|
Ikusten dugu arrazismo, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen berriei eskaini beharreko arreta bereziaren garrantzia, horien aurrean egon baitaitezke gazteak eta
|
beste
talde batzuk, erraz kaltetuak izan daitezkeenak;
|
|
Berma dezatela, euren egoera gorabehera, agintari publikoek atxilotu dituzten migratzaileak inpartzialtasunez eta gizabidez tratatuko dituztela eta babes juridikoa jasoko dutela eta, orobat, interprete aditu baten laguntza izatea, nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen arauen arabera, batik bat galdeketetan; Polizia eta immigrazioko agintariek migratzaileak duintasunez eta bereizkeriarik gabe tratatuak izan daitezen ardura izatea, nazioarteko arauekin bat etorriz. Besteak beste, administratzaile, polizia, immigrazioko funtzionario eta interesaturik egon daitezkeen
|
beste
talde batzuei zuzendutako heziketa espezializatuko ikastaroak antolatzearen bidez; Migratzaileen heziketa agiri eta agiri profesional eta teknikoen aitorpena sustatzeari buruzko gaia aintzatestea, euren bizileku berri diren estatuei egin diezaieketen ekarpena gehienekoraino areagotzeko xedearekin; Migratzaile guztiek giza eskubide guztien gozamen osoa izan dezaten sustatzeko neurri egingarri guzt... langabezia, gaixotasuna, desgaitasuna, alarguntza, zahartzaroa edo bizirauteko bestelako baliabide baten gabezia, euren borondatearen aurkako inguruabarrengatik, gizarte segurantza, barne hartuta gizarte asegurua, edota hezkuntzara iristea, osasun laguntza, gizarte zerbitzuak eta euren kultura nortasunarekiko errespetua; Immigranteei harreman zapaltzaileetatik irteten lagunduko dieten immigrazio politika eta programak onetsi eta aplikatzeko aukera kontsidera dezatela, ororen gainetik ezkontidearen edo etxeko indarkeriaren biktima diren emakume eta haurrentzako mesedegarri izango direnak; Eskatzen die estatuei, emakume migratzaileen proportzioa areagotzen dela kontuan izanda, genero kontuetan arreta berezia jar dezala, batez ere sexu diskriminazioari dagokionean, eta bereziki, emakume migratzaileek jasan behar izaten dituzten oztopo ugariak batzen direnean; ikerketa sakonak egin ditzatela, ez bakarrik emakume migratzaileen giza eskubideen aurka gauzatutako urraketen inguruan, ezpada emakume horiek euren jatorrizko herrialdeko ekonomiari nahiz harrera herrialdeko ekonomiari egiten dieten ekarpenaren inguruan, eta ikerketa horien emaitzak hitzarmenen arabera sortutako organoei, zein txosten zuzendu eta horietan barnera ditzatela; Aholkatzen die estatuei aukera eta erantzukizun ekonomiko berdinak aitor diezazkietela epe luzeko biztanle diren migratzaile dokumentatuei, gizarteko gainontzeko kideei bezala; Gomendioa luzatzen die migratzaileen harrera herrialdeei, gizarte zerbitzu egokiak eskaintzeko aukera kontsidera dezatela, batik bat osasun, heziketa eta etxebizitza egoki baten inguruan, lehenespenezko gai gisa, Nazio Batuen erakundeekin, erregio erakundeekin eta nazioarteko finantza erakundeekin elkarlanean; era berean, eskatzen du erakunde horiek erantzun egokia eman diezaiotela halako zerbitzuen eskaerari;
|
|
Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako egintza programa guztietan genero ikuspegia gehitu dezatela eta bereziki emakume indigena, afrikar eta asiarrek, jatorri afrikarra edo asiarra dutenek, migratzaileek eta gutxietsitako
|
beste
talde batzuetako emakumeek jasaten duten bereizkeria kontsidera dezatela, modu horretan ziurtatu nahi dela emakume hauek gizonezkoekiko berdintasun egoeran heltzea ekoizpen baliabideetara, euren erkidegoen ekonomia eta ekoizpen garapenean parte hartzea sustatzeko bide gisa;
|