2012
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi
|
beza
ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli.
|
2015
|
|
9 Berriro diot, horretarako beharrezkoa dela zeuen oinarria errezo eta kontenplazioan soilik ez ipintzea; izan ere, bertuteak lortzen eta haiek lantzen saiatzen ez bazarete, betiere txiki txiki geratuko zarete; eta Jainkoak nahi
|
beza
ez hazteagatik bakarrik izatea, izan ere, badakizue handiago egiten ez dena txikiago bihurtzen dela; ezinezkotzat dudalako maitasuna, dagoen lekuan, beti egoera berean egoteaz kontentatzea.
|
|
17 Jaunaren mesede eta gozotasunak badira, begiratu ongi horregatik bere burua hobetzat hartzen ote duen; eta gozotasunezko hitzak zenbat eta goragokoak izan, lotsatuago geratzen ez bada, sinets
|
beza
ez dela Jainkoaren espiritua. Izan ere, gauza ziurra da, Jainkoaren espiritua denean, mesedea zenbat eta handiagoa izan, arimak berak txikiagotzat duela bere burua eta gehiago gogoratzen dela bere bekatuez eta ahanzten bere irabaziaz eta haren borondatea eta oroipena Jainkoaren ohorea nahi izatera jarriago dituela; gogoratu ere ez da egiten bere probetxuaz, eta Jainkoaren borondatetik ezertan okertuko den beldurrez ari da, eta ziurtasun handiagoaz ez zituela sekula merezi izan mesede haiek, infernua baizik.
|
|
7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi
|
beza
ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
|
|
Nik uste dut Jainkoak egoera honetara ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere. Baina, esan dudanez, eror dadinean, Jaunaren maitasunagatik, kontu izan
|
beza
ez dezan engaina otoitza uzteko, nirekin egiten zuenez gezurrezko apaltasunarekin, esan dudanez eta behin eta berriro esan nahi nukeenez.
|
|
Baina ez dadila neka hori bilatzen, hantxe Berarekin egon baizik, adimena isilik dela. Ahal izanez gero, Jauna begira duela pentsatzen jardun, Berari lagun egiten eta hitz egiten eta eskatzen eta Beraren aurrean apaltzen eta gozatzen, eta gogora
|
beza
ez zuela merezi han egoterik. Hau egin ahal duenean, otoitza hasterakoan bada ere, probetxu handia aurkituko du, eta otoitz era honek probetxu handiak dakarzkigu; nire arimak, behintzat, hala izan zituen.
|
|
Izan bedi bedeinkatua guztiagatik eta nitaz balia bedi, Haren Maiestatea denagatik, nire Jaunak ongi baitaki honetan ez dudala besterik nahi, pixka bat goretsia eta handietsia izan dadila baizik, hondakindegi zikin eta usain txarreko honetan lore hain leunen baratzea egin duela ikustean. Berorren Maiestateak nahi
|
beza
ez ditzadala neure erruz berriro atera eta lehengora itzuli. Berorrek hau eska diezaiola eskatzen dut nik Jaunaren maitasunagatik, hemen esaten utzi didan baino argiago baitaki ni nor naizen.
|
|
ni neu atera nauenez. Jainkoak nahi
|
beza
ez nadila gal ni berriro.
|
|
Oker egon naiteke, eta gertatuko da ez daukadalaesan dudan hori; baina ikusten duzu Zuk, ene Jauna, neuk dakidala ez dudala gezurrik esaten, eta beldurrez nago, eta arrazoiz egon ere? berriro utziko ez ote nauzun; jakin ere, badakit noraino iristen den nire indar eta bertute urria Zu etengabe niri ematen eta laguntzen egon ezik utz ez zaitzadan; eta Berorren Maiestateak nahi
|
beza
ez nadila egon orain ere berorren eskutik utzia, nik neure buruaz iritzi hau izanik.
|
|
Geurea ez dugun etxean egote hau, fundazio hauetan ikusten denez, behin baino gehiagotan gertatu zaigu; eta egia da ez dudala ikusi sekula ere mojarik nahigabez horregatik. Jainkozko Maiestateak nahi
|
beza
ez dakizkigula falta izan betiko bizilekuak, bere mugagabeko ontasun eta errukiagatik. Amen, amen.
|
|
Dirudienez, ongi merezia du berorrek. Gure Jaunak nahi
|
beza
ez dezala gal hartu nahi duen zerbitzari kaskar honen erruz. Horregatik, begira beza berorrek zer egiten duen, behin hartuz gero behartua baitago kontzientzian ez botatzera.
|
|
2 Orain aita Julianek idazten dit, berori goardiano karguan dagoela hor Cadalson; bada, berorrek oroimenik kaskarrena izanda ere, nire berri izan zukeen noizbait. Jaunak nahi
|
beza
ez nazala horrela ahaztu berorren otoitzetan, eta horrela guztia eramango dut; nik egiten ez dudana, ezereza izan arren.
|
|
Irakurtze hutsa nekagarri egin zitzaidan; zer ez ote zitzaidan egingo gordetzea? Sinets
|
beza
ez dituela sufritzen gure erregelak pertsona astunak, bera aski astun baita.
|
|
2 Jakin
|
beza
ez nuela uste horrenbeste maite nuenik, berori ikusteko gogo handia baitut; beharbada, Jainkoak hala eratuko du. Zin zinez eskaintzen diot, eta gauza guztietan lagunduko diolako poza dut hemen, arima horiei perfekzio bidean lagunduko dielako inolako penarik ez baitut; baina jakinean egon bedi ez dituela eraman behar guztiak zeharo berdin.
|
|
Pena handia eman dit frai Joanek igaro duen bizitzak, eta hain ahul egonik hortik joaten utzi izanak. Jainkoak nahi
|
beza
ez dakigula hil. Saia dadila berorren aitatasuna Almodovarren adiguriz trata dezaten eta ez dadila handik aurrera joan, niri mesede egitearren.
|
|
Jainkoa izan bedi goretsia, hainbeste mesede egiten baitigu. Nik nahiko nuke berorren agurgarritasunari laguntzea, aipatzen duen artzapezpikuarekiko gomendiozko gutuna egiten saiatuz; baina jakin
|
beza
ez dudala hitz egin ez labur eta ez luze haren arrebarekin eta ez dudala ezagutu ere egiten, eta badaki berorren agurgarritasunak zein kasu gutxi egin zion artzapezpikuak nire gutunari, Erromara zihoanean berorrek hari idatz niezaiola agindu zidanean, eta ez dut batere gogoko inor aspertzea ezer ez lortzeko, batez ere aldi luzea igaroko ez denean baimena eskatu gabe Madrileko fundaziorako.... Hori baino askoz nahiago nuke nik, horretara hain behartua denaren aldetik hau egingo balitz; baina ez dut ikusten nola.
|
|
Ez dago niri agindu beharrik, maitasuna baino bizkorgarri hoberik ez baitago. Gure Jaunak nahi
|
beza
ez dadila izan ezer, eta berorren gorentasuna laster batean egon dadila onik. Ahizpa hauek guztiek muin egiten dituzte askotan eskuetan.
|
|
8 Jakin
|
beza
ez zaidala batere gustatzen ez dela berorrek bezala gauzak begiratzen dituenik uste izatea; eta hori gertatzen da, diodanez, horkoari begiratzen diolako soilik eta beste gauza asko ez zaizkiolako axola. Eta ez da aski norbera libre izatea, hala dela agertu behar baita besteen aurrean.
|
|
Jakin
|
beza
ez dudala lagunik hara joateko, horregatik ez nazala utz hotzaren erdian.
|
|
Bihotzekoa zela esan zidatenean, ez nuen hainbeste sentitu; izan ere, amorruz jotzen duenean nekagarria bada ere, beste gaitz batzuk xurgatzen ditu eta azken batean ez da arriskutsua, eta esan zidatenez, hidropesiaren beldur zirenez gero, gaitz erditzat hartu nuen. Jakin
|
beza
ez dutela nahi izaten sendaketa asko batera egiterik, baina handitua beheratzea nahitaezkoa da.
|
|
Benetan pena ematen dit emakume horrek. Sinets
|
beza
ez litzatekeela irtengo nire ondotik edota ez litzatekeela joango ni beldur naizenera. Jainkoarren, ez diezagula deabruak gauzaren bat egin, zereginak izan ditzagun.
|
|
4 Berorren agurgarritasunari ongi badatorkio, kontuan izan
|
beza
ez duela utzi behar etxe hau ikusi gabe. Jaunak bidera gaitzala zerurantz.
|
|
Gauza batez poztu bedi: ariman probetxua izateaz (eta sinets
|
beza
ez dudala esaten berori kontsolatzearren, hala dela uste dudalako baizik), eta hau, ene alaba, sekula ere ez da egiten asko kosta gabe. Orain duten sufrimendu horrek pena handi handia eman dit, moja guztietan oso nekagarria delako:
|
|
Gaur, Gorpuzti eguna, gutun hori bidali dit aita bikario frai Anjelek berorrentzat eta agiri bat etxe horretara joan nadin aginduaz. Jainkoak nahi
|
beza
ez dadila izan berorren amarrua, Luis Manrique jaunak eskatu ziola esaten baitit. Hala ere, berorren atsedenerako ongi datorren zerbait egin dezadan baldin bada, gogo onez egingo dut eta berehala izan dadila nahi nuke.
|
|
3 Baita erregutzen diot berorren agurgarritasunari, haren aurkako kexarik izan edo ez, kontu handiz hitz egin dezala, honetan deskuidatuko delako beldur bainaiz, are gehiago jakin ere badakit, hain argi hitz egiten duenez gero, Jainkoak nahi
|
beza
ez iristea beraren belarrietara. Begira beza gerra egiten digutela deabru guztiek, eta Jainkoagandik itxaron dezakegu soilik babesa; obedituz eta sufrituz izan behar du, eta orduan Berak laguntzen du.
|
|
Jainkoa lagun, Ávilan izango gara hil honen amaieran. Sinets
|
beza
ez zela komeni neskatxa hau alde batetik bestera gehiago erabiltzea. Oi, ene aita, bai estu ikusi dudala neure burua egun hauetan!
|
|
10 Jaunak nahi
|
beza
ez izatea ausarkeria esan dudana, agindu didatenen esana egitearren izan bada ere. Guztiaz balia bedi Haren Maiestatea, hemen gauza onik bada, erraz sinetsiko baituzue nirea ez dena; izan ere, nirekin dauden ahizpek ikusten dute zein presa handiz idatzi dudan, zeregin ugariengatik.
|
|
5 Bazkaritik eta afaritik kanpo, ahizpa batek ere ez
|
beza
ez jan ez edan, baimenik gabe.
|
|
Baina lehenbiziko gauza, hau da, irainak eramateko erabakia harturik egotea, eta irainak eramatea pena hartzen dela bada ere, diot nik, laster batean izango duela, dagoeneko Jaunaren mesede hau, bat egitezko otoitzera iristerainokoa, duenak. Eta ondorio hauek ez baditu eta otoitzetik ondorio horietan sendo irteten ez bada, sinets
|
beza
ez zela izan Jainkoagandiko mesedea, deabruaren irudipen eta erregaluren bat baizik, geure burua ohoretsuagotzat izan dezagun.
|
|
Noiz merezi izan dut nik hain duintasun handirik, inguru minguru ibili zarela baitirudi gugana iristeko? Berak nahi
|
beza
ez galtzea guk geure erruz. Oi, ene ahizpak!...
|
|
Beste leku batzuetan ahaideekin asaskatzeko askatasuna dago; hemen haietako batzuk hartzen badira, beraien pozbiderako da. Baina bere pozbiderako ahaideak ikusi nahi dituen mojak, pozbide espiritualerako ez bada, har beza burua inperfektutzat; sinets
|
beza
ez dagoela askaturik, ez dagoela osasuntsu, ez duela espirituzko askatasunik, ez duela bake osorik, medikua behar duela, eta zera diot, gaitza kendu eta sendatzen ez bada, ez dela etxe honetarako.
|
|
Beste leku batzuetan ahaideekin asaskatzeko askatasuna dago; hemen haietako batzuk hartzen badira, beraien pozbiderako da. Baina bere pozbiderako ahaideak ikusi nahi dituen mojak, pozbide espiritualerako ez bada, har beza burua inperfektutzat; sinets
|
beza
ez dagoela askaturik, ez dagoela osasuntsu, ez duela espirituzko askatasunik, ez duela bake osorik, medikua behar duela, eta zera diot, gaitza kendu eta sendatzen ez bada, ez dela etxe honetarako.
|
|
(?) Beraz, ene ahizpak, eraikinak oinarri onak izan ditzan, saia zaitezte guztietatik txikiena izaten eta haren mirabeak izaten haiei nola eta nondik atsegin eman begiratuz. (?) Berriro diot horretarako dela zuen oinarria errezo eta kontenplazioan soilik ez ipintzea; izan ere, bertuteak lortzen eta haiek lantzen saiatzen ez bazarete, betiere txiki txiki geratuko zarete; eta Jainkoak nahi
|
beza
ez hazteagatik bakarrik izatea, izan ere, badakizue handiago egiten ez dena txikiago bihurtzen dela, ezinezkotzat dudalako maitasuna, dagoen lekuan, beti egoera berean egoteaz kontentatzea(?). Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut:
|