotasun bera emaiten beren ehortzetako elizan, frantses bandera handiaren orde, euskaldun ikurrina hautatu dutelarik hilkutxaren gainean agertzea. Eta aitortzen dut egitate xume horrek bihotza itxaropenez bete didala.
‎Orduan, bakarrik zelako, erabaki zuen lagunek eskainitako paketeen idekitzea. Segidan Conny renarekin hasi zen eta papera idekitzean, gutun eder bat eta bi adiskideen argazki bat edukitzen zuen koadro bat aurkitu zituen. Peter-ek, aldiz, urre koloreko lepoko bat eskaini zion Oya k berehala soinean ezarri zuena.
‎Egia da Pascalen obra, zuzenbidearen ikuspegitik behinik behin, laburra eta zatikakoa dela. Filosofiaren alderditik du horrek garrantzia, eta, zuzenbidea ukitzen duen ginoan, hona ere alderatzea aberasgarri, bi adiskide minen arteko gai juridikoak kontrajartzeko.
2004
‎Egoera horretan Siziliara abiatu zen Sirakusan zituen bi adiskide politiko ikustera, Dionisio tiranoa eta bereziki Dion gaztea, filosofiaren zalea eta politikaren inguruanegokiro prestatuta. Platonen ustez.
‎OK! Ferminek bi adiskideen elkartasun begirada bilatzen zuela ohatu zen, Jexus Marik kanpoan herrarazi zuen soa, Harakinenak elkartasuna beharrean ogena egotzi zion: " Oraingoan ere egin duk; berandu gabiltzak".
‎Harakin eta Miren. Musika klasikoa eta jendearen zurrumurru urrumagarria irudikatu zituen aitortzen lagun, zigarro bana eskuetan paseantearendako bi adiskide hutsen artekoa baino ez zitezkeen keinuetan murgildurik baziruditen ere, Jexus Mari berehala ohartu zen adiskidantza baino zerbait gehiago zegoela bi buruen elkar hurbiltze intimo hartan. Arnasa sakon hartu eta ahotiko lurrinarekin jolastu zuen kristala lausotuz.
2005
‎Sarrera hitzaldia frantsesez egin zuela Etienne Decrept ek, bere berrogoi­ ta hamar euskaltzale lagun khartsuen aitzinean, aitortzen digu idazkariak, nahiz gerla denboran hil edo zauritu lagunak aipatzean, hala nola, Clément d' Andurain eta Georges Lacombe bi adiskide euskaltzaleak, gogorki konde­ natu zituen iragan gerlako bost urte luzeetan gertatu izigarrikeria mota guziak zuzenetsi eta berdin goraipatu nahi izan zituzten hizlari edo idazle ahobero­ ak, berek arauz seme bat gerlan galdu ez zutenak.
‎Ixaskun ere hantxe zegoen, Arrosa eta Gotzone bere bi adiskide minekin; labartzarrak biak; eta berak ere, nire arreba bezala, beren berrogeita hamarretan abiatuak.
‎Saldoak ez zuen felaga bakar bat begitandu. Gerard eta Martin, Provence aldeko bi adiskideak ehoak izan ziren; kapitainak bat batean ez higitzeko eta tiroei ez ihardesteko ordena eman zuen. Beinatek Georgesen burua ahurretan zetxikan, oraindik ere ahulki baina hatsa hartzen zuela.
2006
‎Edonola, kontuan hartu behar dugu bi idazle horien asmoa ez dela, inondik ere, baskoien deskribapen bat egitea; bi adiskideak haserretu egin dira eta batak besteari gauzak aurpegiratzen dizkio. Bien arteko eztabaida da.
‎Oraingoa, ordea, ez zen egoera bera: ez ginen ikasle irakasleak, bi adiskide baizik, eta nik pentsatzen nuen: atzo idatzitakoa gustatzen ez bazaio, arruntzat hartuko naik eta niganako interesa galduko dik.
2007
‎Gorringo horrek jadanik bi gizon hil ditu, ez noski bere eskuz, baina edarietara errauts zitala aurtikiz. Horrela zendu dira Gexan Hiriart euskaltzainaren bi adiskide: Manex Bergeret eta Pierre d’Oihenart.
2008
‎Dominique Lapierre eta Larry Collinsen izen bereko eleberriaren moldaketa. Israelgo Estatua nola sortu zen kontatzen du, bi adiskideren ikuspegitik: bata judua da, eta bestea palestinarra.
‎114 m. Rio de Janeiroko Poliziako operazio berezietako taldeko buruak postua utzi nahi du, aurki aita izango delako. Ordezkoa aurkitu du, eta umetako bi adiskide trebatzen hasiko da. Urrezko Hartza saria irabazi zuen film gordin honek Berlingo azken zinema jaialdian.
‎Asko ezagutu gabeko bi adiskideren enkontru batek sortu zitzakeen adinako itxaropen urriak baino ez ziren airean. Hala ere –aitortu dut–, gustura nintzen berriro zurekin elkartzeko.
‎b) Unibertsitate garaian ezagututako bi adiskide izango bagina bezala, garai hartan harreman askorik izan ez, baina beste hiri batean, kasualitatez topo egin duten bi pertsona bagina bezala.
‎Behin batean ari omen ziren bi adiskide pasaietan oihan baten sakonean. Eta, halako batean, orro ikaragarria entzun omen zuten.
2009
‎Angiek, ia intuizioz, irudimenak sor ziezazkiokeen esanahi elkarketak ekiditeko, soinu informazio hura blokeatu zuen buruan eta eguneko eginbeharretan kontzentratu zen. Minutu batzuk beranduago, makillatuta eta apainduta, sukaldera sartu zen eta bi adiskideak mahaian jarri ziren gosaltzen.
‎114 min. Rio de Janeiroko Poliziako operazio berezietako taldeko buruak postua utzi nahi du, aurki aita izango delako. Bere ordezkoa aurkitu du, eta umetako bi adiskide trebatzen hasiko da. Urrezko Hartza saria irabazi zuen film gordin honek Berlingo azken zinema jaialdian.
2010
‎Behiala hondartza izandakoaren labar batzuen azpian, hotzak hartuak eta geldirik zeuden bi adiskideak, begiratuz espezieko txikienak batetik bestera nola zebiltzan, karramarroen antzera, harkaitz artean izotza xurgatzen, eta alga izozturen bat edo beste, hura xehatuz goseari iruzur egiteko.
‎Mamousinen sartzen ikusi nuenean, arindu ederra hartu nuen, beti esan baitu gu garela bere kide maitatuenak, eta asko zor diola Ramuntxori gaztetan gordelekua utzi zigulako guardiez inguratuta geundenean. Egingo zituen Carlosek nahi zituen oihuak eta beste hamaika gehiago, baina ez zuen lortuko nire bi adiskide zaharrak kastigatzea: donde hay patron no manda marinero.
‎Argazkietako bat, adibidez, Urdazubin (Nafarroa) hartua dago. Bere bi adiskide zabuetan: Zabuetan izate hori haurtzaroari lotu daiteke, alde arin bat ematen dio argazkiari.
‎Zertaz mintzo den segidan ulertzen dut. Atzo, Hannaren bi adiskidek bide luzea egin zuten Budapestetik gure herriraino, bisita baten egiteko. Tenore berean, oihanera" Aingeruarentzat kantatzera" joaiteko usaia nuen.
2011
‎Marrazketari lotua jardun zuen, eta 1952an Euskal Herrira itzuli zen, emaztearekin. Arantzazuko Basilikan aritu zen lanean, Jorge Oteizarekin, eta frantziskotarrekin izandako istiluen ostean, Irungo tailer batean bukatu zuten bi adiskideek, halabeharrez. –Kontua da, dio Basterretxeak?
‎Ez zen gauza handia: hegazkin konpainiako txartel batean irakurritako izen bat eta Julenen bi adiskide berezien adierazpenak. Maiteren ustekabeko bisita kontatu zuenean, Mikelek Heinrich gerra kriminala zelako adierazpena besterik ez zuen aipatu.
‎Urte asko igaro ziren Soto eta Zeberiorenaz geroztik, eta bitxia zen, hasiera batean Lazkanok ez zuen aitaren desagerpena bere garai bateko bi adiskide haienarekin lotu. Ez zitzaion burutik pasatu, molde eta era oso ezberdinean izanagatik, Soto eta Zeberio desagertu ziren bezala, bere aita ere" desagertu" egin zela.
2012
‎Bata, soldaduska amaitzear dago; bestea, ordea, iritsi berria da. Luze joango zaie gaua bi adiskideei, edo, hobeto esanda, adiskide izango diren bi ezezagunei. Batak besteari esperientziak kontatzeko eta bizipenak eta biziminak partekatzeko gau ezin hobea dute.
‎Hori ikustean indar hartuta, nik eman nion mosketea eskuan hartu, eta pistola gerrian zeramala, eta bere bi adiskideek ere eskopeta bana zutela, abiatu ziren. Aurretik zihoazen bi gizonek hotsen bat egin bide zuten, eta hura entzutean, esnatua zegoen itsasgizonetako bat beste aldera jiratu zen, eta gizonak hurbiltzen ikusi zituenean, besteei oihu egin zien.
‎Berriro egin zuten oihu eta beren izenez dei egin zieten bi adiskideei behin eta berriz; baina ez zen erantzunik izan. Handik pixka batera ikusi ahal izan genituen, han zegoen argi eskasez, atzera eta aurrera zebiltzala, eskuak bihurrituz, etsiak hartuta dauden gizonak bezala, eta batzuetan txalupara joan eta atseden hartzeko esertzen zirela; gero berriz hondartzara itzuli eta inguruan ibiltzeko, eta berriro ere lehengo gauza bera egiteko.
‎Berehala aditu dugu elkar, eta lagun bihurtu gara, ni ez naiz-eta adiskidetasunerako gauza: bi adiskideren artean, bata bestearen esklabo izaten da beti, nahiz eta gehienetan bietako inork ez dion horrelakorik aitortzen bere buruari; ni ezin naiz esklabo izan, eta aginduak ematea lan gogaikarria da horrelako harreman batean, agintzearekin batera engainatu beharra baitago; eta gainera, nik baditut lekaioak eta dirua! Hona nola ezagutu genuen elkar:
‎Mari Tereren umetako laguna den Rosarioren senarrari gertatutakoaz ari dira bi adiskideak. Inasek ez zuen ezagutzen.
2013
‎Emakume bat oinez zihoan, Gernika Lumoko Iparragirre kalean (Bizkaia). Aurrerago zihoazen haren bi adiskide. Goizeko bederatziak inguru izango zirela azaldu dute.
‎Erasoa jaso zuen emakumezkoa oihuka hasi zen. Orduan entzun zuten haren bi adiskideek, aurrerago zihoazenek. Atzera egin, eta erasotzaileari aurre egin zioten.
‎Lambrusco botila hustu heinean, Gabriellaren eta Vittorioren elkarrizketa urte askoan elkar ikusi gabeko bi ezagunena izatetik elkar primeran ezagutzen duten bi adiskideren artekoa izatera pasatu zen.
2014
‎Eta barre egin dute bi adiskideek, txantxa giroan. Azkenean, lokaleko argia itzali, eta ordenagailuan ditxosozko pelikula ikusten hasi dira.
‎Zurriolako haitzetan elkartu dira, Kursaal Jauregiaren atzeko partean. Eta han, neguko itsaso zakarrari begira, bi adiskideak gustura egon dira elkarri konfidentziak egiten.
‎Abiatu ziren, bada, bi adiskideak, ilundu ondoren debekatuak zituzten kaleetan. Ez ziren tabernetara sartu, hori handik urtetara ere kosta egiten zitzaion.
‎Txiza egiten hasita espartinak busti ditu Manexek. Karta jokoa luzatu, eta orai etxerateko bidea atzeman ezinik doaz bi adiskideak, sorbaldetarik heldurik elkarri. Andarka.
‎Mizel Irigarai lekunberritarra eta bertze bi adiskide, bata baionesa eta bertzea landesa, soldadugoa finiturik baina soldadu jauntzitan oraino, Bordelen dira tenore honetan, botiga baten aitzinean, arno xuri, bizkotxa, gasna, urdai, edo zer erosiko ebatzi ezinik. Oren biren buruan izanen dute Baionarateko trena, eta nahi lukete ahoratzeko zerbait eduki bidaian, etxerat eramanen dituen bidaian, non eta agertu baitira bi jendarme karrika buruan.
‎Mizel Irigaraik eta haren adiskideek ihardetsi dute soldadugoa finitu berri dutela eta etxerateko trenaren hartzeko zain direla, bidaiarentzat arno xuri, bizkotxa, gasna, urdai, edo zer erosiko deliberatzen. Jendarmeek hartu dituzte aitzinean, eta itzuli Rocheforterat, nondik partitu baitira Mizel Irigarai eta bertze bi adiskideak goizeko lehen orenean, ustez eta soldadugoa finitu zutela, ustez eta etxerat eramanen zituen trena hartuko zutela gaur.
2015
‎–Gaur hemen egon da magistratua, azaldu die Martinek bi adiskideei?. Arazorik ez duela nahi ohartarazi digu, Danimarkako erregearen agindua duelako gu Islandiatik botatzeko.
‎Luze joan da momentua, eta, aukera egokitu zaionean, Hurarengana hurbildu da Rakel, gozo, haren arreta behartu gabe. Orduan elkar ikusi dute bi adiskide gazteek, eta elkarrengana lotu dira.
‎Azken egun haietako lo faltak zozoloturik nindukan. Ezin nion nire bi adiskide adinekoen elkarrizketen hariari heldu. Rudolfen atzean Hilde anderea ikusi nuen, terrazako beste mahai batean eserita, Martini bati hurrupa pentsatiak emanez.
‎Pedagogia ikasi zuen, baina, ordurako, zine munduarekiko grina barru barruan zuen. . Egunez ikasi, eta gauez irudi nahasketak egiten nituen beste bi adiskiderekin. Zinea zerbait ederra izan da beti niretzat, mistikoa, ia sakratua.
‎(...) Bestalde, mende hastapenetako Hondarrabiako biltzarra aipatu behar badugu, erranen dugu Iparraldeko euskaltzaleak bazirela, nornahi bezainbat euskararen batasunaz axolatuak. Gehiago dena, Piarres Broussainen paperetan nabari da bera zela bere hegoaldeko bi adiskide handi, R. Azkue eta S. Arana Goiri, bien ararteko jartzen.
‎...guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen dutela Haren Maiestateak arimak uler dezala nahi izanda soilik, bi adiskide hauek elkarri dioten maitasuna baino beste trikimainarik gabe. Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
‎Etxea lortzen saiatzeko agindua utzi zigun, geure etxea eduki genezan; oso zaila zen hori, ordura arte ez baitzen aurkitu bat bera ere erosteko moduan. Gurekin berariaz arduratzen ziren adiskideak, batez ere aita probintzialaren bi adiskideak, geratu ziren, eta erabaki zuten ez ziotela ezer esango artzapezpikuari harik eta etxea eduki arte. Berak esan ohi zuen inork baino gehiago nahi zuela fundazio hau, eta sinesten diot, oso kristau ona izanik, egia baizik ez baitu esango.
‎non aurkitu hain adiskide sufriturik? Eta behin edo gertatzen bada hau bi adiskideren artean, inoiz ere ez da ahazten eta ez dute lortzen lehen bezalako harreman leiala. Bada, zenbat ez ote dira izango honela gure Jaunarekiko adiskidetasunari huts egiten zaion aldiak eta zenbat urte hark honela itxaron digunak?
‎Ezagutzen ditut, ordea, bi adiskide, politika herrigintza bezala ulertu eta azken urteotan herri lurrak iraultzen ahalegindu direnak. Gorriak ikusi dituzte askotan, aurrepauso bakoitza neke handiz eman behar izan dutelako.
‎Egun gutxira Ondarzabal eta GU klubeko bi adiskide automobilez jaitsi ziren Madrileraino Uzkudunen bila. Donostiara erretiratu behar zuen entrenamenduei serioski eta gogor hasiera ematearren, Europako txapelketa behar zen bezala prestatzeko.
‎Geroztik, aldi bat baino gehiagotan itzuli da Argentinara, egia jakin nahian, azkenik 2013an, beilaz bezala, bi adiskideen hatzetan, oraikoan haatik Audrey Hoc euskal zinegile gaztearekin. Eta pidaia hortatik liburu bat," Sur les pas des disparus d’Argentine()" (Karthala argitaletxea, 180 orrialde) eta DVD bat dituzte gaur plazaratzen.
‎Xabi Soubelet mintzatu da denak suharki eskertuz. Hegoaldeko bi adixkide, Xabi Egiguren bizkaitarra eta Juan Pedro Aramendia nafartarra, joan zaizkio opari bana eskainiz. Eta jende guziak txaloka!
2016
‎(motorra) (1) Kurrin kurrin, kurrin kurrin, zein da nire izena, ezetz igarri arin! (txerria) (1) Tipi tapa dator, tipi tapa doa, ehun hankaren gainean egiten du txangoa (ehunzangoa) (1) Gatzik gabekoa izaten da (geza) (1) Bide busti luzea itsasora doana (ibaia) (1) Mendian sortu, bidean hazi, itsasora joan eta bertan bizi (ibaia) (1) Uretatik kanpora ateratzen dutenean ito egiten da (arraina) (1) Tirriki tarraka, beti arrastaka, bi adiskide garazuk min ez hartzeko, gure gainean jartzen zaraeta bazterrean uzten gaituzu, joaterakoan lotara (zapatak) (1) Zer dela eta zer delaaurrean punta bi eta atzean zulo bi? (guraizeak) (2) Erratz gainean arinakSudurrak luze eta finakBeltzak hortz eta haginakHegan dabiltza (sorginak) (1) Zuri zuria, beti hegaka, ehiztaria etortzean, beti presakaNor naiz?
‎1946, abenduak 18 Bilbo erdialdean, Arriaga antzokiaren aurrean zegoen Emilio Mola jeneralaren irudiari bonba jarri zioten Agustin Egañak eta bi adiskidek. Ekintzaileak, ihes egin beharrean, jendartean nahastu eta zer gertatu ote zen ikustera geratu ziren, susmagarri ez suertatzeko.
‎Zuetarik zenbait oroit dira, hain segur, Belokeko beneditanoen elizan organo eta xirribika musikaldi bat izan zela 2015eko agorrilaren 16an. Serora organista Marie Véronique Ruyssen eta Pariseko haren bi adiskidek Huguette Malaquin eta Martine Costenoble atseginez beste musikaldi bat eskainiko dute, aldi huntan Belokeko seroren elizan, urriaren 30ean, igandez (15:30). Egitarauan bereziki musika barokoa eskainiko da (Bach, Vivaldi...), bainan ez hori bakarrik.
2017
‎Nire bi adiskideak eta hirurok sakelakoan dugun tertulia azalekoa eta hutsala dela aurpegiratuko didazula badakit. Noizean behin gai pisuzkoagoak ere ukitzen ditugula erantzungo nizuke, baina ez zaitut engainatu nahi, zeharka izan ohi da.
‎Zergatik, bada, denek gezurra esan heriotzaren momentuari buruz? Haien diru opariekin eta haien abioi txartelekin isilarazi nahi zituzten Harryk Viennan zeuzkan bi adiskide bakarrak. Eta hirugarren gizona?
‎Ez du uste utziko zuenik. Badaki haien artekoa, hogei urtetan eraiki duten bikote berezia ez dela eraikitzen erraza; eta seguru asko, Axi Iruñera sortu zitzaion ez horren aspaldiko aldi hartan esan zion bezala, harro, harroegi, beharbada, EHGAMen ibili izanak eragin zion Etika Marikarekiko ardurak bermatu du biak honaino elkarrekin ongi konpontzen diren bi adiskideren moduan ailegatu izana, eta ez, hainbat bikotetan –batez ere heterosexualetan– bezala asperdurak dakarren urruntasunaz ohitura eginik.
‎Solokoren lagunik onena, Imanol, Jarraikoa zen, esker abertzaleko gazte mugimenduko kidea. Kontraste handia zegoen bi adiskideen artean: Soloko sistemaren eta haren adierazpen guztien aurka zegoen, zergatiei eta alternatibei buruz asko hausnartu gabe.
‎" Esperientzia miresgarria izan zen". 2002an," Il cammello amaranto" komedia musikala dute ere sortuko bi adiskideek(" Kamelu gorrindola"), karia hortara diska bat plazaratuz.
2018
‎Arratsalde batez, geroztik lotsatu eta damutu arren, Charles jaunak txolintzeko lizentzia hartu zuen, bi adiskiderekin batera, biak ere jaun prestuak izaki; Smith jauna eta Jones jauna izendatuko ditut huts hutsik, oraindik gogoratuak izan daitezke-eta jendarte batzuetan. Ordubete inguru edanean aritu ondoren, bi jaunek erabaki zuten ibilaldi bat egin nahi zutela autoz auzo herrixketan barrena (garai hartan, artean, automobila gauza berri samarra zen).
2019
‎Baina denboran zeharreko bi adiskide hauen eztabaidarik gogokoena beste bat dut. Du Bellayren Les Regrets eko 83 sonetoak eta Kavafisen Barbaroen zain poemak ere orduak, urteak?
‎Martxoaren 29an “Amico on the beach” antzeztuko dute Nafarroako Amico Teatro taldekoek, keinuen lengoaian arituko diren bi adiskideren istorioa hizpide duena. Apirilaren 5ean, edizio honetako euskarazko lan bakarra ikusi ahal izango da, “Irri par Txou”.
‎Baina sumindu ordez, Fantxoarengana joan zitzaion gogoa: eskola oporretan zegoen eta gizonari erran zion Espainia hegoaldera zihoala, Jaki eta Katti bere bi adiskideekin. Fantxoak ezagutzen zituen, eta funtsean, ez zuen kezkatzeko aitzakia izpirik.
2020
‎Baliteke orain, atzera begiratuta, hala iruditzen zait behintzat isiltasun horrekin zerikusia izatea nire orduko egoera psikologikoak. Nahiko aldarte ilunean nenbilen azkeneko bi urteetatik hara, batez ere nire txikitako bi adiskide hil eta gero, berrogeita bost urtekoak biak, nire adin berekoak, bata biriketako minbiziaren ondorioz, bestea bihotzekoak jota. Erraz tristatzen nintzen eta are errazago ateratzen nire onetik, eta oihuka eta zalapartaka hasten, zakar, eguneroko bizitzako edozein kontu txiki okertze hutsarekin, emazteak azken orduko erosketa bat egitera bidaltzen ninduelako, laneko hitzordu bat atzeratzen zidatelako, bizikletan nenbilela gurpila zulatzen zitzaidalako...
‎...aldiak Nestor Basterretxearen aitarena ekarri zion nonbait gogora, eta kontatu zidan Nestorren aita eta haren adiskide bat, Tellagorri izeneko idazlea, bata EAJkoa eta ANVkoa bestea, azken unera arte egon zirela Parisen alemanak sartu zirenean Euskal Ordezkaritza zaintzen, eta alemanak hiriaz jabetzera zihoazela ikustean abiatu zirela gainean zutenarekin hegoalderantz eta ihesaldi kaotiko horretan bi adiskideek beren emazteak galdu zituztela. –Toursera iristean Nestorren amak burdinazko hesi handi bat ikusi omen zuen, paperean idatzitako mezuz beteta.
‎Behin, etxe ttipi batean bi adiskide bizi ziren: txakur bat eta gizon bat.
2021
‎Istorio guzia Iratiko oihanean kokatzen da, ezinago ederra den toki batean. Ana deitzen den emazteño batek gomitatzen ditu aspaldiko bere bi adiskide, Aitor eta Txolarre, hiruek elgarrekin pasatzeko asteburu bat ahal bezain goxoa. Badute nun zer konda hartaz eta huntaz, bereziki amodio solas preseski.
‎Louis Lucien Bonaparte 1855ean ezagutu zuen, Londresera eginiko bidaia batean, eta 1856tik aurrera euskararen inguruan egin zituen ikerketetarako behar zuen taldea osatzen lagundu zion. Ordura arte izan ez zuen babesa eskaini nahi izan zioten euskarari bi adiskideek: " Erakunde publikoek, euren ohizko axolagabekeria eta utzikeriagatik betetzen ez zuten lana, Abbadiek eta Bonapartek hartu zuten beren gain.
‎Tolosa zahar maiteari, iduri zait mintzo zaizkitala hango bi adixkide: Ez iduk grinarik gutaz; mende
‎Unearen, pertsonaren eta bizkarrean daramazun motxilaren araberakoa seguruenik. Trebeziaz lagundu zidaten bi adiskide izan nituen gidari nik. Luxuzko ciceroneak.
‎Hortxe geunden, bi adiskide zahar, epaile jauna eta neu, biok parez pare, zorigaitz administratibo harekin nahigabeturik.
‎Baditut bi adiskide ene etxearen gakoak badituztenak, bainan ez ziren Tolosan gau hartan.
‎Hiru hildako eta lau zauritu gertatu ziren. Hildakoak, Carlos Fernandez Valcarcel, polizia inspektore ordea, eta haren bi adiskide: Joaqum Martinez Simon, kortse denda baten jabea, eta Miguel Angel San Martm, ehunen saltzailea.335
2022
‎Baina luze gabe esku gogorrak bi adiskideak bereizi zituen eta Danièle eraman zuen burumakur, bere paturantz, Ana bere ezintasunarekin utzirik.
‎Kili kilika eta pitxikatuz eman zuten bi adiskideek bilgunerantz zeraman bidea. Han, begiraleek beren burua aurkeztu zieten haurrei, egonaldiaren arau parrasta zerrendatu zuten doinu alegera hartuz, ongietorri alaia emanez debekuen herrira.
‎Ur gardenak larru iluna dirdirarazten zion eta oraindik agerian zituen orbanak laztantzen. Momentu alaia partekatu zuten bertan bi adiskideek, elkarri ura jaurtikiz, Cathyk antolaturiko zirkuitu jolasgarriak eginez, murgildu, haurrek zangoak irekita osaturiko tuneletik igaro eta ur azpiko altxor bila. Giro bikaina zuten, bai, gazelek beraien artean, baita beste taldekoekin ere.
‎Bakoitza bere autobusera igo zen elkarri idatziko ziotela agindu ondoren. Hitza bete zuten bai, bi adiskideek ondoko hilabeteetan, baina oharkabean, eskutitzak bakanduz joan ziren, arrunt desagertu arte. Danièle amarekin Bordelera bizitzera joan zenetik, ez zuen Anak haren berririk gehiago ukan; Anak bere bizitzan segitu zuen, nola hala, Mezoseko Jendarmeria grisean herrestan zihoan denbora biketsuan.
‎Arras barreiatu da bi adiskideren sare sozialen bitarteko elkarrizketa. Batak mezu bat bidali zion besteari.
‎Horretan ere badugu ospe pixkatxo bat euskaldunok. Kontua da, beti izan direla endreda makilak mundu honetan, eta haiek bitarteko, edo haiek gabe, erronkan hasi eta apustuan endredatu zirela bi adiskideak, ia ustekabean edo: Zarauztik Aiara korrika apustua egitekotan, alegia.
‎neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zi neman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.
‎Ondo baino hobeto gogoratzen du nola elkartu ziren egun batez merkatu plazan, elkar ikusi gabe urteak eman ondoren. Institutuko bi adiskide zaharren topaketa moduan hasitako harreman hura laguntasun estu bilakatu zen hurrengo asteetan. Harik eta Juliak dena pikutara bidali arte.
‎Gero Dame Street hartu zuen. George, s Streeteko kantoian bi adiskide aurkitu zituen eta haiekin hizketan gelditu zen. Poza eman zion hainbeste ibili eta gero atsedenaldi bat egin ahal izateak.
‎Zazpigarren kapituluaren amaiera aldera, Tolosa zeharkatzean gertatutakoak. kontatu ondoren, irakurriko diozu: " Azken behako luzea igortzen diotalarik behar bada gehiago ene bizi laburtuan ikusiko ez dutan Tolosa zahar maiteari, iduri zait mintzo zaizkitala hango bi adixkide:
‎Nik ez dut dudarik: Jose Eizagirre eta Ixaka Lopez Mendizabal dituzu" hango bi adixkide" horiek, Jean Etxepareren hango bi aberkide horiek gero eta konbentzituago nago aberkidetzat zeuzkala! Dena esateko, Luigi Anselmiren Ene aberria poema ezinago ederrak64 ikusarazi dit aberkidetasun haren errealitatea, ulertarazi dit Etxepare, Eizagirre eta Lopez Mendizabal adiskideen aberkidetasuna:
2023
‎Luis Luziano Bonaparte 1855ean ezagutu zuen, Londresera eginiko bidaia batean, eta 1856tik aurrera euskararen inguruan egin zituen ikerketetarako behar zuen taldea osatzen lagundu zion. Ordura arte izan ez zuen babesa eskaini nahi izan zioten euskarari bi adiskideek: “Erakunde publikoek, euren ohizko axolagabekeria eta utzikeriagatik betetzen ez zuten lana, Abadiak eta Bonapartek hartu zuten beren gain.
‎Zer dela eta? Auskalo, seguru asko sekula inolako manifestazio batera itzuliko ez nintzela aspaldi esan eta gero nire presentzia nolabait zuritu beharrean nagoelako ETAk norbait akabatzen duen aldiro kalera protesta egitera irten ohi diren bi adiskideon aurrean.
‎Txingudi badiako bidegorrian ezagutu nuen, gaurkoa baino egun hotzago batean, norbere zakurraren atzetik genbiltzala. Lehendabizi bi zakurrak batu ziren, nire artzain iletsu pedigri gabea eta haren Border Collie ederra, eta jarraian gu, Aimara eta biok, eta kilometro pasatsu egin genuen elkarrekin paseoan, aspaldiko bi adiskide pare bagina bezala.
‎Iturri ofizialek adierazi zutenez, «ez zuen osasun arazorik, eta kirolaria zen». Zehaztu zuten mutilaren bi adiskidek onartu zutela alkohola edateaz gain «estasi gisa saldu zizkieten bi pilula» erosi zituztela.
‎Bizimoduak, hortaz, urruntzera eraman ditu bi adiskideak, batak bestearen berri jakin gabe urteak emateraino, baina elkarren aspaldiko lagun baten heriotzak berriro konektatuko ditu.
‎Zirt zart mintzatzen dira bi adiskideak, gogara, dudarik bage. Klakez, 5 puntu kardinalei buruz hasi dira eleketan bereki berekiak direlakoan.
‎Ez da kasualitatea Cervantesek Rinaldoren jakinduria On Kixote Mantxakoaren Begi luze purtzila izeneko narrazioan gogora ekarri izana (i, xxxiii xxxv). Cervantesek, bertan, bi adiskide on jartzen ditu eszenan: Lotario eta Anselmo.
‎Baliteke orain, atzera begiratuta, hala iruditzen zait behintzat isiltasun horrekin zerikusia izatea nire orduko egoera psikologikoak. Nahiko aldarte ilunean nenbilen azkeneko bi urteetatik hara, batez ere nire txikitako bi adiskide hil eta gero, berrogeita bost urtekoak biak, nire adin berekoak, bata biriketako minbiziaren ondorioz, bestea bihotzekoak jota. Erraz tristatzen nintzen, are errazago ateratzen nire onetik, eta oihuka eta zalapartaka hasten, zakar, eguneroko bizitzako edozein kontu txiki okertze hutsarekin, emazteak azken orduko erosketa bat egitera bidaltzen ninduelako, laneko hitzordu bat atzeratzen zidatelako, bizikletan nenbilela gurpila zulatzen zitzaidalako...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia