2015
|
|
bata, alderik onena aukeratu zuela Mariak esan zuela. Eta egin ere, Martaren ofizioa egin zuen, Jaunari oinak garbitzean eta bere ileaz xukatzean, eta uste al duzue penitentzia txikia izango zela hura bezalako andre batentzat, kale haietatik joatea, eta beharbada bakarrik, nola zihoan erreparatzeko gogo berorik ez zuelako, eta egundo ere sartu ez zen lekuan sartu, eta gero fariseuaren gaizki esate eta sufritu beharreko
|
beste
gauza asko sufritzeko. Izan ere, hura bezalako emakume bat hainbesteko aldaketa egiten herrian ikusi, eta dakigunez, hain jende txarraren artean, Jaunaren, beraiek hain amorru handia zioten haren, adiskidea zela jakitea nahiko baitzen nolako bizitza izan zuen gogora ekartzeko, eta orain santatzat agertu nahi zuela, argi baitago berehala aldatuko zuela janzkera eta gainerako guztia; bada, gaur egun hain ospetsuak ez diren pertsonengatik beltzak esaten badira, zer izango ote zen orduan?
|
|
8 Beste batzuetan, arimako begiekin ikusten dituen gauzekin batera, adimenezko ikuskari bidez beste batzuk irudikatzen zaizkio, batez ere aingeru aldra handia Jauna beraiekin dela; eta gorputzeko begiekin ezer ikusi gabe, nik esaten ez dakidan ezagutza miragarri baten bidez, diodana irudikatzen zaio eta baita esatekoak ez diren
|
beste
gauza asko ere. Haietatik igaro denak eta nik baino trebetasun handiagoa duenak, beharbada, jakingo du aditzera ematen, oso zaila baderitzot ere.
|
|
Ziurtasunez eta atsekaberik gabe geratzen da. Eta honela
|
beste
gauza asko.
|
|
1 Esandako neke eta gainerakoekin, zer baretasun izan dezake tximeletatxo gaixoak? Guztia datorkio, Senarraz gozatzea bizikiago desira dezan; eta Haren Maiestatea, gure ahultasuna ezagutzen duena izanik, gauza hauekin eta
|
beste
gauza askorekin prestatuz doa, adorea izan dezan hain Jaun handiarekin bat egiteko eta Hura Senartzat hartzeko.
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza bera esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren
|
beste
gauza askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta
|
beste
gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era bateko eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere.
|
|
nola ikusi dituen batzuk bat batekoak, zein laster ahanzten dituzten guztiek, nola ikusi dituen lurpean zapalduak oparotasun handitan ezagutu zituen batzuk eta are gehiago: hilobi ondotik bera askotan igaroz, eta begiratuz har ugari daudela gorpu hartan irakitan erreparatu, eta
|
beste
gauza asko eta asko ezar dakizkioke aurrean; borondateak ezin konta ahala gauza eta maitasun seinale ikusirik, maitatzera jotzen du, eta halakoren bat ordaindu nahiko luke: batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen.
|
|
6 Beharbada, gaitik irtenda nabilela irudituko zaizue, ene ahizpak, eta ez naizela zuekin ari; izan ere, horrelakorik ez dago hemen, ez dugu ogasunik, ez dugu nahi ere eta ez gabiltza horren atzetik, ezta ez gaitu inork iraintzen ere. . Horregatik konparazioek ez dute adierazten hemen gertatzen dena; baina gerta daitezkeen
|
beste
gauza asko ateratzen dira haietatik; ez da komeni izendatzea, ezta ez dago zertan izendaturik ere. Hortik aterako duzue utzi zenutenaz erabat hustuak zaudeten ala ez; izan ere, badira gauzatxo batzuk, honelakoak ez badira ere, zeuen grinen nagusi zareten ala ez ikusteko.
|
|
11 Oi Jainkoa balia bekit, ene alabak, zenbat arima galdu nahi izango zituen hemendik deabruak! Hau guztiau eta esan nitzakeen
|
beste
gauza asko apaltasuna irudituko zaie, eta gauzak ongi ez ulertzetik dator; okertu egiten du norbere buruaren ezagutza eta, geure baitatik sekula irteten ez bagara, ez naiz harritzen, hau eta gehiago ere gainera etortzeaz. Horregatik diot, ene alabak, Kristo geure onagan, eta haren santuengan, jar ditzagula geure begiak, eta han ikasiko dugu benetako apaltasuna, eta bikaindu egingo da adimena, esan dudanez?
|
|
4 Hemen irakatsi zidan Jaunak zein on handia den Beragatik neke eta jazarpenak eramatea; izan ere, Jainkoaren maitasuna eta
|
beste
gauza asko neure ariman hainbesteraino hazten ikusiz, harriturik nengoen; eta honek sufritzeko gogoa pizten zuen nigan. Beste pertsonek, ordea, lotsa lotsa eginda nengoela uste zuten, eta egon ere hala egongo nintzen, Jaunak hain mesede handiaz erabateko laguntza eman ez balit.
|
|
Gero argi ikusi dut nire espiritua ez zela engainatu, era guztietara on handia egin duelako nigan eta nire ariman harekin harremana izateak. Izan ere, Jaunak aurreratuak dituela dirudien pertsonentzat, gauza handia da harekin harremana izatea, hark pausoka ez baina lasterka joanarazten baititu; eta haren estiloa arimak lotura guztietatik askatzea eta hilduratzea da, Jaunak horretarako,
|
beste
gauza askotarako bezala, dohain handi handia eman baitio.
|
|
Askotan ikusi izan dut aintza handi handitan. Lehen aldiz agertu zitzaidanean esan zidan, zorioneko penitentzia izan zela halako saria merezi izan zuena eta
|
beste
gauza asko. Hil baino urtebete lehenago, agertu zitzaidan kanpotik zela, eta hilko zela jakin nuen, eta esan egin nion.
|
|
11 Honengatik eta
|
beste
gauza askogatik, aholku eman nuen nik otoitzaren lehen graduan, lehen ura azaltzean, irabazi handia dela otoitzari ekitea era guztietako pozetatik nork bere burua askatzen hasiz, eta Kristori gurutzea eramaten laguntzera erabaki sendoz sartuz, soldatarik gabe beren erregeazerbitzatu nahi dutenzaldun onak bezala, ziur ziur daukate-eta. Begiak irabazi nahi dugun egiazko eta betiko erreinuan ditugula.
|
|
Beraz, esaten ari nintzenera itzuliz, Pasioko pausobatez pentsatzen jar gaitezen; esaterako, Jauna zutabeari loturik zegoenaz: adimena han adierazten diren zergatiak bilatzen ari da, oinaze handiak eta Haren Maiestateak bakardade hartan izango zuen atsekabea eta
|
beste
gauza asko, adimenak aktiboa izanez gero, hemendik atera ahal izango dituenak. Zenbat gehiago letraduna denak?!
|
|
dohain bat da, guztiz sentsuala ez dena ezta guztiz espirituala ere. Jainkoak emana da guztia; baina, dirudienez, honetarako asko lagun diezaiokegu geure buruari, geure zirtzilkeria eta Jainkoarekin dugun esker gaiztoa, gure alde egin zuen guztia, haren Nekaldia oinaze larriekin, haren bizitza hain nahigabetsua gogora ekarriz; haren egintzak ikusteaz poztuz, haren handitasuna, zein maite gaituen,
|
beste
gauza asko dira, kontuz aprobetxatu nahi izanez gero bidean sarri sarri aurkitzen dituenak, arreta handirik gabe ibilita ere. Honekin batera maitasun pixka bat balego, arimak atsegin hartzen du, bihotza sentibera jartzen da, malkoak datoz; batzuetan indarrez ateratzen ditugula dirudi, beste batzuetan Jaunak ematen dizkigula, erresistentziarik jar ez dezagun.
|
|
Hau, zeuden tentaldiak kontuan izanik, oso zorrotz hartu ohi nuen, baina ez tentaldi handiak nituenean zerbaitetan hutsik ez egiteko heinean; hala ere, gehienetan zorrotz betetzen nuen; eta horrela, nirekin zeudenei eta nirekin harremana zutenei hori sartzen nien buruan eta haien artean ohitura bihurtu zen. Ni nengoen tokian bizkarraldea babestua zutela pentsatzen zen, eta horretan bat zetozen nire adiskide eta senitarteko, eta nik irakasten nien haiekin;
|
beste
gauza askotan, ikasbide txarra eman diedalako, Jainkoari kontu handia eman diot hala ere.
|
|
gutaz gaizki esateari garrantzirik ez eman, bestera baizik: halakoan ongi hitz egiten dutenean baino gehiago poztu; ohorea estimu gutxitan izan; senitartekoekin loturarik gabe egon, otoitzari emanak ez badira, ez luke nahi haiekin harremanik, aspertu egiten baitute; honelako
|
beste
gauza asko, nire iritziz, Jainkoak eman ohi dituenak, naturaz gaindiko edota gure berezko joeraren aurkakoak direla iruditzen zaidalako.
|
|
20 Estimu handitan izan behar da bertute bat, Jauna ematen hasten denean, eta inola ere ez jarri hura galtzeko arriskuan. Honela da ohore gauzetan eta
|
beste
gauza askotan; ez beza uste izan berorrek aske garelakoan gauden guztiok, hala gaudenik, eta sekula ere ez da arreta galdu behar honetan; eta bere buruagan ohore puntu bat sumatzen duen edozein pertsonak, aurrera egin nahi badu, sinets biezat eta hauts beza lotura hau; izan ere, kate bat da eta ez dago limarik hura eten dezakeenik, Jainkoak eteten ez badu otoitzez eta geure aldetik asko eginez.... Uste dut bide honetako lotura dela, eta harriturik nauka egiten duen kalteak.
|
|
9 Hark barru barruan sentitu zuen nik utzi izana, eta horrela beste oinaze bat zen hori; nekagarri egin zitzaion hartara jartzea eta Probintzialari ekin eta ekin egin zion. Sentitzen zuena kontuan izanik, gauza handi handitzat dut hori; izan ere, Jainkoaren beldurrekoa zen eta Jainkoari zerbitzu handia egiteko izan daitekeela eta
|
beste
gauza asko esan nizkionez gero, eta berriro ere gerta daitekeela elkar ikustea eta itxaropena eman nion eta, horrela, pena handiz, baina onartu behar izan zuen.
|
|
Haren aurrean izan nintzenean, esan nion, gauza gogorra zela halako laztasun, perfekzio eta itxituran bizi nahi zuten emakumeak egotea, eta halakorik ezer igaro gabe atsegin artean zeudenek, gure Jaunaren zerbitzu hain handiko obrak eragotzi nahi izatea. Hauek eta
|
beste
gauza asko esan nizkion Jaunak ematen zidan adore handiaz. Horrek hainbesteraino ukitu zion bihotza, non beragandik alde egin baino lehen, baimena eman baitzidan.
|
|
2 Hura fundatu zenean Alvaro Mendoza zen gotzain, orain Palentziakoa dena, eta Ávilan izan zen garai osoan asko ere asko lagundu zien mojei. Eta haren mende jarri ginenean, gure Jaunagandik ulertu nuen nik hala jartzea komeni zela, eta ongi egina zela zirudien gero; izan ere, Ordenako diferentzia guztietan haren laguntza handia izan genuen eta gertatu ziren
|
beste
gauza askotan garbi ikusi zen; egundo ere ez zuen utzi inongo elizgizonek bisita zitzan ezta ez zuen egiten monasterio hartan nik eskatzen niona baino besterik. Honela igaro zituen hamazazpi urte, gutxi gorabehera, ez bainaiz ongi gogoratzen, eta nik neuk ere ez nuen haren mende egotetik aldatzeko asmorik.
|
|
Hain pazientzia handiaz eramaten zuen guztia, non harri eta zur geratzen bainintzen; ez zen nekatzen gu hornitzeaz. Etxea janzteko behar genituen altzari guztiak eman zituen, bai ohetan eta bai
|
beste
gauza askotan, berak etxea ongi hornitua baitzuen, eta behar genuen guztia:
|
|
7 Behin nigana etorri zen aitor entzule bat, oso harriturik, pertsona bat aitortzen zuena, eta esaten ziola hainbat egunetan etortzen zitzaiola Andre Maria eta beraren ohearen gainean eseri eta hizketan aritzen zela ordubete baino gehiagoan, etortzeko direnak eta
|
beste
gauza asko kontatuz. Zentzugabekeria askoren artean, bat edo beste zentzuzkoa zen, eta horrela sinestea ematen zitzaion.
|
|
9 Hau da egia osoa eta
|
beste
gauza asko; beraz, hau dakienak argi ikusiko du justiziaren aurka tratatzen dutela hain gaizki brebe horretan. Ez du ezertxo ere egin jakintsuen iritzia kontuan izan gabe; izan ere, bera jakintsua izan arren, sekula ez du bere iritzia kontuan izan.
|
|
4 Esatekoak ez diren
|
beste
gauza asko ere egotzi dizkidate zorioneko horiek. Eta aita Gracián maisuaz, bera izan baita bisita egin diena, ezin eramanezkoak dira haren izena belzteko egotzi dizkioten gezurrak; nik ziurtatzen diot berorri, ezagutu eta tratatu dudan Jainkoaren zerbitzari handienetakoa eta onestasun eta kontzientzia garbienetakoa dela, eta sinets beza berorrek honetan egi egia diodala.
|
|
3 Bigarrena, bisitari apostolikoak amaitu duenez eta monasterio hauek zuzen zuzenean berorren jauntasunaren mende daudenez, izenda dezala prelatua, bai bisitetarako, bai gertatzen diren
|
beste
gauza askotarako, eta hasierako erregelako fraide oinutsetakoa izan dadila, eta ez ditzala bidal mojak gobernatzera erregela lasaituaren fraiderik gauza askotan jokaera oso bestelakoa dutelako (ezinezkoa baita horrela bizi ez denak gauzak ongi ulertzea eta hutsegiteei erremedioa jartzea), berorren jauntasunak badakielako zein gaizki joan zaien haien gobernuaz. Eta, nahi dezanean, esango diote zein gaizki egiten ari zen azkenean berorren jauntasunak zeregin hori eman ziona, beraiek hoberentzat hautatua izan arren; eta hau, beharbada, ez da izango beraren erruz, eskarmenturik ez duelako baizik, esana dudanez, eta horrek kalte handia egiten du.
|
|
Nik baratze handiagoa izan dezatela nahiko nuke, Beatriz okupatuago egon dadin. Ezin ditut onartu laudorio horiek (Jainkoa ezin izango du engainatu eta beraren arimak ordaindu du), guztien aurrean zabaltzen baitzituen ez diren gauzak eta
|
beste
gauza asko idatzi izan dizkidate: edo haiek esaten dute egia, edo berak esaten du.
|
|
2 Arrazoi beragatik eta
|
beste
gauza askorengatik beharrezkoa da, mojak aita prioreen mende ez egotea. Gerta daiteke batek gutxi jakitea eta moja guztiak egonezinik utziko dituen gauzak agintzea; inor ez delako izango nire aita Gracián bezalakorik; eta gerokoari begiratu behar diogu, honezkero eskarmentu handia dugulako, eta arriskuak saihestu beharra dagoelako; izan ere, moja hauei egin diezaieketen onik handiena da, aitor entzulearekin ez dadila beste hizketarik izan bekatuak esatean baizik, bildutasuna gorde dadin aski baita aitor entzule izatea probintzialari abisu emateko.
|
|
Hau diot hemen, lekuz kanpo datorrela badirudi ere? behar izango delako; probintzial izango denari esan biezaio berorren agurgarritasunak, ez dezala egin ezer hara joan eta ongi begiratu gabe, etxe hartarako garrantzitsua baita, Santxo Ávilak gehiago ematen duelako, eta haiek premian egonik, egitera jarriko lirateke; hala ere zerikusi handia dute baldintzek eta
|
beste
gauza askok, nirekin tratatu behar direnak eta ikusi.
|
|
8 Jakin beza ez zaidala batere gustatzen ez dela berorrek bezala gauzak begiratzen dituenik uste izatea; eta hori gertatzen da, diodanez, horkoari begiratzen diolako soilik eta
|
beste
gauza asko ez zaizkiolako axola. Eta ez da aski norbera libre izatea, hala dela agertu behar baita besteen aurrean.
|
|
6 Mandatu bat eman zidan aita Nicolaok berorren aitatasunarentzat; nahiago nuke ahaztuko ez balu ni gure Jaunari gomendatzea,
|
beste
gauza asko izango baititu burura ez datozkionak. Hainbestean nabil osasunez.
|
|
Honezkero badator gaua, eta beraz, Pazko ona litzatekeela niretzat berorren aitatasunak orduan egingo dituen sermoiak entzutea, besterik ez. Jainkoak eman biezazkio Pazko ona eta
|
beste
gauza asko, nik opa diodanez.
|
|
Zazpi mila dukateko dotea ekarri duen moja bat hartu dute. Beste bi dira sartzeko beste horrenbestekoaz, eta etxe oso oneko emakume bat hartua dute dagoeneko, Tendillako kondearen iloba, aurrez zilarrezko balio handiko gauzak bidali dituena, argimutilak, ur eta ardo ontziak,
|
beste
gauza asko, erlikia kutxa, beirazko gurutzea; luze joko luke bidali dituen gauza guztiak esateak.
|
|
Haren aurrean izan nintzenean, esan nion, gauza gogorra zela halako laztasun, perfekzio eta itxituran bizi nahi zuten emakumeak egotea, eta halakorik ezer igaro gabe atsegin artean zeudenek, gure Jaunaren zerbitzu hain handiko obrak eragotzi nahi izatea. Hauek eta
|
beste
gauza asko esan nizkion Jaunak ematen zidan adore handiaz. Horrek hainbesteraino ukitu zion bihotza, non beragandik alde egin baino lehen, baimena eman baitzidan?
|
|
Batek prediku bat egiten du arimei on egiteko asmoaz; baina ez dago giza onuretatik aske, ez dago entzuleei poz emateko, edo ohore eta izen ona lortzeko, edota ongi predikatzeagatik kalonjetzaren bat eskuratzeko desiratik aske. Horrela dira lagun hurkoaren onerako egiten diren
|
beste
gauza asko ere, asmo onez eginak, baina kontu handia izanik haien bidez ez galtzeko ezer eta inor ez nahigabetzeko. Jazarpenen beldur dira; pozik eduki nahi dituzte erregeak, jaunak eta herria; munduak hain estimu handitan duen zuhurtasunez ibili ohi dira.
|
|
horietako zerbait entzuten dudanean Jaunak aditzera ematen didan hartan nik poz hartzen dudan bezala, zuei esateak ere, beharbada, poz emango dizuela niri bezala. Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera,
|
beste
gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat dut ez duela gaizki ikusten beraren hitz eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala.
|
|
Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak bere adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra duela dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta
|
beste
gauza asko.
|
|
2 Adimen argidun bat, gauza onera zaletzen hasten bada, hari atxikitzen zaio kementsu, ziurrena hura dela ohartzen delako; eta espirituarentzat onura handirik ez dakarrenean ere, aholku onerako eta
|
beste
gauza askotarako onura dakar, inor nekarazi gabe. Adimen argirik ez badu, ez dakit nik zer onura ekar diezaiokeen komunitateari, eta kalte handia egin diezaioke.
|
|
Ez, ez ezazue barrerik egin horretaz, aparra bezala handitzen baita, eta ez dago gauza txikirik, ohore puntu hauek eta irain egin ote diguten adi egotea bezalako arrisku larrietan. Badakizue zergatik,
|
beste
gauza asko kontuan hartu gabe? –Beharbada, batengan gauza txikitik hasten da eta ia ez da ezer, eta gero deabruak burura ekartzen dio beste bati gauza larria dela, are gehiago:
|
|
Izan ere, esan dudanez? beste toki batean idatzia dago otoitz hau nolakoa den eta arimak une hartan zer egin behar duen eta
|
beste
gauza asko arimak hemen sentitzen duenaz luze eta zabal azalduak eta Jainkoarena dela nola ezagutzen den; horregatik, ukitu besterik ez ditut egingo otoitz gai hauek, Pater Nosterraren otoitz hau nola errezatu behar duzuen aditzera emateko. Ez dizuet ematen abisu bat baizik?
|
|
...etikoa dela eta bestea amesturikoa, edota zer den Kreatzailea maitatzea edo kreatura maitatzea (hau esperientziaz ikusita, pentsatzea eta sinestea baino haratago doana), edota ikusi eta probatzeraino zer irabazten den batarekin eta zer galtzen bestearekin, eta zer den Kreatzailea eta zer kreatura, eta otoitzean beragandik ikasteko gogoaz doanari eta Haren Maiestateak nahi duenari irakasten dizkion
|
beste
gauza asko ezagutzeraino ekar dezanean, pertsona hauek, horraino iritsi ez garenokin konparatuz, oso bestelako eraz maitatzen dutela.
|