2015
|
|
Aurrerantzean esango dudanaz ez diot baimenik ematen. Ezta ez dut nahi, norbaiti erakuts baliote, zein pertsonari gertatu zitzaion eta nork idatzi zuen esaterik ere; horregatik ez dut neure izenik jartzen ezta
|
beste
inorenik ere, baizik eta guztia albait egokien idatziko dut ezagut ez nazaten, eta horrela eskatzen dut Jainkoaren maitasunagatik. Aski dira hain pertsona jakintsu eta serioak gauza onen bat baimentzeko, Jaunak halakorik esateko grazia emango balit; hala bada, Harenaizango da eta ez nirea; izan ere, nik, letrarik eta bizitza onik gabe eta ezletradunek ez beste inork eskolatua izan gabe (idazteko agindua eman didatenek baitakite soilik idazten dudala, eta une honetan ez daude hemen) eta ia denbora lapurtzen, eta iruten aritzeko eragozpen zaidalako penaz, etxe txiro batean nagoelako eta egiteko askorekin?
|
|
Non egonik ez litzaioke faltako, baina haren izaera berezia da, eta ez da lagun artean. Jainkoak bide horretatik darama, eta egundo ez naiz ausartu etxe hauetako batean hura sartzen, eta ez da bertuterik ezagatik, daraman bidea komeni zaiola ikusten dudalako baizik, eta horrela ez da egongo ez Maria anderearekin ezta
|
beste
inorekin ere, eta ongi dago bere asmorako. Emakume eremutarra dirudi, beti izan duen ontasun horrekin eta penitentzia handiarekin.
|
|
Handiak izan dira eta era askotakoak han izaniko gastuak. Horregatik, ez nuke nahi nik errentadun etxeetako ama prioreak oso oparoak izan daitezen, ezta
|
beste
inor ere, guztia galtzera etortzeko bidea baita.
|
|
6 Beti uste izan zen, nuntzioari entzuten zitzaionez, ez zuela ahalmenik ordenei buruz; izan ere, erregea haserreturik, arrapaladan berari ezer esan gabe Graciánekin egin zuenagatik, orain arte ez zuen ezer egin (Aita Santuagandik mezuren bat etorriko zitzaiola uste dugu, egiten duena bere kontura egiten baitu, Kontseiluari eta, dakigula,
|
beste
inori ere agiririk erakutsi gabe).
|
|
12 Laugarrenik, ez biezaiote utz inorekin hitz egiten, hirugarren bat aurrean ez dela, eta hirugarren hori argi ibil bedi? eta ez biezaiote utz aitortzen ere aita oinutsarekin izan ezik, ezta mojetako
|
beste
inori ere (hauetatik beraiek nahi dutena izango da, aita bikario nagusiak izendatu baititu haiek aitortzeko). Disimuluz, baina kontu izan, bi moja horiek elkarrekin asko mintza ez daitezen.
|
|
Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea? eta ez zaizkizue eskatuko inola ere nire aldetik ezta
|
beste
inoren aldetik ere, bestela beste bi halako eta kosta dena zuei itzultzera behartzen dut neure burua, eta horrela gorde, bete, mantendu eta finkotzat hartzera, zuzenbidearen arabera. Eta neure burua eta ondasunak, direnak direla, ezartzen ditut berme, eta ahalmena ematen diet erresuma hauetako zuzenbide eta epaile guztiei, eta haietako bakoitzari, eta haien mende jartzen naiz, uko eginez neure eskubide, eskumen, bizileku eta si convenerit, de jurisdictione omnium judicum legearen pribilegioari; betearaz bezate zorroztasun osoz eta zuzenbidearen premiaz, eta honela epailearen behin betiko epaia balitz bezala, eskua duenak epaituriko gauza bezala, gora jotzerik, erregurik, ez beste erremediorik ez dela.
|
|
Izan ere, honek ez dakar probetxurik ez berarentzat, ez besteentzat, bai, ordea, kaltea, zuloa eginda dagoenez gero, bidetik dabiltzan asko bertan eror daitezkeelako. Kanpora irten eta zuloa lurrez betetzen badu, ez die kalterik egingo ez berari ezta
|
beste
inori ere; baina nik diotsuet benetan arriskutsua dela tentaldi hau; nik asko dakit honetaz esperientziaz, eta horrela, asmatuko dut zuei esaten, nahi nukeen bezain ongi ez bada ere.
|
|
Ez da, ene ahizpak, haur jolasetako garaia, ez baitirudite besterik munduko adiskidetasun hauek, onak izan arren; ez dadila izan zuen artean honelako hizketa modurik: , maite nauzu?,, ez nauzu maite?, ez ahaideekin ezta
|
beste
inorekin ere, asmo eder eta arima haren onerako ez bada. Zuen ahaide, senide edo antzeko pertsonak egia bat entzun eta onar diezazuen, gerta daiteke prestatu behar izatea honelako hizketa eta maitasun erakutsiekin, betiere sentsualitateari eder zaizkion hitzak baitira; eta baliteke honelako hitz gozo bat, horrela deitzen diote?
|