Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2001
‎8 km-ko ibitatdia 25,25 € kosta da. 5 km-ko beste ibilbide batentzat, Errekarte andereak 16,25 € ordaindu du. Prezioa eta km kopurua proportzionalak direa?
2003
‎Testuinguru horretan ereduak mantentzearen irizpidepean egin ahal den hobekuntza ororen emaitzen ondorioak aurreikusi litezke, bada, ez dezagun hortik funtsezko aterabiderik datorkeenik espero. Egun bestelako errealitatea bizi dugula kontuan, azken hamarkadetan didaktika arloan, materialgintzan, irakasleen prestakuntzan, Europako hizkuntzen eskuratze goiztiarrean pilatu dugun eskarmentuak nola baita Europan, hizkuntza gutxiagotuei buruz ez ezik herritarren eskubideak jasotzen dituen kartak ere nahikoa helduleku eskaintzen dizkigute beste ibilbide bati ekiteko.
2004
‎Behingoagatik! Etorkizunari aurrea hartzeko ausardiaz jokatuz zergatik ez diogu beste ibilbide bati hasiera ematen, hezkuntza sistema lau hizkuntzen gainean eraikitzeko urratsak eginez. Sistema horretan, euskarak nagusitasuna izango luke »hori baita iraunarazteko eta garatzeko gutxienekoa», baina, gaztelera ez ezik ingelesa eta frantsesa ere eskuratzeko moduan landuko genituzke.
2007
‎Azken helmugarainoko garraioa, bidaiariari eserlekuen arabera komeni zaion egun batean. Bidaiariak kontuan hartu behar duen beste alderdi bat beste ibilbide batekin lotura duten hegaldiak dira; izan ere, aireko linea berarekin kontratatzen badira eta atzerapenagatik bigarren hegaldia galtzen badu, airelineak berak jarriko du. Bi hegaldiak aireko linea desberdinekin sinatzen badira, berriz, askoz zailtasun gehiago izango dituzu gauza bera gertatzeko.
‎Hegazkina Erromatik 11:00etan abiatuko da eta Alhambra hirian lurreratuko da 13:25ean. Bestalde, Vueling ek beste ibilbide bat hasiko du Bilbo eta Sevilla artean, eta abenduaren 1etik aurrera egongo da martxan. Bilboko erabiltzaileek kostu txikiko ibilbide berriak ere izango dituzte, Paris, Bartzelona eta Sevillarako bidean.
2008
‎Edaria eta deabrua une hartan bertan Hispaniolako kabinan zer lanpetuta zeuden pentsatzen ari nintzela, coraclearen bat bateko balantza batek ustekabean harrapatu ninduen. Aldi berean biziki okertu eta beste ibilbide bat hartu zuen, itxura batera. Bitartean, bere abiadura harritzeko moduan hazi zen.
2009
‎Esaterako, jende samalda igotzen da Egiptoko Sinai mendira egunsentia preziatzera, eta sekulako saltsa sortzen da bertan. Jendeak ospa egin zuenean hantxe geratzea erabaki genuen bertatik beste ibilbide bati ekiteko, eta kasualitatez ezagutu genuen tontorreko leize batean hiru urte bizitzen zeramatzan gazte musulmana. Sekulako deskubrimentua izan zen guretzat, altxor bat, baina egunsentia ikustera bertaratutako beste inork ez zuen mutil hura ikusi.
‎Ezinbestearen ondorioz eroaleak beste ibilbide bat hartu behar izan duenean, eta horren ondorioz garraio kostuak igo direnean, igoera modu formalean egiaztatu eta horren ordainketa eska dezake eroaleak.
2010
‎Kriolloa zen, Tlaxcalan (Mexiko) jaioa, baina agintaria Espainian, eta Bergarako Mintegiaren buru ere izan zen. Azkenik aipatu dezagun, beste ibilbide bat: 1774an Gipuzkoako Errezilen jaio zen Martin Jose Mujika eta 1841ean hil zen Cuzcon.
‎Era berean, behin hori gertatuta, aurreikusten zen ere federazioan gelditzen ziren ikastolak, benetako ikastolak? egoera ezegonkor hartatik posizioa sendotzen joango zirela, eta, beraz, lehengoko ikastolen mugimenduak bere ibilbide historikoa berreskuratu eta etorkizuneko beste ibilbide bat urratuko zuela.
‎Gertatutakoa gertatu ondoren ere, Barcelona Accio Solidariak Sahel ingurura karabanak bidaltzen jarraituko duela adierazi du; lehenengoa, bahituen omenez. Eskarmentua hartu dute, baina; eta, horregatik, beste ibilbide bat egingo dutela jakinarazi du Francesc Osan ek, Barcelona Accio Solidariako zuzendariak. Karabana bi zatitan egingo da; lehenengoa itsasoz.
‎Herrizaingo Sailak ezezkoa eman zien, herritarren segurtasuna zaindu beharra argudiatuta. Bi lekuak lotzeko beste ibilbide bat proposatu zuten orduan. Ezezkoa, berriro ere.
2013
‎Ibilbidea Oviedoraino iristen zen eta, besteak beste, Donostian, Bilbon, Santanderren eta Gijonen egiten zituzten geldialdiak. Handik gutxira beste ibilbide bat prestatu zuten, bereziki turista portugaldarrak erakartzeko: Galiziako Tui herrian abiatu, Santiagotik pasa eta Gijoneraino iristen zen.
‎Nolabaiteko atsegina ere sentitu zuen, nahiz eta penaz nahastua, ikusi zuenean zein fede handiz zeuden izeko osabak sinetsita Darcy eta beraren arteko oniritzia eta konfiantza bizirik zirela. Norbaiten hurbilerak jesarlekutik altxarazi zuen, bai eta gogoetatik ere; eta, beste ibilbide batera jotzeko astia izan baino lehenago, Wickham bildu zitzaion.
‎Txuri, alargun geratu da laurogei urteen atarian; beste nobela batzuetan, halako egoera gertatzen denean, pertsonaia atzera begira jartzen da, eta behin eta berriro memoriaren inguruan bueltaka ibili ohi da, errota bailitzan. Urretabizkaiak, ordea, beste ibilbide bat eraiki dio Txuriri. Gorri Txuriren gaztaroko adiskide zaharra da, eta aspaldiko boladan herritik alde egina da.
‎Hedakortasunerako joera hau biziki eragilea izan da. Horren korronte zabalean egon ez diren hiztun komunitateetako bat da euskara, beste jatorri historiko batetik eratorria eta beste ibilbide bat egina.
2014
‎Orbaizetako neskatxa hura libertatea dastatzeko eta horri tinko atxikitzeko indarra eman zion neskatxa izan zen. Apeza izateko bidean jarri zuten baina hark berak beste ibilbide bat nahi. Eta horren hautatzeko indarra eman zion.
‎Anaiaren arropak beste ibilbide bat zuen. Harentzat ez zetorren ezer Madriletik eta izebak josten zizkion prakak.
‎Liburu bat idatzi nuen, baina gero nire bizitzak beste ibilbide bat hartu zuen.
2015
‎Oraindik ez dute grabaketekin bukatu. Gipuzkoatik beste ibilbide bat egingo dute datorren astean. Ostegunean abiatuko dira Urbiatik, eta larunbatean Idiazabalen bukatuko dute martxa, Hego Euskal Herriko Gazta Txapelketan.
‎Internetez eginda 26 euro balio du, eta saltokietan, berriz, 25 euro.Iaz, Zumaia, Orio eta Zarautz lotu zituzten Gipuzkoa Kostalde Baleadarekin. Aurten beste ibilbide bat atonduko dute, eta gutxi gorabehera, iazkoaren alderantzizkoa izango da. Donostiako portutik abiatuko dira 08:00ak aldera, eta Zarauzko Munoa plazan bukatuko dute, 23,66 kilometro osatu ondoren; txangoan, Igeldotik, Kukuarritik, Orioko herrigunetik eta Talai Menditik igaroko dira.Gune bakoitzean ekitaldi bereziak eskainiko dituzte tokian tokiko arraun elkarteek lagunduta, parte hartzaileek bertako kultura eta gastronomiaz gozatu dezaten.
‎Haatik, arestian ikusi dugun moduan, bada beste ibilbide bat ere. Ibilbide horri hizkuntzaren bigarren mailako ikaskuntza deituko diogu, Txepetxen terminologia baliatuta.
‎Gero atera da mixtoa, eta beste ibilbide bat egingo dute, danborrada tradizionalarekin topo ez egiteko. Haien zain ere bai jendea, ez tradizionalaren esperoan egon direnak, baina txaloz eta emozioz hartu dituzte hauek ere.
‎Bi mundu erabat ezberdinak dira, erabat ezberdinak. Badago ibilbide bat, hezkuntza ibilbidea, nolabait esateko, eta beste ibilbide bat, ikerketa ibilbidea. Eta askotan oso anbibalenteak gara, ni behintzat banaiz[...] Bi ogibide dituzu, irakasle zara[...] eta, beste alde batetik, ikertzailea zara eta ikerketa hori gaztelaniaz egiten duzu.
2016
‎Nire oinentzat bidea gogorregia denean, edo nire indarrentzat erpinegia, orduan apartatzen naiz bidetik eta zelai belus antzekoren batera joaten, zeina irudimenak arrosa begi guriz estali baitu alde guztiz; eta xidorraren inguruan jira eta bira banaka batzuk eman eta indarberrituta eta adoretuta etortzen naiz atzera. Gaitzek minaren minez estutzen nautenean, eta mundu honetako gaitzetatik libratzerik ez dagoenean, beste ibilbide bat hartzen dut. Abandonatu egiten dut, eta nola ideia argiagoa baitaukat Eliseoko Zelaiez zeruaz baino, neure burua, Eneasek egin zuen eran, bortxatzen dut haietara sartu beharrez.
‎Otaibarren, Zamarretako zubia, San Pedro, Txanponazpi, Basoitxi, Otadia… “Ibilbidea nahiko eramangarria da, baina badago Josefina Arregi Klinikaren Lagunak taldearekin kolaboratu nahi duen jendea baina korrika egitea eurendako gehiegizkoa dena. Horregatik, 6,5 km-ko beste ibilbide bat prestatu dugu eurendako. Hortaz, ez dago aitzakiarik eta edonork parte hartu dezake Onddo lasterketan” azaldu du Dantzaleku Sakana taldeko Peio Bergarak.
‎Hamar urteko baino gutxiagokoentzat beste ibilbide bat prestatu da: Algortako batzokitik aterako da, Bidezabal, Aixerrota, Galeako gotorlekua eta Aixerrota pasatuz eta handik batzokira bueltatzeko.
2018
‎Berritasuna ematen dio. Ikusten da beste ibilbide bat dagoela borroka sozialen loturak sortzera bideratua.
‎zortzi lagun atxilotu zituzten, eta hamar zauritu inguru izan ziren ertzainen oldarraldien ondorioz. Oiasso konpainiak beste ibilbide batetik desfilatu zuen, Karmele Tolosa kapitain zuela: –Ez dakit zenbat kaletatik saiatu ginen sartzen.
‎Irunen, auzia konpontzeko aukera erreal bat izan zen 1997an bertan: epaitegiek aginduta, emakumez osatutako formazio berezi bat desfilean txertatzea onartu zuten alardeko agintariek, baina azken unean atzera egin zuten gizonek, eta San Martzial egunean beste ibilbide bat egin zuten, andreak bakarrik utzita. Horren ostean, herritarrek eta eragileek hainbat bilera egin zituzten Irunen zein Hondarribian, eta gizon talde bat ere mobilizatu zen, Jaiak denontzat manifestuaren bidez emakumeen aldarria babestuz.
‎Berezia izango da Elgetako mendi taldeak azarorako antolatu duen irteera. Udalatxera igotzea da asmoa, eta, eguraldiak laguntzen ez badu, Elgeta inguruan egingo dute beste ibilbide bat. " Irteeretan beti komentatu da ondo egongo litzatekeela bazkariren bat egitea, eta azkenean, Udalatxeko irteera aprobetxatuz, domeka horretan egingo dugu lehenengoa.
‎Berritasuna ematen dio. Ikusten da beste ibilbide bat dagoela borroka sozialen loturak sortzera bideratua.
2019
‎Nire asmoa zen erizain modura edo, faxismoaren aurka borroka egiten zutenei laguntzea. Bistan denez, nire eginkizunak gerra honetan beste ibilbide bat hartu du?
‎Informazio gehiagorako telefonora hots egin daiteke. Bestalde, apirilaren 14an, igandearekin beste ibilbide bat antolatu dute Iratxokoek, goizeko 7:00etan hitzordua jarrita. Bi aukera egongo dira:
‎Oso eskertuak gaude herriari, taldean lan asko egin dugu eta oso pozik gaude. Bihartik aurrera beste ibilbide bat hasiko da eta askotan aipatu dugun bezala guk txikitik egingo dugu lana, elkarrekin eta zubiak eraikiz. Lan asko egiteko gogoz gaude".
2020
‎Anparrantxiko harrera zentrotik Basordako portura bajatuko den ibilbide bat egokituko da, han, Martxagako harrera zentrotik datorren ibilbidearekin konektatuz. Basordako portutik, Zentralaren diketik joanda beste ibilbide batek Atxukarro puntara eta hango kaletara eramango gaitu. Amaitzeko Atxukarro Puntako beheko eta goiko aldea lotzen dituen dagoeneko dagoen ibilbidea egokituko da.
‎2019ak ikusi du nire ustez atzera bueltarik izango ez duen beste ibilbide baten hasiera ere. Eta hori generoaren gaineko hausnarketa baten kikua izan da.
2021
‎Hortik abiatuta, etorri beharrekoa etorriko da. Akaso, eurek ere esango dute guk beste ibilbide bat egin behar dugula; gure aldetik, prest gaude egin beharreko bidea egiteko, baina haiek egin beharrekoa dezentekoa da. Gure eta euskal gizartearen guraria hori da.
‎Lau gauza ezagutzen ditugu, baina ez dugu benetan egin zena ezagutzen. Eta oso garrantzitsua iruditzen zait transmisioa, zeren lan horiek beste ibilbide bat izan balute, Euskal Herriko eszena erabat ezberdina izango zen. Askoz gehiago landu behar da edukien transmisioa.
‎Oso ibilbide polita da, oso atsegina eta Sakandarrei ezagutzen ez dituzten hainbat txoko eta leku izugarri ezagutaraziko dizkie. Sakanako ibilbide sarearen beste ibilbide bat da ere, kontzeptu historiko hori atzean duena.
‎Beste norabait joan zinen bizitzera. Beste pareta batzuk eraiki zenituen zure inguruan, institutura joateko beste ibilbide bat egin. Distantzia zuhur batetik jakin nuen non eta nondik nora.
‎Lurraldea Koordinadoraren aldetik, 1989tik biderkatzen ari ziren laguntasun eta akordiorako keinuak. Bazirudien autobiaren kilometro batzuetan beste ibilbide baten onartzeak ekarriko lukeela gatazka bukaera. Irtenbide teknikoa, arduradunen artean adostua, hori zen hobetsi zuten aukera.
2023
‎Langile publikoei eskatzen dizkiegu hizkuntza eskakizun batzuk, eta aukera hori izan dute. Enpresetako langileena beste ibilbide bat da, eta kontratazioetako klausuletan jaso behar duzu hizkuntzarena nola txertatu. Aztertu genuen nola motiba genitzakeen langile horiek.
‎Baina, beste alde batetik, leku txikia da, horrek dituen desabantailekin. Agian hemen ditugun musikari bikainek Madrilen edo Bartzelonan beste ibilbide bat izango lukete...
‎Holan laburtuten dau Cuauc argitaletxeak: Guillermo Piquerok Europako uniberso sinboliko aborigenean barrena beste ibilbide bat egitera konbidetan gaitu, oingo honetan bere kontakizunaren haritzat euskal mitologiako numen nagusia hartuta: Mari.
‎Aitziberrek barnea husteko beharra du, eta Eñautengan aurkitu du lagun ulerkorra, hain zuzen, erabat beste ibilbide batetik datorrelako. Eñautek ez du presa berezirik kontatzeko zuena kontatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia