Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2004
‎—Nik ez dizut nahi ukan nihauren buriaz beste egin —bizitu zen bera— Hori Jinkoaren kuntre aritzea duzu. Nik jauzi egin dizut zeren komentuala joan nahi baitut.
2010
‎Haren seme batek, Marc Antoinek, ezin zuen abokataritzan aurrerapenik atera, garai hartan lanbide guztietan katolikotasun agiria eskatzen baitzen. Bera protestantea izanik, ezin zuen lortu eta etsi etsian lagun bati esan zion bere buruaz beste egiteko zorian zegoela. Esan eta egin, afalondoan ate batetik zintzilik agertu zen, txukun jantzita eta ilea ongi orraztua.
‎" Pena da, benetan", esan zuen soldadu batek. Neskak hitz beste egin zuen: " Herrira joan behar al duzue orain?
‎Hitz beste egin nuen: " Zer iruditzen zaizue Adelarenean afaltzea?
‎" Behin ere ez zaidak damutu Lubisen hilketari erantzuna eman izana", esan dit, Mary Annek ezagutuko ez lukeen tonu batean. Uste izan dut ildo horretatik jarraituko zuela, baina hitz beste egin du segituan, eta kontu arinekin jarraitu. Atzo iritsi zen Stonehamera, azkarregi da gai handietan sartzeko.
‎" Jaio diren zaldikumeez hitz egin zeniguke, osaba. Esan dit Efrainek ikusten egon zarela", esan nion hitz beste egiteko asmoz. Ez nuen nahi gerraren gaian sar zedin.
‎Ezkortasunean labaindu, neure buruaz beste egin, baina beldurti hutsa naiz. Ezkortasunari bidea ireki eta ni garaitzen utzi?
‎Erituak gaituzte, eritzen gara istorio hauekin, gure buruaz beste eginik errateko maneran (sentsu literalean), erituak ezin gehiago herrituz, eta errituz gure nor edo tasun minak merke merkea konpentsatzen harrapatuak. Besterik ezinez diogu baina aitor dezagun, besterik ezinez bezainbat bestela ezin imajinatuz dela ele egokia.
‎Barreari eman zioten, eta emakume bien barreak besteen arreta erakarri zuenez, hitz beste egin zuten, inoren susmorik ez pizteko. Izango zuten aurrerantzean ere kontu hartaz gehiagotan jarduteko aukera.
‎Erreka aldean bizi zen denboran, bazuen Nasreddinek auzolagun bat, familia desgraziak eta diru galerak zirela eta, bere buruaz beste egitea beste pentsamendurik ez zuena. Behin baino gehiagotan salbatua zuen errekan itoa izatetik Hodjak baina, hitz on eta lasaigarriak alferrik, akabatzera ongi erabakita zegoen.
2011
‎Gure gizarteko larrialdietarako erakundeek bete behar duten eginkizuna. Hau nork bere buruaz beste egitea da, eta ez arrazoi pertsonalengatik, baizik eta sozialengatik. Errua ez da nirea zu baino aproposagorik ez bada suizida bati aurre egiteko.
‎Asmatuz gero, zurekin jaitsiko naiz. Kale eginez gero, nire buruaz beste egingo dut, ez arrazoi pertsonalengatik, baizik eta arrazoi sozialengatik.
‎Eta aurrekoa esan ondoren, jo beharrean gara Pioleten bat bateko argiztatze hartara. Ezagutzen ez dutenentzat laburbilduz, nola egin zuen tupust parkean buruaz beste egiten zutenekin, bere poemaren bat gainean ipini eta modu horretan hurrengo egunkari guztietan agertuko zela ziurtatuz. Horrela lortu omen zuen fama eta ospea.
‎Mirandek 47 urte zituela bere buruaz beste egin zuen Pariseko bakardadean 70.go hamarkadan. Ez zekien hurrengo urteetan berak nardagarri zituen" kristau marxista" haiek izango zirela bere obra argitaratu eta euskal literaturaren historian ohorezko leku bat emango ziotenak.
‎Polizia iturrietatik baieztatu digute atzo Milanon aurkitutako gorpua Giangiacomo Feltrinelli editorearena dela. Dirudienez Feltrinellik bere buruaz beste egin zuen, betiere iturri hauen arabera. Feltrinelli bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen.
‎Komisarioaren hitzak nahiko ongi gogoratzen zituen: " asko erretzen genuen, horregatik, hotza egin arren, leihoa irekita zegoen" 1969ko abenduaren 15 madarikatu horretan eta" Pinelli etsita zegoen, galduta, eta leihoa irekita ikusi zuenean bere buruaz beste egitea erabaki zuen". Ados, Giovanni?
‎Settimorena Vatikano hirian desagertu zen. Nirea, berriz, kupularaino igo zen eta handik ez dakit... edo erori egin zen edo bere buruaz beste egin zuen. A!, oihu lehor bat egin zuen neskak.
‎Turista batek bere buruaz beste egin du San Pietrotik:
‎Atzo arratsaldean, Ameriketako Estatu Batuetako hiritar batek, Ray Clinek, bere buruaz beste egin zuen San Pietroko kupulatik jauzi eginda. Dirudienez, Cline oporretan zegoen Erroman eta.
‎Zer esan nahi duzu?, itaundu zion partisano zaharrak ezpain artean zigarrokin bat ahitzen ari zitzaiola. Ba, berriro hitz egin zuen Lolok, nik dakidala behintzat Feltrinellik ez zuen bere buruaz beste egin. hori badakit nik ere!, oihukatu zuen Giovannik zigarrokina itzaliz. Baina ez dute erail ere, bukatu zuen dendariak.
‎Dena den, hitz beste egin zuen Ninak, gero eta itogarriagoa bihurtu da guretzat hiri honetan mugitzea, nola eginen dugu orain gure planak aurrera ateratzeko. Kontu handiagoarekin, esan zuen Marcok, planekin aurrera jarraitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.
2012
‎—Inoiz ikusi al duzu lehoirik, Petit Livo? —esan zuen orduan bere ahoak hitz beste eginez.
‎Pozik zegoen. Hitz beste egin, eta Yangambiko joko arauen gaiari heldu zion.
‎1936ko uztailaren 17an Melillan bertan altxatu ziren militar nazionalek atxilotu egin zuten bere aita. Handik Ceutara eraman zuten preso, non saiatu zen bere buruaz beste egiten, eta gerora, handik penintsulara, beste zenbait presondegitara. Aitaren irudiak indar berezia izan du beti Arrabalen imaginarioan, traumatizaturik egon da haren itzalarekin.
‎emakume askea ezkonduko den arte, gero segidan etorriko dira, zurruta, amoranteak, frustrazioa, bakardadea eta, maiz, suizidioa. Dorothy Parkerren bizitzak ere antzeko eskemari jarraitu zion estuki (esaten zen bere etxean gizonak sartu eta ateratzen zirela" postaren erraztasun berarekin") eta gutxienez pare bat aldiz dibortziatu eta pare bat aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten.
‎Inoiz ez zen sentitu seguru bere lanarekin, uste zuen gainera arazo ekonomiko latzak zituela eta gerra hotsak zebiltzan berriz ere. Leonard senarrak eta berak pozoia hartzeko prest zeukaten Hitler Ingalaterrara sartzen baldin bazen baina, ikusten denez, Virginiak ez zion posibilitate horri aukerarik eman bere buruaz beste egiteko.
‎* Kontakizun hau datorren urtean argitaratuko den Kristalezko begi bat liburuaren parte da. lepo bueltako soka. Emakume horien heriotzek harribitxiek lez egiten dute diz diz, beren buruaz beste egin izanak azaleko eranskinez gabetzen ditu beren bizitzak. Guztiak hartzen du garrantzia.
‎Naski, jeneralari handik ez zitzaion ohorerik bildu, baina gerla epaia jasan behar izan zuen, armada baitako haren maila eta ospea alferretara etorririk. Banderak onetsi egin zuen zigorraren latza eta zizpari konpainiako buruzagitza utzi behar izan zuen; ez zen eman espainoletara Parra, Salasola eta beste egin ziren bezala, ez eta Maximo Gomezen kontra itzultzera entseatu ere.
2013
‎Hitz beste egin nahirik, zabaltokiko kaietako bat seinalatu nion. Liburuz kargatutako ehunka palet zeuden han kamioien zain.
‎Hitz beste egin zuen kolpetik.
‎Bada beste egiteko bat, goikoarekin batera lehen planoan jarri genukeena nire ustez: ereitea.
‎Baina berehala bertan bildutakoen artean zurrumurru uholdea barreiatzen hasi da, nondik edo nork ateratakoa den inork ez dakielarik. Ahopetik eta maltzurtasunez xuxurlatzen dutenez, Olatzarko etxekoandrea zeharo burutik joan omen da eta tentel aurpegi zoroa jarri omen zaio Hostape ukitu zuenetik, azken honek bestela bere buruaz beste eginen zuela mehatxatuta. Isilpean gorde nahi omen zuten Olatzarkoek, baina Eule neskatxak ezin eutsi nonbait, nahiz eta zurrumurruak egiazki aldez aurretik barreiatzen hasita zeuden.
‎—Egia al da orduan Hostapeko elbarria bere buruaz beste egin nahi zuela esanez agertu zela Olatzarren galdetu du plazako bazter bateko jende multzoan zinegotzi bereterrak, berriaren muinak arakatu nahirik.
‎Berehala bere kasako aldarri eta protesta harrigarrien leloarekin hasi zitzaien elbarri gupidagarria. Zera alegia, bere buruaz beste egiteko asmoa zeukala, ez zegoelako mundu osoan bera baino zoritxarragokorik, ez zuelako inork sekula maitatu eta ez delako ez zuzentasunik, ez zerurik, ez jainkorik ez gupidarik... " Nireak egin du negar samina zerion, baina ez nuke hil nahi emakumearen larrua, kalparra eta bularrak inoiz ukitu, igurtzi eta ferekatu gabe!"
‎Baina orain, gainera, ez nau bakean hiltzen utziko, ez baldin badut bere txantxa txarreko agindua betetzen; zera alegia, giza emearen larru, kalpar eta bularrak igurztea. Zuk ez banauzu laguntzen, andre Malene, nire buruaz beste egin dut gaur gauean bertan erantsi du elbarriak oinazearengatik aurpegia eta eskuak bihurrituz.
‎bat, azaldu didak ea zergatik hautatu nauan ni delako izadiaren agindu edo grina ilun horiek betetzeko. Bigarrenik, zin egin duk behin giza emea igurzteko xedea lortuz gero, alde batera utziko dituala hire buruaz beste egiteko xantaiak. Eta hirugarrenik, hitza eman behar diguk hire esku dagoen guztia eginen duala zerura joateko.
‎Batzuk etxera lekutu dira, beste batzuk Amilobira abiatu dira Hostaperen atzetik laster bizian. Plazan jarraitzen dutenen artean dago Eule, Olatzarko neskatxa, gero eta urduriago etxeko berriak etorri ahala eta baita berarekin setan ari ondoreko Hostaperen Amilobirako ihesia hartzen doan itxurarengatik ere, huraxe baita hainbatek eta hainbatek bere buruaz beste egin duten alderdia.
‎—Ikusi nahi ez genuena ikusi diagu eta hemen beste egitekorik ez zegok esaten diote elkarri etsita.
‎Ez omen dakite oraindik zehazki zer gertatu den, baina Zortziko Aldazkoren semea, Xotil Aldazko, atxilotu egin dute eta eskuak lotuta daukate Bentazarreko goiko salmenta areto handi hartako eskuineko txokoan, eta alboan hiru ertzain dauzka. Zortziko Aldazkok bere buruaz beste egiteko asmoa zeukala omen zekien, eta inori ez aipatu izateagatik atxilotzear daukate hildakoaren semea. Ez diote utzi hildakoari begiak ixten.
‎Zortziko Aldazkoren hiletak bere buruaz beste egin duenaren ezaugarriekin burutu dira; zera, hilotza eliza barruan sartu gabe eta abestirik kantatu gabe. Lur eman ondoren, Justizia jauna azaldu da hilerriko irteeran, miliziano ertzainak alboan dituelarik.
2014
‎Ez zitzaion oharkabean pasa aurrean zeuzkan bi ofizial haiek xake peoi bat bailitzan erabaki zituztela berarekikoak. Galarreta kapitainak hitz beste egin zuen.
‎—galdetu zuen jarraian. Hitz beste egin nahi zuen.
‎Atena jainkosak Ajax nahastu, eta idi talde baten aurka borrokatzera bidali zuen. Ondoren, heroia bere ekintza barregarriaz ohartu zenean, zapuztuta ikusiz bere izena, bere irudia, beste egin zuen bere buruaz.
‎" Bat batean, hitz beste egin zuen berak, eta aspaldiko kontu bat atera.
‎Aqu me gusta el contraste entre el blanco y el negro. Este se suicido." Eta berriro dio apaizetako batek bere buruaz beste egin zuela. Aurrerago gazte bat bizikletako kasko batekin.
2015
‎Praktika sozial batek ez du sailkapen bat edo beste egitera behartzen, ez berenez. Bietako edozeinetan abiaraz genezake zernahi praktika:
‎Orokorrean, ordezkatzea ordeztea da, hau da, besteren ordez egotea, eta Peirceren definizioetan ikusi bezala, stand for another, inorentzat beste zerbaiten ordez egotea. Bestela esan, errepresentazioek batekoz beste egiten dute. Ordezkariek beste baten balizko agentzia hartzen dute beretzat, haiek dira eledunak, haiek ahaldunak.
‎" Ez zait iruditzen, Arturo. Katolikoa zinelakoan eta Horrelakoak irakasten al ditu elizak?" Galdera gustatu ez eta baztertu egin nuen, zentzurik gabe hitz beste egitea izan balitz bezala.
‎—Ez, ez ninduan joan. Ez zeukaat inolako interesik indibiduo hori ikusteko erantzun zion lehorki Goitik, eta hitz beste egin zuen.
‎❖ Mendebaldeko mundu globalizatuan Dioniso deuseztatu du Apolok, baina ez da konturatu Dioniso hiltzeak bere buruaz beste egitea ere badakarrela.
‎• Hitz beste eginez
‎Han izan zen orduan Urko Kolomo Garabideko koordinatzailea ministroaren ondoan unibertsitatea inauguratzen, gu hemendik skypez hitzaldia ematen. Eta ondoren egonaldi bat edo beste egitea tokatu da gai horri begira.
‎Berdin du jainko berria astoa edo beste edozer den, bere buruaz beste egin ez dezan itxaropena pizten dion edozer behar baitu, azken batean. Horregatik ez da harritzekoa mugimendu berri hauen oihartzuna egun, alde batetik, desertuari zein hutsari muzin egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestetik, talde edo sare baten kide izatea ere ahalbidetzen dutelako.
‎Aurpegi biko txanpona dugu, beraz, itxaropena; bata positiboa, negatiboa bestea. Mitoak agertu bezala, itxaropen ezak gure buruaz beste egitera bultzatzen gaitu, hondamendira. Zer geratzen zaigu itxaropena izan ezean?
‎Behin, Nartzisok ezpata bat oparitu zion bere jarraitzaile sutsuena zen Aminiasi, jakin barik azken honek ezpata erabiliko zuela bere buruaz beste egiteko. Hilzorian mendekua hartzeko erregutu zien jainkoei Aminiasek.
‎Halakoetan Ñuño ostatu nagusi bilakatzen da, guztiendako kadirak atereaz, godaletak garbituz, haurrekin jolas eginez eta beste egitekoetan geldirik gabe jardunez. Horrek guztiak ez dio ekiditen xurrut egin eta zintzurretik beheiti ron ematea, non, beti hona hara ibilki, xoko guztietan egiten baitu bere profita.
2016
‎Hori dela eta, Hermes aldizkariaren ospea Euskal Herritik kanpo zabaldu zen, eta lehenago aipatu Juan Ramon Jimenezenarekin batera, bestelako kultur jendearen harpidetzak ere izan ziren esanguratsu asko, esaterako Blasco Ibañezena. Jesus Sarria 1887an jaio zen Kuban, abokatua lanbidez, abertzaletasun heterodoxoaren aldeko jarrera hartu zuen alderdiaren lehenbiziko krisialdian, Belaustegigoitia eta Isusirekin batera, alabaina, bizitza politikoaren presioak eta Hermes aldizkariaren proiektuak zeharo txiroturik, bere buruaz beste egin zuen 1922ko uztailaren 27an Bilboko Correo karrikako bere etxeko balkoitik botaz.
‎Gerrateak han harrapatu zuen, baita bonbardaketak ere, eta gudatea ahitu aitzinetik, 1937.ean, Okzitaniako Tolosara joatea deliberatu zuen. Hantxe berebiziko kezkak sorrarazten zizkion lana bukatu zuen, eta beste egitekorik ez bailuen, kamioi batekin izan istripuan zendu zen 1942.eko irailaren bederatzian.
‎Irainek kaletik eskolara salto egiten dutenean indarberrituko da hazia, hor hartuko diozulako arazoari benetako tamaina, hor pentsatuko duzulako zer beste egin dezakeen ama edo aita beste norbait iraintzen ikusten duen haurrak.
2017
‎Geroztik guztiz suminduta bizi izan zen, ia hitzik esan gabe. Bere heriotzaren berria zabaldu zenean askok pentsatu zuten bere buruaz beste egin zuela, baina autopsiak ez zuen horrelakorik baieztatu. Hiltzera zihoala jakiteak sortu zion amorruak hil omen zuen.
‎Behin baino gehiagotan bururatu zaio bere buruaz beste egitea, baina uste du erabakia hartu eta berehala damutuko zela, beranduegi seguro aski. Gainera, egia aitortu behar badu, orain arte ez da gaizki bizi izan.
‎A. Lertxundiren Paper festa amaitu ondoren, liburuaren lehen orrialdean idatzi nuen" Lehen orritik amaieraraino herioa, bere buruaz beste egitea... narratibizatu egin behar, eszenetan berezi eta, urrundu egin behar begiratzeko, urruntzearekin heriotza uxatu ahal izango balitz bezala".
‎Hizkuntz motibazioa hizkuntzaren baitan ez aurkitzeak euskaraz beste eginez ari ote garen pentsarazten dit. Euskaraz hitzak konposaketaz eta eratorpenaz sortzeko ahalmenari, hegalak arindu behar dizkiogu, orain, berriz; mailegutza mailegu gisara bakarrik hartuz.
‎Arreta eman izan dit Notre Dame itzultzean euskaraz gure horretaz preszinditu izana, otoitzerako Aita gurea erabili arren. Andramari bakarra ezarriz, emetasunaren aztarna guztiak hitzaz beste egin eta errotik erauzi beharrezkoak izango ziren aurrena, Lapurdi eta Durango sorginen erreketa eta torturei bidea emango bazitzaien.
‎Gizon askok bere buruaz beste egitea goi mailako hausnarketaren ondorio gisara aurkeztu ian da. Baina bere buruaz beste egin zuelako, ondorengo literatur kritika psikoanalistak Virginia
‎Gizon askok bere buruaz beste egitea goi mailako hausnarketaren ondorio gisara aurkeztu ian da. Baina bere buruaz beste egin zuelako, ondorengo literatur kritika psikoanalistak Virginia
‎Ez zen Virginia andre txoro eta gaixoa izan. Ez bere buruaz beste egin duten gizon jakintsu batzuk baino gehiago, behintzat.
2018
‎Baina orain arte ezezaguna zena da errepresio bide triste horiek guztiek Iruñean iritsi zuten dimentsioa. Hildako desagertuak, hildako fusilatuak, ihes egindakoak eta borrokan hilak, ihesaldi saioetan hildakoak, espetxean gaixotasunak hildakoak, buruz beste eginda hildakoak, kontzentrazio esparruetan hildakoak; ehunka preso, langile eta funtzionario depuratuak, zigortuak, kaleratuak, jipoituak, baztertuak. Zigor legeria berri baten jomuga izango ziren, atzera begira ere aplikatu baitzuten legeria berri hori errepublikaren eta 1936ko otsaileko hauteskunde orokorretan garaile izandako Fronte Popularraren legezkotasuna, beren armen indarraz eta nazioarteko laguntza faxistarekin bortizki urratutako legezkotasuna, aldarrikatzen zutenen artean.
‎Buruaz beste egiteko saioak eta autolesioak
‎Autolesioak edo buruaz beste egiteko saioak
‎Penaren Eremuan arrastoak bereizten hemen autoerrukia, hor tristura hutsa, han ardaila, harantzago bizitza bere buruaz beste egin nahian; eta hitzak, esan nahi zutena esan ezinean.
‎Nekez hartzen nituela, giza tzar hark astia izan du zerrikeria baten ateratzezko. La Callek presondegian bere buruaz beste egin bazuen, nire errua zela. Haren lotsagabekeriagatik ez naiz haserretu.
‎" Torah n izkiribaturik dago ezen, Ben Yusufatxilotu zutenean, Lurreko justiziak ohointza egina zuelako kondenatu zuela; baina zerukoak, aldiz, zeren botina sabbat egunean garraiatua baitzuen ohointza bera ez zen larria, jende kiristiari egina zelakoz; eta hala, zeren legeetan izkiriaturik baita sabbat eguna jainkoarena dela eta hura ohoratzekoa. Beraz, beste egitekotan denbora iragatea, jainkoari bere eguna ebastea bezala da".
2019
‎Begira zer herioa." Amak negar egiten zuen Luziagatik ospitale hartan bertan ingresatuta zegoela. " Martin, ez didazu gauza horietaz hitz egiten utzi behar, badakizu nola mugitzen zaidan barrua." Hitz beste egin nahirik, Luisi deitzea proposatzen zion berak: " Nahi duzu Luisi deitzea?
‎Gai harekin segituz gero bien arteko haustura larria izango zela konprenitu zuten. Hitz beste egitea komeni zitzaien. Bakeak asko balio zuen.
‎—Pijama bakarrarekin baina hiru tapakirekin. Hitz beste egin zuen.— Celso ez dabilela ondo, baina zu ere ez zara oso pozik itzuli herritik. Hala iruditzen zait.
‎Moritzek deitu du Suzzen berri jakitera. Erakundean hainbat gauza entzun dituela, senargaiak auto istripu larria izan duela omen da bertsio ofiziala, baina beste neska batekin batera bere buruaz beste egin duelako zurrumurrua zabaltzen ari dela.
‎Horregatik, hitz beste egin eta" Zure" liburutegian izan nintzen atzo, esan dit jarraian, liburu haiek itzuli nituen eta pare bat gauza hartu, The hours eta Brooklyn Follies. Azken hori liburuzainak gomendatu zidan, Stefanek; mutil jatorra, agian Moonsmouthera gonbidatu nuke.
‎Segundo bat lehenago drama zirudiena ahaztuta, hitz beste egin du Suzannek bat batean, eta lankideak izan behar badugu elkarren berri izan behar dugula esanez, galdezka hasi zaigu. Moritzek atera berri duen Essay on lucidity liburuan murgildu du burua.
‎zure osaba frontoitik ateratzen zenean beti zeuzkan kanpoan zain bost edo sei auto, eta barruan emakume itzelak, ikusgarriak zeuden haren zain, berak bazeukan nahi zuena aukeratu eta handik alde egitea emakume haren autoan... auto eta emakume ikusgarriak haiek, bai, benetan... Gero, bat batean, hitz beste egin zuen nire osabaren balentria gehiago ez kontatzearren, agian emaztea handik gertu zeukalako, eta bere bizitza azaltzeari ekin zion: ni Markinan jaioa nauzue, urtero joaten naiz hara denboraldi bat pasatzera, oporretan.
‎Aktore bat da. Une txarra ari zen nozitzen, ez zuen lanik filmetan, inor ez zen berarekin gogoratzen, emazteak alde egin zion, eta bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pistola non jarriko zuen, buruko zein ataletan, ari zela duda egiten bere txakurra azaldu zen.
‎—Violeta Parra ondo bizi zen, pozik zegoen, han eta hemen zebilen abesten kanta arrakastatsu hura: Gracias a la vida, que me ha dado tanto..., eta urtebete baino lehen bere buruaz beste egin zuen lokian tiro bat jota.
‎Solasaldia beste tankera bat hartzen hasi zen, erlaxatuagoa eta umoretsuagoa. Horrela, suizidioaren asmo mehatxagarriaren lainotzarra uxatzen joan zen, eta, hitz beste eginda, askoz ganorabakoago ziren beste gai batzuekin jarraitu genuen berriketan.
‎Lisanne hitz beste egiten saiatu zen. Sobra ere gai horretan bi neska holandarrak liskar batean hasten ziren.
‎Mendoza hirira ailegatu zirenean, taldeak atseden hartu zuen. Bertako Euskal Etxekoek ezin hobeto hartu zituzten, jan eta lo nahi beste egiteko parada izan zuten beren onera itzultzearren, behin eta berriz Txileko Santiagotik oinez haraino iristeko pasatako abenturak behin eta berriz kontatzearen truke. Bertako aldizkarian kazetari batek haien pasaeraren berri eman zuen.
‎Goizeko zazpietan hasi zen dena. Egun horretan, etxe bat alokatu zuen bikoteak, eta biek ados eta batera euren buruaz beste egitea erabaki zuten. Lo egin behar zuten logelan butano bonbona bat jarri, erreguladorearen balbula ireki eta gas eroalearen gomari zulotxo bat egin zioten, horrela has zedin irteten osotoro sukoi den sustantzia hori.
‎Kosmek hitz beste egin zuen berehala, niri galderari erantzuteke. Begi bistakoa zen gai hori ez zitzaiola jada hainbeste interesatzen.
‎Eta errioxar ardoz beteriko kopa goititu zuen ostera ere topa egiteko. Segidan, saiheskiak xirmendutan erreak ekarri zizkiguten beren burruntzitxoan, eta hitz beste egin genuen.
‎Solasaldia bertan behera zihoan, garbi zegoen horrela jarraituz ez gindoazela inora. Jendeak, artezki, hitz beste egin zuen. Erruz bete nuen edalontzia ardoz, eta trago bikaina eman nion.
‎—Ikusi egin behar ni lehen taldekoa naizen edota bigarren taldea dagokidan, hau da, inoiz neure buruaz beste egingo dudan edo soilik saiatu diren pertsonek osaturiko taldekoa izango naizen.
‎Solasaldia kutsu intimo batez zipriztindu zen, hagitz interesgarria niretzat. Egoera aldekoa nuela iritzita, hitz beste egitea erabaki nuen eta osotoro ezezaguna zitzaidan esparru batera sartzera ausartu nintzen, gogo bizia bainuen horretaz mintzatzeko. Hanka sartzeko zorian banengoen ere, aurrera jotzea erabaki nuen:
‎Beraz, badirudi 1978 urte aldera eman zuela amaitutzat eskuizkribua, bere bizitzako sasoi oso bateko lana biltzen zuen eskuizkribu zaindua, eta hara itzultzen zela zuzenketaren bat edo beste egin behar zuenean.
‎Leitzalarrera joana zela lanera. Ikazkintzara ez bazen, udatzena zela jakinik, seguru negurako ixtorrak, lizar hostoak eta beste egitera joanak izanen zirela. Orduantxe bizi baitzuen artzaintzak aurreneko urre aroa.
2020
‎Tiroketa hartan gerrillari bat hilda eta bestea zaurituta gelditu ziren, eta hirugarrenak bere buruari tiroa eman zion borroka galdua ikusi zuenean. Amezketako hilerrian bata lur santuan lurperatua dago eta bere buruaz beste egin zuena lur bedeinkatutik kanpo. Zaurituak Donostiako espetxean amaitu zuen, baina ez zen luzaro egon, ihes egitea lortu baitzuen.
‎Herriko festetan bihurrikeriaren bat edo beste egiteko beta ere eman zion. Ibarran pasatzen zituen goseak eraginda edo, herriko umeak baino espabilatuxeagoa omen zen, eta festa egun batean burutazio xelebrea izan zuen.
‎Esplika al zenezake Santa Agedaren kasua, adibidez?". Eta Caro Barojak, hitz beste eginez: " Aizu, barkatu, zuek non bazkaldu behar duzue?".
‎Mihi mugikorrek haien barauts alfer toxikoak egiatzat inposatzen zizkigunetik desbideratuak diren burmuinen lehertzeen hondakinak biltzea beste egiterik ez zaigu geratzen.
‎Hitz beste egin zuen Olcozek.
‎Gaueko izarrei antzemateko, esan zidaten, lente handietako binokular pare bat hagitzez egokiagoa da, sareetan aise eros daitezkeen teleskopio ziztrinak baino. Iruñean bizi nintzenean beste egitekorik ez genuen taldetxo bat joaten ohi ginen, udako larunbatetako gau aratzetan, hurbileko Erreniega mendira, gailurretik izarrak ikustera. Zaharregiak tabernaz taberna gaua emateko, geure buruari penagarri suertatu gabe behintzat.
‎" Lehenengo bi urteetan ez dute beren zoriagatik etsipen handiegirik erakusten, askok beren buruaz beste egiteko joera izaten baitute eta urkatu egiten baitira, pentsatuz horrela beraien herrira doazela, eta horretarako ekipaje eta janaria prestatzen dituzte bidaia luzea egingo balute bezala; lehenengo bi urteak pasatu eta gero pozik aurkitzen dira beraien zoriaz eta lana betetzen saiatzen dira, oso arraroa da orduan beren buruaz beste egitea edo ihes egiten saiatzea". 162
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia