2015
|
|
Haren bidez ikus ditzake zer ondorio dakartzaten benetako ikuskariek eta kontenplazioak, gure Jaunagandikoak direnean eta ez irudipenak edota deabruaren engainua. Menturaz ezkutatu egin zen sari haietaz gozatu eta
|
beste
ezertaz ez arduratzeko. Ikusten duzue bai, guk dakigunez, ez zuela egunik izan atseden hartzeko, eta gaurik ere ez zuen izango, gauez irabazten baitzuen zer jana.
|
|
Beharbada ez dakigu zer den maitatzea, eta ez naiz asko harrituko; izan ere, maitatzea ez datza gozotasunik handiena izatean, baizik eta gauza guztietan Jainkoa poztu nahi izateko erabakirik sendoenean eta, ahal dugun heinean, Hura ez iraintzen saiatzean, eta beraren Semearen ohore eta aintza beti aurretik joan daitezela eta Eliza Katolikoaren hazkundea eskatzean. Hauek dira maitasunaren seinaleak, eta ez uste izan kontua
|
beste
ezer ez pentsatzea denik, eta pixka bat barreiatzen bazarete dena galdua denik.
|
|
Egi egiazko gauzez, mundukoez haratago doazenez, izan ezik
|
beste
ezertaz ez mintzatzeko gogo bizia geratu zitzaidan, eta honela han bizi nintzelako pena izaten hasi nintzen. Samurtasun eta gozotasun eta apaltasun handi batekin utzi ninduen.
|
|
2 Aita frai Felipe ezin hobeki etorri zen, ertz batetik bestera egin duelako, aitortzaz baino
|
beste
ezertaz ez baitu hitz egiten. Gizon oso ona da.
|
|
13 Nik badiotsot berorren agurgarritasunari, uste duen baino zeregin gehiago dagoela eta irabazi egingo dugula uste dugun hartan, beharbada, galdu egingo dugula; ezta ez zait ongi iruditzen, gure Ordenaren ohorerako ere, bikario zeregin horrekin sartzea(
|
beste
ezertarako ez baititu nahi) kontenplazioko eremutar gisa agertzen direnak, halako emakumeekin, batera eta bestera ibiltzea; izan ere, haiek beren bizimodu txarretik ateratzeko izan ezik, ez dakit irudi ona ematen den.
|
|
Egunetik egunera hobeki ulertuz noa otoitzaren fruitua, eta Jainkoaren aintzagatik soilik, beste batzuen erremedioa eskatzen duen arima batek zer izan behar duen haren aurrean. Sinets beza, ene aita, betez doala monasterio hauek egiten hasi zirenean izan zen desira, hau da, lagundu diezaiela beraren aintza eta zerbitzurako beragana jotzen dutenei, emakumeok
|
beste
ezertarako ez baikara. Moja hauen perfekzioa kontuan izanik ez naiz harrituko Jainkoagandik lortuko dutenaz.
|
|
Jaunagan itxaro dut nik ez dela hala izango, eta ez dituela bertan behera utziko bere mirabeak. Eta honetarako,
|
beste
ezertarako ez bada ere, iratzargarri gerta dadila idazteko agindu didazuen hau.
|
|
6 Bai garrantzitsua dela ohar hau, lagun hurkoaren, batez ere esanak geratu diren arima haien, nekeetan haietaz errukitzeko, neke txikiak badira ere; honezkero hauek, nekeen desira dutenez gero, guztia dute arintzat, eta kontuan har dezatela ahulak zirenekoa, eta orain halakoak ez badira, sendotasuna ez datorrela beraiengandik; izan ere, hemendik joan daiteke deabrua lagun hurkoaganako karitatea hoztuz eta berez txarra dena perfekzioa dela guri sinetsaraziz. Guztian kontuz eta itzarrik ibili beharra dago, eta perfekzio handiagoan doazenak are gehiago, hark ez baitu lorik egiten; izan ere, tentaldiak disimulu handiagokoak dira,
|
beste
ezertara ez delako ausartzen; kontuz ibili ezik, diodanez?, ez da kalteaz ohartzen bat, egina dagoen arte. Azken batean, beti egon behar da erne eta otoitz egin, ez baitago otoitza baino erremedio hoberik deabruaren isilpeko gauza hauek ezagutzeko eta hari seinalea agerrarazteko.
|