Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 177

2000
‎Hona heldu eta hamalaugarren egunean medikuak esan dit, Castellonera itzuli dudala azken kontsulta hori egitera. Honetatik ere aise atera liteke beste ondorio bat Instituciones Penitenciarias eko sendagileek euskal preso politikookin duten etika deontologikoaz.
2001
‎Ikusi ditugu kolonialismoaren aurkako borrokaren ondoren sortu diren burokraziak. Hori da ateratako beste ondorioetako bat, abanguardismoak zalantzan jarri behar direla, herriaren izenean aritzen dira eta azkenean herriaren aurka bukatzen dute.
‎Baina gehi dezakegu gidoiaren beste eraginik lanean. Dramatikotasuna deitu duguna ez da zinemaren gidoigintzaren beste ondorio bat baino. Gidoiak beti dira dramatikoak bere urritasunean, eta hori bakarrik ez, dramara begira daude, dramatikotasuna aipatuz.
‎Azterketatik beste ondorioren bat ere atera da, hala nola: ziriek makilatxoek baino legazki gehiago daukate, lagin guztiek ekilore olioa baliatu dute eta denen egoera higieniko sanitarioa egokia bada ere, zortzi laginetatik zazpik (salbuetsirik daudenak Frudesa markako ziriak dira) listeria izeneko eragile patogenoa zuten, ofizialki onartutako kopurua baino dezente gutxiago, edonola ere.
‎Gaixotasun hori duten pertsonentzat, bereziki arriskutsua da glukosa, sakarosa edo maltosa hartzea, odoleko glukosa maila handitzen baitute, eta horrek arazoak sortzen ditu patologiaren bilakaeran. Edulkoratzaileen beste ondorio bat, pertsona askori eragin diezaiokeena, honako hau da: hortzetako txantxarra. Hori gertatzeko, beharrezkoa da, besteak beste, ahoan mikroorganismo kariogenoak eta substratu egokia egotea.
2002
‎Azterketa honen beste ondorio bat honakoa da: Kontzertu Ekonomikoa indarrean jarri zenez geroztik (1982 eta 2000 urteen artean), 9 aldiz biderkatu da jaso den diru kopurua.
‎ENPLEGUAREN HAZKUNDEA SEKTORE PUBLIKOAN. Euskadiko Kutxak egin duen azterlanaren beste ondorioetako baten arabera, Kontzertu Ekonomikoa indarrean jarri zenez geroztik, modu ikusgarrian hazi da euskal erakunde publikoek administratzen dituzten baliabideen zenbatekoa. Hala, 1982 eta 1998 urteen bitartean, ia 11 aldiz handitu da zenbateko hori, eta estatuko aurrekontua, berriz, Kupoaren kalkulurako erabili dena (1981 eta 1997 izanik, hurrenez hurren, oinarritzat hartu diren urteak), ia 8 bider handitu da.
‎Sektore publikoak, bere politika sozialaren bitartez, egin duen errentaren banaketa dela eta hauxe baita azterlanaren beste ondorioetako bat, adierazle sozialek emaitza hobeak erakusten dituzte EAEn gainerako autonomia erkidegoetan baino. Hala adibidez, jarduera tasa 50,4 da, estatu osoan 49,6 denean eta hileko batez besteko pentsioa 126, 1koa da, estatu osoko batez bestekoa 100 izanik.
‎Zahartze prozesu horren beste ondorioetako bat da fraile, moja eta moje zaharrek erretiroa dutela egun. Joseba Intxaustiren arabera, «erretiro txiki eta miserableak dira sarri». Arantzazun, bakoitzeko 600.000 pezeta (3.606 euro) inguru jasoko dute urtean.
‎Hona beste ondorioetako bat: ez da hautematen kate nazionalak eta autonomikoen arteko alde nabarmenik, kanal autonomikoetako albistegien osagai behinena kirola bada ere, nazionaletan politika den modu berean, espazio gehien betetzen duten lehen eta bigarren gaien arteko portzentajeen aldea berdintsuak mantentzen dira, tokiak alderanztuta.
‎Alde batetik, irakasgai bakoitzeko irakasle euskaldunbakarra egoteak gaixorik egoteko eskubidea ukatzen dion bitartean, oso zaila daikastaroa antolatzea beste unibertsitate zereginekin konbinatzeko (ikerkuntzarakoegonaldi luzeak, ikerkuntza garatzea, kongresuetara bidaiatzea...). Beste aldetik, plan berriek ekartzen duten irakasgaien sakabanatzeak beste ondorio bat dakar berekin; izan ere, plaza berriak ateratzen direnean, edo partzialak ateratzen dira edo, arduraldi osokoak izateko, irakasgai batzuk konbinatu behar dira. Fenomeno horrekizugarrizko kalteak ekartzen ditu irakaslearen lan baldintzentzat, eta baita irakaskuntzaren kalitatearentzat ere.
‎lanaren arriskua, gaueko lana, errutina, gaizki ordaindua sentitzea, nagusiekiko pozik ez egotea eta lan prekarietatea. Azterketaren beste ondorio bat da langileek egindako prestakuntza eta informazio eskariaren eta enpresek jasotzen dutenaren arteko desberdintasun handia, askotan nulua izan baita.
‎familiarekiko, ikaskideekiko eta irakasleekiko harremanen asaldurei; eskola errendimendu baxuari, erasoei, indarkeriazko jarrerei, ordena publikoaren alterazioei eta arrisku handiko jokaerei, hala nola, edan ondoren gidatzeari; nahi gabeko haurdunaldiak dakartzaten arriskuko sexu jarduerei eta sexu transmisiozko gaixotasunei. Bestalde, Gazteak, Gaua eta Alkohola Kongresuan lortu zen beste ondorioetako bat izan zen adingabeek gurasoen jokabideak kopiatzea. Izan ere, alkohola neurriz gain erabiltzen duten gurasoak dituzten nerabeek arazo hori izateko aukera gehiago dituzte.
‎Berrinfekzio mota hau orain arte baino ohikoagoa balitz, etorkizuneko txertoek ez lukete onura terapeutikorik izango. Ikerketa horretatik atera den beste ondorioetako bat organismoak hiesaren birusaren aurrean duen erantzun immunitarioari buruz oraindik gutxi dakitena da. Hori onartu zuten ikertzaileek joan den uztailean Bartzelonan egindako Hiesaren Nazioarteko Konferentzian.
‎Konparazio gisa, RACEk bere txostenean gogorarazi du balaztaren atzeko argia bezain ezaguna den gailu batek %8 murriztu dituela atzeko irismen balioak. Funtsezko beste ondorio bat da airbagak batez ere gure eremu sentikorrena zaintzen duela. Gerrikoak eta airbagak babesten dituzten bidaiariak maizago lesionatzen dira hanketan edo toraxean buruan baino.
‎Administrazioari dagokio horien autokontrol planak gainbegiratzea. Autokontrol sistemak Jardunaldi hauen beste ondorioetako bat izan da hiltegietan autokontrol sistemak ezartzea, AKPCCren metodologian oinarrituta, gaur egun onena dela haragia ekoizteko arriskuak kontrolatzeko. Halaber, adierazi dute deskontaminazio tratamenduak erabiltzea haragien segurtasuna areagotzeko bitartekoa izan daitekeela.
‎Eta horrek, gainera, beste ondorio bat izango luke gizarte osoaren aurrean ere: euskararen prestigioa indartzea, prestigioa nolabait ere, eta neurri batean, unibertsitatearekin lotua dagoenez geroztik.
2003
‎Hona inkestaren beste ondorio bat: lehenago baino diru gehiago daramagu poltsikoan baina, gure iritziz, kopuru berak denbora gutxiago irauten du orain.
‎Baina, militantismoak alde negatiboa ere badu, izan ere, militanteek harreman ahulegiak dituzte erakundearekin zenbait lan gauzatzeko, erakunde demokratikoek ezin dituztelako beren kideak behartu, eta horrek lan prozesu bereziak sortzen dituelako eta abiadura moteldu egiten duelako. Fenomeno horren beste ondorio bat bat batekotasuna dugu, ikastaroak aurrera ateratzeko azken uneko ekarpenek pisu nabarmena izan baitute sarritan.
‎Horrez gain, estrogenoak hormona termogenetikoak direnez, menopausiaren ondorioz ekoizpena gutxitzen denean, bero gutxiago sortzen da eta gantz metaketa errazten du. Estrogenorik ezaren beste ondorio bat emakumearen gorputzeko gantzaren banaketa aldatzea da. Santiago Palacios doktorearen arabera, Menopausia Aztertzeko Espainiako Elkarteko presidentea (AEEM), “estrogenoek, aldiz, gantza aldaketan eta ipurmasailetan banatzen dute, eskuarki emakumezkoak, eta hormona horiek desagertzean, gantzaren banaketa gizonezkoenaren antzekoa da, eta gehiago metatzen da sabelean”.
‎Modu nabarmenean, konturatu gara teknika horiek arrakastaz aplika daitezkeela kontu handiz”. Ikerketa honen hainbat fasetan dauden 16 pazienteen artean, zientzialariak pixkanaka emaitza positiboak lortzen ari dira, intsulina dosi txikiagoen bidez. Kasu batzuetan, transplante saio bat baino gehiago egin behar izan da, operazio kirurgiko oso inbaditzaile baten eta bi eguneko ospitaleko egonaldi baten bidez. Esperimentu horien beste ondorioetako bat da paziente horiek prestatu egin behar dutela, oraindik esperimentazio fasean dauden transplanteek aurrera egin dezaten. Miamiko Unibertsitateko Camillo Ricordi doktorearen eta ikerketa horien arduradunetako baten iritziz, “emaitza onak lortzeko giltzarrietako bat kalitate handiko uhartetxoak ekoiztea da”, hildako emaileen pankreatik abiatuta.
‎Agidanez, deitura aldatzerainoko tarte bat zabaldu zuan ama eta aitaren artean. Presoen sakabanatzearen beste ondorio bat, nonbait. Nahiz eta ziur hagoen Basaurin, edo etxean?
2004
‎Urduritasuna, depresioa eta gogoaren beste hainbat gaitz gero eta hedatuago daude gure artean. Hori berez txarra izanik," epidemiak" beste ondorio bat ekarri du, medikuntza arloko hainbat erakundek ohartarazi duenez: aipatutakoei aurre egiteko sendagaien gehiegizko erabilera.
‎azken berrogei urte hauetan euskarak Nafarroan egin duen aldaketa ez da izan botere politikoarekiko hurbiltasunagatik, ezta gutxiago ere. Bigarrenik, horrek badu zerikusia, baina gizarte mailako beste faktore askok, ideologikoek eta sozialek, beste ondorio batera eraman gaituzte: euskarak aurrera egin behar duela bere etorkizuna botere politiko eta ekonomikotik zintzilik egon gabe?. 266
‎Halaber, kasuen %60an desproportzioa dago kontsumitzailearen eta enpresaren betebeharren eta eskubideen artean, azken hori erantzukizunetik askatzen baita kontratua bete ezean. Azterketatik atera den beste ondorioetako bat da kontratuen %90ek penalizazio klausula ezartzen dutela epeak berandu ordainduz gero, baina enpresen %28k bakarrik ezartzen dute kalte ordaina jasotzeko eskubidea, baldintzak betetzen ez badituzte. Bestalde, aurkeztutako erreklamazioen arabera, FUCIk sare sareko produktuen kontsumitzailearen erretratua egin du.
2005
‎Apezen desagertzearen beste ondorio bat: lehenago baziren teologo, moralista, biblista eta gaineratiko, diozesa guzietan zeuden seminario handietan.
‎Azterketa hauetatik atera daitekeen beste ondorioetako bat hau da: sexu bereko gurasodun familietan neskato mutiko eta neska mutilen garapen psikologikoak maila intelektualean, emozionalean edota erlazionalean arazorik ez agertzeaz gainera, familia konbentzionaletako seme alaben antzeko parametroetan mantentzen da eta, areago, aniztasun soziala onartzeari dagokionez, tolerantzia eta malgutasun handiagoa agertzen du.
‎Bereziki kezkatzen du ugaztunen (%70eko galera) eta belardien egoerak. Hegoafrikako zientzialarien beste ondorio bat da dibertsitate gehiena eremu babestuetatik kanpo dagoela, eta eskualde horietako aniztasunaren kudeaketa proaktiboa dela espezieen galera mantsotzeko giltza.
‎Ikasberri Azpeitiko Ikastolak jaso duen aitorpen honen beste ondorio bat, etorkizunean zenbait onura ekonomiko izateko aukera da: " Zerga edo diru laguntza batzuen kasuan' Herri onura' ko izendatutako elkarteek trataera berezia dutelako".
2006
‎Globalizazioak beste ondorio bat dakar: arraina edonondik etortzen da gaur egun. Euskal Herriko arrantza porturik handiena lehorrean dagoela esaten dute askok.
‎Giza harremanen kosifikazioa da, esan bezala, beste ondorioetako bat. Kontzeptu hau Lukács ek Marx-en inguruan egin zuen interpretaziotik dator.
‎Prezesioaren beste ondorio bat hauxe da: zeruko Ipar poloa ekliptikako Ipar poloaren inguruan biraka ari dela.
‎“Organismoak eskatzen duen nikotina maila berdina da, eta, beraz, erretzaileak konpentsatu egiten ditu ustez nikotina gutxiago duten zigarrotxoak, sakonera eta intentsitate handiagoarekin; beraz, azken emaitza, osasunari dagokionez, berdina da”, erantsi dute. ISO araua “Erretzeko makinatik” ateratako beste ondorio bat da nazioarteko ISO arauak, zigarriloei baimendutako gehieneko toxikotasun mailak finkatzen dituenak, ez dela eraginkorra zigarroen eragin sanitarioa ezagutzeko, benetako erretzearen adierazleak ez baitira. Arau horren arabera, kalada bakoitzak 35 mililitro xurgatzen ditu, bi segundo irauten du eta minutu bakoitzeko bat errepikatzen da, “erretzeko makinak” esaten duenean kalada bakoitzean 55 mililitro arnasten direla, bi segundo irauten du eta bi aldiz errepikatzen da minutuko.
‎Nikotina jateko gogoa eta mugikortasun gastrointestinala murrizten ditu, eta, gainera, entzima jariakinak; beraz, gutxiago aprobetxa daiteke elikagaien mantenugaiena. Tabakoa maizago kontsumitzearen beste ondorioetako bat da arrisku handiagoa dutela. erretzaileek infekzioak izan ditzakete, sistema immunea.
‎Gorago esan bezala, argudio horrek berekin batera beste ondorio bat dakar, hain zuzen ere, razionalismoaren aurkako beste tesi bat: grinak (ekintzak edo nahikariak) ez dira ez arrazoimenaren aldekoak ez aurkakoak, ez arrazoizkoak ez ez arrazoizkoak.
2007
‎Porrot horrek beste ondorio bat ekarri zuen, Madrilek faxisten lehen helburu izateari utzi zion. Jakina, tropa nazionalek hiri hori inguratzen jarraitu zuten, baina beste fronte batzuetara bideratu zituzten gerra saio nagusienak.
‎Azkenik, zigor legezkotasunaren printzipioak beste ondorio bat ere badu: jokabide bera birritan zehatzeko debekua («non bis in idem»).
‎Odol eskasiaren beste ondorioetako bat da beroa xahutzeko arazoak izatea, odola jasotzeko lehentasuna bizitzeko organoek izango dutelako, eta ondorioz, odola delako larruazaleraino iritsi. Deshidratazio egoeran, beraz, beroa gorputzean metatuko da, ezin xahututa.
‎bion arteko harremanadimentsio kognitiboak baldintzatzen du. Horrez gain, ordea, beste ondorio bat ereatzeman nahi izan dut: aditu horiek izango dira gobernu politiken iturri, zientifikoaeta ez zientifikoa bereiziz, eta zientzia/ politika harremana nahiz politika zientifikoa bi biak zehaztuz.
‎Horregatik da egokia udarea beherakoa eta bestelako digestio arazoak izanez gero. Fruta horren beste ondorio bat da diuretikoa dela, hau da, lagungarria dela. organismotik gehiegizko likidoak kentzeko. Ekintza horri esker, hipertentsioa edo likido atxikipena izanez gero, gomendagarria da horiek kontsumitzea.
‎“Gazan, 400 medikuk lana galdu dute soldatak ordaintzeko dirurik ez dutelako”, azaldu du Intermón Kanpainen eta Ikasketen Saileko Irene Milleirok. Funtsezko sendagaien urritasuna izan da bahituraren beste ondorioetako bat. “Martxoan, funtsezko botiken %24, 113 sendagai, larrialdi mailaren azpitik zeuden; horietatik %71 zeroan zeuden Palestinako Osasun Ministerioko biltegi zentraletan”, adierazi du Tina Miñana Jerusalemgo Munduko Medikuen koordinatzaileak.
‎Horrek esan nahi du eskulan kualifikatuaren maila ez datorrela bat kontsumitzaileen eskakizunekin. Saldu osteko zerbitzua duten sustatzaileen kopurua handitzea Ordoñezen etxebizitzaren prezioak moteltzearen beste ondorio bat da. Hori dela eta, aurresuposatzen da eraikuntzaren sektorea hazten jarraituko duela orain arte bezala.
‎Kortex prefrontalean lesioak dituzten eta amigdalean kalteak izan dituzten pertsonen %18k bakarrik izan zuen sindromea. Asaldura hori garuneko jardueraren aldaketekin lotuta zegoen, baina orain arte ez da ikerketarik egin asaldura horiek arazoaren jatorria ziren edo beste ondorio bat. Grafmanen taldearen lanak egiaztatu du amigala eta kortex prefrontala zuzenean inplikatuta daudela.
‎Turismoari loturik, petrolio ontziko fuelaren isurketak eragin zuen beste ondorio bat euskal hondartzek beren kalitatea" ziurtatzen" duen bandera urdina galtzea izan zen. Isurketa aurreko udan ikur hori lortu zuten bederatzi euskal hondartzetatik soilik lauk lortu zuten 2003ko uda bandera urdinarekin hastea, baina pozak ez zien gehiegi iraun, ekainean egoniko fuelaren etorrerak uztailaren hasieran bandera galtzea suposatu baitzien.
‎Edo, akaso, ez dutela ondo transmititzeko gogo edo asmorik izan. Akaso ez da ondo ulertu Vazquez Montalbanen beste ondorioetako bat, Jon Alonsok gogorarazi nahi izan duen hura. Bere burua irreduktibletzat jotzen duen eta bere baitan kiribilduta dagoen literaturaren arriskuaz eta patuez ohartarazten duen hura.
2008
‎A indarrak pixka bat gorantz egiten du, eta B indarrak, beherantz, baina A indarra zerbait handiagoa da Lurraren A aldea B aldea baino hurbilago dagoelako. Beraz, marea indarren beste ondorio bat da Ilargiak azelerazio tangentziala duela (a t), edo abiadura handitzen ari zaiola. Abiadura handitzen bazaio, haren orbitaren indar zentrifugoa ere handitu egiten da, eta horrek eragiten du orbitaren erradioa handitzea.
‎Aipatu den logika horren beste ondorio bat herrikoi akademiko dialektika da. Edo nahiago bada herrikoi purista dialektika.
‎Horietako batzuk Gastonen eskuetara heldu ziren, eta horrek zioenez zeukaten abantailarik hoberena ez disparatzea zen, bestela lehertu egingo baitziren. Berritutako arma horiek ez aztertzearen beste ondorio bat, bakoitzak nahi zuen lekuan muntatzearena zen, eta«, los especuladores, entendiendose con traginantes del mismo jaez» euren negozioa zabalduko zutela.
‎Gerra egoeraren beste ondorio bat izan zen funtsezko elikagaien prezioen garestitzea. 1834ko abuztuan, Andres Zumaranek. Eibarko haragi hornitzaileak?
‎Eibarren bertan, Juan Bautista Albizuri lur zati bat zarratzen saiatu zen, baina udalak ez zion baimenik eman. Erosketen ziurtasun gabeziaren beste ondorio bat izan zen basoen suntsiketa areagotzea, jabe berriek badaezpada zuhaitzak mozten zituztelako, epe motzera etekina ateratzeaz gain440, lur horiek beraienak zirela frogatzeko. Udalerriko basoek jasandako txikizioa udalak berak onartu zuen, hori bai, dozena bat urte beranduago441.
‎Testu horretan ere, Oteizaren helburua zen azaltzea nondik nora garatu behar zuen eskulturak. Horretarako, ordu arteko bere lau lan eta beraien inplikazio kontzeptualak aztertzen zituen16 Testu horretan bere lanaren eta ideien inguruko hausnarketa bat eginez, hurrengo eskulturetan hain garrantzitsua izango zen beste ondorio batera iritsi zen, zeina oraintxe aipatu dugun ezabaketarekin estuki loturik zegoen:
‎Ingurumen hezetasunaren bidezko hedapenak pitzadurak eta pitzadurak sor ditzake. Hezetasunaren beste ondorio bat hedapena da, adreiluen neurriak handitzen baititu, inguruko hezetasuna hartzen baitu. Hezetasunagatiko hedapenak pitzadura bertikalak eta horizontalak ere sor ditzake.
‎Albo ondorioekin Baina bioetikan adituek diotenez, genomak orain esaten duena baino gehiago, etorkizun ez oso urrunean esango duena da garrantzitsuena, garapenaren une jakin batean gene sareen ekintza ere deskodetzen hasten denean. Orduan, izugarri larriagotuko da genoma sekuentziazioa orokortzeak izan dezakeen bigarren mailako beste ondorio bat, orain arte ikusi dugun arazo bat: intimitatea galtzea eta gizarte bereizkeria.
‎2004ko tsunamia, Myanmarreko Nargis zikloia eta Filipinetako tifoia dira inguru horretako ahultasunaren adibide berrietako batzuk. Era berean, klima aldaketaren beste ondorio batek, itsas mailaren igoerak, ondorio larriak izan ditzake. Txostenaren arduradunek uste dute igotzen den metro bakoitzeko %2ko galera gertatzen dela barne produktu gordinean (BPG), ondorio hauek direla medio:
‎Klima aldaketak euskal kostaldean eragingo duen beste ondorioetako bat zera izango da: martxoaren 11n izandako enbata bezalako fenomenoak «ohikoagoak eta indartsuagoak» izatea.
‎garraioaren, energiaren eta eraikuntzaren arloan, baita hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, elikagaietan eta abarrean ere; hau da, herritarrok ditugun beharretatik, kapitalistek negozioa egin behar dutela. Hortaz, AHTren proiektu txikitzailea kapitalismoaren beste ondorio bat da, eta AHTren aurkako borrokak, kapitalismoaren ondorioen aurkako beste borrokekin eta, azken finean, jendartearen eraldaketaren aldeko borrokarekin lotzea da zuzenena.
‎Eta ikusi dute horien maiztasuna nola areagotzen ari den etengabe. Hortxe, bada, klima aldaketaren beste ondorio bat, eltxo kutsatzailea gure artean orain arte ez baita bizi izan. Hala, poliki baina etengabe, gure artean ezezagunak diren gaitzak joango dira agertzen.
‎Garzon epailearen erabakiaren beste ondorioetako bat, Eusko Abertzale Ekintza taldearen desagertzea da. Erabaki horren ondorioz, hemendik aurrera alderdi horren ordezkari izan diren zinegotziek dute alderdi horretako kide moduan jardun ezta udal barruko jardueretan ere.
‎Estatu mailako enpresa batek, esaterako, Nafarroa osoa eremu ez euskaldun bihurtu du, eta egun, bezero berriei ez die hainbat zerbitzu euskaraz jasotzeko eskubidea aitortu ere egiten. Horra hor zonifikazioaren eta legezko babesgabetasunaren beste ondorio bat.
2009
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat, ideala?, helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat, fotografoa bera?
‎Batzordeka antolatze horrek beste ondorio bat izan zuen, gainera: Euskaltzaindia gizartera zabaldu eta hurbildu egin zuen, euskaltzain ez zirenei Akademiaren atea ireki baitzitzaien, batzordetan lan egiteko aukera emanda.
‎Diziplina induktibohonek enpatiaren garapena eta besteek sentitzen dutena errekonozitzeko gaitasunagaratzeko aukera eskaintzen badute ere, erru sentimendua ere garatzen dute (Etxebarria, 1992,). Eredu honen beste ondorioetako bat besteekiko harre maneiberebiziko garrantzia emateko joera izango da; hauek, sentitzen dutenaren erantzule sentiarazteko esaldiak dira eta, beraz, besteak zaintzeko beharrera bultzatzekoestrategia ere bilakatzen dira.
‎Gehienetan, hartzekodun baino gehiago zordunak dira gobernuak. Beraz, hauxe da gobernuarentzat onuragarria den inflazioaren beste ondorio bat: gastuari aurre egiteko baliabide gehiago eskuratzetik aparte, zor publikoaren karga proportzionalki jaistea.
‎Arrakastaz gain, Galileoren aurkikuntzek beste ondorio bat ere izan zuten. Ez da harritzekoa, izarrei begira hark ikusi eta ikasitakoak Nikolas Kopernikok teorizatutakoa baieztatu besterik ez baitzuten egiten.
‎Logika pixka bat ere badauka. Dinamika txarraren beste ondorio bat da.
‎Informazio horiek etorkinekiko gorroto, mesfidantza eta jarrera xenofoboak zabaltzeaz gain, beste ondorio bat ere izan dezakete: hots, pentsatzea emakumeen aurkako egiturazko indarkeria ez dagokiela euskal herritarrei, baizik eta kanpotarrek dakartzaten heziketa eta kultura matxistaren ondorioa dela.
‎Ekonomian agertzen ari omen diren kimu berdeei buruzko komentario gero eta ugariagoek bultzada handia eman diote azken asteotan burtsari, baina izan dute hain pozgarria ez den beste ondorio bat: petrolioaren prezioa ere igotzen ari dira.
‎Ordenantzak ez du ezer txarrik, epaitegiak eta legeak euskararen ofizialtasuna lortzearen aurkakoak direla besterik ez. Askotan ikusten dugun zerbait da; hau horren beste ondorio bat izango litzateke". Ordenantza hau bertan behera utzi izanaren arrazoia" ofizialtasuna azken muturreraino eramateko edo bide horretan aurrerapausoak emateko saiakera egitea izana da".
‎argazkian, izan ere, bi mutilek ez zioten elkarri begiratzen; are gehiago: argazkia ikusita, nornahik esango zuen biak ere argazki ateratzaileari begira zeudela; argazkiari arreta osoz erreparatuz, ordea, beste ondorio bat ere atera zitekeen, bai baitzirudien ezen begirada haiek gehiago zutela urruneko urrunean finkatutako puntu bat –ideala? – helmugatzat, beraiengandik hiruzpalau metrora egon zitekeèn objektu edo pertsona bat –fotografoa bera– baino, puntu hura ez leku baterako abiapuntua balitz bezala, non urruna are urrunago gertatzen den beti, ostertzik gabeko ostertzean....
‎Lehenengo kasuan, gune soziolinguistikoen araberako elebidunen kokapen" geolinguistikoari" dagokionez esan nahi dugu, inguruan euskal hiztunen dentsitate txikiagoa izatean erabilera aukerak gutxitu egiten dira, ezinbestez, eta, ondorioz, ezin nabarmenki gehitu erabilera. Bada, gainera, beste ondorio bat ere: erabiliz ikasten da hizkuntza, erabiltzearen poderioan lortzen du hiztunak hizkuntzaz baliatzerakoan behar duen segurtasuna.
2010
‎Krisiaren beste ondorioetako bat, azkenean, beharrezkoak diren gauzei lehentasuna eman eta gutiziak alde batera utzi behar direla da. Internetek doan bidaiatzeko aukera ugari eskaintzen dizkigu. www.hitchhikers.org auto stop egiteko webgune bat da.
‎Vaccinia birusak zelula bat infektatzen duenean, egitura bat sortzen du, gainerako birusek zelula bera infektatzea galarazteko. Mikrobiologoek orain frogatu dutenez, beste ondorio bat ere badakar horrek: gainerako birusei beste zelulak infektatzen laguntzen die.
‎Loiolako negoziazioen helburua horixe zen, luzera esparru juridiko politikoaren aldaketa ekarriko zuen akordio politikoa hitzartzea. Baina Loiolako akordio politikoak, lortuz gero, beste ondorio bat ere ekarri behar zuen, askoz ere epe motzagoan: azken hilabeteetan krisi sakonean sartua zegoen bake prozesua behin betiko biziberritzea, atzera egiteko tentazio guztiak indargabetuz.
‎30 hilabeteko aldian 24 hilabete baino gehiagoko epean, enpresa berarekin lanpostu berean edo beste batean, aldi baterako bi kontratu edo gehiagoren bidez, etenik gabe edo etenik gabe, kontratatuta egon diren langileak langile finko bihurtuko dira. Lan erreformaren aplikazioaren beste ondorio bat da aldi baterako kontratua amaitzeagatiko kalte ordaina 12 egunekoa izango dela (egungo zortzietatik hasita), baina pixkanaka 2012 urtetik aurrera. Kalte ordaina urtero igoko da, 2016 urtean 12 egun maximora iritsi arte.
‎Bellarminok esan zezakeen: " Galileo jauna, metodo bati jarraituz, ondorio batera iritsi da, baina nik beste metodo bati jarraitu diot eta, kasu honetan, beste ondorio batera iritsi naiz. Gainera, haren eta nire metodoen artean ez dago erabakitzerik.
2011
‎Tesiaren beste ondorioetako bat: enpresak helburuak finkatu ditu, eta emaitzak ez dira berdinak kanpotik jarraipena eginda ala ez eginda.
‎Baina bi sistema horiei esker, prezio askotako mugikorrek dituzte ukipen pantailak. Eta horrek beste ondorio bat izan du; Interneteko konexioa eta ukipen pantailaren konbinazioak eragin du telefono mugikorren tamainak handitzea azken urteetan, pantailak ahalik eta handienak izateko. Miniaturizatzeko joera gelditu egin da.
‎Hiri, baina, oso ohikoa da familia bakarreko etxebizitzen eredua, eta ezin da esan garatze bidean dauden herrialdeetako hiriekin ere ez doanik. Planifikaziorik ez izateak badu beste ondorio bat: Herrialde horietako megahirietan, seguru asko, jende gehiago biziko da norberak egindako txaboletan etxebizitza dorreetan baino, dio Koldo Telleriak.
‎Halako zalantzak eta kezkak alde batera utzita, ikerketak badu beste ondorio bat. Hain zuzen, beste talde batzuk ere ari ziren probatzen antierretrobiralak prebentzio gisa, hala nola heterosexualak.
‎Horra eztabaida. Bide biek 1981 urtetik bereizita jarraitzen dute, hurbildu ezinean422 Halaber, Mitxelenaren kritikek beste ondorio bat izan zuten: UZEIren hiztegigintzaren abiadura moteltzea (Aizpuru eta Jimeno, 2002:
‎Aireko zerbitzuen igoerak, garraio pribatu eta publikoetarako gasolinaren prezioaren igoera eta energia tarifen garestitzea izango lirateke petrolio gordinaren gorakadak lehenengo kaltetu dituenak. Igoera horien beste ondorio bat inflazioa kontrolatzeko interes tasen igoera litzateke. Nola eragingo lieke kontsumitzaileei?
‎Eremu elektromagnetikoekin zerikusirik ez duten iturri eta esposizio ugari ebaluatu dira, eta ez da oraindik frogatu abortuak espontaneoak, malformazioak edo pisu gutxikoak direnik jaiotzean. Osasunari eragiten dion beste ondorio bat ZEMekiko “hipersentikortasuna” izan daiteke. Pertsona batzuek zefaleak, depresioa edo loaren alterazioak bezalako sintomak dituzte.
‎Haren arabera, “ihes balbula bat da, eta, presio eltze batekin gertatzen den bezala, pertsona batek mugan erreprimitzen baditu eta behar duenean malkoak isurtzea onartzen ez bada, zenbat eta presio handiagoa izan, emozio hori kontrolaezina izango da”. Negarrari eustearen beste ondorio bat da amorru eta oldarkortasun handiagoa duela, eta antsietate arazo asko somatizatu egiten dira emozio guztiak blokeatzen direnean, besteak beste, azalean agertzen direnean.
‎Emakumeen geldialdi horrek arrazoi asko izan ditzake, baina orain ditugun bi daturekin ezin dugu oraindik hipotesirik baieztatu edo gezurtatu”, adierazi zuen Pérezek. Ikerketaren beste ondorioetako bat XX. mendean espainiarren batez besteko garaiera handitzea da. Ikertzaileek kontsultatutako datuen arabera, 1982an jaiotako espainiarrek, batez beste, 1910ean jaiotakoek baino 10 zentimetro gehiago neurtzen dute.
‎Hala ere, sintoma horien aurrean, espezialistarekin hitz egin behar da, tratamendu egokia ezar dezan. Nahi ez den beste ondorio bat enbolia benosoak dira, zainetan edo biriketan. Horien seinaleak hankaren bat handitzea, mina edo beroa eta arnasa hartzeko zailtasuna dira, hurrenez hurren.
‎Txostenak azpimarratzen duen beste ondorio bat hau da: euskal parkeetan dauden enpresen %70 ez zirela existitzen lehenago; hau da, sortu berriak dira, dela berriak direlako edo Euskadin ez zeudelako eta etortzean parkean instalatu direlako.
2012
‎Horien ustez, bi gobernuek hartuko dituzten neurriek zerbitzu publikoaren kalitatea eta langileen lan baldintzak okertuko dituzte. Horrez gain, murrizketen beste ondorioetako bat zerbitzu publikoen" pribatizazioa" izango dela uste dute Zarauzko udal langileek. " Honen guztiaren ondorio zuzenena, urte askoan guztiontzat[...]
‎Horien ustez, bi gobernuek hartuko dituzten neurriek zerbitzu publikoaren kalitatea eta langileen lan baldintzak okertuko dituzte. Horrez gain, murrizketen beste ondorioetako bat zerbitzu publikoen" pribatizazioa" izango dela uste dute Zarauzko udal langileek. " Honen guztiaren ondorio zuzenena, urte askoan guztiontzat izan diren zerbitzuak, dirua duten gutxi batzuk soilik izatea da".
‎Manterolak jakin duenez, euskarazko 500 ale bidali zizkioten Bilbon zuten kontsulari, eta beste hainbeste Donostiakoari. Hizkuntzalarien eztabaidak Orobat, beste ondorio bat ere atera du Manterolak: «Tamaina horretan, behintzat, artea gerra propagandarako erabili zuten aurreneko kasuetako bat izan zen.
‎Kantabriako arraunak bizi duen krisi ekonomikoaren beste ondorio bat da. La Marinera 17.200 euroko zorra ordaintzera zigortu zuten 2011n.
‎Gerraren beste ondorio bat galera ekologikoak izan ziren. Nahiz eta gaur egun oso zaila den era honetako galerak neurtzea, kontuan hartu behar da, gerra ia guztietan bezala, gure mendi, erreka eta basoek kalte asko jasan zituztela.
‎Gerraren beste ondorio bat abertzale, euskaltzale, ezkertiar eta errepublikazaleen aurkako errepresio bortitza izan zen. FET JONS eko kideek eta militar frankistek boterea eskuratu zutenean, euren aurkari politikoen eta hauen familien aurkako jazarraldi basatia hasi zuten, arerioak desagerrarazteko eta euren agintea sendotzeko.
‎“Kasu horiei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu horien %47 ez zirela diagnostikatu, klinikoak ez baitzuen inoiz proba eskatu, eta gainerako %19an, eskatu arren, ez zela bakterioa detektatzeko teknika mikrobiologiko hoberik erabili”, zehaztu du. Azterketaren beste ondorioetako batek erakutsi zuen, ustekabean, adineko pazienteak ez direla bakterio horren biktima bakarrik; izan ere, “clostridium difficile” kasuen %20 ospitaleratu gabeko gazteetan, haurdun zeuden edo katarro baten ondorioz anbulatorio batera joan ziren gaixoetan gertatu zen, hau da, ospitale batean “clostridium difficile” bidezko infekzioa lortu ez zuten pertsonetan.... “Gure azterketak erakutsi duenez, “clostridium difficile’ eko gertaeren ia erdia ez zen ospitaleratutako pazienteena, ospitalean ez zeuden pazienteena baizik”, zehaztu du Bouza doktoreak, ospitalez kanpoko beherakoen fenomenoa “ustekabea izan baita”.
‎Horregatik, dieta mota hau ez da gomendagarria giltzurruneko gaixotasunak edo gibeleko arazoak dituzten pertsonentzat. Proteinen katabolismoak sortzen duen beste ondorio bat azido urikoa gehitzea eta horren ondorioz tanta erasoak edo giltzurrun kalkuluen arazoak dira. Jaten dena ez ezik, jateari uzten zaiona ere kontuan hartu behar da.
‎Ez da harritzekoa, beraz, AEPren Amets Taldearen azterketak dioenez, gaur egungo 11 eta 12 urteko haurrek 1985ean adin bereko haurrek baino 30 minutu gutxiago lo egitea, batez beste. Jarrera arazoez gain, lo faltaren beste ondorio bat eskola errendimenduaren okerrera egitea da; izan ere, adingabeak logaleagoak eta suminkorragoak dira, batez ere lehen eskola orduetan, eta horrek kontzentrazioa zailtzen du. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren eta Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatearen azterketa bateratuak frogatzen du sei eta zazpi urte bitarteko haurrek behar baino ordu gutxiago lo egiten dutela eta lo egiteko ohitura desegokiak dituztela, eta emaitza akademiko okerragoak lortzen dituztela.
‎Adunan kanpoko jendeak agintzeko arriskua sortu zen. Herritarren artean boto zuria emateko kanpaina zen eta adunarren erantzunari esker arrisku hori saihestu genuen, baina beste ondorio bat ere ekarri zuen egoera hark; lehengo Udal talde berak funtziotan jarraitu beharra izatea. Hilabete hauetan aukera asko aztertzen aritu gara.
2013
‎Ikerketako beste ondorio bat zen euskaraz hasteko inflexio puntua zegoela. Langileak zioen:
‎" Baina gaiari ikuspegi zabalagotik heldu behar zaio seguruenik, Xiberoa osoaren ikuspegitik, eginik diren ikerketen arabera hemendik hamar urtera edo guttiago hamar eskola izango baitira Xiberoan eta horien bidez Xiberoaren nortasuna mantendu dugu". Horrek, gainera, beste ondorio bat ere ekarriko luke: xiberotar guraso anitzek dutela beren haurrak harat honat autoetan mugitu, herri txiki ugariko eremu zabala baita Zuberoa.
‎Ez zuten CANeko 2010eko estatutuek jasotzen, barne araudietatik kanpo egon zen urtebetez eta bilera horietako dietak ezkutatu egin zitzaizkien Espainiako Bankuari eta CNMV Espainiako Balio Merkatuen Batzordeari. Benitoren beste ondorioetako bat izan da bileretako batzuetan dietak jaso bai, baina informaziorik ez zutela jasotzen. Uneotan, frogak biltzen ari da akta batzuk gerora manipulatu al ziren jakiteko.
‎Horra zazpikoa. Sailkatze estropada aztertzen jarraituta, beste ondorio bat: ezustekoa oraingoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia