Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2008
‎Ekonomia moteltzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beste toki batzuetan baino gutxiago nabarituko dela ziurtatu du Idoia Zenarrutzabeitia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak. Gainera, «ez du kostu sozial onartezinik» izango.
‎Halaber, Club Vasco de Campingekoek esan dutenaren arabera, uda honetan, Donostiako kaleetan autokarabana ugari izan dira aparkatuta. Antza denez, abuztuaren 1 eta 18a bitartean, Berioko aparkalekuak dituen 44 tokiak beteta egon dira, eta, ondorioz, beste toki batzuetan igaro behar izan dute gaua.
‎Proiektu aitzindaria da: beste toki batzuetan ez da halakorik.
‎Hil egingo ziren apirila eta maiatzeko euri egunetan zer jan ez zutelako? Edo beste toki batzuk aukeratuko zituzten.
‎Oraindik ere bagabiltza horrekin. Datorren urtean laupabost emanaldi egingo ditugu Mallorcan eta estatuko beste toki batzuetan. Proiektuaren sortzailea Kirmen izan zen.
2009
‎Beti esan izan da Neanderthalgo gizakiaren portaera berdina izan zela denboran zehar eta eremu geografiko guztietan. Guk Kantauri aldean aldakortasuna ikusten dugu, egoera desberdinak Europako beste toki batzuekin alderatuta, baita Kantauri isuriaren barnean ere. Portaera ezberdinak zituzten eta horrek esan nahi du ez dagoela Neanderthalgo gizakiaren portaera bakar bat; gizarte ezberdinak ziren portaera ezberdinekin.
‎Indarrak batu behar direla azpimarratu du Mikel Basabek, eta Ipar Euskal Herrian posible denak Hego Euskal Herrian ere hala izan behar duela dio. Hala, Iparraldean Euskal Herria Bai koalizioa martxan dagoela ekarri du gogora, eta baskongadoei dei egin die, bertatik kanpora begiratzeko, ereduak beste toki batzuetan egon daitezkeelako.
‎Salsa, txa txa txa eta bachata ikastaroak izango dira, besteak beste. Kuba, Mexiko, Kolonbia eta beste toki batzuetatik etorritako profesionalak arituko dira goiz eta arratsaldez egingo dituzten saioetan. Asteburua amaitzeko, Havana Club kafetegian ikuskizun berezia izango da igande gauean.
‎Berezia da gure hizkera, baina beste edozein herritakoa ere den bezala. Argi dago, hala ere, Euskal Herriko beste toki batzuetan gordetzen ez diren arkaismo batzuk gordetzen direla hemen. Dorraon eta Unanun modu batera eta Lizarragan bestera esaten dira, gainera.
‎Eta XX. mendeko eskultorerik sonatuenetakoak harrituta zegoela erantzun zion. Madrilen, Bartzelonan eta beste toki batzuetan izan naiz, eta bakarrik hemen sentitu dut ez nintzela Espainian. Hemen gauzak bestelakoak dira, eta ez diot bakarrik hizkuntzagatik.
‎Bi urtetik hona Pirinioetako egoera ez da batere aldatu. Langabezia tasa oso handia da, eta jendeak Pirinioetatik joan egin behar izaten du beste toki batzuetara, lan bila. Beraz, oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak enplegua eta etxebizitzak sustatzeko politika eraginkorragoak martxan jartzea.
‎Uste dugu nahiko teknologia badagoela gaur egun, eta posible dela beste toki batzuk aurkitzea, industrialdeetan, haranetan, gizakiak jadanik guztiz eraldatutako tokietan. Uste dut hortik aurrera hortik joango direla.
‎Hilerrietan bizitzea, baina, ez da inoiz ohikoa izan gurean. Munduko beste toki batzuetan bai, ordea. Kairoko Hildakoen Hiria da ezagun eta jendetsuenetako bat.
‎bi mediku, laborategiko arduradun bat eta langile bat. Poliziaren ikerketa ez da itxi, botikak beste toki batzuetan saldu izana ez baitute baztertu.
2010
‎Bradburyk 1953an idatzi zuen Fahrenheit 451, McCarthy senatariaren eraginpeko garairik gogorrena hastear zenean. Bost urte lehenago 10 zentaboko komikiak erretzen hasi ziren New Yorken, eta beste toki batzuetara zabaldu zen irakasleek, apaizek eta gurasoek bultzatuta. Liburua argitaratu zen urtean, berriz, komunista edo komunisten adiskide omen zirenen liburuak Estatu Batuetako liburutegietatik ateratzeko agindu zuten, eta zenbait tokitan liburu horiek erre zituzten.
‎Beraz, aurrez egindako lanak eman digun oinarri sendoa dugu. Lan horri eusten dioten printzipioei esker, horien izaera unibertsalari esker, pobreziaren adierazle apalak ditugu, beste toki batzuekin alderatuta. Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistemari esker, familia askok ahultasun egoerei aurre egin ahal izaten diete.
‎Euskal Herrian jabetza mota hau oso zabaldua izan zen, jabetza pribatuak ia osorik ordezkatu zuen arte. Hala ere, hain izan zen garrantzitsua, zein gaur ere Nafarroako eta beste toki batzuetako lurrek oraindik ere jabetza mota hau mantentzen dute. Interneten gure herri lurrak ere baditugu.
‎Beste herri batzuetan ere sortu dituzte araudiak, baina prozedura oso ezerberdina izan dela nabarmendu du Alberdik: Guk ez genuen nahi, beste toki batzuetan egin den moduan, Udalak inposatutako arauak ezarri. Denon artean erabaki behar ditugu elkarbizitzarako gutxieneko baldintzak.
2011
‎800 eta 900 MHz? gutxienez 1.400 milioi eskuratzea espero du.Formula ez da berria, eta arrakastatsua izan da beste toki batzuetan. Telefonia mugikorraren adjudikazioek milaka milioi euro utzi zituzten Erresuma Batuko edo Alemaniako administrazioen eskuetan, esaterako.Orain arte, baimenak lehiaketa publikoen bidez eman ditu gobernuak.
‎Turistez bete da egunotan Iruñeko Alde Zaharra. Iruindarrek hiria utzi dute sosegu bila, edo, besterik gabe, beste toki batzuk ezagutzeko asmoz. Bisitariek, gainera, eguraldia lagun izan dute, ez du kasik euririk egin, eta hiria lasai lasai ikusteko parada izan dute.
‎gizabidea da.Ordea, aipatu bi muturrak bereizten dituen planteamendua, eta Frantziatik urrutiegira joan gabe? problematikoa gerta daiteke beste toki batzuetan. Adibidez, Euskal Herriak bezala, estaturik ez daukaten herrietan, integrazioaren auzia hizkuntzaren galera dakarren asimilazioarenarekin batera aurkezten baitzaigu.Kontua da identitateari buruzko eztabaida Euskal Herrian oinarri hauen arabera planteatu eta abiarazteak ataka zailean uzten duela euskara bezalako hizkuntza baten sustapena.
2013
‎«Ahantzi egin dugu lur hau beti mugitu dela». Haren aburuz, herritarrek beste toki batzuetako «tragediak» dituzte gogoan, eta horregatik kezkatzen dira lurrikara bat dagoen bakoitzean. Aste honetan Aretxabala Utergan izan da, herritarrei egoera zein den azaltzeko, eta lasai egoteko deia zabaldu du.
2015
‎Leclerc kateko supermerkatuetako %95ek akordioak dituzte jadanik hainbat elkarterekin. Benetako xahutzea, hala ere, beste toki batzuetan gertatzen dela esan du: «Ingurumen Ministerioaren arabera, elikagaien xahutze handiena etxeetan gertatzen da (%67); ondoren, ostalaritzan (%15), eta, azkenik, banaketa handietan (%11 ministerioaren arabera, eta %5 Europako Batasunaren arabera)». Frantziako lege berria Hego Euskal Herrian ezarriz gero BM supermerkatuei apenas eragingo liekeela azaldu du Gorka Mitxelena BMko logistikako arduradunak.
2016
‎hori nahi dugu?». Arazoa oso gertu dagoela eta ezer ez egiteak ondorioak dituela diote. Ezinbestekoa da iraganean gertatua eta orain beste toki batzuetan gertatzen ari dena gogora ekartzea, Moralesen esanetan: «Ez gaude kalte handiak libre, eta, nazioarteko elkartasun mekanismoak martxan jartzeko, funtsezkoak dira memoria kolektiboa eta enpatia».
‎Batallon Vasco Español (BVE) erakundeak ohar batzuen bidez jakinarazi zuen bahitu eta Donibane Lohitzuneko Txantako inguruan ehortzi zuela.Haren senide eta adiskideek egunak eman zituzten Naparraren bila, baina ez zuten aurkitu. Bitartean, BVE erakundeak ohar gehiago kaleratu zituen lurperatuta zegoen beste toki batzuk adieraziz, besteak beste, Mont de Marsan (Frantzia) aipatu zuen; orain Iñaki Errazkin kazetariari informazioa helarazi dionak Mont de Marsan gertuko udalerri bat aipatu du?, baina inon ez zen agertu haren gorpurik. Efe Espainiako albiste agentziak argitaratu zuen Naparra bere kideek hil zutela, eta horrek haren desagertzearen anabasa korapilatu besterik ez zuen egin.Frantziako Estatuko auzitegiek 1982an artxibatu egin zuten kasua, ikerketan zantzu berriak agertu bitartean.
2017
‎Zer esan nahi du horrek. Bi interpretazio dauzka: batetik, berotegi efektua sortzen duten gasik ez igortzea lortzea, hirian edo enpresako jardueran, adibidez; bestetik, nahiz eta gasak igorri, igorritakoa orekatuko duen beste energia berriztagarriak sortzea, beste toki batzuetan ere erabili ahal izango direnak.Sortutako energia superabitak konpentsatuko luke kutsatua. Adibiderik onena da eguzki panelak dauzkan eraikin bat: behar baino energia gehiago sortzen du, eta banatu egiten du sobera daukana.
2018
‎Egia da etorkinen etorrera areagotu egin dela azken urteetan, baina ezberdintasunak beti egon dira. Gainera, gure hezkuntza sisteman aspaldi naturaltzat hartu dira beste toki batzuetan hain ohikoak ez diren fenomeno batzuk: sareen pisu berdintsua eta haien arteko lehia, kuotak, administrazioak edozein ikastetxerekin ituna sinatzea...
2019
‎Taldeak bost astetan grabatu du 250 minutuko telesail bat, eta 90 minutuko pelikula estandar bat grabatzeko denbora gehiago erabili ohi dute.Pausokako ekoizlea itxaropentsu dago telesailak izan dezakeen bidearekin. . ETBren baietza jaso aurretik, beste toki batzuetan erakusten hasi ginen, gaia unibertsala baita?. Diru gehiagorekin egin izan balitz, kanpoan saltzea errazagoa litzatekeela uste du Zabaletak.
2020
‎Berreraikuntzan pentsatu behar dugu denok, eta konfiantza dut Nafarroako egitura ekonomikoak lagunduko duela: gure sektore estrategikoak, gure industriaren aldeko apustuak... beste toki batzuk baino leku hobean uzten gaituzte».
2021
‎Izan ere, meatoki horietako batzuk dauden herrialdeetan —Malaysian, Indonesian, Hegoafrikan... — COVID gogor jotzen ari da oraindik, eta meategiak behartuak dira lanaldiak berrantolatzera edo murriztera, bezeroen eskariei aurre egin ezinik. «Bezeroak lehengaia beste toki batzuetan eskatzera behartuak dira, eta prezioek gorantz egiten dute», esan du Munillak.
‎«Jende asko identifikatua sentituko da, berak bizi izan duelako, edo lagun batek, edo familiakoren batek. Euskal Herrian 5.000tik gora kasu daude egiaztatuak, eta gureak balio dezake beste toki batzuetan ere gai honi heltzeko eta aitortza lortzeko, helburu izanda berriz ez errepikatzea».
‎India Martinez Nafarroa Arenan ariko da abuztuaren 18an. «Nabarmentzekoa da F on Fire sortu izana, flamenkoa beste toki batzuetara zabaltzeko aukera ematen duelako», azaldu du Juan Caserok, jaialdiko zuzendarietako batek.
‎Taldea kudeatu egin behar zela nabarmendu zuen: «Denek nahi zuten hamaikakoan egon, guztiak ziren gai, eta dena jokatu ezin izanak agian rol protagonista hori beste toki batzuetan bilatzera eraman zituen». Uste du gertatutakoak jokalariaren helburu pertsonalekin eta zikloekin duela zerikusia.
‎Baina besterik da hizkuntzak naturaren balioekin lotzea. «Espero dugu munduko beste toki batzuetan antzeko loturak frogatu ahal izatea». Pascualek eta Inglisek Euskal Herriko kostaldean edo «eremu urbanoetan» jarraitu nahi dute lotura horiek aztertzen.
‎Bi planteamendu ikusi dira mundu zabalean: toki gehienetan ekonomia lehenetsi da osasunaren aurretik, eta beste toki batzuetan, berriz, kontrakoa. Osasunari lehentasuna eman dioten herrietan hildako gutxiago izan dira, lehenago irten dira egoera honetatik, eta ekonomikoki ere lehenago berpiztu dira.
‎Mugarik Gabeko Kazetariek salatu dutenez, Txinako beste toki batzuetan ere agintariak gogor ari dira jokatzen informazio eskubidearen aurka: Hong Kongen, adibidez, hamabi kazetari eta prentsa askatasunaren ekintzaile atxilotu egin dituzte, eta bizi guztiko zigorrak jasotzeko mehatxupean daude orain.
‎landu eta sakontzea. Zergatik jarraitu Madrilen edo atzerriko beste toki batzuetan finkatzen den agenda. Hemengo albisteekin zabaldu behar dira albistegiak.
‎Egunero pairatzen dugu arrazakeria instituzionala, minutuero. Horri guztiari aurre egiten laguntzeko, uste dut beharrezkoa dela mugimendu feministak aniztasuna kontuan hartzea, eta beste toki batzuetako feminismoari ere erreparatzea. Emakumea bakarra da, eta ez du zerikusirik azal kolorearekin edo arrazarekin.
‎Euskararen Herri Hizkeren Atlasean animalia espezierik ezagunenak behintzat topatu ditu, eta ikusi ahal izan du Euskal Herriko beste toki batzuetan zer esaten zuten espeziei horiei buruz. «Konturatzen zara askotan bat egiten dutela Hernani inguruan esaten denak beste leku batzuetakoarekin», zehaztu du.
‎Madrilen, estatuko beste toki batzuetan bezala, askok pentsatzen dugu Estatuak ez duela (ia) ezer egin distentsioaren eta bizikidetzaren alde, ETAk ekintzak baztertu, armak utzi eta bere burua desegin zuenetik, eta bederatzi urte pasatu dira. Are gehiago:
‎Ederra litzateke ikusleak izatea agurrean, batez ere, etxekoak eta lagunak. Amorrua ematen du beste toki batzuetan posible izatea, eta gurean, ez.
‎Beritanek honela dio: «Gu hemen, Administrazio Autonomoak kontrolatutako eremuetan, askoz hobeto gaude beste toki batzuetan baino. Egia da Turkiaren erasoen eta bonbardaketen mehatxupean gaudela beti, baina, hala ere, hiria berreraikitzea lortu dugu».
2022
‎Interesatzen zaidana da pertsonaia denek hausnartzen dutela egin zutenaren ondorioez, eta zer lekutan jartzen dituen izaki etiko bezala. Fikzioa da, ez baita gertatzen ari erantzunak dituzten askorengan, baina ikusi izan dut beste toki batzuetan. Gustatuko litzaidake hemen ere eman zezaten IRAko kide askoren pausoa.
‎beheko ipar harmailan dauden eta herri harmailan sartu nahi ez duten bazkideen birkokapena. Klubak zelaiko beste toki batzuetan birkokatu nahi ditu bazkide horiek, gainsariak ematearekin batera; eta, San Mamesen Orroa plataformaren ustez, antzinatasunaren arabera birkokatu behar dira bazkide guztiak.
‎Hor ere, Biltzarrak ezarri du norabidea, beren ordezkariak zuzenean aukeratzeko hamazazpi eserleku gorde baitzitzaizkien nazio horiei. Hizkuntza indigenak ofizialak izango dira bakoitza bere lurraldean eta hiztun dentsitate handiko beste toki batzuetan, eta haien ikurrak bere egingo ditu estatuak, Txileko banderaren, armarriaren eta ereserkiaren pare jarriz (1980ko konstituzioak azken hirurak soilik jasotzen ditu).
‎Gero eta gehiago. Hiriko turismo guneak hain saturatuta daudenez, jendea beste toki batzuk bilatzen hasi da. Jendeak Uliara eta Urgullera jotzen du.
‎Iaz, sei kazetari hil zituzten lanean ari zirela. Munduko beste toki batzuetan baino hobea da egoera, baina arazoa larria da.
‎Akitanian edo Nafarroan edo Sorian edo beste toki batzuetan aurkitu izan diren idatzi aztarnetan ohikoa latinezko testu baten barruan euskarazko erroa duen izen edo deituraren bat aurkitzea izaten da. Salbuespenak dira, esamolde edo hitz bati euskal izaera aitortzen diotenak.
‎«Okerrena da etxean Internetik ez edukitzea eta sakelako telefonoaren Internetak ez duela ongi funtzionatzen. Baina konexio ona topatu dezakegu beste toki batzuetan: tabernetan eta jatetxeetan».
‎Edonola ere, 2030ean, sare berria funtzionamenduan baldin badago, Euskal Y-aren urteko bidaiari garraioaren dentsitatea 5,84 milioikoa izango da. Datu hori oso azpitik dago munduko beste toki batzuetan daudenetatik: Frantzian eta Txinan, adibidez, 22 milioikoa da tasa, eta Taiwanen eta Japonian, 35 milioikoa.
‎Lularen kabinetea kezkatuta dago Bolsonaroren aldekoek jarraitzen dutelako Brasilian eta herrialdeko beste toki batzuetan kuartelen kanpoaldean, estatu kolpe bat sustatu nahian. Flavio Dino Justizia ministroa izango denak ohartarazi du neurriak hartuko dituztela eskuin muturreko militanteek ez badituzte beren kabuz mobilizazioak bertan behera uzten.
2023
‎Errusiak porrot egin ezean, Ukrainako gerra beste eraso batzuen aurrekari izan daitekeela ohartarazi zuen atzo Munichen. «Errusiarrei burutik kendu behar diegu gauza bera beste toki batzuetan ere egin dezaketenaren ideia».
‎Oraindik lurrikarak astindutako eremuan dauden milaka herritarrek kanpadendetan edo autoetan irauten dute bizirik, eta beste toki batzuetan, hala nola Hatay probintzian Mediterraneoko kostaldean dago, hilabete baino gehiago daramate edateko urik gabe. Turkiako agintariek eta gizarte zibileko zenbait erakundek 200.000 kanpadenda eta etxe prefabrikatu baino gehiago jarri dituzte, baina oinarrizko behar asko dituzte oraindik.
‎Baina kalitatearen eta prezioaren arteko oreka ona topatzen dut hemen. Kalitate bera duten beste toki batzuetan baino merkexeago eros dezaket”. Merkatua “triste” topatu duela aitortu du.
‎Hasieran interesgarria zen; orain ez da ezer. Hain da konbentzionala, non beste toki batzuetako zinemagileek ere egiten duten... Sistema hau, Karl Marxek esaten zuen, erabat perbertsoa da, bere zailtasunetara egokitzen da.
‎Azkenean, 2014an Patris sortu zuen. Larrunbideren hitzetan, «Patris, surf eskola bat baino gehiago, toki seguru bat da, non ikasleek beste toki batzuetan kanporatu ezin dituzten kezkak edo beldurrak azaleratzen dituzten».
‎Nolakoa da ekonomia sozial hori munduko beste toki batzuetan. Nazioartean nola daude kooperatibak?
‎Eskuin muturrarekin Ukrainan dagoen arazoa Europako beste toki batzuetan dagoena baino handiagoa da?
‎Adibidez, aurrekontuak; une hori baliatu dugu gure herrialdearentzako justizia egiteko, inbertsioen aferan diskriminazio handia jasan baitu. Aldirietako trenak lortu ditugu orain, esaterako; hori estatuko beste toki batzuetan jada konponduta dagoen auzi bat da.
‎Ez da gertatzen den lehen aldia, Katalunian «Niños toda España» taldearekin ere gertatu zen, eta kasu horretan, ultraeskuinari lotuta egon zitekeela zirudien. Argentinan eta beste toki batzuetan ere gertatu izan da eta hor gazteekiko sexu jazarpenarekin lotura zuen. Gazteak taldeetara gehitu eta eduki hori ikusi ondoren, mehatxatu egiten zituzten eta euren borondatearen kontra zerbait egitera edo onartzera behartu; beren gurasoei ez kontatzearren, xantaia egin eta sexu irudiak, bideoak edo dirua eskatzen zieten trukean.
‎Ardura handia eta erronka polita da. Nik parte hartu dut eraikitze prozesuan, eta, hau esportagarria balitz beste toki batzuetara, berdin zait zer instituzio motatara, oso pozgarria litzateke. Hori ez da gure helburua orain.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia