2023
|
|
Delitu honetarako ezarritako zigorrak dira urtebetetik bost arteko espetxealdi zigorra eta iruzur egindako kopurutik horren sei halako arteko isuna. Iruzur egindako zenbatekoa 600.000 eurotik gorakoa bada, talde edo antolakunde kriminal baten baitan gauzatu bada, edota
|
beste
pertsona bat edo batzuk tartean jarri badira, negozio edo tresna fiduziarioak erabili badira, edo paradisu fiskalen bitartez gauzatu badira, erantzulea edo betebeharpekoa benetan nor den, bere ondarea zein den ala iruzur egindako kopurua zenbat den ezkutaturik geratzeko moduan, orduan espetxealdi zigorra bi urtetik sei artekoa izango da eta isuna bikoitzetik sei halako artekoa (305.bis. artikulua... Zigor bien kasuan, aurreko zigorrekin batera honako zigor osagarriak ezarriko dira:
|
|
Hori dela eta, SAINZ DE BUJANDAk sailkapen horren ondorio juridikoak argitzeko esan duenez, zuzeneko zerga metodoaren eta zeharkako zerga metodoaren artean bereizi behar da. Lehenengoetan, legegileak kargapean jarri nahi duen pertsonak benetan ordaintzen du tributua, bestela esanda, pertsona horrek ezin du legez berreskuratu
|
beste
pertsona baten kontura erakunde publikoari ordaindu diona, hirugarren hori ez dagoelako harreman juridiko tributarioen betebeharpekoen artean. Beste hitzetan esanda, tributua ordainduko du legegileak benetan kargatu nahi duen pertsona.
|
|
Areago, enpresaburuaren adostasunik gabe ez da posible langile nagusiak edo laguntza jasoko duenak, bere ekimenez, langile laguntzailea
|
beste
pertsona batekin ordeztea, edozein arrazoi dela bide; hurrean ere, hori gertatuko balitz kontratuan berritze subjektiboa legoke, eta horretarako nahitaezkoa da enplegatzailea ados etortzea (FERNaNDEz CosTALEs MuÑiz).
|
|
Horrela, 12/ 1992 Legearekin bat etorriz," agentzia kontratuaren bidez pertsona fisiko edo juridiko batek, agente deritzonak, betebeharra hartzen du bere gain, modu etengabean edo egonkorrean, ordainsariaren truke,
|
beste
pertsona bati begira, inorentzat merkataritzako egintza edo eragiketak bultzatzeko, edo, bitartekari aske gisa, inorentzat eta inoren izenean, horiek bultzatu nahiz burutzeko, aurkakorik itundu ezean, bere gain hartu gabe eragiketa horien arriskuak eta mentura" (1 artikulua).
|
|
Bestalde, bekaren prestakuntza izaera eta beka hori kasuan kasuko titulazioari lotzen zaiola antzeman daiteke, baldin eta erakunde beka emaileak bere jardunbiderako eta bere xedeak lortzeko ez badu behar bekadunik. Eta hori erraz ondorioztatu ahal izango da, baldin eta bekadunak bere jarduera amaitu ostean ez bada beharrezkoa
|
beste
pertsona bat kontratatzea jarduera hori gauzatzeko. Halakoetan, esan bide da bekaduna erakunde beka emaileak jasan beharreko kostu ekonomikoa dela [2006ko otsailaren 6ko (4965/ 2005 errek. zk.) Madrileko ANE, 4 Salakoa].
|
|
(g) Lan autonomo arrunta: LAELren arabera, langile autonomo dira ohikotasunez, modu pertsonalean, zuzenean, beregainean eta
|
beste
pertsona baten zuzendaritzaeta antolaketa esparrutik kanpo, irabazteko asmoarekin, ekonomiaedo lanbide jarduera gauzatzen duten pertsona fisikoak, horiek inorentzako langileak okupatu ala ez.
|
|
Beste pertsona baten zuzendaritzaeta antolaketa esparrutik kanpo: ezaugarri hori LELTBren 1.1 artikuluan modu espiritualizatuan edo malguan mendekotasunaren inguruan jasotako kontzeptuaren aurkakoa da("
|
beste
pertsona baten antolaketaeta zuzendaritza esparruan..."). Horrenbestez, langile autonomoak erabateko kontrola du lana egiteko moduaren gainean, inolako baldintza juridikorik ez baitago horren inguruan.
|
|
★ Mendeko lana edo mendekotasun juridikoarekin egindako lana. Mendekotasun juridikoa LELTBren 1.1 artikuluan jaso da, zerbitzu ematea enplegatzaile edo enpresaburu deritzon
|
beste
pertsona baten antolaketaeta zuzendaritza esparruan gauzatu behar dela aipatzean. Legegileak mendekotasunaren inguruan hala nahita egindako malgutzearen edo difuminatzearen ondorio da definizio hori, hain zuzen, mendekotasunaren ohiko agerpenekin hausteko.
|
|
O Mandatum: erakunde horren bidez, pertsona batek (mandatariak) bere gain hartzen zuen enkarguren bat dohainik egiteko betebeharra
|
beste
pertsona baten (mandatugilearen) mesedetan. Denborarekin, hasieran irabazteko asmorik ez zuen erakunde horrek berarekin ekarri zuen, arrazoi moralak zirela eta, mandatugileak mandatariari zenbateko jakin bat ordaintzeko betebeharra, azken horrek haren negozioak kudeatzeagatik.
|