Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2002
‎Beste egoera batean, beste pertsonaren batekin, barre egingo zukeen Soniak –bazekien lotsagabea izaten izan behar zuenean– Barre egin eta ziurrenik popatik hartzera bidali. Edo jolasean hasi.
2003
‎esan zion Tomasi. Gero azaldu zioten –batzuek keinuen bitartez, beste batzuek zarataka– beste pertsona bat ere bazegoela pentsioan. Kanpotarra.
‎Hori esan eta beste pertsona batengana joan zen gizona. Matiasek, Idusera heltzeko gogo handia zeukan arren, ez zuen aurrera jarraitu.
‎Bere manikia hain eder ikusteak izutu egin zuen. Bere manikia beste pertsona baten esku geratuko zela jakiteak ikaratu egin zuen.
‎Egunero egiten zuen, begiak, masailak eta ezpainak margotzen zizkidan. Baina sekula ez nuen imajinatu ere egingo, egunen batean bere aurpegia ikusiko nuela beste pertsona baten eskuetan. Iluntze hura berezia zen.
2006
‎Mac Donald’sen M-a eta Nikeren marra. Estatubatuarren lehiaketa inozo horien gainetik, ordea, Kolonbiako kafearen historian eta zabalkuntzan bete betean sartzen da Juan Valdez baino eragingarriago izan zen beste pertsona bat: Francisco Romero.
2008
‎Konturatuta zegoen maitasuna deitzen diogun hori gezur polit bat besterik ez dela. Ez garela beste pertsona batez maitemintzen, pertsona horrekin gaudenean garenaz baizik. Eta elkarrekin bizitzearen kontua beharra dela, bakarrik ez sentitzeko beharra, funtsean; eta berak ez zuen jasaten besteren beharra sentitzerik.
2009
‎Rosak beste pertsona bat zirudien, ehiztariaren arma sorbaldaren kontra jarrita, eskubiko eskua katuan, ezkerrekoa kanoiari eusten. Beste ama bat ikusi zuen begi aurrean.
‎5) Ez sartu ahoan arkatzik, ez piparik, ez hortzetako eskuilarik, ez koilararik, ez sardexkarik, ez txotxik eta ez basorik, beste pertsonaren batek erabili duenik, zeren, nola ez baitakizue ziur tuberkulosoa den ala ez, hala duzue kutsatzeko arriskua. Eta erabili nahi badituzue, ongi garbitu eta irakin.
‎5) Ez sartu ahoan arkatzik, ez piparik, ez hortzetako eskuilarik, ez koilararik, ez sardexkarik, ez txotxik eta ez basorik, beste pertsonaren batek erabili duenik, zeren, nola ez baitakizue ziur tuberkulosoa den ala ez, hala duzue kutsatzeko arriskua. Eta erabili nahi badituzue, ongi garbitu eta irakin.
2010
‎beste plano batean mugitzen baita, gizonaren mende dagoen heinean. Garai batean esan izan balidate pertsona bat irits zitekeela txakur bat gehiago maitatzera beste pertsona bat baino, gizatasunik gabekotzat hartu eta anatemizatu ere egingo nuen, umetan eman zidatèn mundu ikuskeran gizona baitzen Jainkoak sortutako munduaren erdigune eta ardatz, gizonok salbatzeagatik pairatu baitzuen Kristok Kalbarioko sufrikarioa, eta ez txakurrak salbatzeagatik. Etxeko txakurretara zaletu nintzenean, baina, beste gauza bat dira katuak, apetatsuagoak direnak (baita gizakion antzekoagoak ere, ikusmira horretatik), berez eta izatez?, primeran ulertu nuen.
‎Imazek baldintza batekin erantzun zion: Loiolako negoziazioetara EBBko presidentea eta EBBko presidenteak aukeratutako beste pertsona bat joango zirela EAJren izenean, EBBko bileran adostu beharrik gabe; bigarren pertsona hori, jakina, Iñigo Urkullu zen. Joseba Egibar GBBko presidenteak delegazioan hirugarren kide bat izatea proposatu zuen, Markel Olano, artean EBBko kidea, oraindik ez zen Gipuzkoako diputatu nagusi?, baina Imazek bereari eutsi zion.
‎Txakurrena, baina, beste kontu bat da, txakurra —ongi hazi eta hezitakoa, noski— beste plano batean mugitzen baita, gizonaren mende dagoen heinean. Garai batean esan izan balidate pertsona bat irits zitekeela txakur bat gehiago maitatzera beste pertsona bat baino, gizatasunik gabekotzat hartu eta anatemizatu ere egingo nuen, umetan eman zidatèn mundu ikuskeran gizona baitzen Jainkoak sortutako munduaren erdigune eta ardatz, gizonok salbatzeagatik pairatu baitzuen Kristok Kalbarioko sufrikarioa, eta ez txakurrak salbatzeagatik. Etxeko txakurretara zaletu nintzenean, baina —beste gauza bat dira katuak, apetatsuagoak direnak (baita gizakion antzekoagoak ere, ikusmira horretatik), berez eta izatez—, primeran ulertu nuen.
2011
‎16 mm-ko kamerarekin joaten ziren errodatzera,, orduak eta orduak. Joaten nintzen, galdetzen nuen, erantzun batzuek bide ematen zidaten beste ildo bati heltzeko, edo beste pertsona bati berriz galdetzeko...?. Biren artean muntatu zuten pelikula, gau eta egun lanean, Donostiako Zinemaldirako prest izateko,, jakin bagenekielako filma aurrera ateratzeko modu bakarra jaialdiaren bitartez izango zela?.
2012
‎Horixe zen esan nion bakarra. Ez nion aitortu beste pertsona batekin elkarbanatzen nuela presaka eta korrika berreskuratu nahi nuen etxe hura, bizitza hura. Ez nion, ondorioz, bere ondoan esnatu orduko barruan sortu zitzaizkidan kulparen zapaburu ilunez ezer kontatu, ezta memoriak bezperako irudiak ekarri ahala erraietan gizentzen nabaritzen nituela ere.
‎Krishnamurtik beti azpimarratzen zien ikasleei, beste pertsona baten mende jartzen baziren, nahiz eta oso jakintsu eta maila altukoa izan, beti bigarren eskuko gizon emakume izaten jarraituko zutela. Bigarren eskuko hiritarrak, bigarren mailako gizakiak, osatu gabeak, askatasunik gabeak.
‎Gauza gara orain bigarren ihesaldi bat (baldin eta berriz ere ihesaldi bat gertatu dela jakiten badugu) traidorearen asmoen berriztatze baten gisara ulertzeko, bigarren pertsona baten proposamenen emaitza gisara baino areago; maitasun istorio berri baten hasiera modura ezik, garai bateko maiteminduen adiskidetze modura ikus genezake. Hamar aukera baten kontra dira Marierekin behin ihes egina zenak beste ihesaldi bat proposa zezan, inoiz ihesaldi proposamenak izan dituen neska bati beste pertsona batek antzekoak egin beharrean. Eta azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela.
‎Kapitainarekin joan nintzen bahituei neure burua azaltzera, eta hark esan zien ni nintzela beraien zaindari izateko gobernariak jarri zuen pertsona, eta gobernariaren aginduz debekatua zutela inora joatea, nire aginduz ez bazen, eta, kontrakorik eginez gero, gaztelura eramango zituztela kateatuak izateko. Neure burua gobernari gisa inoiz ikusten utzi ez genienez gero, beste pertsona bat banintz bezala azaldu nintzaien, eta gobernariaz hitz egin nien, gudari taldeaz, gazteluaz eta abar, aukera izan nuen guztietan.
2013
‎Andorrako matrikula zuen auto batean ihes egin zuen erasotzaileak. Suzuki gorri bat zen, eta beste pertsona bat zegoen han zain, atentatua burutu bezain laster alde egiteko.
‎Morcilloren espetxeratze autoan agertzen denez: «1984ko azaroaren 20an, Luis Morcillo Pinillos beste pertsona batekin igo zen Brouard medikuaren kontsultara[...]; Jager Ap markako karabina bat erabiliz[...], hainbat aldiz tiro egin zion medikuari, eta hil egin zuen». Operazioak osotasunean 50 milioi pezetako (300.000 euro) kostua izan zuela esaten da autoan, eta Estatu Segurtasunerako Zuzendaritza Nagusiak ordaindu zuela diru bereiziekin.
‎–Bazkari on baterako aginduak emango zenituelakoan nago, ene maitea, esan zion Bennet jaunak bere emazteari biharamun goizean gosaria hartzen ari zirela?. Izan ere, gaur gure taldeari beste pertsona bat batuko zaion uste sendoa daukat.
‎–Bada taldean beste pertsona bat, jarraitu zuen gizonak isilune baten ostean?, zure ezaupidea bereziki egin nahi duena. Baimena emango zenidake, asko eskatzea ez bada, nire arreba zuri aurkezteko, Lambtonen zareten bitartean?
2014
‎–Presio nahiko eta sobera duzu honezkero. Hobe beste pertsona bat izatea. Jende aurrean jarduteko ohitura duen ahaide edo adiskide bat.
2015
‎–Senarrarekin aspertuta nengoen? Eta beste pertsona bat ezagutu nuen. Orduan hasi zen dena.
‎Horrelako gauzei esker da posible literatura: norbaitek bere sentimenduak edo asmaturiko norbaitenak idatzi, eta beste pertsona batek, hura irakurtzean, sentimendu hori ulertzea, harekin hunkitzea, berak ere, bat batean, antzeko esperientzia edo sentipen bat izan zuela deskubritzea. Bat batean deskubritzea esan dut, ideia bat edo sentipen bat ez delako benetan jaiotzen hitzez adierazi ahal izan arte; eta sarritan gertatzen da, geure hitzik topatu ezinda, kontzientziaren linbo antzeko batean geratzen zaizkigula zenbait esperientzia, harik eta beste inoren testu bat irakurtzean gure oroimenaren atalasean geratutako bizi txinparta fosildu haien berpiztea gertatzen den arte.
‎Hasi egin nahi duela berriro. Beste herri batean beharbada, beste lanbide batekin, beste garai batean... beste pertsona batekin apika... Bai, horixe da giltza.
‎Aurreko bi haietan hainbeste arreta jarrita, ez nuen sumatu eskailera oinean, garajetik gertu, beste hirugarren bat zegoenik. Gerora gogoratzen jarrita, ez nuen inoiz ondo ulertuko, leihotik mugimendu txikienaren zelatan buru belarri jarrita egonik, nola arraio ez nintzen konturatu beste pertsona bat hurbildu zela bitarte hartan.
‎–Beno, bada, esan dute agian erratuta egongo zirela, ez zinela zeu izango. Autobuseko jendeak esan diela hemen egiten duzula lan, baina beharbada beste pertsona bat izango zela?.
‎Zeren eta Fidel izan baita sistema zentralista baten ardatza. Ardatza falta denean, ezin da ordezkatu beste pertsona batekin, herriak ez liokeelako hari jarraituko?.
‎bidez. Egia esan, beste pertsona bati odola edota organo
2016
‎Guri Veneziako Castello auzoan bizi den idazle ohi bat etorri zaigu. Terapiari esker bere idazteko grina konpultsiboa gainditu zuenetik beste pertsona bat da. Turista aberatsei zerbitzua emateko gondola bat erosi zuen eta, bere tenore ahots ederra baliatuz, opera zatiak kantatzen dizkie Kanal Handitik barrena daramatzanean, eta hori esan duenean. O sole mio?
‎Arretaz aztertzen nuen, nirea ez balitz bezala, beste pertsona batena balitz bezala. Ur hotzean zenbait aldiz sartu nuen arren, gorritua jarraitzen zuen, gorri bizi batez. Micòlek esan zuen bezala?, eta mantxa ilunago batzuekin sudurraren eta goiko ezpainaren artean eta masail gainean eta inguruan.
‎Nire aurpegiagatik izan liteke, zehaztugabea eta ez batere berezia; izan liteke nire ibileragatik, zehaztugabea eta ez batere berezia; edo, halaber, nire gorpuzkeragatik, zehaztugabea eta ez batere berezia; edo baita ere nire janzkeragatik, zehaztugabea eta ez batere berezia. Kontua da beste pertsona batekin nahasten nautela, eta gogoz saiatu behar dut (NANa erakusteak ez du ezertarako balio) nor naizen demostratzen. Sarri askotan aitatzat edo ezkon mutiltzat edo senartzat hartzen naute, edo areriotzat edo nagusitzat edo ejerzitoko burutzat, eta besarkatu eta musukatu edo iraindu eta jo egiten naute, kasuan kasu.
‎–. Ahoa bete hortz gelditu zen, zenbaki hori markatu eta, hariaz bestaldean, Asiain ez zen beste pertsona batek erantzun zionean: –Diario de Navarra, ¿ dígame??.
‎Gizon etorri berriak ez zuen bere begitarte serioa aldatu, ez zuen irribarre ahaleginik bat ere adierazi, ez zuen hitz goxorik esan. Beharbada beste pertsona batek antipatiatzat hartuko zukeen jokaera hori, edo are gehiago, harrokeriatzat, baina ez argitaletxeko zuzendariak, bistan zenez, idazle beteranoa ongi ezagutzen zuelako, dudarik gabe. Haren harropuzkeriari buruzko iruzkin asko entzunda zituen arren, Josebari ere ez zitzaion iruditu jokaera hartan zakartasunik batere zegoenik.
2017
‎«Eta nik ezagutzen dut gutxienez beste pertsona bat kontu horretaz dakien guztia ulertzen ez duena», diot nik. Eskolaren parean gelditu nintzen.
‎egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunean: beste pertsona bat naiz, tonu bakarreko eta ñabardurarik gabekoa. Erdaraz ez naiz ni?.
‎egoerak horretara behartuta eta nire plastikozko erdarek behartutako molde zurrunetan: beste pertsona bat naiz, tonu bakarrekoa eta ñabardurarik gabekoa. Erdaraz ez naiz ni? 177.
‎–Badirudi egungo justizia eredua kulpabilizazio sistema bat dela, baina, hasiera batean kontrakoa irudi dezakeen arren, sakonean deskulpabilizazio sistema bat da benetan. Bi pertsonaren artean gertatutakoan kontzentratzen du gertatu denaren ardura guztia; pertsona batek beste pertsona bati egindako kaltean, zehazki, eta horrek erabat desagerrarazten du testuingurua, eta erakundea errugabetzea dakar horrek zuzenean, justizia sistema horren arabera, erakundeak ezin duelako izan arduradun. Egun darabilgun justiziaren ideiaren arabera, erruduna beti delako pertsona indibidual bat.
‎Erantzuten nien nire txio batetik hartuko zutela, noski. Polizientzat, beste pertsona bat zebilen tartean. Ezetz nik, ni nintzela txioak igo zituena?.
‎Edo ezustekoren bat izan dezakezu. Nik aurten hanka hautsi dut, eta beste pertsona bat kontratatu behar izan genuen. Kobratzen nuena baino gehiago ordaindu behar nion hari.
2018
‎Promesa bat egin badut, eta beste pertsona batek orain onartu egin nahi badu promesa hori besterik gabe, orduan, tratua benetan itxi aurreko denboran (denbora hori labur laburra izanik ere), nik modua izango dut eginiko eskaintza bertan behera uzteko, librea bainaiz oraindik; eta onartzen duenak ere, arrazoi berbera dela-eta, kontra adierazpen baten bidez esan dezake ez dagoela lotuta harik eta tratua bene benetan itxi arte....
‎Hasierako urteen ostean, terapian hasi nintzen, eta ordutik beste pertsona bat naiz. Kulpa gainetik kendu dut.
‎Haien arteko harremana hautsia zegoen. Gainera, Miren beste pertsona bat ezagutzen ari zen, ilusio berri bat zeukan. Baina Josebaren ahotik maite ez zuela entzuteak koska egin zion bihotzean.
‎Eta zuk haurra zaintzen parte hartu ahal zenuen bitartean, hainbestean. Baina, ustekabean, beste pertsona bat kontratatu, hau ere kanpotarra gainera, eta zu alde batera uzten zintuela sentitu zenuenean, puff. Hor sartu zuen hanka Karlosek.
‎Jose Migelek salaketak ezagutzen ditu, horietako batzuk zehatz mehatz gogoratzen ez baditu ere, urte asko pasatu direlako eta, kasuren bat edo bestean, ahazteko ahaleginak ere egin dituelako; izan ere, oroituta ere, beste pertsona batek burututakoak iruditu izan zaizkio behin baino gehiagotan, urte hauetan guztietan zehar. Baina hala ere, ezin dute horregatik atxilotu:
2019
‎Legearen arabera, sexu erasotzat jo daitezke? beste pertsona baten sexu askatasuna indarkeria edo intimidazioa erabiliz urratzen duten ekintzak, pertsona horren adostasunik gabe?. Baldintza horiek betetzen dituzten erasoen barruan, bertsio larriena litzateke hizkera arruntean bortxaketa gisara ulertzen dena:
‎Espainiako Auzitegi Gorenaren jurdisprudentziak parekatu egiten ditu indarkeria eta intimidazioa, kaltea sufritzeko beldurra indarkeria fisikoa bera bezain eraginkorra izan daitekeelako beste pertsona bat menderatzeko orduan. Sanferminetako sententzian, epaileek, behartze psikologiko?
‎–Emozio positiboekin gutxi gorabehera moldatzen gara, baina onartzea kostatzen zaigunak, askotan, isiltasunaren bitartez konpontzen ditugu, edo haserrera pasatzen gara?. Galdera nagusietako bat izan ohi da ulertzea zergatik kostatzen den beste pertsona baten ezezkoa onartzea, eta sentimendu horri hitzak jartzea: –Inpotentzia, frustrazioa, gorrotoa, beldurra, haserrea, zalantza?
‎Azken egunetako arropa bera darama soinean, zapatila maiztuak, ilea zikin. Ia beste pertsona bat iruditu zaio. Ezpainetara begiratu dio ahizpak, esango duela uste duena kontrolatzeko prest.
‎Ez du aipatu gabe uzten bere soinekoetako bat bera ere: apaintzen den bakoitzean, beste pertsona bat izan uste du, eta bere burua adoratzen du ostera.
‎Erronka konplexua da, puzzle erraldoi bat osatzearen oso antzekoa. Abilidade berezia behar da beste pertsona baten psikea analizatzeko, aztertzeko. Nik badaukat gaitasun hori, baina momentuz mantso mantso joan nahi dut, presaka ibiltzea ez baita aukera komenigarria izaten.
‎Goizaren erdia joana zen telefonoak jo zuenean. ...ilvak gorrotatzen duela Silva, besterik gabe, dei diezaioten, eta ez da abizenaren arrunkeria gogaikarria iruditzen zaiola, Santos edo Sousa abizenen antzerakoa izaki, Raimundo behar duela baizik, eta horregatik erantzun zuen, lehor, Monica den pertsona delikatua bidegabeki zaurituz, Esaiezu bihar egongo dela lana bukatuta, Esango diet, Silva jauna, esango diet, eta ez zuen beste ezer gehiago esan beste pertsona batek hartu zuelako telefonoa bat batean, Costa naiz, Hemen Raimundo Silva, erantzun zuen zuzentzaileak, ozta ozta, Badakit, kontua da zuzenketak gaurko behar ditudala, programazioa geldirik daukat, bihar ez badut liburu hori inprentan sartzen kristorenak eta bi gertatuko dira, eta dena proba zuzenketarengatik, Hau bezalako liburu batentzat, gai horrekin, dituen orriekin, zuzenketarako d... Raimundo Silvak sakon hartu zuen arnasa, argudioak eman zituen, Azkar egiten diren zuzenketak akastunak izaten dira, Eta liburua atzeratzen denean galerak datoz, ugazaba bertan dago, zalantzarik gabe, baina Costak honako hau gaineratzen du, Nahiago bi akats salmenta egun bat galtzea baino, ea enteratzen zaren behingoz, ez, ugazaba ez dago, zuzendaria ere ez, ezta buruzagia ere, Costak ez zuen onartuko hain erraz zuzenketa akastuna izatea azkartasunaren mesedetan, Irizpideen araberakoa da, erantzun zuen Raimundo Silvak, eta Costak, gupidagabe, Ez hasi irizpideen aferarekin, zurea behintzat ongi ezagutzen dut, nirea oso erraza da, proba horiek biharko behar ditut, faltarik gabe, nahi duzun bezala molda zaitez, ardura zurea da, Esan diot, ba, Monicari, lana biharko prest egongo dela, Bihar makinetan sartu behar da, Sartu egingo da, bidal ezazu norbait bila, zortzietan, Goizegi da, ordu horretan hau oraindik itxita dago, Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen.
‎Ibilbidea laburra da, bi pisu besterik ez, kontuan hartu behar da, alabaina, eraikina antzinakoa denez, pisuak ia bi bider altuagoak direla gaur egun ohitura dena baino, gaur egungo pisu hauek antzekoak dira, alturari dagokionez, Casteloko bere etxe ezin zaharragokoekin, hau ez da harritzekoa, ez horixe, altuaren ondoren beti etorri da baxua, eta baxuaren ondoren altua, litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa, baina isil gaitezen, gizonak isiltasunean sufritu ahal izan dezan. ...satu duten ibaitik barna nabigatzea posible balitz, ustekabean beste pentsamendu bat eduki eta haren atzetik abiatzea litzateke, agian gaur den egunera iritsiko ginateke, beste bizitza bat aukeratzean bizitza laburragoa aukeratu ez bagenuen, bederen, eta bizitza honetako ogibidea zuzentzaile ez izanik ere, eta beste igogailu ezberdin batean igoko ginateke, beharbada Maria Sara doktorearekin ez eta beste pertsona batekin hitz egitera joateko. Gertatu zen ezen, orain dagoen igogailuan, Raimundo Silva zuzendari literarioa zuzentzaileen arduradunarekin ikusi zuen tokiaren ondoan dagoela, orain ikusten dugu espazio hutsari begiratzen diola larderiazko erdeinuarekin, han egon zen emakumeari bere jokabide ezmoralarengatik agiraka egin behar izango bailion, gauza horiek, jakin ezazu, ez direlako igogailu batean egin beharrekoak, ez dira egin behar, ez horixe, nahiz eta badakidan horrelakorik egiten duenik badabilela, horrelakorik eta okerragorik ere bai, Zirri bat izan zen, zuzentzaile jauna, musutxo bat besterik ez, zuzentzaile jauna, Berdin da, gehiegi izan zen, neuk kondenatu egiten zaituztet, nire inbidia sendaezinaren izenean, igoeraren azken zentimetroetan Raimundo Silva igogailuaren erdian jarri zen, besteak tokirik gabe utzirik, atera egin behar izan zuten, lotsak akabatuta ibiliko lirateke mundu honetan lotsarik balego, seguruena da moralista hipokritei irri egiten ariko direla, Berde daude, ez du merezi, esan zuen azeriak.
‎Eguraldia hobetuko ote zen aiduru zegoen bitartean, langileak bazkaltzera irteten hasi ziren, ordu bata baino beranduago zen, elkarrizketa luzexka izan zen. Costarekin topo egitea ez zitzaiola laketuko pentsatu zuen, berarekin mintzatu behar izatea, entzutea, errietazko begirada jasan behar izatea, eta une hartan konturatu zen are gutxiago laketuko zitzaiola beste pertsona batekin topo egitea, Maria Sara doktorearekin, hain zuzen, zeina, unerik egokienean, hor baitator igogailuan, atean geldirik ikusiko zuen, nahita gelditu zela pentsa zezakeen, euriaren aitzakian elkarrizketa beste giro batean segitu ahal izateko, jatetxean, adibidez, gizonak gonbidatuko zuen, edo, hipotesi are beldurgarriagoa, kotxean etxera eramateko eskaintza egiten ahal zion, jarrera ... Egia esan Raimundo Sivak ez daki Maria Sara doktoreak autorik ote duen, baina aukera handiak daude autoa eduki dezan, daukan airea ez da engainagarria, pertsona modernoa eta zirt edo zartekoa da, nahikoa da bere keinu metodikoak ikustea, neurtuak, abiadura kaxa segundo zehatzean erabiltzen dakienaren keinuak dira, begi kolpe azkar batez distantziak eta maniobra egiteko tarteak neurtzen ohituta dagoenaren keinuak dira.
‎–Esango nuke autoestimu falta handiko norbait dela, ahaltsu sentitzen dena beste pertsona bat noiz hil behar duen erabakitzean, esan zuen.
‎–Harekin gauzak garbi uztea ez litzaizuke kalteko, inor ez baitago behartuta beste pertsona bat maitatzera. Egoki azalduz gero ulertuko luke, zuk esaten duzun bezain bihotz onekoa bada, bederen.
2020
‎Azken hau kopuru oso txikia da eta Europako estatuen artean, soilik Zipreko adinekoen artean ematen da bakardade fenomenoaren presentzia txikiagoa. Beste era batera esanda, eta kontuan izanik NFEko datuak antzekoak direla, nahiz eta adinekoentzako egoitza gehiago izan, Hego Euskal Herrian adinekoen artean familiarekin edo euren zaintzaz arduratu daitekeen beste pertsonaren batekin (emakumeak) bizitzeko joera oso errotua dago, eredu familiaristari (mediterranearrari) jarraiki. Arazoa da lan hori ez dela ordaintzen edo oso era prekarioan ordaintzen (merkantilizatzen) dela.
‎Arazoa da etxeko lana tranpa handi bat dela, emakumeei egin zaiena, beti bezala, haiek erabilita. Emakumeak betebehar moduan zeuzkan zereginekin, emakumeek beste pertsona baten etxean lan egitera sartzeko aukera dute, etxea garbitzeko. Bai, eskubide batzuk eman dizkiete, baina ez dira gizarte segurantzaren erregimen orokorrean sartzen, ez dute prestaziorik jasotzen, ez dute bajarako eskubiderik, ezta hitzarmen baterako eskubiderik ere, sindikatuak ezin direlako etxebizitza partikularretan sartu[...] Eta gero zaintzaileak daude.
‎Lekuko batzuen arabera, egun hartako 16:00ak aldera eztabaidan ikusi zuten beste pertsona batekin Donibane Lohizuneko Consolation tabernan.
‎" Ni beste pertsona batekin joan nintzen. Kazetariarekin bazkaldu genuen.
‎Beste modu batera esanda, pertsona batek beste pertsona bati egiten diona, humanitate guztiari egiten dio. Pertsona batek egiten ahal duen ekintzarik onena, denok egiten dugu; humanitate guztiaren ahalmenen adierazpidea da; baina berdin pertsona batek egiten ahal duen gauza okaztagarriena ere.
‎Heriotzatik itzultzea bezalakoa da esnatzea. Denok nahiko genuke beste pertsona bat izan begiak berriro irekitzeko orduan. Baina bere etxean dago.
2021
‎Ez da munduan beste pertsona bat egongo berak adina erakusketa ikusi duenik. Ez behintzat hainbestetan errepikatu duenik.
‎intuizioak esaten diguna interpretatzen ikasten dugu, idaztetik ateratzen gaituzten zaratak hurbilegi daudenean urrundu egin ditzakegu. Irudimenarekin ikusi behar diren sekuentziak argiago ikusten has gaitezke; beste pertsona batek sentitutakoa har dezakegu –ezagutzen dugun norbaitek, adibidez– eta gure pertsonaia batek sentitzen duena deskribatzeko erabili. Pertsonaiak sor ditzakegu geure barruan eta pertsonaien ahotsak entzun geure buruan.
‎Badugu modu berezi bat euskaraz beste pertsona bati adorea, kemena eta ausardia izan dezan eskatzeko. Modu berezi eta eder hori gogoratzea komeni zaigu.
‎Bizitza berri eta exotiko bat izateko modua, zerotik hasteko aukera zabalduko zitzaion Esterri begien aurrean. Beste hiri batean, eta, batez ere, beste pertsona batekin. Odolaren partez ur geldiak ez dituen norbaitekin.
‎Nagoreri bururatu zitzaion, sobera dago esatea. Ezin da Nagorek gure ama maite duena baino gehiago beste pertsona bat maitatu. Maitasunarentzat ezgaitua sentiarazten zaitu maitasun parrastada hori ikusteak, baldintzarik eta tamainarik gabekoa.
‎Nik alhaduren eta erruaren kontra egiten nuen borroka, bertan izatearen erruaren kontra, nire errua. Nolatan ausartu nintzen beste pertsona bat sartzen lehia hartan?
2022
‎Eta askoz hobeto sentitu naiz hori eginda[...] Uste dut zintzoagoa izaten ari naizela, eta, beraz, erantzun askoz positiboagoak jasotzen ari naiz. Zintzoa izaten ari naizenez, beste pertsona bat batean zintzo bihurtzen da. Eta ez bada hala, nire joera da haiei... tira, ez ikusiarena egitea ez, baina alde batera uztea.
‎Haurrak beste pertsona batekin ondo zeudela ikusten banuen lasai asko uzten nituen, eta tarte hori ikasten ematen nuen. Oso gaizki eraman dut umeek negar egitea.
‎Errazago egiten dut lanean, pertsonak akonpainatuz gizarte hezitzaile modura. Epaiketarik ez, baloraziorik ez, beharretatik hitz egin, kontuan hartu protagonista beste pertsona bat dela, enpatiarako gaitasuna, errietarik ez, zigorrik ez. Mugak jartzen ditut, baina ez dut inor juzgatzen, basakeriak esaten badizkidate ere.
‎Hegazkin txartela ordaintzeko dirua ere itzultzen ari nintzen. Lehengusinak utzi zidan dirua, baina hark ez zidan esan diru hori beste pertsona batena zenik. Utzi zion, baina interes izugarriekin.
‎Oso oso gaizki sentitzen naiz. Libelo egileren batek modu trufatian marraztu gaitu ni neu eta guk biok gertukotzat daukagun beste pertsona bat. Nire betebehartzat daukat zuri ziurtatzea nik ez daukadala horrekin batere zerikusirik...
2023
‎–Ez da ba izango izen beraren atzean beste pertsona bat ezkutatzen dela. Roberts pirata bezala –Xubanek.
‎–Nik ezin zionat Marki nire konfiantza mantendu. Kargua kendu eta beste pertsona bat izendatuko dinat haren ordez. Berarekin hitz egin, eta dimisioa aurkezteko eskatuko zionat.
‎Hilero bere lansariaren puska handi bat kentzen diona. Bertan dago bere ohantzea," berea" izatera ailegatzen ez dena, beste pertsona batekin konpartitu nahiko lukeena. Artean, bakarrik atzartzen da goizero.
‎Kontatzen dio denbora luzez ibili zela haren bila eta, bost urteko bilaketaren ondoren, ez zuela emakumea aurkitu, baina azkenean bakea aurkitu zuela, maitasunaren zientzia ikasi zuelako. Esaten dio gizakiok zailenetik hasten garela maitatzen ikasten, beste pertsona bat maitatzetik, alegia. Alderantziz hasi genukeela.
‎Arroka bat, hodei bat. Dena maitatuz gero, beste pertsona bat ere maita dezakegula. Esaten dio bere zientzia hobetzen ari dela, baina oraindik ez dagoela prestatuta emakume bat maitatzeko".
‎Gainera, norbaiten etorkizuna gidatu nahi badugu ere, pertsona horren erabakitzeko askatasuna kontuan izan behar dugu. Are gehiago, onartu behar dugu ezinezkoa dela jakitea beste pertsona batentzat zer ote den onuragarriena. Gure ideologiatik baino ez dugu egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia