Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Bitxiena da, paradoxala delako?, erlijioa errebindikatuz eginda dagoela. Horrela, hemenzegoena, erlijioa ez beste edozer gauza zela, ulerrarazten zuen. Behar duguna, zetorren esatera?, egiazko erlijioa da; beraz, hemen daukaguna, sobera dago, gotzainetatik hasi eta frankismo katoliko guztia.
‎Kalera bultzatzen dituzte. Zuzen zuzenean baserria botatzen ez badiete behintzat, errepideren bat edo beste edozer gauza egiteko.
2003
‎Kontuan hartuz gero agerian maitatzea ezkutuan baino ederrago dela esaten dela, eta batez ere jatorrenak eta onenak, nahiz eta besteak baino itsusiago izan, eta guztiek maitaleari ematen dioten adore harrigarria, ezer lotsagarririk egingo ez balu bezala, eta maitea bereganatzea edertzat jotzen dela eta ez bereganatzea lotsagarritzat, eta usadioak aukera ematen duela maitea bereganatzen saiatzeko ekintza harrie garriak egiten dituen maitalea ere laudatzeko. Norbait hori ezik beste edozer gauzaren atzetik joateagatik eta lortu nahian ekintza horiek egitera ausartuko balitz, filosofiaren irain handienak jasoko lituzke. 183 Baina batek norbaitengandik dirua hartu edo kargu ala beste edozein agintetan jardun nahian maitaleek maiteekiko egiten dituzten ekintza berberak egin nahi izango balitu, eskaeretan erreguak eta arrenak egin, zinak egin, ateen aurrean etzan eta esklabo batek ere onartuko ez lituzkeen esklabotzak onartu nahi izan, bai lagunek eta bai etsaiek ekintza horrela egitea eragotziko liokete, azken hauek koipekeria eta doilorkeriaz gaitzetsiz, eta besteek errieta egin eta b ekintzez lotsatuz.
2004
‎Gakoak kanpoan daude. Bestea da konfiatzeko modukoa, guregandik kanpo dagoena, modernotasuna, edo beste edozer gauza, abiadura handiko tren bat bezala ulertuta?. 125
2005
‎Baina momentu bat iritsi zitzaion, buruz buruko txapelketa bat, lagun handienek hanka egin ziotena, eta ez hanka bakarrik, aurkakoarekin jarri ziren. Atzerapen bat eskatu eta ez zioten eman, final bat ez zuen jokatu, eta hor ez da mundua bukatzen, baina mundu horretan ibili eta hori egiteko kapaz dena beste edozer gauza egiteko ere kapaz da. Hor mafia txiki bat sortzen da, eta mafia izateko ere kategoriarik ez duen jendearen artean gainera.
2006
‎(" Un monarca, un Imperio, y una Espada" Antzinako Erregimendarraren lekuan, baina batez ere jarraipen zuzen zuzenean). Eta harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean" aberria" ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori, ez beti oroipen onekoa –euskaraz atsotiztegiak berak belzten zuena–, guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da. Izan ere, Koroaren printzipioa herriaren nahiarenaz bezala, ezpataren printzipioa zuzenbidearenaz ordeztu denez gero, eta zuzenbidea sakratua deklaratu –guztiz" razionalki" –, zer gurtu ahal den eta zer maitatu behar den ere, lege konstituzionalez erabakitzen da orain.
‎Lanera esan nahi zion Nereak, edo erosketak egitera, edo beste edozer gauza. Baina barru barrutik irten zaio:
‎Errusiako Gortea osatzen zuten familia aristokratikoen artean Yusupovtarrena goren mailakoa zen, inolako zalantzarik gabe, entzute handikoa eta historia luzekoa. Erdi Aroaren amaieran Errusian zakar baten moduan sartutako tartaroen agintariak izan ziren Yusupovtarrak, eta Itsaso Beltzaren ertzetako lurretan agintariak ziren oraindik XVI. mendean Yussuf Khanek –Yusupov familiako XVI. mendeko jaun boteretsua, zeinak ordurako jasoa baitzuen Errusia kristauan gortesau, agintari edo beste edozer gauza izateko onespena, familiakoek Mahomari uko egin eta erlijio ortodoxoa onartu zutenetik– aurrez aurreko konponketa egin zuenean Ivan IV.a Izugarriarekin. Harekin egindako itunak Inperioaren aginterako ateak ireki zizkien Yusupov tartaro kristautuei, batez ere Romanov familiarekin itunezko eta haragizko elkartze eta harremanetan hasi zirenetik.
2007
‎Alemanian, erresuma diferenteen artean, Prusiak tipo berezi bat ordezkatzen zuen, diziplinatu eta efikaza, estamentu tradizionaletan eta funtzionariotzan ardaztua. Alemaniako batasun politikoa Prusiaren egidapean burutu denean, Estatu berriak, batetik masa handi bat dezepzionatu du, hura beste edozer gauza baitzen, itxaroten zen Estatuaren eta kulturaren sintesia baino. Atenas berria.
‎Literatura ezbezala eta musikaren antzera, artea ikusteko eta entzuteko da eta, horregatik, ez dagohizkuntzari lotuta eta askeagoa izan luke egoera diglosikoen edo diskriminaziozkoen aurrean. Baina artea, beste edozer gauza bezalaxe, hizkuntza bateanproduzitzen da, irakasten da, saltzen da edo teorizatzen da, eta gure artean hizkuntzanagusiak gaztelania eta frantsesa dira3 4.
2008
‎Baina bestelako arreta mota batez hitz egiten badugu, nik uste dut ezetz. Are gehiago, iruditzen zait balantza horretan, batetik azpiegiturak izugarri handitzea eta bestetik jendearengan sortzen den ikusmina, hutsunea geroz eta handiagoa dela; hartzaileak ikusten duela hori beste edozer gauza balitz bezala, ez duela sakontzen eta ez daukala posibilitaterik sakontzeko, prestakuntzarik ez daukalako. Hazkunde izugarri horrekin ez dator bat ikuslearen prestakuntza.
2009
‎Naturan edozer da edozer gauza, edo iradokitzen du, gogoratzen du, deitzen du beste edozer gauza; dena dago denarekin analogian lotua, mitoan bezalaxe!?, dena da denaren metafora, edozer edozertan irristatzen da, diluitzen da. Parfumeek, koloreek, doinuek elkarri erantzuten diote, comme de longs échos qui de loin se confondent/ dans une ténébreuse et profonde unité?.
‎Azken espediente hori ilbeltzetik aurrera sartuko litzateke indarrean. Enpresa batzordeak (4 ELA eta LAB 1) ez ditu kaleratzeak onartzen, eta" hori ez, beste edozer gauza" negoziatzeko prest azaldu dira. %70Espedientea dagoen bitartean langabeziaren kopuru hori, gutxienekoa, jasotzen dute langileek.
‎Aste honetan Bermejo jaunak Madrilen esandakoak aitzakia, hor josi dituzte nire adierazpen ordukoak, justu, ETAk menia altxatu zuen orduxekoak, artean itxaropen printzak begiztatzen zituztenak. Orduko orduarekin lotu dute baita, Bilboko bizkartzainaren atentatuarekin batera, derizkien beste edozer gauza, hala nola, nire iragarpenen artean, Iñigo Urkullu Imazen ordeko kokatu omen dudala eta abar... Ez naiz hain oker ibili halere!
2010
‎Hori banekien, inork esan gabe ere. Halako batean erregelamenduzko baloia ekarriko zuen, larruzkoa, edo beste edozer gauza, auzoan inork halakorik ez zeukanean. Txikikeriak izango ziren gehienetan, oinarrizko bizi baldintzekin zerikusirik ez zeukatenak, bizi premien asetzeari begira errepublika sozialista batean bezain berdindurik bizi baikinen langile auzo hartan, baina, hain zuzen ere, beren soberazko izate horregatixe ematen ziguten inbidia larruzko baloia bezalako xehetasunek, ez gure gurasoek eta are gutxiago Maria Pilarrek sekula erosiko ez zituzketen kutixia superfluoek.
‎Gizabanakoen erreinuan kokatuta, antiperfekzionismo muturrekoen alde egiten du, hots, inork ez du bestearen bizimoduaren edo pentsamenduaren gainean ezer esatekorik. Hori beste edozer gauzaren gainetik dago, baita askatasunaren ideala zabaldu nahiaren gainetik ere.
2011
‎Alex Mugika berak adierazi zuenez, “zerbait berezia bilatzen genuen eta pasta izaterakoan, beste edozer gauza sartuta ere ongi zetorkiola ikusi genuen”. Honela, beste buelta bat emanez, tripakiak prixituak egin zituzten, “kurruxkagoa” izateko eta aurkezpenari ere garrantzia eman zioten, plater orijinalean, paellera txiki batean aurkeztu baitzuten.
‎Dakigun guztia nonbaitetik ikasten dugu. Eta poesia idazten dugunean, edo beste edozer gauza idazten dugunean, geronen esperientziatik jasotako atalak izango dira, baina irakurri ditugunetatik jaso ditugunak ere bai. Eta ez beharbada imitatu ditugulako, baizik eta, Atxagak esaten duen moduan, besteren idatzietan zerbait esanguratsua aurkitzen dugunean bermatuak sentitzen garelako.
2012
‎Ontzi handiak egiteko ahaleginean huts egin nuen arren, gauza txiki batzuk egin nituen arrakasta handiagoarekin; hala nola, ontzi txiki biribilak, plater zapalak, eltzeak eta tupinak, eta nire eskuek egin zezaketen beste edozer gauza, eguzkiaren beroak gogor gogor egin arte berotzen zituenak. Baina horrek guztiak ez zuen nire asmoa betetzen, hau da, isurkariak gordetzeko eta surtan jartzeko buztinezko ontzi bat egitea; eta egindako ontziekin ezin nuen egin ez bata eta ez bestea.
‎Horrenbestez, tiro egin nuen, eta hari begiratzeko esan orduko, papagaia erortzen ikusi zuen. Baina hala ere, izutua zirudien, eta uste dut lehen baino harrituagoa zegoela, ez ninduelako ikusi eskopetan ezer sartzen, eta barruan heriotza eta hondamen iturri miragarriren bat zuela pentsatzen zuelako, gizonak, abereak, txoriak eta gertu edo urrun zegoen beste edozer gauza hil zezakeena. Hark eragin zion harridura denbora luzean ezin izan zuen burutik kendu, eta uste dut, utzi izan banio, ni eta eskopeta gurtuko gintuela.
‎Egia da oso zoritxarrekoa izan nintzela itsasoan, eta hori izan zitekeen arrazoietako bat; baina inork ez ditzala inoiz horrelako uneetako barruko bultzada indartsuak gutxietsi. Joateko aukeratu nituen ontzietako bi, eta aukeratu diot, beste edozer gauza esan beharrean, horietako batean nire gauzak ontziratu nituelako eta bestearen kapitainarekin tratua egin nuelako; berriro diot, bi ontzi horiek itsasoan galdu ziren, hau da, bata aljeriarrek harrapatu zuten, eta bestea Start en 30 hondoratu zen, Torbay ondoan, eta bidaiari guztiak hil ziren, hiru izan ezik; beraz, bi ontzi horietako edozeinetan zoritxarrekoa izango nintzen, eta zail...
‎Aldizkariak ez dio irakurleari zalantzarik sorteraziko, ez prolematikarik, ez gogoeta luzeagoetarako beharrik. Irakurleak informazio hori kontsumitzen du, astia emateko kontsumi lezakeen beste edozer gauza legez (Sarrionandia 1989: 141).
‎Denbora guztia... musika ez zun aipatzen sekula. Beti aipatzen zun beste edozer gauza, hori ez beste, ta neri horrek afektatuko zidan garai hartan. Esango nun:
2013
‎Kontua da, enbrage bikoitza duten sarrailak daudela merkatuan eta horiek bi aldeetako batean giltza izanda ere, beste aldetik irekitzea baimentzen dute.Bigarren gomendioa, atea irekitzeko denbora pixka bat behar duen eta soinua egiten duen bonbiloa jartzea litzateke. Iglesiasen hitzetan, lo gaudela edota beste edozer gauza egiten ari garela, erraz irekitzen den ate batekin oharkabean harrapatu gaitzakete. Mota horretako bonbiloek, berriz, lapurra bera uxatzea ere ekarri dezake askotan.
‎Bigarren gomendioa, atea irekitzeko denbora pixka bat behar duen eta soinua egiten duen bonbiloa jartzea litzateke. Iglesiasen hitzetan, lo gaudela edota beste edozer gauza egiten ari garela, erraz irekitzen den ate batekin oharkabean harrapatu gaitzakete. Mota horretako bonbiloek, berriz, lapurra bera uxatzea ere ekarri dezake askotan.
‎ELAren buruzagiarentzat, iazko Aurrekontua 1.150 milioi eurotan murrizten duen Jaurlaritzak enplegua sustatzea baino beste edozer gauza egiten du.
‎Aitari begiratu dio, elkarri begira egon dira une batez, eta zigarro bana atera dute patriketatik, ataurreko koskan eserita erreko dutena. Ez dakit aita semeena koreografia sinkronizatua den edo bi astronauta diren planeta arrotz batean, nor bere eskafandraren barruan zigarroa erretzen, zentzumenak kez inguraturik; kea aurki lezaketen beste edozer gauza baino interesgarriagoa den ziurtasun osoarekin. Zigarroak amaitutakoan ere elkarrengandik metro betera eserita jarraitu dute, eguzkitan dantzan dabilen hauts pinportaren bati so.
2014
‎...tsala, urrutitik arriskutsuki ohikoa, normala eta masiboa dirudiena, betaurreko eta ahuntz bizar karnabaletakoak salbu, bistan denez?, baina gero gertuagotik begiratuta baditu ezpain lodi horiek, eta fisikotik harago ere, fisikotik harago batik bat, badu erremediorik gabe magnetiko bilakatzen duen zerbait, nire belarri atzean hatsanka aritu dadin eta ondoren hitz goxoak xuxurla diezazkidan munduan beste edozer gauza baino minago desio izatera naraman zerbait, errukirik gabe: hitz egiten diodanean jartzen zaion txundimenezko soa, begietan pizten zaion erabateko lilura, neure burua irudikatzen dut aldare batetik predikuka berak nire azpian gurtze posizio erabat tolestuan diharduelarik, nirea da egoeraren kontrol absolutua, ongi bezatutako zakurrek nola hatza altxatzearekin nire aginduak beteko dituen sentipen horditzailea.
‎Kaleanbehera zoaz zure hausnarketa propioetan murgilduta; edo azkar azkar zoaz, dendarairisteko asmoz itxi baino lehen, eta orduan auto batek abiadura murrizten du, etagidariak zure aurpegierari, zure mugimenduari buruzko iritzi bat oihukatzen du, edo iseka iruzkin bat xuxurlatzen dizute espaloitik bertatik. Baiki, «emakume gisa»ikusia izan zara, eta oldarkorki gogorarazi dizute toki batetik igarotzen zarenean, igarotze soil horrekin, erakarmen eta aldi berean gutxiespen sexuala sor ditzakezula, eta ikuskizun bat izan zaitezkeela nahiz eta zu, une horretan, zure gorpuztasuneanizan ezik beste edozer gauzatan pentsatzen aritu. Baina, berriro ere, egoera horretanzaudenean zure lehenengo pentsamendua, seguru aski, ez da izango «orain, moduumiliagarrian, emakume bilakatu naiz», ezpada emakume gauza gisa kokatua izanzarela antagonistikoki, distortsio gisa objekifikatua izan zarela.
‎tailerrak egiteko ongi deritzozuen beste edozer gauza
‎Eros iezaiozu pilota bat edo beste edozer gauza.
2015
‎Eta handik bueltatzean kafe gehiago hartuko dute igual, edo kartetan hasi bestela, edo beste edozer gauza, ohera joateko ordua atzeratzekotan.
2016
‎Baina, batzuetan, horiek denak ahaztu, eta begiberriturik jartzen da zerura begira, izarren ikuskariarekin lehen aldiz topo egin balu bezala, eta orduan inolako aurreiritzirik gabe hasten da izarrak puntuak balira bezala lotzen, ezkutuan dagoen marrazki bat asmatu behar izaten den denbora pasa horietan bezala, eta bestelako irudi batzuk hasten zaizkio agertzen, animaliekin edo mitologiako izakiekin zerikusirik ez dutenak. Lantegiko makinak ikusten ditu batzuetan, beste batzuetan industrialdetik autobia aldera joateko dagoen zubiaren silueta, eta baita ibaia bera ere, edo ahate bat edo zuhaitz bat, edo beste edozer gauza. Gogoan du oraindik gasolindegiko neskaren aurpegia azaltzen zitzaion garai hura, haren adats luzea, ahoa eta begiak nola agertzen zitzaizkion, gau batean izar batzuetan oinarrituta, hurrengo batean beste izar batzuetan; bolada batean, edonora begiratuta ere, neskaren irudia agertzen zitzaion zeru sabaitik berari begira.
‎Boluntarioak ziren apika. . Guten tag, ein ticket, bitte??, eskatu zion alemanez, beste edozer gauza ingelesez esan baino lehen. Ez zekien alemanez hitz egiten, baina atzerritarrek hitz pare bat Goetheren hizkuntzan esatea, lurralde germaniko guztietan asko eskertzen zuten gauza zela iruditu zitzaion beti, eta askoz adeitsuagoak izaten ziren horrela.
‎Garrantzitsuena da uhalean inoiz ez egotea tentsiorik, beti egon dadila lasai eta U forman. Oso garrantzitsua da jarrera hori txakurrekin gurutzatzean ez ezik, haurrekin, kotxeekin, bizikletekin edo txakurra beldurtzen duen beste edozer gauzarekin ere egotea. Horrela, lasai dagoela eta ez dagoela beldurrik izango du.
‎Alderatu ezazu beste edozer gauza zure burutik.
2017
‎Elizan lehen ilaran geratu zen begi zorrotzeko batek espantuka deitu zidan gero Jesusen Bihotza ikusi zuela esanez, REINARÉ EN ESPAÑA mezuarekin! Lagunak biharamuna edo bestondoa izango zuela pentsatu nuen; edota 1931n Ezkion Ama Birjina" agertu" bazen, oraingoa osagarria izango zela agian, edo beste edozer gauza, baina ez egia izan zitekeenik.
‎Uste zuen langabeziatik zerbait geldituko zitzaiola, baina, izorra hadi, aste bat edo bi falta izan zitzaizkion. Geroztik, zonbi bat ematen zuen gehiago, beste edozer gauza baino. Nik ere badut karrera bat.
‎Beharrezkoa dugu hau gaur eta hemen egitea, gaizki ateratzea, hogei urte barru arte berriz ere elkarrekin bidaiatzeko ideia zirraragarria ez edukitzeko? Gaizki ateratzea nahi al dugu, aitzakia bat izateko, bakoitza bere bidean, bakoitza bere lekutik mugitu gabe, errutina beste edozer gauza baino hobea dela baieztatzeko?
2018
‎Eztandak Bielorrusiako lurraldearen %23 kutsatu zuen; Ukrainakoaren ia %5, eta Errusiakoaren %0, 5. " Hedabideetan agertu zena ezagutzen dugu gertatu zenari buruz; eta Liubomirak ez du deus erran nahi sorterriari buruz; Ukrainaz galdetzen diogunean, beste edozer gauza kontatu, edo ez du erantzuten", azaldu du Arregik.
‎Hain justu ere, ezkontza kontratua zen, mirari moral? hura obratzeko baliabidea, baina kontratu hura, aldi berean, kontratu bat ez beste edozer gauza zen. Thompsonek aldarrikatu zuen, gezur ausarta?
‎Eta harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean, aberria? ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori, ez beti oroipen onekoa, euskaraz atsotiztegiak berak belzten zuena?, guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da. Izan ere, Koroaren printzipioa herriaren nahiarenaz bezala, ezpataren printzipioa zuzenbidearenaz ordeztu denez gero, eta zuzenbidea sakratua deklaratu, guztiz, razionalki??, zer gurtu ahal den eta zer maitatu behar den ere, lege konstituzionalez erabakitzen da orain.
‎– Agian elkarrizketak sortutako euforiaren emaitza izango zen, edo pasarte hori sekulako pasioarekin idatzi nuela, edo beste edozer gauza.
‎– Kafe bat edo beste edozer gauza hartzera etorriko zarela nirekin hemendik aterata.
‎Ondo. Beraz, edozein galdera baduzue, zerbait ez baduzue ondo ulertu edo beste edozer gauza, lasai galdetu. Dakidan bitartean erantzungo dizuet –pausa bat egin du.
‎Gogoz kontra eta arrastaka eraman zuen bere pisuraino. Zigarroa ahotik zintzilik, ezer pasatzen ari ez zela adierazten zuen aurpegiarekin, sexua ez zen beste edozer gauza anbiguo egitera zihoala zirudien.
‎Eta, gero, urteen buruan zuk eta nik elkar ikustean deseroso sentitzea biok, zer esanik gabe, mingarri bezain lotsa eragile izan daitekeelako batzuetan baieztatzea behiala distantzia berberetik begiratu genion utopia harekiko begirada zein gune ezberdinetan paratzen dugun biok orain. Eta utopia dioenak berdin esan lezake beste edozer gauza; esan lezake, adibidez, errutinaren kontrako gerra, poz kolektiboa, bizitzaren abaraska, larru festa, barrearen akelarrea. Eta, gerta liteke guztiz kontrakoa, lotsen eta damuen gainetik, elkarrekin maitatu eta bakarka –baina ez oso luzerako– ohaide izan genituenen gainetik, izan ditugun eta izan ez ditugun seme alaben kolegio pribatuen kuoten gainetik, geure zuhaitz genealogikoari esker aurreikusten genituen gaixotasunen gainetik eta ezerezetik ezustean etorri diren istripu makurren gainetik, gurasoen endekapenak eta heriotzak ekarri digun ozenago hitz egin eta munduaren zati honen kargu egiteko obligazio autoproklamatuaren erantzukizuna ulertzeko modu ezberdinen gainetik, guztiaren gainetik eta ahalegin berezirik gabe, konplize sentitzea oraindik.
2019
‎Etxetik atera izan banitu, edo nire etxera ekarri lotarako, edo beste edozer gauza. Baina ez nuen sinesten.
‎Garai hartan, haxixa banatzen zuen ergela baino ez zen. Bere ametsik handiena beti izan zen auto gidari profesionala izatea, berdin zitzaion rally ak, motoak zein beste edozer gauza, gurpilak eta motorra baldin bazituen. Institututik bota egin zuten; arrebak, ordea, institutua bukatu eta ikasketak utzi zituen.
2020
‎Zalantza horiek uxatzeko, botilarekin etxetik ateratzen zarenean dirua eskatu, ron pinta bat, edo beste edozer gauza, eta duendeak ahalmenik duen ala ez ikusiko duzu.
‎Legiora joan edo Estatu espainiarrera kanporatua, aukeran jarri zioten. Lehen aukerari heldu zion, frankisten eskuetan bukatu ez beste edozer gauza egiteko prest baitzegoen.
‎Gainera, haren aita hila zen, eta ezin zen defenditu. Connellek ikusten zuen bazitekeela Mariannek gezurra esan izana beraren sinpatia irabazteko, baina, bestalde, bazekien ere, beste edozer gauza baino garbiago jakin ere, Mariannek ez zuela hori egin. Izatekotan, iruditzen zitzaion ezkutatu egin ziola zeinen gaizki pasatu zuen.
‎... harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean" aberria" ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori,(...) guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da. Izan ere, Koroaren printzipioa herriaren nahiarenaz bezala, ezpataren printzipioa zuzenbidearenaz ordeztu denez gero, eta zuzenbidea sakratua deklaratu —guztiz" razionalki" — zer gurtu ahal den eta zer maitatu behar den ere, lege konstituzionalez erabakitzen da orain (EA, 9).
2021
‎Berezkoa, Jainkoak emandako dohain ezkutua, etab., lilura bat duena, misteriozkoa denez. Beste joera batek hor misteriorik ez dagoela, esango du; bertsolaritzak teknika batzuk ditu, txikitatik hasiz gero ikas litezke, beste edozer gauza ikasten den moduan. Hori dela eta, hain zuzen, bertsolaritzaren oinarrizko kontzeptuak argitu beharra etorri da, eta ari dira argitzen.
‎Prezeptiba bat kreatu dute, ez oso zeatza, erregela idatzirik ezpaita egon, baña bai oso fuertea (…) nire iritzian, bertsolaria izatea, eskola orretakoa izan bear da. Eskola orretakoa ezpaldin bada, izango da koplakaria edo beste edozer gauza. Euskalerriak ala eman du sententzia azken berreun urte onetan, uste det nik.
‎Herrian ahoaren adiskide guztiak ahalegindu ziren besoa baretzen eta ahoa uretan murgiltzera behartu ez zezan buruan sartzen: horren ordez beste gezi berri berri bat eskaini zioten, eta hura nahi ez bazuen, berak nahi zuen beste edozer gauza, berak esan. Ez alferrik.
‎«Baina Benito euskaraz abesten entzundakoan dena aldatu zen niretzat. Etxean gezurra esan, zinemara nindoala edo beste edozer gauza, eta trenez eta oinez joaten nintzen Benitok kantatzen zuen herrietara: Lasartera, Usurbilera, Oriora».
‎Haiekin baliatuak nituen esaldiak eta hitzak ausaz nituen atzemanda: zaku batetik orain bizar bat, gero sukaldari beltz bat eta hurrena beste edozer gauza erabilgarri atera izan banitu bezala. Oraingoan, berriz, ez zen jolas bat izan.
‎✳ Biruxa? ■Edo beste edozer gauza... edozer zera. ✳ Edozer zera!
‎Eta ez omen zeukak esplikaziorik. Eta horretaz gehiago hitz egin genian, beste edozer gauzaz baino ere. Etxea txukuntzen ari omen zuan, bere gauzak eginez, eta sukaldetik irten zenean, harrera gelan, kaleko ate azpitik erdizka sartuta, ikusi omen zian gutuna azal zuri baten barruan, inolako seinalerik gabe.
2022
‎Noski, munduko bekadunik zaharrena nintzen, hogeita hamar urte neuzkan ia, eta hutsetik hasi behar. Oso gutxi irabazten nuen kazetari moduan, beste edozer gauzarekin konbinatzen nuen; nire senarra, berriz, paellak zerbitzatzen jarduten zen, eta horrela aritu ginen, txandaka, kazetaritzara itzuli ahal izateko, horixe baitzen gure eremua. Etiqueta Negra aldizkarian lana egindakoa nintzenez kazetaritza narratiboko aldizkari enblematiko samarra Latinoamerikan ate batzuk jotzeko modua izan nuen.
‎Lehengoak, bai; oraingoak, ordea, ez. Badago edozein zirrikitu baliatzen duena euskararen kontra egiteko, dela osasungintza publikoak duen mediku gabezia eta behar gorria, dela beste edozer gauza. Beste kuku batek kuku egingo lieke, aldiz, Osasun Saila hasiko balitz kontratatzen espainieraz ez dakiten lituaniar edota islandiar medikuak, oso onak direlako.
‎Diaz de Monasteriogurenen hitzetan, komenigarria da afaltzeko orduari erreparatzea: «Gaueko 22:00etan afaltzen badugu entsalada bat, edo beste edozer gauza, ez da egokia. Izan ere, jaten dugunak buruan eragiten du, eta gauetan, gure burua deskantsurako prestatzen gabiltza, atsedenerako.
2023
‎Horren ordez bazuten orriaren ertza tolestea, baina hori eginez gero hondatu egiten dira liburuak, eta gure etxe an zaletasun handia dago liburuetarako. Bazuten beste edozer gauza erabiltzea horretarako, nik al dakit zer, gutunzorro za har bat, arkatz bat, elurretako lore bat. Baina larrumihi hura xe gustatzen zitzaien denei, larruusain gozoa zuelako behar bada, edo urreharizko zerrenda hark gauza asko gogorarazten zituelako, izarrek gauez, ilargirik ez denean eta argia itzalita dagoenean, marrazten dituzten dituzten zerrendek bezala.
‎Auzoan broma moduan kontatzen zen Euskal Herriko Psikiatria Elkargoak ondoen janzten den psikopataren saria eman ziola birritan. Egunean zortzi ordu eta hilean nomina bakarreko lana kenduta, beste edozer gauza egiteko prest beti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia