Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Kamathipura auzoko neskatiletan, %60 seropositiboak dira. Munduan beste inon baino gehiago.
‎Euskal Herrira itzuli balitz mendi handiak txikituta, erreka garbiak zikinduta, errepideak desbideratuta aurkituko zituen, bere gogoko aberriaz bestelakoa dena. Eta Euskal Herritik urrunago sentituko zen, beste inon baino, Euskal Herrian bertan. Beldur inkontzientea zuen, itzulera arkeologiko horrekin fisikoki eta metafisikoki deskolokatuta geratuko zela.’
‎‘Aberria gabezia bat da, ’ dio Imanolek, ‘eta Orozkon beste inon baino nabarmenago sentituko zuen gabezia hori. Denbora ez zen debalde pasatua.
2004
‎Horren harian, Iparraldeko lekukotasun batzuk ekarri nahi nituzke hona: alderdi honetan beste inon baino latzagoa baita arroztasunaren marka. Zenbait girotan, lumaz jantzita ibiltzea besterik ez da falta.
‎Horretan omen datza, alegia, berreskurapenaren gakoa. Hautu horren aldeko arrazoiak adituta, badirudi, beste inon baino areago erabilera esparru ez formalak direla gaitz nagusien giltzarri. Mitxelenak ere gauza bera aitortu zuen orduko hartan.
‎Behar bezalako baldintza soziolinguistikoetan bizirik euskaraz mintzatze hutsa euskal kultura sortzea baldin bada, zer gertatuko da berariazko kultur jardunetan? Demagun literaturaren alorra, beste inon baino nabarmenagoa izan liteke-eta hizkuntzaren eragintza. Literaturaren sorkuntzan hizkuntzak zertaraino ezaugarritzen du literatura horren izaera?
2005
‎Handik Albiako zuhaitz garaiak eta ispilu bihurtutako kalea ageri dira, hiriak eskaintzen dituen argi jolasak ikusgai. Metatutako tabako kea beste inon baino nabarmenagoa egiten da hemen, eta hautsontzian pilatutako hamar hamaika zigarro gorpuk salatzen dute arrazoia.
‎–Lagun minak izan ziren txikitan. Orduan, hemen beste inon baino gehiago, umeak kalean hazten ginen; denok ginen koadrila berekoak, baina hauek elkarrekin hazi ziren. Gero ere lagun izaten jarraitu zuten, baina Iñigo bakarrik bizi zen pare bat kale beheragoko etxe zahar erdi erori batean eta ez genuen harreman handirik, ez zidan ezer kontatzen; nahikoa genuen nork bere arazoekin.
2006
‎nola herri arimaren kontzeptua haren luman arrazarena bilakatu den, eta hala berari eskerrak Espainian arima/ arrazak justifikazio" zientifiko" bat aurkitu duen jendaurre kultuan eta literaturan. H. d., Volksgeistaren ideiaren historiari, Italia eta Frantzian hasi, Alemanian jarraitu eta Espainian amaitu, esesten ari gatzaizkiola, antzaldaketa bikoitz esentziala, hastapenetatik amaiera espainolera, beste inon baino hobeto Ortega-ren luman erreparatzen dugu: Volk edo herria (nazioa), arraza nola bilakatu den; eta izpiritua, arima.
2008
‎Ahozko otoitzekin batera, mojek ordenaren erregelaren arabera kantatzen zituzten ordu liturgikoak, jakina?, otoitz mentalari ere bere garrantzia ematen zion: . Burua hotsez betetako zurrunbilo bat da, mendean hartu behar duguna, hotsik gabeko lurretan loratzen baita, beste inon baino hobeto, Jainkoaren hitza?. Puntu hari zegokionez, baina, frai Millanek gogoan behar zuen, gogoan zuen noiznahi, hain zuzen ere?
‎Ahozko otoitzekin batera –mojek ordenaren erregelaren arabera kantatzen zituzten ordu liturgikoak, jakina–, otoitz mentalari ere bere garrantzia ematen zion: " Burua hotsez betetako zurrunbilo bat da, mendean hartu behar duguna, hotsik gabeko lurretan loratzen baita, beste inon baino hobeto, Jainkoaren hitza". Puntu hari zegokionez, baina, frai Millanek gogoan behar zuen –gogoan zuen noiznahi, hain zuzen ere– bizpahiru mende lehenagoko auzia, meditazioa –oinarri diskurtsibo kontzeptual bat duena– eta kontenplazioa –hitzik gabeko esparrua bilatzen duena– kontrajartzetik sortu zena eta Molinosen eta joera kietisten kondenak ekarri zituena, frai Millanek ez baitzituen bi jarrera haiek elkarren aurkakotzat jotzen, osagarritzat baizik, bere ustez bai baitzegoen denbora bat meditaziorako –Kredoa errezitatuz, adibidez, fede eta doktrina katolikoaren dogmak finka zitezkeen behin eta berriro– eta beste denbora bat kontenplaziorako, zeinean, Donibane Gurutzekoak idatzitako Kantu Espiritualaren ildotik –la música callada,/ la soledad sonora... –, edonor murgil baitzitekeen isiltasun esanezinaren uretan, intuizioak atzemandako errealitate jainkozkoetan blai, entréme donde no supe,/ y quedéme no sabiendo/ toda ciencia transcendiendo...
2009
‎Sukarrietatik Bermeorako trenean hasi zen, instituturako bidea etxeko lanak egiteko aprobetxatuz. Ordutik beste inon baino errazago idazten du ezezagunen artean, eserleku deserosoen nora ezean. Billetea hartu, txoferrari diosala egin buruarekin, hartu leiho ondoko tokia eta Bilbori begiratzen dio, abuztuko ekaitzak zerua errementatzen duenean, txingorra Errontegiko zubian, hiri zuloa hortxe azpian.
‎Beirut ikusi zuen sutan, Mediterraneoko Paris mendafin eta zilantrozko bonben eraginpean hautsita. Ekialde Hurbilean idatzi zuen beste inon baino gehiago, hamarkada luzea berriemaile. Yon Kipur, Sei egunetako gerra, Teherango enbaxada, irandarrak irakiarrak odolusten eta alderantziz, Jerusalemgo negarrak, Zisjordaniako saminak, txikitako ipuinen paisaiak armaz hartuta ikusi zituen eta txikitakoak baino beldurgarriagoak ziren liburuak idatzi zituen, beti Sararentzat, beti mugimenduan.
2011
‎horregatik ere egiten du hemen beste inon baino
2015
‎Herriaren nolakoa ulertu behar da aurretik, galdera horri erantzuterako. Mikel Aramendi kazetariari aditu izan diot meatzaritzan iraun ohi dutela grebek beste inon baino luzaroago, eta horrek baduela bere azalpen geografiko historikoa: izan ere, Asturias aldean esaterako, meatzari familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri eta zulora jaitsi behar ez duenaren entretenigarri; greba bat gertatuz gero, aurreztutako dirua azkar xahutu ohi da langilearen etxean, baina baratze mutur horri esker errazago zuen meatzari jendeak jatekoa behinik lortzea, eta grebari, beraz, luzaroago eustea.
‎Euskaldunetik txapelaz eta kaikuaz gain ezer gutxi dauka baina berak, kontrabandista arima zaharra izan ezean. Bere bitartez lortzen ditugu laborategian behar ditugun guztiak, eta beste inon baino aukera hobean gainera. Berak bakarrik jakingo du nondik lortzen dituen horiek guztiak.
‎Txikiagoa izan da euskara giputzak Ipar Euskal Herrian izan duen eragina eta, jakina, beste inon baino txikiagoa Zuberoan. Administrazioz, elizaz eta bizimoduz, gainerako euskaldunengandik nahikoa bereiz ibili dira zuberotarrak, eta hizkuntzan ere agerian gelditu da urruntasunaren aztarna.
‎a) Araban oso goiz? beste inon baino goizago, ziurrenera, zabaldu zen egin erroa, eta partizipioa erabiltzen zen erro horrekin beti.
‎Antzina Euskal Herri osokoa zen* ezan erroa badirudi Araban galdu zela beste inon baino lehen. Haren lekuan egin hasi zen erabiltzen edo, Céline Mounolek (2007:
‎1) aga+ a > agea, eta+ a > etea eta tza+ a > tzaea > tzaia bilakaerek beste inon baino indar handiagoa daukate Arabako erdigunean: Osinagea, Landetea, Buztintzaia (orok.
2016
‎baizik ez jorratzea, soilik etxeko bizitzan eragitea buruari(...). Muga horiexek ezartzen zizkieten gizonek emakumeei, eta hegoaldeko emakumeek beste inork baino estuago pairatu dituzte murriztapen horiek, herrialdeko beste inon baino zorrotzago eutsi baitzaie hegoaldean arau muga horiei.
2017
‎33 Toscanan, non bizitza politikoaren demokratizazioa Europan beste inon baino aurrerago iritsi zen, joera hori alderantzikatu egin zen XV. mendearen bigarren erdian, eta nobleziaren boterea berrezarri, merkatari burgesiak sustatuta, behe klaseen goraldia eteteko. Garai hartan, fusio organikoa gertatu zen merkatari familien eta nobleziako familien artean, ezkontza nahiz partekatutako pribilegioen bitartez.
‎Nazio gisa daukagun arazo nagusia ez da espainolak sentitzen diren erdaldunen urruntasuna, abertzale sentitzen direnen asimilazio linguistiko eta kultural sekulakoa baizik412 Abertzale erdaldunen euskalduntasun etnofolklorikoa da euskaltzaleontzat zauririk mingarriena. Marra gorriak igaro izanaren sintoma etsigarria hor baitago, beste inon baino ageriago.
‎Nafarroan nagusitu eta gero Gipuzkoarantz abiatu ziren berehala Molaren mutilak, eta, Gipuzkoaren atari, Zegaman sartu ziren haren osteak beste inon baino lehen, bai Etxegarateko errepidetik, bai Otsaurteko trenbide paretik etorrita. Herrian ez zuten aurre egingo zienik topatu, Beasaindik eta Zumarragatik iritsitako sindikalista batzuen tiro apurrak besterik ez, baina nahikoa izan zen hori errekete suminduak mendeku gogoz jartzeko.
‎ez besteetan. Esan dezadan txu/ txo atzizkiak beste inon baino indar handiagoa daukala mendebalean.
‎Lehen urtebete osoan, ikaragarri gustuko izan nuen lan hura. Dirua beste inon baino aiseago lortzen zelako eta, horrez gain, aukera eman zidalako probatzeko jakingura eragiten zidan edo kitzikatzen, asaldatzen nahiz liluratzen ninduen ia guztia, neure buruari galderarik egin gabe eta guztiz alde batera utzirik hausnarketa moralak oro. Baita neurez bururatuko ez litzaizkidakeen beste gauza asko ere, gogoko izango ez nituzkeenak intimitatean eskatu izan balizkidate, baina behin saiatzeko interesgarriak iruditu zitzaizkidanak.
‎Hementxe dago UFO zaleen Grial Saindua. Estralurtarrekiko enkontruak beste inon baino gehiago izan dira hemen. Ameslurra (Dreamland) eta Paradisu Rantxoa ziren Area 51ren beste izenak.
2018
‎Osasuna errekuperatu behar duzu, hija. Guk jagongo zaitugu beste inon baino hobeto, gugaz zaude beste inogaz baino hobeto. Baietz, erantzuten zuen mutu Itziarrek, platera hotz geratzen zitzaion arte.
2019
‎Ez dago halako dokumenturik Frantziari buruz, baina dudarik gabe onartzekoak dira auzokoen ondorioak, burgesiaren egoera parekoa baita Frantzian eta Belgikan; ezkontza, hitzartuak? ugariagoak izan dira Frantzian beste inon baino, eta ederki doakio oraindik ere. Mendel Berdeen Klub, ospetsuari, non bazkideak gaualdietan elkartzen baitira bi sexuen arteko harremanak errazteko; ezkon iragarkiek zutabe luzeak hartzen dituzte hainbat eta hainbat egunkaritan.
‎Ospitale itxura zeukan gela bateko ohean esnatzen hasi zenean ingurura begiratu eta akordura etorri zitzaizkion erdi ahazturik edo nonbaiten galduta zeuzkan kontu asko. Udaberri hartan oso urduri ibili zela, medikuek lasaitasuna behar zuela esan ziotela, Tomasek nola esan zion bere herrian amaren zaintzapean beste inon baino lasaiago egongo zela, ezer egin gabe, ezertaz arduratu beharrik izan gabe?
‎Zaldiaren gainean ere barregarri doa, bere ohiko eite burgoitik oso urrun. Eta bera jauregiko dama bat dela esatea baso horretan izan daiteke beste inon baino arriskutsuagoa.
2020
‎Aldaketa horretan euskaldun asko ibili zen. Gainera, telezaborra deituriko horrek izugarrizko arrakasta izan zuen Hego Euskal Herrian, beste inon baino gehiago ziurrenik. Ohikoa zen goizean goiz lantegi eta bulegoetan erdi lo aritzen ziren langileak batetik bestera noraezean ikustea, gauean ordu txikiak arte telebistaren aurrean egotearen ondorioz.
2021
‎Inportantea da zer idatzi nahi dugun deskubritzea. Hor jardungo gara beste inon baino hobeto. Hor dibertituko gara.
‎Sentitzen dut horrela esatea, kamaradak, baina ikusi besterik ez dago nola hitz egiten dugun gure arbasoei buruz. Iraganeko kolosoei ematen diegun tratuan neurtzen da beste inon baino hobeto gure arteko tratuaren maila. Tristea da, penagarria da, terriblea da.
‎–Las Pasturas del Cielo deitzen diote –esan zuen txoferrak– Barazki ederrak biltzen dituzte hor, baia eta fruta ederrak ere bai, eta beste inon baino lehenago gainera. Izenak Zeruko Belardiak esan nahi du.
2023
‎Ur inguruan beste inon baino denbora gehiago ematen du Pantxikak. Egunero ur bila, edo errekara garbitzen, etxekoen arropak ez badira beste batzuenak.
‎Ingurumena defendatzeagatik dozenaka lagun asasinatzen dituzte urtero. 2020an, konparazio batera, 65 erail zituzten, munduan beste inon baino gehiago. Gainera, 2020ko irailaren 29an, Juana erail baino hilabete lehenago, garraio ministerioak Tribugan portua eraikitzeko asmoa bertan behera geratzen zela iragarri zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia