Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Ez baitzegoen. Aitaginarrebaren eskaintza onartzea beste erremediorik ez zitzaidan geratu, eta lau urtez aritu nintzen kamioiarekin arraina partitzen, Donostia inguruetako herrietara, Nafarroara, Zaragozara... Orduak eta orduak egiten nituen kamioiaz, atsedenik gabe, egunean hogeita hiru ordu askotan.
‎Esate baterako, esnearen prezioarena arazo larria da. Esneki enpresek gero eta gutxiago ordaintzen dute litroko eta baserritar askok esnea ekoizteari utzi beste erremediorik ez du.
‎Nolanahi ere, Lauaxetak nire ondoan jarraitu beste erremediorik ez zuen, eta niri pozgarria zitzaidan hura aldamenean sentitzea. " Biziek ezin eman dezaketen laguntza eta babesa ematen ditek hildakoek", pentsatu nuen," edo berpiztuek, hobeto esanda.
2001
‎Ene haserrearen erroak bilkura aitzineko arratsaldean barna landatuak ziren; alabaina, denek Joanes deitzen genuen Mandrun abertzale buruarekin istripuz hitz egin nuen eta emazteok, politika libidoarekin bideratzen genuela errepikatu zidalarik, gaitzeko errabiak hartu ninduen. Amaren erranez gogoratzeaz beste erremediorik ez neukan.
‎Marmoek lurretik altxatzeko asmorik agertu ez zutenez, Prostatasek ostiko batzuk banatu zituen, han eta hemen, zoriz, oholtzatik gertuen zeudenen artean. Hauen arteko ausartenek jaiki eta Ugatzari begira jarri, beste erremediorik ez zuten izan. Ugatzak, nahiko quorum zeukala iritzirik, nonbait, komunikatua irakurtzeari ekin zion:
‎Azken esaldi hau(" Konforme nintzen…") nirea da, ez Stendhalena, aitortu zuen Berlusgoñik lotsa pittin batez. Idatzi beste erremediorik ez dut eduki, iruditzen baitzait beharrezkoa dela gure pertsonaiaren (Stendhali maileguan eskatu dioguna gure Bazofias izan dadin) helburu ezkutuak zeintzuk diren han eta hemen iradokitzea. Bai, aitortzen dut alde horretatik esperimentua ez dela perfektua.
‎Balzacek kendu zizkidan gelditzen zitzaizkidan azken zalantzak. Papera eta boligrafoa eskatu, gondola ibai ertzean geldi zezaten erregutu, eta Aita Zaindarien artean egondakoan ikasitakoa praktikan jartzea beste erremediorik ez nuela etsirik, lanerako prestatu nintzen, baldintza literario bakar bat ezarriz: konforme, baina nire bukaerak ez du happy end ik edukiko.
2002
‎Otzara handiak zeroatzaten haietako askok, eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen. Alboko andrazkoak lurrean utzitako otzara itzela eskumako oinaz zapaldu beste erremediorik ez zeukan Joseluk. Ez zen eroso sentitzen halan, eta hanka bat bestea baino goratuago zeukala aprobetxatu zuen aitari ostutako praken hanka laburtuari barrura aldeko tolesdura hobeto biribiltzeko.
‎– Fidatzea beste erremediorik ez daukat. Baina arrisku handiegia hartu dugula iruditzen zait.
2003
‎sinestea beste erremediorik ez daukat.
2004
‎Portuan zihoazen sigi saga, eta ezin zion lehentxeago bezala azeleragailuari erruz sakatu eta autoa atzean utzi. Autoa pega pega eginik jarri zen eta bere baitako errezeloa, arrazionalki ergela iruditzen bazitzaion ere, besteei aitortzea baino beste erremediorik ez zuen izan:
2005
‎Alabaina, bitxi zen bizkitartean Euskal Herria bezain fededun fama zeukan herri batentzat, ez zen apezik kausitzen etxeetako ezkaratzetan, behi eta ardi marraken artetik otoitzen marmarikatzeko. Gehiago zena, apezak herrietarik kanpo bizi ziren eta, norbait hiltzen zenean, familiakoek gizon sainduaren mugikorreko mezugailuan SMS moldeko abisua uzteaz beste erremediorik ez zuten. Egiaz zioten trufari ez baitziren berak hilminean, apezak baserrietara hurbiltzeko astia franko bazuen, ez baitzen hila berpiztuko eta hala gertatzen baldin bazen zinezko mirakulua baitzatekeen.
‎Edo Arbideko harakinaren kontu, gauez kanpoan alhan zebiltzan behi zein zaldi hiltzaile? Alabaina Xarlesek behin baino gehiagotan auzoko abereak kalitu zituen, jendeek kabalen desagertzea negartzeaz beste erremediorik ez zutela. Ez zen odol tatxarik ere ageri belarrean!
‎Hain azkar mudatzen dira izenez eta urtaroz, zirkuak. Komisarioak ez zuen inoiz arantza hura bere espediente izpiritualetik aterako, eta igande arrastiriak lanbrotzen zizkion gomuta pisu harekin bere kulunkaulkian zahartu beste erremediorik ez zuen izan: hirira etorri ziren zirkuek ez zuten geroztik sekula zimino labana jaurtitzailerik ekarri.
‎Ez neukan, baina baneukan. Sorbaldatik sortu, sortzen baitzen eskuin eskuari zegokion mugimendua, mugimendu gauza ezin hura, hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin osatu beste erremediorik ez nuena. Sorbaldatik sortzen zen indarra ahora, hagin artera bidali behar nuen, melodia hortzetan barrena hustu, eztarrira bidali eta irentsi, baina indar hura erremediorik gabe joaten zitzaidan falta zitzaidan eskura.
2006
‎Lana egiten dut, diruagatik, ez naizelako aberatsa eta beste erremediorik ez dudalako. Baina orain lanetik kanpoko orduak moralik eta betebeharrik gabekoak ditut guztiz.
2007
‎" Orain dela bi urte jatetxea ireki zezaten diru guztia jarri zenienean nik ez nukeen esango hau gerta zitekeenik, baina, egia esan, zaila da hain fama ona zuen jatetxe bat hain denbora laburrean horrela hondoratzea. Gure bilobak ere badiren arren, esan beharra daukat ixtea beste erremediorik ez zenuela, diru galera lehenbailehen etete aldera. Zuk ulertuko ez zenuela bagenekien arren, guk horixe bera egin behar izan genuen zurekin.
‎Batzuetan autoak pasatzen genituen. Jendeen begirada jeloskorrez trufatzeko jaidura zapaltzeaz beste erremediorik ez zitzaigun geratzen. Ortzaizean hiri bat hedatu zen:
2009
‎Ezetz eta ezetz, nireak entzun nahi zituela. Etsi egin behar izan nuen, beste erremediorik ez eta.
‎Lamdarekin hasiz geroztik, noiztenka tekila freskoaren pindarrak barruak sutzen zizkiola, ezkerraldean murgiltzen zitzaionaren perfumearekin askitto zuela erabakitzen zuen. Sigma ez zen nehoiz fidela izan, baina Lamdarekin saiatzeaz beste erremediorik ez zeukan.
‎Profeituak naski ez du legerik... Unean uneko agiriak ebatsi zizkidan amodioa egin zidanak, eta ihes joateaz beste erremediorik ez neukan.
‎Bakea emaiozu. Zuek, europarrek, zuen artean elkar bipiltzeaz beste erremediorik ez daukazue ala. Hemen gauzak erlatiboagoak direla konturatuko zarete... tragikoak dira... baina banabestekoaz trenkatzen ditugu.
2010
‎Horrek esan nahiko zuen segur aski salaketa jarri ziela. Ziurra zena zen epaileren batek bere egoera espetxean egotearekin bateragarria zela ebatzi izana; horretarako kartzela ospitalean denbora luzez atxikitzea beste erremediorik ez bazuten ere. Gerora jakin nuen nire ustea ustela zela.
2011
‎Behe horretan barrikada ipini diagu, hi zer aldetan hago? Orduan jainkoak definitu beste erremediorik ez zuen izan!
‎Aztekak hemen? Bere ezjakintasuna aitortu beste erremediorik ez du izan. Baina zuloa ikusi du gero eta ohartu da, bai zera aztekak, abandonatutako mini golf bat dela, bere arranpatxoekin eta bere kiribilguneekin, pilotak aise gainditzen dituen minilabirintoz osatutako mini golfa.
‎Gainera, Lazkanok ongi zekien koskabiloetatik ondo helduta zeukala. Irain sorta irentsi beste erremediorik ez zuen izan.
2014
‎Ulertu zuen ezin izango zuela gehiago lehengo moduan pentsatu, lehengo moduan erabaki, orain zegoen bezain galduta egongo zela beti, Paul Newmani begira, egongelako leihoei begira, amari begira. Bertigo moduko batek harrapatu zuen orduan, ohartu zelako burua zela Irene Arrias batez ere, buruari begira egon zela hogeita hiru urtez, eta buruari begiratzea beste erremediorik ez zuela lanean hasten zenean ere. Imajinatu ere ezin zuen egin zer egin zezakeen burua okertzen bazitzaion, nahastuta jarraitzen bazuen orain bezala, pantailari begira, Paul Newmanen arropei begira.
‎Sartrek idatzita utzi zuen: " Erreformarako tentazioa erabat baztertuta geratu da, eta Euskal Herriak erradikalizatu beste erremediorik ez du: orain badaki borroka armatuaren bidez baino ez duela independentzia lortuko".
2015
‎Eta horretara jarrita, ez du uste zentzuzko eskariak direnik ere, mundua mundu denetik baita jendea makurra eta berekoia. Eta hala izanik, nork bere astoari arre egitea beste erremediorik ez dago. Naturak emandako armekin jokatzen duenak ba al du, ba, ezertaz damutu beharrik?
‎Ez izan beldurrik eta zabaldu begiak. Egindakoari eustea beste erremediorik ez daukak. Whiskia?
‎– Tratatu ezak samurtasunez Julia hori –eskatu dio Errazkinek Madariagari– Ez diat zakarkeriarik nahi. Ondo begiratuta, egin duena egitea beste erremediorik ez dik izan.
‎normaltasuna hautsi eta den dena da desberdina, berezia, bortitza, kitzikagarria. Ankerkeriaz jokatzea beste erremediorik ez du, zirrara amorratu honek malenkoniara arrastaka eraman ez dezan.
‎hautatutako aukeraren bideragarritasun ezarengatik eta esploratu gabekoak eskain ziezaiokeen abagunearengatik. Makilakadaz arre egitea beste erremediorik ez duen astoa bezala dabil trabeska, eta badakien arren bera dela bere buruari egurka ari zaiona, ez zaio inporta, berdintsu baitzaio aurrera egin, ezkerretara okertu zein zirkulutan ibiltzea. Kontua da zurtuta ez pausatzea, badaki-eta gelditzea pentsamenduari eskuetan eskopeta jartzea litzatekeela.
2016
‎Domezainek ez zion utzi Martini La Campanako kontua ordaintzen. Gonbita onartu beste erremediorik ez zuen izan alferezgaiak, azken finean berak ere ez zekien nor izanen zen operazio hartatik guztitik onura handiena aterako zuena.
‎“Argi dago (Poliziak) ez nauela bakean utzi nahi. Hau dena uztea beste erremediorik ez dut, bestela, edozein egunetan, kataplun”.
2017
‎Ahaztua zuen. Atera egin zen, beste erremediorik ez zuenez.
‎“Aurrerakuntza da benetan? ” galdetu dio bere buruari. Baietz erantzutea beste erremediorik ez du eriden.
‎– Zer moduz dago zure aitaginarreba? –galdetu beste erremediorik ez nuen.
2018
‎Cristinak berak bisitatxo bat egin zion jatetxean, eta benetan ondo jan omen zuen. Geroz eta jende gutxiago azaltzen zela aipatu zion elkartu ziren batean, ordea, eta azkenerako atea betirako ixtea beste erremediorik ez zuten izan. Gero, sukaldari laguntzaile gisa sartu zen beste jatetxe batean.
‎– Eta gure iraganari begiratu nahi badiogu, Historiaren aingerua handik igaro aurreko paisaia ikusi nahi badugu, hondakinen berreraiketa egin beste erremediorik ez dugu –ondorioztatu du Sarak, samin pertsonal baten lurrinak lotsati azaleratzen direla.
‎Bertako txanponean kobratzen dutenez, diru hark ez du deus balio Comecon etik kanpo: azken pfennig a ere RDAn gastatu beste erremediorik ez dute, honenbestez. Hain billete sorta gizenik, zerbait dela dirudi, pena edo apurua ematen die gastatzeak.
2019
‎Ordura arte ia aitorpentzat neuzkan iritzi batzuk, erasotik oso hurbil iruditu zitzaizkidan bat batean. Oldartu beste erremediorik ez zegoen; beraz, nire sudur motza eta nire begi urratuak asmo zintzo baten alde erabiltzea erabaki nuen.
‎Azkenaldian, inori baimenik eskatu gabe ari ziren gertatzen hainbat gauza; bere erremintaren erorikoa, tartean; hiru aldiz joan omen zen dendari buruzko txostena egiaztatzera. Ulertezina gertatzen zitzaion, baina porrota onartu beste erremediorik ez zeukan, eta bere itzalaren azpian gorde behar izan zuen burua.
‎Keinu egin zion eskuarekin. Ohartu beste erremediorik ez zuen izan.
‎Irakurleak bere mugak onartu behar ditu. Adinean aurrera egin ahala, konprenitu beste erremediorik ez dago bizitzak, urteak bezala, lau urtaro izaten dituela. Azkenekoa baizik ez zitzaion gelditzen; hondar batzuk besterik ez.
‎Atzean zituen beste guztiak, berriz, erasoaren porrota ikusita, haserre zeuden nabarmen, disimulatzen saiatu arren, eta, talde-buruaren azalpenak arretaz entzun ondoren, kalerako bidea hartu zuten bezeroei bizkar emanda, banan banan, ke hari bat bezala galdu arte. Erresuma Batuko hiru damatxoek eta Japoniako bikoteak, azkenean, konprenitu beste erremediorik ez zuten izan.
‎Urdinek ez dute irabazi, baina gorriek ere ez. Apustua galdu duela onartu beste erremediorik ez du izan misiolariak. Emaitzaren zaputzak ozpin tanta bat utzi dio barrenean, baina prest dago zorrak kitatzeko.
2020
‎Lehorteak zenbaterainoko eragina izan ote zuen jakin nahi zuela esan zion, bere jabetzako lurren egoeraren berri zehatzagoa izateko. Ordurako bien arteko harremana hoztuta zegoen, eta elkarrengandik urruntzen hasita zeuden, baina kontramaisuak, goganbeharturik bada ere, nagusiarekin lurrak ikuskatzera joan beste erremediorik ez zuen izan.
‎Joder, bai! Orain esan egin dut, baina beste erremediorik ez neukalako! Egoera estremoan nagoelako!
2021
‎Ile horiekiko emakume batek urez bete kartoizko basoa luzatu zion. Edateaz beste erremediorik ez zeukan. Lasaitu zen, agudo, gorputzeko tentsio letalaz husten zela.
‎Maialen Barrenetxeak kanporatu ninduen, leunki, baina egiazki kanporatu. Xumeki eta isilik ateratzeaz beste erremediorik ez nuen. Ez zidan begietara zuzen so egiten.
2022
‎Interpelatzeko tonuak deseroso sentiarazi ninduen. Gerora pentsatu izan dut, gauza batzuk haserre esatea beste erremediorik ez dagoela, eta gogoeta egin dut zeini baimentzen zaion tonu zehatz batzuetan hitz egitea eta zeini ez… Eta agian, tonua baino, deseroso sentiarazi ninduena, entzundakoa izan zela pentsatu nuen.
‎Badakigu hogeita lau orduz garela amak, baina behar dugu denbora bat umerik gabe, eta ume hori egon dadila bere aitarekin, adibidez. Bileran parte hartzeko beste erremediorik ez dagoela eta bilerara umearekin etorri behar dela ulertzen dut, baina atzerapauso bat iruditzen zait baita”.
‎Eta zure artean ‘Errealitatea beste bat da-eta! ’ diozu. Ni hor banago beste erremediorik ez dudalako da, eta gainera zaparradari eutsi behar”.
2023
‎Amarekin izan nuen jokabide koldarrak ez zuen atzera bueltarik, baina Fignonekin, neurri batean behintzat, aurretik huts egindako asignatura bat gainditzen ari nintzela sentitu nuen, eta gainera naturaltasun osoz egin nuela hori, ez asignatura aprobatu nahiak edo beste erremediorik ez izateak bultzatuta, berezko senak horretara eramanda baizik.
‎Saio antzu haiekin guztiekin etsita, beste erremediorik ez genuela konbentzituta, jo genuen androide profesionalen zerbitzu klandestino batera. 2067an geunden, eta androideak AGK Agintaritza Global Konputarizatuak ofizialki baimendutako zereginetarako baino ezin ziren erabili, legearen arabera, baina androide klandestinoen ezkutuko merkatua ikaragarri handituta zegoen ordurako, gorenean.
‎Niregandik inondik inora ere ezin espero nezakeen efizientziaz eta patxadaz eman diet gosaria Loreari eta Mattini, eta txukun prestatu ditut eskolara eramateko, hiruron gosariko ontziak eta mahai tresnak garbitu eta sukaldea jaso ondoren. Ez nago ohituta harrikoa eskuz egiten, Olatzek egiten du normalean lan hori, etxeko ia denak bezala, eta beste erremediorik ez dagoenean ontzi garbigailua erabiltzen dut, Olatzek ontzi garbigailua martxan jarri behar izateko ontzi eta mahai tresna gutxiegi direla esaten didan arren. Ez dut maite espartzua erabiltzea.
‎Sanchez Godinek aurkeztuko zuen liburua Vazquez Montalbanena zela, beraz, beti jakinaren gainean daudenen elitearen zirkulu esklusiboetan geratu zen, gehi zirkulu esklusibo horietan zer egosten den jakitea beren bizitzaren helburu bihurtu duten frankotiratzaile batzuen datu basean. Frankotiratzaile horietako bat Johanes Goñi Ozpinki da, nire adiskidea nolabait izendatzearren, zeinarekin liburuaren kontu hau zela medio harremana areagotzea beste erremediorik ez bainuen izan, eta zeinari buruz orain ez ezik, geroago hitz egin baitugu, derrigor. Ozpinkik jasotako berrien arabera, Jauregi Zuberogoitia sozietatearen arrakastaren gakoa zen konturatuak zirela interes konbergenteak zituztela, eta aurrekontu handi bat jartzen ahal zutela intereson zerbitzuan.
beste erremediorik ez balu;
‎Aktoreak nolabait bizi ere bizi behar du, eta zaila da obra berarekin sasoi luze bat egitea. Horregatik, aktoreak hainbat obrarekin batera jokatzen aritzea baino beste erremediorik ez dauka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia