Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2004
‎Esan nezake beste modu batera ere: Denboraren Gurpila geratzen denean, Sekretuen Gurpilak jarraitu egiten du jiraka eta erantzunak emanez.
‎Une hartan, eta nengoen egoeragatik, nire barrutik zetorren kontseilua aztoragarria zitzaidan. Mugitu eta beste modu batean etzan nintzen.
‎Begira hor goian, begira aurren aurrena atera den izar gorrizta hori. Artizarra duzu, edo beste modu batera esanez, Venus.
2010
‎Edozein eztabaidagairen aurrean nork bere ustekizun sakonenak isilik gorde behar izatea ez da gizakiaren gogoetarako ohiko joera. Bestalde, beste modu batez esanda, teoria politiko komuna erdiesteko eskatzen diren baldintzak zorrotzak direnez, gerta liteke teoria orohartzaile askotxo ezin bildu izatea kontsentsu politiko horretara.
‎Marxen lana goi behe ezker eskuin aztertu zen, eta lekuan lekuko irakurketa desberdinak izan zituen, ondokoaren ñabarduraz beteriko gaitzespena jasoz, zer esanik ez. Nork bere interesetara bildu zituen Marxen intuizio aberatsak, eta beste modu batez pentsatzen zutenak egiara ekarri behar ziren. Sobietar Batasuneko sozialismo errealak berreziketa klinikak eta birsozializazio eremuak sortu zituen okerreko bidetik zihoazenentzat.
‎Horren ordez, Rawlsek beste bidezidor bat hartzen du, epistemologiaren historian inoiz aurkeztu gabeko irizpidea aukeratuz. Teoria metafisikoak eta erlijiosoak beste modu batez sailkatzen dira. Teoriok arrazoizkoak izango dira bestearen arrazoiak entzuteko prest badaude, bestela ez arrazoizkoak izango dira.
‎Ehun polizia narrazioen liburuan irakurria nuen Edgar Allan Poeren ipuin bat non misterioaren funtsa misterio eza baitzen, eta aurkitu beharreko objektua, gutun bat, gutunak egon ohi diren lekuan baitzegoen, hots, mahaiaren gainean. Ipuin horren eraginez, agian, beste modu batean hasi nintzen pentsatzen, eta, polizia narrazio haietan maiz irakurtzen nuen moldean esateko, hipotesi berri bat osatu nuen koadernoari buruz. " Ez zuen zerrenda hori Angelek idatzi —esan nion neure buruari lo hartu ezinik nengoen gau batean.
‎Etxeberriak, berak batez ere, ezin zuen portaera hura eraman, bera beste modu batekoa zelako erabat, oso anarkikoa, eta bileretan" Super" deitzen hasi zitzaion," supermilitante" esan nahiz bezala: " Superrek kontatu duen bezala"," Superren iritzia beste bat bada ere", eta dena hola.
‎Nire liburuarena aipatu al diodan galdetu dit berak, eta pena pixka bat hartu du ezetz erantzun diodanean. Berak nahiago luke beste modu batera. Nik neuk baino fede gehiago du liburu horretan.
‎" Zertan ari zara, osaba? Gela beste modu batera antolatzen?", esan nion. Armairua ez zegoen betiko tokian.
‎Lubisek osaba Juanentzat lan egiten zuenez, noiznahi ibiltzen zirenez Pantxo eta Ubanbe Iruaingo zaldien inguruan —paseokoak zirelako, Obaban sekula izandako zaldirik politenak—" patroiaren ilobari egindako deferentzia" izan zitekeen beren jarrera lagunkoia. Niri ezetz iruditzen zitzaidan, tartekotzat jotzen nindutela, eta Adrianekin, kasu, nahiz zerrategiko jabearen semea izan, beste modu batera jokatzen zutela; baina ez nengoen ziur. Zorionez, urte hartako Erramu eguna iritsi zen.
‎Bete egiten zen haiekin L. P Hartleyk esana: " Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han". Halaxe Lubisek, Pantxok, Ubanbek eta Obabako beste askok.
‎Talde hartako batzuk, Bikandi eta Isabel batez ere, ezagutzen ez nuen aberri batekoak zirela iruditu zitzaidan, eta aipa zitekeela haiei buruz ere L. P. Hartleyren esana: They do things differently there," beste modu batean egiten dituzte han gauzak". Lubisek, Ubanbek eta Obabako beste nekazariek" gezeta" edo" domentxa" esaten zuten bezala sagar bat hartuz, edo" mitxirrika"," inguma" tximeleta bati begira, Bikandi eta Isabelek" arazo nazionala"," herri kultura"," alienazioa" eta halako beste hainbat hitz tartekatzen zituzten beren mintzoan.
‎Ez galdu itxaropena, beste modu batez aurkeztu ahal izango duzu egitasmoa eta azkenean onartuko dizute.
‎Nahiago nuen lanaz ez hitz egin, baina ezinezkoa zitzaigun, lanaz gain ez geneukalako beste gai garbirik momentu hartan. Nire kulpagatik gure elkarrizketa gezur eta gaizki ulertuez josita zegoen eta beste modu batez heldu behar nion egoerari.
‎Momentuan bertan adiskidetu nintzen munduaz eta etorkizunerako ere prest nengoen arazoak beste modu batez aztertzeko, bizitza eguneroko oparitzat hartuta zein nire" igualekin" modu berean arituz; nola egiten da tankera honetako esaldi txolinak osatu behar izan gabe?
‎Ba beste modu batez heldu diogu aferari. Esate baterako proiektuaren aitatasuna partekatuz patente zaharragoaren jabeekin.
‎Langaren gainetik pasatzeko bere ardatzaren inguruan buelta osoa ematekogure kolunpioak erabiltzen duen sistema hidraulikoa lehenago ere erabili izan da beste kolunpio batzuetan eta sistema hori aspaldi dago patentaturik, nahiz zera dugun gure alde; geroztik beste modu batez garatu dugula kooperatiban.
‎Abokatuak hor dabiltza, lanean edo. Injeniaritza aldetik nik ere badauzkat ideia batzuk sistema beste modu batez antolatzeko. Guretzat hondamendi handia litzateke egitasmoa orain utzi behar izatea, gu ailegatzear gauden bueltara ez direlako beste inon ailegatu.
‎Bost segundo beranduago zorabiotik itzuli nintzen eta oso beste modu batez sentitzen hasi ere. Atraxkuan ez zen apenas jenderik gelditzen, gainera geundenon artean nagusitzen zihoan, olatu lohitsu baten antzera, biharamuneko giro abaildua.
‎Arestiko ideia nahiko txukun adieraziko nuen Irantzuren aurrean, beste modu batez hasi zitzaidan-eta begiratzen.
‎Indiako kasuan, polo batean britainiarren aliatuak egongo lirateke eta haien laguntzaileak; beste poloan, era guztietako menperatuak. Diskurtso historikoa monopolizatzen zuten menperatzaileen aurka, ikuspegi inperialistaren eta gero elite nazionalistarenaren aurka, subalternistek, menperatuen ikuspegia errekuperatuz, historia kontatzeko beste modu bat bilatu nahi zuten.
‎1269. " Langile klasea" izena asmatzean aldatu zen langileen ikuspegia. Izendatzea izanaraztea izan zen, jende hori beste modu batean" errepresentatu" zen, bi zentzuetan: irudikatu eta ordezkatu.
‎1325. 70eko hamarkadan herri mugimenduak espazioa beste modu batean diseinatzen hasteko puntura heldu ziren. Bi liburu har daitezke espazioaren aldeko herri mugimendu haren nondik norakoa apuntatzeko:
‎3) Munduko Literatura" ez da testuen kanon eman bat, baizik eta irakurtzeko beste modu bat, bestelako elkartasun inpartzial bat eskatzen duena gure lekuaz eta sasoiaz bestaldeko munduekin". 1128
2011
‎Alfabetoko letra bakoitzak fonema bakarra ordezkatzen du gurean; karaktereak, aldiz, fonema talde bat, edo beste modu batean esateko, silaba osoa. Horrela, bada, karaktere adina silaba dauzka txineraz idatzitako hitzak eta, jakina, bat, bi, hiru edo gehiago izaten dituzte; adibidez:
‎Esaldiak karakterez bezala, dio maisuak, pasarteak esaldiz osatuta daude edo, beste modu batean esateko, ideiak esalditan elkartzen dira, eta esaldiak, berriz, pasartetan. Esaldiak, ideiak ordenatuz, burutapenak laburbiltzen ditu; pasarteak, bestalde, esaldiak ordenatuz, sentimenduak ematen ditu aditzera.
‎Mendebaldean kausalitateak agintzen du edo, beste modu batean esateko, gertaeren sekuentzia interesatzen zaigu; txinatarren lege zaharrean, aldiz, batera datozen gertaerak hartzen dira batez ere kontuan; aldi berean, jazo bitartean nola ageri diren; batera datozen alderdi horiek elkarren berri emateko gai balira bezala, zeren une jakin batean gertatzen diren gauzak oro, une horri dagozkion ezaugarri propio eta bereziak omen dauzkate ezinbestean....
‎Erreguz ari zaie adiskideei elkarrekin alde egin dezaten ahalik lasterren. Azeriaren gorria eta belearen beltza besterik ez da ageri elurraren gainean nabarmen; edo beste modu batean esateko, gortean ez dabil maltzurkeria eta doilorkeria besterik. Aldi hartan denborak ez zuen oraindik bizarrik, baina orduan ere, gaur bezala, berri txarrak zeruaren azpian.
‎Baina badira hautu bitxiak gertakari honen barruan, kantaria antologo lanetara egokitu eta eragindakoak. Eta horien artean, beste modu batera ia guztiz ezezagunak izango liratekeen poetak, kantari baten bitartez oso nabarmen azaldu direnak. Hauen artean, Imanolen hautuan Mikel Arregik hartutako lekua (Beñat Axiaryrenean, Auxtin Zamorarenak badu antzekotasunik, aurrerago arituko gara horretaz).
‎Ordorika gero, baina hura ere, plazara ateratzeko igarobaimenik balu bezala, Atxagaren poesiaz osaturiko disko batekin estreinatu zen. Gertaera horrekin, euskal poesiak sekulako erakusleihoa aurkitu zuen, eta beste modu batera inoiz izango ez zukeen hedapena (Leteren 1974ko disko hartatik 35.000 ale saldu izanak zerbait esan nahi du garai haietaz eta bertan lirikak izan zuen funtzioaz). Nahikoa zen orduan Laboak poema bat bere kanta baterako aukeratzea, aurrerantzean milaka aldiz entzuna eta errepikatua izango zela eta milaka lagunen memorian betirako geratuko zela ziurtatzeko.
‎Edo beste modu batera esanda: zenbat hizkuntza ezberdinetan dakizue zuek hitz bat esaten?
‎Ba, oso erraza: modu batean idatzi eta beste modu batean ahoskatzen dutelako hitz hori.
‎XIX. mendeko bidaiariek beste modu batez irudikatu zituzten euskaldunak eta haiei buruzko irudi samurragoa barreiatu zuten Europan zehar, hainbat edertasunen eta dohainen jabe egin baitzituzten. Wilhelm Humboldt, Richard Ford, George Borrow edo Victor Hugo ditugu euskaldunen miresle horien artean.
2012
‎Guk, aldiz, Batailleren lan nagusiak irentsiz, 42 nahiago genuen gehiegikerien ikusmen eta erotizismoek oinarritzen zuten transgresioaren sindromearekin operatu. Lacanentzat, lege on baretzailearen beste alde zikin perbertsoa dagoen gauzarik eroena zen, edo beste modu batera esanda, legearen eta bere trangresioen arteko oposizioa, legean bertan errepikatzen zen. Gu ez ginen ohartzen eta, beraz, ezin genuen onartu, Bataillek (gehiegikeriaren eta trangresioaren erregeak) zer eta debekuaren beharra zuela eta zertarako, bada gero debeku horren trangresioan ahal den eta urrutien joan beharraren agindua bete ahal izateko.
‎Baina dagoeneko ezin da hertsi hutsunea, kopulazioaren errealitate gordinaren eta bere fantasiazko gehigarri mamutsuaren artean sortzen dena. Edo beste modu batera esateko: aktuaren (egiazko sexu konpartituaren) eta dagokion mamuaren (benetako masturbazioaren) artean irekitzen den tartegunea ezin da bete; eta beraz:
‎Denok dakigu aspalditik hitzek ere balio dutela esan nahi dena estaltzeko, gauza bat zuzenean adierazi beharrean beste modu batera aditzera emateko, egia desitxuratzeko eta gezurra itxuroso samar azaltzeko. Maisu izan gara betidanik sinonimiak eta hitz jokoak nahi bezala katramilatu eta erabiltzen.
‎Anekdota horrekin garbi ikus daiteke badagoela arrazoitik harantzago zerbait gehiago, gailentzen zaiguna eta, aurretik pentsatutakoaren kontra jokatuz, beste modu batean aritzera bultzatzen gaituena. Logikak guri zerbait agintzen badigu ere, askotan bada beste zerbait kontrako bidetik eramango gaituena.
‎Golemanek berak definitu zuen zer den adimen emozional delako hori: " Inteligente izateko beste modu bat". Ez da ohiko inteligentzia, eskoletan orain arte aplikatu eta erabili dena, koziente bidez neurtzen zen hura; ez, ez da hori.
‎Izan ere, botere politikoa eta euskararen gainean dauden jarrerak nolabait bitan laburbiltzen baitira: a) botere nazionalak edo burujabetzak normalizatuko du euskararen egoera( beste modu batean esanda, burujabetzarik edo euskal estaturik gabe euskarak ez dauka zer eginik); b) Gaurko testuinguru soziolinguistikoan botere politikoa lortzeak ez du bermatzen inola ere Euskal Herriaren garapenik. Hori guztia lotu behar da legetasunarekin, hau da, ofizialtasunaren auziarekin.
‎Ingurua deserosoegi begitantzen zaidanean igotzen naiz ezerezezko lurzoru horretara, eta bertatik begiratzen dut inguratzen nauen masa aspergarri eta neketsua. Munduari eta amildegiari begiratzeko beste modu bat da honako hau.
2013
‎Requiem aternam dona eis, Domine, et luxperpetua luceat eis. Halako batean, leloaren azken errepikapena zela ohartu nintzen, beste modu batean intonatu zuelako koruak, edo organoak ozenago jo zuelako. Hilkutxa inguratzen zuten loreei begiratu nien:
‎Oterminek eta bere taldeak indigenen basakeriaren frogatzat hartu zuten txikizioa, ez baitzeuden prestatuta indigenen ekintzei inolako konplexutasunik aitortzeko. Baina beste modu batera ere irakur zitekeen, alegia, haien jainkoak errebindikatzeko eta ordura arteko botere harremanak iraultzeko desioaren ekintza sinboliko gisa. Sinbolo erlijiosoei su ematean, indigenak erlijio katolikoaren suntsiketa eta jainko katolikoaren ahalmenik eza aldarrikatzen ari ziren.
‎[Izerdi etxeak] itzuli zitzaizkienean, nekez aurki zitekeen gizonezko bakar bat azkura zuenik; emakumezko eta umeen artean, ordea, gaitz zabaldua da, ez baitute halako izerdi etxerik erabiltzen. Emakume erditu berriek izerditzeko beste modu bat erabiltzen dute. Etxe barruan zuloa egin, egurra sartu, su eman, eta harri astun asko jartzen dituzte haren gainean.
‎" Ez baletor hobe" kantatzen genuen San Simon eta San Judaren ondorengo neguaren aurrean, eta derraiogun negu posible honi ere beste hainbeste. Hala ere, ez berehala eta ez gorabeherarik gabe, baina iduri du epe ertainean etorriko dela ‘ongizatea’ eta ‘ongizate estatua’ beste modu batean pentsatzeko garaia. Gauzak soiltasun gehiagorekin egiteko aroa.
‎Aurreko ataleko bi aukeretan bigarrenetik joz gero, galdera beste modu batean planteatu behar da. Bloke politiko baten agenda neurri handian erreproduzituko ez duen euskarazko hedabide bat egin liteke?
‎Oharkabean barneratu dugu ETBri dagokiola euskarazko telebista espazioaren ardura, zentroa eta ia osotasuna islatzea. Gai hau beste modu batez ikustea beharrezkoa iruditzen zait.
‎Laukotea jartzea argiagoa iruditu zait, eta horregatik bosgarren hau apur bat aparte aipatuko dut, beste dimentsio batetik eragiten duen motibazio faktore moduan. Zeharkako faktorea da, ez da aurreko lauen familiakoa eta beste atal batzuetan aipatuko dut beste modu batean. Baina motibazioan ere eragina du, eta aipa dezadan laburki hemen ere.
2014
‎Beraz, hamabi urtez aurreratu zitzaion" balio urritasun" delakoaren teorian Jean Bodin() ekonomialari frantses ezagunari. Honek, bere Reponse aux paradoxes de Mr de Malestroict touchant l’encherissement de toutes choses et des monnayes (1568) entzutetsuan beste modu batera gauzatu zuen: " merkantzia oro garestitzen da eskari handia eta eskaintza urria denean".
‎Gau aproposa, mendian zehar joan etorri bat egiteko edo etxe atarian solasean aritzeko; baina, horren ordez, bi gizon hil edo bizi ari ziren borrokan karlistek kanpamendu militar bihurtutako Lekunberriko kale nagusian. ...itasun izpi bat izan balute don Karlosekin edo Maria Kristinarekin inolako zorrik ez zutela konprenitzeko, beren jeneral edo kapitainei ere ez zietela ezertxo ere zor, zor bakarra beren buruarekikoa, beren biziarekikoa zela, hartara, nola batak hala besteak borrokatzeari utzi eta, elkarrekin barre eginez, mugako bidea hartuko zuketen, beste herri baterantz, beste jende batengana, bizitza ulertzeko beste modu baten bila. Baina, zorigaitzez, ez Martin Saldiasek eta ez eraso zion zentinela karlistak ez zuten beren egoeraren ikuspegi egiazkoa iristeko inolako aukerarik; beren baitan sartuegi zeuden, momentuari lotuegi, eta beren burua defendatzean eta erasotzean bestetan ez zuten pentsatzen.
‎Hitzari begiratzen zaiolako idazten dut nik hemen. Edo beste modu batean esateko, ahotsa desahotu egin delako.
‎Eskuartean duzun testuan ahotsari buruz idatziko dut, Xamuio eta besteen bizi istorioak zeharkatuz. Edo beste modu batean esanda, Xamuio eta beste bizi istorio batzuk zeharkatu nautelako idazten ari naiz orain hemen ahotsari buruz.
‎Lengoaiak berak materia eta gorputza modura hitz egiten duenean beste bat da testuak sortzen duen ehuna. Akaso irakurleak ere beste modu batean zeharkatuko du orrialdearen espazioa.
‎" Hitza eta politikaren arteko harremana birpentsatzeko[...] keinu estrategiko ezinbestekoa da ahotsa berreskuratzea", idazten du Adriana Cavarerok. Hitzaren eta politikaren arteko harremana beste modu batean pentsatzeko, ez ote genukeen hitzaren fokoa ahotsaren aldean jarri. Bere matriz bokalikoan entzunda, esateko ekintzan ahots bakanak agertzen dira, eta beraien arteko izaera erlazionalak esanahiaren eta esandakoaren ezinegon menderatzailea hausten du.
‎Interneten imajina ditzakeen aukera guztietako kontsumo gaiak klik batean topatu ditzakeen bezala munduko bazter guztietan egindako dohako pornografia, adibiderako—, auto-laguntza liburuen artean bada sexualitatearen inguruko informazio mordoa, sexualitatea beste modu batean bizitzeko aukera; eta, bestetik, sexualitatea modu osasungarrian edo modu ezberdinak ikasteko ikastaro ugari.
‎Sadeko Markesa, Donatien Alphonse François, plazera sexualaren ikuspegi hedonista zabaltzen hasten da Frantzia osoan zehar. Hasiera batean krimen eta perbertsiotzat hartua izan bazen ere, sexuaz beste modu batean hitz egiteko aukera eskaini zuen honek ere (mende bi geroago imajina ezin zezakeen arrakasta izango zuelarik). Sadismo eta biolentzia hori izango zen, izan ere, bizitza osoan kartzelan egotera eraman zutenak, baina, berau isilarazten saiatu baziren ere, arrakalatxoa geroz eta handiagoa egiteari lagundu zion, nahitaez, lanen zein bere inguruko legenden bidez.
2015
‎Jean Etxeparek ez zuen Zaitegiren bidea ederretsi, eta, izatez, badirudi hein batean" Zelulak" artikuluak Zaitegiri ihardetsi diola, eta badiotsola gauzak izendatzeko beste modu bat daukagula:
‎Metonimiak adiera adierazlez adierazle ibiltzen du, eskuz esku alderreskan, maila bakar batean hurrenka. Hala, Korrika Euskara edo Euskal Herria esateko beste modu bat baino ez da, gauza bera direlako. Izankideak dira.
‎Kasu horretan, produktu eta konfigurazioen transmisioan fededunen taldea, hots, kolusioaren sekta, indartu behar da, hedatu eta hari dagokion sentiera zabaldu. Konfigurazio horiek ez dira ezer jendearen fedea ez bada tarteko; fedea, gogora dezadan, zentzu kodea esateko beste modu bat baino ez da hemen. Eta zentzu kodea ez da itxia, ezinik, ezta oraingo baldintzetan orotarakoa ere.
‎228. Boaventura de Sousa Santosek beste modu batera erabili du metonimia: arrazoi soraioa edo metonimikoa deitu dio Mendebaldeko arrazoi menderatzaileari.
‎Egiturak erdaraz egiten du, erdaraz egin dezagun egituratzen gaitu. Hartan, asmoa behar dugu, eragin horretan eten bat sortzeko eta beste modu batera jarduteko. Asmoak tamainakoa behar du, korronte kontra jotzeko adinakoa.
‎Egia da, seguru asko, Leslie P. Hartley idazleak bere nobela batean dioena," Thepast is a foreign country: they do things differently there", alegia, iragana atzerria dela, beste modu batera egiten direla han gauzak. Horregatik, zernahiren aurrean, edozein gai hartzen dugularik, lehenengo galderak alde kronologikoari begiratu lioke:
‎elkarrizketa, konponbidea, herriaren errespetua, bakea.; baina, borondate onaren azpian, ez dago estrategiari buruzko eztabaidarik[...]. Esparrua ahalik eta zabalena izan dadin, batzen gaituena soilik aldarrikatu behar da; beste modu batera esanda, ez da komeni eztabaidatzerik euskal herritar asko eta asko gogaitua duen estrategia politiko militarraz eta dakarzkigun ondorioez". Orokorkeriek ez zuten" indar metaketa eraginkorra" egiteko balio; horretarako" helburuak, urratsak, tresnak" aztertu behar dira," taburik gabe", eta" gutxieneko adostasuna, ahalik eta zabalena, lortu.
‎ELAk, ahal zela, ez zuen komunikabideetako ika miketan sartu nahi; bere ahalegina koadro eta afiliatuei hartutako erabakiaren arrazoiak ahalik eta argien azaltzera bideratu zuen. Horretarako argitaratu zuen agirian esplikatzen zuenez, Jaurlaritzak ez bide zuen inoiz izan sindikatuekin ganorazko negoziaziorik irekitzeko asmorik, bestela gauzak beste modu batean egingo baitzituen; Ardanzaren helburua sindikatuen kanpaina neutralizatu, eta bere gidaritza itxura indartzea izan zen; bide batez, sindikatuak bere proposamena sinatzera derrigortu nahi zituen, itun sozialaren alde haizatutako iritzi publikoaren gaitzespena jaso nahi ez bazuten. ELArentzat, gertatutakoak agerian uzten zuen batzuentzat sindikatuaren egitekoa gobernuaren politika babestea zela, ez besterik, eta ez zutela inolako asmorik gobernuaren kudeaketa eta erabakietan langileen interes eta ikuspegia ordezkatzen zuten sindikatuen esku hartzeari aukerarik emateko.
‎Gero, gertuko lagun kolonbiar batek esan zidan Kolonbiako futbola txarra dela, ez duela zerikusirik Espainiakoarekin. Ez jokatzeko moduan, ez kalitatean, ez duela antzik, Espainiako futbola beste gauza bat dela, jokatzeko beste modu bat, beste mundu bat. Nik nire ezjakinean erantzun nion ezetz (txikitan futbolean orduak sartutakoa naiz, nahikoa, jakiteko futbola leku guztietan gauza bertsua dela), hobexeagoak edo txarxeagoak, futbolak funtzionamendu antzekoa duela zelaian.
‎Epe guzti horretan, marketin plan erraldoia jarri zuen abian. Maisua zen horretan Enrique Goñi, eta bankan gauzak beste modu batera saltzearen xarma eta lilura saldu zuen. Aurrezki kutxa herritarrengana hurbiltzeko, bulegoen itxura bera aldatu behar zen.
‎Denentzat zegoen tokia. Faboreak itzultzeko beste modu bat zen.
‎Argi hura itzaltzen hasi zenean, ametsetik esnatu ziren. Edo beste modu batera esanda, Zaplanak iraun zuen bitartean obra publiko ugari ziurtatu zizkien eta horri esker bultzada handia izan zuen enpresak.
‎Elkarlan leiala eta zintzotasuna erakutsi digute... mugarik gabe. UTE horietan parte hartu dugun enpresek ez dakigu beste modu batean eskertzen". Aitorpen argia zen.
‎Gauzak horrela, esan daiteke sistema demokratiko hau eskura dituen baliabide guztiez baliatuko dela gizabanako oro bere altzoan bildu ahal izateko eta sistema arriskuan jar dezaketen guztiak kanpoan mantentzeko; mundu demokratikoa barbaroengandik babestu beharra dago, bakearen, zentzuaren eta demokraziaren izenean. Helburua adostasuna da, liskarren baliogabetzea; beste modu batera esanda, herritar bakezale, zibilizatu eta demokratikoak ekoiztea.
2016
‎—Lehen esan diadan bezala, gauzak beste modu batera egin dizkiagu. Oso hitz gutxitan azalduko diat.
‎Lehen bezala, noski, zeren lehen ere asko ibiltzen ninduan Pascalekin. Baina orain beste modu batera. Bazekiat arrunkeria bat irudituko zaiala, baina seme batek dena aldatzen dik.
‎Eta ordu hartan, hau duela bost urte inguru izan zen, biok kartzelatik atera eta segituan, bada ordu hartan nik ametitu egiten nion arrazonamendua, bazeudela akatsak Kuban, baina sistemak erantzun bat ematen ziela garrantzizkoak ziren gauzei. Baina orain beste modu batera ikusten dut. Sozialismoak, edo beste edozein mugimendu iraultzailek, ez du ezer egiten soilik gauza garrantzizkoei erantzuten badie.
‎—Jakina, orain arte modu batera espresatu naiz gure jokalari horietaz esan zuen Danutak pentsakor, kikara bere ezpainetatik bi zentimetrora mantenduz eta Guiomarri zein Carlosi irribarre doi bat eginez. Baina gaia beste modu batera planteatuz gero, zeren, badakizue, kafearen usainak konfiantza ekartzen du beti lagunartera, bada orduan zerri batzuk direla esango nuke.
‎Guiomarrek ixilunea egin zuen, esatera zihoana hobeto pentsatzeko. Gauzak beste modu batera egin behar dizkiagu hemendik aurrera. Ea duplex on bat aurkitzen dugun eta lehengoan esaten genuen bizimodu aldaketa horri ekiten diogun.
‎Bai, berak ere antzeman zezakeen sentimendu hura bere baitan; izan ere, asko ardura zion Jone eta organizazioko besteek berari buruz pentsa zezaketenak, eta ez zuen ustel bat zela pentsa zezaten nahi. Eta agian hantxe zegoen gakoa, ardura hark erakusten zuen morrontza eta esklabutasunean, zeren eta beste modu batera izatera iritzi haiei buruz indiferent izatera, alegiaez baitzen egoera hartan jarri izango. Gainera, Jon eta Jone gordetzekoaren antzeko erabaki guztiak istant batean hartu beharrekoak izaten ziren; ez zen mendi baten malda pixkanaka igotzea bezala, igoeraren gogorra eta bere arriskuak neurtzeko aski denborarekin.
‎Lagun mina zuen Onaindiak, Gurbindok sinatu eta argitalpen ugaritan sakabanatu lan guzien bilketari eta ondorengo argitalpenari ezinbestekoa zeritzon: " ortan ibilli nintzan, Agerre il ta bat batera, baiña ez nuen bear aiñako laguntzarik izan"; alabaina, lan erraz horrek egiteke dirau, eta, desiratzen ez badugu ere, luzaroan horrela segiko duela aurreikusten dugu behinik behin, sine qua non diren bi baldintzetako bakarra bete ez baitzuen, hau da, nafarra izatekotan gaztelaniaz idaztea, eta, euskaraz idaztekotan vascongadetakoa izatea beste modu batean esanda, eta Jon Alonsok noiz edo noiz proposatutakoari jarraikiz, salaketa horrek ez du ondoriorik izanen, Nafarkaria gaztelaniaz edota Vascongadetan ere banatuko ez den bitartean.
‎Ustiagaia zenbat eta handiagoa izan orduan eta gorago egongo da boterearen egoitza, orduan eta maila gehiago egongo dira botere gorena eta ustiagaiaren artean, orduan eta helezinago bilakatuko da boterea. Ezinezkoa ematen du milioika lagunak elkarrekin bizi diren gizarteak beste modu batean antolatzeak. Ehun edo berrehun laguneko gizarte neolitikoetan erregetza eta mailakatze soziala ezartzea ia ezinezkoa gertatzen den hein berean, gaurko egitura politiko handi eta konplexuak bikain ezkontzen dira indoeuroparrek aspaldi asmaturiko errezeta ideologikoarekin.
‎Alemaniako Westfalian esate baterako, eta Oldenburg eskualdean bereziki, jentilaroko ikuspuntutik kontatutako jentil legendak bildu ahal izan zituen Jacob Grimm-ek XIX mendean. Euskal Herriko jentilen antzera, hauek ere eredugarri portatzen dira auzokideekin, baina jentilen folklorea aberastea dakarren hemengoa ez bezalako beste modu batean. Honatx albiste batzuk.
‎D. Ez dute desfilatu behar, beste modu batera parte hartzen dute (86).
2017
‎Jendeak jakin zezan nondik nora jarraitu zuten, zer zekiten berataz, zer puntutan gurutzatzen ziren norberaren intimitatea eta estatu informazioa. Sarri aipatzen zenuen kontua, artean gurean gauzak beste modu batera bukatuko zirela uste genuenean, eta desiatzen zenuen hemen ere artxibategiak ireki eta jende oldea bere iragana irakurtzera abiatuko zen eguna. Nire obsesioak obsesio diren jakin nahi diat, zenion, justifikatu bazenu bezala hainbeste beldur eta estualdi.
‎Bap! ek bere lehenengo kontzertuetan itxuraldatuta kantatzen zuen lauko txiki hura bezala, dena dator nonbaitetik, edo beste modura batera esanda, ezer ez da hutsetik sortzen: dena da continuum luze baten emaitza.
‎ez soilik gure bakarlarien artean, taldeetan ere pisu handia izan du idatzizkoak. Erdaraz beste modu batez heltzen diote ahozkoari Euskal Herrian bertan. Idazle eta rock taldeen arteko kolaborazioa askoz gutxiago gertatu da horien kasuan, salbuespena izateraino kasik.
‎Baliabideak dira baita ere Basarrik 1968an Xabier Gereñori aitatutako" esakera ta itz jokoak", Orixe estu eta larri jartzen omen zuten haiexek, edota bertsolaritzaren hiritartzea zela eta Jon Sarasuak gorde beharrekotzat jotako" liburuetan jaso ezin daitezkeen kontuak eta ironia erak". Ekosistemak asko ematen dio aizkora jokoan bakarka lehiatu behar duen aizkolariari, edo beste modu batera esanda, musika tresna kolektiboari melodia propioa atera dion norbanakoari.
‎Kantua ere bada historia idazteko beste modu bat, morrontzatik askatzeko, bidegabekeria salatzeko, iraultza egiteko eta, azken batean, minez eta gosez garrasi egiteko.19 Gehienetan halako kantuen egileak anonimoak izaten dira, eta era anitzetan herriak haserre, etsirik, amorruz, alai edo itxaropentsu kontatzen ditu kantuka gertaera historikoak. Beste askotan bezala, Mexikon ere boleroek, korridoek, xarabitoek edo banbukoek ahoz aho zeharkatzen dute airea, heroien egitandiak eta traidoreen zitalkeriak gogora ekartzeko.
‎Espozek kontaketa hartan ez zituen kontuan hartu tartean egon zitezkeen beste arrazoi batzuk. Izan ere, Mina, Nafarroako gerrillen buru izan zen bitartean, saiatu zen gerra beste modu batez egiten, orduko krudelkerietatik aldenduta, mendekurik hartu gabe eta zauritu eta atxilotuekin gizabidez jokatuz. Espozek gerrillarien gaineko agintea hartu zuenean, ez zuen Minaren bidetik jo, begia begi truk eta hortza hortzaren truk legea irmoki bete zuen eta.
‎Horrekin batera gerra egiteko beste modu bat ere sortu zuen Minak. Alde batetik, Minak ez zuen osatu armada erregular bat" tropa de linea" zioen berak, ezinezko zuen, nahiz eta titulu hori beretzat eskatu eskutitz batean (Diario de Mallorca, 1810/02/26):
‎Esan bezala, Mexikon, Nafarroan bezala, Minak erakutsi zuen gerra beste modu batez egin zitekeela," herri zibilizatuek egiten zuten moduan" alferrikako krudelkeriak eta gehiegikeriak saihestuz. Jokaera horrek Mexikon, Nafarroan bezala, izen ona ekarri zion lagun zein arerioen artean.
‎Egia esan, gurasoak eta ume eta gazteak bezero bihurtu izana ez da arazo bakarra, ikastetxeak ere enpresa bilakatu baitira askotan —eskoletako lemazainak ez dira jada pedadogo edo irakasle adituak, gestoreak baizik. Ikastetxe pribatu eta kontzertatu asko dago dendak bailiran funtzionatzen dutenak, bizirauteko diruaren beharra izanik" bezeroak beti du arrazoia" lema hitzez hitz jarraitzen dutenak; beste modu batean esanda, pedagogia ekonomiaren mende jartzen dutenak; eta ez dute asmoa zertan ezkutatu edo zuritu. Ikastetxeek ederki ulertu dute bezeroak ondo zaindu beharra dagoela eta, horrexegatik, ikastetxearen erabakietan kontseilu zein asanbladen bidez aktiboki parte hartzen dutela sinestarazten zaie, benetan ezer gutxi erabaki dezaketenean.
‎Berdin du eredu aurrerakoiago edo atzerakoiagoa hautatzen den, neskak eta mutilak elkarrekin dauden edo ez, elitista den edo ez, funtsean den denek logika berari obeditu behar baitiote. Egungo ikastetxeek Modernitatekoak baino malguagoak diruditen arren, aldaketa ez da benetakoa izan, maiz programa edo instituzio moderno gisa jokatzen jarraitzen baitute; ez bakarrik egun ere modu jakin batean produzitzen direlako ikasleak, irakasleak ere modu jakin batean modelatzea baitu xede; beste modu batean esanda, ikasle eta gurasoek inoiz baino askatasun handiago dutela pentsatzen duten arren, heziketan inoiz baino gehiago parte hartu dezaketela pentsatzen duten arren, ikastetxeak horizontalagoak iruditzen zaizkien arren, bertikaltasuna ez da desagertu. 0skolak jarraitzen du (modu kapitalistikoan) ekoizlea izaten.
‎Haurrek etxean adituz bakarrik jasotzen dute ama hizkuntza, baina eskolaratzen direnean, beste modu batean ikasten dute mintzoa. Orain irakurtzen eta idazten ikasten dute, bai eta matematika, geografia, ingurunea, historia ikastearen bitartez ere.
2018
‎Euskaroak ez zirenek edo euskaroen kontrakoak zirenek mamitu eta aldarrikatuko duten mito bera da, hasierako esanahiaz hustu ondoren. Navarrismo a (eta beste modu batean, Nafarroa bera) oinarritzen den beste sinbolo batzuk ere euskaroen lanaren fruitu besterik ez dira: paktuaren ideia, Olorizek edo Campionek goraipatuta; Iruñeko Foru Monumentuaren bost idazkunak; Nafarroako bandera gorria, besteak beste.
‎Bada beste modu bat immigrazioak komunitate batean duen garrantzia ezagutzeko: biztanleak beren sorterriaren arabera aztertu daitezke, orain denak iruindarrak diren arren batzuk atzerrian sortuak direlako eta tokiko edo bertako kulturari beren ekarpena egiten dioten pertsona nazionalizatu berriak direlako.
‎Iruñea beste modu batez goberna zitekeela irakatsi ziguten, orduan hori baloratzeko gai izan ez baginen ere. Barcina behar izan genuen galdutakoaren tamainaz (txikia bazen ere) ohartzeko...
‎Euskal hezkuntza egitura propioa sortzearen alde mintzatu da Ane Ablanedo unibertsitateko irakaslea429 Hutsetik hasi da egitura horretan, eta horrek bidea eman lezake" heziketa beste modu batez ulertzeko". Hezkuntza sistema on bat, aurrerakoia, ebaluaketa eta neurketen ordez, haurraren garapena helburu duena.
‎Bat batekoa zirudien erabaki hori ulertzen saiatu. Seguruenez Brunok utz izan banindu ni, beste modu batera erreakzionatuko zuten. Baina nik sortua zen egoera.
‎Batez ere, Martinekin bizi delako. Baina Martin beste modu batean ere badago gure artean. Martak badaki nik ezin dudala ulertu bera nola bizi den harekin.
‎Lassek, Emikok esan duena errepikatu gabe, berriz kontatu du beste modu batean. Kaoriren gurasoak Japonian bizi dira.
‎Ostera ere, ez zinen gai izan ohartzeko zer gertatzen ari zen. Zure buruari ezkutatu zenion, beste modu batera kontatu zenion, zail egiten zitzaizun erabaki bat hartu behar ez izateko. Erosotasuna beti aurretik.
‎Ni izatea zu izateko moduetako bat da. Zu izatea ni izateko beste modu bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia