Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2001
‎Helburu nagusiak ekonomi arlokoak zirelako eta horietatik asko ongizatearen gizartearen bidez lortuta zeudelako. Hortik sortu ziren mugimendu alternatibo eta sozialak, ezkerrak jakin izan du mugimendu horiek bereganatzen eta horrek beste bultzada bat ematen die ezkerraren helburuei.
2006
‎Greenpeaceren eta Nekazaritza Organikoko Mugimenduen Nazioarteko Federazioaren (IFOAM) txosten batek dio benetako iraultza berdea izango litzatekeela nekazaritza ekologikoaren praktika orokorra herrialde pobreetan. Nolanahi ere, FAOren arabera, beharrezkoa da iraultza berdeari beste bultzada bat ematea, elikadura segurtasunik eza jasaten duten pertsonen behar legitimoei erantzuteko. Horretarako, ezinbestekoa da garapen bidean dauden herrialdeetako nekazariei laguntza ematea eta nekazaritza ikerketako inbertsioak handitzea, laboreen etekinak handitu eta izurriteen ondorio negatiboak eragozteko.
2007
‎Adibidez, luxuzko, lur orotako eta abarretako autoen salmentak igotzen ari dira, eta hori oso adierazgarria da. Oro har, Espainiako automobil parkea berritzen ari da, eta hori beste bultzada ekonomiko garrantzitsu bat da. Elikadura da enpresek hazten jarrai dezaketen beste esparru garrantzitsu bat.
‎Horren ondorioz, ikuspegi berriak zabaldu ziren, besteak beste, Liburu Berdeetan, hala nola Elikagaien Legedian. Amsterdamgo Itunaren bidez, beste bultzada bat eman zaio kontsumitzaileen politikari. Helburu nagusien artean daude, besteak beste, kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna eta interes ekonomikoak babestea, eta kontsumitzaileek informazioa, hezkuntza eta antolatzeko duten eskubidea sustatzea, beren interesak babesteko.
‎Euskara ofiziala herri guztietan, Euskal Herrian leloa edukiko du aurtengo Hizkuntz Eskubideen Egunak. “Ofizialtasunaren aldarrikapenari beste bultzada bat eman nahi diogu, oraindik beharrezkoa delako, baina herrietako hizkuntz politikak eta dagoen legediak euskararen normalizazioan duten zerikusia ere azpimarratu nahi dugu", esan du gaur (osteguna) erakunde euskaltzaleak. Hurrengo egunetan emango ditu egunari buruzko xehetasun gehiago.
2008
‎Estatuak bere ekintza justifikatu beharra dauka eta horretan ari da. Esan bezala, bultzada politiko batek abiatu zuen hau guztia, eta iruditzen zait beste bultzada politiko batek soilik gelditu ahal izango duela zentzugabekeri hau eta herri honetan gertatzen ari diren beste hainbat.•
‎1978 Mikrobiologiako zerbitzua berriztu zen, eta, horrekin, beste bultzada bat eman zitzaion infektologiari, arlo askotan.
‎Hobetu beharra dauka Egoera horren aurrean, Europako Parlamentuak, duela gutxi bildurik, egoera horri aurre egiteko neurriak proposatzen dituen ebazpena hartu du. Horretarako, estatu kideak animatzen dituzte prebentzio programei beste bultzada bat ematera, eta txertaketa nabarmentzen dute emakumeak umetoki lepoko minbizitik babesteko eta prostatako minbizia 50 urtetik gorako gizonezkoei bahetzeko. 2018an Europako biztanleen erdiak baheketa probak egitea aurreikusten da.
‎Nire helburua, XXI. mendeari aurre egiteko, Aquariuma martxan jartzea da. Hemendik oso pertsona garrantzitsuak igaro dira, eta proiektu honi beste bultzada bat ematea sekulako ohorea da niretzat.
‎Hiru ekitaldi horiez gainera, urte osoko plangintza ere adostu du EHEk. «Euskararen ofizialtasunaren defentsari beste bultzada bat eman behar diogu, burujabetzaz, kemenez eta ausardiaz», adierazi du Larreagatik. Euskaldunek «hizkuntza burujabetza» edukitzea berebizikoa da euskarak iraun dezan, EHEren ustez:
‎Otsailean iragarri zuen Praxis botika taldeak Arabako Teknologia parkean, Miñaon, lantokia eraikitzeko asmoa. Orain, proiektu horrek beste bultzada bat jaso du atzo onartu zitzaion 3,9 milioi euroko diru laguntzarekin. Gamesako sortzaileetako batek, Joseba Grajalesek, gidatzen du enpresa.
2009
‎Garai hartan sortu ziren, eta geroztik, hezkuntza sistemak eskolatzeko adina jaitsi du, pixkanaka. Duela 8 urte Lehen Familia Planarekin beste bultzada bat eman zitzaion gai honi eta sarea sortu zen. Zerbitzuak ireki ahala bete egiten dira.
‎1996an, Jose Maria Aznar PPren buruzagia jeltzaleen botoei esker iritsi zen Gobernura. Hori dela eta, Estatutuaren garapenak beste bultzada bat izan zuen eta 1999ra arte beste 9 eskumen eman zituzten.
‎Hamar urte, eta, oztopoak, zailtasunak? eta zatiketa pairatu behar izan eta gero, hautetsi independentistek eta auzipetuek uste dute beste bultzada bat eman behar zaiola Udalbiltzari. Arkotxak dioenez, gaur egungo esparru politikoa agortuta dago, eta Euskal Herriaren etorkizunari buruzko eztabaida, irekita.
‎txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark: ...a, euskal endaren historiak hala erakusten duela, euskal arraza izan omen zen kanibalismoari uko egiten lehenetarikoa, eta erritu ekintza bihurtu omen zuten ehiza, eta hala kontzientziaren indibidualizazioa gauzatzeko aukera sortu; baina iritsia omen da ehiztariaren eta kanibalismoaren aurreko egoerara itzultzeko garaia, gizakia fruitujale eta baketsu zen garaira, modu horretan giza kontzientziari beste bultzada bat emateko, indibidualizaziotik harago. Teoria ederra zen, baina zure nebak eskopeta hustuko lidake bihotzaren erdira jakingo balu zer egin nahi nizun zuri gizaki" eboluzionatuagoa" bihur zintezen.
2011
‎Gorabehera batzuen ondoren, 1995 ikasturtean abian jarri zen berriro Sopelako institutuan. Ordutik aurrera, irakasgai honek beste bultzada bat hartu zuen. Ikus entzunezko komunikazioa izeneko hautazko bezala eskaini zen DBHko 3 eta 4 mailan.
2012
‎Arazo teknikoen erruz, sei hilabetez atxikipenak egiteko aukerarik ez zen izan. Joseba Kamio erabiltzaileak beste bultzada bat eman zion eskaerari, Guk maite zaitugu, maita gaitzazu zuk ere lelopean mezuak bidaltzera animatuz twitterlariak denbora batez.
‎Oroitzapen biziki politak ditut, hasieran beldurturik joaten nintzen bertso eskolara, bertzeek bazeramatelako urte bat edo bi bertsotan. Baina giro polita genuen, Hendaian ere sekulako giroa sortu zen, Ametsek eta Sustraik beste bultzada bat eman ziguten, bertsoa ikusteko beste manera batzuk, bertsoa maitatzeko tresna denak eman zizkiguten eta guk hartu besterik ez genuen.
‎Baina baita ere (salbuespen ohoragarriak aparte) zuzendaritza sindikal europar eta nazionalen hutsaltasun estrategikoagatik eta ezker aldetik borrokak eskatzen zuena eremu politiko elektoralean islatzeko ezintasunagatik. Ahalegin horien segidan, borroketan beste bultzada indartsu bat emango balitz ere (M modukoa, edo instituzio parlamentarien aurrean egindako elkarretaratzeak Madrilen edo Atenasen modura, edo dudarik gabe sortuko diren bestelako moduetan ere), uste dugu nekez eratuko dela masa eragina duen ezker eraldatzailea, hauteskunde mailan ere, modu batez edo bestez, zer ikustekoa izango ez duenik. Denbora politikoen desinkronizazioaren paradoxak, M indar une goren batean PPk bere garaipen elektoral nabarmena lortzeak agerian jartzen du polarizazio bat eman daitekeela kalearen eta hautestontzien artean, eta eskuinak garaile izaten jarraitzea ezkerreko alternatiba politikoen faltan.
‎Beste eskakizun argi bat ere badute: erakunde publikoek diskurtsoa aldatu behar dute, euskararen «prestigioa» handitzeko eta, era horretan, euskararen normalizazioari beste bultzada bat emateko. Mujikaren arabera, PSE EEren Jaurlaritzak «akats larriak» egin ditu alde horretatik, hasieratik; Euskara askatasunean agiria jarri du adibide.
‎Larrialdi hartan, igeri egin behar izan nuen txaluparen atzetik eta, ahal nuenean, aurrera bultza egin neure eskuetariko batez; eta marea neure alde nuenez, aurrera egin nuen kokotsa ur gainean nuela hondoa ukitzera iritsi arte. Bizpahiru minutuz atseden hartu eta txalupari beste bultzada bat eman nion, eta horrela jarraitu ura besapea baino gorago iritsi ez zitzaidan arte; eta orduan, lanik neketsuena egina zegoelarik, beste kableak atera nituen, ontzi batean gordeta zeudenak, eta lehenbizi txalupari lotu nizkion, eta, gero, laguntzen ari zitzaizkidan ontzietariko bederatziri; haizea alde zegoenez, marinelek tiraka eraman zuten, eta nik bultza egin nion itsasertzetik ber...
‎Bost praktika horien bidez, herritarrek goseari aurre egiten laguntzen dute. Helburu hori ez da erraza eta ez da epe laburrera lortzen, baina behar adina pertsonaren laguntzarekin hori lortzeko beste bultzada bat lortuko litzateke.
‎" S ekulako giroko gunea lortu dugu, oso polita da. Udako terrazak jartzen direnean, ikusgarria da". Gorbea eta Antxo Jakituna kaleetako inguruak zaharberritu zituen Gasteizko Udalak, eta horrek ere beste bultzada bat eman dio zonaldeari. " Hirigune berria bihurtzen ari garela diote batzuek".
‎Eta hau hasiera besterik ez da! Ostegunean, martxoak 22, Herrira mugimenduaren aurkezpena izango da Leioan (19:30ean, Nagusien Etxean, Errekalde plazan), beste bultzada handi bat euskal presoak etxeratzerako bidean. Argazkian, herri bazkaria Leioako Elkartasun Egunean/ © Pausutxu bet aurrera.
2013
‎Dena den, erabaki asanbleario hori ez litzateke loteslea izango, auzo batzarrak ez baitira juridikoki horretarako osatutako organoak, udalaren onarpen politikoa izan arren. Epe laburrean beste bultzada bat eman nahi diete auzoetan egiten diren bilkura horiei.
‎Orain, Auzitegi Nazionalak dauka aukera ezin hobea irizpide arruntak eta ez salbuespenezkoak jarraitzeko: ondo hasi zen Ines del Rio eta Juan Manuel Piriz aske utzi zituztenean; espero dezagun bide horretatik jarraitzea eta doktrina horren aplikazioagatik oraindik espetxeratuta dauden pertsona guztiak berehala askatzea eta ez luzatzea oinarrizko eskubideen urraketa beste bultzada politiko bati erantzunez.
‎1797an, Santa Cruz misioaren ondoan Branciforte herria sortu eta lehen kolono taldea heldu zenean Mexikotik bidalitako gaizkile eta gizatxarrak, ia larrugorritan heldu zirenak, batzuk gaitz galikoak jota, bere disgustua adierazi zion Lasuenek Boricari halako eredu txarra jartzeagatik berak, fraideak, hezi nahian ari ziren indioen aldamenean. Urte berean, Nuevo Mexico eta Kalifornia lotzeko proiektuari beste bultzada bat eman nahi izan zion Boricak, indioek parte hartze handia izango zuten espedizioa antolatuz. Gogoratuko den bezala, Sonora eta Alta California lotu behar zituen bidea, Juan Bautista Anzak urratutakoa, zapuztuta zegoen Yuma indioen Coloradoko erasoa gertatu zenetik.
2015
‎Beti egon da Idiazabalgo gazta Eroskiko saltokietan, kooperatibako Aliantza Estrategikorako zuzendari Gotzon Elizburuk gogoratu duenez," nahiz eta orduan oraindik ez zuen Idiazabal izena". Azkenaldian, ordea, apustuari beste bultzada bat eman dio saltoki kateak," produktuari balioa emateko eta hartzailearengana hurbiltzeko aukera" ikusi zutenetik. Ongi atera da apustua, zenbakiek erakusten dutenez:
‎Berriro mordoilo nazkagarri hura. Fraggek beste bultzada bat eman zion ezpatari, eta altzairua gorputz makal haren gibelaldetik atera zen. Enperadorearen hitzak ahoa betetzen zion odolaz loditurik atera ziren.
‎Azkenik, azaroan jada eta erremate modura, Mikel Atxagak prentsa elebidun abertzaleari buruzko. Erdipurdiko profetak? izenburudun iritzi artikulua kaleratu zuen Zeruko Argian (711 zenbakia, XI), modu horretan Anaitasunan abiatua zuten saioari beste bultzada bat emanez.
‎33, 7). Fundazio asmoari beste bultzada bat.
‎Telebistako publizitatean aplikazioak egoteak, askotan audientzia handieneko orduetan, mugikorraren bidez erosketak «normalizatzen» laguntzen du, eta erabiltzaileak beldurra galdu eta beste plataforma bat bezala ikusten du. Hazkunde horri beste bultzada handi bat eman diote deskontuak eskaintzen dituzten app ek; smartphone erabiltzaileen% 44 baino gehiagok erabiltzen dituzte deskontuak. Izan ere, nork jasaten du eskaintza ona (jatetxeetan, hoteletan, marken erosketetan edo etxez etxeko janarien zerbitzuetan)?
‎Momentuz behintzat bide onean abiatu da ekimena. Gakoa, herritarren sentsibilizazioaTolosaldeko Mankomunitateak, kanpaina honen bidez beste bultzada bat eman nahi izan dio eskualdean egiten ari diren lanketari. Herritarren sentsibilizazioa hondakinen kudeaketa egoki bateranzko bidean gakoa dela uste dute, eta arrandegietako tupper kanpainak bezala, ur pitxarren kanpaina honek ere lagunduko duelakoan daude.
‎Errentagarritasun gutxiko beste diru xahutze bat, adibidez, Saviologosen jardunaldiak izan ziren. Urtetik urtera Vialogosen barruan hitzaldiak antolatzearekin ez ziren konformatzen eta ohitura harri beste bultzada handiagoa eman zitzaion 2006tik aurrera. Aranzadiko eraikin hark eszenatoki ezin hobea eskaintzen zuen eta Iruñea ekonomia munduko jakintsuen bilgunea bihurtzea nahi zuten, XXI. mendeko agora moderno eta eguneratu bat.
2016
‎Urtetik urtera maila hobea dago, eta gero eta emakume talde gehiago daude. Hala ere, oraindik beste bultzada bat behar duela uste dut. Elkarteek haurrak arraunera erakartzeko saiakera egiten dute, baina kosta egiten da talde horiei jarraipena ematea.
‎Horko protagonistek aitortzen dutenez, azkar altxatu zuten erakundea baina, foru hauteskundeak amaituta, geldotu eta geratu egin zen barne organoen antolakuntza. Zirkulu ugari altxatu dira Nafarroako herri ugaritan, baina alderdiak beste bultzada bat behar du barreneko aldetik. –Gaude momentu batean Ahal Dugu berriz pentsatu dugula.
2017
‎40 bat elkarte aritu dira gurekin harremanetan, eta haiek bat datoz Gunea berriro aktibatu behar dela. Gure asmoa da proiektuari beste bultzada bat ematea, funtzionamendurako eredu egoki bat bilatzea, betiere legealdi hasieran zehaztutako gobernantza eredu berriaren filosofiari jarraituz".
‎Horren gainean hobekuntzak ezartzean datza gakoa». Hobekuntzak, liburugintzan jarraitzeko baliabideak izateko, liburuari beste bultzada bat emateko, eta bere ustez gertatzen ari den ekoizpen «gehiegizkoa» saihesteko. «Azken hori da nire kezka nagusia egun:
‎Orain arteko diru kopuru bertsuarekin ekin ere, Muñozen arabera, Eusko Jaurlaritzaren kulturarako aurrekontuak «nekez» igoko omen dira-eta datozen urteetan. «Diruaren parte bat liburuari beste bultzada bat ematera bideratu behar genuke akaso. Sektorearekin hitz egin beharreko kontua da, nolanahi ere».
2018
‎Hilabete baino gutxiago falta da Euskaraldia hasteko, eta dagoeneko sartu dira antolatzaileak azken txanpan. Udal ordezkariek beste bultzada bat eman diote ekimenari; udalbatzarrean ordezkaritza duten alderdi ia guztiek talde argazkia atera dute. Horrez gainera, Euskaraldiaren loraldia Lasarte Orian" ekintza berritzailea" aurkeztu dute:
‎Lehen aurresku horretan ez da musikarik egon, eta dantzariak atzamarrekin kriskitin eginez markatu du pausoak gidatzeko erritmoa. Kraska bakoitzean goitik eskegitako argi batzuk piztu dira, eta denen artean ortzi moduko bat irudikatu dute, emankizunari beste bultzada sinboliko bat emanez.
‎65. eta 80 urteen artean beste bultzada handi bat bizi izan zuen Iruñeko hirigintza garapenak. Hiriko alde berri batzuk eraikitzen hasi ziren eta beste batzuk osatzen.
‎Bilboko Euskal Gazteriako lehendakari Eli Gallastegi izan zen sustatzaile nagusia, eta Irlandako emakumeen Cumann nan Ban elkarte abertzalea izan zuen eredu. II. Errepublikaren aldarriak beste bultzada bat eman zion emakumeen elkarte abertzale horri. 1931n, Euzko Alderdi Jeltzaleak Iruñean zuen egoitzan, 34 emakume bildu ziren elkartea eratzeko asmoz.
2019
‎Ildo beretik, hirugarrenik, prebentzio jarduerak areagotzea gomendatzen da, hau da, egoera galarazteko gertakarisoziala gertatu aurretik esku hartzea gauzatzea. Aipatzen da OGZ, bere hurbiltasunagatik, kokalekupribilegiatuan dagoela egoera hauek hauteman eta artatzeko eta horretarako, ezinbestekoa delabenetako behar sozialei buruzko hausnarketa gauzatzea, bide batez, beste bultzada bat emanik soziohezitzaileari, zein psikosozialari. (2016: 174).
‎Euskarari beste bultzada bat eman nahian, Agerraldia sortu du Errigorak, eta udazkeneko kanpainaren atarian aurkeztu du. Ekimenaren ezaugarriak eta asmoak azaldu dizkigu Blanca Garcia (Tutera, 1995) Agerraldiaren eledunak.
‎Eliseok beste bultzada batekin erantzun zion. Halakoxea zen Donato.
‎Durangoko euskalgintzatik, GUKAtik, gogoetarako deia egin duzue.Euskararen aldeko aktibismoari eta mugimenduari beste bultzada bat eman guran gabiltza. Horretarako, gogoeta bat egin gura dugu ekainaren 8an, Pinondo Etxean.
2020
‎Irune Urbieta udaleko Kultura zinegotziak interesgarritzat jo du ekimena, martxotik kulturaren sektoreak" asko sufritu" duelako, eta" beste bultzada bat" eman nahi diotelako. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 8 euroan, Modeloko leihatilan edo kutxasarrerak.com webgunean.
‎Dagoeneko telesailen bueltan industria handia dago, eta jendea asko ari da ikasten. Beraz, horien aldeko apustua egin nahi bada, ezinbestekoa izango da beste bultzada bat ematea. Orain, ikusi da ea hiru telesail horiek nolako harrera duten, eta funtzionatzen baldin badute, uste dut horien aldeko apustua edo saiakera egin litzatekeela".
‎Horregatik, Euskaraldian kontzientzia osoz eta inguruan eraginez ahobizi edo belarriprest gisa jokatzera animatzen zaituztegu, parte hartzen duzuen entitateetan euskararentzako espazioak sortu eta bultzatzera, zuen etxe eta entitateak Euskaraldiaren banderatxoekin apaintzera, eta abenduaren 4tik aurrera ere Euskaraldiari jarraipena ematera herriz herri eta auzoz auzo. Eta horrekin batera, euskal kulturari beste bultzada ematera; ekitaldietara joanez, liburuak edo diskak erosiz, hedabideak jarraituz, eta batez ere, gozatuz.
2021
‎Elkarteak sorreratik markatu zuen ikerketaren sustapena funtsezko xede gisa, eta 1990eko hamarraldi bukaerarako ildo horri beste bultzada bat ematen saiatzen hasteko moduan zegoen: ikerketarako corpusa elikatzen zuen dokumentazio zentroa finkatzea lortu zuen, eta ikerketarako gaitasuna erakutsi zuen intelligentsia bat zeukan.352
‎Diru zaparrada honek orain arteko kapitalismoaren beste bultzada bat ekarriko du, berdez eta berba ederrez jantzia. Diru asko dago, proiektu ugari eta arlo batzuetan eragingo ditu aurrerapen interesgarriak, baina funtsean, hazkunde ekonomiko handiagoan oinarrituta dago, eta mundu finito batean hori ezinezkoa da, mozorroak mozorro, eredua ez da jasangarria.
‎Uste dut mugarria izan daitekeela sailkapenean gora egiten hasteko, eta garaipenek ematen duten konfiantza berreskuratzen hasteko. Etziko [gaurko] partida irabaztea beste bultzada handi bat izango litzateke. Izan ere, egiten ari garen lanarekin, uste dut ez dugula merezi egoera honetan egotea.
‎Iazko lehen zatian zor finantzarioaren 40 milioi euro amortizatu zituen Eroskik; hortaz, bankuekin hitzartu denetik gora ari da amortizatzen. Baina Mediterraneoko operazioak beste bultzada handi bat emango dio zorra kitatzeko ahaleginari, eta, batez ere, lagunduko du Eroskiren azken hamarkada estuki baldintzatu duen zorra berregituratzeko akordio berri bati ateak irekitzen.
‎Aiaraldeko euskalgintza kontseilua, Faktoria proiektua... abian jarri ditugun modu berean, honi ere ganoraz heldu ahal izango diogu. Uste dugu Korrika 22k beste bultzada bat emango diola euskarari gure eskualdean".
‎" Egiteke dauden hurbilketak gauzatzeko unea" dela nabarmendu zuten atzo plazan, eta lekualdatze erritmoa" asteko lau edo bost" izan beharrean," gehiago izateko unea" dela berretsi zuten," ahalik eta azkarren espetxe mapa berria" lortzeko. Era berean, presoak Euskal Herriko espetxeetara" lehenbailehen hurbiltzeko erabakia" hartzeko," beste bultzada bat" behar dela nabarmendu zuten.
‎Sormena gazteen artean pizteko proiektua Oskarrekin konpartitu eta bere entusiasmoak beste bultzada bat eman zigunean" gustura parte hartuko nuke nik ez irakasle, baizik ikasle!!", Zumiriki estreinatu zen egun hartan bertan, birusa bazen gure artean. Aurrerago jakin genuen, laster etorri zelako deskalabrua.
2022
‎Euskaltzaletasuna gaur egun ere bultzatzen dutela argitu du Oterminek. “Baina beste bultzada handi bat eman behar diogu hizkuntza proiektuari; euskarari eta euskal kulturari”.
‎Funts horiei beste bultzada bat emateko asmoz, dekretu bat prestatzen ari da Jaurlaritza. BGAE berriak sortzeko edo daudenei langile eta enpresa gehiago batzeko, pizgarri fiskal berriak ematea aztertzen ari da, besteak beste.
‎Hain zuzen, festa bat izatea nahi dute antolatzaileek, baita emakumezkoen kirolari beste bultzada bat emateko aukera ere. Horregatik egin dute Uranzura joateko deia.
‎Aurrera egin du, ordea, EDF argindar konpainia erabat publiko egiteko beharrezkoak diren akzioak erosteko 9.700 milioi euro jartzeak. Estatuak %83, 9 du orain, baina gainontzekoa erosi nahi du Macronen gobernuak; besteak beste, bere adar nuklearrari beste bultzada bat emateko.
‎Ez, ez, eta pandemiak ere ez du zerikusirik izan. Ikusi duguna da selekzioaren aldeko aldarria oso apalduta dagoela azken urteotan, eta beste bultzada bat behar duela. Gu ez ginen jaio protagonistak izateko, aportazio xume bat egiteko baizik.
‎Geldialdi horrek ez du atzerapenik eragingo azaroan iritsiko den bosgarren denboraldian. Erreginaren heriotzak telesail horri beste bultzada bat eman dio. Asteburu honetan, Erresuma Batuko errege etxearen historia jasotzen duen Netflixeko telesaila ikusienen artean jarri da eta bosgarren denboraldiarentzat promozio aparta izango da.
‎Zaleen harrera ere beste bultzada bat da, Orbegozok azaldu duenez. «Pilotarekiko zaletasun handia dauden herrietan ez ezik, besteetan ere oso ondo hartzen gaituzte.
‎Eskerrik asko. Azkenik, larunbat honetan Iruña Veleia aurkako erasoa hasi zenetik 14 urte betetzen direnean, eta Euskeraren Jatorriak bere 16 Biltzarra egingo duenean, opari hau izatea, besteak beste, hango grafitoei beste bultzada txiki bat emateko. Bihotzez eskertzen diogu Anbotoko Mariri.
‎Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izango da aurtengo Euskaraldia," Hitzez ekiteko garaia" lemapean. Hala, oraingoan ere, Getxoko Udalak eta tokiko Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek sustatutako kanpainak herritarrak animatu gura ditu euskararen erabilera sustatzea helburu duen ohiturak aldatzeko hizkuntza ariketak parte hartzera," denon artean euskararen erabilerari beste bultzada bat emateko". Horren ildotik, udaletxean, udal erakunde autonomoetan eta San Nikolas liburutegian Euskaraldiaren pankartak eskegiko dituzte.
‎Baso komunalak edo herriko basoak bertoko komunitateak kudeatzea positiboa da kasu askotan (ez beti, ordea), ikerlan ugariren arabera. Azken finean, bertokoek zuhaitzen onurak sentituz gero, epe luzean basoa zaintzeko duten motibazioa kanpoko beste bultzadak baino sendoagoa izango da, barneko motibazioa kanpoko pizgarriak baino indartsuagoa.
‎Une hartan, ikasturtean egindakoa ordurako antolaturik zen web-gunean kokatzean zetzan asmoa. Baina baita bost urte arinago ekin genion Hizkuntza Proiektuari beste bultzada bat ematean ere. Ezusteko pozgarria izan genuen handik hilabete gutxira aholkulariak erakutsi zigunean Hezkuntza Sailak ikastetxeetan irakurketa sustatzeko eta sustapenari laguntza eta ibilbide zein ereduak eskaintzeko zabaldu zuen IRAKURGUNEA web-gunean geure proiektuaren web-gunea eredu legez estekatuta zegoela jakindakoan.
2023
‎Gehiago eta sendoagoak behar ditu andreen kirolak gizonezkoenaren pare egoteko. Norabide horretan beste bultzada bat emateko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Futbol Federazioak eta Athleticek proiektu bat ondu dute Kimet aholkularitza enpresarekin: Pasa baloia, neska.
‎" Krisiak gertatzen direnean arautzeko bultzada bat dago dio Sirotak. Baina orduan, jendea ahaztu egiten da, edo politikariek itxaroten dute jendea ahaztu arte, eta gero desarautzeko beste bultzada bat dator".
‎Toasijek batik bat Internetek eskaintzen dituen baliabideetan jarri du fokua, esanez sareak antolatzen eta ideiak eta artikuluak elkartrukatzeko ezinbesteko tresna izan dela. " Gaur egungo afrikar eta afrikarren ondorengo beltzen belaunaldia euren artean konektatuta dago, eta beste bultzada bat ematen ari dira panafrikanismo berriari, bi mugarritan oinarritzen dena: oinarrizko gizarte batasuna berreskuratzea, antineokolonialista den identifikazio kultural eta nortasunezkoaren bidez, eta batasunerako estrategia ekonomikoak eta politikoak diseinatzea".
‎Imanolek eta Uxoak Arratzainen duten terrenoan elkartuko ziren bazkaltzeko eta aspaldi ari zitzaizkidan konbentzitu nahian," Irati mesedez, Irati leno bezela, Irati ze eukikozu itteko igande baten bestela". Baina nik ez nuen joan nahi, erabakita neukan, ez neukan gogorik, eta herrian agertu izana beste bultzada bati zegokion, ez nituen gauzak nahasiko. Bisita azkar bat gehienez eta Donostiara itzuliko nintzen biharko gauzak prestatzera.
‎Urteotan, herrialde ugarik ireki dituzte berriro beren enbaxadak Siriako hiriburuan; tartean dira Arabiar Emirerri Batuak, Oman eta Bahrain. Eta, orain, Txinak beste bultzada bat eman du. Badirudi Pekinek betetzen duela Ameriketako Estatu Batuek Ekialde Hurbilean utzitako hutsunea, eta, haren bitartekaritzari esker, akordio bat lortu da orain dela gutxi Saudi Arabiaren eta Iranen artean:
‎Mubil 2018an jarri zen abian, fundazioa eratu zenean, eta, harrezkero, funtsezko urratsak egin dira Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) nazioartean eragile garrantzitsu bihurtzeko asmoz mugikortasun jasangarri eta adimendunaren esparruan. 2021ean, lehenengo egoitza inauguratu zuten Tolosan, eta, orain, beste bultzada bat emango zaio Donostiara lekualdatzen denean, zehazki, Zubietako Eskuzaitzeta industrialdera. Azpiegitura berriaren obrak oso aurreratuta daude, eta datorren urteko lehen hilabeteetan amaituko dira.
‎Bukaeran, negar egin nuen, ikus entzuleak altxatu eta txaloka hasi zirelako. Handik hilabete gutxira, filmak beste bultzada bat jaso zuen, Oscar sarietan: Emakumezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen Jessica Chastainek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia