Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2005
‎Ados zeuden. Desfilearen nolakoan, aldiz, iritzi kontrajarriak izan ziren, batzuek modu batean nahi baitzuten eta besteek bestean, harik eta gehiengoak erabaki zuen arte bikiniz jantzita egingo zutela; hartaz aparte, azalean margotuta, bi lelo eramango zituzten, bata aurrean, eta bestea atzean: –Errepresiorik ez!?, eta. Kontxi askatu!?.
2007
‎Ezinezkoa da!", diogu harrituta. Gidariak, ordea, sartzen hasi dira, lurrean etzan eta arrastaka, beso bat aurretik eta bestea atzetik, hurrengo galeriaraino. Azkenean, oihu eta algara artean, ekin diogu guk ere.
‎Kamioietako faroen argitara atera zituzten. Justino eta Dioni, bata aurrean bestea atzean, neskak kulata kolpeetatik babesten saiatzen ziren. Jesus ilaran azkena zihoan, Dioniren bizkarrari helduta.
2008
‎Jendeak barre egiten zion; maisuak ez zuen, hasieran bezala, aintzakotzat hartzen: hots, berezko izaerak, alde batetik, eta jendearen harekiko jokabideak, bestetik, gero eta mundu estuago batera mugatzen zuten; edo esan liteke, halaber, berezko izaera eta jendearen jokabidea burdinazko bi xafla bezalakoak gertatu zitzaizkiola, bata aurrean zuena, bestea atzean, eta bera erdian, bi xaflen artean harrapatuta, bi xaflak elkarrengandik gero eta hurbilago, eta horrela egin zituela hiru, lau eta bost hilabete, egoera jasanezina egin zitzaion arte. Beñardok bazekien bere ateraldiak, euskaraz jaurtiak, ezinbestean?
‎denok marinel arropa zikinekin, eta ni ez beste guztiak armaz leporaino beteta. Silverrek bi moskete zeramatzan zintzilik, bata aurrean eta bestea atzean, eta horretaz gain aihotz handi hura gerrian eta pistola bana bere hegal koadratuko kasakaren poltsiko bakoitzean. Bere itxura bitxia borobiltzeko, Flint Kapitaina zeraman sorbalda gainean itsas giroko hizketa pusketa zentzugabeak kalakatzen.
‎ontziko lemazaina eta Txomin. Villa de Ondarroa, koa. Bata aurretik zihoan eta bestea atzetik. Karibera nola iritsi ziren galdetuta, Santik esan zigun izarrei begira ailegatu zirela, eta Kolonek idatzitakoari kasu eginda.
‎Halaxe uzten ditugu. Bat aurretik, pauso bizian; bestea atzetik.
‎Bata nagusitik, bestea atzetik
‎Jendeak barre egiten zion; maisuak ez zuen, hasieran bezala, aintzakotzat hartzen: hots, berezko izaerak, alde batetik, eta jendearen harekiko jokabideak, bestetik, gero eta mundu estuago batera mugatzen zuten; edo esan liteke, halaber, berezko izaera eta jendearen jokabidea burdinazko bi xafla bezalakoak gertatu zitzaizkiola, bata aurrean zuena, bestea atzean, eta bera erdian, bi xaflen artean harrapatuta, bi xaflak elkarrengandik gero eta hurbilago, eta horrela egin zituela hiru, lau eta bost hilabete, egoera jasanezina egin zitzaion arte. Beñardok bazekien bere ateraldiak –euskaraz jaurtiak, ezinbestean– gero eta gogaikarriagoak egiten zitzaizkiola maisuari:
2009
‎Gero, Adak eta Domingok, begi bat aurrera begira, bestea atzera, aterako bideari heldu zioten berriro, amaren ahotsa harriduraz entzuten zuten bitartean:
‎Atzo, ama bat ikusi genuen bizikletarekin, eta haurtxo bana zeraman bi orgatan: bat aurrean eta bestea atzean. Euria ari zuen arren!
2010
‎kabriolet luzanga moduko bat, bi zatitan banatua, zeharkako burdin sare batekin; hain trinkoa zen sarea, trikotatua baitzirudien. Bi zatietako bakoitzak ate bat zeukan, bata orgaren aurrean eta bestea atzean. Hain zikina, hain hautseztatua, hain beltza osotasunean, non, haren ondoan, pobreen hil autoak karroza baitzirudien.
2011
‎Gurasoek petoak dauzkate identifikatzeko, baita txistuak ere. Bat aurretik joaten da, eta bestea atzetik. Autobusa bezalakoa da; ordua jartzen dute, eta ez dira zain egoten.
2012
‎hezitzaileen ofizioa batzuetan, eskolaren eginbeharra besteetan, eskola hobetzeko hezitzaileek egin beharrekoa, eskolak jendartearekin izan beharreko harreman ezinbestekoa... Galdera bati heldu orduko segidan bestea atzetik. Galdera guztiak bezala:
‎Bing feng izeneko animaliak zerri beltz bat dirudi, baina bi buru ditu, bat aurrean eta bestea atzean. Animalia ia normala dela esan genezake jiang liang izenekoaren alboan.
‎Langile bat aurretik eta bestea atzetik
2013
‎partaideen ezagunak eta ezagunen ezagunak? baita bi kotxe ere, partaide biren aitenak, bata aurrean kokatu zena eta bestea atzean, erratz auto gisa?, eman zuen irteera partaide baten osaba batek musuzapia goitik behera jaitsita. Pedro Osak esana zien etxekoei ez zuela, badaezpada, ikus zezaten nahi, bai baitzekien, bere buruan inoiz baino gehiago sinetsi arren, ezusteko bat dela noizbehinka (zulatzen den gurpila edo bere tokitik ateratzen den katea) garaipenetik porrotera dagoen aldea??
‎Heldu zen zapatua, ipini ziren parte hartu behar zutèn hamar txirrindulariak abiapuntuan arratsaldeko 5etan –kuadrillako lagunez gain, beste jende bat ere bildu zen irteera lerrora: partaideen ezagunak eta ezagunen ezagunak... baita bi kotxe ere, partaide biren aitenak, bata aurrean kokatu zena eta bestea atzean, erratz auto gisa–, eman zuen irteera partaide baten osaba batek musuzapia goitik behera jaitsita –Pedro Osak esana zien etxekoei ez zuela, badaezpada, ikus zezaten nahi... bai baitzekien, bere buruan inoiz baino gehiago sinetsi arren, ezusteko bat dela noizbehinka (zulatzen den gurpila edo bere tokitik ateratzen den katea) garaipenetik porrotera dagoen aldea–.. eta gorantz ...
2014
‎Desagertu egin zen. Ibaiertzera abiatu nintzen, eta bestea atzetik jarraiki zitzaidan. Marmar mingarri bat belarriratu zitzaidan.
‎Aitak ere lehenago esana zion Martini, Xabik entzun zuenez," Ez itzak atzamarrak eltzean sartu!". Batek ohitura hori zeukan eta bestea atzetik ibiltzen zuen, ohitura bazter zezan. Baina hortik eskuetara hel zitekeenik, ez zuen inork ere pentsatuko.
2015
‎Eta bere atzetik abiatu naiz neu ere, hanka bat aurrean eta bestea atzean, beso biak sinkronizatuta.
‎Semaforoko gizontxo gorriaren itxura du, baina berdea dela esango nuke, urrutitik ondo ikusi ez dudan arren. Di da etorri da, hanka bat aurretik eta bestea atzetik, bi besoekin batera sinkronizatuta.
2016
‎Arratsalde hartan, erreka batean ginauden, trantxada txiki batean, lau edo bost, erdi lo eta horrela, bi obuza erori zirelarik, bat aintzinean eta bestea atzean, lurrez estaltzen gintuztela. Haratago baziren beste batzu eta hasi ziren gu hazkatzen, tirripiti, tarrapata.
2017
‎Eta eskuadra osoa atera zen Gadesetik, zamaontzi bakoitza bi gerlaontziz inguratua zihoalarik, bata aurrean eta bestea atzean. Haizea alde zuten eta aprobetxatu beharra zegoen.
‎Boxeoan aritzea dantza baten antzekoa zen, koreografia propioa sortu behar zuten Babaren eta bere artean. Orain hanka bat aurrera, bestea atzera, jauzi bat, eskua luzatu eta jo, burua makurtu, belaunak jaitsi, beste eskuarekin kolpea, burua alde batera, orain bestera. Ari zen bere estilo propioa sortzen.
‎Beste alde batetik, aurkitutako sutondoaren faktorea daukagu. Izan ere, kanoa txikienean, popatik metro batera, buztin gaineko sutondo bat agertu zen; bestean, bi sutondo jarri zituzten, bat aurrean eta bestea atzean. Gure ustez, elementu hauen agerpenak, ibilbide luzeagoak egitea ahalbidetzen zuen, tripulazio osoaren iraupena ziurtatuz eta gaueko arrantza erraztuz.
‎Bus batean, eraztun erako topologian bezalaxe, elementu bakoitza bi nodotara bakarrik konektatzen da, bata aurrean berehalaxe eta bestea atzean. Nolanahi ere, eraztunean begizta itxi bat osatzen baldin bazen, busean lehendabiziko elementua eta azkenekoa ez dira elkarren artean lotzen.
‎Hobetuko balitz sikiera! Bakarrik doazela, bata aurrerago, bestea atzetik, Axi bakean joaten da, baina Joseba aurretik beste norbaitekin baldin badoa, muturtu bezala egiten da, bere apartekotasunaz ohartuko balitz bezala.
‎Eta hitzeman genion ez genuela bestea atzean utziko.
2018
‎Hori esaterako bazuen gure Joxemielek emakume gidari bat azpiko giderrari helduta sofarantz gidarazteko, eta bestea atzetik larruzko zartailua astinduz airean, diseinuzko gorputz hura sentsualki dantzatuz. Joxemielen ipur-masailak aurrean zituela, noizean behin zartako bat ematen zion:
‎Ez familia bakarrik, baita etxea bera ere, bere egiturarekin, kanpo barru banaketarekin, publiko pribatu banaketarekin, bere distribuzioarekin. Gu hazi ginena laugarren pisua zen, igogailurik gabe, 69 eskailera maila, 3 gela, sukaldea, komuna eta egongela, eta bi balkoi, bat aurrera eta bestea atzera. Urtetan egon zen bebarruan, etxaurrearen azpiko aldean, uztarria eta geziak agertzen zituen metalezko plaka bat.
2019
‎Hasierako aldietan Korrikako furgonetan joatea sekulako balentria zen, baina gaur egun asko hobetu da antolaketan: bi furgoneta joaten dira, bat aurrean eta bestea atzean. Furgoneta nagusia doa aurrean, eta atzean laguntzailea; adibidez, gasolina bila joan behar dugunean edo, atzeko furgoneta jartzen da aurrean.
‎168tik bulegora heltzeko Risalléenetik Ring3a hartu zuenean, sekulako auto ilara zegoela ikusi zuen. Autotik irten eta, batak bestea atzetik kolpatzeagatik sortutako iskanbilara heltzeko, ehunen bat metro egin behar izan zituen oinez. Talka egindakoen parean matraka itzela zegoen, eta gidarietako bata lurrean zegoen besteak eman zizkion ukabilkadengatik; begi bata nabarmen ubeltzen ari zitzaion.
‎Eskumuturretan eskuburdinak jarri ondoren inspektorearen automobilerantz zuzendu ziren biak, bata aurretik eta bestea atzetik, jakina izanik Haakonsson inspektorea bigarren joan zela marmarka, odola berotuta.
‎Eta kontatu zion bazela arrain bat, jakintsuek Uranoscopus deitzen zutena, begi bakarra beti zerura begira zuena; gizakiek, aldiz, bi begiren jabe izanik ere, ez zutela halakorik egiten. Eta erakutsi zizkion bi izar, beti ekialderantz mugitzen zirenak destino ezezagun baterantz, bata ziztu bizian eta bestea atzetik jarraika. Eta esan zion zeinu hark iragartzen zuela goi printzeen heriotza, zerbitzarien traizioa eta aldaketak herrialde askotako erlijio eta gobernuetan; labur esanda, zorigaitz handiak.
‎Biak hiltzen ditudala imajinatzen dut eta gero Eneko itotzen dudala, bere lepo txikia nire atzaparretan zukututa. Amorruak pultsua bizkortzen dit, ibilera bizkortzen dit, nondik nora nabilen ikustea eragozten dit, errealitatetik urruntzen nau, dena inbaditzen du, astindu egiten nau, herrestan narama, martxan jartzen nau, oin bat aurrean bestea atzean, biolen  tziazko eszenak nire buruan bata bestearen atzetik agertzen diren bitartean. Norbaiten aurka eraso nahi nuke, edo neure irudimenean behintzat, hori da nahi nukeena, baina inoiz ez dakit nola egin, eta biolentziak, errealitatera itzultzen naizenean, beldurra ematen dit, malenkonia bihurtzen da eta horrek ere herrestan narama baina lur jota uzten nau, ezertarako gauza ez naizela.
‎Diotenez, don Arsenio delako hori Asturiastik iritsi zen hona, hamabost urte zituenean, patrikan ezer gabe. Itsasontzitik jaitsi omen zen, esku bat aurrean bestea atzean, zentimorik gabe, paria baten pareko. Eta orain hemen, errege da, mundu guztiak erreberentzia egiten dio milioiak erruz dauzkalako.
2020
‎Euririk ez zuen ari, baina haizeak zipriztin handiak harrotzen zituen uretan, oso hurbilean ez zegoen guztia lausotuz.Chrisek bi olatu tzar ikusten zituen: bata aurrean eta bestea atzean. Pazifiko itsaso haserre eta asaldatu hartan, gora eta behera zebilen goleta koskorra.
2021
‎80ko hamarkadako euskal eskulturagintza berriak bi pauso eman omen zituen: bat aurrera, hiztegi post-modernoa erabiliz; eta bestea atzera, bertoko ondarea kontuan izateagatik. Beharrezkoa da atzera begiratzea, aurrera begira proposamen berriak egiteko?
‎Bake hauskor bat. Eskailera haietatik jaisteko ez du ahizparena estutzea beste erremediorik, zaila suertatzen zaie oreka mantentzea, bata alde batera, bestea bestera, bata azkarrago, bestea atzean geratuz, maila bakoitza amildegi. Azkeneko koska jaisterakoan gainera bota zaio Marivi Lourdesi, eta besarkada baten antzekoa izan den horrekin heldu dira atarira ematen duen atera.
‎Geldi antzean sentitu nituen plazerkideak, baina, bata aurretik eta bestea atzetik, ziztuan hasi zitzaizkidan muxutxoak ematen berriz gorputz osoan zehar. Nire atzeko morroiarengandik askatu eta Fridaren alua bilatu nuen mingainaz, ohean behera eginez.
2022
‎Ertzaintzaren furgoi blindatua, bi dotazioekin zaindua, bata aurretik eta bestea atzetik, Bilboko udaletxeko zubian sartu zen eraikin judizialeko parkingaren sarrerarantz abiatzeko. Helikoptero batek goitik inguruan gertatzen zena behatzen zuen.
‎Hala ere, Manexi eta anaiari buruan sartu zitzaien, kurriloa harrapatu eta etxera eraman behar zutela, sendiko guztiei erakusteko beren harrapakina. Hortaz, ba, berriz ere saiatu ziren kurriloa menderatzen, bat aurretik eta bestea atzetik, baina, ez!, ez zegoen modurik, hegaztiak lehenago baino amorru handiagoz oraindik babestu zuen bere burua, mokoka eta ostikoka; arriskutsua ere bazen.
2023
‎Miarritze albotik pasatu zen, baita Bidarte albotik ere, eta Donibane Lohizunera iristear zegoela, bat batean, bi auto gurutzatu zitzaizkion errepidean: bata aurrealdetik, bestea atzetik. Ohartu orduko hiru gizon etorri zitzaizkion gainera, armak eskuetan zituztela.
‎Mateari esan eta bera erori! Oin bat aurrera eta bestea atzera, danba! jausi zen hankak zabalik behearen gainera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia