Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 276

2000
‎Etenik gabe, aitorpen bortitz bat egiten du idazle gazteak, espirituzko streep tease betean: " Liburu honek salbatu nau nire buruaz beste egitetik. Literatura da ene Jainkoa, hitza ene redentzioa".
‎Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da; edo, beste era batera esanda, erotasuna. Dagokidan erotasun eremuak salbatu izan nau askotan neure buruaz beste egitetik, adibidez; eta, gauzak hain muturreraino eraman gabe, zahartzaroak ekarri didan erotasunak, erotasun funtzionalak, egin du posible lekukotza hau kontatua izan dadin. Natura jakintsua da.
‎Natura jakintsua da. Ez legoke bizian aurrera egiterik, ahanzturak babesik eskainiko ez baligu, eromenak gutaz beste egingo ez balu. Nola eraman hainbeste sofrikario?
‎Baina aurre egin behar nion egoerari, duintasunez, gogor, etsi gabe, eta neurri horretan nire bizitzaz dena zekitela jabetu izanak eta zekiten hura nola erabilia izango zen ulertzeak, bada, asko lagundu zidan arerioei benetako neurria hartzen jakiteko. Neure onera etorri aurretik, baina, beste bi aurkezleek nire zazpi andregaien aipamen burlatia egin zuten, esanez zazpiak beren buruaz beste egin zutela, nik, atsekabeak jota, beren lore ezkutua urratu nahi izan ez nuelako. Halako infamiarik!
‎Joakinek bere buruaz beste egin zuen eta, Lili, J. Pinto Fernandezekin esposatu zen,
‎Eta zinez, hala zela ikusi dugu, eta are gehiago zubira abailtzen zen laino oro irenslearekin; eta are gehiago, behin ibiltzen hasirik, burdinazko armiarma sare erraldoiak sentiarazten zizun dardarizo fin zorabiagarriarekin. ...atera, nahiz eta Rubenen alboan joan, Gran Canyon edo Zion Canyonen bezala, zubiak bertigoa sentiarazi dit, eta Niagarako urjauzietan edo Death Valleyn bezala, halako erakarpen hipnotizagarria (Niagaran, urjauzietan zeuden krisi telefonoen antzera, ez naiz harritu hemen ere EMERGENCY PHONE AND CRISIS COUNSELING gorriak ikusirik; Preteritok adierazi digunez, urtean zehar asko omen dira beren buruaz beste egiteko toki hau hautatzen dutenak).
‎Hala ere, ez pentsa guztiz txoratua eta pozaren pozez dabilenik; gainera, esango nuke gu zertan gabiltzan jakiteak are gehiago nahastu duela. Baina Teresak, aurreko batean aipatu nizun neskak, zuenaz beste egin, eta historia berri bati ekiteko gomendatzen dio. Uf, utzidazu arnasa hartzen.
‎Je ferais de mon mieux, ez arduratu. Hitz beste eginez, pentsatu al duzu Rakeli zertxobait idaztea. Grand Canyonen, eguerdiko hamabi eta erdiak.
2001
‎Gaztea, beste egitekorik ezean, burdinazko eserleku deseroso batean esertzen da, hamarrak heldu zain. Bitartean, bi zigarro erretzen ditu, eta folleto batzuk irakurriz entretenitzen da.
‎Ez du azterketa gainditu, oraintxe jakin duenez, eta erabakia hartuta dauka: bere buruaz beste egingo du. Azken adore puntu hori falta du, ordea.
‎10 Bada liburu eta artikulurik franko XIX. mendeko euskal literaturaz berri aberats bezain zehatzak biltzeko. Zilegi izan bekit, beraz, hemen isil gordean uztea, oharren bat edo beste egiten dudalarik.
2002
‎Zer, orain sinistuko duk ihesarena, ez? galdetu zion Josu R k Traukori hurrena, hitz beste eginez.
‎Traukok oraingoan ere ez zion deus erantzun, baina, haren isilunean, Josu R k ez zuen lehengo harriduraren zantzurik antzeman, baizik mesfidantza xume bat, Traukok beraren jakinezaz baliatzen ari zelako susmoa egiten zuela interpretatu zuena. Haren konfiantza bortxatu nahi ezta, hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia.
‎Guztiarekin ere, ahots kontrajarriak entzuten nituen neure barruan. Ahots batek lasai egoteko esaten zidan, hitz haiek ume batengan serioegiak zirela-eta aintzakotzat hartu ahal izateko; beste batek,  aitzitik, erne egoteko adierazten zidan, kezkagarria zela nire semeak, bere zazpi urterekin, bere buruaz beste egiteko azaltzen zuen  asmoa. Nik, ahal izatera, jakina, berehala kenduko niokeen hiltzeko asmo guztia burutik.
‎A pimpompet, a cochonnet va devant, a ventre contre ventre, a la vergette. Entretenimendu ezin hobea, jakien zain egoteko, errietak eramateko, gurasoen jardunaz beste egiteko. Au pinot, a laver la coiffe Madame, a cul sallé, a rouchemerde, eta hatza hurrengo espresioan gelditzen zait, au juge vif et juge mort, baina begiak eta memoria azkeneraino iristen zaizkit, a male mort, eta eskua erretiratzen dut manteletik, karranpa batek jota baino agudoago.
‎Neure buruaz beste egingo nuke
‎Kategoria moduko horren ikur gisa aipatuko nuke Bernardo Atxagaren Groenlandiako lezioa" alfabeto liburua" (1998), hitzaldi, ipuin, saiakera eta poesia biltze kitzikagarri bat; garrantzi txikia eman ohi zaio lan honi –sailkatzeko zaila delako, beharbada–, baina niretzat pasa den hamarkadako lanik ederrenetakoa da. Eta ez al dira hibridoak baita ere, beste molde batekoak, baina hibridoak halere, Atxagaren beraren Hitz beste eginez" phono  gauzako" atalak (2000), irrati mintzaldiez mozorrotutako saiakeraren eta kontakizunaren arteko horiek?
‎Soinu arazoak gorabehera, dramatismoz eta intentsitatez beteriko emanaldi bikaina eskaini zuten. Kazetari morbozaleek diotenez, Thalia lesbiana da, heroinazale izandakoa, joera depresiboak ditu eta bere buruaz beste egiten saiatu da behin baino gehiagotan. Bost axola niri.
2003
‎Tunel hauek egiteko gorriak eta beltzak pasatu behar izan zituzten. Laster, Zegama aldean, tunelik luzeena zeharkatuko dugu eta, hura egiteko, nahitara, ingeniari italiar bat ekarri zuten; antza, mendiaren bi aldeetatik zulatzen hasi ziren, egunen batean bi zuloek bat egingo zutelakoan, noski; baina, eguna joan, eguna etorri, eta zuloek ez bat egiten; orduan, etsipenak harturik, ingeniariak bere kalkuluak erratuak zeudela onartu, eta bere buruaz beste egin zuen. –Eta Teresaren arreta behingoz erakarria nuelarik, begiak begietan, bere bihotza hunkituko nuelakoan, honela amaitu nuen?:
‎–Nola du izena mendi horrek? , eten nahi izan nuen solasa, hitz beste egin.
‎Ez zuen hargatik berehalakoan Hutx eta Txarlirekiko loturarik egin. Komisarian zegoela, Jean Marie Etcheverry bat, Galarretako lepoan Hutx ezizenez ezagutu Eusko Armadako militantea bere buruaz beste eginik hilotz harrapatua izan zela jakin zuenean, argi izpia piztu zi  tzaion kaskoan. Marmar ari zen.
‎Era berean, norbere buruari egiten zaizkion minen artean (arruntena horditzea izaten da, eta sermoi monografiko ugari eskaintzen zaizkio), ez dira bekatu azoteak, zilizioak, lizifrinak eta baraualdiak, xede espiritualak bultzatzen baditu behintzat. Zer esanik ez, norbere burua hiltzea bekatu mortala da eta, berez, ez litzateke bere buruaz beste egin duen pertsona lur santuan ehortzi behar (dena den, oro har heriotzaren arrazoiaren inguruan zalantzari eusten zitzaion, eta besteekin batera lurperatzen zen). Abortua da bosgarren aginduaren kontrako beste bekatu ohikoa, aurrerago ikusiko duguna.
2005
‎Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak; diktaduraren azken urteetako deuseztatzea baino askoz ere odoltsuagoa izan zen hura. Batzuetan, iruditzen zitzaidan bere buruaz beste egiten ari zela jende multzo handi bat, etsiak jota, hainbeste urtetako borrokak eta sufrikarioak nora ekarri gintuzten ikusita.
‎Zer beste egin nezakeen. Beharbada, baneukan beste aukeraren bat, baina nik ez nuen ikusten, edo ez nuen adorerik beste bide batetik abiatzeko.
‎Haiek errietak geltokiko arduradunarenak! Hasieran, inondik ere, neure buruaz beste egitera nindoala iruditu, eta berebiziko sustoa eman nion gizagaixoari. Ia gau osoa igaro nuen geltokiko aulki batean eserita, lo kuluxkak eginez, bueltako trena hartzeko aukera izan nuen arte.
‎–Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe gera  tzeak egiten die minik handiena; hortxe dute ahuleziarik behinena. Jokatzen duten moduan jokatzen dute, atzetik indarra dutelako eta ahaltsu sentitzen direlako; babesik gabe geratzen direnean, gainbehera etortzen dira, eta beren buruaz beste egitera ere iristen dira. Zergatik uste duzu ari dela irauten Franco hainbeste denbora boterean?
‎Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela, eta droga gehiago behar izaten zuen haietatik irteteko. Gorabehera psikiko handiak izaten hasi zen, nonbait, eta, behean zegoenean, bere buruaz beste egiteko irrika bizia etortzen zitzaion. Goian zegoenetan, aldiz, drogak uzteko indarra ateratzen zuen, eta ohitura osasuntsuei gogor ekiten zien (yoga, janari garbia, musika...), baina hurrengo gainbeherak laster etortzen zitzaizkion, eta gero eta sakonagoak ziren.
2006
‎Trikimailu hari esker, Ulises izan zen lamien kantua entzun, eta bizirik iraun zuen gizaki bakarra. Sekretua aurkitu zietela-eta, euren buruaz beste egin zuten munstro gaizto haiek, amildegira salto eginez.
‎Barrendik hustu banindute bezala sentitzen nintzen. Buruaz beste eginda, burua tren baten azpira botatzeko premiarik gabe.
‎Baina ez nuen ez buruaz beste egin ezta saiorik ere. Ez zen adore faltagatik izan.
‎Zer egiten duzu horren goiz?, esan nion txera handiz eta gaiaz beste egite aldera.
‎Begiak bildu nituen. Lo egitea gogoak munduaz beste egitea baita, lo asko egiten ari nintzen bidaia osoan.
‎Asmoz beste egin zuen, bada, amonak:
‎Alemaniatik urrun nengoen; teorian behintzat, ez nuen zertan kezkaturik, baina nire egoera kontuan hartu behar etengabeak atezuan nindukan baita horditu itxurako gizakote batekin hitz egiterakoan ere. Eta, gaiaz beste egiteko, arrapalada are arinagoan galdetu nion non ikasi zuen alemana.
‎Gogoangarriena, baina baita oroitzapen gazi gozoa eragiten didana ere, Joseph Rothi buruz idatzi nuena: Hitler Pariseko ateetan zelarik Rothek bere buruaz beste egin zuenean, idazleak nire artikulua omen zeukan aldean beste hainbat paper eta libururekin batera.
‎Niri dagokidanez, urrunxeago nengoen bi gizonen itzalak eragiten zidan errespetuagatik. Ez nion jaramon handirik egiten irratiak zioenari, baina ez interes faltagatik edo kezkaz beste egiten nuelako. Irratiak ez zidan ezer esango gehien interesatzen zitzaidanaz, ez zidan arinduko Öchlerren eta Caffarelli kaleko lagunen zoriak sortarazten zidan bihotz estura.
‎Pentsatzen nuen: Ai, heure buruaz beste egin bahu aerodromotik irten hintzen egunean.
‎Salamancan zegoela jakin zuen Donostian frantses eskolak elkarrekin hartzeko proposamena egin zion lagun hura hil egin zela. Sukaldaria eta neskameak eta bizitzan dena ez dela ikastea esaten zuen ama zituen bere lagunak bere buruaz beste egin zuen. Etxeko kateen zamari ihes egiteko ezkondu egin zen lehenbailehen.
2007
‎Poliki edaten zuen. Ez omen zuen beste egitekorik egun osoan. Gigiren kanutoaren kea eguzki errainuekin dantzan hasia zen ordurako.
‎Madriletik agindu behar zitean: hau, hori eta beste egin beharra zegok, kito! Eta eginarazi!
‎Isildu zenean edalontzia erabat hustu zuen, eta aurrez aurre begiratu zion, garagardoaren aparra ezpainetatik kendu gabe. Doinuaz eta gaiaz beste egin zuen derrepentean.
‎Gizon gehiago sartu ziren egoitzan. Elkar agurtu ondoren, bazirudien hitz beste egin behar zutela, iritsi berrien txantxek eta hartaratuak, baina Lisak, aspaldiko partez, ahoa ireki zuen hizpideari heltzeko:
2008
‎Horrelakoek beti funtzionatzen zuten Londresen, ez dut sekula ezagutu Ingalaterrak adina tren arazo dituen lurralderik. Atzerapenak, arazo teknikoak, ekaitzarengatik eroritako zuhaitzek trenbidea blokeatu zutela (behin baino gehiagotan gertatu zen, ni han nengoela), edo beren buruaz beste egiten saiatu ziren tipoak (sinesgaitza bada ere, aurreko urtean hamabostek galdu omen zuten bizia horrela. Bitxia... nolabait esatearren).
‎Eta aitak ekin eta ekin aritu zela, amak etsi eta jaioberriari jartzea onartu zuen arte. Aitak bere buruaz beste egin zuen, Thomasek zazpi urte zituelarik.
‎–Bizitza oso baterako, gizon, oso baterako, edo, beste modu batera esateko, bertan buruaz beste egiteko asmoa dugu.
‎–Ezin da zaratarik egin, ausartu da?, ezta buruaz beste egiteko ere.
‎Zergatik nagon, orduan, hirekin hizketan? Uste dun geltokiko egun hartakoa dela nire buruaz beste egiteko gogoa izan dudan aldi bakarra?
‎Barruak eskatzen didana egiten ari naizelakoan, barruak agintzen didana egiten ari naizela ohartzen naiz batzuetan. Neure barruaz beste egiteko gogoa etorri ohi zait.
‎Astrologia: dena jakiteko beste modu tonto bat; edo zerbait izateko, besterik ezean(" ni Taurus/ Piscis... naiz"); edo hizketa bat mozteko, hitz beste egiteko, galdera adimentsuak eginez bidenabar(" zein da zure aszendentea?"); edo geure burua errugabetzeko; edo gora begira egoteko, Jainkoak hutsik utzitako tokira... baina, oroz gain, arrazoia goietan dagoela pentsatzen segitzeko aitzakia bat.
‎Fedabideetan, albisteak aurkezteko erari begiratu ezkero," gure jendeak" ez du sekula bere bururik hiltzen; hilik agertzen da huts hutsik eta txit naturalki. Gure jendea hain da bat eta betea, non ez baitu bere buruaz beste egiten; gure jendea hain da ona, non ezin baitiezaioke gutar bati, bere buruari, gaitzik egin.
‎Izango al genuen ezusterik? Galdera makurrak ziren zeren guk, jakin, bai baikenekien oso familia arrunta ginela, zentzu handirik gabeko zalantzak zirela gureak baina zain zaudenez eta beste egitekorik ez duzunez... hamabost bat egun joan ziren harik eta psikologoak bere txostena bidali zigun arte, eta bai, aurrez genekiena irakurri ahal izan genuen.
2009
‎–Orain bere buruaz beste egiteko bihozkadak izaten ditu... aspalditik heriotzari dion ikara horrekin nahasturik.
‎Erotu egingo zen. Bere buruaz beste egingo. Darioren hitzek sortzen zuten bake aura hura behar zuen.
‎–Libre balego, txakur bat bezala hilko litzateke, alkoholak eta drogek jota, edo bere buruaz beste egingo luke joko gau baten ondotik. Milioi bat irabazi dut haren itxialdiarekin.
‎–Eta halako batean gizon horrek etsialdi batean bere buruaz beste egingo balu? –oihukatu zuen Clarak senarra eskuetatik hartuta.
‎Zertarako? Zure buruaz beste egin nahi baduzu, altxa zaitez, joan arrastaka kasinoraino eta deabruak lagunduko dizu! Zergatik gaiztotu behar duzu nire kontzientzia zure heriotzaren zamarekin?
‎Abandonatu egin du! Horregatik nahi izan du bere buruaz beste egin!
‎Eta amona gaixoarekin? Ezdeus batengatik zeure buruaz beste egin. Kaleko neska batengatik, amerikar madarikatu batengatik zeure buruaz beste egin?
‎Ezdeus batengatik zeure buruaz beste egin? Kaleko neska batengatik, amerikar madarikatu batengatik zeure buruaz beste egin?
‎–Kontatu dizut nola salbatu zuen lepoa Dostoievskik fusilamendu pelotoiaren aurrean zegoela? , galdetuko zion El Búhoko nagusiak gaiaz beste eginez, tonu alaiagoz.
‎Izena ere atzean utzi zuen. Buruaz beste egitea baino merkeagoa baitzen bere buruari beste norbait zela sinestaraztea. Nortasun agirian izen ofizialari eutsi arren, jendearekiko tratuan izen bat baino gehiago erabili ohi zituen.
‎–Onettiren zein liburu nahi zenuen? , galdetu zion gaiaz beste eginez.
‎–Tolstoi atsegin duzula esan dit emazteak, gaiaz beste egin zuen Robertok.
‎–Zer moduz bezeria? . Gaiaz beste egiten zuen Ossoriok gehienetan, zakarkeriak gabe, hori bai.
‎–Beste zerbaitetan lagun bazaitzaket... , gaiaz beste egin zuen emakumeak besoarekin nobedadeen apala seinalatuz.
‎Inork ez zuen Kronsky hil. Berak aukeratu zuen leku apartatu hura gaixotasunaz beste egiteko, minaren finisterreak behin betiko atzean uzteko. Irene luze egon zen geltokiari zein burdinbideari begira, trumilka zetozkion xehetasunak irudikatzeko ahaleginean.
‎Dios, susmo ikaragarri bat zebilkidak buruan, lokietan jo eta jo, ez diat horretan pentsatu ere egin nahi, etxetik ostia batean irten nintzenetik ordea hor ari duk marmar marmar, ehun eta laurogeian autopistan. Ostia, bere buruaz beste egitearen susmoa. Arrebaren ahotsa.
‎Imintzio bat edo beste egin zenuen
‎euskara normalizazio bidean dagoen hizkuntza dela, herritarren hizkuntza ohiturak gaztelaniazko produktuen aldekoak direla, euskarazko hedabideak herritarren begietara ia ia ikusezinak direla, euskarazko kioskoa gaztelaniazkoa baino askoz urriagoa dela, euskarazko hedabideetan erabiltzen den hizkera ez dela egokia edo lerratze ideologiko handia duela, beste zenbaiten artean. Ez goaz horietako bakoitzari buruz dukegun ikuspuntua azaltzera, luzeegi joko bailiguke horrek, baina komentarioren bat edo beste egingo dugu, jakinaren gainean egonda aipaturiko arrazoi horiek eta aipatu gabeko beste hainbatek osatzen dutela euskarazko hedabideen egoeraren puzzlea.
‎Jose Luis Lizundia euskaltzainak esango lukeenez, hizkuntza politikan, hurrenez hurren, eutanasia edo dopinga aplikatzearen aldekoak. " Arauek hau eta beste egitera behartu lukete, eta ez dute halakorik agintzen", diote maximalista lasterzaleek; hauentzat euskararen alde egiten den ia guztia, beti da gutxi eta beti da" galdutako aukera". " Arauak gogorregiak dira, inposizioaren bidean daude", esaten dute minimalista motelzaleek; hauentzat euskararen alde egiten den ia guztia izan ohi da gehiegi.
‎Euskarazko kale elkarrizketetan, esaldi bakoitza euskaraz hastea dela kontu bat eta euskaraz amaitzea beste bat (baita familia euskaldunekoa izan, marrazki bizidunak euskaraz barneratu, eta ikastolan euskara betean hazitakoen artean ere). Jabetzen hasiak gara hizkuntza irakastea bezain garrantzitsua dela hizkuntzak berarekin daraman guztia transmititzea, eta beharbada ez dugula horrelakorik behar beste egin. Eta, finean, kontua ez dela besoei eragin eta hegan egiten hastea:
‎Zahartzaro mingarria. Eta 2007an biek erabaki zuten bere buruaz beste egitea. Aurretiaz, Gorzek gutun luzea oparitu zion emazteari.
‎triki trakako ekosistema ez da zerua, eta aro globala, infernua, errietatxoa egin diot neure buruari. Akordatu naiz Hiroshima bonbardatu zuen pilotuak bere buruaz beste egin zuela urteetara, dokumental baten bidez begietaratu zuenean, eta bihotzeratu, eragindako izugarrikeria.
‎Emma Bovary dut gogoan. Flauberten nobelako protagonistak alaba bat izan zuen, Berta, eta nobelaren bukaeran, Emmak bere buruaz beste egiten duenean eta nobela bukatutzat jo genukeen momentuan, hara non azken bigarrengo paragrafoak ate bat uzten digun betiko zabalik:
‎Nolanahi ere, ez dut arrasto bat abenturatu gabe gelditu nahi: ahotsño poetiko bat lortua nuen gaztelaniaz, baina euskara lantzen hasi nintzenean ezin ahotsño hura bera neureganatu, eta poesia euskaraz idatzi dudan urrietan lortu dudan emaitza, pobrea izateaz gainera, arrotza, kurtsia, nigandik beste egina, ni ez naizen beste batek idatzia iruditu izan zait beti. Hitzak sabeliztun baten ahotik atera izan balira bezala eta ez nire baitatik.
‎Hara batzuk hemen: burua galdu, burutik galdua, burua nahasi, burutik eginda, burutik maingu, burutik dago, burutik saltatu, burutik jauzi, burutik joana, burua paxatu zaio, burua gelditu zaio, burua zoratu, buru irtena, buruz arindua, buruaz beste egin...
‎–Horren arabera, ETA dilema horren aurrean dago: edo errenditu edo, borroka armatuari eutsiz, bere buru politikoaz beste egin.
2010
‎Patagoniakoa zapuztu zinatenetik ez ditun lehen bezala miatzen liburu dendetako apalak berak ere, lehengo batean ohartu hintzen horretaz: Auzolan en sartu eta, udaldia gertu, mapa eta gidaz mukuru zegonan ate ondoko erakusmahaia, espiralean eratutako pila koloretsuan, oharkabean pasatzeko moduan ez behinik behin; dendan sartu orduko, baina, begiz beste egin huen, kontzienteki edo ez, eta irten arte ez hintzen jabetu heure jokabideaz, heure buruari beste min bat aurrezteko egindakoaz. Uda eta udaberria hitzek berek ere, poza beharrean, absentzia eta tristura usaina baino ez dinate engoitik ekartzen, erraiak zimurtzen nabaritzen ditun entzute hutsarekin.
‎Neure buruari galdetzen diot: ez ote du bazterketan izan zerikusirik bere buruaz beste egin izanak?
‎Menturak nahi izan zuen, baita ere, Ibon Sarasolak Gurutz Olaskoaga Sarasola lagun izatea; hau da, Lotsatiren iloba bera. Lotsatiren familiarentzat harrigarria izan zen ikustea gazte gazterik bere buruaz beste egin zuen senide hark, gerra aurreko egunkarietan olerkiak euskaraz idazten zituenak, bat batean halako interesa eragin zezakeela hainbeste urte igaro ondoren. Ibon Sarasolak Lotsatirengan zeukan interesak Lotsatiren iloba ere kutsatu zuen nonbait, eta horrela, berorrek ekin zion sekula ezagutu ez zuen osabak idatzitako lana berreskuratzeari.
‎Bere garaikideek ez bezalako poesia egiten zuela ematen du irakurri ahal izan ditugun poemen arabera. Bere buruaz beste egin zuen hogeita bat urterekin. Nago Lotsatiren poemek eta bizitzak ere ekarria, ez dakit garrantzitsua baina bai polita?
‎Neure buruari galdetzen diot: ez ote du bazterketan izan zerikusirik bere buruaz beste egin izanak?
‎Teresaren deiaz ezer esaten ez banion, bere buruaz beste egiteko prest zegoela ematen zuen, hainbesteko interesa zuen deiaren mamiarekin. Hurrengo egunean elkarrekin bazkaltzeko gelditu ginela kontatu nion.
‎Bi tiroz josita hil ziren komandantea eta bere emaztea. Hirugarrenak, ordea, bere buruaz beste egin zuen beste biak tiroz josi ondoren.
‎Alderdi solidario horrek eraman dezake Europa protagonismoa izatera, merkatuari aurpegia eta begiak jarriz, ongizate estatuari eutsiz, beti ere, jakina, aberastasuna sortzeko gizarte gisa dugun ahalmenera egokituta. Kontrakoa egiteak, gure buruaz beste egitea bezalakoa litzateke, edo urrezko arrautzak erruten dituen oiloari zintzurra moztea. Gizarte batek sortzen duen hazkundeari zatitxoak kentzen badizkiozu, eta lehiakor izateko inolako aukerarik gabe uzten baduzu, hondamendira eramango duzu zeure sistema ekonomiko eta soziala.
‎Fedearen zama daraman Hiponako Agustin (354) filosofoak ere horrelaxe dio: nork bere buruaz beste egitea ez da sekula (inongo zirkunstantziatan) zuzena. Zeintzuk dira ikuspegi horren aldeko arrazoiak?
‎Zeintzuk dira ikuspegi horren aldeko arrazoiak? (Diotenez, Agustinen garaian, Erroman zenbait moja bortxatu zituzten, eta moja horietako batzuek beren buruaz beste egin zuten. Agustinek barkamena merezi zutela esan omen zuen.
‎gizakia Jainkoaren maisulana da, eta suizidioa blasfemia bat. Suizidioa blasfemia da, Jainkoak opari gisa banatzen duen bizitzari uko egiten diolako bere buruaz beste egiten duenak. Hortaz, bizitzari uko egitea esker txarreko izatea da, eta esker txarreko izatea jokabide desegokia da.
‎Nire erantzukizuna nire ekintzen gaineko askatasunaren araberakoa da. Ez baldin banaiz askea, edo, dioten bezala, naturaren kontra jokatzerik ez baldin badago (jende askoren ustez, bere buruaz beste egitea naturaren ibilbidearen kontrako ekintza da), orduan ez dago modurik bereizketarik egiteko nire ekintzen artean: edo denak dira zuzenak edo denak okerrak.
‎edo denak dira zuzenak edo denak okerrak. Demagun, Jon, harri erraldoi bat bere gain eroriko dela ohartu ahala, harria saihestearren mugitzen dela, orduan naturaren ibilbidea aldatu nahi du, bere buruaz beste egin nahi duenean bezainbeste. Bi ekintza horiek parekoak dira.
‎Garbi dago zentzu komunak pixkana pixkanaka erlijioaren traba guztiak gainditu dituela. Erlijioaren jarrera dogmatikoa da; haren ustez, nor bere buruaz beste egitea gaizki dago; eta gaizki dago, berez.
‎4 K.o. 65); izan ere, suizidioa askatasunerako bidea da, hau da, nork bere buruaz beste egiten duenean bere askatasuna gauzatzen eta egiaztatzen du: suizidioa askatasunaren adierazpiderik garbiena da.
‎Diogenes Laerziok (ustez, III. mendeko pentsalariak), estoikoei buruz mintzatzean, hauxe esaten digu: " Gizaki batek zenbaitetan bere buruaz beste egin dezake, hain zuzen ere, herriarengatik edo adiskideengatik egiten badu, baita gaitz sendaezina edo oinaze jasanezina duenean ere". Ildo beretik, bai Platonek bai Aristotelesek uste dute suizidioa orokorrean ez dela onargarria (ematen dituzten arrazoiak gizarteari lotzen zaizkio), baina, halere, egon badaude zirkunstantziak zeinetan zentzuzko, ulergarri eta zuzena izan daitekeen.
2011
‎Alemanek eliza ortodoxo baten barruan inguratu zituzten gerrillari biak, baina harrapatuak izan baino lehenago, nahiago izan zuten beren buruaz beste egin. Ondorengo asteetan, hiru mila judu bidali zituzten gas ganbaretara, eta hamar mila txekiar inguru izan ziren atxilotuak eta torturatuak.
‎–Ebaki ederra da, alderik aldekoa, karotida eta trakea zarrastada bakar batez moztu dituena. Nork bere lepoa moztu nahi duenean bere buruaz beste egiteko, oso bestelakoak izaten dira zauriak.
‎Goizaldean topatu zuten haren gorpua, itota, ibaiertzeko adar batzuetan trabatuta, garai batean kanaberako amua ibaiertzean trabatu zitzaion moduan, bizitza bera trabatu zitzaion modu berean. Sekula ez nuen jakin mozkorraldiarekin uretara erori ote zen, edo bere buruaz beste egitea erabaki ote zuen.
‎Gainera, froga gisa, ordura arte ezagutzen ez zen datu bat eman zuen jakitera: hiltzaileak abituz jantzi zituen biktima guztiak, gorpuak ezkutatu baino lehen; eta abitu hori berori jantzi zuen berak, bere buruaz beste egitea erabaki zuenean.
‎Serieko ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du, harrapatua izan baino lehen.
‎Horietako bakarra identifikatu ahal izan da orain arte, Alexandra ´atková, baina ikerketek aurrera jarraitzen dute, hildako beste bi emakumeak nor diren jakiteko. Poliziako bozeramaileak mezu lasaigarri bat zabaldu nahi izan du; haren ustez," Txekiar Errepublikako biztanle guztiek lasaiago egin dezakete lo gaurtik aurrera, izan dugun serieko hiltzailerik arriskutsuenetarikoak bere buruaz beste egin duelako".
‎Orduantxe konturatzen da jaio denetik erakutsi dioten guztia gezurra baino ez dela, inguratzen duten guztiak ametsetan daudela, kontzentrazio esparru batean bizi dela, eroetxe erraldoi moduko batean, Zoro Handiaren aginduetara. Presondegitik alde egite aldera, bere buruaz beste egitea erabaki dezake, baina alferrik. Gizaki arruntak hori egiten duenean, bere arimak ezin du lortu zazpi esferak zeharkatzea, ez baititu ezagutzen arkonteak engainatzeko esaldi magikoak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia