2015
|
|
ez da asmatzen haiek adierazten, baina haien bidez jakiten da zein behekoa den gure izaera Jainkoaren handitasun handiak ulertzeko; bada, hauek ulertzeko ere gai ez garenez gero, hauek hartzen dituenak bizi ditzala Haren Maiestateaganako harrimenez eta Hura goretsiz; eta beraz, berariazko eskerrak eman diezazkiola hauengatik; estimu handitan izan behar da mesede hau, ez baita guztiei egiten zaiena, eta zerbitzu handiagoak egiten saiatu, Jainkoak hainbeste eratara laguntzen diolako horretan. Hemendik dator hori dela-eta bere burua handiagotzat ez hartzea, eta lurreko guztietatik Jainkoa gutxien zerbitzatzen duena dela bera pentsatzea, horretara
|
beste
inor baino gehiago behartua dagoela uste duelako, eta edozein hutsegitek erraiak zulatzen dizkio alderik alde eta, gainera, arrazoi handiz.
|
|
13 Lotsagarria da eta ni, benetan, lotsa naiz neure buruaz eta, zeruan lotsaririk balego, arrazoiz nengoke ni
|
beste
inor baino lotsari handiagoan! Zergatik nahi izan behar ditugu hainbeste ondasun eta atsegin eta amaigabeko aintza, guztiok Jesus onaren lepotik?
|
|
Argi argi ikusten nuen Jaunak bere aldetik zein oparo jarri zuen oso haurra nintzenetik, beragana eramateko bitarteko oso eragingarriez eta guztiak izan zirela alferrik. Hortik argi irudikatu zitzaidan Jainkoaren maitasun gehiegizkoa hau guztiau barkatzeko, Berarengana itzuli nahi dugunean, eta nirekin
|
beste
inorekin baino gehiago, arrazoi askorengatik.
|
|
7 Beste batzuetan nahigabe handia hartzen dut jan eta lo egin beharra izateaz, eta nik,
|
beste
inork baino gehiago, ezin dudala hori utzi konturatzeaz; Jainkoaren zerbitzurako egiten dut, eta horrela eskaintzen diot Berari. Debora oro laburra iruditzen zait eta errezatzeko falta zaidala, bakarrik egoteaz ez bainintzateke egundo ere aspertuko.
|
|
Bigarren honekin batera frai Pedro Ibáñezekin, orduan Ávilako irakaslea eta jakintsu handia zenarekin, eta frai García Toledo deitzen dioten beste domingotar batekin. A. frai Bartolome Medinarekin, eta bazekien hau berarekin haserre zela, honelako gauzak entzun zituelako; eta uste zuen honek
|
beste
inork baino hobeki esango ziola engainatua zen ala ez (bi urte baino pixka bat gehiago da hau izan zela), eta harekin aitortzen saiatu zen, eta guztiaren kontu luzea eman zion, han izan zenean, eta idatzi zuena ikus zezala nahi izan zuen, bere bizitza hobeki uler zezan. Honek gainerako guztiek baino ziurtasuna handiagoa eman zion, eta berarekin oso adiskideturik geratu zen.
|
|
Goraintziak Gabriela onari, eta poz pozik egon dadila eskatzen diot, eta oso gogoan dudala izango zuen samina ama San Jose era horretan tratatzen ikustean. Ahizpa San Jeronimori ez didala errukirik ematen beraren desirak benetakoak badira, baina halakoak ez badira,
|
beste
inori baino erruki handiagoa izan berari.
|
|
4 Niri bakardade handia sortu dit,
|
beste
inori baino handiagoa, eta Teresatxo Jesusenari ere bai, baina Jainkoak zentzu ona eman dio eta aingeru batek bezala eraman du, eta horrela dago, moja oso ona da eta pozik dago moja delako. Jainkoagan itxaro dut, bere aitaren antzekoa izango dela.
|
|
Eta ez da aski norbera libre izatea, hala dela agertu behar baita besteen aurrean. Beharbada,
|
beste
inor baino santuago izango da. Ez dakit nik nola bateratzen den hain espiritu handia hain banitate handiarekin.
|
|
Esanekoa da behintzat, eta ez da irtengo berorren agurgarritasunak nahi duenetik, eta osasuna du (korura hutsik ez egiteko asko behar baita), eta Isabel San Jeronimorenak ez du. Kontzientziaren arabera, berari eman dakioke kargua
|
beste
inori baino hobeki. Eta nagusi-orde beltza zegoenean izan zuen kargu hori, eta ikusiko zuten ongi egiten zuen, eta horrela gogotsuago emango diote botoa; eta priore ordea izateko gehiago begiratzen zaio duen gaitasunari adinari baino.
|
|
Laster izatea nahiko nuke, nik erru gutxi dudala, edo, hobeki esateko, batere ez dudala jakinean egon dadin; eta hau hain egia handia izanik, berorrek aipatzen didana haren gorentasun txit argiaren ahaidea izateak sortzen zidan errespetuagatik, ez dizkiot esan berorren sarrera etxe hauetan eragozteko kasu honetan eginak ditudan ahaleginak. Aita Baltasar Álvarez, Jesusen Lagundiko probintzia horretako probintziala zena, biziko balitz, lekuko ona izango litzateke, hari eskatu bainion eragotz zezala,
|
beste
inork baino itzal handiagoa baitzuen andere honengan, eta halaxe hitzeman zidan.
|
|
Izan bedi guztiagatik goretsia. Sinets beza oso ona dela eta, erlijio gauzetarako,
|
beste
inork baino esperientzia handiagoa duela. Egunen batean dei egin diezaiola nahiko nuke, adiskide ona eta zuhurtasun handikoa baita; ez du galtzen ez monasterio batek halako pertsonak izateaz.
|
|
5 Ez bedi gera errektorearekin tratatu gabe; nik diotsot, beharbada,
|
beste
inor baino adiskide hobe aurkituko duela harengan; azken batean aita hauek mesedegarri dira. Hemengo errektoreak egin zuen erosketa eta kapitulura joan da eta gauzak oso ongi egiten ditu.
|
|
Nik ez dut ulertzen, ezta ez dakit zer dela-eta ez doan Nicolao, gauza batak ez baitu bestea eragozten. Nik ikusten dut berorren aitatasuna
|
beste
inor baino kontu handiagoaz dabilela; baina ezertarako ere ezin du kalte egin jeneralarekikoak egiteak, eta oraintxe da abagune ona; eta hori egiten ez bada, gainerakoek ez dut uste iraungo dutenik; ahaleginak, behin eta berriro eginak izan arren, sekula ere ez dira txarrak.
|
|
Dirudienez, berorrek ez daki zein zor handia diodan aita Oleari eta zein maite dudan; izan ere, berorren agurgarritasunak erabili dituen eta darabiltzan arazoei buruz idatzi izan dit. Uste dut berorrek badakiela honezkero ez naizela esker txarrekoa, eta beraz, nik esaten diot honetan nire atsedena eta osasuna galtzea balitz soilik, amaitua legokeela kontu hau; baina kontzientziako gauza denean, ez da nahiko adiskidetasuna, Jainkoari diodalako zor
|
beste
inori baino gehiago. Jainkoak nahi beza doterik eza besterik ez izatea, berorren agurgarritasunak baitaki, eta bestela horretaz informa bedi?
|
|
Eskura beza idatzi duen hori eta bidal biezat; eta ken biezaio, gure aitarekin izan ezik, beste inorekin tratatzeko esperantza, hautsirik utzi baitute. Kontuan izan beza hor berorrek uste duen baino ere gutxiago ulertzen dela hizketa era hau; dena dela, aitortzan izanik eta aita Acostarekin, ezin kalterik etorri; baina nik badakit ahizpa horri
|
beste
inori baino gutxiago komeni zaiola. Ongi da Parternan nolabaiteko lasaitasuna izatea, lasaitze hori ez hastea eta izan behar duenez jokatzea hobe izango bazen ere; izan ere, erreformako gauza horietan, ahotsekin zerbait lortzen bada, horrela lortuko dela guztia iruditzen zaie.
|
|
1 Gudu kartela ikusi ondoren, bazirudien gure indarrak zirela sartu gudu zelaian zaldun adoretsu eta indartsuen aurka, hauen garaipena ziurra izango baitzen, eta geure ondasun guztiak kenduko baitzizkiguten; horrez gainera, beharbada, geuk egin ahal dugun gutxi horretarako ere kemenik gabe utziko gintuzten. Hau ikusirik, inork ez zuen sinatu eta Teresa Jesusenak
|
beste
inork baino gutxiago. Hau egi egia da, ez dut ezer asmatzen.
|
|
Nik ez, behintzat. Badakit
|
beste
inork baino eginbehar astunagoa izan arren, ez naizela ulertu behar nukeen bezala ulertzera iristen.
|