Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2015
‎Honelako beste gauza batzuk ere esan nitzake hemen, hainbeste pertsona santu eta otoitzari emandakoekin harremana izan dudanez gero, asko dakizkit; baina neure buruaz ari naizela uste izan ez dezazuen, mihiari galga emango diot. Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean.
‎7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea. Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere.
‎6 Izan ezazue kontuan gauza bat, ahizpak, gure Jauna ikusteko desira hauetan: batzuetan desira horiek asko estutu ohi dute, eta ez dago haiei lagundu beharrik, zeuen arreta beste gauza batzuetara barreiatu baizik, ahal baduzue esan nahi dut; izan ere, geroago esango ditudan batzuetan, inola ere ezin da, ikusiko duzuenez. Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera dauden pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea.
‎bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu. Gero, aitor entzuleak sartzen dionean, Jainkoak utzi egiten du zalantzan ibil dadin bere bekatuengatik halakorik gerta daitekeelakoan; baina ez sinetsiz,? beste gauza batzuei buruz esan dudanez, fedeko gauzetako tentaldi antzera baizik; izan ere, deabruak zalaparta sor dezake, baina ez arimak hartan sendo egoteari utzi; alderantziz:
‎8 Gure Jaunak mesede hauetakoak egiten dizkio arimari, guztian Jaunaren borondatea egitera dagoen egiazko emazteari bezala, albisteren bat eman nahi diolako zertan bete behar duen bere borondatea eta bere handitasunak agertuz. Ez dago beste gauza batzuez jardun beharrik; bi gauza hauek esan ditut, onura handikotzat ditudalako; honelako gauzetan ez dago zertan beldur izanik, ematen dituelako Jauna goretsi beharra baizik; nire iritziz, ez deabruak ez norbere irudimenak ez baitute lekurik hemen, eta horrela arima poz pozik geratzen da.
‎Hemen jarri nahi ditut (hainbeste pertsona espiritualekin harremanak izan ditudanez gero) neuk ezagutu ditudan liluramendu era batzuk, baina ez dakit asmatuko dudan, beste leku batean idatzi nuenean bezala; hauek eta hemen doazen beste gauza batzuk, zenbait arrazoi tarteko direla, badirudi ez dela gaizki etorriko berriro esatea, egoitzak hemen batera joan daitezen baino besterik ez bada ere.
‎Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik egiten ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da. Horrela dira espirituzko beste gauza batzuk ere: ez da asmatzen haiek adierazten, baina haien bidez jakiten da zein behekoa den gure izaera Jainkoaren handitasun handiak ulertzeko; bada, hauek ulertzeko ere gai ez garenez gero, hauek hartzen dituenak bizi ditzala Haren Maiestateaganako harrimenez eta Hura goretsiz; eta beraz, berariazko eskerrak eman diezazkiola hauengatik; estimu handitan izan behar da mesede hau, ez baita guztiei egiten zaiena, eta zerbitzu handiagoak egiten saiatu, Jainkoak hainbeste eratara laguntzen diolako horretan.
‎Izan ote daiteke gu geure etxean bertan ez egotea baino gaitz handiagorik? Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik. Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta, nahi ez badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala.
‎oso bestera gertatzen da, Jainkoaren errukiz probatu duzuenok ulertuko duzuenez. Hobeki ulertzeko, egin dezagun bi iturri ikusten ditugula urez betetzen diren bi askarekin, espirituzko gauza batzuk azaltzeko ez baitut aurkitzen besterik uraren hau baino egokiago datorrenik; eta nik gutxi jakin eta agudeziak lagundu ez eta elementu hau hain maite dudanez gero, beste gauza batzuei baino arreta handiagoz begiratu diot; hain Jainko handiak, hain jakintsuak, kreaturiko gauza guztietan egon behar dute gu haietaz baliatu ahal izateko sekretu ugari, eta halaxe baliatzen dira ulertzen dituztenak, baina uste dut Jainkoak kreaturiko gauzatxo bakoitzean uler daitezkeen sekretuak baino gehiago direla, txindurritxo bat bada ere.
‎Era askotara esanez eta aditzera emanez, pozgarri gertatuko zaigu gogoan erabiltzea zeruko barne artifizio hau, gizakien artean hain ezezaguna dena, bide horretatik asko badoaz ere. Eta idatzi ditudan beste gauza batzuetan Jaunak pixka bat aditzera eman badu ere, badakit ez nituela gauza batzuk orain hemen jaso ditudan bezain ongi ulertu, zailenak zirenak batez ere. Kontua da, haietara iristeko, esan dudanez?
‎Baina Errege honek oraindik ez digula entzun eta ikusi ere ez gaituela ikusten uste dugunean, ez dugu inozoak izan behar, nahiko inozo geratzen baita arima hau lortzen saiatzean, eta irudimena askoz ere lehorrago eta, beharbada, urduriago ezer ez pentsatzeko egin duen indarraz, baina Jaunak nahi du eska diezaiogula eta pentsa dezagula beraren aurrean gaudela, Berak dakiela zer zaigun egoki. Nik ezin dut neure burua behartu giza ahaleginetara, Haren Maiestateak muga ezarri eta berarentzat gorde nahi izan zituela dirudien gauzetan; beste gauza batzuk, ordea, ez zituen berarentzat gorde eta burutu ditzakegu beraren laguntzaz, bai penitentziazko egintzak, bai bestelakoak, esaterako, otoitza, gure ezereztasunak ahal duen heinean.
‎6 Honetan, beharbada, beste gauza batzuetan baino ziurtasun handiagoa dagoela ikusiko duzue. –Nire ustez arrazoi hauengatik da:
‎8 Lehenengoari erantzunez, diot, arima hau Jainkoaren borondateari loturik balego beti, argi dago ez litzatekeela galduko; baina deabrua zorrozkeria handiekin dator, eta on itxuran, arima beronen gauza gutxi batzuetan deserrotu egiten du eta beste gauza batzuetara eramaten du, ez direla txarrak buruan sarturik, eta apurka apurka adimena ilunduz eta borondatea motelduz eta harengan buru estimua haziz, batetik eta bestetik Jainkoaren borondatetik urrunduz eta bere borondatera ekarriz.
‎Nik esan nion: Bada, liburu hori eskuratzerik ez dugunez gero, saia zaitez oroimenera ekartzen eta horrela hartaz gogora datorkizunaz eta beste gauza batzuez idatz ezazu beste liburu bat eta azaldu doktrina orokorra, esperientziak nori gertatu zitzaizkion aipatu gabe.
‎9 Hau eta beste gauza batzuk esatea gertatu zait, lehenik infernuan nuen tokia biguntzat joz, nik merezi nuenerako. Maitasuna, ordea, batzuetan bere onetik hain irtenda ibiltzen da, non ez baitut neure burua sentitzen, baina kexu hauek neure kontzientzia osoaz agertzen ditut, eta guztia eramaten du Jaunak.
‎15 Aita honen Ordenakoetatik, hau da, Jesusen Lagundikoetatik, Ordena osoan ikusi ditut gauza handiak: batzuetan zeruan ikusi ditut bandera zuriak eskuan dituztela, eta, diodanez, beste gauza batzuk ere ikusi ditut haietaz zinez mirestekoak; eta honela, Ordena honi benerazio handia diot, haiekin harreman berezia izan dudalako eta Jaunak haietaz aditzera eman didanarekin bat haien bizitza.
‎19 Batzuetan aipatuko nituen ikuskarien ondorio hauek eta beste gauza batzuk, baina esana dut probetxu kontuan gehiagoa eta gutxiagoa dagoela; ikuskari honetatik probetxu handi handia geratzen da.
‎hazi egiten zait Bera zerbitzatzeko gogoa, eta bizitu maitasuna. Eta gehien harritzen nauena da, Jaunak komeni direla ikusten ez dituenak, nahi izanda ere, ezin dizkiodala eskatu, indar, espiritu eta arreta gutxirekin baizik, eta nik neure burua eskatzera behartu nahi izan arren, ezinezkoa da; ez da Haren Maiestateak egin behar dituen beste gauza batzuk bezala, hauek askotan eska ditzakedala ikusten baitut eta orduz nahiz desorduz eskatu ere. Nik ardura hau izan ez arren, aurrean agertzen zaizkidala dirudi.
‎...ezer ez balira bezala, irensten direnak eta, azkenik, gaixotasun larriak eramaten nituela, pazientzia handiz eraman ere, Jaunak ematen baitzidan; ez nuen marmarrean aritzeko joerarik, ez inorengatik gaizki esatekorik, ezta ez dut uste inorenganako gaizkinahirik izan nezakeenik ere, ez nintzen gutiziatsua, ezta ez naiz gogoratzen sekula bekaitzik izan dudanik Jauna larriki iraintzeko erakorik, eta beste gauza batzuk, kaskarra banintzen ere, Jainkoaren beldurra nuen ia etengabe; eta ikusten dut non nindukaten ostatuz deabruek, eta egia da, nire bekatuen arabera, uste dut zigor handiagoa ere merezi nuela. Baina, hala ere, oinaze ikaragarria zela diot, eta gauza arriskutsua dela kontentatzea, eta lasai eta pozik bizitzea txitean pitean bekatu astunean erortzen den arima; bestera izan behar du:
‎Andre honek guztiaren eta oinordeko izatetik zeukanaren kontu eman zion gizon santu honi, harengandik guretzat laguntza jasotzeko gogo biziaz, toki honetan zen jakintsurik handiena zelako, eta beronen Ordenan ere gutxi izango ziren jakintsuagoak. Nik egin nahi genuen guztia esan nion eta beste gauza batzuk ere bai. Ez nion aipatu inongo errebelaziorik, hartara bultzatzen ninduten berezko arrazoiak baizik, bere iritzia soil soilik arrazoi horien arabera eman diezagula nahi nuelako.
‎...egin banu bezala (Jaunak nahi izango zuen minik gehien egiten zidan aldetik nigana nekeak etortzea); eta, horrela, jazarpenak jazarpenen gainean zirenean, harengandik kontsolazioa etorriko zitzaidala uste nuenean, idatzi zidan, konturatuko nintzela gertatu zen hartan guztia ametsa besterik ez zela izan, ez saiatzeko gehiago hura lortzen eta hartaz hitzik ere ez egiteko, gertatu zen eskandalua eta beste gauza batzuk, guztiak tamalgarriak, bistakoak baitziren. Gainerako guztiek batera baino nahigabe handiagoa eman zidan honek.
‎13 Gauza batzuetan argi ikusten nuen errurik gabe kondenatzen nindutela, neure burua handi egitearren eta ospea lortzearren egin nuela eta horrelakoak esaten baitzituzten. Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere, baina nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren.
‎20 Horretaz eztabaidatuko zen aurreko gauean otoitzean ari nintzela, eta akordioa ordurako hasia zela, esan zidan Jaunak halakorik ez egiteko, errenta edukitzen hasten baginen, ez zigutela gero uzten utziko, eta beste gauza batzuk. Gau berean fraiPedro Alcántarako santua agertu zitzaidan; ordurako hila zen, eta hil aurretik idatzi zidan, kontrakotasun eta jazarpen handia genuela jakin zuenean?
‎27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna badu ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte. Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
‎27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna badu ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte. Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
‎Jaunak berriro piztera jotzen du; orduan badirudi arimak puzka eta puzka eta egurrak ongi jarri beharrez burua hausten badu ere, gehiago ito baino besterik ez duela egiten. Uste dut, berak bakarrik ezin duela eta oso osoan amore ematea dela onena, eta beste gauza batzuei ekin, esan dudanez, merezimenduzko gauzei; izan ere, beharbada, Jaunak kendu egiten dio otoitza, haiei ekin diezaien eta esperientziaz jakin dezan zein gutxi ahal duen berak bakarrik.
‎13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da, eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta nire arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera daitezela erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak.
‎Ez al dakizu ahalguztiduna naizela? Nik beteko dut agindu dizudana (eta, izan ere, halaxe bete zen gero), eta bat batean halako sendotasunaz geratu nintzen, non beste gauza batzuei heltzeko gertu bainengoen haren zerbitzurako, neke handiagoak eraman eta berriro sufritzen hasi behar banuen ere.
‎2 Nire nekearen zati handi bati, eta ordukoz guztiari? erremedioa jartzea nahi izan zuen Jaunak, toki honetara Pedro Alcántarako bedeinkatua ekarriz; hartaz aipamena egin nuen eta haren penitentziaz zerbait esan nuen; beste gauza batzuen artean, hogei urtean segidan latorrizko zilizioa eraman zuela ziurtatu didate. Orain oso erabiliak diren otoitz liburu txiki batzuen egilea da; erromantzezkoak dira, eta bera hartan jarduna izanik, otoitzari emanak direnentzat oso gauza probetxugarriak idatzi zituen.
‎Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkidan mesedeei erantzuten ez banien.
‎Jainkoarena denean, oso ongi probaturik dut aurreko bi edo hiru urtean esan zitzaizkidan gauza askotan, eta guztiak bete dira, eta orain arte bat bera ere ez da ustel irten, eta gauza bera Jainkoaren espiritua dela argi ikusten den beste gauza batzuetan ere, geroago esango denez.
‎6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz, nahi ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
‎Gauza batzuetan ikusten nuena irudia zela begitantzen zitzaidan, baina beste gauza batzuetan ez, Kristo berbera zela baizik, agertzen zitzaidan argitasunaren arabera. Batzuetan hain lausoa zen, non irudia begitantzen baitzitzaidan; ez, ordea, hemengo irudiak bezalakoa, direnik eta bikainenak badira ere, eta asko ikusi ditut onak; zentzugabekeria litzateke, era batera edo bestera, bata bestearen antzekoa dela pentsatzea; pertsona bizi bat eta honen argazkia antzekoak diren heinean, ez gehiago eta ez gutxiago; argazkia, egin daitekeenik hoberena bada ere, ezin izan daiteke hain naturala, hau da, beti ikusiko da gauza hila dela.
‎Ulertzeko era hau, beste gauza batzuekin batera, geroago azalduko dudanez gero, ez dut hemen horretaz ezer esango, haritik irtetea litzatekeelako, eta uste dut nahiko irten naizela: ez baitakitia zer esan dudan ere.
‎Zenbat gehiago letraduna denak?! Hori da guztiek hasieran, tartean eta amaieran izan behar duten otoitz era, eta bide bikain eta ziurra, harik eta Jainkoak naturaz gaindiko beste gauza batzuetara eraman arte.
‎9 Otoitzaren gauza hauek nik argi argi esatea nahi dudan arren, oso ilun izango da esperientziarik ez duenarentzat. Zenbait oztopo esango ditut, nire iritziz, bide honetan aurrera egiteko agertzen direnak, eta arriskutsuak diren beste gauza batzuk, Jaunak esperientziaren bidez irakatsi dizkidanak eta gero nik urte luzeetan jakintsu handiekin eta pertsona espiritualekin erabili ditudanak, eta ikusten dute hogeita zazpi urtean soilik, horrenbeste dira otoitzari emana nagoela eta, eman didala Haren Maiestateak esperientzia, bide honetan hainbeste estropezu artean eta hain gaizki ibili arren?; beste batzuei, berriz, berrogeita zaz...
‎Kanpoko beste gauza batzuk daude, esaterako, karitate egintzak eta irakurketak, baina zenbait kasutan horretarako ere ez da gauza izango. Orduan lagundu biezaio gorputzari Jainkoaren maitasunagatik, beste batzuetan berak arimari lagundu diezaion, eta benetan solasaldi santuetan igarotzeko astia har beza, edota joan bedi landa aldera, aitor entzuleak aholkatzen duenez.
‎1 Aurreko kapitulu honetan adierazi nahi izan dudana? beste gauza batzuetara barreiatu banaiz ere gauza horiek beharrezkotzat ditudalako, hau zen:
‎21 Honetaz hitz egitean handiustea duenak, meza debozioz entzutean ere izango du, ikusten baldin badute, eta, kristau ez izatearen pean, egin behar dituen, eta handiustearen beldurrez egin gabe utzi behar ez dituen beste gauza batzuk egitean ere bai.
‎Iruditzen zitzaidan, konturatuta eta nahita gauza askori erreparatzen niela? hainbesteren ohorea arriskuan jartzea, ni neu kaskarra nintzelako, haiek onak izanik, oso gaizki zegoela; egiten nituen beste gauza batzuk ongi baleude bezala. Egia esan, gaitza ez zen hura bezain kontzientzia argiz egina, baina gaitz handia zen.
‎Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko? eta gorputzeko indarrak eman dizkio penitentzia egiteko (lehenago ez baitzegoen sendo, gaixo baizik), eta adoretsu egin du edozein onetarako eta beste gauza batzuetarako; hortik argi ikusten da Jaunaren berariazko deia izan dela. Bedeinkatua izan bedi beti betiko.
‎Geroago, berorrek ongi baderitzo, gauza horien jakitun dago eta, jar daitezke Jaunaren aintzarako. Esan ditudan etxe honen profeziak, eta etxe honetaz eta beste gauza batzuez esango ditudanak, guztiak bete dira. Haietako batzuk jakingo ziren baino hiru urte lehenago, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago?
‎Gai berean jarraitzen du, gure aita san Jose aintzatsuaren etxe honen fundaziokoan. Jaunak nola agindu zuen, dio, han pobretasun santua gordetzeko, eta zergatik etorri zen andre harekin zegoen lekutik, eta gertatu zitzaizkion beste gauza batzuk.
‎Beste behin esan zidan errentan zegoela nahaspila, eta beste gauza batzuk ere bai pobretasuna goraipatuz, eta ziurtatu zidan bera zerbitzatzen zuenari ez zitzaiola faltako bizitzeko beharrezkoa; eta nik neugatik ez nuen sekula ere falta honen beldurrik izan.
‎Erabaki honetan sendo nengoela, aita komisario apostolikoak agindu zidan (orain frai Jeronimo Gracián maisua da kargu hori duena) amai nintzala fundazioak. Nik asti gutxi nuela eta gogora etorri zitzaizkidan beste gauza batzuk esanik, obeditzeko kaskarra naizenez gero, esan nion asko nekatzen nintzelako eta horrez gainera beste gauza batzuk nituelako?; hala ere, agindu zidan, apurka apurka edo ahal nuen bezala amai nintzala.
‎Erabaki honetan sendo nengoela, aita komisario apostolikoak agindu zidan (orain frai Jeronimo Gracián maisua da kargu hori duena) amai nintzala fundazioak. Nik asti gutxi nuela eta gogora etorri zitzaizkidan beste gauza batzuk esanik, obeditzeko kaskarra naizenez gero, esan nion asko nekatzen nintzelako eta horrez gainera beste gauza batzuk nituelako?; hala ere, agindu zidan, apurka apurka edo ahal nuen bezala amai nintzala.
‎surtan egosten zituen opiltxo batzuk, eta besterik ez; hau, hiru egunik behin, eta egi egia da, han dauden fraideak ere lekuko baitira, eta emakumea oso ahuldua zegoenean zen. Batzuetan sardina bat edota beste gauza batzuk janarazten zizkioten, monasterioa nola egin tratatzeko joan zenean, eta kalte egiten zioten on baino gehiago. Nik dakidala, ardorik ez zuen egundo edan.
‎Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni ere ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
‎2 Ávilako San Joserenean nengoela, mila bostehun eta hirurogeita bigarren urtean, hau da, monasterio hau egin zen urte berean, agindua hartu nuen A. García Toledo domingotarragandik, une hartan nire aitor entzulea zenagandik, monasterio haren fundazioaz idatz nezan beste gauza batzuekin batera; argitara irteten bada, irakur dezanak ikusiko du. Orain Salamancan nagoela, mila bostehun eta hirurogeita hirugarren urtean, hau da, hamaika urte geroago, Jesusen Lagundiko aita errektore batekin, Ripalda maisua izenekoarekin, aitortuz, lehenengo fundazioko liburu hau ikusi zuen, eta gure Jaunaren zerbitzurako izango litzatekeela, iruditu zitzaion, gure Jaunaren ontasunagatik hemen gero egin diren beste zazpi monasterioez idaztea, lehenengo Ordena honetako aita karmeldar oinutsen hasierarekin batera, eta horrela egiteko agindu dit.
‎5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta beste askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie.
‎Horregatik aholku hau ematen diet ama prioreei eginahalak egin ditzatela liluraldi hain luzeak saihesteko; nire ustez, arimak agintzen diena ez egiteko, ahalmen eta zentzumenak ezindurik geratzeko bidea ematea baino besterik ez baita; eta honela, kontuz ibiliz ekarri ohi dioten irabazia kentzen diote. Nagusiak ahulezia dela ikusten badu, kendu barau eta diziplinak (derrigorrezkoak ez direnak esan nahi dut, eta bere garaian ken daitezke guztiak ere kontzientzia onez) eta eman diezazkiola gogoa beste gauza batzuetara barreiatzeko ofizioak.
‎–Ez da behe mailakoa, ene alaba, nire irudira egina dago-eta?. Aditu nituen beste gauza batzuk ere: zer dela-eta hartzen duen Jainkoak atsegin handiagoa arimekin gainerako kreaturekin baino; gauza hauek hain goi mailakoak izanik, adimenak ulertu bazituen ere, ez dut erraz asmatuko haiek azaltzen.
‎7 Horrela, desira honekin urte askoan ibili ondoren, eta san Andresi gomendatuz, horretan laguntzen duena dela esan baitzioten, deboziozko beste gauza batzuk ere egin ondoren, gau batean esan zioten, ohean zetzala: –Ez ezazu nahi izan seme alabak izaterik, kondenatu egingo baitzara?.
‎21 Ahizpa honek hau esan zidan beste gauza batzuen artean: ia hogei urte izango direla, gau batean lotaratu zela lurrean zenik eta Ordenarik perfektuena aurkitu nahirik bertan moja izateko, eta ametsetan hasi zela, bere ustez, bide estu eta mehar batetik zihoala eta oso arriskutsutik han ageri ziren amildegi batzuetan erortzeko, eta fraide oinuts bat ikusi zuela, eta frai Joan de la Miseria ikusi zuenean (Ordenako fraidetxo ez koruko bat, ni han nintzela Beasera joan zena), [ametsetan] ikusi zuena bera iruditu zitzaion; esan zion:
‎9 Honelako etxe batean bada bat, haietan dauden guztien artean Jainkoaren miraberik handienetakoa dena, nik uler dezakedan heinean, espiritu, penitentzia eta apaltasun handikoa eta Haren Maiestateak mesedeak egiten dizkiona, eta hala ere, ez ditu ulertzen Konstituzioetako zenbait gauza. Kapituluan besteen faltak jakinaraztea karitate gutxiko zera iruditzen zaio eta ahizpen faltarik ez dela esan behar dio eta horrelako gauzak; hainbat gauza esango nituzke Jainkoaren mirabe zintzoak diren ahizpa batzuei buruz eta beste gauza batzuetan adimen argia dutenei alde handia kentzen dietenei buruz. Prioreak ez du uste izan behar laster batean arimak ezagutzen dituenik.
‎5 Hau ez dakit berarengandik soilik, haren amak, eman zizkion tratu txarrengatik nahigabe handiz, hura moja ikusi ondoren, kontatu baitzidan beste gauza batzuekin batera; izan ere, haien martiritzak handiak izan ziren; eta amak bera besterik ez zuen eta oso kristau ona izanik, Jainkoak baimentzen zuen bihotz bihotzez maite zuen bere alabaren borreroa izan zedin. Egiazalea eta kristautasun handiko emakumea da.
‎Batzuetan aukera ona zen horretarako, nire urteekin eta nitaz zenbait gauza entzunik, nolabaiteko esperientzia nuela iruditzen baitzitzaion. Elkarrizketan erabili genituen beste gauza batzuen artean, hauek eta beste batzuk esan zizkidan, idaztekoak ez direnak, askoz ere gehiago luzatuko bainintzateke.
‎Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina berak duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere ez zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz. Eta hauxe da beraren pozik handiena, horrela hitz egitea berari.
‎3 Garai honetan haren adiskide handi bat fraide sartu zen gure Ordenan Pastranako monasterioan; frai Joan Jesusena zeritzan eta maisu gradua zuen honek ere. Ez dakit honek gure Ordenaren handitasun eta antzinatasunaz idatzi zion gutuna, edo zer izango zen hasiera, baina oso gogotsu irakurtzen zituen hari buruzko gauza guztiak eta probatzen idazle handietan; horrela, dio, eskrupuluak izaten zituela beste gauza batzuk estudiatzeari uzteak, [Ordenako] hauek ezin zituelako eskutik utzi; eta jostatzerako zituen orduak honetan ematen zituen. Oi Jainkoaren jakinduria eta ahalmena!, bai ezinezkoa zaigula guri haren borondatea denetik ihes egitea!
‎2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎6 Behin, Jauna hartu ondoren, uste dut argi argi eseri zela gure Jauna nire ondoan eta gozotasun handiez kontsolatzen hasi zitzaidan, eta beste gauza batzuen artean hau esan zidan: –Hemen nauzu, ene alaba, neu naiz; erakutsi zeure eskuak?, eta iruditzen zitzaidan hartu eta bere saihetsera hurbiltzen zituela, esanez:
‎Eta honekin guztiak daudela poz pozik iruditzen zaio nire arimari, bera izan ezik, eta guztiek aurkitzen dutela erremedio beren neketan, berak izan ezik. Honek hain estura handia sortzen du, non, Jaunak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balu, horrela guztia leundu eta arima bare bare eta aserik geratzen baita, batzuetan nahi dueneko zerbait ikusiz, beste batzuetan beste gauza batzuk ulertuz?, honelako ezer gabe ezinezkoa bailitzateke pena hartatik irtetea.
‎21 Esan dudan hau guztiau da nire ariman, gehienetan, gertatzen dena, nik uler dezakedanez, eta pentsamendua Jainkoagan izan ohi dut etengabe, eta beste gauza batzuetan ari banaiz ere, nahi ez dudala ere, diodanez, ez dakit nork iratzartzen nauen; hau ez da beti gertatzen, garrantzizko gauza batzuetan ari naizenean baizik; hau, Jainkoari eskerrak, tarteka marteka izaten da, eta ez nire pentsamendua beti hartzen.
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. ...rik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezalakoa izan zuela.
‎Jaunartzeei dagokienez, kalte handia izango da oso, arima batek maitasunik gartsuena badu ere, horretan aitor entzulearen eta priorearen mende ez egotea; bakardadea sentitzen badu ere, ezin gehiagokoa ez bada. Kalte horiek saihesteko, honetan beharrezkoa da, beste gauza batzuetan bezala, hildura ditzatela, eta aditzera eman beraien barruko poza lortzea baino hobeki datorrela nork bere borondatea ez egitea.
‎Besteak putzuan murgiltzeko esaten ziola ulertu zuen, eta arin arin joan zen hartara; besteak laster batean joan ez bazitzaizkion, han murgilduko zen, Jainkoari zerbitzurik handiena egiten ziolakoan. Honelako beste gauza batzuk eta oso nekagarriak, obedientziaren pean zer sartzen den jakintsu batzuek seinalatu eta neurria ezarri beharra izateraino; izan ere, gauza oso nabarmenak egiten zituzten, beren asmoak salbatuko ez balitu, merezimenduak egiteko baino gehiago galtzeko izango liratekeenak. Eta hau ez zen gertatzen monasterio honetan soilik (hemengoa harira datorkidalako esan dut), baizik eta guztietan hainbeste gauza egonik, ni neu parte ez izatea nahiko nuke, haietako batzuk esateko, Jauna goretsia izan dadin bere mirabeengan.
‎Hura berorrekin tolesgabetasunez ez aritzea oso gaizki iruditzen zait. Nik horretaz eta beste gauza batzuez idazten diot, niri ezer idatzi zaidanik berak ez igartzeko eran. Egoki litzateke berorrek garbi garbi hitz egitea berarekin eta Ana Jesusenarekin egin zuenaz kexatzea; izan ere, deabruak hasi duen azpilana berorrek agerian jartzen ez badu, gero eta okerrago joango da eta arimako bakez ezin jasanezko bihurtuko zaio berorri; eta hortik berori falta izatea bihotzean sentituko banu ere, argi dut berorren bakearekin behartuago dagoela niri mesede egitearekin baino.
‎2 Jakingo du berorren agurgarritasunak, nola frai Migelek eta frai Baltasarrek ezeztatu dituzten esandakoak; frai Migelek zin egiten du, gainera, ez duela berak idazki hartako ezer idatzi, indarrez eta mehatxuz behartu zutela sinatzera baizik. Hau eta beste gauza batzuk esan zituen lekukoekin, eskribauaren eta Sakramentu Santuaren aurrean. Erregea konturatu da guztia zitalkeria izan dela, eta horrela beren buruei kalte baizik ez diete egiten.
‎Berak bihotz bihotzez eskatu zion, mesedez, ez agintzeko. Eta hark erantzun, ezin zuela, Jainkoaren eta erregearen borondatea zelako; berak ere zeukan ofizioa ez lukeela bete nahi, eta horrelako beste gauza batzuk. Aita Graciánek galdetu zion nuntzioagana joango ote zen.
‎2 Berorri poz ematearren bidaltzen dizkiot fundatzeko patenteak eta, bestalde, Jesusen Lagundiko aita bati idazten diot; niretzat hurrekoa izan ohi da eta nire aitor entzulea, ez dakit orain zer izango den?; oso ona da eta kontseilu-buruaren hur hurrekoa. Berari esaten ez dizkiodan beste gauza batzuen berri berorrek emango diola idazten diot, eta horrela eskatzen diot berorri hala egiteko eta konta diezazkiola aita hauen iskanbilak eta zein tratu txarra eman dioten bederatzi hilabetean frai Joan Gurutzeko santu hari, oraindik ez baitu jakingo berorrek zer gertatu den eta zabaltzen dituzten gezurrezko testigantzak. Patenterik nahi balu, eman biezaio berorrek, ikusi behar dutela deritzanak ikusi ondoren; izan ere, beharbada, kontseilu-buruari eta nuntzioari ere beronen aitor entzuleak erakutsiko dizkie, honi ere mezua bidaltzen baitiot.
‎Eta ez dadila kezkatu berorren esku ez denaz, izan ere, aspaldidanik berorren gorentasunaren letrarik ikusi ez dudanez gero, aita Gracián maisuak berorren partetik bidaltzen zizkidan goraintziekin ere kontentatzen nintzen. Non izango naizen hemendik noanean eta beste gauza batzuez ez diot hemen idatziko, laster joango delako horra aita frai Antonio Jesusena eta hark emango dio berorren gorentasunari guztiaren berri.
‎Beste eragozpenez gainera, hiltzea litzateke. Honi buruz eta beste gauza batzuei buruz hitz egingo dugu, Jainkoa lagun, eta beraz, besterik ez.
‎3 Beste toki batzuetako predikariak izateko askatasuna izan dezagula abisu eman zidan Segoviako ama prioreak, nik gauza jakintzat hartuz alde batera uzten nuena. Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie interesatzen eta ez dute nahi izaten.
‎Aurreko egunean frai Gaspar Nieto izan zen hemen. Guztiak aurkitzen ditut berorren aitatasunaren esana egiteko eta bekatu izan daitekeena kentzen berorri laguntzeko jarreraz, ertz ertzeko beste gauza batzuetan izan ezik. Nik berorren aitatasunaz dakidana ziurtatu diet, leuntasunez eramango dituela gauzak eta uste dudana esan diet.
‎3 Enríquez doktoreari deitu zitzaion Teresatxoren kasurako, Jesusen Lagundiko jakintsurik handienetakoa baita. Hark dio, kardinalen talde bat erabakitzeko bildurik, Kontziliotik bidali ziotela, beste gauza batzuen artean erabakirik, ondorengo hau: Ezin zaiola hamabi urtetik beherako bati abiturik eman, baina bai monasterioan hezi.
‎Nahiko ekin diot Joan Díazi azter dezan, eta itsustasuna bada, ez dakit zer duela aurpegian esaten baitute, ez hartzeko. Diru hauek tentaldian jartzen ninduten, nahi dutenean emango baitituzte; izan ere, Beatrizen amarenak eta Paulorenak ez nuke nahi irits daitezen, zor nagusia ordaintzeko direlako; bada, beste gauza batzuetan murriztuz badoaz, zama handiaz geratuko dira, eta hori ikaragarria da, eta horrela hemen erremedia dadila nahiko nuke. Ni informatuko naiz ongi neskatila honetaz; biziki goraipatzen dute, eta, azken batean inguru honetakoa da.
‎Haren Maiestateak nahi beza nik ikustea, ez datorkiela gaizki hura berriro eramaten saiatzea, ni hor saiatu nintzenez. Berorren agurgarritasunari diotsot, hara itzuliko balitz, etxe honetako bakea erabat haustea litzatekeela, beste gauza batzuk kontuan hartu gabe. Hain gauza astunez ez litzateke urrutitik hitz egin behar, arima baten on eta sosegurako, bere atsedena alde batera uzteko prest dagoenaren aurka.
‎5 Berorrek berrehun erreal ematen zizkion janzteko eta horrez gainera janaria eta beste gauza batzuk, berorren etxean bizi baitzen; ez direla igartzen badirudi ere, azken batean berorrek kontuan duena baino gehiago gastatzen da. Eman dionaz aurtengo nahikoa du, jateko nahi duen lekuan.
‎Jainkoari poz emateko egin behar dudanera itzuliz lortzen dut erremedioa; eta Haren Maiestatea bitartean sartuz, haren alde buru eta bihotz ekingo nioke lanari; bestela, badiotsot berorri, ez niokeela inolako eragozpenik jarriko bidean; izan ere, hura berorren etxetik kanpo ikusteko nuen gogoa hain handia izanik, horrek ematen zidan poza askoz ere handiagoa zen haren sufrimendua baino. Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎Har bitza, bada, orain era batera harenak eta ahizpa guztienak. Gure Jaunak gorde beza berorren aitatasuna eta ekar beza laster batean honantz, niretzat eta beste gauza batzuetarako oso beharrezkoa baita. Ez dut esaten ezer izango denik berorren aitatasunak ez dakienik.
‎Jainkoak nahi izan zuen, guri zegokigunean, esan zituztenak gezurtatzea. Aita Graciáni buruz esaten zituzten beste gauza batzuei dagokienez, frogabidea egin zen Errege Kontseiluaren aginduz eta egia agertu zen. Esandako beste gauza batzuetan ere atzerantz egin zuten, eta Gortea itsukeriaz gainezka zegoela konturatu ziren.
‎Aita Graciáni buruz esaten zituzten beste gauza batzuei dagokienez, frogabidea egin zen Errege Kontseiluaren aginduz eta egia agertu zen. Esandako beste gauza batzuetan ere atzerantz egin zuten, eta Gortea itsukeriaz gainezka zegoela konturatu ziren. Eta sinets beza berorren jauntasunak, deabruaren asmoa etxe hauek egiten duten ona ukatzea izan zela.
‎Poztu naiz berorren lehengusina sartu delako; goraintzi asko berari, eta Paternakoei (gogo handia dut beraiei idazteko) bidali gutun hau, ongi nagoela jakin dezaten, eta asko poztu naizela beraien gutunaz eta Margarita eta aitor entzulea hara doazela jakiteaz. Ez daitezela harritu berehala gu bezala ez badaude; zentzugabekeria litzateke, ezta ez daitezela ahalegindu hainbeste hitzik ez egiten, eta berez bekatu ez diren beste gauza batzuetan; beste era batera ohituta egonik, kezka kendu baino gehiago beren burua bekatari ikusiko dute. Denbora dute, eta Jainkoak lan egin dezala, bestela etsigarria izango baita.
‎6 Nik ez nion bidali Malagóngo ama prioreari nire nebak bidali zizkidanetik, zuen sukar handiaz hilko zuela uste bainuen; eta horrela, ez nuke nahi gauza berorik bidal diezaion opari, baina beste gauza batzuk bai, esaterako, laranja gozoak, enpagu handia baitu eta gaixo dagoenaren beste gauza batzuk. Hona ekartzeko gogo handia nuen.
‎6 Nik ez nion bidali Malagóngo ama prioreari nire nebak bidali zizkidanetik, zuen sukar handiaz hilko zuela uste bainuen; eta horrela, ez nuke nahi gauza berorik bidal diezaion opari, baina beste gauza batzuk bai, esaterako, laranja gozoak, enpagu handia baitu eta gaixo dagoenaren beste gauza batzuk. Hona ekartzeko gogo handia nuen.
‎6 Nik aparte harturik hitz egin nion, etxe honen gauza handiak aipatuz, nola ia mirariz egin zen eta beste gauza batzuk. Han nahiz hemen berdin zitzaiola zioen.
‎6 Etxe horretan egia gutxi izan da, eta horrek pena handia eman zidan niri, ekarri zuten auzian esandakoen eta beste gauza batzuen berri izan nuenean; izan ere, nik neuk nekien gauza batzuk gezur handiak zirela, ni han nintzen garaikoak zirelako. Orain ahizpa horiei gertatu zaiena ikusi ondoren, gure Jaunari eskerrak eman dizkiot, gezurrezko lekukotasun gehiago zabaltzeko aukera gehiagorik ez zielako eman.
‎Berak zorte oso ona du. Horregatik pozik nago orain hemen geratzeaz, Ávilan horretarako aukera txarrak daudelako, eta baita beste gauza batzuengatik ere. Neure nebagatik soilik dut pena, biziki sentitzen baitu.
‎8 Eskatu nion beste gauza eskulanak egitea jar zezala, besterik ezean saskiak edo beste gauza batzuk egitea, eta jolasaldia izan dadila horretarako beste tarterik izan ezik; estudiorik ez bada, oso garrantzitsua delako. Gogoan izan beza, ene aita, ni bertuteetan asko sakatzearen aldekoa naizela, baina ez laztasunean, gure etxe hauetan ikusiko duenez.
‎2 Nik Frantziskori idazten diodanean, ez beza irakur berorrek; izan ere, beldur naiz malenkonia ez ote duen, eta nahiko da niri agertzea. Beharbada, Jainkoak eskrupulu horiek ematen dizkio beste gauza batzuetatik babestearren; baina, beraren erremediorako, duen gauza ona niri sinestea da.
‎Hiru mila dukateko dotea eraman zuen eta beste gauza batzuk elizarako. 1573ko ekainaren 4an egin zuen profesa.
‎Gai berean jarraitzen du, gure aita san Jose aintzatsuaren etxe honen fundaziokoan. Jaunak nola agindu zuen, dio, han pobretasun santua gordetzeko, eta zergatik etorri zen andre harekin zegoen lekutik, eta gertatu zitzaizkion beste gauza batzuk.
‎Honela, ni ere ez nago idazten dudan honetan ongi asmatzen dudalako ustean (Jaunak ongi daki hori), baina, aipatu dudan artzaintxo honen antzera, poza hartzen dut, ene alaboi, neure gogoetak agertzean eta hainbat ergelkeriarekin izango dira; eta honela hasten naiz neure jainkozko Errege honen laguntzaz eta aitortzen nauenaren baimenaz. Nahi beza, esan dizkizuedan beste gauza batzuetan asma dezadala nahi izan duenez (edota, beharbada, Haren Maiestateak nire ordez, zuentzat delako), asma dezadala hauetan ere; eta hala ez bada, ontzat ematen dut idazten erabiliriko denbora eta nik entzutea merezi ez nuen hain gai jainkozkoa neure pentsamenduaz tratatzea.
‎Konturatu nintzen, esaten zizkioten gauza guztiak honela eraman arren, ohorearen puntu bat zuela, bere erruz ez zuela galdu nahi ohorearen edo buru estimuaren puntutxo bat ere; bere miseria hartan murgildurik, bateko eta besteko kontuak jakin nahirik hain nontzebarria zen, non harritzen bainaiz halako pertsona bat ordubetean ere nola egon zitekeen bakarrik; eta ongi bizinahikoa zen. Hau guztiau eginik gainzuritu egiten zuen, bere burua bekatutik libre eginik; eta gauza batzuetan ematen zituen arrazoien arabera, uste dut nik neuk ere hala egingo nukeela, epaituko banu; beste gauza batzuetan, ordea, oso bistakoa zen, baina, beharbada, ongi ez konturatzeagatik. Ni harriturik nindukan, eta ia guztiek zuten santatzat.
‎Haren Maiestateak seinale ugariz sentiarazten die bere presentzia grazia honetaz gozatzen dutenei. Haietako bat da lurreko gauza guztiak gutxiestea, haiek izatez diren bezain gutxi estimatzea, hango ondasunik nahi ez izatea, haren huskeriaz konturaturik dagoelako, beren Jauna maite dutenekin bakarrik poztea; aspertu egiten du bizitzak, merezi duten aberastasunak estimatzen ditu; hauen antzeko beste gauza batzuk, egoera hartan jarri zituenak irakasten dituenak.
‎3 Behin hona iritsiz gero, arimak ez du zertan beldurrik izan; bai izan dezake, Jainkoa, sufrimendu eta aukerak emanez, nahiz eta berari asko kosta, beraz baliatzea merezi izango ez duen beldurra, Hura zerbitzatu ahal izateko. Beraz, hemen, esan dudanez, maitasunak eta fedeak egiten dute lan eta arimak ez du nahi adimenak irakasten dionaz baliatzerik, Senarraren eta emaztearen artean dagoen batasunak, berak ulertzen ez dituen beste gauza batzuk irakatsi dizkiolako eta adimenarena oinpean duelako.
‎Pobretasunezko etxeetan ere beharrezkoa da hau. Uste dut esan nuela beste behin ere, eta beste gauza batzuekin ere gauza bera gertatuko da; baina egunak igaro ahala ahaztu egiten zait, berriro irakurtzen ez hastearren.
‎11 Liburuak, jantziak edota monasterioko beste gauza batzuk zabarkeriaz erabili, hondatu, edo etxeetako zerbitzurako erabiltzen diren gauza batzuk galduko balitu.
‎2 Begira, ene ahizpak, lehenengoetan ongi ez bazaudete (eta hala gerta daiteke, deabruak jarriko dizuelako bihotzeko larria eta kezka, hemendik datorkion gaitz handiaren berri baitaki), aditzera emango dizue debozio handiagoa aurkitzen duzuela beste gauza batzuetan eta hemen gutxiago. Ez ezazue utz bide hau; hemen ikusiko du Jaunak zenbateraino maite duzuen.
‎7 Baina guk elkar maite izate hau bai izan behar zaiola eder Jaunari! Bada, Jesus onak beste gauza batzuk jar ziezazkiokeen aurrean, eta esan: –barka iezaguzu, Jauna, penitentzia handiak egiten ditugulako, edota asko errezatzen dugulako eta barau egiten eta Zugatik guztia utzi dugulako eta bihotz bihotzez maite zaitugulako?; eta ez zuen esan. Zugatik bizia galduko genuke?, eta, diodanez?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia