Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 692

2000
‎Baina inork santujaletzat har ez gaitzan edo zer zitalagotzat, eta iradoki besterik egin ez dena eta bere horretan ere nahikotxo badena, ulertu nahi duenarentzat esplizitatzera joz, eta ez noski halako morbo arrazoigabe batek bultzaturik, beste erremediorik ez dagoelako baizik, bada astelehen goizeko berrikuntza azaltzea dagokigu orain, ordu txikietako filmarekin zerikusi estua gordetzen duena, eta bere gordintasun guztian jakinaraziko zaiona irakurleari. Hara:
‎damutu egin behar zen damuaz. Beraz, aurpegia eman beste erremediorik ez zegoen! Nahikoa ongi errekuperatu zen Caterpilar anderea lehen kolpetik:
‎Ez nuen inondik ere bera etortzea espero. Baina behin honaino etorrita, haren gonbita onartzea beste erremediorik ez nuen. Gainera, gauzak argitzeko aukera ezin hobea izan daiteke.
‎Ez baitzegoen. Aitaginarrebaren eskaintza onartzea beste erremediorik ez zitzaidan geratu, eta lau urtez aritu nintzen kamioiarekin arraina partitzen, Donostia inguruetako herrietara, Nafarroara, Zaragozara... Orduak eta orduak egiten nituen kamioiaz, atsedenik gabe, egunean hogeita hiru ordu askotan.
‎Esate baterako, esnearen prezioarena arazo larria da. Esneki enpresek gero eta gutxiago ordaintzen dute litroko eta baserritar askok esnea ekoizteari utzi beste erremediorik ez du.
‎Nolanahi ere, Lauaxetak nire ondoan jarraitu beste erremediorik ez zuen, eta niri pozgarria zitzaidan hura aldamenean sentitzea. " Biziek ezin eman dezaketen laguntza eta babesa ematen ditek hildakoek", pentsatu nuen," edo berpiztuek, hobeto esanda.
2001
‎Ez dugu nekazaritza ekologikoa egiten dugula esan nahi, hori oso ikusia dago, baina saiatzen gara nekazaritza integratu bat egiten. Gaitz endemikoak sortzean (badira onddo mota batzuk mahasti osoa hondatzen dutenak) azufrea erabili behar dugu, beste erremediorik ez dago eta. Justu ezinbestekoa bakarrik erabiltzen dugu.
‎Riskiren koadrila mutilez osatua da, ez neskak atsegin ez zaizkielako, haiekin ibiltzea kosta egiten zaielako baizik. Riskiri, adibidez, izugarri gustatzen zaio Anuxka deitzen den neskatoa, baina honek ez dio kasu zipitzik egiten eta gure mutikoak ahalik eta egokien egoerari eustea beste erremediorik ez du. Liburu honetan, Riski eta bere lagunei azken aldian gertatu zaizkien abenturen eta koadrilan edo bakarka egin dituzten aldrebeskerien berri izango duzue.
‎LOREk faktura bat ematen dio, TOMASek ez du oso ondo ikusten eta betaurrekoak ateratzea beste erremediorik ez zaio geratzen... Irakurri eta sinatu egiten du.
‎Bai azalera handietako arduradunek, bai hiltegietako operadoreek eta haragi sektoreko handizkako banatzaileek atzo erabaki zuten, bilera baten ondoren, kontsumitzaileak ordaintzen duen azken preziora eramatea arrisku material horiek suntsitzearen kostua. Sektoreko ordezkariek esan zuten haragiaren prezioak igotzea beste erremediorik ez dutela; izan ere, Gobernuak baztertu egin du horretarako diru-laguntza publikoak izaten jarraitzea, ekitaldi honetan bezala, behi eroen krisia dela eta. Nekazaritza Ministerioaren proposamena da haragi kilo bakoitzaren azken prezioa bost pezetatan igotzea, hau da, jendearentzako salmentan, kostua kontsumitzaile guztien artean banatzeko eta merkataritza katearen beste muturrera ez joateko, hau da, abeltzainengana, azken urtean gatazka horrek eragin handiena izan baitu.
‎Orduan pentsatzen hasi beste erremediorik ez nuen izan. Pentsatzen hasi eta larritu egiten naiz berehala.
‎Orduan zopa hartzea beste erremediorik ez dut izaten. Baina batzuetan kale egiten du, ez baita zopa oinetaraino iristen, eta are babesgabetuago geratzen naiz.
‎Padre Alvarezek argiak piztu eta filma amatatuz gero, zutitu eta alde egin beste erremediorik ez zegoen. Jendeak alferrik erregutuko zion, pelikula ematen jarraitzeko, gutxi falta zela eta amaiera ikusten uzteko, berak ez zuen kasurik egingo.
‎Ene haserrearen erroak bilkura aitzineko arratsaldean barna landatuak ziren; alabaina, denek Joanes deitzen genuen Mandrun abertzale buruarekin istripuz hitz egin nuen eta emazteok, politika libidoarekin bideratzen genuela errepikatu zidalarik, gaitzeko errabiak hartu ninduen. Amaren erranez gogoratzeaz beste erremediorik ez neukan.
‎Marmoek lurretik altxatzeko asmorik agertu ez zutenez, Prostatasek ostiko batzuk banatu zituen, han eta hemen, zoriz, oholtzatik gertuen zeudenen artean. Hauen arteko ausartenek jaiki eta Ugatzari begira jarri, beste erremediorik ez zuten izan. Ugatzak, nahiko quorum zeukala iritzirik, nonbait, komunikatua irakurtzeari ekin zion:
‎Azken esaldi hau(" Konforme nintzen…") nirea da, ez Stendhalena, aitortu zuen Berlusgoñik lotsa pittin batez. Idatzi beste erremediorik ez dut eduki, iruditzen baitzait beharrezkoa dela gure pertsonaiaren (Stendhali maileguan eskatu dioguna gure Bazofias izan dadin) helburu ezkutuak zeintzuk diren han eta hemen iradokitzea. Bai, aitortzen dut alde horretatik esperimentua ez dela perfektua.
‎Balzacek kendu zizkidan gelditzen zitzaizkidan azken zalantzak. Papera eta boligrafoa eskatu, gondola ibai ertzean geldi zezaten erregutu, eta Aita Zaindarien artean egondakoan ikasitakoa praktikan jartzea beste erremediorik ez nuela etsirik, lanerako prestatu nintzen, baldintza literario bakar bat ezarriz: konforme, baina nire bukaerak ez du happy end ik edukiko.
2002
‎Botikak hartzera beste erremediorik ez dagoenean bakarrik jo behar da eta medikuaren ardurapean beti.
‎Baina susmoa dugu hiztegiak ez direla aski terminologia benetanfinkatzeko. Izan ere, jende gehienak nekez jotzen du hiztegietara, edota beste erremediorik ez duenean bakarrik. Gauzak horrela, ikasgela berean ere maiz ikustendira kontraesan terminologikoak, eta zer esanik ez, horiek handiagoak dira campusen artean, edota lizentziaturen artean.
‎Badirudi, euskarazatzean geratzen garela. Nobedadeen berri jakin nahi badugu, ematen du erdarazkoeskaintzara jotzea beste erremediorik ez zaigula geratzen.
‎Alexek beti jotzen zuen hitanora. Mirarik beste erremediorik ez zuen izan.
‎Eta hala, baziren bi koadrila zuten lagunak, bata Ibarben eta bestea kostaldean, biak ala biak gazte ibarbearrez osatuak. Luzaro bezalako herrietan, ordea, kontua bestelakoa zen, zeren ibarbearrak gutxi izaki udatiarrak ere, guztira, ez asko, kanpoko gazte batek herriko jendearekin nahastu beste erremediorik ez baitzuen.
‎Pasilloak hain ziren estuak, Anaia Dabitek maiz zeharka ibili behar izaten bai  tzuen bertatik, eta ez zeukaten irteerarik. Hala, batetik bestera pasatzeko, aurreko aldetik itzuli edo pupitre gainetik jauzi egitea beste erremediorik ez zegoen. Nire eserlekua Anaia Dabiten pareko pupitre ilararen sakonean zegoen, atzeko horma jotzen hain justu, eta beste bi ilarako tarteak bereizten zuen kanpoko ateaz.
‎Egia izatera, nola zitekeen beste inork ez erreparatzea? Kinka hartatik ateratzeko, biografiara jotzea beste erremediorik ez genuen, eta horixe egingo genuen, behin ibai ertzeko petrilean eserita egoteaz nazkatu ginenean. Eta zera irakurriko genuen bertan:
‎Lehenengo pasa eta gero begiratu bezalako jokabideak nagusi. Autoek, berriz, oinezkoen lehentasuna onartu beste erremediorik ez. Beste alde batetik, beharginen arropei erreparatu eta euren janzkera oso arrunta iruditu zaik.
‎Horrexegatik matrikulatzen dituzte euskal eskoletan. Baina kontua da, ordea, seme alaba hauek ez direla hizkuntzaren militante sutsuak eta batzuetan euskara beste edozein ikasgai bat izango balitz bezalatsu ikasten dutela, ez dakit nik hau den zure kasua, bortxaka, anitzetan beste erremediorik ez delako, ikasi behar den zerbait bezala. Nork askatuko du korapilo nahasgarri hau?
‎Erdarazko literaturak ez bezala, unibertsala izatea beste erremediorik ez du euskarazkoak: kapital literarioa meta  tzen jarraitu behar du, munduko literaturen artean bere lekutxoa finkatu nahi badu; auzia oso argi azaltzen du, beste literatura batzuen kasuak aztertuz, Pascale Casanovak La République mondial des Lettres duela gutxiko bere liburuan.
‎" Ez nuen uste harriei begiratzea hain entretenigarria izan zitekeenik", esan nuen nik erdi bromatan. Onartzea beste erremediorik ez nuen: ideia bikaina izan zen barnealdeko eremu ihartu haietara hurbiltzea.
‎Banekien, beste aldetik, Arizona edo Utah ko eremu zabaletan askoz zailagoa suertatuko zitzaidala kontzerturik edo topatzea, eta geratzen zitzaizkigun egunak basamortua korritzen edo parke naturaletan galduta ematearen ideiak ez ninduen batere kitzika  tzen. Hala ere, etsitzea beste erremediorik ez nuen. Egia esateko, nire harrikadak eta punk rockarekiko zaletasun zoro neurrigabea jasateko eraman handia erakutsia zuten nire bidaideek aurreko asteetan, eta, beraz, guztiz ulertzekoa zen hurrengo egunetan nik amore eman nezan, izugarri aspertuko nintzela ziurtzat ematen banuen ere.
‎Otzara handiak zeroatzaten haietako askok, eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen. Alboko andrazkoak lurrean utzitako otzara itzela eskumako oinaz zapaldu beste erremediorik ez zeukan Joseluk. Ez zen eroso sentitzen halan, eta hanka bat bestea baino goratuago zeukala aprobetxatu zuen aitari ostutako praken hanka laburtuari barrura aldeko tolesdura hobeto biribiltzeko.
‎– Fidatzea beste erremediorik ez daukat. Baina arrisku handiegia hartu dugula iruditzen zait.
2003
‎Kontua da ez nengoela konbentzituta. Eta idazten dudanean zerbaitek ez banau konbentzitzen, aldatu beste erremediorik ez daukat. Amesgaiztoak izaten ditut bestela.
‎Zaila da askotan, baina ahaleginik ez badago, ez dago saririk. Horrezaz gainera, Matias neuk sortutako pertsonaia da eta kariñotik harago joatea beste erremediorik ez dago: maitatu ere maitatzen ditugu sortzen ditugun pertsonaiak.
‎Gau eta egun luze guztietan horietan, herritarrek beren kabuz moldatu behar izan zuten. Askok, teilatu edo terrazetara igo eta ibaiak ez estaltzeko otoitz egitea beste erremediorik ez zuten. Txalupa bakarrak, herritarrenak ziren, eta horiek hondoratuta ito ziren asko eta asko.
‎Independente den arren, ekonomi egoera larrian dago Armenia, sobietarren osteko prolemak ditu batetik, Adzerbajan eko gerra, nazionalisten arteko kalapitak... horiek denek diasporari eragin diote. Diasporako armeniarrek ardura ez bazuten ere, Armeniara begira bizi beste erremediorik ez dute izan, lurrikara izan delako, edo nazionalisten mugimendua, edo sobietarren osteko trantsizioa, ekonomiaren egoera... Diasporakoek Armeniari lagundu behar diotela sentitzen dute.
‎Gu oso onak gara erantzuten, baina aurpegiko bat eman eta beste matraila ipintzea ezin da gerora begirako politika bat izan. Orain beste erremediorik ez dago, baina zaplaztekoak ematen geu be hasteko mementoa heldu da.
‎Horixe da izpirituko bidaiarien kontua: agentziatik pasa beste erremediorik ez dute, baliagarri dituzten egun eskas horiek eraginkortasunez norbaitek antolatu behar baitizkie.
‎Edo, beste era batera esanda, hamazazpigarren liburu hori bakar bakarrik idatzita ere, literatura unibertsaleko idazlerik brillanteenetakoa izan zitekeela idazle hori. Baina beste hamasei liburu ditu liburu horrek aurretik eta baztertu beste erremediorik ez dago, lehenengo hirurak edo lehenengo bostak baino ezin direlako gogoratu. Eta pena emateko modukoa da hori.
‎Eta ispiluak dira tresna malignoak eta egoismoz beterikoak. Esan nahi da ispiluren bat parean tokatuz gero, hari begiratu beste erremediorik ez dagoela. Eta itxura batean sinplea dirudien mekanismo baten bitartez, geure burua ikusteko aukera ematen digu ispiluak.
‎Eta andreei begira geratzen zen, eta esaten zuten guztiari adi egoten zen, eta batzuetan euren artean jesartzen zen eta burua andre baten besoan jarrita geratzen zen lo. Eta edadeko andre batek besoaren ondoan lokartzen zaion hiru urteko ekuadortar bati kariñoa hartzea beste erremediorik ez dauka. Eta hiru andre zahar dauden lekuan hiruretako bat kariñoa despilfarratzen hasten bada, beste biek ere kariñoa despilfarratzeko joera izaten dute.
‎suizidioa, plazerezko bidaia, helburu zientifikoak lituzkeen nabigazioa, espien kontuak... Giza abereak betikotasuna nahi du, baina suzedaneo batekin konformatu beste erremediorik ez du: estasiaren unea.
‎Erauntsia ari duenean, enbata handiegia delarik, ez dago balio duen aterperik; makurtu eta kuzkurtu beste erremediorik ez dago. Pasatzen utzi, ea atertzen duen, edoba retzen den.
‎sinestea beste erremediorik ez daukat.
2004
‎Ez omen dago delinkuentziarik gabeko gizarterik, beraz, delinkuentziarekin bizitzea beste erremediorik ez dugu. Jean Pinatelen hitzak ekarri dizkigu gogora Jose Luis de la Cuesta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendariak, gizartea" kriminogenoa" dela adierazi digunean.
‎Eta hala ere, joan beste erremediorik ez zuten. Davesek honela laburtu du fenomenoa:
‎Hala ere, hitzaren aldeko hautua egiten dute euskaltzale askok eta askok, hori omen da-eta geratzen zaigun baliabide bakar bakarra: . Erdaldunak konbentzitu beste erremediorik ez dugu. Ramon Saizarbitoria mintzo zaigu?, zuhur jokatuz, eta euskararen mundua haientzat erakargarria eginez. Indarrean ezin dugu ezer egin, eskatu egin behar da gure eskubideak errespeta ditzaten.
‎Tiro egin beste erremediorik ez dago.
‎basa fauna zaintzeari buruzko Espainiako Legea Europar Batasunekoaren araberakoa zela, eta Valentziako legegileak «parany»z tordo ehizari esparru juridiko egokia ematen saiatu zela, espezie ez masiboak, selektiboak eta kontrol egokiak bermatzeko, urte horretako irailean 135/ 2000 Dekretua onartuz. Egia esan, Batzordeari beste erremediorik ez zitzaion geratu Justizia Auzitegira joaterik, Espainiako Gobernuak Erkidegoko zuzenbideko arau haustearen egoera hori konpontzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak oraindik ere legezko permisioa zuen ehiza metodo hori erabiltzeko, inguruko laboreak babestearen, Valentziako Erkidegoan errotzearen eta debekuak gizarte ondoeza eragingo zuelako.
‎Liviak, batzuetan, ahalegina egin behar du bidaia harekin ahazteko. Gehienetan ezin du, eta gogoratzea beste erremediorik ez zaio geratzen. Triestetik Altamanteko monasteriora, trenetik trenera.
‎Ordea, nahiz nire nahia La Vacheri galdera onak egitea izan, ez nion usainik ere hartzen berak esandakoari, eta isiltzea beste erremediorik ez neukan. Eta, hain zuzen, ia ordubete egon nintzen isilik eta lore kanposantuko hiru gurutzeei begira:
‎Nolanahi ere, sinistu edo ez sinistu, nire barruko Ahots hura hantxe egoten zen beti, eta bere errealitatea onartzea beste erremediorik ez neukan. Deituko nion Aingeru Guardako, deituko nion Izpiritu, Mintzo, Ahots edo nahi dena, baina izen batekin nola bestearekin, hura beti nire barruan, nire mihia bera bezala edo oraindik hurbilago.
‎Baina ez neukan gogorik, eta aspertzen segitzea beste erremediorik ez zitzaidan gelditu. Azkenean, lepoa luzatu eta marru egin nuen nire indar guztiarekin:
‎Portuan zihoazen sigi saga, eta ezin zion lehentxeago bezala azeleragailuari erruz sakatu eta autoa atzean utzi. Autoa pega pega eginik jarri zen eta bere baitako errezeloa, arrazionalki ergela iruditzen bazitzaion ere, besteei aitortzea baino beste erremediorik ez zuen izan:
2005
‎Gu Euskal Herriko egunkari nazionala gara, baina arazoa da ez dugula estaturik, beraz haientzat erregionalak gara. Beraz, batzuetan, baten batekin kontaktatzeko beste erremediorik ez badago, ez dut arazorik beste bat naizela esateko, jakina, gero beraiei benetan nor naizen esaten diet, eta batzuetan pikutara bidaltzen naute. Hori gertatu zitzaigun Juan Guzman, Augusto Pinochet auzipetu zuen epailearekin.
‎Eta bestalde eragin ekonomiko zehatza ere eduki du, mendeku modura administrazio fiskal bat ipini zigun Garzonek, eta hamabigarren Korrika administrazio judizialpean egin genuen. Segurantza sozialari balizko iruzur bat ere pasa zion, hor dagoena oraindik, eta momentu honetan, beste erremediorik ez dagoelako ordaintzen ari garena. Edozein subentzio jasotzeko estatuarekin ondo zaudela esaten duen paper bat behar baituzu.
‎Ikusten dut, beste erremediorik ez daukadalako. Ni gerra zikina delako horrek gogor jo ninduen, hurbil hurbiletik, eta lehen ere esan izan dudan bezala, gerra zikinak hartzen ditu momentu bakoitzean behar dituen formak.
‎Fotosintesia medio landareek argiaren energia erabiliz bere elikaduraren mundu konplexu hori osatu eta borobiltzen dute. Animaliok, ordea, bizi eta aurrera egin nahi badugu beste bizidunak, landare edo animalia, akabatu eta jan beste erremediorik ez dugu. Urteko egun luzeenak eta gau motzenak ditugu oraingo hauek, udako solstizioa, alegia.
‎Santander. Hori bai, bertara iristeko, Bilbotik pasatzea beste erremediorik ez duzu izango". Ona, ezta?
‎Itsasoak kulunka bortitzean daroa paterea leporaino betea, gora eta behera intxaur oskol hauskorra balitz lez, denbora luzez, paterakideek aurrean denbora baino ez dauke, berau neurtzeko ezer be ez mendeetako euren pazientzia agorrezina baino ez, esango leuke azal zuridun ausartiren batek, hala eta guztiz be luze eretxi deutsie intxaur oskol modura erabilitako denbora tarteari. Batak besteari ebatzea beste erremediorik ez dabe euki, lehenengoak bigarrenari, bigarrenak hirugarrenari, eta holan hurrenez hurren. Azkenengoak nori ebatu ez, eta bildur danean, hara hor non itsasoa errukitu eta baretzen dan, eta kulunka leunagoan daroan ontzia.
‎Ezkutuko ahotsen batek jakinaren gainean ipinita, hau da, aspaldian lorik egin ezinik ebilela jakinarazota, bere laguntza agertu gura eutsan borondate onekoren bat be izan eitekean. Preminazko errazoiren bat zala ta, lekuz eta kontinentez oker zein zuzen egon, gauaren erdian deitzea beste erremediorik ez eukanen bat ete zalako pentsamentua be ez eukan ez baztertzeko. Edota... edota...
‎Are gehiago, Iztuetak. Europa Batuaren eraikuntza horretan, gatazkaren ataka irekita aurkitzen da, batetik, xedetzat superestatua eraikitzea duen Estatu nazioaren eta, bestetik, botere estatuek erregio hutsak izatera kondenaturik dauzkaten Estaturik gabeko nazio etnikoen artean? moduan planteatzen duen arazoa,, abertzaleen familiak politika amankomun koherente, garden eta ekintzaile baten inguruan elkartu beste erremediorik ez du, moduan konpontzera deitzen du,. Lizarra Garaziko?
‎Orain urtebete joan da Amets etxean eduki gabe eta berriro irudi gordinak ikusteko gogoa piztu zaio. Bere buruari aitortu beste erremediorik ez du. Komunetik irten eta Ametsen ate ondora hurreratu da, beraz.
‎Alabaina, bitxi zen bizkitartean Euskal Herria bezain fededun fama zeukan herri batentzat, ez zen apezik kausitzen etxeetako ezkaratzetan, behi eta ardi marraken artetik otoitzen marmarikatzeko. Gehiago zena, apezak herrietarik kanpo bizi ziren eta, norbait hiltzen zenean, familiakoek gizon sainduaren mugikorreko mezugailuan SMS moldeko abisua uzteaz beste erremediorik ez zuten. Egiaz zioten trufari ez baitziren berak hilminean, apezak baserrietara hurbiltzeko astia franko bazuen, ez baitzen hila berpiztuko eta hala gertatzen baldin bazen zinezko mirakulua baitzatekeen.
‎Edo Arbideko harakinaren kontu, gauez kanpoan alhan zebiltzan behi zein zaldi hiltzaile? Alabaina Xarlesek behin baino gehiagotan auzoko abereak kalitu zituen, jendeek kabalen desagertzea negartzeaz beste erremediorik ez zutela. Ez zen odol tatxarik ere ageri belarrean!
‎Hain azkar mudatzen dira izenez eta urtaroz, zirkuak. Komisarioak ez zuen inoiz arantza hura bere espediente izpiritualetik aterako, eta igande arrastiriak lanbrotzen zizkion gomuta pisu harekin bere kulunkaulkian zahartu beste erremediorik ez zuen izan: hirira etorri ziren zirkuek ez zuten geroztik sekula zimino labana jaurtitzailerik ekarri.
‎Ez neukan, baina baneukan. Sorbaldatik sortu, sortzen baitzen eskuin eskuari zegokion mugimendua, mugimendu gauza ezin hura, hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin osatu beste erremediorik ez nuena. Sorbaldatik sortzen zen indarra ahora, hagin artera bidali behar nuen, melodia hortzetan barrena hustu, eztarrira bidali eta irentsi, baina indar hura erremediorik gabe joaten zitzaidan falta zitzaidan eskura.
2006
‎Ez duzu desertura ez nehorat ateratzen ahal ere. Saldu beste erremediorik ez duzu, haragitarako; saldu eta beste batzuk erosi.
‎lehen dena eman behar zen kausaren alde; orain, aldiz, kausa bera ere entregatu egin behar da. Fedearen arloan ere, kristautasunaren altxorra geure artean gordetzeko, betiko formulazioa baztertu beste erremediorik ez dago, formulazio zaharra gainditu. Barkamenari buruzkoa bezala.
‎ETAren su etenaren iragarpenetik sei hilabete igaro direnean ordea, egoerak ez dirudi hobera egin duenik eta Zapatero izan ezik beste guztioi blokeo egoeraz hitz egitea baino beste erremediorik ez zaigu gelditzen.
‎Hauteskundeak heldu direnez, ateak bortxatu, beste erremediorik ez.
‎Basa animalia bat egoera txarrean badago, onena ez ukitzea, abisatzea eta animaliak babesteko arduradunetakoren bati itxarotea da. Hala ere, beste erremediorik ezean, kontu handiz jokatu behar da gaitz larriagoak saihesteko; izan ere, estres egoeran dago eta giza presentziaren aurrean dituen erreakzioak defentsiboak eta oldarkorrak dira. Immobilizatzeko modua espeziearen araberakoa da, eta ez da komeni bakarrik ibiltzea.
‎Hautagai gehienak emakumeak dira(% 84) eta aseguru pribatua dute(% 83). Laguntza zerbitzu publiko batean jardutea beste erremediorik ez dutenen artean, kirurgia ondoko heriotza tasa bi aldiz handiagoa da. 1,6 aldiz handiagoa da prozedura esperientzia gutxiko zirujau batek egiten duenean.
‎Euskal taldeek (Athletic eta Realak, batez ere) poztasun gutxi eman dizkigute orain arte, hortaz, beste erremediorik ezean, Athletic eko nesken ibilbide arrakastatsua gertutik jarraitu dugu, lan oso txukuna egiten dihardute-eta, azken denboraldietan.
‎Sinetsi edo ez, horretan ez naiz sartuko. Egunero irakurtzen dugu hainbat albiste omen handirik merezi ez dutenak, eta nork bere senari jarraitzea beste erremediorik ez da izaten.
‎Ematen du, Unamuno, Baroja eta horiek, euskara baztertu eta espainolak bai, baina aldi berean oso baskoak izan nahi dutenek, kosta ahala kosta eutsi nahita beren eusko edo baskotasunari, hitz horren esanahia geografiko hutsa baino gehiago izango bada, oinak arrazan tinkatu beste erremediorik ez zaiela gelditzen. Azkenean, bada, Arana Goiri baino arrazialistagoak Unamuno, Baroja, Salaverria ateratzen dira.
‎Baroja, alderantziz, antiespainol amorratua zen. Baina, beste erremediorik ez dagoela eta, hizkuntza eta kultura espainolean jardutera deitzen zituen herrikideak – euskal" arrazaren" ezaugarri ezespainolak setatsu gordez betiere. Zein" ezinbesteko" identitate espainol da hori?
‎Honekin esan nahi dut etxean Tetra bat ipini banuen, izan zela beste erremediorik ez nuelako. Dena bat batean gertatu baitzen:
‎Geltoki aurreko tabernan bazkari legea egin eta tabernaren atzean zegoen ostatu ilun batera eraman ninduen Umbertok. Eskaileretan gora gindoazela, bere kezkaren motiboa agertu beste erremediorik ez duen baten etsipenaz mintzatu zitzaidan:
‎" Gastuak nire kontu" esan ondoren hitza benetan betetzeko, gauzak behar bezala egiteko, bide bat errenta aitorpenaren kitapena erabiltzea da. Azken batean, gure diruak agintarien eskuetan jartzen baditugu( beste erremediorik ez badugu ere), agintari horiek ahalik eta hoberen banatuko dituztela uste dugulako da, ala ez. Eskuzabala izanik, liburuak erosteko txekeak ere eskain ditzakete, beste bide bat da.
‎Lana egiten dut, diruagatik, ez naizelako aberatsa eta beste erremediorik ez dudalako. Baina orain lanetik kanpoko orduak moralik eta betebeharrik gabekoak ditut guztiz.
2007
‎Bai. Mugazainek ikusten gintuztenean, itzuli beste erremediorik ez genuen izaten. Orduan, hurrengo egunean beste kargamentu bat erostera joaten ginen kantinara; beste hamar lagun, hamar oilasko hala esaten zaie, oilasko, bakoitzagatik 5.000 peso mexikar pagatzen genuen, garai hartan.
‎Eskuratuko al zuen inoiz Ignaziok berriro lehenagoko indarra eta mugimendua? Denbora eta pazientzia hartzea baino beste erremediorik ez zitzaion geratu horretarako.
‎Horrela eramatea beste erremediorik ez baduzu, ipini fardel guztiak autoaren perimetroaz barru aldera; bermatu sendo sendo lotuak daudela eta aurrealdea atzealdea baino altxatuagorik geratu ez dela.
‎Nos anciens poëtes avoient voulu faire des vers sur les mesures d. Horace, comme Horace en avoit fait sur les mesures des Grecs: cela ne nous a pas réussi, et il a fallu inventer des mesures convenables aux mots dont notre langue est composée? 140 Frantsesari era berean esamolde eta hitz asko falta zaio, beste hizkuntzetatik hartu beste erremediorik ez du (ingelesa eredu hartuta). Baina tentuz jokatu da:
‎Gainera ez da ahaztu behar, alemanez < herri> berbak oso erraz < aleman> iradokitzen duela besterik gabe, < deutsch> ek jatorrian herriaren hizkuntzan edo bulgarean mintzo den jendea esan gura baitu239 Idazle alemanek, beren hizkuntza, barbaroa? eskola kulturako espresabide bihurtzen hasi direnean (XVIII), kontzeptu gutxi asko teknikoak adierazteko tenorean, hizkuntza landuagoen gisara jokatzen ahalegindu beste erremediorik ez dute izan, alemanezko hitz erroak bai, baliatuz, baina frantsesetik kalkatuz gehien gehienbat moduak eta esanahi zedarriketak. Orduan hasi da < Volk> gaur duen esanahia zabaltzen, eta ordurako hizkuntza landuagoetan zeuzkan ekiboko guztiak heredatu ditu.
‎Nire ziurtasunak Irene harrituta utzi zuen eta martxan jartzea beste erremediorik ez genuen izan. Lasai nindoan, egoeraren jaun eta jabe, azkenean ere.
‎Frantsesari era berean esamolde eta hitz asko falta zaio, beste hizkuntzetatik hartu beste erremediorik ez du (ingelesa eredu hartuta). Baina tentuz jokatu da:
‎“Ez da jaiez behar bezala gozatzen, baina merezi du. Beste alde batetik, jai batzordeko guztiok ikasten gabiltza, eta jaiak eta azterketak uztartzea baino beste erremediorik ez dugu. Horregatik, jai batzordean zein ekitaldietan sondikatar gehiago sartzea gustatuko litzaiguke”.
‎Ez da hori ezer, nahi duenak sinets dezala, nai duenak egin dezala jai, baina jakin dezala erlijio katolikoan fede dogma espaniarrik baldin bada inmakuladarena dela hori, makulagabearena. Hain da indartsua dogma, Españian diot, non jai egitera behartuak gauden iparraldeko gure herrikideak lanera joan beste erremediorik ez dutenean.
‎Kostaldeko babes eta garbiketa lanei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak lau jardunbide maila ezarri zituen. Lehenengo mailarako Aldundietako garbiketa lan arruntak burutuko ziren, enpresa pribatuek burutzen zituztenak; bigarrenean Aldundietako langile gehiagorekin indartuko ziren (suhiltzaileak, mendizainak); hirugarrenean kaltetutako udaletako brigadek parte hartuko zuten; eta, azkenik, eta beste erremediorik ezean, udaletan edo talde ekologistetan izena emana zuten boluntarioak arituko ziren.
‎" Orain dela bi urte jatetxea ireki zezaten diru guztia jarri zenienean nik ez nukeen esango hau gerta zitekeenik, baina, egia esan, zaila da hain fama ona zuen jatetxe bat hain denbora laburrean horrela hondoratzea. Gure bilobak ere badiren arren, esan beharra daukat ixtea beste erremediorik ez zenuela, diru galera lehenbailehen etete aldera. Zuk ulertuko ez zenuela bagenekien arren, guk horixe bera egin behar izan genuen zurekin.
‎Batzuetan autoak pasatzen genituen. Jendeen begirada jeloskorrez trufatzeko jaidura zapaltzeaz beste erremediorik ez zitzaigun geratzen. Ortzaizean hiri bat hedatu zen:
2008
‎Baina bizitzeko lana egin behar dut eta disfrutatzeko futbolean jolastu. Beraz, beste erremediorik ez da geratzen. Beno bat bai, baina hemen pentsaezina da:
‎Batetik, gauzak dauden bezala (diru-laguntza sistema kaxkarra, sormenerako laguntza eskasa, kultura irizpiderik eza...), Durangok dakarren distortsioa onartu beste erremediorik ez dute literatura argitaletxeek, baina arazoa ez da Durango, gainerako guztia baizik. Hitz egin dezagun, beraz, benetan axola duten kontuez, txorakeriak behingoz utzita.
‎Emaitzak, ordea, mantso iritsi ziren. Dorreak okertzen jarraitu zuen eta 1990ean publikoari ixtea beste erremediorik ez zuten izan. 1993an marka guztiak hautsi ziren:
‎Ijitoen herriari ez zaio mugitzea kostatzen, gaur hemen gaude eta bihar han. Ez dugu lekualdatzeko arazorik eta, maiz, lekualdatu beste erremediorik ez dugu izan. Orain askoz ere nomada gutxiago dago, baina badaude furgonetatan edo kanpamenduetan bizi direnak, eta hori ere onargarria da guztiz.
‎Txapelketak, Euskal Herrian beste inon ez ziren egiten. Txapelketa gehiago nahi izanez gero, kirola aldatu beste erremediorik ez zenuen. Gure kasuan, lehenengo, mutilak aldatu ziren sambotik borrokara.
‎Gurean ere azken hamarkadan kalte handia egiten ari da mugimenduaren burokratizazioa. Erne eta borrokan bizi beste erremediorik ez da horrekiko erantzuna. Eskerrik beroenak bada zuri egin duzunagatik eta egiteko gelditzen dena hain garbi eta sendo seinalatzeagatik.❚
‎Ainguralekua eta itsaso zabala ekialdetik bereizten dituen hondarpera jaistekoa nintzen, hartara bezperan arratsaldez ikusitako harkaitz zuri hura aurkitu eta Ben Gunnek txalupa han gordeta zeukan ala ez ziurtatzeko; egitea merezi zuen gauza, oraindik ere horretan nago. Baina ziur nekienez ez zidatela esparrutik ateratzen utziko, kasurik egin gabe joatea beste erremediorik ez nuen, inor begira ez neukan une batean isilka alde eginez; eta hain zen gauzak egiteko modu kaxkarra non nahikoa baitzen huraxe asmo guztia zapuzteko. Baina ez nintzen mutiko bat besterik, eta erabakia hartua nuen.
‎Gustuko izan haut beti, bai, motel, mutil kementsua baihaiz, eta neure erretratua, ni neu ere gizon gaztea eta egokia nintzenean. Beti nahi izan diat gurekin bat egin eta hik ere heure partea izatea, eta heure mundualdia jauntxo batek bezala bukatzea; eta orain, adiskidea, beste erremediorik ez daukak. Smollett kapitaina itsasgizon bikaina duk, beti esango diat nik hori, baina aukeran gogor samarra diziplina kontuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia