Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2001
‎Geure haur denboran Elgoibarren Deba ibaian zegoen Goikorrotara joaten ginen igerian egitera. Mutiko guztiak eta neskatilaren bat edo beste ere bai. Garai hartan Deban barboak, loinak, ezkailuak eta aingirak ugari izaten ziren.
‎Madariaga delako, ez gara hainbeste harritzen. Euskal deitura duelarik –eta odol tantaren bat edo beste ere bai, noski–, ez gaitu gehiegi maite euskaldunok. Ez du gaitzerizkoa, edo uste txarra, inoiz isilik eduki.
‎Egunak pasa ziren, aste bat edo beste ere bai.
2003
‎Mahatsondoek eta makaldiak bat egiten duten tokian dago, ibaiaren bihurgune baten arrimura jarria. Eguerdiko kanpai hotsak entzun berri dituzte, eta suziri bat edo beste ere bai; iristekotan dauden seinale.
2005
‎Autoren bat igarotzen da noizean behin. Kamioi bat edo beste ere bai. Amak ipuinak kontatzen dizkie bitartean.
2006
‎Hainbat bikote edo lagun taldea direnean desberdina izaten da. Gehienetan apalak badira tartean eta harroxkoren bat edo beste ere bai. Beren arteko erlazioetan, talde dinamikaren espektro guztia ager daiteke.
‎Egoera oso arriskutsua zen, egia da, baina okerrena pasatuta zegoela zirudien. jaitsita, itsasertzeko lautadetan erbi artikoak harrapa zitzaketen, eta zorte pixka batekin karibu bat edo beste ere bai. Zori apur bat nahikoa zen, eta, zoria beren alde zutela baieztatzeko bezala, egun hartan ehizara joan zen inuitak bost erbi zuri ekarri zituen.
2007
‎Lanen sinatzaileak aipatzekoak dira hemen: Altube, Tovar, Villasante, Mokoroa, Txillardegi, Lekuona, Bouda, Lafon, Mitxelena, etab. Euskalari atzerritarrak presente daude, gerraurrekoren bat edo beste ere bai, barruko gazteagorik ez da falta.
2008
‎Abereren bat harrapatzea geuretzako arriskutsu eta ugazabarentzat deskalabru itzela izan daiteke; abereak ez eze pertsonak ere badabiltza bidean, oinez eta argirik gabeko bizikletetan. Umeren bat edo beste ere bai, baina lotarako ordua dator: gauez kalean izpiritu gaiztoak baino ez dabiltzala esaten diete haurrei beldurra eragiteko.
2009
‎–Bai, beno, listua, irribarrea, listua?, oraindik ez zekiat zer forma hartuko duen, proiektua duk, badakik, pertsonaiak bazeuzkaat, hari bat edo beste ere bai, baina argumentua eta ondo mamitu gabe. Informazioa biltzen ari nauk oraingoz.
‎Reginak hiriko denda ezagun batean erosi zuen koadro hura; senar emazteek, egia esan, koadro asko erosten zituzten, hartan espezializatuak zeudèn dendetan edo erakusketa aretoetan, jauregia apaintzeko asmoz: gehienak, edo kostunbristak ziren, edo erlijioa gaitzat zutenak, tartean bodegoi bat edo beste ere bai. Nazario Orbe umetan estudiatzeko aukerarik izan ez zuèn gizona zen, ez behar bezala bederen, kultur gabeziak eragindako bere hutsune hura aurrerago betetzen ahalegindu bazen ere, liburu gutxi batzuk erosiz, gerrari lotuak gehienak, gehi Machiavelloren Printzea, ingeniari lagun min Mateo Sukunzak aholkatua eta oparitua, bere garaian, gehi manual debozionezko batzuk, gehi don Juan Donoso Cortésen Discurso sobre la dictadura eta Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo?
‎testu orokorra, programatzen inolako esperientziarik ez daukan hura erreferentzi gisa hartuta idatzi dugu. Baina ibilbidea ez da beti laua izango, bere gorabeherak izango ditu, eta tarteka mendateren bat edo beste ere bai. Mendateak, txirrindularitzan bezala, hiru mailatakoak izan daitezke:
‎Reginak hiriko denda ezagun batean erosi zuen koadro hura; senar emazteek, egia esan, koadro asko erosten zituzten, hartan espezializatuak zeudèn dendetan edo erakusketa aretoetan, jauregia apaintzeko asmoz: gehienak, edo kostunbristak ziren, edo erlijioa gaitzat zutenak, tartean bodegoi bat edo beste ere bai. Nazario Orbe umetan estudiatzeko aukerarik izan ez zuèn gizona zen, ez behar bezala bederen, kultur gabeziak eragindako bere hutsune hura aurrerago betetzen ahalegindu bazen ere, liburu gutxi batzuk erosiz, gerrari lotuak gehienak, gehi Machiavelloren Printzea, ingeniari lagun min Mateo Sukunzak aholkatua eta oparitua, bere garaian, gehi manual debozionezko batzuk, gehi don Juan Donoso Cortésen Discurso sobre la dictadura eta Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo... baita aita Colomaren eta Hugo Wasten nobela batzuk ere –Kixotea ere tartean–, guztiak ere aita Anizetok gomendatuak, haiek Nazariori berari, eta hauek seme alabei, heziketa katoliko behar bezalakoa izan zezaten, baita literaturaren alorrean ere; 4 haietatik, baina, Nazariok gerrazko liburuak zituen laket, Juan Donoso Cortésen saioak astunak egiten baitzitzaizkion eta nobelek, azkenean, aharrausika jartzen baitzuten; berari, izan ere, errealitatea interesatzen zitzaion batez ere, eta nobelak fantasia huts zirela baitzeritzon...
‎Ur jauzien azpira sartzen ziren, eskuekin babes mudra bat eginez, mantram bat oihukatzen zuten bitartean, gizarte bizitzak ezarritako lokarriak eteten zituen askatasun berebizikoa sentituz. Neskak eta mutilak biluzik ibiltzen ziren, eta elkarri gero eta modu garbiagoan begiratzen zioten; olioz igurzten zituzten gorputzak eta naturaltasun osoz agertzen ziren arroparik gabe; bikote batzuk osatu ziren, sexu berekoren bat edo beste ere bai tartean; harremanetan xalotasuna zen nagusi, morbo orotatik urrundua; Anandak behintzat hala bizi izan zuen hura guztia. Ilusioz eta bizi gogoz beteriko hilabeteak izan ziren:
‎Pozik barrutik, nire hamar urte gordinxka haietan aspaldikoa nuen ametsa betetzen nuelako: malko eta zotin aletu bat edo beste ere bai gaueko bakardade mikaztxoan. Halere, bezperako ilunabarra izan nuen mingotsena.
‎Zein diren? Ezezagun bat edo beste, eta bidali nien eskariari erantzunik eman nahi ez dioten argitaldari batzuk, egoitza sozial nagusia Euskal Herritik kanpo daukatenak gehienbat, baina bertoko bat edo beste ere bai. ISBNko informazioa bildu ondoren, fitxa bibliografikoak argitaletxe bakoitzari berea bidali diogu zuzenean, konfirmazio eske.
2010
‎gaztea zen eta nagusia hezte lanetan ari zitzaion. Pilota botatzen zion hara eta hona, eta aginduak ematen zizkion, errietaren bat edo beste ere bai. Horrela aritu ziren minutu batzuetan, harik eta, beren egitekoak eginda gero, txakurra uhal bati lotu, eta biek alde egin zuten arte.
‎gorrian dagoen semafororik ez zebra biderik ikusi gabe. Ondorengo irakurraldietan etorri ziren bihurguneak eta geldialdiak; balaztatze eta tupustekoren bat edo beste ere bai. Sentimendu minberak agertu ziren hodeiertzean.
‎Txakurra —laster jakin nuen Kaiser zuela izena— gaztea zen eta nagusia hezte lanetan ari zitzaion. Pilota botatzen zion hara eta hona, eta aginduak ematen zizkion, errietaren bat edo beste ere bai. Horrela aritu ziren minutu batzuetan, harik eta, beren egitekoak eginda gero, txakurra uhal bati lotu, eta biek alde egin zuten arte.
2011
‎Zein itxaropenekin igoko zaren oholtzara? Nola ikusi dituzu aurreko bi finalaurrekoak. Faboritoak irrist egiten ikusi ditugu eta sufrimendu aurpegi bat edo beste ere bai, eta horrek zer pentsatu handia eragiten du. Zuri ere berdina gerta dakizukeen mamuak ez dizu lasai bizitzen uzten.
‎defini ditzakegun komunitate motok. Hauek ba omen zuten eta ba omen dute deitura bat beren buruak izendatzeko, eta kulturazko eta izaerazko ezaugarriren bat edo beste ere bai kideen artean partekatzeko. Hala, gehien gehienetan hizkuntza eta ohitura batzuk izan ohi dira ezaugarri bereizgarri horiek, eta, orobat, lurralde jakin batekin nolabaiteko lotura bat ere ba omen dute, nahiz eta lurralde hori aldakorra izan litekeen.
‎Horretaz gain, beste gauza batzuk ere egiten ditut: estiloa zuzendu, liburuetako hegaletan agertzen diren laburpenak egin, hitzaurreak idatzi, hitzaldiak, tesiaren bat edo beste ere bai...
2012
‎Gure aita Santiagon sortu zen, baina Oñatin ikasi zuen, maristetan. Makina bat oroitzapen bazuen, eta oroigarriren bat edo beste ere bai gorputzean! Maristak, badakizu.
‎eta kasketaldiren bat edo beste ere bai.
2013
‎Haiekin gauza asko partekatu genituen: ilusioak eta lana, penak eta poztasuna, erabateko adostasunak, eta ezadostasun bat edo beste ere bai. Eta egun ere erakutsi nahi dugu kolektibo bat izaten jarraitzen dugula, gure lanarekin eta ideiekin harro gaudela, eta, nola ez, harro haien lagun izan garelako.
2015
‎Lola Flores, Gina Lollobrigida? eta, geroago, Che Guevara, Llanusa [Jose Llanusa Gobel, Habanako lehen alkatea Batistaren garaia eta gero], komandanteren bat edo beste ere bai. Fidel Castro ez, hura ez zen sekula etorri.
2016
‎Izango zen baten bat Iban ikustera joana zena. Berak hasi zuen emanaldia, eta kontzertu laburra eman zuen, nahiz eta errepertorio gehientsuena jo, eta kantu berriren bat edo beste ere bai.
2017
‎Badirudi itsasoan denboraldi luzeak egin eta lehorreratzen zirenean egiten zituzten parranda amaigabeen berri ematen zutela kanta horiek. Mozkorrak ageri dira, prostitutak, kaleko borrokak eta tiroren bat edo beste ere bai. Horrek ez du esan nahi itsasoan kantatzen ez zutenik.
2019
‎Bestea da guztiz. Eta, beste gisa, bere buruaz beste ere bada, berarengandik espero den horretaz beste ere bai. Oro denez, ez da sekula izan behar lukeen huraxe; etsipen etengabea da emakumea, bere burua iristeko eta izatedun guztiekin adiskidetzeko gai ez den existentziaren etsipena.
2020
‎edo, azkenik, izotzetan harrapatuak gelditzen diren animaliak, ibaira zerbaiten bila joateko salto egin eta bertan iltzatuak gelditu direnak, ustekabean: azeriak, arrain txikiagoak jaten ari ziren tamaina handiagoko arrainak, eta altzeren bat edo beste ere bai noiz edo noiz.
‎Ez dira eskas, bestalde, frantsesei ebatsitako botak eta kasakak daramatzatenak, azken horietan urradurak eta odol orbanak agerian. Arma gisa lantzak, sableak, pistolak, mosketeak eta fusil gutxi batzuk ikusi ditu Babilek, haietarik gehienak ere frantsesei ostuak, eta aizkora bat edo beste ere bai.
‎Dozena bat orga ikusi dituzte estalpean, zama zama eginik gehienak, eta animalia andana mandotegian eta teilatupearen bueltan lotuta, asto, mando eta idi. Zaldiren bat edo beste ere bai, hezur eta larru muturretik hasi eta isatseraino. Bistan da jende franko erakartzen duela bentak; izan ere, primerako tokia da Mugeta, parada ederra eskaintzen baitie merkatariei gaua bertan eman eta hurrengo eguneko tratuari fresko eta indarberriturik heltzeko, jada mugaz bestaldean.
2021
‎Bestea da guztiz. Eta, beste gisa, bere buruaz beste ere bada, berarengandik espero den horretaz beste ere bai. Oro denez.
‎Haiek idatzitako izenak generoka bereizten genituen gero kartulina batean. Zutabe bat izenez betetzen zen berehalaxe; espero zitekeen moduan, asko ziren umoretsutzat jotako gizon bertsolariak hildakoren bat edo beste ere bai tartean. Emakumeei zegokien zutabea, ordea, huts hutsik geratzen zen beti.
2022
‎Vintage arropa gehienbat. Horrez gain, poltsak, gerrikoak, belarritakoak, zapatak eta betaurrekoren bat edo beste ere bai. Garai batekoak dira guztiak, banan banan aukeratuak.
2023
‎Vincenten familiako arbasoen artean merkatariak eta erlijio gizonak ugari izan ziren eta armada gizonen bat edo beste ere bai. Familiari oso atxikia zen Vincent eta hamasei urterekin hasi zen Hagan lanean, arte merkataritzako Goupil and Cie enpresan; hogei urterekin enpresa horretako Londongo egoitzara aldatu zuten eta han Eugeni Loyer neskatilaz maitemindu zen, baina hark baztertu egin zuen, beste batekin ezkontzeko asmoak zituelako; enpresak Parisen zuen egoitzara aldatu zuten Vincent aldi baterako, aldaketa horrek Eugenik sortutako atsekabea gainditzen lagunduko ziolakoan; berriro Londonera itzuli zen lanera, baina ez zuen behar bezala lan egiten eta Goupil and Cie ko Parisko egoitzara bidali zuten lanera; baina, Parisen ere erlijio gaietan arreta gehiago jartzen zuen, lanean baino eta berehala kanporatu zuten lanetik.
‎Maite ditugu maite koroak, patuak besteren buruetara eramaten dituenean ere. Eta hala, osotoro ateoak garen arren, egungo fede nagusiaren azken ekitaldi liturgikoak 20.000 lagun eraman zituen Sevillara (tartean arerio bat edo beste ere bai, fedekidetasunak mirarizko elkarketak egiten baititu estadioetan, ezker eta eskuin elkarren ondoan jarriz kontrarioak). Eta beste milaka lagunek begi guztiak jarrita geneuzkan Osasunak futbolaren koroa jantziko zuen esperantzan.
‎Oso gaztetatik ohartu da Irati bere keinuez, ingurukoenez. Amarenak imitatzen zituen lehenengo, oraindik umemokoa zela, aitaren bat edo beste ere bai; hiru nebenak baino pausatuagoak, interesgarriagoak. Iratiri ihes egiten zion sekreturen bat gordetzen zutela iruditzen zitzaion.
‎Amarekin Ursaltora jaisten nintzen Eguberrietan goroldio bila, han topatzen baikenuen goxoena eta potoloena jaiotza prestatzeko. Gure etxe ingurukoa xakarragoa da, eta noizbehinka sortzen den haize zirimolak herri guztiko zakarrak pilatzen ditu goroldioaren gainera, txakur kakaren bat edo beste ere bai. Halaxe pentsatu nahi dut, haize zirimolak ekartzen dituela airean txakur kakak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia